Page 14

IRITZI-MIRITZIAK Zumaiako Algorriko hondartzako K / T mugan, batxilergo 1eko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleak Kretazeo/Terziario (Paleogenoa) muga, Algorriko itsasarte txikian aurki dezakegu. Bertan ikus daitekeen geruza fin beltz batek planetan bizi ziren bizidunen %70-aren desagerpena adierazten du. Dinosauroak desagerrarazi zituen suntsipen biologiko masibo hori Yucatango penintsularen parean talka egin zuen meteorito batekin erlazionatzen da. Talkaren teoriaren aztarna nagusia Euskal Herriko leku honetan dago. Teoria horren arabera, asteroide batzuek Lurra jo zuten duela 65 miloi urte, eta talkak eragindako aldaketen ondorioz, garai hartako espezie asko desagertu egin ziren, dinosauroak eta amoniteak barne. "Talkaren edo Meteoritoaren teoria": ... Duela 65 m.u. 10km-tako meteoritoa Mexikoko Yucatango penintsulren parean erori zen eta 5.000m-tako sakonerako itsas hondoan talka egin. Uraren aurka egitean eta itsas hondoko basaltoa ukitzean lehertu egin zen. Horren ondorioz, dena lurrindu eta atmosfera osoan zabaldu zen eta tenperatura 18.000 ÂşC- tara igo. Material guztiak lurrintzean, asteroidearen materiala, bere iridio eta guzti, planeta osoan sakabanatu zen. Leherketaren beste ondorio bat suteak izan ziren. Baso guztiak erre ziren, O2 maila jaitsi eta CO2-rena (toxikoa) maila igo. Uste denez, horren ondorioz hil ziren dinosauroak. Hauts moduan (kedarra) lurrindutako materialek ez zuten eguzki izpirik atmosfera zeharkatzen uzten eta ondorioz tenperatura jaitsi egin zen, glaziazio edo izotzaldi bati hasiera eman zitzaion, eta landaretza eta bizitza oro har desagertu egin zen. Atmosferako hautsa berriro lurreratzean, eguzki izpiak pasatzen utzi zituen, euria etorri zen eta atmosfera garbitu. Hala ere, atmosferan artean lurrina geratu zen. Horrek negutegi efektua eragin zuen, ondorioz tenperaturak gora egin zuen, itsasoan ere bai eta plankton maila jaitsi eta O2-ren produkzioa horren menpekoa denez, horren gabeziaz animaliak eta planktonjaleak hil egin ziren ... Horrek guztiak bizitza gehiena desagertu arazi eta geruza beltza metatu zen itsas hondoan, gaur egun munduko hainbat lekutan ikus daitekeena, eta Euskal Herrian ere Zumaiko flysh-ean. Mesozoiko-Zenozoiko trantsizioa Maastrich eta Daniarraren pisuei dagokiena katastrofe gisa gertatu zen dirudienez, aurrean irakurri dugunez. Hori da, bada, gure historia geologikoaren atal txiki bat.

Arantzazu Arregi

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA

14

Zurriola Aldizkaria 2011  

Zurriola Ikastolako aldizkaria 2011

Advertisement