Page 1

ANDONI AMESLARIA Bazen behin Andoni izeneko mutiko bat,oso ameslaria zena. Oso mutil txintxoa zen, begiak kolore urdinekoak zeuzkan, ausarta zen eta baita lotia ere. Egun batean Andoni eskolara joan zen eta andere単oa azalpenak ematen hasi zenean ametsetan hasi zen. Piratekin amestu zuen. Esnatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu eta ametsetan jarraituaz, pirata bat azaldu zen eta esan zion: -Aizu, nondik etorri zara? Hemen ez duzu ezertarako balio. -Ez jauna, ni ametsetan ari naiz eta ez nekien gaur piratekin amestuko nuenik. -Aizu mutiko, nola izena duzu? -Nik Andoni izena dut, pirata jauna! -Beraz Andoni izena duzu. Aizu Andoni, zuri gustatzen al zaizkizu piratak? -Niri ez, eta gustura esnatuko nintzateke oraintxe bertan. -Zu esnatzeko lehenengo ni eta nire tripulazioekin batera altxorra bilatu beharko dugu. -Bale, konforme. Andoni eta piratak altxorra bilatzera ekin zioten eta pirata batek dena azaldu Andoniri zer egin behar zuen: LEHENENGO URETAKO MONSTRUOA AKABATU EGIN BEHAR DUGU ONDOREN ALTXORRAREN MAPA BILATU BEHAR DUGU JARRAIAN MAPA IKUSITA OINEZ IBILI BEHARKO DUGU GARA 50 KILOMETRO ETA BUKATZEKO ALTXORRA BILATUKO DUGU


Andoni eta piratak munstroarengana abiatu ziren, munstroa oso erraldoia zen, mendi baten altuera adinakoa. Andoni, beldurtuta, zakuaren barruan sartu zen eta piratak esan zuen: -Aizu mutiko horrela jarraitzen baduzu betirako geldituko zara amets honetan. Hori entzunda, Andoni zakutik atera, ezpata hartu eta borrokatzen hasi zen. Jarraian Andonik munstroa akabatu zuen eta aurrera segitu zuen. Hurrengo pausua mapa aurkitzea zen eta hori oso zaila zen. Azkenean lortu zuten hori ere. Uhartera ailegatu zirenean maparen argibideak segitu zituzten eta altxorra bilatzen hasi ziren. Altxorra bilatu zuenean Andoni saltoka hasi zen pozez. Horrela ametsetik esnatu zen. Andonik, etxera itzultzean, amari kontatu zion zer pasatu zitzaion. Amak ez zion ezer ulertu, baina ez zuen inporta. Handik aurrera Andonik ez zuen amets gehiagorik egin piratekin

. REDA QAZQAZ CHALLIK 2013-12-01


ESPAZIORA OPORRETAN Bazen behin Eñaut izeneko mutiko bat. Eñautek 13 urte zituen eta saskibaloia ikustea gustatzen zitzaion, baita bidaiak egitea ere baina, batez ere, espaziora joatea atsegin zuen. Egun batean amak Eñaut esnatu zuen eskolara joateko, kolakao hartu eta eskolara bidean jarri zen. Eskolatik itzuli ondoren Eñautek amari esan zion: -Ama espaziora joan nahi nuke oporretan! -Espaziora¡ -Bai ama, espaziora! - Ea, galdetu aitari! - Ongi da! - Aita,aita, espaziora joango gara oporretan! esan zion Eñautek aitari. -Zergatik ez, ba? Ea hasi maletak egiten! -Ederki, oraintxe hasiko naiz maleta egiten. Eñaut eta bere aitak maletak egin zituzten eta amari esatera joan ziren ea joan nahi zuen espaziora. -Zer ama, ba al zatoz espaziora? esan zion Eñautek. -Ez Eñaut, ez zait espaziora joatea gustatzen! - Ongi da ama, beno gu bagoaz, agur ama!- esan zion Eñautek. -Agur Eñaut, ondo pasa espazioan! Eñauten aitak kohetea hartu eta biak sartu ziren. -Aita zenbat falta da iristeko? - Hamar minutu gutxi gorabehera Handik hamar minutura Eñaut eta bere aita kohetetik irten eta espazioa ikusi zuten. -Zer Eñaut gustatzen al zaizu espazioa? - Bai aitatxo, asko atsegin dut espazioa!

