Page 10

IKASLE OHIAK IBON ZALDUA IKASLE OHIAK EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN 5. TXAPELKETAN BIGARREN SARIA JASO DU Zurriolako ikasle ohia den Ibon Zalduak adimena eta hizkuntza lantzeko balio duten denbora pasak gustuko ditu. Ibon hitz gurutzatuen zalea da eta lehiatzea ere gustuko du. Aspaldi bukatu zituen ikastolako ikasketak, baina oraindik ere ikastolako atarian edo antzerki aretoan ikus dezakegu sarri, ikastolaren eguna ospatzera datorrelako edo bere ama, Miren, antzezlana estreinatzen duenean, Hurran. Bosgarren urtez, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketan parte hartu du. Orain arteko edizio jendetsuena izan da aurtengoa, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako hogeita hamazazpi lehiakide bildu baitziren. Eta horien guztien artean Ibon bigarren amaitu zuen. Txapelketaren kanporaketa eta finalaurrekoa, 12×12 eta 12×15 tauletako probak izaten dira. Orriarekin eta mahaian eserita egiten dira. Finalean, berriz, zutik eta jende aurrean osatu behar dute hitz gurutzatua lau finalistek. 15×15 neurriko taula duten paneletan egiten da, batak besteak ez ikusteko moduan. Definizioak proba guztietan berdinak dira denentzat; eta hiztegia erabil daiteke, baina ez smartphone edo sakelako telefonorik.

JULEN MAESTRO IKASLE OHIAK KUTXAKO KARRERA AMAIERAKO SARIA JASO DU Gipuzkoako campusean unibertsitate-ikasketak 2010ean amaitu zituztenen artean, 42 espediente akademiko onenek Kutxak ematen dituen Karrera Amaierako Sariak jaso zituzten azaroan. Horien artean Zurriola ikastolako ikasle ohia den Julen Maestro Ibirriaga dago. Julenek Zurriola ikastolan egin zituen ikasketak DBH 4 arte, Batxilergoa Barandiaran Lizeoan gero eta Mondragon Unibertsitatean ingeniaritza ikasketak amaitu zituen. Ikasle ona zela erakutsi zigun txikitan eta unibertsitatean ere primerako lana egin du nonbait. Hori adierazten du behintzat jaso berri duen sari honek. Unibertsitateko azken ikasturtea egin ari zela jaso zuen jada beste sari garrantzitsu bat, 'Get Up Orona' saria. Saria jaso zuen lanean “ingurumen-irizpideetan oinarritutako igogailuetako argiztapen eraginkorrak” aztertzen zituen Julenek. Horren ondorioz, gainera, Oronan dugu lanean gaur egun. Oraindik ere, Zurriola ikastolaren inguruan ikus dezakegu askotan bere trikitixaren soinu alaiekin ikastolan antolatutako hainbat ekimenetan laguntzen.

Irabazlea aukeratzeko bi aldagai daude. Garrantzitsuena dena akatsik gabe osatzea da. Bakoitzak egindako akats kopurua kontuan hartzen da, eta berdinketa badago, orduan denbora hartzen dute kontuan eta azkarren egin duena da garailea.

Kutxako saria jasotzen dutenen artean, azken urteotan ohikoa izan den bezala, gizonezko baino emakumezko gehiagok jaso dute sari hau. Aurten 23 izan dira emakumezkoak eta 19 gizonezkoak. Deustuko Unibertsitateko bost espediente onenak emakumezkoenak dira; Nafarroako Unibertsitateko bostetatik lau gizonezkoenak dira.

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa ez da sinonimo txapelketa hutsa, baizik eta euskararen alderdi jostalariena agerian jarri behar da bertan. Gainera, orotariko kultura eta euskal kulturaren ezagutza dira beharrezkoak , baina baita hizkuntza bera, euskara eta euskalkia, ezagutzea.

Ekitaldi honetan parte hartu duten sarituei, beren senide eta adiskideei hitzaldi bat, “Zuen etorkizunaz hizketan" izenekoa, eman zien Pedro Miguel Etxenikek, EHUko katedradun eta Donostia Internacional Physics Center-eko lehendakariak.

Beti egin izan ditu Ibonek hitz gurutzatuekin ariketak. Haurra zela egunkarietan argitaratzen ziren gaztelaniazkoak egiten zituen, euskarazko gutxi zeudelako. Luma ezagutu zuen arte. Lehen txapelketaren iragarkia ikustean, harpidedun egin zen eta hor ibili izan da jo eta ke. Hitz gurutzatuez gain, hitz gezidunak, matematika ariketak, bertso ezagunak osatzeko ariketak, logika ariketak… atsegin ditu. Adimena lantzea eta gure hizkuntza ezagutzea garrantzitsua da Ibonentzat.

Etxenike irakasleak zorionak eman zizkien familiei saridunen arrakasta akademikoan dagokien parteagatik; sarituak, berriz, aurrean izango duten lan- eta gizarte- panorama zailaz ohartarazi zituen. Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak eman zion bukaera Karrera Amaierako Sariak emateko ekitaldiari, eta zenbait balio azpimarratu zituen: lankidetza, sormena, prestakuntza, etengabeko ikaskuntza, emozio zentzuduna eta aldaketetara etengabe egokitzea.

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA

10

Zurriola Aldizkaria 2011  

Zurriola Ikastolako aldizkaria 2011

Advertisement