Page 1

Egileak: a) Lander Hern谩ndez b) Ian Sim贸n


AUKIBIDEA 1- PORTADA: …………………………………………………………….1 Orrialdea 2- AURKIBIDEA: ……………………………………………...………….2 Orrialdea 3- HISTORIA PIXKA BAT: ……………………………………………...3 Orrialdea 4- ZERTARAKO ETA ZERGATIK SORTU: …………………………..3 Orrialdea 5- ZER BIDEAN ZEGOEN: …………………………………………......3 Orrialdea 6- HARRESIA: ……………………………………………………………3 Orrialdea 7- IBAIA: …………………………………………………………………..3 Orrialdea 8- ZUBIA: ………………………………………………………………….3 Orrialdea 9- GAZTELUA: …………………………………………………………...4 Orrialdea 1O- MONASTERIOA: ……………………………………………………4 Orrialdea 11- ELIZA: ………………………………………………………………...5 Orrialdea 12- ENPARANTZA: ……………………………………………………...5 Orrialdea 13- JAUREGIAK: ………………………………………………………...6 Orrialdea 14- OINPLANOA ETA AIRETIKO ARGAZKIA: …………………......6 Orrialdea 15- BALMASEDARI BURUZKO GALDERAK ………………………..7 Orrialdea 16- ESTEKAK……………………………………………………………..7 Orrialdea


HISTORIA PIXKA BAT Balmaseda 1199ko urtarrilaren 24an Lope Sanchez Menakoak sortu zuen. Balmasedan badira historiaurretik aurkitutako aztarnak, baina ez zen hiria izan 1199ra arte. Bizkaiko lehen hiribildua izan zen. Hiribildua bertan kokatzeko arrazoiak mendi artean ondo defenditutako hiria sortzeko aukera eta Gaztelaren eta Bizkaiaren arteko ibilbide komertzialak (erromatar galtzada zaharrean zegoen) izan ziren. Horregatik, Balmaseda merkataritza eta aduana leku garrantzitsua bilakatu zen. Haren kaleetan dendak, ostatuak, eskulangintza tailerrak, errementeriak eta abar sortu ziren. XVIII. mendean salgaien zirkulazioa gutxitu egin zen, Urdu単ako ibilbidea zabaldu eta gero, eta Balmasedaren gainbehera etorri zen. Balmaseda harresi batekin zegoen inguratuta. Gazteluatik hasi eta hiribildu osoa inguratzen zuen. Bere babeserako misioaren gain, harresia hiria babesten zuen Kadaguaren hazkundetik, uholdeak ez egoteko. Gainera, epidemietatik eta gaixotasunetatik babesten zuen. Hori gertatzen zenean ateak guztiz ixten ziren, eta ez zioten beste herrietako pertsonei pasatzen uzten. Harresiak bost ate zituen: 1- Lehenengoa San Rokeren bide zaharrean zegoen kokatuta. 2- Bigarrena Burgoseko Bide Errealaren sarreran zegoen kokatuta. 3- Hirugarrena bizirik irauten duen bakarra da. Zubi zaharrean dago kokatuta. 4- Laugarrena ibaiaren ondoan zegoen kokatuta. 5- Bosgarrenak Merkatuaren Plaza zaharra ixten zuen. XIX. mendearen hasieran ate guztiak, bat izan ezik, eta harresia bota zuten, hiribilduari itxura naturalagoa emateko asmoz.

Ibai baten ondoan dago kokatuta. Ibai horrek Kadagua du izena. Zubi bat zegoen, oraindik dagoena eta Zubi Zaharra du izena. Kadagua ibaiaren ibilbidearen amaieran dago kokatuta.


Udalerria lur menditsu batean dago, Ordunteko Mendien luzapenean.

Gaztelu bat zegoen. Laukizuzen forma zuen. Haren paretak lodiak ziren eta oso gogorrak, harriz eginda baitzeuden. XVII. mendean erortzeko zorian zegoen eta Karlistek berritu egin zuten gudarako. Gerra pasatu zenean bota zuten eta haren pieza batzuk erabili ziren udaletxea berritzeko eta beste batzuk beste eraikuntza batzuk egiteko.

Monasterio bat zegoen, Santa Klara zuen izena. 1666ko urriaren 31an lehenengo abadesa heldu zen. Gaur egun ostatu bat da.


Bi eliza dauzka: 1- San Severino eliza: XV. mendekoa da eta estilo gotikokoa da.

2- San Juan eliza: XV. mendekoa da ere bai, eta estilo gotikokoa da. Kadagua ibaiaren ondoan dago.

Enparantza bat dauka: San Severino. Enparantza handi bat da. Bertan azoka urte batean behin egiten da, Erdi Aroan egiten zen bezala. Plazan bertan ere bai udaletxea eta San Severino eliza daude.


Bi jauregi daude: 1- Urrutia Jauregia: Correria kalean eta Canton de La fuente kaleetan dago. 2- Horkasitas Jauregia: Kale zaharrean eta erdiko kalean dago.

Balmasedako plano batzuk:

Estekak: http://eu.wikipedia.org/wiki/Balmaseda http://www.arteguias.com/vizcaya/balmaseda.htm http://encartaciones.galeon.com/balmaseda.htm ( Itzulita) http://www.balmasedahistoria.com/02_villa.html ( Itzulita) http://balmasedaytu.com/es/que-visitar/ ( Itzulita)


Londres

 Estibaliz Ruiz Nagore Antolin




Aurkibidea Historia ………………………………………………………………. 1 eta 2 Topografia, monumentu garrantzitsuak…………..………......................3 Elizak, monasterioak………………………………..……….…………….4 Enparantzak……………………………………………………………...…5 Dorretxeak, bitxikeriak…………………………………………………..….6 Airetiko argazkiak………………………………………………………….12


Londres munduan gehien bisitatutako hiria da. Urtero 30 milioi pertsonek baino gehiago bisitatzen dute. Baina Londresek historia luzea du.

Historia Erromatarrek, Londreseko hiria sortu zuten k.o 43. urtean Londinium izenarekin. Londres Ingalaterrako eta Erresuma Batuko hiriburu politiko eta ekonomikoa da. Ez zen lehenago existitzen. Erromatarrek Britainia Handia inbaditu ondoren, 43. urtean, Zubi bat eraiki zuten Tamesis ibaiaren gainean, London Bridge. Geroago erabaki zuten oso leku ona zela portu bat eraikitzeko. 50aren inguruan, merkatari erromatarrak hirian finkatu ziren, Londres sortuz. Beranduago, 61ean Boudicca erregea erromatarren aurkako matxinada bateko buru izan zen, bere armadarekin Londreseraino iritsiz. Hiria babesteko ez zen ezer egin, Boudiccak hiria erre zuen. Jende aberatsak Londres berreraiki zuen harrizko edo adreiluzko etxeak eginez.

II. mendearen amaieran, 6 metrotako harri harresi bat altxatu zuten, hiriari segurtasun handiagoa emateko. Jende kopurua asko handitu zen, 45.000 pertsona izatera heldu zen, eta Britainia Handiko hiri handiena bihurtu zen. Merkataritza bide batean zegoen.


