Page 1

euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/otsaila

emaraun GENerANITZa: JENdaRTe aSKe eta aNITZarEn ALdEko ekimeneko kideei elkarrizketa. GARAIPEN BATZUEN IBILBIDEA: Donostiako danborradak


ema(H)itza erreportaia

3 4-5

garaipen batzuen ibilbidea: Donostiako danborradak gaurko eskola irauliz etorkizuna hezkidetza

askatu mataza

6-7

GENerANITZa: JENdaRTe aSKe eta aNITZarEn ALdEko ekimeneko kideak

8

irudia

ione zabalegi nuin

saretik

9

iratxe retolaza gutierrez

10

herrien txokoa emakumeok plazara!

rakel rico lopez

11

12

kuleroen kaxa

Oinez ibiltzen, jatekoa prestatzen, norberaren burua zaintzen, zapatilak lotzen, hitz egiten, elkar harremantzen, e.a. ikasi behar dugu. Eta guzti hau amek, izebek, amonek irakatsi ziguten eta digute. Baita, aldameneko Puri edota Maitek ere. Euren denbora eskaintzen dute-dugu; ondokoa zaintzeko, maitatzeko, …baina emakumeok zainduak izateko eskubidea ere badugu, nahiz eta jendartearen antolaketak hau bermatzen ez duen. Nork zaintzen gaitu? Gure burua zaintzeko denborarik bai al dugu? Zaintza lanak, etxeko lanak, lan merkatuko jarduna/lana, e.a. Lana eta lana, zaindu eta zaindu. Nahikoa. Plantoa. Guk, geure bizitza duintasunez bizitzeko eskubidea badugu: zainduak izatekoa, zaintzekoa, pentsio duina izatekoa, e.a. Gure bizitza guztian egindako lanaren errekonozimendua onartuz, etxeko lanak eta zaintza lanak barne, pentsio propioa izateko eskubidea dugu. Bizitza bizi nahi dugulako, eta ez edozein modutan zein egoeretan. Duintasunez bizi.

euskal herri feminista lortze bidean izan zaitez sarekide! Izen- abizenak: Sektorea: Telefonoa: Posta elektronikoa: Banketxea: Kontu Korrontea (20 digito) 2

E-maila: info@bilgunefeminista.org/ ehbf@bilgunefeminista.org Helbidea: APDO. 11.130 48005 Bilbo


erreportaia

GARAIPEN BATZUEN IBILBIDEA: Donostiako danborradak Donostiako Bilgune Feministatik urteak daramatzagu jai parekideagoen alde lanean. Ibilbide luze honetan zehar garaipenak ere lortu ditugu eta zuekin konpartitu nahian, Emaraun honetan tartetxo bat eskaini digute. 2003. urtearen aurretik, Donostiako Kalderero Ofizialetan gizonek bakarrik har zezaketen parte. Zergatik? Udalak Kalderero Ofizialak izateko ohorea gizonak bakarrik onartzen dituzten elkarte gastronomikoei ematen baitzien. Urteak borrokan igaro ostean, Kaldereroetako tribuak mistoak izatea lortu genuen, lehen emakume zuzendaria Bilgunekide bat izan zelarik. Gaur egun mistoak dira, eta parekideago izan daitezen, emakumeenak diren bi tribu antolatzen ditugu emakumeon parte hartzea bultzatzeko. Honen bitartean, Danborrada Egunetan ere liskarrak eduki izan ditugu. Arrazoia? Berdina. Donostiako jaiak “herrikoi” deitu arren, gehienak elkarte gastronomikoek antolatzen baitituzte. Eta jakina da, Donostiako “txoko” askotan emakumeok sarrera ukatua dugula, edo baldintzatua (egun konkretuetan sukalderako sarrera ukatua…). 2005ean berdintasun legea atera zen. Legeak bere horretan aldaketarik ekarri ez duen arren (esaterako, ez du alardea aldatzeko balio izan), presioa egiteko tresna bezala erabili ahal izan dugu. Berdintasun legea ez da nahikoa izan Donostiako Jaiak parekideagoak izateko. Urtez urte, presioa eginez eta emakume askoren esfortzuarekin, aldaketak lortzen joan gara. Bilgune Feministako kideok, urtero, Danborradaren behatzaile izan gara eta ikuspegi feministatik urteroko irakurketak helarazi izan ditugu. Donostiako Udalari bere garaian, eta gaur egun mantentzen dugun eskaera, honakoa da, beraz: - Jaiak elitistak direla diogu eta horren arrazoia, udalak oholtzari ematen dion erabilera da. Oholtza jaien errepresentazio gorena bada, herritarrena izan behar da eta ez esklusiboa. Horregatik eskatzen dugu oholtzaren erabilera

