Page 1

112. zenbakia 2012ko martxoa Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea


Foto inkesta

Nora bidaiatuko zenuke?

AMAIA

MANU

IRATI

MIGUEL

ORTEGA

SAINZ

DBH 4

DBH 4

DBH 4

“Nik edozein lekutara bidaiatzeko aukera izango banu, Argentinara joango nintzateke. Asko gustatzen zaidalako hango kultura eta leku polita delako. Hango jendeak jatorra dirudi gainera. Argentinako futbola asko gustatzen zait eta txikitatik bertara joan nahi izan dut futbol partidu bat ikustera”.

“Nire ametsa Ameriketara joatea da, Miamira hain zuzen. Miamiko gauzarik onena klima da. Gainera, niri jatea asko gustatzen zait eta bertan kalitate eta kantitate handiko janaria aurki dezaket. Nik gustuko dudan kirola saskibaloia da eta Ameriketan munduko ligarik onena dago eta Miamin munduko talderik onena”.

“Munduan leku interesgarri asko daude, baina ni Sidneyra joango nintzateke. Eguraldi ona egiten du ia egunero eta interesgarria izango litzateke kanguruak ikustea zoo batetik kanpo. Gainera, nire ingelesa hobetuko nuke. Bestalde, hango olatuekin surf egiten hobeto ikasiko nuke. Amets polita izango litzateke hara joateko aukera izatea”.

IÑIGO

PALOMA

JON

LÁZARO

RUEDA

GARCÍA

DBH 4

DBH 4

DBH 4

“Bisitatzea gustatuko litzaidakeen tokia Karibea da. Karibeko klima, neguan ere, erregularra eta eguzkitsua delako. Bestalde, hondartza asko daude. Gainera, hango baso tropikalek mota askotako landaredia eta animaliak dituzte”.

Bidaiatzea, kultura iturri

“Leku asko bisitatu nahiko nituzke, baina leku bat aukeratu beharko banu, Mâcon Frantziako herri txikia aukeratuko nuke. Han nire futbolari gustukoena, Antonie Griezmann, jaio zelako. Era berean, herria ezagutzea gustatuko litzaidake. Bestalde, bere familia ere ezagutu nahiko nuke eta beraiekin ondo konpondu”.

“Ni Italiara joango nintzateke pasta asko gustatzen zaidalako eta Mediterraneoko hondartzak oso politak direlako. Erroma eta Milan bisitatuko nituzke, hiri ederrak dira biak eta kultura asko dute, batez ere iraganekoa. Baina ezin dut joan dirua falta zaidalako”.

Bidaiatzea bertutea da, eta jendeak aukera hori izango balu kultura gehiago izango luke. Munduan zehar leku asko daude ezagutzeko, eta edozein lekutara joateko aukera baldin baduzu, ez ezazu gal. Ondorioz, lekuak bisitatzea eta hango kultura eta historia ezagutzea jakintza iturri handia da. mª auxiliadora

2

2012ko martxoa


Auzoka.net

Bideo-lehiaketan parte hartzeko azken txanpa!

Animatu!

Zuetako askok dakizuen moduan, auzoka.net webgunean bideo-lehiaketa dibertigarria dago martxan. Sorkuntza lehiaketa da, eta norberaren edo taldearen abilezia bideo labur batean azaltzea da gakoa. Hemen bideoek izan beharreko ezaugarri nagusiak: Iraupena: bideoak ezin du 3 minututik gorakoa izan. Epea: bideoak martxoaren 30eko eguerdira bitarte igor daitezke. Parte-hartzaileak: Donostiako ikastetxeetako LH5 eta 6 eta DBH1 eta 2ko ikasleek parte har dezakete.

Parte-hartzea: pertsona bakoitzak nahi adina bideo aurkez ditzake lehiaketara. Bideo lanak bakarkakoak zein taldekakoak izan daitezke. Bakarkako lanek sari bat izango dute eta taldekakoek beste bat. Hizkuntza irizpidea: bideoan hitz egin behar izanez gero edo idatziz zerbait jarri behar izanez gero, euskaraz izatea ezinbestekoa da. Hala ere, zure abilezia erakusteko laguntza gisa musika erabili behar baduzu (esateko, dantza egin behar baduzu), musika lagungarri hori edozein hizkuntzatan izan daiteke. Irakurri lehiaketaren oinarriak www.auzoka.net webean.

Lortuko al duzu saririk? Banakako saria:

iPod shuffle bat + 50€-ko bonoa kultur produktuetan

Taldekako saria:

200€-ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 100€-ko bonoa kultur produktuetan

Euskararen erabilera egokienaren saria:

iPod shuffle bat + 25€-ko bonoa kultur produktuetan

Bila ezazu zorria! Zenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzokan. Zorria topatzen baduzu, emaguzu horren berri info@auzoka.net-en. Erantzunarekin batera, zure izen-abizen, e-mail helbide, telefono zenbaki eta zein ikastetxetan ikasten duzun zehaztu. Lehiaketa irabazten duenak Erreala-Valentzia futbol partidura joateko sarrerak lortuko

ditu. Ez galdu sari bikain hori eskuratzeko aukera! Begiak zorroztu eta aurki ezazu zenbaki honetako zorria. Zenbaki honetako oparia: Futbolera joateko sarrerak. 2012-05-13 Erreala-Valentzia. Aurreko zenbakiko (111) zorriaren lehiaketako irabazlea: Amassorrain ikastolako ikasle den Aitor Anabitartek irabazi zuen saria, izan ere, 11. orrialdeko atezainaren kamisetan zorria jarri genuela ederki ikusi zuen.

www.auzoka.net

3


Ana Serrano

“Kaletik laguntzarik gabe ibiltzea

batzuetan zaila egiten zait”

Nahiz eta Añorgan jaioa den, Intxaurrondo Hegoan bizi da Ana duela 14 urte. “Retinosis Pigmentaria” deituriko ikusmen gaixotasuna du eta bere arazoak 12 urte zituela hasi zitzaizkion. Gaur egun, zerbait ikusten badu ere, asko galdu du ikusteko ahalmena, batez ere gauez. Winnoa deituriko txakur -gidari baten laguntza du. 4 hilabete daramatza berarekin, izan ere, aurreko txakurra bat-batean hil zitzaion berarekin 6 urte eraman ondoren.

Ikusteko arazoak sortzen dizkizun gaixotasuna duzu. Nola deitzen da gaixotasun hori? “Retinosis Pigmentaria” deitzen da. Erretinaren endekapenezko gaixotasuna da eta zenbait kasutan itsutasunera eramaten du. Ikusmen gutxitze hau, bizitzako lehen eta hirugarren hamarkaden artean suertatu ohi da, edozein adinetan agertu badaiteke. Sintomarik arruntenak honako hauek dira: hasiera batetan itsutasun gautarra da, hau da, argitasun gutxi dagoen tokitan ezin ikustea; gerora, albo ikusmena edo periferikoa gradualki galtzen da. Etapa aurreratuetan, eskopeta baten kanoitik bezala ikusten da. Gehiengoak, ikusmen hondar bat mantentzen dugu adin aurreratuetan ere.

