Issuu on Google+

4.DBH 4.Gaia: XIX.mendea NAZIOAK ETA INPERIOAK


BRITAINIAR INPERIOA ASIAN XIX. MENDEAN Urko Jambrina Ander Martínez Saioa De Lucas


BRITAINIAR INPERIOA ASIAN  

Indiaren konkista. British East India konpainiaren garaipenak eman zion hasiera Asiako britainiar konkistari. XIX.mendean Indiako kontrola zeukan britainiar inperioak. Ekarri zituen aldaketa nagusiak trenbide sare handi baten erainkuntza eta kotoi ekoizpenaren garapena izan zen.


INGALATERRA KOMERTZIO HARREMANAK TXINAN ď Ž

ď Ž

Ingalaterra Txinarekin komertzio harremanak izaten saiatu zen, baina Txinatarrek uko egin zieten, honek opioren gerrari hasiera eman zion(1839). Ingelesek garaitu zuten, eta Txinatarrak konprometitu ziren zenbait portu irekitzen: Shangai, Ning-Po, Fu-Chou. Txinatik ikatza eta burdina atera zuten .


INDIAKO DESKOLONIZAZIOA ď Ž

Indiako deskolonizazioa luzea eta konplexua izan zen. Bigarren Mundu Gerra aurretik hasi zen. Indiaren independentziak mirestutako bi buruzagi izan zituen: Mohandas Gandhi eta Pandit Jawaharlal Nehru. Gandhi British Empire aurkako oposizioa ez-bortitz baten aldeko apustua egin zuen.


INPERIALISMOA ď Ž

ď Ž

Inperialismoa prozesu global bat da eta XIX.mendean asko zabaldu.Inperialismo garaian herrialde batzuek beste batzuei beraien nahiak inposatu zieten . Kultura askoren desagerpena eta mendebaldeko kulturaren ezarpena ekarri zuen inperialismoak XIX.mendean.


GANDHI 

Gandhi izenak “arima handia” esan nahi du. Zuzenbidea ikasi zuen Londresen.Pertsonaia famatuena izan zen Indiako deskolonizazioan.Gandhik 1943an gose greba bat egin zuen. Lider batean bihurtu zen eta jarraitzaile asko izan zituen.


GANDHI ď Ž

Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila beheko kastak integratzeko ahalegina egin zuen. Gandhiren printzipioek gerora arrazismoaren aurka eta demokraziaren alde borroka egin izan duten pertsonaia ugari inspiratu zituzten, horien artean Martin Luther King edo Nelson Mandela.


GANDHI MEMORIALA ď Ž

Gandhiren etxe zaharrean, bera erail zuten leku berean sortu zuten. Etxe museo honetan askotan bere omenez egindako erlijio-errituak ospatzen dira.10:00etatik – 19:00 etara irekita dago, eta dohainik da.


PANDIT JAWAHARLAL NEHRU Indiako mugimendu independentistaren buruzagi nagusienetariko bat izanik, Indiako Kongresu Nazionalak 1947an bertako lehendabiziko Lehen Ministro izendatu zuen. 1952ko hauteskundeetan irabazi zuenean herriak berretsi zuen. Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren sortzailetako bat izanik, Gerra Hotzean nazioarteko politikaririk inportanteenetariko bat ere izan zen. Batzuetan Pandit Nehru ere deitu izan dute. ď Ž


BRITAINIAR ERAIKINAK INDIAN 

Delhik, Indiako hiriburua, hamalau milioi pertsona inguru biztanle ditu. Azpi-kontinenteko ipar-mendebaldean kokatuta dago. Hasiera batean eragin handia egin dezake bisitariari bertan dagoen mugimendu, zarata, usain … direla eta. Arkitektura eraikin apartak, parke eta kale aberatsez eta museo interesgarriak ditu . Argazkian: Idazkaritza eraikina, New Delhiko ondare britainiarra. Lucas Abreuren obra da