eta banderaren igoera zein jaitsiera txandakakoa izatea. Ohore hori mistoak diren elkarte guztien artean txandatu dadila. - Emakumeon parte hartzea eta espazio publikoetan presentzia izatea mugimendu feministak urtez urte, mendez mende, egindako lanaren ondorio dira. Horregatik guztiagatik, ikusezintasunean egon den benetako emakume upelariei, danbor-joleei, festazaleei eta feministei eurek egindako lana aitortzeko, Sarriegiren ondoan emakume upelari bat jartzea proposatzen dugu, danborradaren historiari eta Danborrada Egunean emakumeen parte hartzea bermatzeko egindako borrokari omenaldia egiteko asmoz. Aurten, aldaketa nabarmena izan da. Eta bai Udalak baita komunikabideek ere lezioa ikasi dutela esan genezake; ez dira ausartu baloraziorik egitera. Oholtza publiko eta ofiziala, telebistan ematen den danborradaren zatia, gaur egun bi elkarte matxista hauen pribilegiopean mantentzen den arren, Udalaren aldetik jai parekideagoen itxura ematen saiatu dira, emakume kopuru bat gonbidatu gisa igoaz, beste elkarte batzuetan dauden partaideak gonbidatuaz... Gure aldetik poza adierazten dugu saiakera horiengatik. Baina oholtzara igotzeko aukera guztion esku ez dagoen bitartean, itxurakerian erortzeko arriskua dagoela gogorarazi nahi diegu. Oholtza publikoa denon esku egotea pausu garrantzitsua izango da. Baina ez azkena. Elkarte Pribatuen matxismoa, jaietako rol banaketa estereotipatuak, gauetako eraso sexistak, e.a. behar bestean lanean jarraitzeko prest gaude, jaiak herrikoiak eta parekideak izan bitarte.

Artikulua osoa irakurtzeko, sartu hemen: donostiakobilgunefeminista.blogspot.com

3


erreportaia

Gaurko eskola irauliz etorkizuna hezkidetza Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da. Hala esan zuen Beauvoirrek eta emakumea ez ezik, pertsona ere edonolakoa dela ere, egin egiten den izaki moduan ulertu behar dugu. Pertsona jaio denean ez da ezer, ez bada bere inguruak izatea nahi duena; hots, bere inguru horrek markatuko dio bidea, jarriko du bidegurutzearen parean, eta esango dio bide batetik edo bestetik, nondik jo behar duen. Horrela, jaiotzerako unean pertsona horrek gertuen duen inguruak, familia moduan ulertuak gehienetan, izango du nahitaez pertsona horrengan eragin zuzenena. Ez da baina egungo gizartean pertsona baten heziketan eragina izango duen bakarra; hala nola, hezkuntza formalak, komunikabideek, hezkuntza ez formalean edo eta aisialdian igarotako denborak, bizitako esperientziek eta azkenik gertukoenen, hots, berdinen artean lantzen diren harreman horiek ere laguntzen dute pertsona ororen heziketan. Jakinekoa dugu norberak bere familiatzat duen horrek baterako edo besterako, kontziente edo inkontzienteki eragingo duela bere heziketan. Ez baitira gainera nahikoa esanak; jakin badakigu eredua dela hezkuntzaren gakoa eta jasotzen dugun ereduaren isla baino ez garela hein handi batean, ez badugu bederen nahita eredu hori arbuiatu eta kontrako biderik hartzen. Eta ezin ukatuko dugu, eredua inon ez dela etxe baten barruan ematen dena baino erakusgarriagoa izango. Egia da baina era berean, etxetik kanpokoak ere gero eta presentzia gehiago duela gure baitan. Zer esanik ez, kanpoko izan eta gure etxeko atea parez pare zabaldu diegun komunikabide eta komunikazioko bestelako bideen inguruan. Hau da, telebistaren eraginaz hitz egiten zen orain artean eta oraindik orain telebistak landutako edukiek izan ditzaketen eragin kaltegarriak neurtzeko gai ez garen honetan, internet sareak eskaintzen dituen mila aukeren eta beste hainbeste arriskuen inguruan pentsatzen jartzeko ordua iritsi zaigu. Pantailen munduan bizi gara; informazioa nonahi eta noiznahi jaso dezakegun munduak bizi gaitu eta era berean, nahi ez dugun informazio hori ere

