Page 1


Abanto Futbol Taldea berriro gailurrean Abanto Futbol Taldea Bizkaiko futbolaren aitzindarietariko bat da; hiru urte barru ehungarren urteurrena beteko du, eta haren historia luzean asko dira lortutako garaipenak: Bizkaiko txapelduna izan zen bere garaian eta urte asko eman ditu Estatuko 3. mailan. Baina loria iragankorra izaten da, eta azken hamarkadetan Abantok apaltasunaren zelaian jokatu ditu partida gehienak. Baina 2007/2008ko denboraldiaren hasieran, Ritxar Barrasak gidatzen zuen zuzendaritzak nesken talde bat ateratzea erabaki zuen, eta asmoa egia bilakatzeko, etxeko Sergio Rivera jokalari ohiari eskaini zioten enpresa. Eta hara non lau urtean nesken taldeak Abanto futbol taldeko zaleei itzuli dien antzinako loriaren gustu eztitsua! Bejondeiela Abantoren lehoinabarrei!

Istoriala 2007/2008ko denboraldian - Bizkaiko 2. mailako txapeldunak. 2008/2009ko denboraldian - Bizkaiko 1. mailako txapeldunak. 2009/2010eko denboraldian - Liga Nazionaleko 7. sailkatua. 2 0 1 0 / 2 0 11 k o d e n b o r a l d i a n - L i g a N a z i o n a l e k o t x a p e l d u n a k . Lau urteotan sartutako golak - 221 Lau urteotan jasatako golak - 67

entrenatzailea

Sergio Rivera.Sanfuenteseko abantarra. Gallarta, La Arboleda eta Abanto futbol taldeetako jokalari ohia. Superligara igotzea da nire ametsa. Garaipena eskaini nahi diet Carlos Portal, Julen Urbina, Josu Campo eta David del Hornori, euren laguntza barik, ez baitzen posible izango. Eskerrik asko!

2

Â


jokalariak •Helena Lorenzo, “Oinakairean”.23 urte. Arrigorriagakoa, ikasle eta mendizalea. Ametsa? Euskal Selekzio ofiziala. Athletic maite  dut,  eta  gustuko Javi  Martinez  eta  Puyol.  Botere  eta  diruaren  arteko  lehiarik  gabeko  mundu  bat  nahi  nuke.

Txapelketa, jarraitzaile guztiei!

•Izaskun Villarias. “Izas”. 30 urte. Muskizkoa eta laborategiko teknikaria. Familiarekin eta  lagunekin  egotea  gustuko  dut.      Emakumeen  futbola  baloratzea  nahi  nuke.   Athletic  daramat  bihotzean,  eta           Muniainen  jokoa  miresten  dut.

Bikotekideari aurtengo garaipenak!

•Jeanete Fernandez, “kastro”. 22 urte. Castrokoa eta ikaslea. Lagunen lagun, hondartza  za-­ lea  eta  mendizalea  naiz.  Ametsa,  Abantorekin  Superligara  igotzea!       Athletic  maite,  eta  Messi  gustuko  dut.   Ikasgaiak  gainditzea  berri  aparta  litzateke! Liga, taldekide, teknikari eta zaleei! 

3


•Carla Perez,“Carli”. 19 urte.Algortarra. Ikasle eta Decathlonen langile. Superligara igo,  krisia  bukatu  eta  bakea   munduan  dira  nire  ametsak. Musika,  jaiak  eta  lagunak  maite  ditut,   eta  Julen  Guerrero  mirestu.

Liga, aitarentzat eta aiton-amonentzat!

•Yessica Garcia, “Yes”/”Txes”. 24 urte. Markinarra eta langilea. Nesken futbola  gehiago  preziatzea  nahi  nuke. Valencia  futbol  taldearen  jarraitzailea  naiz, eta  Cañizares  gustuko  jokalaria  dut. Zinema  eta   futbol  zale  amorratua  naiz.

Liga nire lehengusuari opa diot!

•Laura Perez, “Lau”. 30 urte. Abantarra. Administraria eta surf zalea. Superliga jolastea  dut  kirol-­ametsa. Xabi  Alonso  da  nire  jokalari  miretsia.   Mundu  osoan  bakea  eta  maitetasuna  nahi  nituzke.

Neba maitea, zuretzat txapelketa!