BRITAINIAR KONKISTA


BRITAINIAR KONKISTA INDOTXINAN


BRITAINIAR KONKISTA AFRIKAN


HEGO AFRIKAKO KOLONIZAZIOA

Ander Bermejo Maitane Iglesias Iker Galรกn


EUROPAKO ESPEDIZIOAK Hego Afrikako historia gutxi ezagutzen da k.a. 500 urtean europarrak iritsi arte. Portugesak, Indiara eta Asiara iristeko itsas ibilbide baten bila joan ziren. Aurretik egiten zuten ibilbide luzea eta garestia ordezkatu zuten. 1487an Bartolomeu Dias esploratzaileak Esperantza Oneko lurmuturra inguratu zuen. Hamaika urte geroago, 1498an, Vasco da Gama ekialderago joan zen. Indiarako bidean lehorreratu eta Hego Afrika eta Mozambike esploratu zituen.


PORTUGALDARREN BIDEAK


Ingelesek 1620an lehenengo bizitoki europarra ezarri zuten Hego Afrikan, baina ez zuten lortu. Lehen kokapen iraunkorra herbeheretarrek izan zuten. 1652an herbeheretarrak Ekialdeko Indien Konpainiaren babespean azpiegiturak eraikitzen hasi ziren, Indiarako bidean oso kokagune estrategikoa ez bazen ere. Lurmutur Hiria 1657an fundatu zuten holandarrek. Hiri hori garrantzitsuagoa izanda, lehendabiziko esklaboak iristen hasi ziren. Frantziako higanotak 1707an ailegatu ziren. Orduko koloniak 2000 biztanle eta 1000 esklabo inguru baino ez zituen. XVIII. mendearen hasieran barnealdera sartzeko lehenengo saioak egin ziren, eta, beraz, bantuen aurkako estreinako gatazkak suertatu ziren.


ď Ž

Apartheid hitzak "arrazazko bereizketa" esan nahi du afrikaansez.

ď Ž

Gutxiengoan zeuden zurien gobernuek Hegoafrikan aplikatu zuten erregimen sozio-politikoaz aritzeko erabiltzen da batik bat.

ď Ž

Garai luze honetan (1948-1990), biztanle gehienak ziren beltzek pairatu behar izan zuten giza eskubideen murrizte larria.


Nelson Rolihlahla Mandela Hegoafrikako presidente ohia da, lehenengoa hauteskunde demokratikoen bidez hautatua. Kargua 1994tik 1999ra bete zuen. Gaztetatik apartheid-aren aurkako aktibista izan zen eta African National Congress alderdiko kide egin zen. Honez gain, alderdiaren beso armatua izango zen Umkhonto we Sizw (MK laburduraz) taldeko sortzaile eta buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko Robben Uhartean. 1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu izan du.


Desmond Mpilo Tutu hegoafrikar apezpiku anglikanoa eta apartheidaren aurkako ekintzailea. 1966an amaitu zituen Teologia ikasketak Londonen. 1984ko urriaren 16an Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen, horrela arraza beltzeko herrikieeen alde egindako lan handia aitortuz. 1994tik aurrera (African National Congress alderdiak hauteskundeak irabazi zituen urtea) Hegoafrikan zen egoera deskribatzeko asmoz, Rainbow Nation terminoa asmatu zuen (Ortzadar Nazioa). Harrezkero termino hori erabili da Hegoafrikako errealitate multietnikoa deskribatzeko, etnia askotako pertsonak elkarrekin bakean bizi diren herria. Euskal Herrian bizi den gatazkaren konponbidea lortzeko lanean ere inplikatu da eta Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.


Hegoafrikan, beltzek oraindik ez dute lortu era bateko berdintasuna. Lan gogorrenak dituzte oso baldintza txarretan. Adibidez, meategietan lan egiten duten beltzek , duela lua hilabete, baldintzak hobetzeko greba egin zuten eta poliziak 44 langile hil zituen.

vamosacambiarelmundo.org/tag/africameridional


http://www.youtube.com/watch? v=6FKMy7mi7dE


ESKLABUTZA AEB-N

Irati Villarejo Eneritz Vicente


ESKLABUEN ARGAZKIAK


Esklabutza AEBn, 1607. urtean hasi zen. Esklabo gehienak Afrikako beltzak ziren. Beraiekin nahi zutena egiten zuten, txakurrak balira bezala tratatzen zituzten eta saltzen zituzten ere ‌


Horrela eramaten zituzten itsasontzietan


Abraham Lincoln 

Abraham Lincoln (1809ko otsailaren 12a – 1865ko apirilaren 15a) Estatu Batuetako hamaseigarren presidentea izan zen eta alderdi errepublikanotik lehenengoa.