4

bestearekin batera iristen zaigu. Ezin diogu aterik itxi horri, benetako ariketa oso kontziente bat egin ezean eta hortaz, edozein kasutan, ohartu behar gara, komunikazioaren bide anitz horiek ez gaituztela soilik gure nahien arabera hezten, ez bada informazio guzti hori bidaltzen ari zaigun igorlearen nahien gutiziari jarraiki. Heziketa kontzientea eta ez kontzientea aipatu ditugu, eta ezin dugu beraz, aipatu gabe laga ziurrenik heziketa kontzientearen adibiderik garbiena duguna. Hezkuntza formala edo eta haur baten egunerokoan eskola dena. Eskolak badu jarraitu beharreko curriculum bat, bete beharreko helburu-multzo bat eta hezi beharreko pertsona txiki pila bere kargu. Pertsona txiki eta ez horren txiki horiek, gutxi gorabehera eguneko bost-sei ordu igarotzen dituzte asteko bost egunetan eskolan. Horrek pertsona baten bizitzaren lehen urte horietan, denbora ugari esan nahi du eta beraz, denbora horretan pertsonak jasotzen duenak ezinbestean eragingo du bere izatea eratu eta moldatzeko orduan. Azkenik, eta modu arinago batean, hezkuntza ez formalak eta aisialdiak ere egiten diote ekarpen nahitaezkoa gure heziketa prozesuari. Esan beharra dago gainera, gune horiek eskaintzen digutela gure bizitzako hainbat etapatan askeen jarduteko aukera edo eta bide ematen digutela gure nahien arabera jokatzera eta horrela, bestelako guneetan barneratutako balore eta jarrerak modu ezin naturalagoan azaleratzen dira. Umeek lau erroten gainean ikasten dute txirringa martxan jartzen. Lau euskarrik eskaintzen diete behar duten oreka pedalei indartsu eragiteko. Gurpilek geldo ematen dituzte lehenengo birak baina umeek azkar hartzen dute konfiantza tresna berriarekin eta laster pasatzen dira lau gurpiletik bat kentzera. Modu honetan, hiru bihurtzen dira oreka ardatz. Ez du axola; ekilibrioari erruz eusten baitiote umeek. Berandu baino lehen inguruari bi uztailen gainetik begiratzeari ekiten diote, oinarri gutxiagorekin, segurtasun txikiagoarekin, baina gurpilek aise jarraitzen dute aurrera biraka. Alderantzizkoa da oro pertsona bezala garatzeko bizi dugun prozesua, hemen, bizikletan ez bezala, gurpil bat