4

Arazo horrekin jaio al zinen? Gaixotasun genetikoa da, familiako aurrekoetatik ei dator. Dena den, nire familian nik bakarrik dut, nire senideei ez zaie agertu. Egun batean, 12 urte nituela, mendira joan eta bide erdian, bat-batean, guztia ilun ikusten hasi nintzen. Ondoren, 16 urte nituela “Retinosis Pigmentaria” nuela esan zida-

ten, eta medikuak aholkatu zidan linterna bat eraman beharko nuela badaezpada. Baina, nik ezetz erantzun nion. 34 urterekin hasi zitzaizkidan arazoak larriagotzen.

“Retinosis Pigmentaria erretinaren endekapenezko gaixotasuna da eta batzuetan itsutasunera eramaten du bat”

Zein da zure gaur egungo egoera ikusmenari dagokionean. Hau da, zer ikusten duzu? Hodi batzuetatik bezala ikusten dut. Begi batetik gutxiago ikusten dut bestetik baino eta lainotuta bezala.

Nola moldatzen zinen eskolan? Oso ondo, ez nuen arazorik. Gauean ez nuen askorik ikusten, baina uste nuen besteek ere nik bezala ikusten zutela.

Nola sentitu zinen gaixotasun hori sumatzen hasi zinenean? Txunditurik geratu nintzen eta ezin nuen si-

2012ko martxoa


netsi. Izan ere, egun argitan nik ondo ikusten nuen, nahiz eta egia den iluntasunean arazoak sumatzen nituela. Handik aurrera eta pixkana-pixkana ikusmena galtzen joan naiz. Gaur egun, oraindik ikusteko gai naiz, baina gero eta gutxiago. Nola moldatzen zara etxeko lanak egiteko? Emakume bat etortzen da astean bi egunetan. Sukaldatzea eta garbiketa lanak nik egiten ditut. Batzuetan bizilagunari deitu behar izaten diot zerbaitetan laguntzeko. Zeintzuk dira gaixotasunak sortzen dizkizun arazoak? Leku ezezagunetan ibiltzeko laguntza behar izatea. Nola orientatzen zara kaletik lekuetara joateko? Arreta asko jarri behar izaten dut. Kale batzuk ezagutzen ditudan arren, kalea ezaguna ez bada, jendeari galdetzen diot. Txakur baten laguntza daukazu, zein da bere lana? Egin behar duen ibilbidea nik jakin behar dut. Bere lana ni gidatzea da, oztoporen bat badago, bera gelditu egiten da. Semaforoetan asko laguntzen dit, baina egin beharreko bidea nik ikasi behar dut aurretik. Autobusez joaten zarenean, nola dakizu non jaitsi? Autobusean sartzen naizenean txoferrari esaten diot disketa bat jartzeko kalearen

izenarekin, horrela entzuten dudanean badakit non gelditu. Edo bestela, txoferrak abisatzen dit. Jendeak laguntzen dizu kaletik zoazenean? Nahi izaten duzu laguntzea? Kaletik bastoiarekin goazenean gehiago laguntzen digute txakurrarekin goazenean baino. Txakurra eramaten dugunean molestatu egiten dira batzuk, beraiek ez dakitelako txakurrarekin kaletik joatea zeinen gogorra den. Nik asko eskertzen dut jendearen laguntza: errepidea gurutzatzean, obrak daudenean, ...

“Hodi batzuetatik bezala ikustea ez da erraza, guztia lainotua bezala” Elkarteren batean parte-hartzen duzu? Bai, ONCEn parte-hartzen dut. Horrez gain, lauzpabost pertsonen artean BEGIRA izeneko elkartea sortu genuen. Nola moldatzen zara telefono eta mugikorrarekin? Hitz egiten duen mugikorra daukat Madril bertatik instalatuta. Yaus izeneko programa du eta mugikorra erosterakoan, dendakoak Madrilera deitzen dute eta handik ekartzen dute. Normalean ez dut arazorik izaten. Lehenago egiten zenituen gauzetatik, zein utzi behar izan duzu egitetik? Pila bat daude! Niretzat beste bizimodu bat da. Ezin naiz hondartzara, mendira, … bakarrik joan. Jatetxe batera joaten naizenean, komuna ezin dut nire kabuz aurkitu,

kontzertuetara ere ezin naiz joan bakarrik, ... Egun batean ni eta nire txakurra denda batera sartu ginen, bertan zeuden eskailerak ez nituen ikusi eta eskaileretatik behera erori nintzen. Oso momentu larria pasatu nuen. Zure gaixotasun berdina duen jendearekin elkartzen zara? Bai, oso inportantea da niretzat eta gaixotasunari buruz hitz egiten dugu, horrela laguntza ematen diogu elkarri. Zein da “ONCE” erakundeak ematen dizuen laguntza? Laguntza handia ematen digu: irteera asko egiten ditugu, hitzaldiak, ariketa fisikoak egiteko gimnasioa, abesbatza, arazo berdineko jendea elkartzeko lokalak eskura jarri, ... Jendeak ulertzen du zuen arazoa? Denetarik dago. Batzuk oso ongi ulertzen dituzte gure arazoak. Beste batzuk berriz, batere ez. Zer eskatuko zenieke agintariei zuen bizitza errazteko? Inbestigazio lanetarako diru laguntza ematea. Ez bada horrela egiten, itsu garenok horrela jarraituko dugu eta gure arazoa benetan larria da. Zer eskatuko zenioke jendeari? Jendeari normaltasuna eskatuko nioke. Niri eta ikusmen arazoa dugun jendeari ondo hitz egitea asko eskertzen dugu. Ezinean edo galduta ikusten gaituztenean laguntza eskaintzea ere ondo dago.

intxaurrondo hegoa

6. maila

www.auzoka.net

5

Elkarrizketa

“Jendeak itsu garenok pertsona normal bezala tratatzea nahiko nuke”


Ekologia

Auto elektrikoak

etorkizun hurbileko autoak 1886an lehenengo autoa egin zenetik, asko aldatu da automobilgintza. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran, ibilgailu elektrikoak ohikoak ziren, baina motorren errendimendua hobetu ahala, petrolioan oinarritutako motorrak egin zituzten. Motor hauek dituzten autoek bi arazo larri sortzen dituzte (petrolioaren agortzea eta berotegi efektua areagotzea) eta horregatik, autoen industriak gogotsu ekin dio auto elektrikoen fabrikazioari. • Hidrogenoa banatzeko sarea egin beharko litzateke • Hidrogenoa oso erregaitza da horrek duen arriskuarekin

Gaur egun 3 teknologia desberdin daude auto elektrikoen inguruan: 1) Auto guztiz elektrikoa: ohiko motorra kendu eta motor elektrikoa jarri diote. 2) Auto elektrikoa hidrogenozko gelaxkekin: motorra elektrikoa eramaten dute, baina bateria ez da elektrizitate hornitzaile bakarra. 3) Auto hibridoak: 2 motor erabiltzen dituzte. Bat gasolina erregaiarena eta bestea elektrikoa. Bateria agortzen denean, gasolinazko motorra martxan jartzen da.