•Janire Beitia, “Janire”. 27 urte. Mundakarra.Irakasle eta kirol zale porrokatua. Euskal Selekzioa ofiziala izatearekin ametsa dut. Bittor Alkiza   da   nire   jokalari   kutuna, eta Athletic nire  bihotzeko taldea. Eta lan finkoa daukadalako berriak poz  izugarria  emango  lidake! Nire eskaintza, loba laztan horiei!

4


•Irati Santin, “Irati”. 29 urte. Barakaldarra. Irakasle eta zinema zalea. Bai pozgarria Euskal Selekzioa ofiziala izatea! Athletic eta  Sestao  River  ditut  maite, eta  Lampard  gustuko  jokalaria. Euskal  Herria  independente  eta  sozialista  izatea  zoratzeko  moduko  berria  litzateke!

Txapelketa, familia eta koadrilari!

•Arantza Casas, “Txaus”. 19 urte. Leioarra.Abestu zalea. Gustuko nuke Abantorekin titulu  asko irabaztea.  Real   Madrid zalea  naiz,  eta   gustuko dut Zidan.  Loteria   niri   egokitzea,   bai   berri   izugarria!

Zuei, guzti-guztioi, gure txapelketa!

•Maider Perez,“Mai”. 20 urte. Gallartarra eta ikaslea.Kirol eta musika zalea. Hurrengoan ere  liga  irabaztea  nahi  nuke! Athletic dut   bihotzean, eta Urzaiz   gustukoen. Munduan  bakea   egotea   litzateke   berririk   onena

Nire eskaintza, David del Hornorentzat!

•Ainhoa Garcia,”Jaio”. 28 urte. Barakaldarra.Heziketa Fisikoko irakasle. Mendia eta lagunekin ibiltzea ditut gustuko. Eta Erreala, Bakero eta Aranburu ere bai. Abantoko herriari titulu asko eman gura nioke. A zer poza Hizkuntz politika aldatzea!

Abanto zaleei garaipenaren eskaintza!

5


•Amaia P. Lozoya, “Amaia”. 20 urte. Las Carreraskoa.Ikaslea eta mendizalea. Athletic da nire kuttuna, eta Aduriz miresten dut. Abanto futbol taldea beti goian izan dadin espero dut! Heziketa fisikoko ordurik ez kentzeak izugarri postuko ninduke.

Eskaintza, nire gurasoei!

•Maitane Erauzkin, “Maita”. 20 urte. Bermeotar ikaslea. Musika eta eskalada zalea. Euskal selekzioa ofiziala izatea eta berdintasuna dira nire amets  kutunak. Athletic  bihotzean  dut, eta  J.Guerrero gustuko.

Txapelketa, gure ikusleei!

•Ziortza Moraga, “Zior”. 23 urte. Santurtziar ikaslea. Musika zalea. Bartzelona F.C. eta Messi ditut gustuko. Euskal Selekzioa ere maite dut, eta ofiziala izatea nahi nuke. Kiniela asmatzea, a ze berri liluragarria!

Txapelketa, nire gurasoei!

•Ohiane Caño, “Ohiane”. 22 urte. Barakaldarra. Ikasle eta musika zalea. Athletic bihotzean, eta Messi dut gustukoen. Euskal selekzioa ofiziala izatea nahi dut. Niri ere loteria egokitzea izugarria litzateke!

Ikusleei txapelketaren eskaintza!

6


•Alaitz Uriarte, “Aitxu”. 27 urte. Usansolokoa. Ikasle eta monitorea. Athletic zalea, Julen Guerrero gustuko dut. Zinema eta musika zalea naiz. Euskal Selekzio ofiziala nahi dut. Ai, oposaketak gaindituko banitu!

Txapelketa, ama, ahizpa eta amamari!

•Irantzu Causo, “Iran” . 30 urte. Gallartako abantarra.Erizaina. Athletic liga  bat  irabazten  ikusi  nahi  dut! Julen  Guerrero  da  nire  jokalari  kutuna. Izugarri  gozatzen  dut    ilobekin  jolasten!

Familiari eta zaleei nire eskaintza!

•Arrate Rodriguez, “Arra”. 20 urte. Zorrotzako ikaslea. Musika zale amorratua. Athletic daroat bihotzean, eta Xabi miresten dut. Berriro irabazi nahi dut txapelketa Abantorekin. Langabeturik ez egotea albiste aparta litzateke!

