Issuu on Google+

2. MAILAKOAK


Nerea, Karla eta Danel umeak herri batean bizi ziren, behartsuak ziren guztiz. Egun batean janariaren bila basora joatea pentsatu zuten. Pentsatu eta egin, baina basoko zenbait fruitu jan ondoren noraezean aurkitu zuten euren burua, galduta zeuden!

Ibili eta ibili otso bat aurkitu zuten. Otsoak creditrans bat zeukala eta Bizkaibusa hartzera gonbidatu zituen, autobusgeltokia hurbil zegoela eta. Ai ene! Dena tranpa bat baino ez zen izan! Otso gaiztoak labirinto batera eraman zituen.


Labirintoan galdu egin ziren. Nereari Karlaren gainera igotzea bururatu zitzaion, goitik ea zer ikusten zuen asmoarekin. Handik gertu arropa modernoa ikusten zen. Berehala pentsatu zuten jantzidenda bat izango zela eta poztu egin ziren. Baina ez! Otsoak apropos ipinitako eskaparatea baino ez zen.

Zer egin ez zekitela zeudenean suge bat agertu zen korrika batean.


Kontatu zien otsoa benetan nolakoa zen eta berak lagunduko ziela handik irteten. Puxika baten zerurantz abiatu ziren.


Handik gutxira arrano batek mokoaz puxika zulatu eta PLAUSTA!!, lurrera jausi ziren, nora eta otsoaren etxe aurrera!

Otsoaren etxera sartu eta otsoa lo zegoela ikusi zuten. Sugearen lagun mina zen oreinari deitzea erabaki zuten, honek basoa oso ondo ezagutzen zuela eta basotik erraz aterako zituelakoan. Otsoa motorrez etorri zen eta telefonoz deitu zien bere lagun martiarrei.


Hauek bitan pentsatu gabe lo zegoen otsoa hartu eta platerhegalari batean ziztu bizian bidali zuten Martera.


Danelek otsoaren etxean mapa bat aurkitu zuen eta horri esker etxera heltzea lortu zuten., horretarako otsoaren helikopteroa erabiliz.

Etxean abentura ondo amaitu zela ospatzeko jaialdi bat egitea pentsatu zuten. Jaialdira pailazo bat etorri zen hegazkinez Afrikatik.


Jatetxean zeudela pailazoak buztan bat zeukala konturatu ziren. Orduan jakin zuten otsoa zela, Martera bidalitakoa panpina bat zela eta. Guztiak trenez joan ziren jatetxe batera.


Plantak egiten autobusean sartu zuten otsoa eta IparPolora bidali zuten.

Otsoa ez zen gehiago ikusi, ez gero! Inork ez daki zer gertatu zen berarekin.

Eurek taxi bat hartu zuten eta denda batera joan ziren kotxe bat alokatzera.


Ez dakigu egia ala gezurra, baina Atxuriburuk esan digu ume hauek Atxuriko eskolan sartu dutela sudurra.

Azkenean kotxez joan ziren patinatzera.


2.MAILAKOAK. UME BIDAIARIAK