Page 1

LEIREREN BIDAIA

Bazen behin 2009 an Euskal herriko herri batean Leire izeneko neska bat aita ,ama eta bi anai-arrebekin bizi zena. Altu samarra zen,piskat lotsatia zen,baina oso alaia. Berari gauza asko gustatzen zitzaizkion baina ezer ez gimnasia erritmikoa hainbat. Burla asko egiten zioten,baina gimnasia ritmika egiterakoan gauza itsusi horiek ahazten zitzaizkion. Horregatik gustatzen zitzaion hainbeste eta oso ondo egiten zuen ,malgutasun handia zuelako.

Osteguna zenez gimnasia ritmikoa zuen, zazpiak eta hamarretan. Bera oso pozik zegoen bainan iritsi zenean ez hain pozik. Andere単oak kontatu zielako hurrengo astelehenean ikustaldi berezia edukiko zutela Txinan eta larunbatean aterako zirela, eta berak bazekin gurasoak ez ziotela utziko joaten.Gimnasia ritmikoa bukatzerakoan kotxez joan ziren etxera,bidaiarena kontatuz. Gurasoek harrituta gelditu ziren eta afal garaian hitz egin zuten horretaz.Beraiek ez zeuden horren alde. -Txikiegia zara Txinara joateko, urrutiegi dago, diru asko behar da, txineraz ez dakizu, aste bat ikastolan galduko duzu eta ez duzu hiria ezagutzen. Leire oso triste joan zen ohera eta gau osoa pentsatzen eman zuen. Gosaltzeko orduan, Txinara joatearen alderdi onak aipatu zizkien Leirek bere gurasoei:


-Irakasle asko joango dira, bidaia hegazkinez ez da hain luzea, nik ordainduko dut bidaia nere diruarekin, ez dakit txineraz baina bai inglesez, hegazkinean egingo ditut asteko lanak eta mapak ditugu ez galtzeko. Gurasoak erantzun zioten orduan: -Hitz egingo dugu andere単oarekin ,orain joan ikastolara. Arratsaldean gurasoak ande単oarekin hitz egin zuten eta konbentzitu zituen Leire Txinara joateko. Larunbata zen eta hegazkina hartu zuen talde guztiak. Leirek hegazkinean etxekolan batzuk egin zituen eta berehala iritsi ziren. Han, eguraldi ona egiten zuen eta jende asko zebilen kalean zehar. Berehala hotelera joan ziren eta dena ordenatzean bazkaltzera joan ziren. Leireri janaria desberdina iruditu zitzaion. Plater guztiak arrozez eta arrain gordinez beterik zeuden. Berak pentsatzen zuen makarroiak, babarrunak, txitxirioak, lekak, dilistak, txuleta etb jango zituztela,baina ez. Xuxia probatu zuen eta asko gustatu zitzaion, baina zaila egin zitzaion makilekin jatea. Bazkaldu ondoren dantza ensaiatzera joan ziren kiroldegira. Iritsi zirenean harrituta gelditu ziren hainbeste neska gimnasia ritmikoa egiten ikustean eta kiroldegia hain handia izateaz. Ensaiatu ondoren afaltzera joan ziren eta afaldu ondoren ohera,lo egitera. Hurrengo egunean Harresi Txinarra ikustera joan ziren eta oso polita iruditu zitzaien. Arratsaldean kiroldegian hainbat aldiz errepikatu zuten dantza.


Gauean afaltzerakoan Herensuge Txinatarrari buruz antzerki bat egin zuten hotelekoek. Ohera joan aurretik su artifizialak ikusi zituzten,oso nekatuta zeudenez lo egitera joan ziren. Gauean Leirek ezin zuen lorik egin, hurrengo egunean aktuazioa zuelako. Baina goizean pozik eta indartsu altxa zen ohetikan. Autobusean kiroldegira zihoaztela, lagunekin hitzegin zuen Leirek saiatzeko denak hutsik ez egiten. Kiroldegira itsi zirenean jende asko zegoen eta mundu guztikoa: txinatarrak (noski),japoniarrak,afrikarrak,indiakoak,ipar eta hego amerikarrak,euskaldunak‌ Aktuazioa hasi aurretik hainbeste jende ikusita,berriro urduri jarri zen eta orduan bere gurasotaz gogoratu zen, nola aipatu zioten joatearen alde txarrak. Orain pentsatu zuen egia esan zutela.Baina azkenean arnasa hartu zuen sakon eta dantza egiteko prest zegoen. Aktuazio oso ona egin zuten baina txinatarrekin berdinketan gelditu ziren. Alaitazunez hotelean pijama festa egin zuten 3 orduz, baina gero, ohera sartu ziren. Hurrengo egunean azken eguna zenez Pekinera joan ziren eguna pasatzera. Goizean zoologikora, han animalia asko ikusi zituzten:tigreak, lehoiak, tximuak, elefanteak, jirafak, hipopotamoak, gorilak, famili askotako hegaztiak, sugeak neurri eta kolore guztietakoak‌ Leireri gehien gustatu zitzaiona panda hartza izan zen.Ez zuen inoiz ikusi, horregatik gustatu zitzaion gehienbat. Irteeran pelutxezko panda hartzatzo bat erosi zuen.


Arratsaldean Pekineko dendetara joan ziren eta gauza asko erosi zituen gurasoentzat eta gehienak berarentzat:kimonoak (Txinako jantzia), jateko tresnak (paliioak)eta argazki-markoak txinako gauzekin. Hori guztia egin ondoren afaldu eta lotara. Hurrengo egunean, goizean hegazkina hartu zuten etxera bueltatzeko. Hegazkinean etxekolanak bukatu zituen eta berehala iritsi ziren. Aireportuan gurasoak zeuden Leireri itxoiten. Etxera iristerakoan bidai guztia kontatu zien.


Sararen ipuina  

khjsdñfkljhg ñlkhjdpi ñiupe8i oiuep'io

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you