Page 8

KUDEAKETA TALDE BERRITUA Kudeaketa Taldea deiturikoa, Zuzendaritza eta Artezkaritza Kontseiluakin batera, ikastolako aginte organu nagusienetako bat da. Egunerokoa kudeatzea eta etorkizuna lantzea izan dira bere egiteko nagusiak urte askotan. Abiatu berri dugun ikasturtean, zenbait arduradun aldatzearen ondorioz, Kudeaketa Taldea ere berritu egin dugu, eta taldea aldatzearekin batera, taldean landuko diren gaiak eta izango ditugun ardurak ere handitu egin dira. Kudeaketa Taldeari ardura zabalagoa eman zaio. Artezkaritza Kotseiluaren eskutik zuzenean, ikastola -bere osotasunean- kudeatuko duen organua izango da. Bere lan esparruan sartuko da hainbat gairen kudeaketa. Esaterako, funtzionamentu orokorra, irizpide didaktikoak, pedagogia, elkarbizitza, giza baliabideak, ekonomia, finantzak, inbertsioak, … Ikastolako zuzendaria eta arlo pedagogikoaren arduradun nagusia Josebe Muguruza izango da eta lan horretan laguntzeko etapa arduradun bezala, ondorengoak izango ditu: Xabier Ariztegi (HHn eta LHko lehen zikloan), Unai Arregi (LH3tik LH6ra), Iñaki Villar (DBH), Ana Iturregi (Batxillerra) eta Lizar Irazusta (Lanbide Heziketa). Arlo ez pedagogikoan, berriz, Mikel Sorozabal izango dugu ikastolako kudeatzailea.

Ezkerretik eskubira: Unai Arregi, Mikel Sorozabal, Ana Iturregi, Josebe Muguruza, Xabier Ariztegi, Lizar Irazusta eta Iñaki Villar.

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA

8

Zurriola Aldizkaria 2011  

Zurriola Ikastolako aldizkaria 2011

Zurriola Aldizkaria 2011  

Zurriola Ikastolako aldizkaria 2011

Advertisement