Londreseko harresia babeserako harresia izan zen. Gutxi gorabehera Londreseko gaurko Citya dagoen zona inguratzen zuen. Hiru alde bakarrik zituen, Londiniumek bakarrik 1,6 kilometro hartzen zituelako iparraldera. Bere eraikuntza 200aren inguruan hasi zen, eta eraikitze lanak 10 urte iraun zuten. Harresiak bost ate zituen, gaurko barrutiei dagozkienak: Ludgate, Aldgate,

Aldersgate,

Cripplegate

eta

Bishopsgate.

Geroago Billingsgate eta Dowgate eraiki zituzten. Azken hau Tower Bridge dagoen

lekuan

zegoen,

eta

geratzen

den

bakarra

Harresitik kanpo hilerriak zeuden. Oso garrantzitsua Southwarkekoa da. Hau Londreseko planoa da, hasierako hiria:

da.


Topografia Londres Tamesis ibaiaren ondoan dago kokatuta. Tamesis Ingalaterrako hegoaldea zeharkatzen duen ibaia da eta Erresuma Batuko luzeenetako bat. Sorburua Gloucestershireko konderrian kokatuta dago. Zergatik? Aintzinean Ibaiak izugarrizko eragina izan zuen Londresen garapenean. Hiria ibaiaren ipar-ertzean fundatu zen eta mende askotan zehar zubi bakarra egon zen, Londres zubia (London bridge), hain zuzen ere. Honen ondorioz, Londresko hirigunerik garrantzitsuena iparraldean kokatuta dago, baita zinema, antzerki, gune historiko eta turistikorik inportanteenak ere. XVIII. mendean zubi gehiago eraiki zirenean, hiria norabide guztietan zabaldu zen.

Monumentu garrantzitsuak London bridge Londreseko hasierako zubia da.Tamesis ibaia gurutzatzen du. City eta Southwark artean dago. London Bridge Stationeko Katedrala ondoan aurkitzen da. Tamesisen gaineko zubi bakarra izan zen. Londreseko sute handiaren ondorioz, zubia eraldatu egin zuten, eta zubi berria 1729an inauguratu zen. Gaurko

zubia

1973ko

martxoaren

17an

ireki

zuten.

Erromatarrek eraiki zutenean, zurez eginda zegoen. Zeukan kokapen onagatik eraiki zuten bertan: ibai baten ondoan sarbidea.

eta

itsasorako


Her Majesty's Royal Palace and Fortress Londreseko gaztelu zaharrena Her Majesty's Royal Palace and Fortress da, hau da, Bere Maiestatearen Errege Jauregia eta Gotorlekua). Hiriko Central London eremuan kokatzen da, Tamesis ibaiaren iparraldeko ibarrean. 1066an Ingalaterrako normandar konkistarekin bat eraiki zuten. Gaztelu osoari izena ematen zion Dorre Zuria 1078anGilen I.a

Konkistatzaileak

eraiki

zuen.

Gaztelua hainbat fasetan handiagotu zuten, batez ere XII. mendean, Rikardo I.a Lehoi bihotza, Henrike III.a eta Eduardo I.aren erregealdietan. XIII. mendeko egitura gaur egun arte mantendu da. Eraiki zenean harresi bat zegoen gaztelua zintzeko baina 1485. urtetik aurrera Beefeater deituriko zaindari ospetsuek zaindu izan ohi dute. Buckingham palace Buckingham palace jauregia Londreseko beste jauregi garrantzitsua da. Buckingham egoitza

jauregia Erresuma

ofiziala

Hiria barrutian

da.

kokatzen

Batuko errege-erreginek Londresen duten

Westminster da.

Elizabeth

II.aren egoitza da. Jauregia, britainiarren biltzar lekua da krisi eta jai garaietan. Nolakoa da kanpokoa: Hasieran jauregiak erdiko patio ireki bat zeukan, eta horretatik hiru hegal ateratzen ziren. 75 urte geroago, berreraikitze bat jasan zuen. Eraikin berria harriz eraiki zuten estilo neoklasiko frantziar bat erabiliz. Geroago, bi hegal gehiago eraiki zituzten barne patio ireki bat utziz. Hau da egundaino mantentzen den egitura, ekialdeko fatxada izan ezik, patioa ixten duena.


Elizak St Bartholomew the Great

Londresek eliza asko ditu, horietatik 11 dira inportanteenak. Gehienak estilo gotikokoak dira. Eliza

tenplu

anglikanoa

da,

Londreseko City-ean, West Smithfielden barrutian kokatuta. 1123an sortu zuten. Tenplua bere jatorrian priore etxe baten parte izan zen,

eta San

BartolomĂŠ ospitala ere hartzen zuen. baina Enrique erregeak monasterioa desagertzeko agindu zuen, eta erdia desagertu zen; bakarrik mantendu zuen ospitalearen lekua. Elizako nabea lurrera bota zuten, eta bakarrik gurutzadura, korua eta presbiterioa salbatu ziren.

Monasterioak San Martin monasterioa Hasieran eliza bat zen, baina 1088an jabeak bere semeari eman zion. 1090 aldera arazoak izan zituzten monasterioa izaten jarraitzeko, baina azkenean lortu egin zuten, eta orain arte irauten du.

Enparantzak


Londresek enparantza asko ditu. Gehienek egitura berbera dute. Trafalgar square enparantzarik famatuena da. Trafalgar square eraiki zuten, Cadizen, 1805eko urriaren 21ean egon zen gudua oroitzeko. Enparantzaren erdian zutabe bat dago Nelson komandantea oroitzeko. Nelsonek Trafalgarreko guduan galdu zuen bizitza.

Dorreak "BigBen" Big Ben goitizen bat da, eta horrekin ezaguna da Londresko Westminster jauregian dagoen erlojua, bost kanpaia dituena. Erlojua Westminsterreko jauregiaren ipar-ekialdeko muturrean dago. Bakoitza 13, 5 tonakoa da. “Big Ben� goitizena askotan erabiltzen da dorre osoaz hitz egiteko. Erlojua munduan dagoen lau aurpegiko erloju kanpaidun handiena da. Behealdetik hasita, erlojuaren lehenengo 61 metroak adreiluz egina daude. Dorrearen gainerakoa, goialderaino, burdinezko egitura duen orratz bat da. Dorrea hormigoiezko egitura karratu batean oinarrituta dago. Alde bakoitza 15 metro ditu. Erlojuaren lau aurpegiak lurraren gainetik 55 metrotara daude. Dorrea eraiki zenetik lurrean zenbait aldaketa egon dira, eta horren ondorioz dorrea zertxobait makurtuta dago ipar-mendebalderantz.


Bitxikeriak: Londresen 300 hizkuntza hitz egiten dira.

Londresek 7 milioi biztanle ditu, eta Paris eta Moskurekin hiribururik jendetsuena da.

Londresek 33 barruti ditu

Londres Ingalaterran:


Londres airetik


Segovia Itsasne Galicia Maider Calleja


AURKIBIDEA

1. Portada.

2. Aurkibidea.

3. Segoviako aldiak eta bideak.

4. Segoviako topografia eta harresia.

5. Gazteluak.

6. Monasterioak eta elizak.

7. Enparantzak eta gaur egun.

8. Link-ak


Segovia sortu zen data zehatza ez dakigu, legenda asko egon dira. Baina dakiguna da, zelten garaian herri batzuk Segovian kokatu zirela. Erromatarren garaia izan zen Segovia garrantzitsu bihurtu zen unea. Erromatarrek aztarna oso garrantzitsuak utzi zituzten: Akueduktua adibidez.