AEBetako esklabotzaren hedapenaren aurkari indartsu gisa, Lincoln 1860an presidente hautatu zuten. Ameriketako Sezesio gerran Estatu Konfederatuak garaitu ostean nazioaren batasun federala berrezarri zuen eta AEBetan esklabotza amaiararazi zuen.

Bere hilketa 1865ean AEBetako lehenengo magnizidioa izan zen.


Abraham Lincoln


Monumentuak


Martin Luther King ď Ž

1929ko Urtarrilaren 15ean jaio zen Tennessee-n (AEBn) eta 1968ko Apirilaren 4an hil zen (James Earl Rayk tirokatu zuen). Martin Luther King beltzen giza eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen. Apaiza zen.


Haren hitzaldiak 

Hitzaldi asko eman zituen eta haietatik famatuena “I have a dream” deiturikoa da.


Martin Luther Kingen hitzaldia ď Ž

http://www.youtube.com/watch?v=3edKqBCSP9c


M.Luther Kingen erailketa 1968ko apirilaren 4an Memphisera (Tennessee) joan zen bertako garbitzaile beltzen alde ipintzeko. Greba egiten ari ziren soldata hobeagoa jasotzeko.


Bere lagunak logelan zeuden. Tiroak entzun zituztenean, korrika joan ziren bera zegoen balkoira, eta lurrean aurkitu zuten bala batekin eztarrian.


Martin Luther Kingen erailketak matxinada handi bat eragin zuen AEBetako 60 hiritan. Johnson presidenteak bost egun eta gero, dolu egun bat egitea erabaki zuen.


ROSA PARKS


Rosa Louise Parks (1913-2005), Rosa Louise McCauley  

Afroamerrikarra zen eta Alabaman jaio zen. Estatu Batuetako Eskubide Zibilen Aldeko Mugimenduko aktibista garrantzitsua izan zen. 1955eko abenduaren 1ean uko egin zion autobusean bere eserlekua gizon zuri bati uzteari. Jende askok esaten du hau izan zela Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua piztu zuen ekintza.


Bere ohorez


Gaur egun ď Ž

Afroamerikarrak oraindik diskriminatzen dituzte. Bizi baldintza txarragoak dituzte, haurren heriotza-tasa eta ez alfabetatuen tasa handiagoa da eta diru sarrera txikiagoak dituzte beste estatubatuarrekin konparatuz gero. Hala ere, badira afroamerikar asko bizi baldintza onak dituztenak, adibidez Obama.


ARTE JOERA BERRIAK XIX-XX

Inpresionismoa, Espresionismoa, Kubismoa, Surrealismoa.

Estibaliz Fern谩ndez Laura Pedr贸n


InpresIonIsmoa 

Inpresionismoa XIX. mendearen azken herenean Frantzian, Parisen bereziki, sortu eta garatu zen pintura-joera eta estiloa da. Arte modernoaren mugimendu nagusietakoa izan da. Artista inpresionistak 1860an hasi ziren publikoki agertzen. "Impression, soleil levant" margoa, mugimenduari izena eman ziona. Claude Monet, 1872.

Estibaliz Fernández & Laura Pedrón


Inpresionismoaren ezaugarriak 

Argiaren efektuak adierazten saiatu ziren. Pintura errealistaren kontrako erreakzioa ere izan zen, neurri batean. Inpresionistek paisaiak margotu zituzten batez ere. Estudiotik kanpora atera ziren.

Margolari inpresionista nagusiak: Claude Monet, Edgar Degas , Camille Pissarro, Pierre-Auguste Renoir izan ziren.

Estibaliz Fernández & Laura Pedrón


Artistak eta margolan batzuk.

 

Edgar Degas (1834–1917) Guri koadroak gustatzen zaizkigu. Baina ikusi dugu koadro guztiak antzekoak direla, emakumeak dantzan margotzen dituelako.


