Issuu on Google+

Bazen behin Eneko izeneko mutil bat. Motocrossean ibiltzen zen. Begi berdeak zituen eta ile beltza. Egunero entrenatzen zen Ataungo Arantzamendi mendian (600m). ``KTM EXC 250 2011´´ eta ``Gas Gas EC 300 Nambotin´´ motorrak zeuzkan. Arantzamendin 50 km egin eta gero deskantsatzen hari zela, Espainiako motocross selekzioko lehendakariak deitu zion:

- Kaixo, Eneko Goikoetxea al zara? - Bai ni naiz, Zergaitik? - Eukal motocross selekzioko lehendakaria naiz, pilotu batek hanka hautsita dauka eta ``Dakar´´-en zuk parte hartzea gustatuko litzaidake. - Bai noski, gehiago entrenatzen hasi beharko dut. Enekok lagun eta familiarrei eman zien albistea. Egunero 100 km egiten hasi zen entrenatzeko eta egun batzuetan 150 km ere bai. Taldekide bat zuen, euskalduna. Baliarraingoa zen eta Ibai izena zuen eta berak ere bi motor zeuzkan ``Kawasaki KX 250 F´´ eta ``Yamaha YZ450F´´. Enekorekin hasi zen entrenatzen Arantzamendin. Ospatzeko Olaberriako Arrieta jatetxean bazkaria egin zuten Enekok, Ibaiek, Enekoren lagunek eta familiarrek. Astean behin Baliarraingo San Joan mendira joaten ziren entrenatzera. San Joan mendian entrenatzen ari zirela, Ibairi motorra matxuratu zitzaion. Ibai Enekorekin joan zen Enekoren motorrean etxera. Motorra konpondu eta berriro ere entrenatzera joan ziren. Aste bat falta zela, Eneko eta Ibairi ``Dakar´´-eko motorrak eman zizkioten. Motorren marka ``KTM´´ zen.


Eneko eta Ibairen lagunak eta familiarrak urduri zeuden, Eneko eta Ibai bezala. Egun bat falta zela lehen etapa hasten zen lekura joan ziren Ibai eta Eneko, Espainiako motocross selekzioarekin. 3 etapa ziren. Eneko eta Ibai ohera joan ziren, hurrengo eguna gogorra bai zen. Eneko zortzietan jaiki zen eta selekzioko mekanikoari lagundu zion motorrak prestatzen. Ibai jaiki zenean biek kaskoak, trajea eskularruak eta botak jantzi zituzten. Lehenengo etapa hasi baino lehen Espainiako motocross selekzioko presidenteak bi pilotuei animoak eman zizkioten. Etapa hasteko hamar minutu falta zirela Ibai eta Eneko urduri zeunden. Aurreko urtean Ibairen taldekide batek laugarren egin zuelako, zortzigarren hasi zen Ibai eta Eneko bederatzigarren. Eneko eta Ibai denei aurreratzen hasi ziren, lehenengo eta bigarren jarri arte, Enekok erasoa jo zuen eta Ibai ere bere atzetik joan zen. 50 km falta zirela Ibaiek istripua izan zuen frenuek ez ziotelako egiten, hanka hautsi zuen. Espainiako motocross selekzioko kamioia etorri zen medikuekin. Enekok lehenengo egin zuen eta oso pozik jarri zen, eta bere aitari deitu zion: - Ring! Ring! Ring! Ez zion hartzen telefonoa baina berriro deitu zion. - Ring ! Ring! - Zein da.- esan zuen aitak. - Eneko naiz, lenengo egin dut ``Dakar´´-eko lehenengo etapan. - Amari esan, bihar deituko dizut, aio. Kamioira joan zenean Ibai ez zegoen eta presidenteari deitu zion. - Ring! Ring! Ring! Ez zion hartu eta zerbait larria zela iruditu zitzaion. Mekanikoari galdetu zion ea zerbait bazekien. Zen gertatu zen


kontatu zion. Dutxatu eta motorra garbitu zuen. Ondore ohera joan zen. Bigarren etapan lehenengo joan zen baina Italiar batek pasa egin zion. Bigarren egin zuen baina, sailkapen nagusian lehenengo zioan. Hirugarren etapa zen garrantzitsuena eta gogorrena ere bai. Lehenengo egin zuen baina justu-justu. Sailkapen nagusian lehengo egin zuen eta urrezko moto txiki bat eta 120 mila euro eman zizkioten. 2 mila euro Ibairi eman zizkion eta 118 mila eurorekin ``Mercedes Benz Clase C´´ autoa erosi zuen eta sobratutakoa gorde egin zuen. Hurrengo urtean, Ibai eta Eneko berriro ere ``Dakar´´ karreran hartu zuten parte.

Eneko Goikoetxea 2014ko martxoaren 23a 5. maila


Eneko dakarren