SEGOVIAKO ALDIAK: Vacceo zeltiberiarrek eraiki zuten bertako lehen gotorlekua eta erromatarrak nagusitu ziren ondoren. Musulmanen inbasioaren ondoren, 1088an hasi ziren berriro jendeztatzen, eta gotorleku izan zen luzaroan. 1920an kalte handiak eragin zituen sute batek Segovian.

BIDEAK San Frutos bidea Segoviaren eta San Frutosen ermitaren arteko erromesaldi bide bat da. Bidea 77 km-koa gutxi gora behera da. Alde oso bakartia da baina ondare kultural eta natural garrantzitsu asko daude.


TOPOGRAFIA Segovian hainbat erlijio egon ziren nahastuta, Alfontso VI-ak konkistatu arte. Hainbat kale zeuden: Zapateria Kalea, San Miguel enparantza, Beteta Kalea eta hiru kale nagusiak : Kallo, Seco eta Patin. Segovia Clamores eta Eresma ibaien ondoan kokatuta dago, baina ez dago zubi garrantzitsurik, geroago eraiki direnak baizik. Segovia muino batean kokatuta dago, eta bertan, Duero ibaiak atseden hartze du.

HARRESIA Segoviak oso harresi garrantzitsu bat dauka. XII. mendean sortuta. Harresi horrek Segoviaren alde zahar guztia inguratzen du. Espainian harresi osoa mantentzen diren herri bakarrak Avila, Segovia eta Lugo dira. Hiru kilometroko luzera du, eta hiru ate nagusi ditu. 1941. Urtean ondare artistikoa izendatu zuten.


GAZTELUA Segoviako Alkazarra, Segovia hiriko monumenturik nabarmenetako bat da. Eresma eta Clamores ibaiak elkartzen

diren

tokian

dagoen

muino

baten

gainean altxatzen da. XII. mendea eta XVI. mendearen artean eraikia, askotan zaharberritu eta handitu

zuten,

ziur

aski

Alfontso

X.a

Gaztela

eta

Leongoaren erregealditik Filipe II.a Espainiakoaren erregealdira arte. Azken honi zor zaio alkazarrak duen egungo itxura. Bere ingeradak, bakarra egiten du Espainiako gazteluen artean. Gotorlekua,

ondoren,

Estatu

presondegia

izan

zen, 1762an Karlos

II.a

Espainiakoak, Segovian, bere egoitza alkazarrean izan zuen Artileria Errege Kolegioa fundatu zuen arte. 1862an sute batek gela nobleen sabai aberatsak suntsitu zituen, ondoren, grabatuen existentziari esker, leialki berregin ahal izan zirenak. 1931n monumentu historiko-artistiko izendatu zuten.


MONASTERIOAK Segovian bi monasterio garrantzitsu daude: Monasterio del Parral: 1447. Urtean eraiki zuten. Haren arte estiloa gotikoa da. Monasterio de San Antonio el Real Segovia: 1455. Urtean eraiki zen. Haren arte estiloa gotikoa da.

ELIZAK Segovian hainbat eliza daude. Gehienak arte erromanikokoak dira. San

Martin

eliza:

XII.

mendean eraikia. San

Andres

eliza:

XII.

mendean eraikia. San Clemente eliza: XIII. mendean eraikia.


ENPARANTZAK Segoviako enparantzarik garrantzitsuena Plaza Mayor da. Bertan Segoviako elizarik garrantzitsuena dago. Enparantza handia da eta hainbat busto daude bertan.

GAUR EGUN Gaur egun Segovian Erdi Eroko aztarna asko geratzen dira. Eliza berberak mantendu dira hainbat berrikuntzen ondorioz, eta geroago sortutako elizak. Harresia ere, oraindik mantendu da eta osorik. Erromatarren garaitik akueduktua

geratzen

historiarentzat.

da,

ondare

oso

garrantzitsua

Segoviako


LINK-AK http://afaicgeografia.blogspot.com.es/2011/10/segovia-en-la-edadmedia.html http://www.youtube.com/watch?v=2LqjGKSFu60 http://tienda.masigal.es/WebRoot/hostaliawl/Shops/tienda_masigal_es/4EF3 /5EDB/BD48/A670/EA92/0A01/00CC/DFB3/HISTORIA_DE_SEGOVIA.pdf http://usuarios.multimania.es/segotere/historia.htm#Fundaci贸n http://es.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Portada


Portugalete

Josu Garcia Diego PerĂŠz Odete Sanz

2B


AURKIBIDEA:

1. Portada: Lehenengo orrian

2. Aurkibidea: Bigarren orrian

3. Galderak: Hirugarren eta laugarren orrian

1. Noiz eta nork sortu zen Portugalete? 2. Existitzen zen lehenago? 3. Zergatik eta zartarako sortu zen? 4. Zein bidean zegoen? 5. Erdi Aroko herriaren itxura edo ezaugarri fisikoak deskribatu.

b. Web guneak: bosgarren orrian


GALDERAK: NOIZ ETA NORK SORTU ZUEN? Maria DĂ­az de Haro andreak fundatu zuen hiria 1322an. Mariak sinatutako fundazioaren herri-gutuna urte batzuk geroago galdu egin zen. Gaztelako Joan II.ak Berrespen Pribilegioaren bidez 1432an berretsi zuen gaur egunera ailegatu den agiria.

EXISTITZEN ZEN LEHENAGO? Aurretik, mende batzuk lehenago, itsas langileen herrixka bat zegoen, portu naturalaren babesean bildurik.

ZERGATIK ETA ZERTARAKO SORTU ZEN? Ekonomia eta merkataritzarako sortu zen, horrexegatik Portugaleteko portua garrantzitsua da.

ZEIN BIDEAN ZEGOEN? Donejakue kostaldeko bidean zegoen kokatuta, eta hegoaldetik Gaztelatik etortzen zen merkatal bidearen amaiera zen.


ERDI

AROKO

HIRIAREN

ITXURA

EDO

EZAUGARRI

FISIKOAK

DESKRIBATU: Portugaletek hiru kale zituen: Koskojales, Victor Chavarri (edo Barrenkale) eta Santa Maria. Hirian gazteluak, dorrea, jauregiak eta komentuak zeuden: Salazar dorrea, Andra Mari basilika, Lexartza jauregia, Saltillo jauregia. Harresiek ere Portugalete inguratzen zuten. Handiak eta harrizkoak ziren. Salazar

dorrea:

Salazar dorrea

izen

bereko

leinuak 1380

inguruan

Portugaleten eraikitako dorretxea da. Andra Mari basilika: Andra Mari basilika Portugaleten kokaturiko basilika kristaua da, estilo gotiko-pizkundetarra duena. Alde Zaharra auzoan dago. 1322an eraiki zuten. Lexartza jauregia: Martinez Lejartza familiak 1853an Portugaleten eraikitako aisialdirako etxea da. Saltillo jauregia: "El Saltillo" jauregia Vallejo Arana familiak 1894an Portugaleten eraikitako aisialdirako etxea da. Zubi eskegia: Bertan dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko

burdinazko

zubi

esekia,

UNESCOk

Gizateriaren Ondare izendatua eta Getxorekin lotura egiten duena.