MATTIN ZUFIAURRE GOIKOETXEA


Bazen behin Mikel izeneko ume bat, 12 urte zituen eta Donostian bizi zen. Anaia txiki bat zeukan Unai izenekoa. Berak amets bat betetzeko gogoa zeukan, baina ezinezkoa iruditzen zitzaion. Lehendabizi sumendi baten barruan sartu nahi zuen, mantua eta nukleoa ikertu nahi zituen eta gero espaziuntzi batean espaziora joan. Haizearen - orrazira joan zen osabari itxarotera. Espaziuntzia han zegoen eta osaba ere bai. Segituan abiatu ziren Italiara et bertan Vesuvio sumendira joan ziren. Hau aspalditik dago itzalirik eta, zulatzeko kotxe batez baliaturik, lurraren barnera joan ziren. Lurrazalaren erdialdean Mantuko berotasuna sentitu zuten . Berriro Donostiara itzuli ziren eta, espaziuntzia martxan jarri ondoren, abiatu ziren. Lan asko egin zuten bidaian zehar: makinak martxan jarri eta bidaian arretaz egon. Mikel leihotik begira egon zen eta osaba lanean. Mikel harriturik zegoen nola urruntzen ziren lurretik. Lainoetan arazoak izan zituzten euriarekin eta trumoi eta tximistekin . Espaziuntziak eutsi egin zien behintzat eguraldi aldaketa horiei. Iristen ari ziren, baina oraindik arazoekin zeuden erregaia gastatzen ari zitzaielako. Mikel urduri jartzen ari zen eta osabari galdetu zion: -Osaba, unibertsoan ez al dago gasolinerarik ? Eta osabak estresaturik erantzun zion: -Ez, Mikel, ez dago.


Azkenean ilargian geratu beharra izan zuten eta bertan buelta bat eman zuten. Buelta bat ematen ari zirela beste espaziuntzi bat aurkitu zuten. Mikel barrura sartu zen eta ez zuen inor aurkitu, baina bai erregai depositu bat. Hartu eta bere espaziuntziari bota zion, inori baimenik eskatu ere gabe. Bere espaziuntzira sartu zenean gizon ezezagun bat aurkitu zuen . Gizonari ere Mikel eta osabari gertatu zitzaien gauza bera gertatu omen zitzaion eta azkenean lurrera iritsi ziren behintzat. Mikel etxera joan zen eta pasatu zuen abenturaren berri idatzi zuen bere eguneroko potoloan. Hurrengo asteburuan beste lekuren batera joan nahiko lukeela pentsatzen hasi da Mikel. Arazo txiki bat gertatzen den arren. Bere anaia txikiak eguneroko potoloa irakurri du eta berarekin eta osabarekin eramateko agindu dio, bestela amari kontatuko diola nora doazen beraiek. Amak ez baitio uzten eta beti aitzakiaren bat jartzen baitio. Azkenean anaia txikia eraman beharra izango du.

