Page 1


Antonio Delgado Apirilaren 26tik maiatzaren 5era Antonio Delgado pintoreak “Beste ikuspuntua/La otra mirada” bilduma erakutsi du Las Carreraseko Haritzalde Aretoan. Guk aukera aprobetxatu dugu Antonio eta bere obra hobeto ezagutzeko. Bilbon jaioa Non bestela? Halere, ez nintzen luzaro geratu. Zer, ba? Ama nire erditzetik osatu eta Trapagarango familiaren etxera eraman ninduen. Beraz, trapagarandarra Noski! San Gabriel langile auzoan hazi nintzen. Izugarri polita izan zen han bizitzea! Eta orain bertan bizi ez arren, Trapagaranen egiten dut nire bizitzaren oso zati inportantea, bertan estudioa daukat eta. Txikitan aitarekin baratzean aritua omen Bai horixe! Eta oso pozik nago esperientziarekin, ze baratzari esker nire barruko sentimendu asko deskubritu nuen. Sutsuena, ezbairik gabe, nekazariekiko miresmena! Eta abantarra? Baita! Urte mordoa eman nuen Las Carrerasetik igarotzen, gora eta be-

2

hera, besterik gabe. Etxean betidanik izan den liburu hori bezala, milaka aldiz ikusi, baina erreparatu inoiz ez; baina egun batean, hargatik hartu, irakurtzen hasi eta liluratu. Horrelako zerbait gertatu zait niri Las Carrerasekin. Baina ez pentsa erraza izan denik, bertakoek zu guztiz onartzeko hamar urteko egonaldia eta Montañora behin, gutxienez, igotzea eskatzen dizute. Eta nola eraman duzu? Hamar urteetakoa, tira, baina Montañokoa oso gogorra izan zen! Mende erdia (50 urte) beteta Tamalez, orain badakit kanta hark dioen “hogei urte ez dira ezer” kontu horretakoa egia hutsa dena. Artea Ene!.. Nik uste ezin dela artea zer den modu mugatu batez definitu. Dena dela, inoiz baino kontzeptu etereoagoa bihurtu da. Gaur egungo artearen banalizazioak ekarri du herriaren urruntzea, eta, ondorioz, sukaldaritza eta diseinua


bezalako “arte txikiak” haren lekua betetzea. Pintorea Zergatik ez? Bizitzak ekarri eta zaramatza. Ohi denez, agian bokazio banaketara ere berandu samar heldu nintzen, baina oso pozik nago tokatu zitzaidan sortze motarekin. Zein pintorek eragin du zure pintatzeko maneran? Guztiek eta inork ez. Sintesi erritmikoa Pintatzeko modu berri baten bilaketa. Muin edo esentziaren bilaketa. Alkimistaren bilaketa nekaezina. Baina existitzen da alkimisten “Filosofoen harria”? Ez dakit eta ez zait axola, ze ez daukat argi zein den frustragarriagoa existitzea ala ez. Izan ere, xarma eta sortze lana “harri magiko” horren bilaketan dago. Beste ikuspegia/La otra mirada Hurbiletik unibertsalera. Artea eta herria adiskidetzea. Azken finean, denboraz eratuko den asmoa... Beno, ikusiko dugu, ze, esan bezala, bizitzak ekarri eta zaramatza. Erakusketa honek segida izango du? Bai. Meatzaldeko beste hainbat lekutan: Ortuella, Trapagaran, Mus-