Web guneak -http://eu.wikipedia.org/wiki/Portugalete -http://www.hiru.com/arte/patrimonio-cultural/hiribilduak/portugalete -http://www.portugalete.com/


LEĂ“N

Irati Herrera eta Silvia Vecilla


AURKIBIDEA:

1.NOIZ ETA NORK SORTU ZUEN 2.LEONGO HISTORIA PIXKA BAT 3.OINPLANOA 4. ESTEKAK


1.NOIZ ETA NORK SORTU ZUEN: Leongo Erresuma Iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko Erdi Aroko erresumetako bat izan zen, Asturiasko Erresumaren ondorengoa. 909-1230 urteetan Asturiasko errege Gartzia I.ak (909-914) Leongo hirira eraman zuen gortea, Alfontso III.a haren aitak egin zuen bezala, eta hala sortu zen gero Leongo erreinua izango zena, Leongo erreinuaren eraginpean zeuden garai hartan gaur egungo Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herriaren mendebaldea, Gaztela, Leon, Duero ibaiaren aldeko lurrak eta Portugal (Braga eta Oporto), nahiz lurralde horietako askotan ez zen inoiz erabat nagusitu.

2.LEONGO HISTORIA PIXKA BAT: Leongo hiriaren jatorria erromatar garaikoa da. 856an Asturiaseko erreinura elkartu ziren, 910ean Leon, Leongo erreinuaren hiriburua bihurtu zen, 1017an forua eman zioten eta, 1188an, Europako gorte garrantzitsua bilakatu zen. Le贸netik DoneJakue bidean pasatzen zen eta horregatik Leonek garrantzia handia izan zuen Erdi Aroan.

Harresiak handiak eta oso gogorrak ziren. Harresiek, Le贸n hiriburua inguratzen zuten eta gaur egun bakarrik zati hau geratzen da.


Le贸nek 4 kale zituen eta plaza bat: Azabatzeria kalea, Postigo del oso kalea, Zapateria kalea eta Antigua kalea.

Le贸n ibai baten ondoan dago kokatuta: Bernesga ibaia 2 zubi zeuden San Marcos zubia eta zubi erromanikoa gaur egun egoera onean daude. Zubi erromanikoa Bernesga ibaian kokatuta dago.

San Marcos zubia hiriaren erdian kokatuta dago.

Le贸nek gaztelu ezberdinak zituen. Garrantzitsuena aipatuko dugu: Valencia de Don Juan: pezoia zuen,hesi artillaria, harresia IH,omenaldiko dorrea eta heraldika eta XIV. mendearen azkenaldikoa da.


San Marcos monasterioa: XVIII. mendekoa da, errenazimendu garaikoa da.

Le贸nek eliza bat dauka oraingoa da: San Juan eliza.

XX. mendekoa da. Berpizkunde puristaren estilokoa da.

Le贸nek enparantza handi bat dauka: Enparantza nagusia da: Leongo plaza San Mart铆nen Elizako cercanias-etan eta Rege-ren Arkuan, hiriko aldirietan eraikitako Erdi Aroko lehen merkatuetako baten gainean. Bere eraikuntza merkatu zaharrean gertatutako sute baten ondorio izan zen. Hondamen honen ondorio bezala, 1657ko plaza honen eraketa erabaki zen, lana bi urte geroago amaituz.


Le贸nek jauregi handi bat dauka: Arraiozko Jauregizar izena. Eraikina, XIV-XV. mende bitartekoa da eta denborarekin dorreari zatia bat gehitu diote. Kubo nagusia bi zatitan banatua dago. Harri gorrizko sillarez osatuta dago eta goiko zatia, egurrezkoa da eta oraindik jatorrizko eraikinaren osagaiak mantentzen ditu. Hau guztia jauregi ezberdina, berezia eta apartekoa egiten du.

3.OINPLANOA:


4. ESTEKAK: http://www.leon-virtual.es/plaza-mayor/2-153-33-153.htm http://www.ileon.com/series/curiosidades_historicas/009925/la-ciudadde-leon-no-logro-evolucionar-en-la-edad-moderna http://es.wikipedia.org/wiki/Wikipedia http://www.google.es/url?sa=i&rct=j&q=&esrc=s&source=images&cd=&d ocid=TF4vWnMfQx5SBM&tbnid=4HvDeLNyccPgsM:&ved=0CAUQjRw& url=http%3A%2F%2Fes.wikipedia.org%2Fwiki%2FLe%25C3%25B3n_% 28Espa%25C3%25B1a%29&ei=5bpBUd65Dqw0AX874CIBQ&psig=AFQjCNHbL06ti6tDgRwexnzatUuFVwrYoQ&ust= 1363348578922970


Lugo

Iria Santos Irune Fernandez


Aurkibidea Sarrera: 1. Orrialdean. Aurkibidea: 2. Orrialdean. Kokapena: 3. Orrialdean. Lugoko gaztelu batzuk: 3. Orrialdean. Lugoko monasterio batzuk: 3. Orrialdean. Argazki batzuk: 4. Orrialdean. Web orria : 4. Orrialdean.


SARRERA Jatorri Erromatarreko hiria K.a. 25 .urtean Paulo Fabio Maximok sortu zuen. Geografikoki, hiria mendixka baten gainean kokatuta dago, mendiz eta MiĂąo eta beste ibai txiki batzuetaz inguratuta .Erromatarren hiriek zeukaten bi kale perpendikularrak (kardo eta dekumano) ikusten dira. Lugoko hiriaren sorreran zeuden eta foroa eratzen zuten. Lugoko erromatar harresiak Galiziako Lugo hiriburuaren gune historikoa inguratzen du K. a 13. Urtean.Harresiak 2 km-ko luzera du, gune historikoa eta gaur egungo galiziar hiriaren arteko muga marrazten duelarik. Hiriaren bilakaera eta hazkuntzarako oztopo izatetik, hiri egituran integratua dagoen eta aberastasun

turistikoaren

iturri-bideren

monumentu

izatera

igaro

da.Lugoko harresiak zazpi ate dauzka. Lugoko gaztelu batzuk: Pambreko gaztelua: XIV. mendean Gonzalo Ozores de Ulloa izan zen gaztelua eraikitzea agindu zuena. Monforte

de

Lemosko

gaztelua:

Lemoseko

haranean kokatzen da San Vicente mendiaren gainean. XVII. mendean eraiki zuten. Doirasko gaztelua: XV.mendean eraiki zuten muino baten gainean, hortik harana osoa eta Canceladan ibaia ikusten zen. Monasterio batzuk: San JuliĂĄn de Samosko monasterioa: VI. mendean eraiki zen.

Samosko monasterioa: VI. mendean eraiki zuten


Lugon hamabost eliza zeuden eta estilo erromanikokoak ziren. Santo Domingoko enparantzan dago kokatuta Lugoko harresiaren erdian, La Reina eta San Marcos-ko kaleen artean, Santo Domingoko elizaren ondoan. XIII. mendean eraiki zen.