Camille Pissarro 1830-1903 Margolan hauetan ikusi dugu pintzelada solteak erabiltzen zituela asko artista honek eta argiak protagonismo handia zeukala, kaleko paisaietan zegoelako.

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


Pierre-Auguste Renoir 18411919 Guri margolan hauek ez zaizkigu asko gustatzen, baina sentimenduak asko islatzen ditu. Gainera, kolore asko erabiltzen ditu, eta emakumeak agertzen dira obra askotan.

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


Musika inpresionista Debussy konpositore inpresionista garrantzitsuena izan zen eta obra famatu asko konposatu zituen . Adibidez: “Claro de luna” pelikula eta iragarki askotan erabili da musika hau.

http://www.youtube.com/watch? v=LlvUepMa31o

Estibaliz Fernández & Laura Pedrón


espresIonIsmoa ď Ž

Espresionismoa 1905-1925 urteetan Ipar Europan eta, bereziki,

Alemanian

zabaldutako

abangoardiako

arte

mugimendua izan zen. Artearen arlo ezberdinetan garatu zen, hala nola, margolaritza, arkitektura, literatura, antzerkia, zinema, musika eta dantza. Espresionismoa Alemanian hasi zen hedatzen, eta Europa guztira zabaldu zen Lehen Mundu Gerraren ondoren.

Estibaliz FernĂĄndez & Laura PedrĂłn


margolanak

Haien helburua sentimenduak adieraztea zen, psikologia erabiltzen zuten. Pertsonak eta paisaiak margotzen zituzten, eta tristeak eta desfiguratuak agertzen dira. Kolore nabarmenenak: horia, urdina, berdea eta kontrastea egiten zuten zuria eta beltza ziren.

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


arkItektura. Ezaugarriak : formak distortsionatuak agertzen dira eta originaltasuna bilatzen zuten. Fenomeno naturalak agertzen ziren asko. Gertu zegoen gotiko , erromanikoa eta rokoko arteengandik.

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


lIteratura. Drama adierazten zuen. Bizitza tristea eta beti alde negatiboa ikusten zuten. Quedamente suena la pétrea construcción: el jardín de los huérfanos, el oscuro hospital,un barco rojo en el canal. Soñando suben y se hunden en lo oscuro seres humanos en putrefacción y de puertas negruzcas salen ángeles de frías frentes: azules, las quejas de muerte de las madres... (Georg Trakl: Pre-Infierno) Estibaliz Fernández & Laura Pedrón


antzerkIa, zInema, musIka eta dantza. Gaiak berdinak ziren, eta abestiak ere doinu tristeak izaten zituzten.

Musika: Arnold Schรถnberg. http://www.youtube.com/watch?v=d9USHu_XZ4M

Antzerkia: Bertolt Brecht. http://www.youtube.com/watch?v=7ny_IH3iOxY

Zinema: Hans Janowitz y Carl Mayer. http://www.youtube.com/watch?v=apMqknEmlIc

Dantza: Mary Wigman. http://www.youtube.com/watch?v=9DbwvsM0EZI Estibaliz Fernรกndez & Laura Pedrรณn


kubIsmoa 

Kubismoa arte modernoaren mugimendu abangoardista da, XX. mendeko lehenengo bi hamarkadetan eta Frantzian garatutakoa. Pablo Picasso, Georges Braque eta Juan Gris bultzatzaile nagusiak izan ziren margolaritza eta eskultura arloetan. Poeten artean, berriz, Guillaume Apollinaire eta Jean Cocteau aipatzekoak dira, besteak beste. Estibaliz Fernández & Laura Pedrón


ezaugarrI nagusIak

ď Ž

Sorreran, emozioen eta sentsualitatearen adierazpidea helburutzat zuen aurreko artearen kontrako erreakzio intelektuala izan zen; hala, kubisten margolaritza sistema analitikoa zen, eta hiru dimentsiotako objektuak zatikatuak eta aldi berean ikuspegi desberdinetatik berriro definituak margotzen zituzten.