kiz, Gallarta... Eta Ibar Ezkerreko beste hainbatetan: Sestao, Barakaldo, Portu... Urtean behin edo birritan jartzea da asmoa. Pintura irakasle Nire ikurritza da irakastea ikasteko, ikastea izateko. Musikaria Zapi urtez aritu nintzen Bizkar taldearekin. Euskal musika eta kantagintzaren hainbat erritmo eta soinu gaurkotu eta zabaltzen saiatu ginen. Oso bizipen positiboa izan zen. Sukaldaria Ja, ja!.. Esan bezala, inportanteena saiatzea da. Euskara Ametsa. Gaur egun, zerbait ulertzea, poz handia. Egun batean hitz egitea, helmuga... Ez duzu helmuga askotxorik? Bai, badakit, baina horixe duk bizitza, motel! Ez al da? Bizi filosofia Helmugen eta filosofoen harrien atzetik ibiltzeaz gain?.. Ja, ja! Beno, serioan, “besteen ona bilatu eta nirea aurkitu”. XXI. mendeko gizartea Galduta, lotan eta gaindituta.

3


Etorkizuna Gero asko ikusi ditugu. Baina orainak egiten du geroa. Eta gaurko presenteak ez du etorkizun onik iragartzen. Baina baikorra naiz, eta ziur nago gizarteak ere bere helmuga aurkituko eta heldu bitartean

mundu justuago, solidarioago eta zoriontsuagoa eraikiko duela. Sistema politikoa Diru-gosea bultzatzen ez duena, askatasuna murrizten ez duena eta ondasunak modu justuago batez banatzen dituena.

Bat-batekoak Zerk alaitzen dizu eguna? - Kirolari bat – Tony Rominger Eguna lanean igaro eta nekatuta, Abesti bat – B. Hornsbyren “The “egia” ukitu izana sentitzeak. end of the innocence” Zerk tristatzen dizu eguna? Zalantzek eta nire gizatasunak Musikari bat – Eliseo Parra zer naizen gogorarazteak. Liburu bat – Patrick Süskind-en “El perfume” Pintore bat - Cezanne Meatzaldeko pintore bat – Is- Idazle bat - Jose Luis Sampedro mael Fidalgo Bizitzeko herri bat – Las CarreFilm bat – Garcia Berlangaren ras “El Verdugo”

Bizitzeko herrialde bat - Bizkaia

Zuzendari bat – Roman Po- Edaria - Garagardoa lansky Jatetxea - Azurmendi Aktore bi – Al Pacino eta KatheSukaldaria - Berasategi rine Hepburn Sex symbol bat – Aitana San- Jaia – Abantoko San Pedroko erromeria chez Gijon Futbol talde bi – Athletic eta... Abanto FC Futbolari bat – Jose Angel Iribar 4

Bazkaria – Bildotsa labean Politikaria – Tasio Erkizia Rolan E. Gonzalez


Frias herria gauez Ostion lakua

Putxetako meatzea

Zugaztieta elurretan 5


Belarretan Izadi hila

San Pedroko erromeria

Ismael Fidalgo 6


Azeri buztana, Karbonifero garaiko erraldoi txikia Azeri buztanak gune hezeak nahiago dituen lore eta hosto zabalik gabeko landare belarkara da. Urtaroaren arabera, ale ezberdin bi topa daitezke: ale emankorrak eta ale antzuak. Lehenengoak negu eta udaberrian garatzen dira eta ez dute hosto edo orratzik, burua baino ez, esporez beteta. Hauek asko jota 10-20 cm-koak dira. Ale antzuak, berriz, udan garatzen dira, ale emankorrak hil ostean. 2080 cm bitartekoak izaten dira. Sendabelar gisa azken hauek interesatzen zaizkigu. Euskal Herrian zortzi espezie ezagutzen dira. Denen artean bat, “Equisetum palustre”, toxikoa da, palustrina alkaloidetan aberatsa baita. Sendabelar gisa interesatzen zaigun bakarra “Equisetum arvense” da, gainontzeko espezieek osasun arazorik sortuko ez diguten arren. ERABILERA BIKOITZA Sendabelar hau bi alorretan erabiltzen da nagusiki, giza-osasuna hobetzeko eta baratzezaintzan. Azeri buztanak giza-osasunean duen eragin nagusia diuretikoa da,