Web orriak: http://www.arteguias.com/castilloslugo.htm http://www.monumentalnet.org/galicia/lugo/info.php?cat=RELMON http://www.paxinasgalegas.es/catolica-parroquias-iglesias-lugo2337ep_122ay.html http://www.lugo-virtual.com/plaza-santo-domingo-lugo/3-15-53-15.htm


BAIONA

Miguel Correa eta Ager Cabeza


NOIZ ETA NORK SORTU ZUEN? Baiona 950. urtean sortu zuten castrum baten aztarnetan, Lapurdun izenarekin. Bikingoak Lapurdin agertu eta bi urte geroago Ipar Euskal Herriko barrualdea konkistatzeko erasoa egin zuten Aturri Ibaiatik gertu eta hiritik at kanpamendu nagusia kokatuz. Baionak kokapen estrategikoa zeukan: Galia eta Hispania arteko ibilbideak kontrolatu zitzaketen bertatik, erromatarren kontrolpetik at zeuden inguruko herrien erasoak saihesteko. Gainera, Baiona Aturri eta Ebro haranen arteko lotura egiten zuen eta Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoak lotzen zituen. Hasieran erromatarra eta gero baskoia izan zen herria ÂŤingelesaÂť izan zen XII. eta XV. mendeen artean.

GARAPEN HISTORIKOA 1023an Gilen Antso hil eta Antso III.a Nagusiak Lapurdiko bizkonderriak sortu zuen Baiona. Akitaniako dukerriaren menpean, Leonor Akitaniakoa 1152an Ingalaterrako erregearekin ezkondu eta ingelesak jauntxo berri bihurtu ziren. Baionak egoera berriaren onurak eta eskubideak atera zituen: Bordeleko ardoak, erretxina, xingarra edo tinteak Ingalaterrara garraiatzeko eskubidea zuten bakarrak ziren. Era berean, portu militar nagusi bihurtu eta marinel asko eman zion erregeari. Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1177an hiria Lapurdiko bizkonderritik at plazaratu eta Ustaritze bihurtu zen hiriburu berri. 1215ean, Joan Lurgabea Akitaniako duke zelarik, Baionak foruak lortu eta, inguruko herriak ez bezala, jauntxoen mende ez izatea lortu zuen. Dunois 1451an hiria konkistatu eta Frantziako koroaren menpean jarri zuen. Frantziako erregeak gotorlekua sendotu zuen mugatik gertu zegoelako. XV. mendean Baionak urrezko aroa bizi zuen: Ingalaterrarekin merkatal hartuemanak mantendu zituen eta Baionako portua birkokatu behar izan zuten Aturriren ibilbidea iparralderantz mugitu zelako.


EKONOMIA Baiona Ipar Euskal Herriko merkatal-hiriburua da: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Gainera, gertuko Landak departamenduan ere eragina du. Bayonnek

24.000

m²

azalera

duen

merkatal-gunea

du

bere

45.000

biztanleentzako eta inguruko Angelu eta Biarritz udalerriarekin batera BAB gune-metropolitarrak osatzen du, Miarritze – Angelu - Baionako aireportua kontrolatzen duena. Egoitza nagusia Baionan du Baiona - Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak. Eskualdean industria metalurgikoa eta kimikoa ere badago.

ZER IKUSI DEZAKEGU BAIONAN? Katedrala: Baionako katedrala Frantziako hego-mendebaldeko ederrena da. 1998an izendatu zuen UNESCOk Gizateriaren ondare.

Baionako udaletxea:


Gaztelu berria: 1451. urtean Carlos VII.ak gotorleku hau eraikitzeko agindua eman zuen Frantziako errekonkista eta gero.

Saint Andre eliza: XIX. mendean eraiki zuten auzokide batek dirua eskaini zuelako.

Moulis etxea: Eraikin hau hiriko eraikin garrantzitsuenetarikoa da


Baiona Erdi Aroan

Gaur egungo Baionako argazki bat airetik aterata

Aturri ibaiak Baiona bitan zatitzen du: Ezkerraldean Baiona Handia dago eta eskuma aldean Baiona Txikia.


BILBO

Ainhoa eta Amaia


SARRERA XIII. Mendearen amaieran sortu zen. Don Diego Lopez de Haro V.ak Bilboko udalerrian sortutako gutuna baten bidez. Bilbo beti egon da bere Nerbioi-Ibaizabal ibaiari oso loturik, antzinako portuaren jarduerak San Anton Elizaren aurrean hasi zirenetik gaur egungo Superportua sortu arte. Bere kokalekua zela eta, hiria berehala hasi zen garrantzitsuago bihurtzen, Gaztelako produktuen igarobide nagusia baitzen. San Antongo zubia zen hirirako sarbide nagusia, eta bertatik igarotzeko ordaindu beharra zegoen. MalmasĂ­n mendiaren gailurrean III. mendeko aztarnak aurkitu ziren.

Dirudienez,

Diego

Lopez

Harokoak

hiribildu

titulua

eman

aurretik,

itsasadarraren bi aldeetan hedatuta zegoen herria. Bilboko lurretan aurkitu diren aztarnarik zaharrenak Malmasinen gainean daude, lan batzuen arabera orain dela 2000 urte ingurukoak. Beste lan batek dio Malmasin gainean dagoen kastroa eta Basaurin dagoen Finagako nekropoliaren artean lotura zuzena dagoela. Finagan aurkitutako hilotzak K. a. IV. mendetik, K. o. XIII. mendera doaz.


Bilbo Diego Lopez Harokoak sortu zuen, orduko Bizkaiko jaurerriko jauna, 1300eko Ekainaren 15ean. Hiribilduari Logro単oko Foruak ezarri zitzaizkion. Haren agindua Bego単ako zati batean Bilbo izeneko hiribildua egitea izan zen.

SANTIAGO KATEDRALEKO PORTADA

Hasieran hiru kale bakarrik egon ziren: Goienkale, Artekale eta Dendarikale, Donejakue katedralarekin batera. Pixkanaka biztanleria gehitzen joan zen eta gaur egungo zazpi kaleak eratu ziren. Ezkerraldeko kostan burdina ustiatzen zuten hainbat eraikin zeuden. Hiru kale horiek harresi batekin erdi-inguratuak zeuden. Harresia Zamudioko atean hasten zen, gaur egun Unamuno plazatik Artekalera doan bidean, gutxi gorabehera. Kale bakoitzak errekarantz bere atea zuen eta ate guzti horiek San Antongo zubian zegoen ate gotortu bakarrera zihoan bidea irekitzen zuten. Ate horietako bakoitza dorretxe bat zen, Legizamon Zubialdea eta Arbolantxa izeneko harresiak 1571an egondako sute baten ondorioz eraitsi zituzten. Sute horrek ia etxe guztiak erre zituen, zutik 6 dorretxe eta elizak bakarrik utziz. XVI. mendean ere Bilbok kaleak garbitzeko lehenengo sistema ezarri zuen. Ura itsasadarrean gora hartzen zen eta lur azpitik Erronda kalean zegoen biltegiraino eramaten zen. Hori beteta zegoenean ateak ireki eta ura azkar eta indartsu jaisten zen kaleetatik berriro itsasadarrera. Garai horretarako nahiko aurreratua zen sistema hori. XIX. Mendean Bilboren Zabalgunea planifikatzeko erabili zen mapa Ibaizabal ondoko lurraldea txiki geratu zitzaion Bilbori eta horregatik hiria zabaltzeko plan baten beharra aztertzen hasi zen. Horrez gain, biztanleria erabat pilatuta bizi zen Zazpi kaleetan eta Bilbo Zaharrean, osasunarentzat kaltegarria zen modu


batean. Egitasmoaren atzean, industriak eta merkataritzak aberasturiko burgesia zegoen. Izan ere, burgesia izan zen Abandoko lur berriak populatu zituena. Zazpi kaleetan jende pilaketa handiegia zegoen ordurako, eta horrek higiene egoera txarra eta gaixotasunak kutsatzea errazten zuen.