Hiru auto ekologiko motak: 1) Auto elektrikoa Abantailak: • Isurketa eza • Elektrizitatea petrolioa baino merkeagoa da • Elektrizitatea hornitzeko sarea egina dago dagoeneko Desabantailak: • Bateria batekin kilometro gutxi egin daitezke • Bateriak garestiak eta pisutsuak dira • Elektrizitate motorrak potentzia txikia dute eta horregatik autoak txikiak izan behar dira • Litiozko bateriak erabiltzen dira. Munduko litioaren %50a Bolivian aurkitzen da

6

2) Auto elektrikoak hidrogenozko gelaxkekin Abantailak: • Motor elektriko indartsuagoak erabili daitezke, ondorioz geroz eta auto handiagoak egin daitezke • Kilometro gehiago egin daitezke bateria batekin • Hidrogenoa munduan dagoen gai ugariena da Desabantailak: • Hidrogenoa oso ugaria da baina beti beste gai batekin egoten da batua. Eta oraingoz hidrogenoa beste gai batzuetatik banatzea zaila eta garestia da

3) Auto hibridoak Abantailak: • Kilometro asko egiteko gai dira • Auto elektrikoak edo hidrogenozkoak osotara garatu arte CO2 isurketak gutxitzen dituzte Desabantailak: • Bi sistema desberdin erabiltzeagatik oso garestiak dira • Urte batzuetarako teknologia besterik ez da, auto elektrikoak edo hidrogenozkoak garatu arte

la salle-san luis

Munduko autorik azkarrena Munduko auto azkarrenak ELIICA du izena eta kotxe elektrikoa da. Keioko unibertsitatean (Japonia) egindakoa. 8 motor elektriko dauzka eta 370 km/h abiadura hartzean du. Gainera, 4 segundotan 0 kilometrotik 100 km-tara pasa daiteke eta 10 orduko karga batekin, 200 km jasan ditzake. Bere produkzio balioa 150.000 eurokoa da.

2012ko martxoa


Sao Paolon lapur talde bat dabil lapurreta bereziak egiten: Ile matazak ostea du helburu! Berdin zaie ilearen kolorea, estiloa, luzera eta bestelakoak, ilea naturala eta gizatiarra den bitartean. Ez dute ile sintetikorik nahi! Dagoeneko, 70.000 dolar inguru balio duen ile piloa lapurtu omen dute.

Xigong

eta euliak

Txerri kirolak

Txerrientzako txapelketen artean Txerrien Olinpiar Jokoak dira ezagunenak eta arrakasta gehien dutenak. Hainbat herrialdetan joko hauek oso ezagunak dira, eta bertan, txerriek hiru modalitate ezberdinetan parte hartu behar dute: lasterketa, igeriketa eta txerri futbola. Txerrientzako Kirol Federazioaren ordezkari batek esan duenez “Olinpiar Jokoetan lehiatutako txerrikumeek, txerri kirolarien belaunaldi bat sortuko dute eta gainera, ez ditu inork jango”.

Ardiei

ilea moztea kirol olinpiko

Albiste bitxiak

Ile lapurrak Brasilen

Etxeko ura edateagatik

homosexual bihurtzea

Peruko Huarmey herriko alkateak, Jose Benitezek, etxeko ura ez edatea gomendatu die herriko gizonezkoei, homosexual bihurtu nahi ez badute. Alkateak esan duenez inguru horietako urek estronio ugari daukate, eta horregatik, “gutxitu egiten zaizkie gizonezkoei hormonak”. Tabalosos herria jarri du adibide moduan, bertan “14.000 homosexual” baitaude. Aldiz, zientzialariek esan dute estronio kopuru altuak homosexualitatea eragitea ezinezkoa dela. Bai, ordea, minbizia, anemiak eta bihotzetako arazoak.

Hello Kitty sushia

Txinako herri honetan hainbeste euli zeudenez, udalari ideia xelebre bat bururatu zitzaion hauek kontrolatu nahiez: dirua ematea harrapatutako euli bakoitzeko. Egun, 0,5 yuan (zazpi dolar zentabo) ematen dizkiete herritarrei akabatutako euli bakoitzeko, baina aurrez, akabatutako euliak aurkeztu behar dituzte. Ideia honek sekulako arrakasta izan du eta indarrean jarri zenetik Xingongen “ehiztari” asko daudela esan daiteke.

Zeelanda Berriko baserritarren Elkarteak ardiei ilea moztea kirol modalitate olinpiko izatea eskatu du. Horrela, nazioarteko probetan, olinpiar jokoetan esaterako, eskaria kontuan hartzea nahi dute.

Japonian haurrentzat Sushi berezi bat asmatu dute. Arrozarekin eta izokinarekin egiten da noski eta, furukakea eta arraultzea ere baditu. Hau guztia chic kutxuarekin. Arrakastatsua! herri ametsa

www.auzoka.net

7


Kirola

“Kirola egitearekin batera,

arriskuarekin jolasean�

Azken hamarkadetan arrakasta handia izan dute arriskukirolek, hau da, egoera zail eta arriskutsuetan egiten diren kirol jarduerek. Izan ere, kirol hauek izadiaren indarren aurkako erronka gisa ulertzen dira. Eguneroko ohituretatik ihes egin eta zirrara handiak bizitzea atsegin dutenen artean modan jarri dira. Kirol horiek hainbat ezaugarri dituzte, baina, garrantzitsuenetariko bat adrenalina erruz askatzea da. Normalean, bakarka egitekoak dira, nahiz eta batzuetan taldeka aritu. Edonork har dezake parte arrisku-kiroletan, baina ez dira pertsona guztiei gomendatzeko modukoak, batez ere, osasun arazoak dituztenentzat. Bost arrisku kirol talde bereizten dira: hirian egitekoak, airekoak, ur-kirolak, elurretakoak eta mendian egitekoak. Hiriko kirolak Nabarmenena skateboard-a da, non, kalean bertan edo skatepark batean egin daiteke. Hirietan praktikatzen den beste kirol bat BMX da, txirrindularitza arrunta baino akrobatikoagoa dena.

