Issuu on Google+

a001-004_ataria

18/12/13

21:47

Pรกgina 1


a001-004_ataria

18/12/13

21:44

Pรกgina 2


u001_urtekaria

27/12/13

13:19

PĂĄgina 1

Tolosaldeko Ataria, herritarren esku Ainhoa Oiartzabal Zuzendaria

Urte gogorra izan da aurtengoa Tolosaldeko lantegietan. Eta nabarmen gogortu da urtea 2013ko azken egunetan; Albizturko Antalis, Adunako Endaki eta Anoetako Renault lantegien biziraupena ez dago batere argi lerro hauek idazterako orduan. Eta aurrez, itxi dira beste enpresa batzuk (Zizurkilgo Perot) edota, kaleratu dituzte langileak euren beharretatik (Tolosako SAM,...). Sindikatuek eta langileek urtean zehar egin dituzten hamaika protestetan salatu dute haien geroa hemendik urrun, enpresa multinazionalen atzerriko bulegoetan ebatzi dutela; hots, Tolosaldeko herritarren zein herrien geroa eskualdetik kanpo ari direla diseinatzen. Horra hor errealitatea. Gordina. Joaten ari den urtearen udazkenean, ordea, argi printza koloretsu batek argitu zuen errealitatearen iluna. Urriaren 6ean Euskal Herriko hamaika txokoetatik etorritako euskaltzalez bete zen Tolosa, Gipuzkoako Ikastolen Kilometroen festaren baitan. Irudi eta mezu gogoangarriak utzi zituen egun hark, eta euskararen aldeko jai erraldoi hura jaiotza garrantzitsu baten abagunerik aproposena izan zen; Tolosaldeko Ataria komunikazio proiektu bateratzaile eta berriaren sortzearena. Txolarre Irratiak, Galtzaundi aldizkariak eta Tolosaldeko Hitzak erditu zuten Ataria, hilabete askotako hausnarketa eta eztabaidaren ostean, ausardia eta ilusio dosi handi batekin. Gordin. Gogotsu jaio zen Tolosaldeko Ataria, eta hala ekingo dio 2014ko urteari, errealitate sozioekonomiko ilunean bada ere. Izan ere, bertako kideok badakigu gure geroa ez dela multinazionalen eremu hotz eta urrunetan erabakiko; hemen, eskualdean, Tolosaldean baizik. Tolosaldeko 28 herrietako herritarrek duzue gure geroaren giltza, zuek erabakiko duzue nolako haziera izango duen euskaratik eta euskaraz pentsatu eta eginiko komunikazio proiektu honek. Zuen sostengu ekonomikoak jarritako kapitalarekin egingo baitu aurrera; urtean 75 euro jartzea eskatuko dizuegu, eta atarikide bilakatzea. Horren truke, eskualdeari buruzko informazioa ematen, herritarren kezken bilgune izaten eta euskaldunen komunitatea kohesionatzen segitzea bezalako konpromisoak hartuko ditugu guk. Eskualdetik, eta eskualderako. Bidaide izango zaituztegulakoan, urte berri on!

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L Lege Gordailua: SS-1323-2013 Zuzendaria: Ainhoa Oiartzabal Telefonoa: 943 655695 Faxa: 943 650018 Webgunea: www.ataria.info E.P: ataria@ataria.info Irratia: FM 107.6 Papereko editorea: Eneritz Maiz. Interneteko editorea: Imanol Garcia Landa. Irratiko editorea: Jon Miranda. Tolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Tolosaldeko gizarte eragileak Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak: • Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil


u002-003_urtekaria

27/12/13

11:51

PĂĄgina 1

- 4 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Urtarrila

Tolosaldea

Uholdeek kalte handiak eragin zituzten eskualdean Urtearen hasieran egindako euriteak ondorio nabariak utzi zituen eskualdeko erreka, ibai nahiz urtegietan, gainezka egin baitzuen urak puntu askotan. Baliarraingo Ibiur urtegia, esaterako, bete egin zen, eta estreinakoz goiko ur zuloetatik ura botatzen aritu zen. Ibaiei eta erre-

kei dagokienez, puntu gatazkatsuenak Oria ibaia Alegian —irudian— eta Araxes erreka izan ziren. Luiziak ere sortu ziren euriaren ondorioz, eta esaterako, Abaltzisketan baserri bat harrapatu zuen edo Leaburutik Gaztelura doan bidea itxita egon zen hainbat astetan.

Tolosa

Tolosa

Poca Tripa, 50 urte

B espazioa, zabalik

Tolosako Poca Tripa txarangak 50 urte bete ditu aurtengo inauterietan, eta urteurrena ospatzeko, La charanga Poca Tripa no tiene miedo diskoa eta liburua argitaratu dituzte. Halaber, 2013 urteko Inauterizale Kuttun izendatua izan zen, beraz, txarangaren kideak izan ziren inauterietako txupina botatzeko ardura izan zutenak.

Artea eta kultura transmititzeko zentroa zabaldu zuen urtarrilean BOX.A elkarteak, San Esteban auzoan. Elkarteak euren lanak sortzeko erabiltzen duen tailerraren azpiko solairuan egokitu dute gunea, eta bertan, kulturaren eta artearen esparruko egitasmo nahiz lanak gauzatzeko aukera dute herritarrek.