BILBOKO ZAZPI KALE NAGUSIAK

BILBO

GOITIK


PARIS

Saioa eta Sarai


PARISEKO HISTORIA Uste da Paris hiria fundatu zutela K. a. 250 eta 200 urteen bitartean, baina ezezaguna da hiriaren hasierako kokapena. Hiriaren sortzaileak nortzuk izan ziren ez dakigu zehatz, baina bertan bizi ziren lehenak tribu Zelta bat izan zen, erromatarretik babesteko nahian. Hiria Erdi Aroa baino lehen existitzen zen, erromatarrek bereganatu, Lutezia izendatu eta Sena ibaiaren ezkerraldean berreraiki zutelako k.a 52. urtean. Paris, Zeltiarrek sortu zuten, erromatarren erasoetatik babestu ahal izateko, hiria bereganatu nahi zutelako. Filipe Augusto agintean zegoenean, hiria nobleak eta dirudunak bizitzeko lekua bihurtu zen. Lehen, Paris Senaren ibaiertzetan kokatuta zegoen, baina handituz joan zen, eta ibaiaren bi aldetatik eraikitzen hasi ziren. Horrela, ibaiak hiriaren erditik zeharkatzen du orain. Hiriak 2.153.600 biztanle ditu, baina bere metropolitar gunea 12.067.000 milioi biztanlekoa da. Paris gaur egungo ekonomia-gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere eragina politikan, artean, komunikabideetan, aisialdian, zientzian eta modan izugarrizkoa da. Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistek bisitatzen baitute urtero. Intereseko leku asko daude hirian. Adibidez: Eiffel Dorrea, Notre-Dame katedrala, Garaipen Arkua, SacrĂŠ-CĹ“ur basilika eta abar. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoek nazioarteko onarpena ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkeak ere. Paris izena galiar herritik datorkio. Senak hiria zeharkatzen du arku bat eratuz, hego-ekialdetik sartuz eta hego-mendebaldetik irtenez. Hogeita hamar zubi baino gehiagok ahalbidetzen dute pasabidea, horien artean Pont Neuf ezaguna, hiriko zaharrena.


PARISEKO MONUMENTUAK Notre Dame Parisko Notre-Dame Katedrala Parisko 4. barrutian dagoen katedral gotikoa da. 1163an eraikitzen hasi eta 1245ean amaitu zen. Mariari eskainia, Jesusen amari, Parisko テ四e de la Citテゥ uhartetxoan dago, Sena ibaiaren urek inguratzen dutena. Katedrala, distira gotikoaren ideiari estuki lotua sortzen da, garaiko gizarteak nahi eta behar zuen ikuspegi berri bati erantzun bezala, katedrala, kontaktu eta igoera izpiritualeko eraikin bezala hartzen zuen ikuspegia. Arkitektura gotikoa, XI. mendearen hasieran, hiri bizitza oso azkar eraldatzen ikusten duen gizarte baten barnean tresna boteretsu bat da. Hiria, arlo politiko eta ekonomikoan (gorantza doazen merkataritza harremanen isla) berebiziko garrantziaz birsortzen da, bere aldetik, burgesia aberatsak eta klero hiritarraren eraginak ere gorantza egiten dutelarik. Honen emaitza, hirietatik kanpo, landatar elkarte monarkikoetan, eraikuntza erlijiosoen beharrak, hiritar oparotasunaren ikur berria den katedralagatik ordezkatzea da. Eta, Frantziaren barnean, gorantza doan duintasun berri baten bilaketari erantzun bezala, Parisko Notre Dame Katedrala sortzen da.


Eiffel dorrea Eiffel dorrea, Gustave Eiffel ingeniari frantsesak Parisko 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitako burdinazko egitura da. 1887 eta 1889 artean eraiki, eta urte horretako martxoaren 31n inauguratu zuten. 324 metroko garaiera du eta 10.000 bat tonatako pisua (eraiki berria zegoenean 7.300 tonako pisua zuen). Berez dorreak 350 metroko garaiera izan behar zuen, baina bizilagunak beldur ziren harri bakar bat dorrea botako bazuen, eta azkenean garaiera gutxitu egin zen 300 metrora. Azkeneko 24 metroak geroago gehitu ziren telebistako antena bat bertan kokatu zenean.


Garaipen arkua Garaipen Arkua (frantsesez Arc de Triomphe). Eliseo Zelaien hiribidearen amaieran dago, Concorde plazatik 2,2 kilometrora, Charles de Gaulle plazan. Ziur aski, munduko garaipen arku ezagunena da. 50 metro garai eta 45 metro zabal da. Atearen kanpoaldeko aurpegietan, iraultzaile handien izenak eta Napoleonen garaipen militarrak zizelkatuak daude. Monumentuaren barne hormetan, Frantziar Inperioko 558 jeneralen izenak izkiribatuak daude. Borrokan hil zirenenak azpimarratuak daude. Atearen barnean, bere historia eta eraikuntza azaltzen duen museo bat dago. Posible da estalkira igotzea, nondik Parisko toki turistiko eta ospetsuenetako batzuen ikuspegiaz goza daitekeen.


Louvre museoa Louvre museoa munduko museorik garrantzitsu eta zaharrenetakoa da, Parisen, antzinako erregeen Louvre jauregian. Bere bilduma guztiak esfortzu historiko baten emaitza dira: alde batetik, bilduma errealak, eta bestetik, Argien Mendeko kultura gizonen esfortzua. Louvreko museoaren sorreraren ondorioz, bilduma pribatuetatik bilduma publikoetara pasa zen, eta gizartearentzat izugarrizko aurrerapausoa izan zen. Munduko museorik bisitatuena da.


ERROMA

2.A Cristina eta Nerea


AURKIBIDEA 1…………… Portada 2……….……Aurkibidea 3…………….Erromaren Historia 4…………….Erdi Aroan 5…………….Erromatar Hirien Itxura 6…………….Erromako armarria eta sinboloa 7…………….Koliseoa 8…………….Fontana de Trevi 9…………….Egiaren ahoa 10…………...Titoren arkua 11………….. Sant'Angelo gaztelua 12…………...San petriko basilika 13……………Zubiak 14…………....Erromako kaleak 15……………Navona enparantza 16……………Cancilleria jauregia 17……………Oinplanoa 18……………Erabilitako orriak


ERROMAKO HISTORIA Erroma (Italieraz eta latinez Roma) Tiber ibaiaren ondoan dago, Italiako hiriburua da,

baita Lazio eskualdekoa ere. 50 eliza baino gehiago ditu,

gehienak barroko estiloan. Legendaren arabera, Romulo eta Remo bikiek K. a. 753ko apirilaren 21ean eraiki zuten Erroma. Merkataritzak indarrik gehien K.o.go II. mendean izan zuen; sasoi honetan Erromako bideek 80.000 Kilometroko luzera zeukaten, toki guztietara heltzen ziren. Hortik dator gaztelaniako esaldia "Todos los caminos conducen a Roma", horrela zelako. Erromatik irten eta inperio guztia zeharkatzen zuten.