gernu ekoizpenean laguntzen du, alegia. Besteak beste, potasio gatzetan aberatsa da, eta ekisetonina duenez, antzinatik giltzurrun harriak, gernu infekzio ez larriak eta gernu ekoizpen txikiko egoeretan erabili izan da. Silizeoetan ere aberatsa denez, erreumatismo, osteoporosi, tendinitis eta hezurreria bezalako gaitzen kontra gomendatzen da, baita apurtutako hezurrak sendotzeko eta atzazalak gogortzeko ere. SUKALDEAN Mineraletan aberatsak diren saldak erraz presta daitezke, beste zenbait belar eta barazkiekin lagunduta. Prozedura, 5-6 pertsonentzat. 50 gr asun, 50 gr azeri buztan, konbu alga xafla 1, kipula 1, porru 1, espinaka pare bat, kalabaza pixka bat, azenario 1, arbi txiki 1, apio pixkatxo bat, eta 1,5-2 litro ur (barazkien tamaina eta kopuruaren arabera). Osagai guztiak ordu erdiz egosi, salda egiteko. Barazkiak kendu. Egunean hirutan hartu: goizean, baraurik, eta bazkaldu eta afaldu baino lehen.

7


BARATZEZAINTZAN 5 litro uretan 30-50 gr landare lehor 45 minutuz edo ordubetez egosi. Erabili aurretik, hozten utzi. Landareak ureztatu edo lurruneztatu baino lehen, %20 diluitu daiteke, hots, 1 litro ur gehitu. Egostean, landareari silizezko kristalak erauziko dizkiogu eta hauek piper edo tomate landareen hosto eta zurtoinei mikrozauriak egingo dizkiete, eta txerto baten antzera, landareak berak antigorputzak uga-

rituz erantzungo dio guk egindako erasoari. Fungizida eta bio-suspergarri gisa erabiltzen da. Zenbait intsektu aldentzeko gaitasun txikia ere badu. OSAGAI NAGUSIAK Gatz mineraletan aberatsa da. Batez ere silizeotan da ugaria, silikato organiko disolbagarria izanik. Gainera, potasio kloruro kopuru handia du. Udaberrian batzen ditu gatz mineral gehienak.

K. Fuentes 8


“Wert legea”, Euskal Herriaren aurkako enegarren erasoa Espainiar Estatuak badauka dohain bat, haien kasuan, errealitateak beti gainditzen du fikzioa. Norbaitek benetan pentsatzen bazuen ez zutela kontu gehiagorik txisteratik aterako, inozo hutsa dela esango nuke. Azken urteotan aldaketa asko ikusi dugu: erreforma ekonomikoak (erretreta, pentsioak…), pribatizazioak, murrizketak edonon, azken finean, krisi ekonomiko, sistemiko eta politiko baten erdian gaudela adierazten duten faktoreak dira guztiak. Eta erreforma politikoari dagokionez, berzentralizazioa bultzatzen duen ofentsiba identitarioa

abiatu du Estatuak. Arrazoi asko eman genitzake, baina, nire ustez, adierazgarriena da Estatuaren beraren ahuldadea. Testuinguru honetan Wert erreforma delakoa kokatu behar dugu. Wert ministroa tematuta dago “balore konstituzionalekin”, baita ikasleen espainoltzearekin ere. Eta horretarako, zer eta irakaskuntza erreformatu, LOMCE legearen bidez. Lege honetan curriculuma uniformizazio tresna bezala erabiltzen da. Horren adierazle Wert-en beraren ondorengo aipua: “Hay que españolizar al alumnado catalán”.

