Issuu on Google+

5. ETA 6. MAILAKOEK AURRENEKO PARTIDA IRABAZI DUTE FUTBOLEAN UGAROREN AURKA

5. eta 6. Mailakoek atzo beraien aurreneko partida irabazi zuten Ugaroren aurka 7-6 Ataungo frontoian

Unai Erauskin/ Ataun, 2014ko maiatzaren 18a

Ugaro eliminatu egin zen eta ezin izan zuen sailkatu Gipuzkoako txapelketarako galdu egin zuen eta. Ugaroko bat oso ona zen eta lan asko eduki zituzten Joxemiel Barandiaranekoek, defentsa lanetan baina azkenean ondo moldatu ziren eta irabaztea lortu zuten. Mikel Auzmendik zuzentzen duen taldeak sufrimendu handiarekin irabazi zuten. Aurrena 4-0 hasi ziren irabazten, gero 4-2, gero 5-2, ondoren 5-4, ostean 6-5, eta azkenik 7-6. Ataungo taldea, Joxemiel Barandiaran, denbora guztian aurretik joan zen, ez zen inoiz galtzen joan eta hori ere abantaila handia da. Naiz eta asko sufritu, partida irabazi zuten eta Ugaro Gipuzkoako txapelketatik kanpo utzi zuten. Ugaroko guztiak negarrez hasi ziren , pena handia bai zuten Gipuzkoako txapelketara ez zirelako sailkatu. Azkenean Murumendi eta San Andres sailkatu dira Gipuzkoako txapelketarako. Joxemiel Barandiaranekoen poza handia izan zen, beraien lehenengo garaipena bai zen. Aurreko astean 5-5 egin zuten, hemen ere garaipena eskuetan eduki zuten baina azkeneko segunduetan lortu zuten beste taldekoek partidua berdintzea. Pena handiarekin geratu ziren, baina atzokoarekin dena ahaztuta geratu zen. Ataungo golegileak hauek izan ziren: Kepa: 3 gol Adur: 2 gol Unai: Gol bat


Aitana: Gol bat

Joxemiel Barandiaran eskola.


Eskolako berri bat