erreportaia kenduta oreka galdu baitezakegu. Arestian aipatutako faktoreen parte hartze aktiboa beharrezkoa da gure hastapenean eta hezitzean; gainontzean, bizikletari gurpil bakarrarekin gelditzen denean gertatutako berdina pasako zaigu eta egin beharreko bidea nekezagoa bihurtuko da. Errealitatean, zoritxarrez, umeen heziketa zutabe gutxi batzuk mantentzen dute eta horrek ondorio larriak izan ditzake epe laburrera. Izan ere, umeen heziketari dagokion ikuspegi eta ardurak aldatu diren heinean badirudi karga guztia eskola ofizialarengan gelditu dela. Egun, hezigune mistoek badituzte hutsune nabarmenak betetzeko, bereziki, arlo hezkidetzaileari dagokionez. Arduragabekeria da hutsaldi horiek bere horretan mantentzen diren artean umeen formazio ia osoa hezkuntza formalaren eskutan uztea. Gaur egungo eskola ez bada parekidea eta honek, oraindik orain, neska eta mutilen arteko botere harreman zanpatzaileak ahalbidetzen baditu, nolakoa izango da etorkizuna? Etorkizuneko subjektuak eskolaratze ez hezkidetzailea badute, geroa ere parekidetasunaren paradigmatik urrun egongo da. Orain eskura ditugun tresnak, bereziki hastapen prozesuan parte hartzen dutenak, baliatu behar ditugu etorkizun parekide eta justuago bat eraikitzeko. Aipatu tresnei eutsi behar diegu beraz, eta berriak sortu. Mila aurpegi izan ditzakete tresna horiek eta bakoitzak behar desberdin bati erantzungo dio baina oinarrian, berdina izango dute guztiek. Hezkidetza. Argi dago hezkuntzak sistema patriarkal eta kapitalista birproduzitzen jarraitzen badu, sistema honen arazo estrukturalean dagoela bere jatorria eta beraz, konponbideak ere estrukturazko aldaketa batean edo eta aldaketa integral batean izango du giltza. Hezkuntza hezkidetzaile baten beharra aipatzen dugunean, sexu-genero sistematik at egiten den hezkuntzaz ari gara; hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktikoaz ari gara; hots, pertsonen izaera ezberdintasunak onartuz, aukera berdintasunean oinarrituko den hezkuntza parekidean sinesten dugu. Horrela baino ez dugu lortuko arazoaren muinera heldu eta bira oso bat emanda bide onean kokatzea. Balore, eduki eta metodologia berritzaile batean oinarritutako hezkuntza nazional hezkidetzailea izatea ondorengoek heziguneetan jasoko

dutenaren funtsa. Akademia ezberdinetako arduradunek ahoa gurasoei helarazitako hitz dotorez betetzen duten honetan eta matrikulazio eskaintza zein baino zein “hobeak� kaleratzen dituzten honetan, ezinbestekoa da gure arreta foku horietara bideratzea. Ezin utzi genezake salatu gabe, Nafarroako Gobernuak aurten sortutako iragarkia: mediku, sukaldari eta astronauta izan nahi duten mutilak eta printzesa eta ingurumen zaindaria izan nahi duten neskak ageri dira bideoan. Bada, matrikulazio kanpainan betebetean murgilduta, ohitura zaigu eskolen balorazioak aditzea eta beraz, badugu balorazio horietan zerri erreparatu. Beste balore eta helburu pedagogikoren artean, deigarria baita hezkidetzak ahotan izan dezakeen pisua, eta eskoletako geletan sartuta errealitatean daukan presentzia murritza. Beraz, nahiz lerrotara bereziki hezkuntza formalaren eraginak izan diren ekarri ditugunak, argi dugu pertsona baten heziketan eskolak ez ezik aipatu beste faktoreek ere eragin zuzena daukatela eta behar dutela izan. Guztien orekak eta guzti horiek parekidetasunaren bidean eman beharreko aldaketak eramango gaituzte heziketa integralago batera. Bitartean, pauso txikien bidez, bidea egiten jarraitzea baino ez zaigu geratzen.

Mila aurpegi izan ditzakete tresna horiek eta bakoitzak behar desberdin bati erantzungo dio baina oinarrian, berdina izango dute guztiek. Hezkidetza.