Tolosa

Hodei Truk, 25 urte Urtarrilean amaitu zituzten Hodei Truk abesbatzaren 25.urteurreneko ospakizunak, Hodei Truk, Hodei eta Hodei Truk Hirukide abesbatzek, Hernaniko Musika eskolako eta AlegiakoTxintxarri txiki abesbatzekin eskainitako emanaldiarekin.


u002-003_urtekaria

27/12/13

11:52

Pรกgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria 3- 5 -

Urtarrila

Tolosa

Tolosa

Jonan Fernandez, elkarbizitza sailean Urtarrilean izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Jonan Fernandez Bakea eta Elkarbizitza Sailaren zuzendari. Kargu hori hartu aurretik, tolosarra Elkarriko koordinatzale izan zen, eta Baketik zentroko zuzendaria zen. HBko zinegotzi izan zen Tolosan.

Larramendi auzoko lurperatze lanak Urtarrilean hasi zituzten Tolosako Larramendi auzoan lurperatze lanak, eta uztailean hasi ziren bertatik

ibilgailuak igarotzen. Abuzturako amaitu zituzten lurperatze lanak zein goiko aldeko plaza.

Tolosa

Tolosa

Jokin Bildarratz, senatari Jokin Bildarratz tolosarra izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak EAJren senatari urtarrilean. Zinegotzi izan ostean, bi legegintzalditan (20032011) Tolosako alkate izan zen Bildarratz, eta baita Eudeleko lehendakari eta Legebiltzarkide ere.

Adimeneko gaixoentzako zentro berria Adimeneko gaixotasun kronikoak fase egonkorrean dituztenek, autonomia izaten ikasi eta elkarbizitzeko, zentro berria zabaldu zuten

urtarrilean Larramendiko eraikin berrian. Ordura arte, Arkaute etxean eskaintzen zuten zerbitzua Gurutze Gorriak eta Aldundiak.

Tolosaldea

Loatzo musika eskolak, 10 urte Loatzo musika eskolak hamar urte bete ditu 2013. urtean, eta urteurrena ospatzeko, Ibarrako udaletxean emanaldi berezia egin zuten. Ainhoa Elizondo irakasleak gidatu zuen saioa eta ikasle gaztetxo zein helduagoek hartu zuten parte euren musika tresnekin eta abestuz. 615 ikasle eta 20 irakasle dira egun musika eskolan.


u004-005_urtekaria

27/12/13

12:01

PĂĄgina 1

- 6 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Otsaila

Tolosa

Tolosa

Elkarteetan ere parekidetasuna

‘La Primitiva’-k 861.000 euro

Tolosako Udalak elkarte gastronomikoak parekide izateko bidea martxan jarri du. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena sinatu zuen otsailean, eta bi aldeek prozesu parte hartzailearen bidez egin dute lan. Eztabaida, hausnarketa eta herriko eragileen arteko harremana estutzeko aukera izan dute. Tolosan aurrera eraman den prozesu parte hartzailea finantzatzeko, Aldundiak 30.000 euro jarri ditu. Elkarte gastronomikoekin adostutako plan estrategikoa da, eta eremu horietan emakumeen parte hartzea bermatzea izan da helburua.

Tolosako hiru familiaren artean 861.000 euro irabazi zituzten La Primitiva zozketan. Tolosako 2 zenbakidun Loteria administrazioan egin zuten apostua, eta sei zenbakiak asmatu zituzten. 2012 urteko uztailean Espainiako Loteria Nazionalaren hirugarren saria eman zuten, eta La Primitiva zozketan beste lau sari handi emanak dituzte administrazio horretan.

Tolosa

Teknologia berrien topaketa Zazpigarren urtez, Gipuzkoan egiten den ordenagailu eta teknologia berrien topaketarik handiena egin dute Tolosan, Gipuzkoa Encounter. Hiru egunetan zehar, 600 lagunetik gora izan ziren Usabal kiroldegian, eta besteak beste, jokoak, sari garrantzitsuak, lehiaketak, animazioak, edota tailerrak izan zituzten euren eskura.

Tolosaldea

Inauteriek eskualdeko kaleak alaitu dituzte, beste behin Lizartzan hasi, eta ohi moduan eskualde osora zabaldu da beste urte batez inauterietako giroa. Pasa den urtean goiz-

tiarrak izan ziren, otsailaren 7an izan baitzen ostegun gizen. 2014an, otsailaren amaieran hasiko dira.


u004-005_urtekaria

27/12/13

12:02

Pรกgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria 3- 7 -

Otsaila

Berastegi

Udaletxea zaharberritzeko lehen fasea, bukatuta Otsailean amaitu zuten Berastegiko udaletxeko zaharberritze lanen lehen fasea. Monumentu izendapena duen eraikinaren egitura, kanpoaldea, teilatua eta lehen solairua konpondu dituzte. 10 hilabete inguru iraun

zuten obrek, eta 1.800.000 euroko aurrekontua izan zuten. Martxoan egin zuten eraikinaren inaugurazio ofiziala, eta bertan izan zen Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, herritar ugarirekin batera.