ERDI AROAN Konstantino enperadorearen agintaldian, Erromako gotzainak botere politikoa zein erlijiosoa lortu zuen, Aita Santua izenpean. Erroma, Erlijio Katolikoaren erdigunean paratu zuen. V. mendean, Alariko I.ak eta bere mendeko godoek Erroma arpilatu zuten (410). Gainera, Mendebaldeko Inperioa 476an amaitu zen. Hori zela eta, populazioa 20.000raino jaitsi zen hasierako Erdi Aroan, hondakinek eta oihanak bereganatutako hiri batean sakabanatuta. Ofizialki 751 arte Bizantziar Inperioko zati bat izan zen, harik eta lonbardarrek Ravenako Exarkatua bertan behera utzi zuten arte. Nolanahi ere, 756an, Pepin Laburrak, frankoen erregeak, Aita Santuari eman zion Erromaren inguruko lurraldeen gaineko kontrola, Aita Santuaren Lurraldeak sortuz. Inperioa bitan banatu zen: - Ekialdeko erromatar inperioa - Mendebaldeko erromatar inperioa

ERROMATAR HIRIAREN ITXURA Mota askotako ingeniaritza-obrez hornituta zeuden erromatar hiriak: Harrizko eta hormigoizko harresi sendoek hiri-esparrua babesten zuten dorrez hornituak. Osasuna ziurtatzen zuten estoldak eta iturriak (estolda handiak, Erromako Cloaca Maxima bezalakoak; ibaietan isurtzen ziren, eta beste mota bateko hodien bidez baliatzen ziren urak nahas ez zitezen). Akueduktuak hiriak hornitzeko erabiltzen ziren. Ura beherantz joaten saiatzen zen grabitatearen indarraz baliatuz eta horrela presio handia eduki zezan. Hiriaren kanpoaldean amaitzen zen akueduktua eta ura urtegi batzuetan pilatzen zen, nondik hiri osoa hornitzen zen. Drainaje sistema baten eta, zeramikazko eta berunezko hodien bitartez heltzen zen ura etxeetara eta iturrietara.


Galtzada-sare handiak ziurtatzen zuen hirien arteko eta metropoliaren eta gainerako hirien arteko komunikazioa. Hasieran galtzadak armadak eginak ziren joan-etorriak errazteko. Baina denboraren poderioz, merkataritza eta hirien sorkuntzak galtzada gehiago egitea eragin zuten. Galtzadak lerro zuzen bat jarraitzen zuten, hiri batetik bestera modu zuzenean joateko. Galtzadak lau geruzez eginda zeuden: lurraren gaineko lehenengo gainazala lurrez eta harriz nahasturik zegoen; honen gainean harri, errekarri eta mortairuzko konposaketa bat jartzen zen; hirugarrena lokatz, zementu eta buztinezko adreilu zatizkoa zen; eta azkenekoa harrizko galtzadarriz eginda. Zubi bikainak eraiki ziren galtzada haietan. Zubiak bere kalitate, tamaina eta arkuen formagatik hoberenak izan ziren. Harrizko eta hormigoizko harresi sendoek, hiri-esparrua

babesten

zuten

dorrez

hornituak. 37 ate zituen.

ERROMAKO ARMARRIA ETA SINBOLOAK Armarria

Armarriaz aparte, Erromak sinbolo berezi bat du: Kapitolioko otso mitikoa Romulus eta Remus bikiekin.


Ondasun nabarmenak KOLISEOA Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokoak, VI. mendean ospatu zirelarik. Gladiadoreen borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan: animalia ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak kasu. Eraikina, halako ekitaldietarako erabilia izateari utzi zion Goi Erdi Aroan. Beranduago, babesleku, lantegi, ordena erlijioso baten egoitza, gotorleku, harrobi eta santutegi kristau bezala berrerabilia izan zen. Erdi Aroan. VI. mendearen amaieran, eliza txiki bat eraiki zen anfiteatroaren egituraren barnean. 189 metro luze, 156 zabal eta 48 garai du. Pilastrak eta arkuak, argamasarik gabe daude bertan. Beheko aldeetan eta sotoetan, toba erabili zen. Kabea eusten duten gangak, zementuzko argamasa erabiltzen

zituzten.

´´FONTANA DE TREBI´´

´´Fontana

de

trevi´´

Erromako

iturri

ederrenetarikoa da. Poli jauregiko horma batean dago kokatuta, 20 metroko zabalera eta 26 metroko altuerako neurriekin, hiriko iturri handiena eta argitsua da.


EGIAREN AHOA Kondairak dioenez, mutil batek hartu zuen bere emaztea eta egiaren ahoan sartu zuen, euren leialtasuna frogatzeko. Hortik aurrera, jendeak bere eskua ahoan sartzen du, eta egia esaten ez duenari ahoa ixten zaio. Monumentu hau Santa Maria elizan dago.

TITOREN ARKUA Titoren arkua garaipen arku bat da, Tito enperadore erromatarraren omenez eraikia eta Via Sacran dagoena, Erromako Forotik hegoekialdera.

SANT'ANGELO GAZTELUA ibaiaren eskuinaldeko ibarrean dagoen monumentu erromatar bat da, Laster, eraikinak, bere erabilera aldatu zuen eta eraikin militar bihurtu zen. Aurelianoren Harresietara, 403an bildu zen. Gazteluaren gaur egungo izena, 590. urtetik dator, Erroma biziki kaltetu zuen izurri izurrite batean. Garai hartako Aita Santua, Gregorio I.a Handiak, San Mikel Goiaingerua ikusi zuen gazteluaren tontorrean.


SAN PETRI BASILIKA San Petri basilika Vatikano Hiriko eraikin garrantzitsuena da. Katolikoentzat eraikin erlijioso garrantzitsuena da munduan, bai tamainagatik (193 metro luze eta 44.5 metro garai), bai bere esanahiagatik ere. San Petri ez da katedrala, baina bertan egiten ditu Aita Santuak bere elizkizun garrantzitsuenak. Hala ere, Aita Santuaren katedrala Erromako San Joan Laterangoa da.

SANT ANGELO ZUBIA Adriano enperadoreak sortu zuen Erroman zubi hau, 134-139. urteetan:

NAVONA ENPARANTZA Hiru enparantza ditu, baina garrantzitsuena da hau, Navona Enparantza

Erromako

eta

mundu

osoko

enparantzarik

ospetsuenetako bat da, bertan aurkitzen diren arte lanen edertasunagatik. Enparantzak, antzinako erromatar zirku baten bidea jarraitzen du, Domizianoren Stadiuma, I. mendekoa, erromatarrak, bertara, jokoak ikustera zihoazenean. Estimazioen arabera, zirku horrek, 30.000 pertsonarentzako tokia zuen, eta oraindik ikus daitezke antzinako egituraren hondakinak enparantzaren iparraldean. Erromako barroko garaikoa da. Eskultura eta arkitektura eraikinak ditu, Gian Lorenzo Berniniren iturri ederrak bezala. Horietatik garrantzitsuena, erdian


dagoena da: Lau Ibaien Iturria (Fontana dei Quattro Fiumi), 1651koa, garai hartan ezagutzen ziren munduko lau ibai handiak irudikatzen ditu.