Txapelketaren eskaintza, familiari!

ROLAN. E. GONZALEZ 7


Iraganaren Zoko-Mokoak Tomás Gillin   Agirre,   Abanton,   eta  zehatzago,   dirudienez,   Abantoko   San-­ ta  Juliana  kontzejuan  jaio  zen,  1873ko  abenduaren   21ean,   III.   Gerra   Karlista-­ ren  garaian.    Aita  Santiago  Gillin  O B ́ rian  izan  zuen,  britaniar  jatorrikoa,  abizenek  adierazten   duten   moduan,   eta,   nonbait, meatzek   hona   erakarrita, garai hartan  hasi  baitzen  hain  zuzen  meatzeen lehenengo booma. Tomasen  ama,  berriz, Maria  Santos  Agirre  eta  Arana  izan  zen.    

1936ko Gerra   Faxistan   hil   zen   In-­ galaterrako   Kontsulatuan,   non   aterpe  hartu   zuen,   errepublikarrek   Urduñako  Santutegiari  eraso  egin  ondoren. Obra   asko   idatzi   zituen,   gehienek  erlijioa   gai   daukatenak,   eta   ikuspuntu   kontserbadore   batetik.   Haien   artean,  baten   bat   aipatzeagatik:   “Trueba,   el  hogar  y  los  niños”  edo  “The  Golden  le-­ gand”  obraren  itzulpena,  Tomas  Gillinen  ingelesaren   ezagupen   handia   agerian  utzita.  Dena  dela,  “Horas  de  luz”  poema  liburutik  hartutako  baten  zatitxo  bat  eka-­ rri  dugu  hona  haren  estiloaren  seinale.  Poema  hau  Abantoko  Santa  Juliana  eli-­ zari  eskainita  dago.  Tomas  abadeak  er-­ daraz   idatzi   zuen,   eta   guk   euskarara  itzuli   dugu.   Abade   jaunak   barka  diezagula   atrebentzia!

Zuzenbide eta Letretan lizentziatu eta apaiza ordenatu eta berehala joan zen Ameriketara gure   Tomas,   baina   arin  ere  itzuli  behar  izan  zuen,  ezen  liskarra  izan   zuen   Veracruzeko   apezpikuarekin,  eta   honek   bueltan   bidali   zuen   Euskal  Herrira,  non  Urduñako  Antiguako  Andra  Gurea  elizako  abadea  izan  zen.  Historia  Akademiako  partaidea,  idazle  eta  itzul-­ tzailea  ere  izan  zen.  

Landa-­santutegi bat  dugu  herrian, zeinaren  kanpandorreak  harrotasun  urria: ojiba-­arkuek  hori  koloreko  harria, eta  kanpai  zaratatsu  zaharra ondoko  huntzak  orriak     baino  urte  gehiago  duen  leiho  baten erdian.

LEON A R T S A N M A R T I N 8


Udal Hauteskundeak Abanton Udal hauteskundeak joan zaizkigu, pozak eta nahigabeak  atzean  utzita.  Orriak  ere  asko  utzi   dizkigu.   Kolore   biziko   orriak,   orri   irribarre-­ tsuak,   letraz   eta   hitzez   beterikoak.   Den-­dena  oso  polita  eta  kutuna,  Gabonetako  zorion-­txar-­ telen  modura.   Tamalez, guk badaukagu –nola ez!– eragozpen bat, milaka hitz horiekin zerikusi daukana hain zuzen! Orri horietan euskararen erabilera jakin nahian, udal ordezkaritza lortu duten lau parti   duen hauteskunde programak hartu eta aztertu ditugu. Eta emaitza ez da oso asegarria izan, zinez. Hauxe  duzue  hauteskunde programetan  erabilitako  euskarazko  hitz kopuruaren  ehunekoa: 60 50 40 30 20 10 0 EA J

BILDU

PSE-EE

EB-INDA Z

Badira ia  30  urte  legez  euskararen ofizialtasuna  aldarrikatu  zela. Badira  hiru hamarkada  alderdi politikoek agindu  zutela  euskal  hiztunen eskubideak  errespetatzea. Baina jakina da hitzak haizeak eramaten dituena, eta hau gure  patu  ankerra,  euskarazkoak  dira  gehienetan  orriotatik  eramanak!

