Page 1

Anticipándose a su cita anual, HATORTXUROCK, ha decidido celebrar una edición extra en la antesala del verano: la DÉCIMO QUINTA. Las actuaciones,en una CARPA GIGANTE habilitada para ello, se celebrarán el SÁBADO 1 JUNIO en el espacio conocido como ENTRECEMENTERIOS, situado ENTRE BURLATA Y VILLAVA-ATARRABIA, estando previsto su comienzo para las 18.00 HORAS. Urteroko hitzorduari aurreratuta, HATORTXUROCKek udaren atarian edizio berezia egitea erabaki du: HAMABOSGARRENA. Ikuskizuna KARPA ERRALDOI batean izanen da, EKAINAREN 1ean, ENTRECEMENTERIOS deritzon eremuan, ATARRABIA eta BURLATA artean, arratsaldeko 18:00etan. Azpimarragarria da oraingoan kartela ohi baino talde gutxiagok osatzen dutela eta hauen emanaldiak luzeagoak izanen direla, bi ordu ingurukoak. Taldeak: IHESKIDE, RIOT PROPAGANDA, BERRI TXARRAK, FERMIN MUGURUZA, LA JODEDERA, eta DJ JOTATXO. SARREREK 20 € balio dute aurrez erosten badira eta 25 € BERTAN.

hatortxurock

Eta, puntu honetara iritsita, zergatik bururatu zaie ohituraz negu giroko jaialdia orain egitea? Zoritxarrez, egunetik egunera are garrantzitsuagoa delako jendeari gogoraraztea eta sentsibilizatzea espetxe politikak dituen eraginak: Euskal Herrian garai berriak diren arren, kartzelei dagokienez hauek beteta jarraitzen dutela, eta presoen senide eta lagunek milaka kilometro egin behar izaten dituztela haiek bisitatu ahal izateko, honek dakartzan arrisku eta diru-galearekin. Sakabanaketak, biolentzia modu sotil horrek, bere horretan dirauelako. Baldintzapeko askatasuna behin eta berriz ukatzea, gaixorik dauden presoak askatzeko oztopoak (92. artikuluaren aplikazioa ukatuz) edo beraien zigorra osorik beteta eduki arren kaleratzen ez dituztenak...aurreko guztiari hau gehitzen badiogu, arrazoiak badirela argi ikusten dugu, soberan, gainera. HATORTXUROCK, MUSIKA eta ELKARTASUNAren jaia ez da kapritxoz egiten, jaialdi handiak egiteko modaren batengatik ere ez. Herriak sortu du herriarentzat egiten da eta, hasieratik bezala, beharrak hala eskatuta. Eta baita harrotasunagatik ere, zergatik ez? Boterearen xantaia saiakerak ugariak izan diren arren, presoak dauden tokian han egongo delako herria ere. Gainera, edizio hau hamabosgarrena izanda, jaialdia posible egiten duten EHUNKA BOLUNTARIOAK goraipatu nahi dituzte, 1999an HATORTXU lehen aldiz egin zenetik dena ongi atera dadin ezer eskatu gabe lanean aritu direnak.