Estibaliz FernĂĄndez & Laura PedrĂłn


pablo pIcasso Pablo Picasso Málagan jaio zen 1881eko urriaren 25ean. Haren aita José Ruiz Blasco ere Málagan jaioa zen, eta margolari eta marrazkilari aritzen zen. Ama, María Picasso Lopez, Málagakoa zen orobat, eta José Ruizen lehengusua. Izen osoa Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno María de los Remedios Cipriano de la Santísima Trinidad Mártir Patricio Clito Ruiz y Picasso zuen. XX. Mendearen hasieran Parisera joan zen eta bertan abangoardia berriekin erlazionatu zen. 1936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado Museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen. 1937an Gernika margolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko. 1939an New York hiriko Arte Modernoaren Museoan Picassoren erakusketa antologikoa antolatu zen. Estibaliz Fernández & Laura Pedrón


Haren obra nagusIak

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


george braque

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


Juan grIs

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


surrealIsmoa 

Surrealismoa

1920ko

hamarkadan

sortutako arte

modernoaren mugimendua da. André Breton bultzatzaile nagusia izan zen, eta Paris erdigunea. Mugimendua margolaritza, zinema, literatura eta musika arloetan burutu zen batik bat eta aurreko hamarkadetan garatutako kubismoa ordezkatu zuen.

Estibaliz Fernández & Laura Pedrón


ezaugarrI nagusIak. ď Ž

Surrealistek ametsa, irudimena, grina, umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten, burgesiaren kulturaren eta indarrean zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzeko.

Estibaliz FernĂĄndez & Laura PedrĂłn


margolarI nagusIak: frIda kaHlo

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


salvador dalí 

Salvador Domingo Felipe Jacinto Dalí Doménech (Figueres, Katalunia, 1904ko maiatzaren 11 — Figueres, 1989ko urtarrilaren 23a) margolari, eskultore, diseinatzaile, idazle eta zinemagile espainiarra izan zen. Madrilen eta Parisen ikasi zuen, Luis Buñuel, Federico García Lorca, André Breton eta Pablo Picasso moduko egileak ezagutu zituen. Surrealismoaren genio handienetarikoa izan zen.

New York-en, “Fith Avenue”-n Dalik biltegi bat dekoratu zuen, baina bere baimen gabe, biltegiko jabeak aldaketak egin zituen. Hori dela eta, Dalik erakusleihoa apurtu zuen eta poliziek Dali atxilotu zuten. Epaileak aske utzi zuen. Izan ere, epaileak egile-eskubideak defendatzen zegoela hartu zuen irizpide. Oso estrabagantea izan zen eta atentzioa deitzea gustoko zuen. Izaera oso bitxia izan zuen. Bere margolanetarako musa eta bikotea Gala izan zen.

Estibaliz Fernández & Laura Pedrón


Haren obrak

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


arkItekturan

Hauek dira Salvador Dalíren obrari eskainitako museoak. Bat Floridan dago, eta, bestea, Figuerasen (Girona) dago. Estibaliz Fernández & Laura Pedrón


florIdako museoa.

Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


Estibaliz Fern谩ndez & Laura Pedr贸n


Arantza Coote Aitziber Larrea Andrea Toca


ď Ž

Arkitekturan eta dekorazioan nabarmendu zen, eta sortu eta handik oso denbora gutxira zabaldu zen hainbat herritara hitzaldi, erakusketa eta, batez ere, munduan zehar argitaratzen ziren hainbat aldizkariren bitartez.

ď Ž

Industrializazioak

ekonomiaren

oparotasuna

eta

burgesiaren

nagusitasuna ekarri zuen, eta hari esker ezagutu ziren munduan zehar berrikuntza tekniko eta esperientzia artistiko berriak. Horrela lortu zen oinarrian bateratua izango zen estilo berri bat sortzea; arte berriaren xedea, beraz, estilo bateratu bat finkatzea zen, nahiz eta herrialde bakoitzean ezaugarri bereziak hartu zituen.


ď Ž

Art Nouveau (frantsesez Arte berria) XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Europan eta Ipar Amerikan garatu zen arte, arkitektura eta diseinu mugimendua da. Arkitekturan eta dekorazioan nabarmendu zen.