Zizurkil

Torturarekin amaitzeko eskaera Joxe Arregiren izena duen plazan omendu zuten Arregi zena otsailean. 32 urte bete ziren otsailaren 15ean hura torturatuta hil zutela, eta tortura behin betiko amaitzeko eskatu zuten Zizurkilgo Udalak eta Egiari Zor fundazioak antolaturiko Egia bide, askatasuna amets ekitaldian. 4.800 tortura kasu egiaztatuta daudela eta, kalkuluen arabera, 10.000 euskal herritar inguru torturatu dituztela salatu zuten .


u006-007_urtekaria

27/12/13

11:36

Página 1

- 8 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Tolosaldea

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeko ordezkariek Eusko Legebiltzarreko osasun batzordean izan ziren, azaroan. I.U.

Tolosalderako ospitale publikoaren aldarria Eskualdean ospitale publikoa eskatzeko aldarriak Eusko Jaurlaritzara iritsi dira Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) plataformako kideak Eusko Legibiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean izan ziren azaroan, eta Eusko Jaurlaritzari Asuncion klinikarekin duen kontzertu ekonomikoa eten eta ospitalea publikoa egiteko lan mahaia osatzeko eskaera egin zuten. 2011ko otsailaren 15ean sortu zen TOPA, eta ia hiru ur-

tetan bildutako informazioarekin aurkezpen bat prestatu zuten, eta legebiltzarreko talde politiko bakoitzari txosten osatua ere banatu zieten. Beste eskualdeen eta Tolosaldearen osasun sistemen arteko berdintasun faltaz aritu ziren, eta «zergak berdin berdin ordaintzen ditugu, baina esku pribatuetara joaten dira, kontzertu ekonomikoagatik», esan zieten. Horri lotuta, TOPAK lortu dituen ia 19.000 sinadurak eta eskualdeko alkateen babesa hizpide izan zituzten: «Alkateek sei hilabete daramatzate Jon Darpon osasun sailburuarekin elkartzeko zain, eta

ez die jaramonik egiten, egoera larria dela jakinda ere». «Itxaron zerrenda handiena» Tolosaldeko osasun zerbitzuaren egoera «larri» hori, erabiltzaileen salaketetan nahiz beraiek lorturiko dokumentuetan oinarritu zuten. Eskualdean «inoizko itxaron zerrendarik handiena» dagoela salatu zuten, eta klinikako hainbat mediku, homologaturiko espezialitate titulurik gabe lanean ari direla ere bai. Gainera, Osakidetzan medikuek gehienez ere 70 urtera arte lan egin dezaketen bitartean, Asuncionen badela


u006-007_urtekaria

27/12/13

11:36

Página 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria 3- 9 -

Tolosaldea

76 urterekin oraindik ere lanean ari denik azaldu zuten. Honi lotuta, eta herritarrek eginiko salaketetara joz, asteburuetan mediku espezialisten gabezia dagoela ere gaitzetsi zuten. 1994. urtean Asuncionek porrot egin, eta Jesus Gomez Montoya jabe den Inviza enpresak erosi zuen klinika. Ospitale kontzertatua zenez, Montoyak akordioa sinatu behar izan zuen Jaurlaritzarekin, eta klinikak bere diru sarreren %95a jasotzen du, gaur egun, kontzertu horretatik: urtean 20 milioi euro inguru. Hitzarmenaren arabera, Asuncionek zuen 4 milioi euro baino gehiagoko zorra bere gain hartu zuen Invizak, pixkana ordaintzeko, urtero portzentajeak gradualki igoz, bere irabazien arabera. TOPAk salatu duenez, ordea, «Inviza enpresa sare bateko kide da, Geusa, Yatpinde eta Asistencia Medica Tolosarekin bate-

ra. Orain arte Gipuzkoan indarrean zegoen Enpresen Promoziorako Legeak babestu du talde hori, eta Montoyak sare horretan barrena mugituko lituzke irabaziak, zor historikoa ez ordaintzeko». Gauzak horrela, 19 urtean zorra ez da ia jaitsi, eta plataformaren ustez, 200 urte pasa beharko lukete, gaur egungo sisteman Asuncionek zorra ordaintzeko. 2013 urteko maiatzean Asuncioneko langileei soldata jaitsiera baten berri eman zietenean hasi zen TOPA informazio hori guztia sakonago ikertzen, eta epaiketara jo zuten, Mari Mujika plataformako kideak legebiltzarrean azaldu moduan: «Invizak bi aldiz atzeratu zuen epaiketa, enpresako dokumentazio berriak etengabe aurkeztu zituelako. Urrian, ordea, epaileak arrazoia eman zigun, Invizak ezin izan zuelako langileei soldata jaisteko arrazoirik frogatu, enpresa talde bateko kide delako. Eta hori sententzia batek dio, ez guk». Hori guztia oinarri hartuta, «gobernuak herritarrekiko konpromisoak hartu beharrean, Invizarekiko konpromisoak» hartzen dituela salatu zuen TOPAk legebiltzarreko agerraldian, eta pribatizazioaren aldeko apustu garbia ikusten duela: «Asuncionen diru sarreren %95a diru publikotik baldin badator, eta diru publiko hori enpresa talde honetan barrena mugitzen badute, irabazirik ez aitortzeko, eta zor historikoa ordaindu gabe, argi dago gure osasunarekin negozioa egiten ari direla». TOPAren ustez, hori guztia arrazoi nahikoa da, Eusko Jaurlaritzak Asuncionekin duen kontzertu ekonomikoa bertan behera uzteko: «Hasteko, kontzertuan zehaztutako helburuak ez dituzte bete, eta klinikak gaur egun ez du gaitasunik Tolosaldeko, Legorretako eta Andoaingo herritar guztien beharrak artatzeko; izan ere, gogora ekarri behar da gaur egun erreferentziazko ospitalea dela Asuncion biztanle hauentzat guztientzat, eta ezin dutela Donostia ospitalera joan». Gainera, 2011n berrituriko kon-