Ioar Aizpurua Barriola


XIKERREN AMETSA Kaixo lagunak, Xiker dut izena eta Gipuzkoako kostaldeko herri txiki batean bizi naiz, Getarian. Kostaldeko herriko ume gehienak bezala itsasoa oso gustuko dut. Beti itsasontziekin pentsatzen ari naiz, edo eguraldi ona egiten duenean igeri egiteaz. Gaur oso eguraldi ona egiten du eta, seguruenik, eskola bukatu eta gero hondartzara joateko geldituko gara lagunak. Baina gaur eskolako lanak egin gabe eraman ditudalako andereùoak zigortu egin nau eta, gainera, amari telefonoz deitu dio eskolara etortzeko. Gertatutakoaz enteratu denean haserretu egin da eta bronka ederra botatzen ari zait ( bla, bla, bla) Entzun diodan bakarra etxeko ganbara zaharra garbitu beharko dudala izan da. -Aspaldian nuen ganbara garbia ikusteko gogoa eta orain zuk egingo duzu, Xiker. -Bai ama, ondo da, ganbara txukunduko dut. -Hurrengo batean badakizu etxeko lanak egin, bestela beste zigorren bat pentsatuko dut. Etxera burumakur joan naiz, horrelako eguraldia eta ni ganbara garbitu beharrean. Ganbara honetara ez da urteetan inor igo. Hautsez beteta dago, hau dena garbitzea espero badu amak jai dauka Garbitzen ari naizela liburuz beteta dagoen kaxa batekin egin dut topo. Bertan nire birraitonaren liburuak daude. Eseri eta irakurtzen jarri naiz. Harrigarria da, liburu hauek diotenez nire birraitona pirata zen! -Zein pirata klase zara zu?- galdetu zuen ahots batek. Bira eman eta kapitan pirata bat bezala jantzita dagoen gizon bat ikusi dut. Begiak igurtzi ditut, ez da posible. -Nor zara zu? – galdetu diot -Hemen galderak nik egiten ditut, tira, erantzun, zer pirata klase zara zu? -Ba ni‌ ni, ez naiz pirata. -Berdin da, gizon guztiak behar ditugu, gure etsaiaren barkua abordatzera goaz. Mugitu eta goazen, bestela gureak egin du. -Baina ‌nora joan behar duzula esan duzu? -Utzi tontakeriak eta goazen- esan zuen bere ezpata nire aurpegi aurrean jarriaz.


Bizitza ez dut galdu nahi eta berak esandakoa egin beharko dudala uste dut. Pirataren atzetik joan naiz eta ikaragarrizko barku pirata bat ikusi dut. Itsasoratzeko prest dago, zein baino zein beldurgarriagoa den pirataz beteta dago. Abitu gara eta konturatzerako beste barku pirata bat ikusi dugu, guregana dator, edo gu beregana goaz, ez nago ziur, baino zerbait gertatu behar dela garbi daukat. Ni, bada ez bada, ahal dudan toki seguruenean egongo naiz. Bat batean kapitainak ezpata bat eman dit. -Beharko duzu- esan dit. -Abordatzeraaaaaaa- garrasi egin du eta pirata guztiak beste barkuaren kontra joan dira. Hurrengo orduetan ez dakit oso ondo zer gertatuko den, baina ni ezkutatu egingo naiz, espero dut guk irabaziko dugula. Pirata batek nire ezkutalekua bilatu du. Ezpata atera du, ni korrika atera naiz eta bera nire atzetik. Denbora batez bata bestearen atzetik ibili gara. Azkenean ez dakit nork bota duen nire atzetik zetorren pirata, baina derrepentean lurrera zerraldo erori da. Pixka bat lasaitu naiz, baina ez gehiegi, konturatzerako beste pirata bat nuen atzetik. Korrika abitu eta, berehala, irtenbiderik ez duen pasillo batean nagoela konturatu naiz, nireak egin du! Ezpata atera du eta lepoan jarri dit. -Esnatu Xiker, horrela ez duzu inoiz ganbara garbituko. -Zer? -Hiru ordu pasatu dituzu ganbaran eta ez duzu ezer ere ez garbitu. -Nola? Hiru ordu?- ez nekien oso ondo non nengoen, oraintxe pirata batek lepoa moztu behar zidan eta oraintxe nire ama bronka botatzen ari zait ez dudalako ganbara garbitu. Zer gertatu da? -Lo hartu duzula uste dut, garbitzen hasi eta lo hartzea ere ‌ -Piraten liburu bat aurkitu dut eta irakurtzen hasi naiz. Konturatzerako barku pirata batean nengoen. Ez dakit nola gertatu den, baina ikaragarria izan da.