ď Ž

Estetika berri bat sortu zuen, naturan oinarritzen den inspirazioa eta Industria Iraultzetik eratortzen diren berrikuntzak uztartuz.


Ingalaterran hasi ziren finkatzen, hura izan baitzen industrializazioaren kontrako erreakzioa lehenengo zabaldu zen herrialdea. Joera modernistan bereziki azpimarratzekoa izan zen William Morrise (1834-1896). Bere garaiko artelanen itsuskeria eta ustelkeria salatu zuen. Hirien bilakaera neurrigabeari eta makinari leporatu zion horren guztiaren errua. Lan banaketa kritikatu zuen, langilea automata soil bihurtzen omen zuelako banaketa horrek, eta Erdi Aroko eredura itzultzeko beharra aldarrikatu zuen artea eta, aldi berean, gizartea eraberritzeko bide gisa. Adb: Etxe gorria.


ď Ž

Belgikan Victor Horta. Aipagarriak ditu Tassel etxea, Solvay etxea eta, batez ere, Belgikako alderdi sozialistaren Herriko etxea. Horta arkitektoaz gainera, Van de Velde nabarmendu zen, teorialari eta artista gisa. Eztabaida latzak sortu zituen bere teoriekin, ez bakarrik Belgikan, baita Alemanian ere, han jardun baitzuen 1899az gero. Bere teoriak praktikara eraman eta tapiz, altzari, bitxi zein dekorazio bikainak osatu zituen.


ď Ž

Alemanian artista gazteen belaunaldi bat sortu zen, Eckmann eta Obrist. Obreei dagokienez, bereziki aipagarria izan zen A. Endellek Munichen sorturiko Elvira argazki estudioa; izan ere, estudio haren fatxadan oskol asimetriko erraldoi bat dago apaingarri moduan jarria, eta obra hori hartzen da Art Nouveauaren maisulantzat.


ď Ž

Austriako Art Nouveauaren aitzindariak Ver Sacrum taldearen inguruan bildu ziren, 1897an. Modernista austriar nagusietan aipagarriak dira Gustav Klimt* margolariaz gainera, Olbrich (Sezesioko jauregia; 1898, Viena), Hoffmann (Stoclet jauregia; 1905- 1911, Brusel) eta Wagner (1841-1918) arkitektoak.

ď Ž

*Gustav Klimt margolari sinbolista austriarra eta Vienako Art Nouveau edo Sezession estiloko kide garrantzitsuenetarikoa izan zen. Bere lan garrantzitsuenenak artean margolanak, horma-irudiak eta beste motako arte lan asko aurki ditzakegu. Gehien maite eta jorratu zuen gaia, emakumearen gorputza izan zen; beti ere erotismo handiarekin.


ď Ž

Frantzian hainbat jarraitzaile izan zituen Art Nouveauk, batez ere arte aplikatuen alorrean. Kontuan hartu beharrekoak dira Galle, beiragintzan, Delaherche, zeramikan, de Feure eta Gaillard altzarigintzan. Arkitekturan Guimard izan zen artista handiena, besteak beste, Parisko metroko geltokiak egin zituena (1899-1900). Obra horietan burdina eta beira agertzen dira elkarri loturik. Burdina bihurriturik agertzen da, eta teknologiaren eta artearen, abstrakzioaren eta izadiaren arteko halako batasun bat nabarmentzen da, Art Nouveauari zegokion bezala.


ď Ž

Espainia Katalunia izan zen Art Nouveauak jarraitzaile gehien izan zuen lurraldea, hura baitzen garai hartan Europako joera berrien aurrean jarrera irekiena zuena. Arkitektura modernistaren erakusgarri bikainak osatu ziren han Domenech i Montaner (Castell dels Tres Dragons, 1888) eta Puig i Cadalfachen (Casa de les Punres, 19031905). Batez ere Antoni Gaudi nabarmendu zen.


Antoni Gaudí i Cornet arkitekto kataluniarra zen, Art Nouveau edo modernisme estiloko arkitektura organiko eta ikusgarria eraiki zuelako mundu zabalean ezaguna.