tzertu ekonomikoaren oinarriek diote, urtero-urtero Asuncionek eskaintzen duen zerbitzuaren azterketa bat egin behar dela, txosten bat osatuz; «2011 urteaz geroztik ez dago txosten horien berririk», diote. Bada, osasun sailari «erantzukizun politikoak» eskatu zizkioten agerraldian, bai «ikuskatze-txostena ez egiteagatik», eta baita «klinikak porrot egin zuenean, esku pribatuetan uzteagatik ere». Honenbestez, kontzertua etetearekin batera, Tolosaldean eskualdeko ospitale publiko bat osatzeko lan mahaia sortzea ere eskatu zuten TOPAko ordezkariek legebiltzarrean. Eurekin batera, Tolosaldeko hainbat herritar eta alkate ere joan ziren, eta elkarretaratzea egin zuten Legebiltzarraren kanpoaldean. Alkateek lanean jarraituko dute Udaberrian izan zuten Tolosaldeko udal hautetsiek Jon Darpon Osasun sailburuarekin lehen eta azken bilera. Batzar hartan, Osasun sailak eta Inviza-k –Asuncion Klinikaren jabeak– sinatutako hitzarmenari buruzko balorazio bat eskatu zitzaion, «eskualdeko osasun zerbitzua okertzen ari zelako». Herritarren kexa kopurua eta itxarote zerrenden luzapena jarri zituzten egoera horren adibide gisa. Bestalde, hitzarmena sinatu aurretiko egoerara itzultzea eskatzeaz gain, etorkizunean klinikaren publifikazioa gauzatzeko mahai bat eratzea ere eskatu zioten. Sailburuak egoera horretara itzultzeko idatzizko eskaera egiteko esan zien, eta hura kontutan hartuko zuela. Darponek eskaturikoa bete arren, osasun sailburuak ez diela erantzunik eman salatu dute eskualdeko alkateek. Hala, Tolosaldeko biztanleon osasuna ez dela «lehen mailako arazo» sailburuarentzat adierazi dute, eta lanean jarraituko dutela Tolosaldeak Euskal Herriko beste eskualdeetako osasun zerbitzu bera izateko, «erabat publikoa izango dena eta pertsonak helburu izango dituena, irabazi ekonomikoen gainetik».


u008-009_urtekaria

27/12/13

11:32

PĂĄgina 1

- 10 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Martxoa

Tolosa

Ikurrinaren aldeko aldarria egin dute eskualdeko herritarrek Tolosaldeko 28 udalerriak Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurka azaldu ziren, eta ikurrinaren alde Inposaketarik ez! Geurea ikurrina! lelopean deituriko manifestazioarekin bat egin zuten. Tolosan egin zuten ma-

nifestazioa martxoan, eskualdeko 20 eragilek deituta, eta herritar ugarik hartu zuen parte ikurrina erraldoiarekin. Tolosan bezala, eskualdeko beste hainbat herritan ere burutu zituzten ikurrinaren aldeko ekitaldiak.

Ibarra

Gaztetxeak 20 urte bete ditu Ibarrako Gaztetxeak 20 urte bete ditu, eta Gazte Asanbladak urteurrena era berezian ospatu du, azken urteetan gaztetxetik igaro diren belaunaldiekin batera. Egun, 16 eta 22 urte bitarteko 20 lagun inguruk hartzen dute parte gaztetxearen eguneroko jardunean. Gazte Asanbladatik diotenez, ÂŤherriko gazteak biltzeko, kezken eta arazoen inguruan hitz egiteko eta mugiarazteko gune bezala sortu zenÂť. Gazteen topaleku izateaz gain, herriari bizia ematen diola nabarmendu dute.

Alegia

Tolosa

Auto istripua

Tolosa UEMAko kide

Alegian adineko gizonezko bat hil zen martxoaren 5ean, auto batek harrapatuta. Ezbeharra Altzoko bidegurutzetik gertu gertatu zen. Gizonezkoa herri bertakoa zen, 70 urte ingurukoa.