Ur-kirolak Ibaietan egin daitezkeen ur-kirolei dagokionez, modu bat baino gehiago dago sakan edo arroiletan barrena ibaia jaisteko gailu baten bidez: raftinga (baltsa pneumatiko batean jaistea izango litzateke), hidorspeeda (trineo edo lera moduko batean egiten da) eta piraguismoa (edozein motatako piraguak erabiliz). Aldiz, itsaso zabalean egin daitezkeen artean urpekaritzak zale asko ditu. Hau litzateke aire konprimituzko botila batekin urpean sartzea. Windsurf-a itsasoan taula baten gainean irristatzea da,

8

belaren laguntzaz abiadura lortuz. Eta kitesurf-a aldiz, antzekoa baina kometa bidez.

Airean Hauek dira arriskutsuenak, lurretik oso altuera handian egiten direlako. Parakaidismo, parapentea, erorketa librea, akrobazia eta aeromodelismoa dira ezagunenak.

Mendikoak Batik bat, eskalada azpimarratuko genuke, sokarik gabe eta altuera handian eginez gero, kirol arriskutsua bihurtzen baita. Rokodromo izenez ezagunak diren horma artifizialetan ere egitea badago eskalada. Dena den, mendian ibiltzeak suposatzen duen edozein jardueratan arretaz ibili beharra dago.

Elurretakoak Elurretako kirolak modan daude azkenaldian: sky klasikoa, snowboarda, muturreko skya ... Askok oker uste dute ez dela beharrezkoa sasoiko egotea aipaturiko kirolak praktikatzeko, eta ondorioz, lesio larriak jasan ohi dituzte.

Bukatzeko esan behar da kirol hauek profesionalek zein profesional ez direnek praktikatzen dituztela. Baina, noizbait kirol mota hauetakoren bat praktikatu nahi izanez gero, kontu handiz ibili behar duzula gogoan hartu! altza bhi

2012ko martxoa


Zortzimilatan lehena Edurne Pasaban Lizarribar tolosarra da eta 1973ko abuztuaren 1ean jaio zen, hortaz, 38 urte ditu. Alpinista da eta hamalau “zortzimilak� igo dituen lehenengo emakumea da (hogeita batgarren pertsona munduan).

Mendi guzti hauek bederatzi urtetan igo zituen. Igo zuen lehenengo mendia Everest izan zen 2001eko maiatzaren 23an eta azkena Shisha Pangma 2010eko maiatzaren 17an. UPV-EHU-n Ingeniaritza tekniko-industriala ikasi eta gero, Negozioetako master bat egin zuen Administrazio eta Enpresen Zuzendaritza Eskolan (ESADE), Bartzelonan. Ondoren, makinaria fabrikatzen duen enpresa batean lan egin zuen. Gaur egun, Madrilgo IE Business School-en irakasten du eta mundu osoan hitzaldiak ematen ditu. Horretaz gain, Zizurkilen dagoen Abeletxe izeneko landetxeko eta jatetxeko jabea da. Txikitatik alpinismoa zuen gustuko gurasoek eraginda. Haiekin igo zuen bere lehenengo mendia, Txindoki. 15 urte zituela bere lehengusu batek, Asierrek, arrokan eskalatzen

Zein naiz?

?

Emaiguzu zure erantzuna info@auzoka.net-en

irakatsi zion. Urte bat beranduago, 1989an, Alpeetara joan zen eta Mont Blanc (4.810 metro), Cervino (4.478 metro) eta Monte Rosa (4.614 metro) mendiak igo zituen. 17 urterekin Chimborazo, 6.310 metrotako sumendia, igo zuen. 1994an hogeita bat urte zituela, berriro Ekuadorren, Cotopaxi (5.897 metro), Tungurahua (5.016 metro) eta Guagua Pichincha (4.971 metro) mendiak igo zituen. 1996an Cordillera Blancara, Perura, joan zen eta Nevado Ishinca (5.530 metro) eta Urus (5.495 metro) mendiak igo zituen.

Edurnek igo zuen lehenengo mendia Txindoki izan zen 1998an Himalaiara bidaiatu zen lehenengo aldiz eta Dhaulagiri (8.167 metro) mendia igotzen saiatu zen, baina gailurretik 257 metrora zegoenean, elur asko zegoen eta ezin izan zuen igo hamar urte geroago arte, 2008an. 2001. urtea oso garrantzitsua izan zen Edurne Pasabanentzat, Everesterako talde batean parte hartu zuelako eta bere lehenengo zortzimila lortu zuelako. Zoritxarrez, mendizaletasuna gazi-gozoa da eta urte berean,

1987ko ekainaren 3an Heppenheim-en, Alemanian jaio zen. Bere aita F1ko gidari izaten saiatu zen baina ez zuen lortu eta bera jaiotzean kart bat oparitu zion zaletasuna pizteko. F3an hasi zen zortzi urterekin eta hainbat txapelketa irabazi zituen. 2007 urtean Toro Rosso taldearekin hasi zen lehian eta lehenengo lasterketa Italian irabazi zuen. Hiru errekor

Pertsonaia + zein naiz?

Edurne Pasaban

Zortzimilak 2001 Everest 2002 Makalu

Ocho-Oyu

2003 Lhotse

Gasherbrum II Gasherbrum I

2004 2005 2007 2008

K2

Nanga Parbat Broad Peak Dhaulagiri Manaslu

2009 Kangchenjunga 2010 Annapurna

Shisha Pangma

Dhaulagiritik jaisten ari zen bitartean, bere laguna Pepe GarcĂŠs erori eta hil egin zen. Handik aurrera asko izan dira Edurne Pasabanek bizitako esperientziak, onak zein txarrak, bere helburua arrakastaz erdietsi arte. belen ikastetxea

lortu ditu: pertsonarik gazteena izan da pole posizioa, podium-a eta lasterketa bat lortzen. F1ko mundialetan dagoeneko bi txapelketa ditu. Zenbaki honetako oparia: Mihiluze jokoa. Aurreko zenbakiko irabazlea: Ikasbide ikastelako Maddi Arruabarrenak irabazi du Elkarren erabiltzeko 30 euroko bonoa, izan ere, pertsonaia ezkutua Errealeko jokalaria den David Zurutuza Veillet zela asmatu zuen. belen ikastetxea

www.auzoka.net

9


Erreportajea

Bizipenen elkartrukea:

Donostia-Granollers Kaixo! Ikasbideko 6. mailako ikasleak gara eta urtero bezala, ikasle katalanekin elkartrukea egingo dugu aurten ere. Aurten, Donostiatik martxoaren 13an abiatuko gara hilaren 18an bueltatzeko, eta Granollerseko gure lagunak maiatzaren 22etik 27ra egongo dira gurean. Aurreko kurtsoetako lagunek kontatu digutenaren arabera, elkartrukea oso dibertigarria da. Jarraian, elkartrukea egiteko prozesua eta elkartruke honen ezaugarriak kontatuko dizkizuegu.