9


Hauexek dira, lege berri horri dagokionez, eman ditzakegun zertzeladarik nabarmenak: • Ikasle sumiso eta akritikoak bultzatzen ditu, zenbaki hutsak bihurtuz. • Ikasleria sexuaren arabera banatzen du. • Eskola inklusiboa bultzatu ordez, bereizkeria eta klasismoa ahalbidetzen dituen ikasleen sailkapena egiten du. • Hezkuntza komunitateari parte hartzeko aukerak murrizten dizkio. • Espainiar Konstituzioaren balioak inposatu eta konstituzioaren ikaskuntza derrigorrezkoa proposatzen du

Azken finean, garena ukatu eta ez garena inposatu. Frantziar Matxinadak egin zuen bezala, berdintasunaren izenean uniformizazioa bultzatzen du eta guztiok bihurtzen gaitu espainiar. Mundua ulertzeko era anitzak eta gure era partikularra ezabatu, espainiar partikulartasuna inposatzeko. Berriro ere esan behar da ez dugula inor baino gehiago izan nahi, baina neurri berean ez dugu onartuko inor baino gutxiago izatea. Eta euskarari buruz, zer? Besteak beste, euskara erailtzea da lege honen helburu argia. Orain arteko hizkuntza politikek Euskal Herria euskalduntzen ez dutela adierazi badugu, inposatu nahi diguten hizkuntz eredu berriak euskaldunak erdalduntzea du helburu. Euskara hirugarren mailan ezartzen du LOMCEk, atzerriko hizkuntzatzat jotzen du, eta atzerritar bihurtzen gaitu geure herrian. Baina aresti pasa den KORRIKAn ikusi bezala, herri honek behin eta berriro bere hizkuntzarekiko egiten du apustua. Eta berriro berrituko dugu gure hizkuntzarekiko zina, geuk euskaraz bizi nahi dugu eta!

Sergio Monedero 10


“Badu, bada” Aita Luis Villasantek zioen gehiegi mintzatu ohi dela euskararen jatorriaz edo iraupenaz, euskararen tresnatasuna, hau da, euskarak komunikatzeko balio duela ahaztuz. Halaber, bada euskara paparrean jartzeko dominatzat edo nortasun ikurtzat hartu, baina gero erdaraz barra-barra egiten duen euskaldunik. Idazleen artean ere, euskararen erabilerarekiko jarrera bitxiak egon dira historian zehar. Horren erakuslea, XVIII. mendean euskararen alde lan eskerga egin zuen Manuel Larramendi idazlea dugu, zeinak euskara zabaltzeko gaztelaniaz idatzi zuen, horrela jende gehiagorengana helduko zelakoan. XXI. mendean, aldiz, aski frogatua da hizkuntzak ikasteko murgiltzeprozesua erabatekoa izan behar dela; hots, irakurri, entzun, idatzi eta mintzatu behar dugula, hizkuntza bereganatuko badugu. Hala ere, euskararen erabilerari buruz kaleratu berri diren estatistikek diote, D ereduaren arrakasta ukaezina bada ere, ikasle gehienek ez dutela euskaraz egiten gelatik kanpo. Gure gazteei euskarak ez die balio, nonbait, elkarri esan beharrekoa adierazteko. Hizkuntza bizirik dago, baldin eta hiztunik badu, ikasi bada, maitalerik

11

badu, erakarmenik badu, bizia bada, digitala bada, barregarria bada, lurralderik badu... Horrelakoak eta gehiago irakur zitezkeen Donostiako San Telmo museoan egon den euskararen inguruko “Badu, bada” erakusketan. Eta hortxe dugu erantzuna. Euskarak horietarako guztietarako balio duela konturatu behar dugu. Erabilgarritasuna identifikazioaren aurretik, edo posiblea bada biak batera, jarriz gero, betiko euskaldunak irabaziko ditugu. Gure bizitzarako “euskaraz bizi nahi dut” hautua egiten badugu, erabilera, eta beraz, iraupena bermatuta dago. Egia da elebitasunak estresa sorraraz diezagukeela. Gazteek ez ei dute estresa maite, bai aldiz, modernitatea, eta euskara Europako hizkuntzarik zaharrena izanagatik ere, modernoa dela ezin uka, normalizatu eta egokitzeko prozesu etengabean dagoen neurrian, bederen. Azkenik eta euskarak bizitzeko balio ez duela argudiatzen dutenei, estresatu nahi ez dutenei, Luisa Etxenike eta Anjel Lertxundiren hitzak gogoraraziko nizkieke: “Elebitasuna elkarbizitzaren asmaketa-ariketa etengabea da”.