Tolosa UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateko kide gisa onartu zuten martxoaren 16an. Honenbestez, Tolosarekin batera, 16 dira egun Tolosaldekoak diren kideak: Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Elduain, Gaztelu, Ikaztegieta, Irura, Leaburu - Txarama, Lizartza, Orendain eta Orexa.


u008-009_urtekaria

27/12/13

11:32

Pรกgina 2


u010-011_urtekaria

27/12/13

11:28

Pรกgina 1

- 12 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Martxoa

Tolosa

Tolosa

Pirritx eta Porrotx pailazoek, 25 urte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren 25. urteurrena Tolosan ospatu zuten martxoaren 16an. Kaleak ederki girotu zituzten gaztetxeon gozamenerako, eta horrez gain, pailazoek bi saio eskaini zituzten Leidor aretoan, eta grabatzeko baliatu zuten.

Euskal Pizkundea plaza izendatu dute Aitzol eta Euskal Pizkundea egitasmoko ekitaldi nagusia martxoan egin zuten. Aranburu Jauregiaren, Errotaren eta ibaiaren artean dagoen eremuari, Euskal Pizkundea pla-

za izena jarri zioten. Bi panel jarri zituzten bertan, Anjel Lertxundiren manifestuarekin bata, eta kultur sortzaile eta eragile haien guztien izen-abizenekin bestea.

Tolosaldea

Lehiakortasun eta Berrikuntzarako zentroa zabalik Lehiberri, Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Zentroa, inauguratu zuten martxoan. Ekitaldian Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Estibaliz Hernaez Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordeak, Ibai Iriarte Tolosaldea Garatzeneko le-

hendakariak eta Jon Ander Torrea Lehiberri Foroko lehendakariak hartu zuten parte. Zentroak eskualdeko eragile sozioekonomiko guztien erreferentzia gune bilakatzea eta behatoki sozioekonomiko gisa jardutea du helburu.


u010-011_urtekaria

27/12/13

11:29

Página 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria 3- 13 -

Martxoa-Apirila

Tolosaldea

Korrika 18ri ongi etorri beroa egin dio Tolosaldeak Andoainen ekin zion martxoaren 14an AEK euskaltegiak bi urtez behin antolatu ohi duen Korrikak. 18. euskararen aldeko lasterketak Eman euskara elkarri izan zuen leloa, eta zazpigarren kilometroan sartu zen Tolo-

saldera, Adunatik. Eskualdeko hainbat herritatik igaro ostean, Ikaztegietan eman zituen azken urratsak, Baionara hamar egun geroago iristeko. Ohi moduan, milaka euskaltzalek egin zuten bat ekimenarekin.

Tolosa

Batzokia utzi behar izana salatu dute Tolosako EAJko kideek, Zumalakarregi kaleko batzokia itxi izana salatu zuten apirilean. Batzokia uztea «oso mingarria» izan zela esan zuten: «80 urte luzeko ibilbidearen ondoren, zekenkeriak eta diruzalekeriak lortu dute Francoren diktadurak lortu ez zuena. Abertzaletasunaren hedatze garaian hainbeste ilusio eta lanaren ondorioz Eusko Alderdi Jeltzaleko kideek Zumalakarregi kalean eraikitako Aberri Etxea betirako itxi behar izan da». Inpernu kalean zabaldu zuten batzoki berria, eta San Joan jaietan inauguratu zuten.

Anoeta

Ibarra

Tren istripua

Txiribitu taldeak, bi hamarkada

Emakume bat hil zen apirilean Anoetan, tren batek harrapatuta. Emakumea trenbidea gurutzatzen ari zen, eta Donostiako noranzkoan zihoan trenak harrapatu zuen. Unean hil zen.

Aisialdi taldearen 20 urteak ospatzeko, Txiribitu astea antolatu zuten apirilean. Herriari ikusarazi zieten 20 urte bete dituela taldeak eta «herrian izan duen pisua» nabarmendu dute.


u012-013_urtekaria

27/12/13

11:24

Pรกgina 1

- 14 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Apirila

Tolosa

Tolosaldea

Etxebizitza hutsak Tolosako Udalak herrian hutsik dauden etxebizitzen datuak bildu ditu, eta guztira, 547 etxe huts daudela jakinarazi du. Etxebizitza luxu izatetik, eskubide izatera igarotzea du helburuetako bat, eta jomuga horrekin, zenbait egitasmo abiarazi dituzte, Ondasun Higiezinen gaineko zerga aldatzea, kasu, etxe hutsei %50eko errekargua ezarriz.

Tolosaldekoak Beran hilobiratuak Berako Udalak antolatuta, Espainiako Gerran fusilatutakoak eta desagertuak gogoratzeko ekitaldia egin zuten bertako hilobian. Ekitaldian, Tolosaldeko udaletako hainbat or-

dezkari ere izan ziren, Asteasu, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkilgoak, kasu. Izan ere, herri horietako hainbat pertsona bertan hilobiratu zituztela frogatu dute.

Tolosa

Errepublika garaiko udal korporazioa Tolosako Foro Errepublikanoak eta Tolosako Udalak elkarlanean plaka bat jarri zuten udaletxean, II. Errepublika garaiko udal korporazioa eta langileak omenduz. Garai hartan udalean lanean ibilitako Maria Luisa Castro ekitaldian izan zen. Frankismoak erail, kartzelaratu, torturatu, erbesteratu eta errepresaliatu guztien oroimenez ekitaldia ere egin zuten hilerrian.