Como reseñable novedad, apuntaremos que en esta ocasión se ha apostado por un cartel con un menor número de artistas y por unos conciertos de una mayor duración, estando previstas actuaciones de cerca de dos horas. ¿Los nombres de los llamados a actuar? IHESKIDE, RIOT PROPAGANDA, BERRI TXARRAK, FERMIN MUGURUZA, LA JODEDERA, y DJ JOTATXO. Respecto a los PRECIOS DE LAS ENTRADAS, diremos que estas podrán ser adquiridas a 20 €, si se compran de forma ANTICIPADA, o a 25 €, en TAQUILLA. Bueno, llegados a este punto, ¿por qué, aquí y ahora, un HATORTXUROCK, festival genuinamente invernal? Porque, desgraciadamente, cada día que pasa es más necesario si cabe sensibilizar y recordar a la población que a pesar de los nuevos tiempos que corren para Euskal Herria, en materia de política penitenciaria, las cárceles continúan llenas, y los familiares y amigos de los reclusos, viéndose abocados a recorrer miles y miles de kilómetros para poder visitarles, con los peligros y la sangría económica que ello sigue conllevando; porque la dispersión, sutil forma de violencia donde las haya, continúa. Y si a ello le añadimos la persistencia de actitudes como la habitual denegación de la libertad condicional o las trabas para la puesta en libertad ya de los prisioneros enfermos (vía negación de la aplicación del artículo 92), ya, de los que incluso han cumplido íntegramente su condena, por la cuestionada «doctrina Parot»… Vemos que sí, que hay razones. Y más que suficientes para ello. HATORTXUROCK, la FIESTA DE LA MÚSICA Y LA SOLIDARIDAD, no se hace por capricho; por apuntarse a moda alguna relacionada con la organización de eventos de este tipo. Surgido del pueblo y para el pueblo, HATORTXUROCK se hace, se sigue organizando, por necesidad. Y, por qué no decirlo, por puro “harro”. Frente a cualquier tipo de chantaje del poder, porque allí donde estén los presos y las presas políticas vascas, allí irá el pueblo. Además, tratándose la presente de una edición especial, HATORTXUROCK 15 va a aprovechar para homenajear a los CIENTOS Y CIENTOS DE VOLUNTARIOS que desde la primera cita, celebrada en 1999, han trabajado de forma altruista para que su organización sea posible.

FERMIN MUGURUZA, Radar FM 1999.2013 Kortatu edo Negu Gorriak legen-

dazko taldeetako frontmana, 1999tik bakarkako musika ibilbide oparo eta koherenteko protagonista; hamabost urte eta gero ospakizuna egitea erabaki du eta CD berria kaleratu du, Radar FM 1999.2013 (bere bakarkako ibilbidea laburbiltzen duten 18 kantuz osatua). Biran ere martxoan hasi zen, eta No More Tour 2013 izena jarri dio. Ekainaren 1ean Iruñerrira iritsiko da, tokirik egokienean: HATORTXUROCK 15ean. Cantante e indiscutible frontman de grupos legendarios como Kortatu o Negu Gorriak, protagonista desde 1999 de una solvente y coherente carrera musical en solitario; pasados ya quince años , circunstancia que ha decidido celebrar por todo lo alto: publicando un nuevo CD, Radar FM 1999.2013 (recuperando 18 canciones que vienen a resumir su andadura en solitario). La gira, denominada No more tour 2013, arrancó el pasado mes de marzo, y el próximo 1 de junio recalará en Iruñerria, en el mejor de los marcos: el de HATORTXUROCK15

RIOT PROPAGANDA HABEAS CORPUS madrildarrak eta LOS CHIKOS DEL MAIZ valentziarren artean sortutako proiektua; Los Chicosen Pasión de Talibanes diskoa berrargitaratzeko Habeasekin batera sortu zuten T.E.R.R.O.R.I.S.M.O. kantari esker sortu zen elkarlan hau. Oso esperientzia pozgarria izan zen denentzat. Ia berehala euren indarrak batzea erabaki zuten eta azkar hasi ziren sortzen eta CDa grabatzen. Agitazio politiko eta musikalerako proposamen gisa sortu da proiektua eta lan honetan 6 kanta berri daude, Habeas Corpusen musika eta potentzia Los Chikos del Maízen lirika garratzarekin nahasten direnak. Gainera, madrildarrek kontzertu hau probestuko dute beraien XX Aniversario lana aurkezteko eta valentziarrek Pasión de Talibanes laneko zenbait abesti bandarekin jotzean gauza bera egingo dute. Ez da gutxi...! Proyecto auspiciado por los madrileños HABEAS CORPUS y los valencianos LOS CHIKOS DEL MAIZ; la unión surge a raíz de un tema conjunto compuesto para la reedición del disco de Los Chikos Pasión de Talibanes, titulado T.E.R.R.O.R.I.S.M.O. La experiencia deja tan contentos a todos que prácticamente de inmediato deciden sumar fuerzas, resultando relativamente rápido el proceso de creación y grabación de un CD conjunto. Surgido como una propuesta de agitación políticamusical, el trabajo cuenta con seis canciones nuevas que aúnan la música y la potencia de Habeas Corpus y la lírica ácida de Los Chikos del Maíz. Además, los madrileños aprovecharán el concierto para presentar su CD XX Aniversario, y los valencianos, para hacer lo propio, tocados con banda, con algunos de los temas de Pasión de Talibanes. Casi nada…