LEO N A R T S A N M A R T I N

9


Juan Putxetakoa ( II ) Nire aitaren odola oraindik bero, lagunak eta senideak bildu ziren familiaren izenera. Haien artean nire lehengusu Otsoa eta Santxo Sobarbadunekoak, oso borrokalari ausart eta kementsuak zirenak. Ni apaintzen ez ninduten bi bertute, ordea. Tira, bada, gazte-gaztea eta begibakarra izatea leungarri bekizkit! Hiltzaile doilorra Pobeùara pasatua zela jakinda, haren atzetik egin genuen fite. Baina Sierrako Santxo aita, semea arriskuan ikusita, bidera atera eta gure ohorearen aurka oihu egin eta armaz eraso egin zigun. Arrunt haserre, Sobarbaduneko Santxo lehengusuak balezta batez gezia jaurti eta hankartean zauritu zuen. Bertan geratu zen zerraldo Sierrako nagusia, odolak bidearen lokatza gorrituz. Handik hiru egunera hil zen, sukarrak eta izugarrizko minek hartuta. Sierrako hau itzal handiko gizona zenez, senide asko heldu ziren mendekuaren deira. Erruki eta atsedenaldirik gabe jazarri gintuzten, eta harrapatu zituztenek zigor izugarriak pairatu ere. Ahaideen etxez etxe eta mendirik mendi ibili ginen ezkutuan, baina, setioa gero eta estuago nabaritzen genuen, urkamendiko kondenatuak soka bezala. Gabonetan Artzeniagako ahaide baten etxean hartu genuen aterpe. Baina Inuzente-eguneko goiztirian ehunka etsai agertu ziren dorrearen aurrean. Gauean, ihesari ekin genion, baina ehiztariek azeriaren arrastoan legez, gure atzetik egin zuten, mendi eta bailara, baso eta zelaietatik. Azkenean, heriotzaren hatsa garondoetan, Frantziara igarotzea lortu genuen. Itsasaldera hurbildu ginen, geu ere kostakoak izanda, kresalaren usainak erakarri baikintuen eztiak euliak bezala. Baina ez zitzaigun hobeto joan, bertan goseak hartu baitzien txanda Sierrakoei, eta, alafede, ez dela arerio makala! Batzuk lapurretan eta besteak eskean hasi ginen. Baina etorkizun handiko lanbideak ez direla gehiengoak sinetsita, Sobarbaduneko Santxo eta Otsoa lehengusuak eta hirurok atxilotzea eta Sierrakoei entregatzea deliberatu zuten. Baina gure artean bazegoen Martin izeneko ezkutaria, Camanso alderdikoa. Morroi burusoil, sudurkako, konkorduna eta –jite honekin bestela ezin baitzitekeen izan– azti samarra. Ni estimu handian nindukan, ziur asko bera bezain planta malurusa neukalako. Bada, ez dakit estimu honengatik edota augurioren batek gidatuta, gau batean lotan ari ginen tokira hurbildu eta traizioaren berri eman zigun.

10


Bitan pentsatu barik, armak hartu eta Lapurdiko barrualderantz egin genuen. Bi egunean jarraian ibili ginen mendiko bide ezkutu eta nekezetatik, oinetako minak eta goseak oinazeturik. Egoera etsigarria zen, baina basoko soilgune batera heltzean, kalaka aditu genuen. Atzera egin eta zuhaitzen artean ezkutatu ginen. Gauerdi aldean, Santxo eta Otsoa lehengusuak haien kanpalekura hurbildu ziren. Handik gutxira deitu ziguten. Zutik, ogia haginka eta ardoa trago handiz irensten ari ziren. Suaren inguruan hiru soldadu frantziar zeuden etzanda, lehengusuek zintzurra eginda. Soldaduen zamarietan zaldun, Baigorritik Nafarroako erreinuan sartu ginen. Hasiera batean noraezean ibili ginen, baina gutxien espero genuenean, zoriak berriro gure alde egin zuen. Agaramonteko jaunak arma-gizonak behar zituela jakin genuen egun batean. Berehala haren aurrean azaldu eta poz- pozik hartu gintuen, bizkaitarrok soldadu ausart eta leiala izatearen ospea izan baitugu beti. Ezaguna da soldaduak gutxitan soldadu zahartzen direla, baina nik, sendo eta trebea izan ez arren –edo horrengatik hain zuzen–, zahartzarora heltzea erdietsi dut. Dena dela, Martin Camansokoari ere biziki eskertu behar diot nire patua, eta ez soilik traizioaren berri eman zigulako, baizik eta behinola Gaztelako herri batean gertatuarengatik ere bai. Nafarroako Blancaren Juan II. senar liskarti eta zazpikiak, zenbait ondasun auzitan, Gaztelaren aurkako gerra aldarrikatu eta Agaramonteko jaunari laguntza eskatu zion. Borrokatxotan ibili ginen toki batetik bestera Gazte luko lautada errean. Arma-liskar txiki haietariko baten os- Nafarroako Blanca tean, herritxo horiska baten babestu ginen ilunabarrean. Martini egokitu zioten lehenengo guardia. Amaitu zuenean, hurbildu eta zera erran zigun misterio handiz: —Herriaren barruan hiru aldiz entzun zioat kantatzen hontzari! —Eta?–itaundu zion Otsoa lehengusuak. —Oso seinale txarra duk. Hobe diagu herritik landa lo egitea. —Lelokeriak! –ebatzi zuen Santxo anaiak. Lehengusuek ez bezala, nik kasu egin nion, eta biok herritik kanpoan eman genuen gaua. Eta ez, ez ziren lelokeriak, ezen egunsentian oso modu gaizto eta maltzurrez herrikoek sarraski ederra egin zuten herri barruan lo egin zutenekin.