Adur Barandiaran Murua 2013-12-1


ANEREN ISTORIOA Kaixo lagunok! Orain kontatuko dizuedan istorio hau niri gertatu zitzaidan orain dela 6 hilabete. Ni neska alaia naiz, ausarta eta bihurri xamarra. 12 urte ditut eta DBH 1ean nago, Katikua izeneko ikastetxe batean ikasten dut. 2 anai ditut, Karlos eta Aimar. Karlosek 15 urte ditu eta arduragabe hutsa da. Aimarrek, berriz, 7 urte ditu eta futbolarekin obsesionatuta dago: futbolaria izan behar dela besterik ez du buruan. Gure gurasoak bananduta daude. Aimar eta ni aitarekin bizi gara Italian, Sicilian, hain zuzen ere. Agian ezaguna egingo zaizue irla honen izena, bertan baitago Etna sumendia. Etna oraindik bizirik dago, eta horrek beldur pixka bat ematen dit, orain dela gutxi bertatik zetozen orro batzuk entzun baikenituen. Egun hartan nahiko goiz esnatu nintzen. Gosaldu eta jantzi ondoren aitak esan zidan: -Anetxo, joango al zara postrerako pasteltxo batzuk erostera?nik ez neukan batere gogorik eta gainera beti niri esaten zidan joateko. Aimar ez zen behin ere joan, baina barre txiki bat egin eta esan nion: -Noski aitatxo! Dirua eman zidan eta eskaileretan behera abiatu nintzen, atea ahal nuen indar guztiarekin itxi eta Jokinen pastel dendara abiatu nintzen: -Egunon Jokin, emango al dizkidazu txokolatezko hiru pasteltxo? -Horixe baietz, Ane! Hemen dituzu, 6 euro dira! -Tori! Gero arte! -Agur! Pastelak erosita etxera abiatu nintzen, bidean nire lagunetako batzuekin top0 egin nuen eta betiko moduan esan zidaten: -Hara! Anetxo koldartxo! -Zuek guztiok batera baina ausartagoa naiz eta hori erakusteko prest nago!-esan nuen ausardiaz.


-Eta zer egingo duzu hori erakusteko?-erantzun zidaten burla tonuz. -Ba..... Badakit! Etna sumendiaren barneraino iritsiko naiz eta bertako su-harri bat ekarriko dizuet! -Kar,kar,kar... ezetz! -Ikusiko dugu! –esan eta handik alde egin nuen. Gero ordea esan nuenarekin damutu nintzen arren, Etna sumendira igotzea erabaki nuen pentsatzera. Bertan toki polit bat bilatu nuen eta eseri egin nintzen. Ni konturatzerako denbora asko pasa zen eta Aimar bila joan zitzaidan, bere baloiarekin noski: -Non demontre sartu zara, zure bila ibili naiz alde batetik bestera! -Barkatu, nire pentsamenduetan murgilduta ibili naiz... -Berdin da, goazen etxera aita haserretu egingo zaigu bestela. Eta hori esan orduko zulo batetik behera erori zen Aimar, nik zer egin ez nekiela salto egin nuen bere atzetik: -Aimaaaaaar! -Hemen nagoooooo!-bere ahotsa entzutean pixka bat poztu nintzen, baina aldi berean oso urduri nengoen erortzen jarraitzen baikenuen. Halako batean nire anaia erori zen eta ondoren ni bere gainera. -Hauuuu!-esan zuen berak- ez dituzu bi kilo pisatzen eeee!! -Badakit! Barkatu! -Txantxa zen! -Harrigarria da hainbeste kilometro erori eta minik hartu ez izatea! -Hobeto! -Orain zer egingo dugu anaiatxo?-galdetu nion kezkatuta. -Ez dakit Ane... Mugikorra hemen daukazu? -Ideia bikaina!-Mugikorra poltsikotik atera nuenean era bat txikituta zegoen. -Orain zer egingo dugu?-esan nion. -Irtenbideren bat egongo da, bilatu egin behar ordea! -Lurrean hezetasuna dago, agian geiserren bat edo horren antzeko zerbait bila dezakegu!


