Issuu on Google+


Gure herria hobeto ezagutzeko

AURKIBIDEA

HERRIAREN SORRERA HERRIAREN DESKRIBAPENA FESTAK PERTSONAI EZAGUNAK MONUMENTU ETA ERAIKIN BEREZIAK


Gure herria hobeto ezagutzeko

ATAUNGO HERRIAREN SORRERA Ataun izena du gure herriak. Ataka hitzetik dator eta izenak dioen bezala, ate edo pasabide denez, erromatarrak ibili ziren pasabidean eta garaiko txanponak aurkitu dira. Ataun izena jarri aurretik Athavit eta Athagun izenak omen zituen . Jentilbaratzako gazteluaren hondakinak eta bertan topatutako urrezko eraztunak Erdi Arora garamatza. Lazkauko jaunarekin izan zuten ataudarrek borroka eta eztabaida ugari urte askotan. Batetik, apaiz erdaldunak izendatzen zituelako,


Gure herria hobeto ezagutzeko

bestetik ataundarren uzta eta emaitzarik gehienak berak eramaten zituelako, eta azkenik, San Martingo eliza erakitzean bere armarri jarri nahi izan zuelako. Ataundarrek ez zuten etsi eta 1 584ko ekainaren 15ean Ataungo herriaren armarria ezarri zen San Martingo elizako horman. Eta 1.616. urtean izendatu zuten Ataun Herri .


Gure herria hobeto ezagutzeko


Gure herria hobeto ezagutzeko


Gure herria hobeto ezagutzeko

HERRIAREN DESKRIBAPENA Ataun, Gipuzkoaren hegoaldean dago kokatuta, Goierri bailaran. Nafarroarekin muga egiten du. Hiru auzo nagusi daude: San Martin, San Gregorio eta Aia. Baina badira auzo txikiagoak ere:Arrondo, Lauztierreka, Ergoiena, Astigarraga, Arinberriaga, Arratekale, Ugalde-karrika, Aitzarte, Artzaterreka, Murkondo, Otadi-zeharra, Suki zeharra‌ Agauntza errekak zeharkatzen du herria. Gipuzkoako herririk luzeena da, 14km ditu. 1.700 biztanle inguru ditu.


Gure herria hobeto ezagutzeko

FESTAK San Isidro eguna: maiatzaren 15ean, baserritarren eguna ospatzen da, eta urtero auzoz aldatzen da. San Martingo festak: San Martinen ospatzen dira azaroaren 11n. Jentilen etorrera: festaren aurreko aste bukaeran. Mondeju lehiaketa: azaroan, festetan ospatzen da. Gaztina Jana: Ataungo eskolan ospatzen da azaroak 24ean. Korrikaldia: Ataunen ospatzen da urriaren 25ean. San Gregorioko festak: irailaren hasieran ospatzen dira.

Aian uztailaren 2an Santixal festak ospatzen dira.


Gure herria hobeto ezagutzeko

PERTSONAI EZAGUNAK

Urrestarazu anaiak:Joxe eta Jacinto Ataunen jaio ziren. Txirrindulari profesionalak izan ziren. Majestik taldean korritu zuten.

Jon Ander Albisu:Ataunen jaio zen 1990ean. Asegarce enpresako atzelaria da.

Dioni Galparsoro: 1978Ko abuztuaren 13an Ataunen jaio zen. Profesional bezala 2003 Euskaltel-Euskadin hasi zen korritzen.


Gure herria hobeto ezagutzeko

Joxe Arratibel,idazlea eta ipuin kontalaria: Ataungo Sariarte baserrian jaio zen 1923 an. Joan Arin: Ataungo Telazpi baserrian jaio zen.Lehenengo Ataungo mapa berak egin zuen eskuz, liburu asko idatzi zituen Ataungo historia eta ohiturei buruzkoak . Miguel Imaz: Ataunen jaio zen. Donostiako eraikuntzarik garrantzitsuenak berak sortutakoak dira. Joxemiel Barandiaran: Antropologoa eta etnologoa.1889ko aben duaren 31n Perunezarre baserrian eta 1991 ko abenduaren 21ean Sara etxean hil zen 102 urte egiteko hamar egunen faltan.


Gure herria hobeto ezagutzeko

ATAUNGO MONUMENTU ETA ERAIKIN BEREZIAK

ZUBIKOETA JAUREGIA Gabriel kapitainak egindakoa.

UDALETXEA (XVII)


Gure herria hobeto ezagutzeko

ORGANO BARROKOA

San Martingo elizako koruan dago kokatua organoa. Gipuzkoako zaharren eta ederrenetakotzat jota dago. SAN MARTINGO ELIZA (XVI-XVII)

SANTIAGO OSPITALA

Azkeneko erromesak 1964.urte aldean iritsi ziren. Etxea bota zutenean Santiagoko irudia etxe berriko fatxadan jarri zuten.


Gure herria hobeto ezagutzeko

GALBARIO SAINDUA

XVII. mendekoa da.

JENTILBARATZAKO GAZTELUA

Garai baten gaztelu izandakoaren aztarnak daude. XI.mendetik XIV.era bitartean garrantzi handiko lekua izan zen, batez ere, Nafarroa eta Gaztela arteko gatazkan.

PERUNEZAR BASERRIA

Joxemielen jaiotetxea da.


Gure herria hobeto ezagutzeko

SARA XX. mendekoa da. Joxemiel

Barandiaran bizi izan zen etxea.

JOXEMIEL BARANDIARAN MUSEOA ETA LARRUNTZA ERROTA


Gure herria hobeto ezagutzeko

ZELABEAR DORRETXEA: Lazkaoko jaunaren dorreetxetako bat.

SAN GREGORIOKO ELIZA


Gure herria hobeto ezagutzeko

AIAKO SANTA ISABEL ELIZA

BERRENOAKO GALTZADA

Izan zen mendeetan zehar NafarroaGipuzkoaren arteko hartuemanetarako bide nagusia.Santiagobidea ere bertatik zen.


Gure herria hobeto ezagutzeko

EGILEAK AIERBE URDANGARIN, EKAITZ AIZPURUA BARRIOLA, OINATZ ANZA AUZMENDI, JUNE ARELLANO MINTEGI, Iテ選GO ARRUABARRENA ARRESE, GOIURI CONTRERAS GOIKOETXEA, NIKOLAS DORRONSORO DORRONSORO, ENERITZ DORRONSORO DORRONSORO, UXUE ERAUSKIN ORTUN, MARKEL ESKISABEL ARANBURU, IRANTZU ETXEBERRIA GANZARAIN, XIKER EZKURDIA ESKISABEL, ANER GARCIA-FALCES SANCHEZ, EKHI KEREJETA ZABALA, MARTIN LANDA IMAZ, ARATZ MARTIN PRIETO, ANER MIELGO DIEGO, JULEN MUXIKA MUNDUATE, SUSTRAI PEREZ AUZMENDI, NAROA SANTAMARIA GALPARSORO, ALICIA SUKIA IMAZ, ZUHATZ SUKIA MOREA, AMETS ZABALETA IRASTORZA, JOANE


Gure herria hobeto ezagutzeko liburua