5


askatu mataza

Josune Irigoien Garcia - Bilgune Feminista GENerANITZa: Edurne Monreal Garces - Lamias JENdaRTe aSKe eta aNITZarEn ALdEko ekimeneko kideak Otsailaren 9tik 11a bitarte, Nafarroako Opus Dei Unibertsitateak antolatuta, eta Iruñeako Udalaren laguntzaz, Generoaren Ideologiaren I. Nazioarteko Batzarra izango da Iruñean. Hainbat kolektibok eta ekintzailek salatu dute; Nafarroan, botere patriarkala, kapitalista, eurozentrista eta heteronormatiboa ordezkatzen duten hauek, diskriminazioa eta ezberdintasuna berriro ere “natural” eta jatorrizko bihurtu nahi dituztela. Eta honen harira, askatasuna eta aniztasuna oinarri izango dituen jendartearen aldeko manifestua adostu dute; eta otsailean zehar jardunaldi batzuk antolatu dituzte. Sortutako jardunaldiak, egindako salaketak zein aldarrikapenak jakite aldera, parte hartzaileetako bi kiderekin elkartu gara eta egindako galderei fin erantzun diete. GENerANITZa izenburupean adostutako manifestuak zeri erantzuten dio? Noiz eta nola sortu zenuten? Zein kolektibo zaudete bertan? Josune: Jendartean, sexismoa eta les-gaytrans-bi-fobiaren kontra lanean gabiltzan hainbat kolektibo eta militante bildu ginen Opus Dei-k Iruñean antolatutako “Genero ideologiaren” inguruko jardunaldiei aurre egiteko. Jardunaldi hauen berri izan genuenean elkartzea, eta kongresu honi aurre egitea erabaki genuen. Batetik, Opus Dei eta bere kolaboratzaile kuttunena den UPN-ren homofobia, trasnfobia eta sexismoa salatzeko; eta bestetik, gure askapenerako bidea eraikitzen jarraitzeko. Hau da, feminismoan, gure praktika politikoan, askapen sexualean eta aniztasunean sakontzen eta eraikitzen jarraitzeko. Horretarako, jardunaldi GENerANITZAK eta mobilizazio anitzak antolatu ditugu. Azaroan hasi ginen elkartzen eta bertan bildutako talde guztiak ados geunden kongresu

6

honen gaineko irakurketa adosteko manifestu baten beharra genuela; ondoren, sozializatzeko eta atxikimenduak jasotzeko balioko zigun manifestua, alegia. Manifestu honetan salatzen duguna da, kongresuaren bitartez diskriminazioa eta ezberdintasuna berriro ere “natural” eta jatorrizkoa bihurtu nahi dituztela eta beraien ideologia heterosexual, sexista, eta genero-rol zurrun eta dikotomikoek markatutakoa inposatu. Ezberdintasunak natural bihurtu eta hierarkia justifikatzen duten teoria atzerakoiak ekartzen dizkigute berriro ere Nafarroako Unibertsitatekoek, eta hau salatu nahi dugu. Talde ezberdinek adostu dugu manifestua: Lamias, Bilgune Feminista, Lumatza, Subeltz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Asanblada Libertaria, Emakume Internazionalistak, Sorginkale. Jada atxikimendu asko jaso ditugu, artean: EHGAM, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Hagin, Nafarroako indarkeriaren kontrako plataforma, Medeak, 7 menos 20, Eguzki banaketak, ekintza antifaxista, Kataliñan, Pakoak, e.a.

Otsailaren 12an eguerdiko 12:00etan egingo den Aniztasunaren Ibilaldian parte hartzera eta nola ez, hilabete osoan zehar antolatutako ekimenetara joateko deia egiten dugu.