Elkartrukea egiteko prozesua Lehen Hezkuntzako 6. mailan hasi ginenetik, bakoitzak hiru eskutitz idatzi ditugu. Bi brometako argazki ere egin ditugu, eta horma-irudi batean guztion artean gure hanken aztarnak ipini ditugu. Horma-irudi horrek izena du “Hanka bat hemen ... eta bestea han” eta oso polita da. Dantza bat ere osatu genuen eta dantza horren musikaren izena “Coconut tree” da. Elkartrukearekin lotuta egindako bestelako aktibitateak hauexek dira: batetik, gure gelako pertsona bakoitzak karta bat idatzi zuen Granollerseko gela osoarentzat, gure izen-deiturak eta nolakoak garen azalduz. Bestetik, bakoitzak bere zapatilaren marrazki bat egin eta guztiak mural batean itsatsita bidali genuen Kataluniara. Gainera, hirugarren brometako argaz-

10

kia bat ere bidali genuen gure aurpegiak ezkutatuz. Duela gutxi telefonoak eman zizkiguten beraiekin hitz egiteko eta orain badakigu oso jatorrak direla. Gure ustez proiektu honekin oso ondo pasako dugu. Granollerseko aktibitateak Martxoaren 13an joango gara Granollersera (Katalunia). Goizeko 5:45-tan aterako gara Donostiatik eta eguerdiko 13:00 inguruan iritsiko gara bertara. Iristean, gure lagunak ezagutuko ditugu eta beraien eskola bisitatuko dugu, ostean, eskolan berton denok elkarrekin bazkaltzeko. Ostean, jaialdi bat egingo dugu eta bertan dantzak, abestiak eta bestelakoak izango dira protagonista. Egunari amaiera emateko, egokitutako familiarekin joango gara beraien etxean lo egitera.

Hurrengo egunean txango bat egingo dugu Corredor mendira eta ostegunean berriz, Cabanyes parkera irteera bat dugu antolatuta. Beti bezala 16:30-tan iritsiko gara eskolara eta egokitutako familiak hartuko gaitu. Hurrengo egunean, irteera bat egingo dugu Bartzelonara eta “La Sagrada Fa-

Bidaia oso luzea da, eta irteerako egunean oso goiz esnatu beharra dugu milia” eliza bisitatu eta bertako hondartza ezagutuko ditugu. Ohi denez, 16:30-tan iritsiko gara eskolara. Eliza hau, esan diguten bezala, duela denbora asko hasi ziren eraikitzen eta oraindik ez dute bukatu. Larunbata, familiaren eguna izango da, eta

2012ko martxoa


familiek nahi duen tokira eramango gaituzte. Igandean, gure azkenengo egunean, katalanak agurtu eta goizeko 7:00-tan Granollersetik abiatuko gara eguerdiko 14:30 -tan Donostiako Belodromora iristeko. Donostiako aktibitateak Katalanak maiatzaren 22an iritsiko dira gurera, eta lehenengo egunean ikastolan bazkalduko dugu. Hurrengo egunean, asteazkenean, mendira joango gara eta Zurriolan bazkalduko dugu. Ostegunean, kaian txalupa hartu eta itsasoan ibiliko gara. Bazkaldu, Kontxa hondartzan egingo dugu. Espero dugu eguraldi ona egitea, izan ere, iaz oso eguraldi txarra egin zuen eta Kontxako ibilbidea bertan behera gelditu zen. Arratsaldean, Galarreta frontoira

Bartzelonara joan eta La Sagrada Familia eliza eta bertako hondartza bisitatuko ditugu joango gara pilota partidu bat ikustera. Laugarren egunean, ostiralean, Antiguara joango gara, Haizearen Orrazia bisitatu eta Ondarreta hondartzan bazkalduko dugu. Azkeneko egunean, larunbatean, familiaren eguna izanik, familiarekin egoteko eguna izango da. Lagun katalanak igandeko goizeko 7:00-tan abiatuko dira Granollersera. Donostiatik Granollerserako bidaia Donostiatik Granollerserako bidaia oso luzea da, eta ateratzeko egunean oso goiz esnatu beharko dugu. Hona hemen bidaiaren xehetasunak:

1. Lehenengo IruĂąatik pasa behar gara 2. Ondoren Zaragozatik 3. Aurrera jarraituta eta Bartzelonatik pasako gara 4. Sabadell albo batera utzi 5. Eta orduan iritsiko gara Granollersera Guztira 5 ordu eta 22 minutuko bidaia izango da eta 2 geldialdi egitea espero dugu: bat gosaltzeko eta bestea hamaiketakoa egiteko.

Zaragoza inguruan egingo dugun geldialdian kontuz ibili beharko gara, bertan hotz handia egiten baitu Moncayo menditik iristen den haizea hotza dela eta. Horregatik, arropa egokia eramatea garrantzitsua da! Elkartrukeko bloga Gure berri guztiak argitaratzeko Blog bat zabalduko dugu. Beno, egia esan Elkartruke programako koordinatzaileak ireki du, hau da, gure ikastolako zuzendariak. Bertan, gauza asko egin daitezke: bakoitzak bere burua aurkeztu, irakasleek beren burua aurkeztu, argazkiak zintzilikatu eta beste gauza asko. Ikasle katalanek gauza berdina egingo dute eta horrela elkar ezagutzeko beste aukera bat dugu. Aurkezpenak egiteaz gain, beste zenbait ariketa egingo ditugu blogaren bitartez. Adibidez, orain lau artista ospetsuren lanen argazkiak jarri dituzte, eta guk norenak diren asmatu behar dugu. Artista horiek dira: Oteiza, Txillida, Dali eta Miró. Momentuz oso konplikatua da asmatzea! Irteera eguna Pixkanaka-pixkanaka joateko eguna heltzen ari da. Bihar Bartzelona aldera abiatuko gara! Oso urduri gaude. Aste oso bat pasako dugu Granollersen ‌ laster arte guztioi! ikas-bide

www.auzoka.net

6.maila

11


Teknologia berriak

PS Vita, Sonyren berria Aparatuak 5 hazbeteko OLED pantaila multitaktila du eta PSP-a baino 4 aldiz bereizmen handiagoa. Atzealdean ere panel multitaktila du, erabiltzaileak mugimendu ia tridimentsionalak egin ditzan, horrela jokalariak objektuak ukitu, hartu eta bultzatu ditzake. Azkeneko aukera hau bideo-kontsolen munduan gauza berria da. Gainera, SixAxis teknologia berriari esker, jokatzeko era errealista eta intuitiboagoa da. PS Vitarekin batera, joko berriak irtengo dira merkatura: LittleBigPlanet, Bioshock, Dynasty Warriors eta Silent Hill: Book of Memories. Alta, lehen salmentak ez dira batere onak izan. ion marijuan, ivan rodriguez eta ander oyarzun