Tolosa

Asteasu

Auzolanean

Matxintxulok urtebete egin du

Larramendiko auzotarrak auzolanean egon ziren udalak utzi dizkien Arkaute etxeko bi gelak egokitzen. Parte hartze handia izan zen.

Apirilean urtebete egin zuen Matxintxulo gaztetxeak. Herriko gazteak bildu, beren sormena landu, elkarren artean egon, eta ekimenak antolatzeko leku baten beharrean zeudela ikusita udalari lokal bat eskatu zioten. Udalak Elizmendi auzoko ermitaren ondoan dagoen lokal bat utzi zien. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta harrera ona izan dute.


u012-013_urtekaria

27/12/13

11:24

Pรกgina 2


u014-015_urtekaria

27/12/13

13:58

Página 1

- 16 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Tolosaldea

Abesbatza Lehiaketaren egitarauaren barruan, Joxelu Anduezari eta Iñaki Epelderi kontzertu omenaldia eskaini zieten. IÑIGO ROYO

2013an joandakoak Joxelu Andueza, Iñaki Epelde, Joxan Lizarribar, Iosu Otaegi, Maria Luisa Agirre eta Ramon Labaien zendu dira aurten Kultura, gizarte nahiz politika alorreko herritar esanguratsuak zendu dira 2013. urtean. Horietako batzuk Gipuzkoan zein Euskal Herrian utzi dute arrastoa. Joxelu Andueza 2012 urteko azken egunean hil zen Joxelu Andueza Tolosako Udaleko EAJko zinegotzi izandakoa, 58 urte bete berritan, minbiziaren eraginez. Oso ezaguna zen herrian, gizarte, kultura nahiz gazteria arloan egindako lanarengatik. Hil zenean zinegotzi zen oposizioan, baina, Jokin Bildarratz alkate izan zen legegintzaldietan, hau da, 2003-2007 eta 20072011 epeetan, Gazteria, Festak eta Ingurumen zinegotzia izan zen. San Bernardo Skaut taldeko kide izan zen bere sorreratik, Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakari izan zen, eta Kabi Alai elkarteko kide zen. Urtarrilaren 6an, Errege Magoen desfilearen barruan, Joxelu Andueza gogoan

izan zuten, eta Euskal Herria plazan omenalditxoa egin zioten. Maiatzaren 4an ere gogoan izan zuten Andueza San Bernardo eskaut taldeko kide ohiek eta familiak eta Uzturre inguruan bere omenez pago bat landatu zuten. Iñaki Epelde 54 urte zituela hil zen, martxoaren 15ean Iñaki Epelde artista tolosarra. Gaixotasun larri batekin bizi behar izan zuen azken urteetan, eta lankide, lagun eta senideen artean eman zioten azken agurra Tolosako hilerrian. Eskulturgile, margolari, eta oro har, arte munduko norbanako askorentzat pertsona ezaguna zen Epelde, bai sortzaile, eta baita lagun gisa ere. Ez zen, ordea, bere lana bereziki plazaratu zuen pertsona izan, haren lagunek nabarmendu bezala, isileko lanaren artista zen, «ezer trukean jaso gabe guztia ematen zuena». Filosofia eta letrak ikasi, eta 1980az geroztik arte plastikoei eskaini zizkion bere orduak. Artea, ordea, kultur jardunetik haratago zeraman Epeldek; mundua ikusteko modu bat sortu zuen bere baitan. Tolosako Euskal Herria plazako sabaia margotu zuen beste artista batzuekin, eta

Plaza Berriko kioskoko pinturak bereak dira, besteak beste. ETBko langilea zen, eta telebistarako dekoratuak egiten zituen. Joxan Lizarribar Joxan Lizarribar altzotarra, Berria Taldeko presidentea, apirilaren 9an hil zen, biriketan izandako arazo batzuen ondorioz. Lizarribar, sorreratik, hots, 2003 urteko ekainetik izan zen Berria Taldearen lemazaina. Lanbidez Adunako Kelsen SA enpresako zuzendari nagusia zen, eta aurretik hainbat urte egin zituen komertzial buru lanetan. Hala, jada buruan zuen erretiroa hartzea. Kelsenen aritu aurretik urte asko egin zituen Krafften. Lizarribarrek, euskarazko egunkariaren ardura hartu aurretik, jada lotura estua zuen euskal kulturarekin: Donostiako Argia dantza taldearen eta Juan Antonio Urbeltzen bitartez, 1970eko hamarkadan harremana izan zuen Ez Dok Amairu taldearekin, eta, besteak beste, Benito Lertxundi eta Joseangel Irigarai lagunak zituen. Hala ere, Lizarribarrek onartu izan zuen sortzailea baino gehiago, bera «kultura kontsumitzaile ona» zela. Irakurtzea arnasa hartzea bezain beha-