-Ederto!-zutik jarri, galtzak pixka bat astindu eta oinez abiatu ginen zerbait aurkitzeko asmotan. -Arrebatxo gosetuta nago!-esan zidan tristura aurpegiz. -Baditut txokolatezko pasteltxo batzuk, lehenago Jokinen dendan erosi ditut! Poltsatik pasteltxo bat atera eta eskaini egin nion, segituan kendu zidan eskutik: -Mila esker!-esan eta mokadu batez irentsi zuen, neuk ere pasteltxo bat jan nuen gose bainintzen. -Noiz irtengo gara hemendik, Ane?-galdetu zidan negar malko bat erortzen zitzaiola masailetik behera. -Ni ere desiratzen nago, Aimar! Elkarri begiratu eta aurrera jarraitu genuen. Haitzulo txiki bat ikusi eta bertan sartu ginen. Haitzuloan aurrera gindoazela atzeko pareta erori egin zen eta bertan harrapatuta geratu ginen. Zer egin ez genekiela, halako batean, gora begiratu nuen eta konturatu nintzen irtenbide bat zegoela goran: -Anaiatxo begira ezazu gorantz!-esan nuen esperantza pixka batekin. -Irtenbide bat!- oihukatu zuen Aimarrek pozez zoratzen, Eskalatzen hasi zen baina arrokak bustita zeuden eta segituan ipurdiz erori zen: -Kontuz Aimar!-esan nion, eta halako batean izugarrizko ideia otu zitzaidan. -Aimar! Ideia bat dut! zapatetako lokarriak kendu, bionak lotu eta harri bati lotuko dizkiogu, gero gora bota eta sokaren laguntzaz gora iritsiko gara –esan nion pozez lehertzear: -Nire futbolari plaierak... -Tontotu egin al zara? orain garrantzitsuena hemendik ateratzea da! -Ondo da...- plaierei lokarriak kendu, indartsu lotu, harri bati batu eta gora bota nuen nire indar guztiarekin: -Aimar pasteltxo bat geratzen da, erdi bana jango dugu eskalatzeko indarra hartzeko. -Ongi!-Erditik zatitu eta segituan jan genuen. -Ni zure atzetik joango naiz!


-Bale.- Ez zegoen oso konbentzituta, baino segituan abiatu zen. Pixkanaka- pixkanaka handik irtetea lortu genuen eta nire anaia estu- estu besarkatu nuen. -Lortu dugu!- esan nion pozez zoratzen. Segituan etxera abiatu ginen leher eginda. Etxean aitak izugarrizko errieta egin zigun, baina guk ezentzunarena egin genuen eta, halako batean, esan zidan: -Ane, non da nire pasteltxoa? -Eeee.......- hitzik gabe geratu nintzen. Gustatu al zaizue nire istorioa? Sara Aramendi Monasterio 2013-11-31


Inurriak ilargian Bazen behin, orain dela urte asko, lehen gizaki bat oso modernoa zena. Etxe dotorea zuen, gorbata batekin ibiltzen zen, bizar motza zuen eta ilean gauza berezi bat zuen; ia metro bateko tximak zituela. Bere lagunek Tximaman deitzen zioten. Dena ondo egiten zuen: baratza landu, arbolak inausi, landareak ureztatu ‌ Baina inurriei gorroto zien, ez dakit zergatik, baina gorroto zien. Udako egun eguzkitsu batean, loreek ura behar zutenean lehen gizakia loreak ureztatzen ari zen. Baina, halako batean, zarata bat entzun zuen: -Lan eta lan, zein negu, zein udazken, zein udaberri, zein udan; lan eta lan! -Ahots hori gorrotagarria da!-esan zuen. Loreek ur gehiago behar zuten eta txorrota zabaldu zuen ahalik eta gehien. Inurriak lanean ari ziren, eta hain ur pilarekin uholdea sortu zen inurrien lur hauetan eta laguntza eske hasi ziren. -Ramon, lagundu iezadak! -Maritxuuu, zure beharra daukaat! Lehen gizakiak berriro ere entzun zuen eta honela esan zuen: -Gaur, astelehena!.- guztiz harriturik Tximaman. -Lagundu, lagundu! Berriz ere ahotsak entzun zituen Tximamanek. -Lagundu, lagundu!