Megaupload-en afera aurrera doa

Estatu Batuek, Kim Schmitz “Dotcom” Megaupload domeinuaren fundatzailea Zeelanda Berrira estraditatu dezaten beharrezko agiri ofizialak aurkeztu dituzte. Bestalde, fiskaltzak Megaupload-ekin loturiko beste hiru lagunen estradizioa ere eskatu du. Horretarako, Estatu Batuen arrazoiak jabego intelektuala urratzea eta dirua zuritzea izan dira. Jakina da urtarrilean FBI-k Megaupload web domeinuak ixteari ekin ziola, jarraian “Dotcom” zerbitzuko arduradun nagusia eta enpresarekin loturiko beste hainbat lagun atxilotzeko. Atxilotuak kartzelan sartu zituzten, baina azken asteotan baldintzapeko askatasuna lortu dute, euren defentsa prestatu ahal izateko. julen diegez eta aitor lopetegi

Iritsi da Euskal Encounter 2012 Urtero bezala, iritsi da aurtengo Euskal Encounter ekitaldia. Bilbao Exhibition Center-ek (BEC), 35.000 metro karratu baino gehiago dituen poligonoan, 5.000 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira, Internetez, ordenagailuez eta antolatuta dauden txapelketa anitzez gozatzeko. Lau egun iraungo duen ekitaldi honek 42 euro balio du. Hala ere, 10 euroren truke egun bateko sarrera ere lortu daiteke. Aurtengo jokoen txapelketen artean Counter Strike, Battlefield, Fifa, Pro Evolution Soccer edo Dance Central daude. Bestalde ekitaldi honetan ere mooding, argazki edo diseinu txapelketak ere egongo dira zaleentzat. Informazio gehiago nahi baduzu www.euskal.org bisitatu. Eta gogoan izan ez dela informatikari buruz ezer jakin behar. Anima zaitez! miguel martin eta iñigo segurado

12

2012ko martxoa


+e

Errezeta + esperimentua + agenda

Errezeta

rdi ozpin • Baso e gatz kada bat • Koilara anpon utako 4 tx d il o rd e • H at ur • Baso b

tua en

Natil ak Osag

teria

zko ma Beharre

sperim

nak o p n a x ea T t a z i u s distirat nahi? la

aia

a harreko a

k • 1 l. esne • 100 g. • 1 Po azukre tax fla n zorr ot P

xoa rozed ura Lehen e gerora ngo, edalon ko, et tzi bat a e Ondo ren, la gainerako an esne a pur ba a lapik pikoa Esnea t go ob sut berotz en ari an jarri eta atean ipini. rde a den b itartea zukrea geh n, eda itu. lo esnea ntzian dag oe ri bota e Potax hau n tsak ta ong i naha pinpo rta st arte. E k desagert u, u sneak duene ir an, ed akiten oa onak p n a a n tx Ondori lo a 2 haske ntzik gun bota ditu . Aldiz, guztia ta erantsi o Ozpinera ak geldituko dira et . o in ratsuak Azken ngi nahast a berde-urd ditugunak, disti u ik . artu banat , ontzietan uretan s u eta ho utzi. N ahi iza zten Maria ne ama 5b gaileta z gero, aran azuko g tzaz a jarri arantz in ean. uko am

Egin be

rakad atz koila g , ik n e h Le stu. kin naha ozpinare on p , 4 txan Ondoren a eta in ak ozp herdoildu en basora bota. ud gatza da oren, k pasa ond ta eta beste bia tu u in m o 5 b n. a ra te ta er ba n ure bi txanpo tzi sukaldeko pap k beste u anpona lehortzen itugun tx d ta o b Uretara tean utzi. paper ba

a lh

kultur agenda

Nazioarteko Antzerkiaren Eguna ospatuko da martxoaren 27an

Donostia Antzerki Sariaren “Gure bide galduak” lan irabazlea estreinatuko da Dejabu konpainiaren Gure bide galduak antzerki lanak irabazi du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako XII. Donostia Antzerki Saria. Saria emateko ekitaldia Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egingo da, martxoaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Ondoren Gure bide galduak antzeztuko du Dejabuk, alegia, 2011n Donostian euskaraz eskaini den antzerki lan onena ikusteko aukera egongo da. Talde irabazleak 10.000 € eta Txiki Agirre, Keixeta, artistaren margolan bat jasoko ditu. 8.000 € orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 € jasotzeko, 2015. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Gipuzkoako hiriburuan. Donostia Antzerki Saria ematen duen epaimahaiak antzezlan biribila dela aipatu du.

“Jatorrizko lana izateaz gain, elkarlanean sorturikoa da. Belaunaldi gazte batek gure gertuko historiaz, 70. hamarkadaz, elkarlanean egindako hausnarketaren emaitza da. Gure iraganaren interpretazio berezia da”, adierazi du epaimahaiak.

Bakarrizketak Iriki Atia (Barry Barrez + Kultura) Martxoak 22, 18:30ean San Telmo Museoa Haur literatura Eureka (Kutxa magikoa) Martxoak 24, 17:30ean Ernest Lluch kultur etxean (Amara) Haur Antzerkia Hareazko Ipuinak (Markeliñe) Martxoak 24, 18:00etan Gazteszena (Egia) Sarrera: 3,5€ Haur Zinema Nere bizilaguna Totoro (Tonari no Totoro, 1988) Zuzendaria: Hayao Miyazaki Martxoak 24, 17:00etan Aiete kultur etxean

www.auzoka.net

13


Musika

The Wailers

Ska-P

“One Love”

“Planeta Eskoria”

The Wailers 1963an Kingstonen (Jamaika) sortutako reggae talde bat da. Bob Marley zen kantari eta gitarra-jotzailea. Catcha Fire, haien lehen diskoa, oso famatua izan zen 1972an. One Love izenekoa munduan zehar ospetsuenetakoa izan zen, Jamming, Iron Lion Zion, eta One Love abestiengatik. 1981eko maiatzaren 11n hil zen Bob Marley baina, hala ere, The Wailersek aurrera segitu dute.

Ska-P punka eta rocka nahasten dituen talde bat da, Vallecasen (Madrileko auzo bat) sortua. Lehen albuma, Ska-P izenekoa, 90. hamarkadan atera zuten. Bigarrena, El Vals del Obrero, oso famatua izan zen eta hirugarrenak Eurosis du izena. Espainian ospea lortuta, mundu zabalean jotzera animatu eta Frantzian, Argentinan, Italian eta Mexikon ibili ziren. Azken eta laugarren diskoa Planeta Eskoria da.

Kaotiko

Ze esatek!