11


Lehengusuen heriotzak eta herriminak jota, Jesus Kristoren 1441 urteko apirilean, Nafarroako Blanca hil eta gutxira, Martinek eta biok etxera bueltatzea erabaki genuen.Eta etxetik alde egin genuenetik 30 urte geroago, abenduaren solstizioan, Ugartetik Enkarterrin sartu ginen arratsean. Elurra ari zuen eta bideak lokaztuta zeuden, baina etxera heltzeko gogoak lagunduta, ilundu baino lehen, aita zenaren etxeko ate joka nenbilen. —Baina… zeri hago begira? Mamua naizela uste al duk? Hire zain egon nauk, baina ederki berandutu haiz, alproja hori! —Amama!

Muñatones gaztelua. Montaño atzean.

Soina uzkurtua zeukan, sudurra Martinena baino luzeago eta ezpainak ahoaren maizter. Haren atzean neska bat zegoen. Lehengusu baten alaba zen, Ines izenekoa; ez oso ederra, baina frogatu didanez, zintzo eta maitekorra.

Zenbait aste geroago, Santa Agedaren eguneko bezperan, antzinako gertae rengatik barkamen eske, Muñatoneseko gazteluko heziko atea iragan genuen Camansoko Martinek eta biok. Patioan, jende eta abere ugari eta animazio handia zegoen, santaren ohorez, ilunabarrean festa handia egingo baitzen gazteluan. Bi guardiak dorreko lehenengo estaira eroan gintuzten. Sartu baino lehen, Martinek Montaño alderantz bele saldo hegaz ikusi berria zuela jakinarazi zidan. “Lelokeriak” pentsatu nuen... (Jarraituko du)

...e siendo muchos amigos e vecinos, llegaron al apellido... Ochoa e Sancho que eran parientes deste Urtixe de Sopena... e fueron en pos del dicho Sancho de la Sierra, con Juan Peres de Pucheta... fijo del muerto. E como los vio Sancho de la Sierra padre, ... alcanzolos, deshonrándolos de palabra e tirandoles armas... No pudiendole escusar, diole Sancho de Sobarbadun con una saeta por las verijas, e morió a cabo de tres días, e fueron azotados e pasaron a Francia, e allá morieron, si no los dos que tornaron siendo viejos... LopeGarciadeSalazar.XV.mendea (BienandanzaseFortunas.XXV.liburua)

