Page 1

Aupa laguna!! Zelan zaude? Ondo espero dugu. Ateak Ireki webgunetik idazten dizugu, zuri eta gainontzeko Nafarroako preso politiko guztiei. Ziurrenik noizbair gutaz zer edo zer entzun edo irakurri duzula, baina ikusteko aukera haundirik ez, ezta? Tira ba! Zuetako batzuk internet zer den senideek kontatutakoagatik jakingo duzue, beste batzuk ordea noizbait ibili bai ibili zaretela, baina ez asko, ezta? Beno, ba gu horretan gaude, interneteko sarean murgilduta, eskubide zibil eta politikoen defentsan, zuen senideei ahotsa ematen, Nafarroako herri mugimenduaren mezua zabaltzen eta abar. Guzti hori Nafarroak behar duen aldaketa politko eta soziala gauzatzeko, aukera emateko etorkizunari, itxaropenari. Gurea ekarpen txiki bat da, gu txikiak garelako, baina gaur egun dexente ezagutzen gaituzte. Duela gutxi bi urte bete genituen. Lehenago Apurtu.org webgunean lan egiten genuen gutako batzuk, baina etsaiak itxi gintuen eta opor txiki batzuk hartu behar izan genituen, gure borondatearen kontra, je, je, je. Beste batzuek hartu zuten orduan erreleboa, eta Ateak Ireki sortu zen. Hasieran soilik gatazka poltikoarekin loturiko gaiak jorratzen zituzten: presoen egoera, atxiloketak, torturak, eta abar. Geroxeago, eta egoera sozioekonomikoak bultzaturik, hasi ziren horrelako gaiak jorratzen: greba orokorrak, langileen mobilizazioak, herri mugimenduak egiten zituen gauzak. Eta orain arte! Bi urte hauetan arrakasta haundia lortu du webguneak, eta esan dezakegu erreferente bat dela jende askorentzat. Askok eta askok esaten digute Ateak Ireki dutela informazio iturri nagusi bezala, eta gu pozik pozik gaude horrekin. Orain arte egindako ibilbidea baloratzen eta aztertzen egon gara

azken hilabete hauetan, eta erabaki batzuk hartu ditugu, eta zuri, eta nafar preso politiko guztiei, horren berri eman nahi dizuegu. Alde batetik, hasitako bidea bide ona dela deritzogu, eta horrexagatik, jarraituko dugu filosofia horrekin. Hau da: herri mugimenduaren ahotsa zabaldu nahi dugu, Nafarroan aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko. Beraz, irizpide honek markatzen digu jorratu beharreko gaiak: sozioekonomiarekin lotutakoak, kolektiboen aldarrikapenekin zerikusia dutenak, gatazka politikoa klabe demokratikoetan konpontzeko loturiko gaiak, eskubide zibil eta politikoen defentsan‌ lan mordo dugu honekin!! Nafarroan eta bereziki Iruùean azkenaldi honetan ematen ari den mugimendu guztiari lekua ematea da gure apostua. Eta horretan sektarismoa ez du lekurik. Aldaketa politiko eta sozialaren alde egiten duen edonork Ateak Irekin izango du bere mezua kaleratzeko aukera. Ezkertiarren topalekua eta eztabaidatzeko gunea ere izan nahi dugulako.

Webgunearen itxura, Doktrina Estrasburgon aztertu zen egunean. Argazkiak eta mezuak ikusten diren Ăą leiho horiek Twitter da, programa bat jendeak bere kontuak zabaltzeko, oso erabilgarria horrelako mobilizazio egunetan informazio, bideo, argazkiak eta abar lau haizetara zabaltzeko.