>>TestuakTextos Oscar Beorlegui >>ArgazkiakFotos Hatortxurock eta utzitakoak

BERRI TXARRAK 1994an hasi ziren eta

HATORTXUROCK jaialdiko lagun zaharrak dira. BERRI TXARRAK, lehen egunetik euskaraz abesten lorpen gehien izan dituen taldea da eta Euskal Herrian nortasun handienetakoa duena. Hasierako taldekideen osaketa aldatu bada ere, (Rubiok, lehen bajistak, 2008an utzi zuen taldea, eta 2010ean Aitorrek, erreferentziazko bateriak), Gorka Urbizu karismatikoak gidatzen duen taldeak lan hauek kaleratu ditu: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak/Ukabilak (2001),Libre © (2003), Jaio. Musika.Hil (2005), Payola (2009) eta Haria, 2011. Gainera, DVD bat egin zuten 2007an, Zertarako amestu, eta 2010ean kaleratutako, Denak ez du balio, singles 1997-2007. En activo desde 1994, viejos conocidos de HATORTXUROCK, BERRI TXARRAK, la banda que más logros ha conseguido expresándose desde su primer día en euskera, es una de las formaciones de mayor personalidad de EH; reconvertidos en buena parte en lo que a su formación hace referencia (en 2008 abandonó la nave Rubio, su primer bajista, y en 2010 Aitor, su referencial baterista), los comandados por el carismático Gorka Urbizu cuentan con los siguientes trabajos en el mercado: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak/Ukabilak (2001),Libre © (2003), Jaio. Musika.Hil (2005), Payola (2009) y Haria, 2011. Además, cuentan con un DVD, Zertarako amestu, publicado en 2007, y un recopilatorio, Denak ez du balio, singles 1997-2007, publicado en 2010.

IHESKIDE 2004an sortu zen Elorrion. Beraien

inguruan dituzten injustizien berri ematea da euren helburua. Bidegabekeriak gertutik ezagutzen dituzte gainera, taldeko bajista atxilotu, torturatu eta kartzeleratu baitzuten. Orain estudioko laugarren diskoa aurkezten ari dira, biran: “Iheskide... irabazi arte!(2012). Street punk estiloko taldea, sasoi betean daude eta poliki poliki Euskal Herriko jaialdi handietan euren lekutxoa aurkitzen ari dira. Formación de Elorrio surgida en 2004. Su principal objetivo es ser altavoz de las diferentes injusticias que tienen a su alrededor; injusticias de las que son buenos conocedores dada la detención, tortura y posterior encarcelación de su bajista. Hoy en dia, se encuentran girando con su cuarto disco de estudio, “Iheskide... irabazi arte!(2012). Grupo de Street punk, en excelente estado de forma que sin prisa pero sin pausa se va haciendo un hueco en los grandes festivales de Euskal Herria.

LA JODEDERA jatorri kubatar sakona duen

taldea da, taldekide batzuk euskaldunak dira, Cubakoak besteak. Letra irrigarriak eta erritmo alaiak egiten dituzte, eta horregatik beraien kontzertuak benetako festa bilakatzen dituzte. Haien proposamen musikala originala delako eta zuzenekoan duten freskotasunagatik, inolako zalantzarik gabe esan dezakegu ezusteko handia emango dutela. Grupo de ondas raíces cubanas integrado por músicos vascos y cubanos que, con sus jocosas letras y alegres ritmos, hace de sus conciertos auténticas fiestas. Por lo original de su propuesta y por la frescura de su directo, he aquí, fuera de cualquier duda, una de las bandas revelación de la escena del país.

Hatortxu 15 promo orria  

Hatortxu 15 promo orria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you