Page 1

ANBOTO MENDIAN Bazen familia bat Anboto mendiko kobazulo batean bizi zena. Gurasoen izenak Miren eta Gorka ziren, eta umeenak Maite eta Jon. Maitek zazpi urte zituen, ile luzea eta horixka zuen, begiak urdin kolorekoak zituen eta gorputz melarra zuen. Jonek bost urte zituen, ile motxa eta horixka zuen, begiak urdin kolorekoak, gorputz melarra zuen bere arreba bezala. Kobazuloa etxe baten moduan jarrita zeukaten barrutik, baina kanpotik kobazuloa ematen zuen. Anboto mendiak 1.331 metro ditu, orduan goizean goiz jaiki eta Elorrio herrira jaisten ziren lanera eta eskolara. Larunbat eta igandeetan, goizean buelta bat ematera ateratzen ziren. Arratsaldetan , Elorriora jaisten ziren lagunekin ibiltzera. Larunbat goiz batean, laurak buelta bat ematera atera ziren. Jonek estropezu egin zuen egur batekin eta lurrera erori zen eta eskumuturra hautsi zuen . Etxera itzuli ziren kotxea hartzera eta Elorrioko medikuarengana joateko. Medikuak eskaiola jarri zion eta etxera itzuli ziren. Etxerako bidean, bide erdira izugarrizko basurdea atera zitzaien, susto ederra hartu zuten, baina ez zen ezer gertatu. Etxeko atarira iritsi zirenean, txori txiki bat aurkitu zuten zaurituta. Txoria etxe barrura sartu zuten eta begiratu zioten ea zer gertatzen zitzaion, eta beso bat hautsita zuela ikusi zuten.

-Txoria ere ni bezala medikuarengana eraman behar dugu?Galdetu zuen Jonek. -Ez Jon, txoria hemen sendatuko dugu.-Erantzun zion amak. -Arratsaldean joango gara amonaren etxera? Berak txoria eduki zuen eta kaiola gordeta izango du.- Zioen Maitek. -Arrazoi duzu.-Erantzun zion aitak.


Bazkaldu zuten eta arratsaldean amonaren etxera joan ziren kaiolaren bila. -Tin-ton!- Jo zuen tirrina Maitek. -Nor da?-Zioen amonak. -Gorka, Miren, Jon eta Maite gara.- Erantzun zion Maitek. Amonari kontatu zioten txoritxoarena eta amonak kaiola eman zien, arratsaldea amonaren etxean egon ziren kontu-kontari. Iluntzean etxera itzuli ziren eta txoria kaiolan sartu zuten, amonak emandako alpistearekin batera. Txoria sendatu zenean, libre utzi zuten eta goizero-goizero , etxeko atarian ogi pixka bat jartzen zioten eta txoria goizero itzultzen zen ogia jatera.

UXUE 5. MAILA 2014-03-22


Anboto mendian  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you