Issuu on Google+

BIKOTEKA IDAZTEN

OLERKIAK

2014-05-09


XAKEKO TABLA

Ene xakeko taula maitea zurekin jolasten naizenean, pentsakor jartzen naiz, xake mate egiten dudanean, triste joaten naiz apalera zu gordetzera. Zu hartzen zaitudanean, pozik jartzen naiz. Zure karratu marroi eta zuriak dir-dir egiten dute nire begietan. Juan Mari Lamata etortzen denean ekartzen zaitu bueltan, txikien ama da handiena. Eskola etortzean, hor ikusten zaitut, nire zain.

Orain hogei urte ditut eta hala ere oroitzen naiz zurekin pasatutako momentu goxoez.

Ainhoa, Maddi eta I単aki


HIZTEGIA Hiztegia beti edozeini laguntzeko prest, zerbait ez dakizunean badakizu non bilatu.

Zuk hiztegi dena dakizu, milaka hitz dauzkazu eskola guztietan zaude, gehien bat gure eskolan.

Zu edozein baino argiagoa zara, pertsona bat bezain argia, zu gabe ezingo genuke bizi, oso beharrezkoa zara gure bizitzan.

Apaletan bizi zara, guk erabili arte hortxe egoten zara, gustura eta goxo-goxo.

ANARTZ ETA OLATZ


EGUZKIA

Eguzkia, zu zara planetako izarrik handiena beroa ematen duena. Egunero jaikitzen naizenean, hor goian zaude niri begira, ikusten zaitudanean, zuk ematen didazu poza. Baina ezin zaitut ukitu.

Ezin dut zuregandik gertuagi jarri bestela itsutu egingo naiz.

Egileak: June eta Aratz


PANTERA Pantera!!! Pantera!!! ze kolore politak dituzun laranja eta beltza. Aze kolore politak diren nire kolore gustukoenak. Oso bizkorra zara animalirik bizkorrena, animali guztiak hasten dira ihesika zu ikustean. Oso buru ona daukazu animaliak harrapatzerakoan ezkutatzen zara belarren artean eta gero zast!!! animali hori harrapatuta. Kolore politak dituzu bizkorra zara, buru ona daukazu pantera da nire animalirik gustukoena

Egileak: Duarte eta Eneko


IGELA

Zu ikusten zaitudanean, Bete-betean zoratzen naiz. Oh igeltso zure saltoak munduko onenak dira, zure azal berde eta zure begi urdinak.

Zure hanketako oinatzak, oso politak dira eta zure mingaina oso luzea.

Zu ondo kamuflatzen zara belartzari berde zoragarrietan, eta salto handiak eginez, ederki pastasen duzunean ondoren uretara joaten zarenean, igeri egiten ari zara zure lagunekin eta ondoren kroaaak-kroaaak egiten duzu

MIKEL ETA ITSASO


ATAUN

Gure herri kuttuna oso polita da. Mendiez inguraturik daude, auzo guztiak.

Agauntza ibaiak zeharkatzen du herria, hain polita da nire begiak berari begira jartzen direla.

Joxe Migel Barandiaran Ataungo Sara etxean bizi zena. Gure herriko pertxonik alaiena, eta apaiza genuena.

Gure ikurra otsoak dira mendietan gehiena daudenak, gu hitz egiten gauden herria Ataun da.

Egileak: Maialen eta Jagoba


Bikoteka idazten olerkiak