u014-015_urtekaria

27/12/13

13:58

Pรกgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria 3- 17 -

Tolosaldea rrezko zuela esaten zuen, Eta Kirmen Uribe edota Harkaitz Cano idazleak lagun minak zituen. Iosu Otaegi Iosu Otaegi argazkilari tolosarra hil zen abuztuaren 26an, 51 urterekin. Klisk argazki dendako argazkilaria, El Diario Vasco egunkariko Tolosako argazkilaria ere izan zen urte askoan. Horrez gain, Tolosako hainbat ekimenetako argazkilaria ere bazen, Tolosako Ekinbide Etxeak antolatutakoena, kasu. Tolosaldeko Hitza-k ere maiz argitaratu izan zituen Otaegik eginiko argazkiak. 2014ko Tolosako Udalaren egutegirako lehiaketako 40 aukeratuekin erakusketa jarri zuten irailean Aranburu jauregian, eta bertan Otaegi izan zuten gogoan, berak ateratako azken argazkietako batekin. Maria Luisa Agirre Maria Luisa Agirre medikua abuztuaren 18an hil zen, 94 urterekin. Garrantzi handiko pertsonaia izan zen Tolosan, belaunaldi askoren medikua izan baitzen. Medikua eta emakumea, horiek biak izatea gauza makala ez zen garaian. Leaburun bizi zen azken urteetan. Bertako Osasun eta Kultur zentroak bere izena darama, eta baita Tolosako Alde Zaharreko kale batek ere, haren omenez. 90 urte zituela Gipuzkoako Medikuen elkargoaren eskutik omenaldia ere jaso zuen. Gipuzkoan medikuntzan

Maria Luisa Agirreri omenaldia egin zioten Leaburun, 2007an. ATARIA

aritu zen lehen emakumeetakoa izan zen. Tolosako haurrak artatzen zituen, bere etxea ia ospitale bilakatuz. Migel Arretxe Migel Arretxe urriaren 11n hil zen, 68 urte zituela, garuneko isuri baten ondorioz. Tolosarra Titirijai Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko jaialdiko zuzendaria izan zen 1983. urtetik. Topic Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren bultzatzaile eta zuzendari ere izan zen, baita ere Unimako lehendakari eta zuzendaritzako kide. Azaroaren 27an Tolosako Udalak omenaldia egin zion, eta ekitaldira udaleko egungo eta aurreko agintaldietako ordezkariez gain, kultur munduko aurpegi ezagunak gerturatu ziren. Ramon Labaien Abenduaren 13an hil zen politikari

tolosarra 86 urte zituela. Antonio Maria Labaien politikari eta idazlearen semea, 1928. urtean jaio zen Tolosako San Frantzisko pasealekuan. Aita Tolosako alkatea zuen, EAJ alderdikoa, eta 1936ko gerra piztu zenean ihesi joan behar izan zuten Ipar Euskal Herrira. Erbestetik bueltan, Donostian jarri ziren bizitzen, eta ikasketak bertan eta Madrilen burutu ondoren, Donostiako Londres Hoteleko zuzendari izan zen. Ondoren EAJren eskutik sartu zen politikan. 1980 eta 1983 urteen artean, Frankismoaren ondorengo lehen Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen, Carlos Garaikoetxearen gobernuan. Euskarazko telebista eta irrati publikoak Labaienen agintaldian sortu zituzten, baita HABE, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Antzerti eta Euskararen Legea ere. Donostiako alkatea izan zen 1983tik 1987ra bitarte.

Joxelu

Joxeluren familia garenok eskerrak eman nahi dizkizuegu urte osoan zehar Joxeluren oroimena bizirik mantentzen lagundu diguzuen guztioi, baita jasotako babesa eta laguntzagatik ere. Mila esker, bihotz-bihotzez.

Tolosan, 2013ko abenduaren 31an.


u016-017_urtekaria

27/12/13

16:03

Página 1

- 18 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Maiatza

Anoeta

Tolosaldea

Parke berria dute herriko txikiek Anoetako Udalak, herritarren parte hartzearekin herriko gaztetxoentzako parkea berritu du. 40.000 euroko aurrekontua izan du obrak, eta herritarrak «oso gustura» geratu dira emaitzarekin.

Baratze parkeak martxan dira Herritarrek erabiltzeko hainbat baratze parke zabaldu dituzte eskualdean, 2013 urtean. Alegian, Astea-

sun —irudian— eta Tolosan, esaterako, hainbat herritar ari dira baratze horietan lanean.

Abaltzisketa

Tolosa

Larre irekiera

Irisgarritasun plana, herritarrekin

Maiatzaren lehen egunean, urteroko moduan, Aralarko larre irekieraren aitzakian festa antolatu zuten Larraitzen, eta jendetza bildu zen.

Irisgarritasun plana herritarren ekarpenekin osatu zuen Tolosako Udalak, herriko puntu gorriak eurekin identifikatuz. Halaber, herriko eragileekin eta herritarrekin bi saio egin zituzten. 80.000 euroko aurrekontua bideratu zuen kaleko azpiegiturak hobetzeko, eta Lanbideren bidez, 14 pertsona kontratatu zituen sei hilabetetarako, obrak gauzatzeko.

Tolosa

Aduna

Jabekuntza eskola

Elkartasun Egunak jendetza bildu du

Emakumeen jabekuntza sendotzeko eskola jarri zuten abian maiatzean, Udaleko Berdintasun sailak eta Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasuna sailaren eskutik.