“Adrenalina”

“Rock & Ron”

Kaotiko Agurainen (Araba, Euskal Herrian) sortutako punk talde bat da. Lehendabiziko albuma Mundo kaotiko izan zen. Bigarren albuma, Raska y pierde izenekoa, 2003. urtean atera zuten salmentara, eta geroago, Adrenalina, Directo, Destino escrito eta Reacciona!!!. Ez dute dena gaztelaniaz kantatzen, euskarazko abestiak ere badituzte. Adibidez, Paradisu taberna.

Ze esatek! talde euskaldunak rock musika jotzen du eta dagoeneko 2 disko atera ditu, azkena, 2011. urtean, Rock&Ron izenekoa. 14 abesti ditu eta gure ustez bietan hoberena da erritmo azkarra duelako. Kanta famatuena Klik da, Kilometroetarako konposatua, gure ustez egin duten onena, Kantuz eskertu abestiarekin batera. Kontzertu polit-politak egiten dituztenez, jende asko bertaratzen zaie zuzenekoetara. herri ametsa

14

2012ko martxoa


Filmak “In Time”

“Gnomeo eta Julieta”

“The Woman in Black”

Sinopsia: In time, gizarte berezi batean gertatzen da. Bertan gene bat baliogabetzea lortu dute jendea ez zahartzeko. Denborak asko balio du eta gauzak zure bizi-denborarekin ordaintzen duzu. Dirudunek, esaterako, nahi adina denbora daukate bizitzeko, betirako bizi daitezke. Will gizon txiroa da eta ustekabean denbora irabaztea lortzen duenean, neska baten laguntzaz mundu hori deuseztatzen saiatuko da.

Sinopsia: Gnomeo eta Julieta lorategiko bi gnomo dira. Etxe urdineko lorategian Gnomeo bizi da eta etxe gorrikoan Julieta. Etxeotako jabeak auzotarrak dira. Gnomeo eta Julietaren familiak, auzotar hauek bezala, beti liskarretan dabiltza. Kasualitatez, Gnomeo eta Julieta maitemintzen dira. Gnomeoren amak ez daki bere semea Julietarekin ateratzen ari dela, ezta Julietaren aitak Gnomeorekin ateratzen dela ere.

Sinopsia: Arthur Londreseko abokatu gaztea da, hiru urteko semea duena. Etxe urrun batera joan beharra dauka bertako jabea hil eta haren paperak konpondu behar dituelako. Etxe isolatura iristen denean, ordea, gauza arraroak gertatzen dira: soinuak entzuten ditu… eta beltzez jantzitako emakume misteriotsua ikusten du han urrunean. Bitartean, herrian norbaitek umeak hiltzen ditu era ikaragarri batez…

Iritzia: Pelikula oso ona da eta intriga handia du, ezingo dituzu begiak pantailatik kendu!

Iritzia: Zuzendariak kontuan izan du Shakespeareren obra eta hori asko gustatu zait.

zuzendaria: andrew niccol aktoreak: amanda seyfried, justin timberlake. 109 min.

zuzendaria: kelly asbury ahots-aktoreak: james mcavoy, emily blunt, michael. 84 min.

Iritzia: Momentu batzuetan beldurgarria da benetan, baina asko gustatu zaigu; hobe taldean ikustea. zuzendaria: james watkins aktoreak: daniel radcliffe, ciaran hinds, liz white. 95 min.

Whitney Houston abeslariaren azken bluesa Whitney Houston, Newark izeneko auzoan bizi zen, New Jerseyn. Nahiz eta han bizi, Beverly Hillsen, Kalifornian jaio zen 1963ko abuztuaren 9an. 2012ko otsailaren 11ko ordu txikitan hil zen eta mundu guztia ustekabean harrapatu zuen istorio tragiko honek. Ahots miragarri eta garbia zuen eta gospela zuen bere musika estilo nabariena. Abeslari izateaz gain, aktore, konpositore, produktore, enpresari eta modelo ere izan zen. 1985ean lortu zuen ospea bere izena daraman diskoa argitaratu zuenean. 1992an El guardaespaldas filmean ikusi genuen Kevin Costnerrekin batera eta orduko soinu banda izan da betidaniko salduenetakoa. Bera da, gainera, sari gehien jasotako artista. Artista ezin hobe honek agur esan zigun orain dela denbora gutxi, 48 urte zituela, eta berarekin batera ahots miragarri bat ere galdu zen. zubiri-manteo

www.auzoka.net

15


Bideo-jokoak

duan jolasbat da, mun ko o i -j o e id b hauek aurk ezko nako misio n on-line bid o e h , yr a e ta n tz e n is a D ke rr , in ola, a s daite Club Pengu erketa, futb dinekin jola st a la ia in o ld a ze ik g o d e d n h e E m 3000, puffle tuenetakoa. etako surfa, ta, pizzatron rd-jitsu, min ke ca a p : astero gauza a zu rr a ke h a ditz antolatu eta a, poltsa ta tz e an lk a e d p a k, a tx Eta dibertig uretako salto Hilabetean behin igluen , dohain da! a n e u its . tz o n a eta beste ask . Baina garr tzen dituzte ra ita rg a k ia berr rria da ere!

uin (PC) Club Peng

hitu du. OnS, PC) D printzesa ba N , ch II a e (W P k s a o to aiz zberdinetan Mario Br pertsonaia g koa mundu e se Jo w . o a B ir : d a d ko ero, 9. maila saiatu igarria

dibert dituz g lbatzen guztiak gain Joko hau oso i printzesa sa ila ig a u M L . zia da: beste ta o e g a s d ro B a maila bere osaturik in z a e B in . rd dorioz, Mario itu e d zb k honetan alsea en 8 maila e iak bezala, fa a dago. Fase zt rr u a g h e e b st garatzen dir e in b g e a eta honek, ateko irabazi bat sortzen d pasa ahal iz ra se fa agarria oso! o g n rre ar. Gomend h e b a guztietan hu d z e rtzea baino diz, izarrak lo

ina jolasteko ezakezu, ba d i rk u a n ta nde terako zara. telebistan a ideo-joko de b ko in e tx ze e o d re e au , zu eman, janBideo joko h duzu, horrela r duzu: jaten a o h rk e a b h e u b d t in a ib mozorrotu bat za webcam txik animaliatxoa , o tximu txiki d zu e u li d a a b im i n h a na n , bada zure Joko honeta ekintzak. Eta loi bat marrazten duzula ko la e st e b a ta per batean b tzi, jolastu e go du. agun zuk pa stu ahal izan m e la D jo . n zu ki re ke ia lo a deza b ko k marraztuta eyepet-a zu

(PS3) My Eyepet

II eta PC) W , 3 S (P saskibas t maten dizu: e ra ke Move Spor u , a tako eskian n jolasteko

leta tan eta ure hainbat kiro isean, igerike jolas daiteke: batetik, n te Joko honek , n a e rr a an, bill zberdinetara akarka loian, futbole igarrenez, b hiru modu e b a z; ko tu Jo la . to e n st a tak iru edo besteak be rarekin, bi, h etik txapelke e tx b e la re o ts zu n z ko e enik, , hainbat on-line bid inez; eta azk ka. Beti ere g e e ld a ta rk u in a ze n azue, rka kontsolare aurka, baka aldin badauzk n b e k rr a a ilu lk a e g k n e ire lau jokalari eko behar d arrekin jolast lk e k ri la ka jo noski.