askatu mataza Aniztasuna bertute izanik, zein aldarrikapenek batzen zaituzte? Josune: Aldarrikapen ezberdinen inguruan elkartu gara. Lehenik, gure identitatea eta gure ahalmen guztiak inolako mugarik gabe eraikitzeko eta garatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, baita gure gorputza eta bizitzen gainean erabakitzeko eskubidea ere. Sexualitateari dagokionez, gorputz sexual eta sexudunak garela; gozamena eta sexualitatea modu askean bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Transexualitatea eta intersexualitateari dagokionez, transexualitatea psikiatriaeskuliburuetatik ken dezatela eta intersexualek ez dezatela ebakuntza mediku eta kirurgiko sistematikorik jasan beharrik eskatzen dugu. Bukatzeko ere, teoria diskriminatzaile eta baztertzaileak zabaltzen dituzten ekitaldiak ez ditzatela diru publikoaz finantzatu eskatzen dugu; Nafar Gobernuak eta Iruñeko Udalak kongresua antolatzeko diru-laguntzak eman baitizkiete. Azkenik, mezu bat bidali nahi diegu UPN eta OPUS DEI-ri: Utzi dezatela beraien ideologia sexista eta les-gay-trasn-bi-fobiko atzerakoiak zabaltzeari eta bakean utzi gaitzatela. Egun, Nafarroan, zein beste hainbat lekutan eskuinak, elizak jarraitzen duen politika kontserbatzaile, totalitario eta baztertzailearen aurrean, nola eragin genezake feminismoetatik? Edurne: Historikoki erreproduzitzen doaz rol eta aurreiritzi patriarkalak; nolabait, emakumeentzat eta gizonentzat “naturala” zer den ezarri nahian. Orain dela 200 eta 500 urte pasatu zen eta egun ere gertatzen da. Feminismoetatik eragin dezakegu, harremantzeko era berriak agertuz: jasangarriak, botere bereizkeriarik gabeak, erabakitzeko guneetan emakumeen autonomia garatuz eta genero gaietan ikuspuntu kritikoa landuz. Gure gorputz sexudun eta sexualetan aske biziz. Gozamena eta emakumeen zein gizon-emakumeen arteko harreman osasuntsuak aurkituz. Gure diskurtsoak erruduntasunetik, segurtasun ezetik eta biktimismo patriarkaletik aldenduz.

Salaketa, iniziatiba eta antolakuntza oinarri dituen bilguneak, zer ekarpen egiten dio Iruñeari, Nafarroari eta oro har Euskal Herriari? Josune: Finean, GENerANITZA asanbladatik egin nahi duguna, sistema patriarkalaren, kapitalistaren eta heteronormatiboaren kontra borrokatzea da; beste jendarte baten aldeko apustua eginez. Manifestuan esaten dugun bezala “jendarte aske eta anitzaren alde” lan egin nahi dugu, eta agian hori izan daiteke gure ekarpena, beste jendarte baten aldeko lana eta gogoa. Zein da egiten duzuen deia?Zuena da hitza. Edurne: Dei egiten diegu era askotariko pertsonei, gizon-emakume binomioaz nazkatutakoei; bizitzarekin dituzten harremanetan gozamena bilatzen dutenei. Indarkeria matxista patriarkala eta sexu, genero eta sexu identitateagatik eratorritako edozein diskriminazio gaitzesten dutenei, otsailaren 12an eguerdiko 12:00etan egingo den Aniztasunaren Ibilaldian parte hartzera eta nola ez, hilabete osoan zehar antolatutako ekimenetara joatea.