S. Sancho


Bataioak eta abizenak Abantoko San Pedron XVI. mendean 563 urtean Trentoko Kontzilioa egin zen. Onartutako xedapen artean bada bat, zeinek behartzen dituen parrokia katoliko guztiak erregistratzera beren sakramentu-liburuetan bataio, ezkontza eta heriotza guztiak. Horrek dokumentu-ondare garrantzitsua utzi digu tokian tokiko auzokideez. San Pedroko (Sanfuentes, El Bao, San Pedro, Murrieta, Las Carreras, San Lorenzo eta Putxeta auzoak) parrokiari dagokionez, erregistroak Trentoko Kontzilioa baino lehen

San Pedro eliza. Lehenengo planoan antzinako hilerriko horma

12

hasi ziren, 1514an hain zuzen. Lehenengoa urte horretako apirilaren 30ean erregistratu zen: Maria Pedregal Fuente; eta abuztuan bigarrena: Pedro FrĂ­as-OtaĂąes Pucheta. Orotara, XVI. mendean (1514 1600) erregistratu ziren 216 bataio (120 gizonezko eta 96 emakumezko). Oso kopuru txikia, inondik ere, 2.5 bataio urteko. Eta hurrengo mendeko 912 bataioekin alderatzen badugu, argi dirudi garai hartan ez zirela bataioak behar bezala erregistratzen, batez ere neskena. Beste aukera, hots, gurasoek jaio guztiak ez zituztela erregistratzen zailago dirudi egungo perspektibatik, baina auskalo! Eta abizenei dagokienez, XVI. mendean 89 agertzen dira. Abizen hauetatik nabarmendu behar da, alde batetik, ia guztiak toponimoak direla (lekuen izenak), eta, hortaz, patronimikoak (Gonzalez, Ernandez...) oso gutxi. Gainera toponimo horien heren bat baino gehiago gure inguruko leku izenak dira (Nozedal, Carreras, Valparda, Pucheta, Murrieta, Casal...). Bestetik, azpimarratzea euskarazko hitza jatorria dutenak %30 bat direla.


Hona hemen Abantoko San Pedroko XVI. mendeko abizenen zerrenda, alfabetoaren hurrenkeran, eta jatorrizko grafia errespetatuz:

ABELLANEDO ACHIGA ARECHAGA ARCO ATERECA BALPARDA BALLE BARCO BARRERA BELASCO BETANZOS BILLAR CALBO MONTAÑO CALLEJA CALVO CAMPOS CARRERAS CASAL CASTRO CORTES CHABARRIA ELOSTERA ERNANDEZ ELVARADO EROS ESCURZA FRÍAS-OTAÑES FUENTE FUICO GARAY

GERA GÓMEZ DEL CASAL GONZÁLES GONZALEZ GUENDIAGA GUEREDIAGA JOANES JUGO LAFUENTE LALLOSA LARREA LEGARZA LUYANDO LLANEDA LLANAS LLANEDO LLARENA LLOSA MACHÍN MARROQUÍN MENCHACA MENDOZA MONTEÑANO MUENTE MURRIETA MURUETA NOZEDAL OBARES OTAINO

PACHÓN PALACIOS PEDREGAL PUCHETA PUENTE PUERTO QUADRA REBILLA RIBA RIO SALZEDO SANDOBAL SANFUENTES SANLLORENTE SAN MARTÍN SANTELICES SANZ SARACHAGA SIERRA SILLONIS SOBERON TELLITU TOBAR TOBES TRAUCO UGARTE URIARTE VALPARDA YBAÑEZ ZULANO Armando Cruz Llosa km-130.blogspot.com.es