16

la salle

2012ko martxoa


Liburuak “Munduko zazpi herrialdetako ipuina”

“ H iz k u n tz a se k r e tu a k ” te egaña idazlea: arra : elkar argitaletxea orrialdeak:

178

, ikasle okeIkastetxe batean tean elkarrrenak barrakoi ba latik kanpo. tzen dituzte, esko otarrak dira, Gehienak kanp ne sk a be rr i et a ba t-b at ea n ldera. Neska bat iristen da ta raro bat du: horrek botere ar munikatzea. zomorroekin ko kosta egiBotere horregatik asleekin haten zaio beste ik denen lagun nean, lortzen du ke Az . ea rtz ja erioak, abenrremanetan garriak ditu. Mist ra ra zir ra tu en ab n liburu hau izatea, eta , hasi bihar berta zu tu di ba o uk st turak… gu irakurtzen.

idazlea: joseba sarrionandia

argitaletxea: pamiela orrialdeak:

106 Joseba Sarrionandiaren liburu honetan, munduko zazpi herrialdetako pertsona desberdinek gurasoek ahoz kontatutako ipuinak kontatzen dizkigute. Istorio-ipuin bakoitzak beraien herrialdeko gauzak erakutsi nahi dizkigu. Ipuin bakoitzak mezu bat du. Beste liburuekin alderatuta, liburu hau desberdina da. Niri gustatu zait. Entretenigarria iruditu zait, batez ere, herrialde batzuei buruzko gauzak jakiteko eta ikasteko. ion urretabizkaia

rrez eta june gutie leire elizalde

“Gloria mundi” idazlea: fernando morillo

argitaletxea: elkar

“Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa”

226 orrialde

“Gloria Mundi” bi garaitan banatua dago: bateti k, Einste in eta Oppenheimeren garaia (1947), eta bestetik, gure garaia, XXI. mende a. Bi lekuta n gertatz en da istorioa: Ameriketako Estatu Batuetan eta Donostian.

idazlea: henning mankell

itzultzailea: juan mari mendizabal

argitaletxea: erein

254 orrialde

Liburuan Joelek dituen ametsak azaltzen dira eta amets bakoitza kontakizun bat da. Guztiek Joelen bizitza nolakoa den adierazten digute: bakardadea, emakumeak, desioak, lagunak... Joelek, urte hasieran beti hainbat promesa egiten ditu eta urtean zehar nola edo hala bete behar dituela zin egiten du. Helburuak lortzeko bidean gauza harrigarriak, barregarriak eta hainbat arazo suertatuko zaizkio. Momentu hunkigarriak biziko ditu.

Einste in-ek, Oppen heime r-ek eta beste zientzi alari batzue k bonba atomikoa asmatu zuten -Oppe nheim er zen proiek tuaren burua -. Proiek tua bukatutakoan, Oppenheimerrek gauza garrantzitsu bat aurkitu zuen. Aurkikuntza ezkutuan izan da hainbat urtez, baina CIA horren atzetik dabil oraindik. Hain zuzen, CIA konturatu da ez dela bakarra, Donostian Mireia izeneko neska bat ”pandora” izeneko proiektua ikertzen ari baita. Poliki eta arretaz irakurri beharreko liburua da. nahaiara rodriguez

maite redondo

www.auzoka.net

17


Denbora-pasak

Hizki salda Aurkitu eskolako 12 objektu. A F Y T B H A A A A A Z H A A T G O N D F B A H F O

R D O U E K Y P S F T A L L N G T G F F D U E J J R

K H Q W G F R A C H O K Q E D J F F G E L F R S E D

A K E F G R U L R U U A M G E Y H H J K D D F A H E

T U D F U L I A T Y I R N E R H G T I R F G T W S N

Z M F T P Q U T Y I R R X R E A U A T T G K D F G A

A B F A J R E E M T Q O U R M F M E U B T D F E E G

Q H T F Y T W G I L G N T E O G N F B D U G C T G A

W G E I Y I J I U G L T G R E S T U T X E A A O S I

E X D M H B M K P B K Z U Y R K D R B R T G C R J L

R S G A P D Ă‘ D O O L I Y U L T O T N G G Y D D S U

T J G H L L M H Ă‘ R U A E I O U E A M U F H F G K A

Y D V A N P B I L R T P Y O J J R U D C B T G B U G

U T G I A O C M Z A U U I P U H G J G E N D D D J H

I Y J A T R S J A G Y M T A A F F I T D R R F R R K

O U H A Z Y Z X D O O A A S K S H H U G N N H A T L

P A F I L Q G M H M Q D B D S D L G I N H E O F J J

M O T X I L A B J A G G K F E R N B L G M D G A K I

Ordena Neska-mutil hauek zazpi antxumeen ipuina irakurri dute txandaka. Zein ordenatan irakurri dute?

18

2012ko martxoa


Denbora-pasak

Egia ala gezurra? Irakurri baieztapenak eta adierazi irudiekin bat datozen ala ez.

Kotxe lasterketa

Berdinak

Ezberdintasunak

Guztiz berdinak diren bi erleak aurkitu.

Bi argazkien arteko zortzi ezberdintasunak aurkitu.

mendiola

www.auzoka.net

19


Zenbaki honetan… pertsonaia

Foto Inkesta

2

Edurne Pasaban

9

Zortzimilatan lehena auzoka.net

Bideo-lehiaketa

3

Parte hartzeko azken txanpa! Animatu!

Erreportajea

10

teknologia berriak

Iritsi da Euskal Encounter 2012

112

12

zkia.

5.000 parte-hartzaile baino gehiago izango dira

Parte hartzen duten ikastetxeak:

Elkarrizketa

4 Errezeta + Esperimentua + Agenda 13

ekologia

Auto elektrikoak etorkizun hurbileko autoak

Aitor ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikasbide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, Kattalin Erauso, La Asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Sto Tomas lizeoa, The English School eta X. Zubiri-Manteo.

Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

6

Musika

14

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

Albiste bitxiak

7

kirola

Arriskuan

8

Kirola egitearekin batera, arriskuarekin jolasean

Filmak Bideo-jokoak

15 16

liburuak

Gloria mundi

17

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

www.auzoka.net

Bonba atomikoa asmatu ondoren…

Denbora-pasak

18

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net


Auzoka aldizkaria. 112 zbka. 2012ko martxoa  

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zuzendu eta Donostiako Berritzeguneak koordinatzen duen aldizkaria. Ikasleek eginda ikasleei zuzendut...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you