7


8

ione zabalegi nuin


saretik

iratxe retolaza gutierrez_ ehu-ko literatura irakaslea

kateak eta kodeak urratuz Nor bere amak idatzi du, nork bere ama idatzi du. Horixe iradokitzen dute Anne Sexton poetaren hitz hauek: “A woman is her mother”. Batetik, ama dugula ispilu adierazten da (izan haragizko ama, izan gizarteak sorturiko amaren isla). Bestetik, nork bere ispilua sortzeko beharra ere aldarrikatzen da (alegia, emakumeok geure identitate propio hori sortzeko beharra). Adierazpen horren anbiguotasunean emakumearen identitatearen garapenean korapilaturiko egoera batzen da. Nork bere ispilua eraikitzeko eta nork bere buruari begiratzeko bidea hautatzeko, lehen-lehenik nork bere amaren ispiluari begiratu behar diolako, bereziki gizarteak sorturiko amaren islari. Batzuetan, bere burua ispilu horretan islaturik gustura sentituko du, baina beste askotan ispilu hori hausteko, urratzeko, berrantolatzeko beharra sentituko du, behar bizia. Ispilu zahar eta berrituen arteko harreman horretan hazi dira emakumesubjektua sortzeko harturiko bideetariko gehienak, amaren isla berbideratzeko ahaleginik gehienak. Genero ikuspuntutik garaturiko diskurtso literarioak ere bidegurutze horretan garatu dira. Nork bere buruaren idazle identitatea sortzeko, ezinbestekoa izan da ama-idazlearen ispilu hori sortzea, erreferentziak eta ereduak eraikitzea. Lehen erronka, hortaz, idazle amak bilatzea eta asmatzea izan da, genealogia berri eta propioa sortzea, nork bere obrak tradizio berri batean kokatzeko borondateari erantzunez, tradizioaren ispilu gotorra urratuz. Ispilu urratuak sortzen lehenengoetarikoa dugu Virginia Woolf, ama umezurtza. Intelektuala zen aldetik, bere garaiko diskurtso literarioa ezagutzen zuen eta garaiko joeren jarraitzaile zen, eta horregatik, testuaren autonomia ere defendatu beharra ikusten zuen. Literaturaren isla garbia sortzen omen zuen ispilu gotor horren beharra. Testuaren autonomia aldarrikatzeak testuko aztarna femeninoak salatzea zekarren, behar ez ziren hondakinak kontsideratzen zirenak, autonomiaren haustura zekartenak. Kanpo-hondakinak, ez literarioak. Ispilu gotorraren urratzeak. Baina, Woolf, emakumea zen aldetik jakin bazekien emakumeak ikusgarri izateko ispiluaren isla gotorrera egokitu behar izan duela bere burua, eta hizkera literarioa isla maskulino konkretu batek gobernatu izan duela, eta jakin bazekien emakume idazleen baloratzea hizkera literario berri baten sorkuntzatik etorriko zela, literarioaren bestelako gobernatzeak aldarrikatzetik. Literariora hurbiltzeko ispilu berriak sortzetik. Ondotxo zekien, kateak ispilu aurrean islatzea ez dela nahikoa, ispilu gotorren hausturarako bide alternatiboak sortu behar direla, izpiak errefraktatuz. Halaxe egin dute euskal idazleek ere: Amaia Lasak “a, e, i, o, u berri bat” aldarrikatu eta eratu du; Miren Agur Meabek “azalaren kode”-az mintzatu da; Yolanda Arrietak nortasuna desjosi eta birjosteko deia egin du; Aurelia Arkotxak kartografia berriak sortu ditu; Itxaro Bordak bestaldetik eta mugatik oihukatzeko premiaz jardun du; … Nork bere kodea behar duelako ispilu urratuetan bere burua aske berridazteko.

9


herrien txokoa Hau da kiratsa!Publizitate sexistarik ez! Emakumeei bideratutako iragarkietan emakumeak subjektua izan beharrean, pertsonaiak gara; ipuinetako, jokoetako pertsonaiak. Eta hauetan transmititzen dituzten baloreak eta ezaugarriak ez datoz bat egungo emakume langile, kaleratu, ama, kultura anitzeko, zaintzaile, zapaldu, gazte-heldu-zahar, lesbiana, sexu-langile e.a. izatearekin. Beraz, aurten, bereziki lurrinen iragarkiek botatzen duten kiratsa salatu dugu, iragarkien emaria hazten den eguberri garaian. Azpeitiarrek etxeko ileordeak, pitxiak eta arroparik ederrenak hartu eta umorea eta kolorea erabiliz, egin zuten salaketa. Beste hainbat tokitan, markesinak, “publizitate sexistarik ez� lema duen zeloz josi zituzten.

San Silvestre eguneko lasterketetan indarkeria patriarkalaren aurkako aldarria kalean izan da Azpeitiko lasterketan herritarrak bertako Bilgune Feministako kideak egin zituzten pegatinak soinean zituztela egin zuten korrika lasterkariek.

Emakumeok pentsio duina izateko eskubidea aldarrikatu dugu kalean Gure bizitza guztian egindako lanaren errekonozimendua onartuz, etxeko lanak eta zaintza lanak barne, pentsio propioa eta ez eratorria izateko eskubidea dugulako atera gara kalera. Goiko argazkian; Pentsio duinen alde eta emakumeei grebarako dei eginez, Bilgune Feministak La Bolsan (Bilbo) egindako prentsaurrekoa. Beheko argazkian; Donostian, greba bezperan, erosketako karroak eta gurpildun aulkiak hartuta, zaintzeko/zainduak eta pentsio duina izateko eskubidearen alde egindako kontzentrazio ibiltaria.