Leku guztietara begiratzen zuen, baina ezer ere ez. Halako batean, ordea, lurrera begiratu eta milaka inurri ikusi zituen laguntza eske eta lehen gizakiak, ur gehiago bota zien ‌ Han desagertu ziren. Lehen gizakia, pozik geratu zen.


Baina inurriak nora joango ziren nork daki; zuek ez ezta? Bada nik bai. Inurriak toki ezezagun batean zeuden. Zein leku ote da? Non ote daude? -Non gaude, Joxemi Geologoman? -Ez gaude munduko lekuren batean. Beste leku bat da hau!- erantzun zuen Joxemi Geologomanek. -Irakurri al duzu inoiz honi buruz zerbait Ugaitz Liburu? - Ez, ez … Irakurri ditudan 1.000.000 liburuetatik inoiz ez zen azaltzen horrelako lekurik. -Drudariman druida, ba al dakizu zerbait leku honi buruz? -Bai, zerbait badakit, borobila dela eta dituela.

lau fase

Zalantzak argitzen joan ziren, eta jakin minez taldeetan sakabanatu egin ziren. -Joxe, Antton, Alaitz, Joane eta Ugaitz Liburu lehenengo taldea. – esan zuen Druidaman druidak. -Rebeca,Oier,Eneritz,Ibai eta bigarren taldea. – esan zuen.

Joxemi

Geologoman

-Eta azken taldea, Hodei, Naia, Ander, Unai eta ni neu – esan zuen Druidaman druidak. Abiatu ziren hiru taldeak, bakoitza bere bidean; eta bigarren taldekoek planeta urdin eta berde bat ikusi zuten. Denei abisatu zien. Joxemi Geologoman ahoa zabalik geratu zen, baita Ugaitz Liburu ere. -Hori, guuree planeeta daaaa!- esan zuten biek batera. -Ziur al zaudete?- denek. -Baaaaai!


-Orduan, hau ilargia da! -Nola joango gara etxera! -Ez dut hain gazte hil nahi! -Laaasssaiiii!- esan zuen Druidak. Inurriak han zeuden; ilargian bizi ziren intsektu koloretsuez elikatzen ziren. Baina urteak joan eta urteak etorri, ez zetorren inor. Eurentzat 5 urte pasatu ziren, baina lurrean 50.000.000 urte pasatu ziren. Baina egun berdin horietako batean, espazio-ontzi bat geratu zen ilargian. Neil Armstrong, Michael Collins eta E. buzz Aldrin ziren. Inurriak, espazio-ontzian sartu ziren eta gizaki haiekin lurrera iritsi ziren. Iritsi zirenean, garai modernoko inurriekin festa handi bat egin zuten eta handik aurrera, inurriek, ez zuten lanik egin. Bestela, begiratu iezaiezue orain dabiltzan inurriei!

Kepa Galparsoro Munduate 2013-11-29


ARNAU JAUNTXOA Dakizuen bezala, eta ez badakizue oraintxe esango dizuet, Ripolles mendiaren oinetan herri txiki bat dago, l'Abadia deitutakoa, hor gertatu zen orain kontatuko dizueten historia bitxi hau.

Bazen Arnau deitutako jauntxo bat oso berekoia zena eta irabazten zuen dena berarentzako zen, baita beste norbaiti kendu behar bazion ere, eta gehienbat kapritxoetan gastatzen zuen.

Armetan egin zen azken berrikuntza, ezpatarik gogorrena, astunena, luzeena, arinena, txikiena, finena...denak behar zituen. Baita ezkutu, arku eta ballestak ere.

Bere armarik gogokoena ballesta zen, berari esker jauntxo izatea lortu zuelako, herriko lehenagoko jauntxoari tiro eginda. Jauntxoa ehizara zihoala bere etxeko leihotik tiro egin zion, lehenengoan huts egin zuen arren, bigarrenean bete-betean eman zion. Horrela lortu zuen Arnau perratzaileak jauntxo izatea, inor ez zen ausartu kontrakorik esaten. Lehengo jauntxoaren emaztearekin ezkondu zen eta haren seme-alabei besoa moztu zien ezpatarekin borrokarik egin ez zezaten. Jauntxo lanetan segituan hasi zen, astero- astero zergen bila azaltzen zen herrian, dirua nahi zuela esanez, bestetan ganadua. Herritarrek bazekiten Arnau jauntxoa azaltzen zenean zerbait eman beharko zutela, ez zegoen bera asetzerik. Irakurtzen ari zarela sortu zaizun galdera hau izango da seguruenik, baina zergatik ematen zioten dena, zergatik?.