13


Ni, Vera Idazlea - Itxaso Martin Zapiain. Argitaletxea – Elkar Oinaze gordinetik ihes egiteko nahian, psikologoarenera doa Martina. Baina bidean bururatzen zaio atsegingo litzaiokeela jakitea, benetan, bere buruarekin zer gertatzen den. Ataka horretatik lehenbailehen irten nahi du, sentitzen duelako eromenaren bide suntsitzaileak harrapa dezakeela. Era berean, erne ibiltzen ez bada, psikiatriko batera joan daitekeela oldozten du. Beraz, arreta handiz biziko da, une oro. Martinak ez daki buruan dabilkion joera kezkagarri hori nondik datorkion, ezta zergatik bera izan den “aukeratua� ere. Esan diotenaren arabera, ordea, genetikan ere azalpen bat baino gehiago aurki ditzake. Hortxe agertuko da liburuko beste protagonista, birramama (Vera izenekoa, hain zuzen), psikiatrikoan bahituta, denbora luzez egon zena. Pairatzen duen barruko bihozmin hori oso ondo ezagutarazi digu idazleak, eta berarekin batera ibiliko

gara emozio batetik bestera, ihes egin nahian, gero eta errealistagoa iruditzen zaigun heinean. Verak bezala, gatibu, guk ere sintoma guztiak ditugula senti dezakegu. Teknika narratiboa maisuki erabilita, lehenengo zatian batez ere, jakin-min morboso piztuko digu eleberri honek, gakoa zertan datzan jakiteko, protagonista zein neurritaraino erotuko den, edota bidean irtenbiderik aurkituko ote duen.

Z.MURRIETA 14


Jare eta Iñigo Cabacasen oroitzapena Jare taldeak IAZE diskoa kaleratu du duela gutxi. IAZE–k Masai tribu afrikarraren hizkuntzan arratsaldea esan nahi du. Izenburu deigarri honekin argitaratutako diskoan badauzkagu abesti interesgarri batzuk, nahiz eta Jareren ohiko estiloa aldatuta ikusten dugun, lehenago askoz gogorragoa zelako eta orain (askoz leunagoa) rock modernista dei diezaiokegulako. Aipamen berezia merezi du Iñigo Cabacas hildako gazteari “Zu lagun” eskainitako kanta zoragarriak. Ez bakarrik emozio dimentsioagatik, baizik eta kantu ederra delako zentzu guztietan, eta, gainera, horretan, ziur aski, zer ikusi handia daukalako Zea Mais taldeko Aiora Errenteriaren parte hartze ezin hobeak. Bai, aitortu behar dut emakume honen ahotsak lortzen duen zirrarak barne muinetaraino hunkitzen nauela. Horrela dio abesti horrek pasarte ikaragarri batean: “esku lohi hori izan dut nire bihotzean joka, herriak oihukatu du, entzun ahotsa, lortu egia, besarka nazazu, ez itxi be-

giak, sentitu behar dut hurbil utzitako argi guztia”. Aipatuaz haratago, diskoak hasieran ematen du beste bat dela, arrunta, baina entzutearen poderioz konturatzen gara Jare taldeak oso lan berezia eta duina egin duela. Hori, behintzat, gertatu zait niri. Oro har, nik esango nuke emandako kalitate maila guztiz onargarria dela, baztertu gabe diskoak gorabeherak dituela, eta egin dituzten abesti ezagunen bertsioak ez zaizkidala hainbeste laket.

Z.MURRIETA 15


Axola aldizkaria 2013ko uztaila  

Abanto-Zierbenako AXOLA EUSKARA ELKARTEak argitaratzen duen aldizkariaren 25. alea da hau.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you