10


emakumeok plazara! RAKEL RICO LOPEZ . Argazkilaria. Emakumea eta baserria. Emakume baserritarren errealitatea, bizi modua, lana, e.a aitortu eta baloratzeko helburuarekin, EHNE sindikatuaren elkarlanaz Emakume Baserritarren begiradak argazki erakusketa sortu du Raquel Rico beratarrak. Egindako lanaren eta izandako bizipenen inguruan jakin nahiez galdegin diogu. Nolatan sortu zitzaizun emakume baserritarren begiradak biltzeko eta irudikatzeko nahia? Argazkilaritza artistikoa ikasten ari nintzela, proiektu finalerako gai bat aukeratu beharra genuen eta garbi nuen emakumeari buruzko zerbait egin nahi nuela; esan zidaten EHNE sindikatuko emakumeek bilera bat zutela eta bertara agertu nintzen haiekin solastera, hantxe hasi zen dena. Emakume baserritarren begiradak izeneko erakusketa egin dugu; bertan, euren bizitzeko modua erakutsi nahi dugu, emakume baserritarrei merezi duten omenaldia eginez. Nolakoa izan da emakume baserritar langile hauekiko hartu emana? Haien etxeko ateak ireki dizkidate, beraiek egunero egiten duten lana ikusteko aukera izan dut; haien bizimodua, eta egia esan harrituta gelditu nintzen, ikusten duzun arte ez zara konturatzen zer nolako esfortzua eta lana egiten duten. Oso gustura egon naiz lanean, emakume guztiak asko lagundu didate, eta argi dago zein izan den emaitza: bikaina. Oraindik ere haiekin egoten naizenean niri eskerrak ematen dizkidate haien lana erakusteagatik. Emakume baserritarren begiradapean era anitzetako errealitateak bilduko dira. Zein ezaugarrik batzen dituztela uste duzu? Ez dute egun librerik; goizetik hasten dira, etxeko lanak egin, ondotik baserriko lanak, animaliak dituztenak beti egon beharra dute argi ea mina duten, edo urik bai ote duten, e.a. Gero arratsaldean baratzera, belagiak ongi mantentzera; lan handia da dena ongi mantentzea. Baina horrez gain, etxean adinduak baldin badaude hauek zaindu behar izaten dituzte. Kasu asko badira, bakoitza ezberdina, baina denak dute baserria ogibide. Nafarroako herri anitzetan erakusgai izan duzu lana. Aurrera begirako zein asmo dituzu? Gaiarekin jarraitzeko asmorik bai? Erakusketa oraindik herri gehiagotan egonen da, otsailean Beran jarri nahi genuen, baina erabaki dugu momentuz erakusketa gordetzea, hainbeste herritara mugitu eta gero panelak pixka bat puskatu dira, eta berritzeko aukera baldin badugu ba ahalik eta azkarren berriz ere jarriko dugu.

Harremanetarako, www.emakumeokplazara.org-n topatuko duzu.

11


kuleroen kaxa Otsaileko alean proposamen bikoitza hartu diegu maileguan Sareinakeko jostunei. Bi liburu eder eztabaidan bildu eta irakurle taldeetan parte hartzeko. Ondoren laburpentxoak bideratzen badizkizuegu ere, blogean sartu eta kuxkuxeatzera gonbidatzen zaituztegu: http://eibar.org/blogak/sareinak

Desira desordenatuak: queer irakurketak (euskal) literaturaz (Euskal) literatura queer ikuspegitik aztertzea helburu duten artikulu anitzez osatutako liburua. Euskaraz idatzia izanik, gai honetara gure hizkuntzatik hurbilpena egin eta literaturari begiratzeko beste forma bat eskaintzen digu. Gainera, jarraitzeko ere proposamen anitzak bideratzen dizkigu.

Abuelas, madres, hijas. La transmisi贸n sociocultural del arte de envejecer Adin ezberdinetan dauden emakumeen begirada eta hausnarketak biltzen ditu. Abiapuntua gazte izatea ezinbesteko den jendarte androzentriko honetan, zahartzearen inguruan dauden estereotipoen eraikuntza da. Gai ugari lantzen dira pentsaera feministatik: emakume helduen jakintzen transmisioa, osasuna eta ongizatea, sexualitatea zahartzaroan, e.a.

emaraun otsaila  

bilgune feministaren berripapera