Erantzuna ez badakizu argi ikusten da kanpotarra zarela. Jauntxo gaizto hau edukitzeaz gain, inguruetako mendietan munstroak bizi ziren eta egurretara edo perretxikotara joaten zenak arrisku handia zuen ez itzultzeko. Arnau jauntxoak apunteri oso ona zuen, gaiztoa ere bazen, baina ausarta zenez, zin egin zuen herritarrak

babestuko zituela,

konturatu baitzen herritarrik gabe geratuz gero ez lukeela dirurik izango. Baina, noski, hau ez zion inori esan eta herritarrak salbatzailetzat hartu zuten Arnau jauntxoak erraldoi batetik libratu zituenean.

Arnau, munstroen ehizara joateko oso ondo prestatzen zen kotoizko prakak eta gerrira arteko kamisetarekin. Kamisetaren gainetik larruzko kamiseta tiranteduna gerrira arte. Larruaren gainetik zeukan mailarik hoberena, gutxien pisatzen zuena eta gogorrena, belaunera arte iristen zitzaiona jantzi ondoren. Guzti honen gainetik jantzi beltz bat jartzen zuen, arrano gorri baten irudiarekin. Arranoa zen bere sinbolo gogokoena, bere izenaren jatorria bertatik baitzetorren, agintzen duen arranoa esan nahi baitzuen Arnau izenak. Horregatik bera ez zen inoiz konformatu perratzaile bizitzarekin.

Ondoren bere armarik hoberenak aukeratzen zituen. Burdinarekin lana egin zuenez, bazekien zer aukeratu: orekatuta zegoen ezpata hobeto borrokatzeko, ezkuturik gogorrena, urrunen botatzen zuen ballesta eta gezirik zuzenenak, prezisio gehiago izateko.


Egunero bezala Arnau bederatzietan esnatu zen, metalezko maila, traje beltza arranoaren sinboloarekin jantzi zuen segituan eta larru beltzeko zapatilak. Metalarekin artikulatutako eskularruak jantzi zituen. Gosaldu ahal izan zuena, eskularruekin zaila baita eta armak hartu zituen. Bere zaldi beltza gaua bezain beltza eta tximista bezain azkarra zain zegoen aspalditik eta ehizara joan zen basora. Basoan zebilela pentsatzen ari zen: -Zer

ehizatuko dut? Untxia, oreina edo usoren bat? Gaur oreina

harrapatuko nuke. Eta horrela joan zen isilean orein bat ikusi zuen arte, ballestari gezi bat sartu, jauzi... baina oreinak entzun egin zuen eta korrika hasi zen: -Kaka zaharra entzun egin dit ! Arre zaldia. Oreinaren atzetik korrika joan zen eta oreinak ezin izan zuen gezia saihestu.

Bere jauregira bueltan zihoala txakur beltz handi bat ikusi zuen urrutian eta pixka bat gerturatu zen. Aurrez aurre zuenean hiru lepo zituela eta ahotik sua ateratzen zitzaiola iruditu zitzaion eta gainera hortzak kutxiloak bezain zorroztuak zituela. Begiak igurtzi zituen bista jaisten ari baitzitzaion adinarekin. 31 urte bazituen dagoeneko eta zahar xamarra zen, baina oraindik hiru lepo zituela ikusi zuen begiak zabaltzean, eta sua ere bazuela. Buelta hartu zuenean zaldiaren buztana erre baitzion. Tximista baino azkarrago herriko plazara joan zen: -Gerturatu denaz gauza bat esan nahi dizuet, ehizan nengoela hiru lepoko eta ahotik sua ateratzen zuen txakurra ikusi dut. -Hori gezurra da! -Nahikoa da, atzo bertan jaso zenuen genuen guztia.