Bestetik, esatea guzti hau aurrera eramateko ezin dugula gu bakarrik egin, eta gaur egun Nafarroan eta Euskal Herrian aritzen diren beste herri komunikabideekin aliantzak egingo ditugula. Bakoitza bere esparruan murgilduta egon beharrean, gure apostua da harremanak sendotzea eta elkarlana bultzatzea. Bereziki interesgarria iruditzen zaigu Nafarroan komunikabide alternatiboen sare bat osatzea. Gaur egun internetek eta sare sozialek aukera paregabea ematen digute elkarlana gauzatzeko. Ezin duzu imaginatu ditugun balibide eskasekin zenbat gauza egin daitezke denok bat eginez gero!! Eta orain arte erabilitako formatuekin jarraituko dugu: gure webgunean famatuak egin diren bide notiziak, argazki galeriak eta abar. Baina honetan ere berrikuntzak izango ditugu, zeren eta hemendik aurrera hilabetean behin edo bideo erreportai bereziak izango ditugu, hainbat gai sakonki lantzeko. Gainera, laister irrati saio bat martxan jartzeko asmoa dugu, Info7 eta Berriozar irratiarekin batera. Nafarroako gaien inguruko mahi ingurua izango da, eta bertan ahoz aho ibiltzen diren gaiak jorratuko ditugu herrialde honetako pertsona ezanguratsuekin. Eta etorkizun batean telebistako eztabaida saio bat egitea pentsatu dugu. Esan bezala, gaur egun ditugun baliabideekin posiblea da. Beraz, ez dugu asmo eta proiektuen falta, eta gogoak guztiak aurrera eramateko ezta ere. Baina

gure mugak ditugunez, poliki poliki joan beharko dugu. Baita ere esatea webgunearen itxura aldatu dugula, gure logoa eta irudi korporatiboa txukunduz. Aurreko egunean jai txiki bat egin genuen jendeari webgunearen itxura eta proiektu berria erakusteko eta denak oso pozik. Jende asko gerturatu zen, pikoteo bat jarri genuen (por zierto, oraindikan ordaindu ez duguna!, je, je, je) eta bi urte hauetan bideo irudi ezanguratsuenak ikusi ahal izan genuen. Benetan hunkigarria izan zen. Orain lan eder batean murgilduta gaude. Duela gutxi "Quien se ha llevado los dineros" izeneko trilogiaren lehenengo zatia aurkeztu genuen, Los Trileros Forales, non ustelkeria eta klientelismo auziak aireratzen genituen. Izugarrizko arrakasta izan zuen hurak: dagoeneko 3.000 dvd egin ditugu, eta ia guztiak saldu dira. Nafarroa osoa hitzaldiak eta bideo proiekzioak egiten zeharkatu dugu Herri Ekimena eta Kontuz taldeko lagunekin. Datu zehatzik ez ditugu, baina hitzaldietan 2.000 lagun baino geihago hartu dute parte. Eta dokumental osoa interneten ikus daiteke, eta ia 30.000 pertsonek ikusi dute. Beraz, eragin haundia izan duela esan dezakegu. UPNri ez zitzaion batere gustatu. Bi emanaldi debekatu zituen. Bat Iru単ean eta beste

Los Trileros Forales exito bat izan zen. Milaka pertsona ikusi izan dute, eta orain bigarren atalarekin gaude jo ta fuego.


Tuteran, eta hainbat tokietan arazoak izan dira. Noski, hori guretzat hobe. Badakizu, debekuek azken finean morbo haundiago sortzen dute, je, je, je. Esan bezala, orain bigarren kapitulua prestatzen gabiltza. Oraingo honetan CAN auziaren inguruan hitz egingo dugu, eta benetan esatne dizugu, hau la bomba izango delakoan gaude. Bestetik, eta beste hainbat jendearekin batera, ari gara prestatzen Mikel Zabalzaren inguruko dokumental bat. Historia hau urrunetik dator, Apurtu.org itxi zutenean prestatzen ari ginen eta gutxigatik lortu genuen salbatzea genuen material guztia: bideo artxiboak, dokumentazioa, artxibo grafikoak‌ eta orain lan hori berreskuratu nahi dugu eta zerbait duina eta polita egin Orbaizetako gazte honen bizitzaren inguruan. Bukatzeko, esatea edozein ekarpena edo iradokizuna bidali nahi izanez gero, Etxerat elkarteko bulegora zuzendu ahal duzula. Badakizu, Nabarreria kalea 1 5 2. ezkerra, 31 . 001 Iruùea. Asko eskertuko dizugu zure kolaborazioa. Eta hauxe da guztia. Espero dugu gutun hau balio izatea sarean dugun borroka tresna hau pixka bat ezagutarazteko. Besterik gabe, eta zure ongi etorria laister batean grabatu ahal izatea esperantzarekin agurtzen gara. Zaindu eta jo ta ke!! Eutsi goiari!!!

Ikusten duzunez, gure webgunean garrantzi haundia dute bideoek, eta irudiaren bidez kalean ematen ari den borroka islatzen saiatzen gara.

Ateak Ireki bi urte. Espetxeei gutuna  

Ateak Ireki bi urte. Espetxeei gutuna

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you