OINPLANOA MAPAN:


Inperio garaiko Erroma Goitik ikusita

ESTEKAK https://sites.google.com/site/erromatarrak/erromatarrak-eta-merkataritza-1 http://es.wikipedia.org/wiki/Wikipedia%3aPortada


Amsterdam

Eneko García eta Efraín Jiménez


AURKIBIDEA Lehengo orrian: Portada Bigarren orrian: Aurkibidea Hirugarren orria: Noiz sortu zen, noiz fundatu zuten Laugarren orrian: Historia Bosgarren orrian: Ekonomia Seigarren orrian: Erdi Aroan zeuden eraikinak


Nork fundatu zuen XII. mendean Amsterdam arrantza-herri bat zen. Kondairak dioenez bi arrantzalek bere txakurrarekin eta txalupa txiki batekin sortu zuten Amsterdam iparraldeko probintzian. Amsterdam merkatal portu oso garrantzitsua zen arrantza oso garatuta zegoen.

Historia Arrantzale herria XII. mendean, Hansa ligan sartu eta berehala merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zen (1369). XVII. mendean, egun guztiz oparoak izan zituen Amsterdamek Ekialdeko Indietako Konpainia (1602) eta Amsterdameko Bankua (1609) sortu ondoren. Indietako Konpainiak bultzatu eta Nieuw Amsterdam Ipar Ameriketako hiria (1621) eraiki zuten, gerora New York izango zena hain zuzen. Anberes hiriaren gainbeherak

eta

Espainiako

judu

nahiz

protestante

edota

Frantziako

hugonoteen etorrerak hiriko oparotasuna areagotu baizik ez zuten egin. 1814tik herrialdeko hiriburua da, aurretik Haga izan zelarik. Azken Mundu Gerran naziek desagerrarazi zuten bertako kolonia judua.

Amsterdamgo airetiko argazkia


EKONOMIA Administrazio eta banka gune garrantzitsua da Amsterdam. Portua Holandako bigarrena da, Rotterdamgoaren ondoren. Amsterdam garrantzi handiko industrigunea da: itsasontzigintza, garagardogintza, kimika, mekanika eta elektronika industria, ehungintza, diamante lantzea.

ERDI AROAN ZEUDEN ERAIKINAK

Amsterdam enparantza

Amsterdamgo eliza

Amsterdamgo Jauregia

Amsterdamgo gaztelua

Amsterdamgo kanalak


ERABILITAKO ESTEKAK http://es.wikipedia.org


VENEZIA

IRUNE ETA RAQUEL


SARRERA Venezia, Veneto Italiako eskualdeko hiriburua da. 2004ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 271.663 biztanle ditu. Padua hiriarekin batera 1.600.000 biztanleko metropoli-eremua osatzen dute. Venezia germaniarrengandik ihes zihoazen herriek sortu zuten V. mendean. Erdi Aroan merkatal gune oso garrantzitsua izan zen. Txina eta Indiarekin izan zituen merkatal harremanak.

NOLA SORTU ZEN? Vanezia,

Hiri-Estatua,

itsasoan

oinarritu

zen

boterea

lortzeko.

Hiriak

salerosketarako zuen bizkortasuna eraginda, izugarri hazi zen hurrengo mendeetan. XIV. mendean Venezia Mediterraneoko eta baliteke Mendebaldeko mundukoa ere, portu nagusia izan zen. Garai boteretsuenetan, Veneziako Errepublikak lurralde franko zituen bere azpian: Adriatikoko kostalde gehiena eta Egeoko uharte ugari, tartean Kreta. Hiria merkataritza bide batean dago.


KOKAPEN GEOGRAFIKOA Hiria sei auzotan banatuta dago: Cannaregio, San Polo, Dorsoduro, Santa Croce, San Marco eta Castello. Ez zituen harresirik. Hiru kale paralelo zituen. 400 zubi baino gehiago. Kanal asko ditu. Po ibaia eta Piave ibaiaren arteko bokalean aurkitzen da. 118 uhartez osatuta. Ez dago trafikorik, baporetto izeneko txalupen bidez mugitzen dira.


Veneziako airetiko argazkia

ESTEKAK http://eu.wikipedia.org/wiki/Venezia


VERONA

Iraide eta Leire 2A


SARRERA Verona izen bereko probintziako hiriburua eta Venetoko eskualdeko hiri nagusienetakoa da, Italiako iparraldean, Lessini mendiaren oinetan, Adige ibaiaren ertzean, Veneziako hiritik mendebaldera. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako hiria da Verona. 2006an 269.968 biztanle zituen. Unibertsitatea eta aireportua ditu. Burdinbide eta errepideen gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen merkataritza (frutak, barazkiak, laboreak, mahatsa) eta industria (ardogintza, kimika-industria, papergintza, ehungintza, azukrefindegiak, artisautza) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Monumentuei dagokienez, oso hiri ikusgarria da, eta garai askotako obrak gorde ditu. Aipagarriak dira: ERROMATARREN GARAIKOAK K.o. I. mendeko Arena teatro erromatarra (gaur egun, operarako erabilia), mende bereko bi ate, K.a. I. mendeko Arco dei Gavi arkua (XX. mendean berritua). 1714ko Lapidario Maffeiano museoa (antzinateko Erroma eta Greziako gauzak gordetzen dituena). ERDI AROKOAK V. mendeko jatorria duen S. Zeno Maggiore eliza erromanikoa (XII-XIII. mendeetan berritua), XIII. mendearen bukaerako S. Anastasia eliza gotikoa (XV. mendean amaitua), XV. mendean berritutako katedral erromaniko-gotikoa, XI-XIII. mendeetako S. Fermo eliza, XV. mendean berritutako Nazzaro eta Celso santuen eliza eta mende bereko S. Giorgio in Braide eliza. Nabarmentzekoak dira, halaber, XIV. mendeko Castelvecchio jauregia (museoa gaur egun), Loggia del Consiglio jauregia (1493), XII. mendeko Palazzo della


Ragione jauregia eta 1345. urteko Scaligero harrizko zubia, Bigarren Mundu Gerra amaituta berreraiki behar izan zutena. Aipatutako elizetan, Verona eta inguruko Erdi Aroko pintore ospetsuenen (Pisano, Montagna, Caliari) obrak daude ikusgai. HIRIAREN SORRERA. K.a. 89. urtean Erromako kolonia bihurtu zen, eta, denbora laburrean, garrantzi handiko hiri bilakatu zen Europarako bideak bertatik igarotzen zirelako. 489an ostrogodoen errege Teodorikok inbaditu zuen, eta gaztelu bat eraikiarazi zuen Adige ibaiaren ertzean. 774an Karlomagnok konkistatu zuen, eta han bizi izan ziren haren seme eta errege Pepin eta Berengario I.a. XII. mendearen hasieratik herri burujabea izan zen, baina guelfoen eta gibelinoen arteko istiluak hasi ziren. 1260-1387. urteetan, della Scala sendiaren eskuetan egon zen Veronako aginpidea. 1387an

Milango

hiriaren

mendean

zegoen,

eta

1405ean

Veneziako

Errepublikaren administraziopean. Bonapartek Austriaren eskuetan utzi zuen (1797-1801). 1805-1814. urteetan, Italiako erreinuaren barnean zegoen, eta Adigeko departamenduko hiriburua izan zen, ondoren, berriro Austriaren mende geratzeko. 1866an Italian sartu zen. Kalte handiak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.

2.DBH EAko hirien lana  

Europoako Erdi Aroko hiri baten ikerketa lana

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you