-Hori gezur hutsa da, lapurra. Arnau jauntxoa, herritarren erantzuna ikusita, ezpata hartu eta lepoak mozten hasteko gogoarekin jarri zen, baino arnasa sakon hartu eta esan zuen: -Ez badidazue sinesten zuentzat okerrago. Arnauk jauregira alde egin zuen, bere oreina bizkarrean zuela. Jauregira iritsi zenean oreina sukaldean utzi zuen eta jangelara joan zen. Bost minutu itxaron eta gero

txerri txuleta patatekin ekarri zioten

lehenengo, entsalada bigarren eta postre bezala urdaiazpikoa. Arnauk ez zuen asko jan

munstroaren irudia etortzen zitzaiolako burura.

Arduratuta zegoen, baina herritarrek eskarmentu bat merezi zuten bere ustez. Arnau mahaitik altxatu eta armak garbitzera joan zen, ideia bat zuen: -Geziei puntatan pozoia jartzen badiet errazago garaituko dut txakurra. Esan eta egin, Arnauk gezien puntetan pozoia jarri zuen, gezi denak pozoindu zituenerako gaua zen. Gauean hamabiak aldera oihu batzuk entzun ziren eta baita Arnau esnatu ere, leihotik begiratu zuen eta bi etxe sutan zeudela ikusi zuen. Txakurra hirugarrena erretzera zihoan, baina lasai zegoen leihotik begira, denak bere bila ari ziren eta herritar batek hauxe esan zuen : -Mesedez Arnau, salbatu gure herria mesedez, eskarmentu nahikoa izan dugu eta. -Ongi da txakurra hilko dut. Orduan ballesta kargatu apuntatu eta disparatu zuen. -Baina ez zaio ezer gertatuko gezi batekin- esan zuen herritar batek. - Itxaron pixkabat -esan zuen Arnauk.


Bost minutu geroago txakurra hil egin zen pozoiarengatik. Denak pozik zeuden eta Arnauk esan zuen: -Nire esker, bestela... Hori bai, bihar pasako naiz kobratzera. Denak oso eskerturik zeuden eta oraingoa ez zitzaien gehiegi inporta zergak ordaintzea: Festa bat antolatu zuten Arnaurentzat eta kanta bat eskaini zioten: La comtessa està asseguda, viudeta igual, la comtessa està asseguda al seu palau. Se li presenta a la cambra, valga'm Déu val!, se li presenta a la cambra el comte Arnau. -A on teniu les vostres filles, muller lleial? A on teniu les vostres filles, viudeta igual? -A la cambra són que broden, comte l'Arnau. A la cambra són que broden seda i estam. -Deixeu-me'n endur una filla, muller lleial; que amb mi passarà les penes que estic passant. -Així com les heu guanyades, valga'm Déu val!, tot sol com pugueu passeu-les. comte l'Arnau. -Què és aquest soroll que sento, comte l'Arnau? Què és aquest soroll que sento, que sona espant? -És el cavall que m'espera, muller lleial. És el cavall que m'espera viudeta igual. -Baixeu-li grana i civada,


comte l'Arnau, baixeu-li grana i civada, valga'm Déu val! -No menja gra ni civada, muller lleial. Sinó ànimes damnades, si n'hi donau. -Feu tancar aquella mina, muller lleial; feu tancar aquella mina, viudeta igual; que dóna al convent de monges, muller lleial; que dóna al convent de monges de Sant Joan. -Quina hora és que el gall ja canta, muller lleial? Quina hora és que el gall ja canta, viudeta igual? -Les dotze hores són tocades, comte l'Arnau, les dotze hores són tocades, valga'm Déu val! -Ara, per la despedida, muller lleial, ara, per la despedida, dem-nos les mans. -Massa me les cremaríeu, comte l'Arnau; massa me les cremaríeu, valga'm Déu val!

(Ripolles :kataluinako mendi bat, Maila:metalez egindako jantzia)


6. MAILAKOEN IPUINAK  

6. mailakoek lehenengo hiruhilabetean sortutako ipuinak

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you