Gaudiren lehen lanak XIX. mende amaierako estilo neo-gotikoa eta eraikuntza sistema erabili zituen, baina goiz hasi zen estilo eskultoriko berezia sortzen, batez ere Viollet le Duc frantziar arkitektoaren eraginpean. Hala ere, maisua laster aurreratu eta itxura berritzaileak hasi zen burutzen: organikoak, irregularrak eta fantastikoak.

Eraikuntza sistema berritzaileak erabili zituen, hala nola, arku parabolikoa, uraren isurgarritasunean eta izadiaren itxuran oinarritutakoak.

Oso erlijiosoa zen. Beti izan zien beldur gero eta gehiago agertzen ziren “teknologia berriei”. Horregatik hain da ironia tranbia batek harrapatuta hiltzea.


Bartzelona Vicens Etxea (Casa Vicens) Güell esparrua (Finca Güell) Güell jauregia (Palau Güell) Teresianes ikastetxea  Güell Koloniako kripta (Santa Coloma de Cervelló) Calvet Etxea (Casa Calvet)  Batlló Etxea (Casa Batlló) Milà Etxea (Casa Milà edo La Pedrera) Güell parkea Familia Sakratuaren Tenplua ( Temple Expiatori de la Sagrada Família ), amaitu barik dagoena. Bellesguard Familia Sakratuaren Eskolak (Escoles de la Sagrada Família) Astorga  Astorgako Gotzain-Jauregia ( Palacio Episcopal de Astorga ) Mataró Mataroko Langile-Kooperatiba ( Cooperativa Obrera Mataronense ) Santa Coloma de Cervelló Güell Koloniako Kripta (Cripta de la Colònia Güell) Sitges  Garrafeko Güell Upeltegia ( Celler Güell del Garraf ) Comillas (Kantabria) El Capricho jauregia León Botines Etxea (Casa Botines)


Bartzelonako monumentu ezagunenetarikoa eta hiriko ikur nagusia da, modernisme kataluniarraren adibide ederra izanik. Eixampleko barrutian kokatuta dago, izen bereko Sagrada Família auzoan.

Sagrada familiako tenplua tenplo expiatorioa 1882ko martxoaren 19an eraikitzen hasi zen monumentua. 1883ko azken erdialdetik aurrera Gaudík hartu zuen obren kargua hil zenera arte. Handik aurrera elizak obretan jarraitzen du arkitekto askoren eskutik pasatuz.

"Kataluniako zazpi mirariak" direlakoen artean dago, eta 2005ean UNESCOk izendatu zuen Gizateriaren Ondare.

Bi ate desberdin ditu, atzekoa “infernukoa” eta aurrekoa “paradisukoa”.


Bartzelonako iparraldean kokatutako parkea da. Parke honen berezitasunik aipagarriena bere elementu arkitektoniko koloretsuak eta ausartak dira. Antoni Gaudí arkitekto katalanak eraiki zuen. 1900 eta 1914 urteen artean eraikitakoa, 1926.urtean inauguratu zen parke publiko gisa.

Aitzinean etxebizitza batzuk izan ziren.

Antoni Gaudik kontuan hartu zituen lorategi-hiri ingelesak hasierako Parc Güell horren zirriborroak egiteko. Natura eta parkea batera uztartzea zen Gaudíren helburu nagusienetakoa. Horren erakusgarri dira, esaterako, harriz eraikitako zutabeak, baita enbor, estalaktita eta kobazulo itxurako zutabeak ere. Angelu zuzenak ez dira inon ere azaltzen.

Parkearen izena, Eusebi Güell-en ohorean izan zen. Familia burges baten senide garrantzitsuena. Gaudiren lagun ona izanik, obra asko enkargatu zizkion. Güell jauregia, Güell bodegak, Güell pabeiloilak eta Güell familiaren kripta.


Antonio Gaudi. La pedrera, Barcelona.

Antonio Gaudi. Garrafeko G端ell Upeltegia

Olbrich. Sezesioko jauregia, Vienna.

Antonio Gaudi. Familia Sakratuaren Eskolak


http://www.youtube.com/ watch?v=6-uK9bcL7qs


4.dbh Nazioak eta inperioak