ROLAN.E. GONZALEZ 12


Euskal Herria? Zertaz ari zarete? Lehengo egunean harritu ninduen (bai, oraindik ez dut harritzeko ahalmena galdu) albiste batekin egin nuen topo. Argia aldizkarian irakurri nuen Ikastolen Elkarteak eta Elkarlanean-ek argitaratutako ikasliburuek “Nafarroako errealitate politikoa, historikoa, geografikoa, juridikoa, soziala eta naturala itxuraldatu egiten dute...”. Ene, arnasa har dezagun! Termino gehiagorik ez zegoen, ala? Nafarroako Auzitegi Nagusiak arestian ebatzi du “Nafarroa ez dagoela Euskal Herria izeneko erakunde baten barruan” eta ikasliburuak “gezurretan” ari direla. Nork eta Espainiako Konstituzioak, Nafarroako Foru Hobekuntzak eta Espainiako 2006ko Hezkuntza Lege Organikoak esaten omen dute! Ez da hor kontua amaitzen, ez! Zer uste zenuten, bada? dira, gero! Inperioaren bideak luzeak “Ikasliburuak ezin dira gezur sozial, historiko, geografiko eta linguistikoekin osatu. Legeak zehaztasun zientifikoa eskatzen du ikasliburuetan.” Gezur sozial? Historikoa? Linguistikoa? Beste behin ere epaitegi arrotzek esan behar digute non bizi garen edota gure herriaren errealitatea zein den. Eskerrik asko, epaile jaunek, argibideak emateagatik, zein den errealitatea eta zertan sinistu behar dugun

13

azaltzeagatik! Eskertzekoa da azken bolada honetan hain galduta gabiltzan euskaldunoi bidea argitzea! Baina argudio historiko, linguistiko, geografiko, juridiko, politikoetan sartu barik, gogora dezagun atsotitzak dioena: zozoak beleari ipurbeltz! Hauxe da,berrirakur itzazue berriz zuen liburuak, gezurrez eta faltsukeriaz betetako liburu horiek... Bai, Amerikako genozidioa bi kulturen arteko anaitasuna izan zela; Euskara ez zela inoiz jazarri izan; Nafarroako konkista baketsua eta borondatezkoa izan zela; gaztelar armada zein Parisetik zetozen lege arrotz eta baztertzaileak besoak zabalik jaso genituela; Espainiako Gerra Zibilean militar patriota batzuk ordena ezartzeko altxatu zirela; Gernika gorriek erre zutela... Liburuzalea naiz, ez naiz liburuak erre edo apurtzearen aldekoa, baina ez legoke txarto zuek gure eskoletan ezarri dizkiguzuen horietariko batzuk museo baten biltegian “infamia” izeneko kutxa baten barruan gordetzea! Horixe, zozoak beleari ipurbeltz, Su Señoría!

SERGIO MONEDERO


ERROMATAR HAUEK BURUTIK DAUDE!

14


Gaurkotasun handiz , Ken Zazpi berriro Disko berri honetan Ken Zazpikoek ahots eta musika leuna eta laztangarriari segida eman diote. Inolako mugarik apurtu nahi gabe, pop munduan bizi dira, atezuan, jakitun merkatuan irautea ez dela batere samurra. Dituzten nortasuna eta estiloari atxiki, euskal musikak etorkizuna duela frogatu dute berriro, sormenaren urduritasuna eta publiko harreraren beldurra beti aurrean izan arren. Aukera honetan burututako diskoa laket zait. Testuak, esaterako, zoragarriak, erakargarriak, kalitate apartekoak iruditu zaizkit. Batzuk haienak dira, eta beste batzuk euskal munduan oso ezagunak diren eragile distiratsu hainbatenak, hala nola Maialen Lujanbio, Joseba Sarrionandia, Jon Maia eta Julen Gabiria.

Txanponaren beste aldean, batzuetan indar falta apur bat nabari daiteke, baina, oro har, dituzten jarraitzaileak oso gustura geratu direna ziur nago. Azkenik esan beharra dago ez direla mundutik kanpo bizi, haiek ere kontzienteak baitira oso une berezia igarotzen ari garela: “bizi dugun egoera nahasi honetan ez da ondo kokatzen lan hau, baina argi genuen buruan zer nahi genuen, eta saiatu gara ahalik eta baldintza onenetan egiten eta aurretik izan ditugun etekinak disko honetan inbertitzen�.

Testuak, esaterako, zoragarriak, erakargarriak, kalitate apartekoak iruditu zaizkit. Diskoaren melodia leunek gogorarazten digute biguntasuna eta gustu ona ez daudela sobera, eta beti eskertzekoa da herri honen bihotz minduak animatzea garraio aparta den gure musika eta hizkuntzaz.

15

Z. MURRIETA.


Iraileko alea'11  

Abanto-Zierbenako AXOLA EUSKARA ELKARTEAREN aldizkariko 21. alea duzue hau.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you