Aiztondoko Herrira-k antolatuta, eta euskal preso eta iheslariak etxeratzea eskatzeko helburuz, Elkartasun Eguna ospatu zuten Adunan. Egun osoko egitaraua prestatu zuten, eta jende ugari gerturatu zen plazara, ekimenarekin bat eginez. Ikurrina margotzeaz gain, hamaiketakoa, pilota partidak, harri jasotzaileak eta bazkaria izan zituzten.


u016-017_urtekaria

27/12/13

16:04

Pรกgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria 3- 19 -

Maiatza

Alkiza

Tolosa

Interpretazio zentroa zabalik

Bi ziklo berri

Fagus Alkiza, Hernio-Gazumeko interpretazio zentroa inauguratu zuten maiatzean. Jon Umerez, Alkizako alkatea; Ana Isabel Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua, eta Jon Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuko diputatua izan ziren.

Udalak eta Don Boscok elkarlanean, Paper eskolan bi ziklo berri eskaintzea lortu dute: Erdi mailakoa bat, Kimikagintza, eta bestea berriz goi mailakoa, Kimikagintza industriala.

Zizurkil

Tolosa

Tolosa

Senidetze eguna

Txistularien diskoa

Humus-en berria

Bi hamarkada igaro dira aurten, zizurkildarrak El Salvadorreko Segundo Montes komunitatea laguntzen hasi zirenetik. Maiatzean, Senidetze eguna ospatu zuten.

Tolosako Txistulari Bandak 40 urte bete dituela ospatzeko diskoa grabatu, eta maiatzean aurkeztu zuen. Sei abestiz osaturiko lana da.

Humus talde tolosarrak bosgarren diskoa kaleratu zuen maiatzean. Saurius izenburupean. Hamasei urteko ibilbidea du taldeak.

Ibarra

Alurrek lan berria estreinatu du

Aduna

Ibarrako Alurr dantza taldeak lan berria estreinatu zuen maiatzean. Uztartuz izenburupean, euskara, dantza eta kantua batzen dituzte. Dantza eskolako gazteek taularatu duten lana oinarri tradizionaletik abiatu eta izaera berritzailera ailegatzen da.

Eskualdeko ura garbitzeko araztegia Maiatzean inauguratu zuten Tolosaldeko 17 herrietako eta Legorreta eta Andoaingo urak garbitzen dituen

Adunako araztegia. Azpiegitura guztiak 20.000 m2 hartzen ditu, eta 24,4 milioi euroko kostua izan du.


u018-019_urtekaria

27/12/13

16:08

PĂĄgina 1

- 20 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Maiatza-Ekaina

Anoeta

Tolosaldea

Babes ofizialeko etxebizitzak

Maddi Otegi eta Aimar Odriozola txapeldun Haur eta gaztetxoen mailako Euskadiko Soinu Zahar txapelketa irabazi zuen Oinkari dantza taldeko Maddi Otegi billabonatarrak (eskuinean, behean). Oinkariko lau dantzari zeuden sailkatuta Legazpin jokatu zen finalerako. Bestalde, Aimar Odriozola ibartarrak aurresku txapelketa irabazi zuen. Alurr dantza taldean dabilen dantzaria lau aldiz aurkeztu da aurresku txapelketan, eta bitan lortu du sari handiena. 9 urterekin aurkeztu zen estreinakoz.

Ekaina bukaeran amaitu zituzten Iturtxulo eta kiroldegiaren artean kokaturiko salmenta libreko hiru blokeak, eta maiatzean hasi ziren eraikitzen, gune berean, babes ofizialeko bloke bat. 80 m2-ko 25 etxebizitza eraikiko dituzte.

Tolosa

Tolosaldea

Bonberenea txarangak, hamar urte

Militarrak Izaskunen

Lagunartean sortu zen, duela hamar urte, Bonberenea txaranga, eta sorrerako ilusio bera mantentzen dute gaur egun. Horren sekretua esperimentatzean omen dago. Bonberenearen urteurrena ospatzeko musika eskolako hainbat gazte batu eta kalera irten ziren, 2003an, eta ordutik, hiru bider handitu da taldea, eta hainbat ekimen burutu dituzte.

Espainiako armadako 40 militar inguru ibili ziren Uzturre inguruan, eta Tolosa eta Ibarrako udalek gogor gaitzetsi zuten ÂŤprobokazioÂť hura.

Tolosa

Tolosaldea

Tolosa

Hirugarren alardea

Autobus zerbitzua

Gazte lokalak

Ekainaren 25ean 200 urte bete ziren Napoleonen tropek eta ingelesek borroka egin zutela Tolosan. Une hori gogoratzeko, III. Alarde Napoleonikoa antolatu zuen Andia elkarteak. 120 soldaduk parte hartu zuten.

Tolosak eta Amasa-Villabonak Donostiarekin duten autobus bidezko lotura indartu da. Zuzeneko zerbitzua ordu erdiro jarri dute, Tolosatik abiatuz eta Amasa-Villabonan bakarrik geldituz.

Gazte Lokalen inguruko ordenantza onartu du Tolosako Udalak. Gazteek, bizilagunek eta lokaletako jabeek elkarrekin hausnartu eta adostu dituzte lokalen fenomeno sozial hau bizikidetzaz arautzeko puntuak.


u018-019_urtekaria

27/12/13

16:09

Pรกgina 2


u020-021_urtekaria

27/12/13

15:48

PĂĄgina 1

- 22 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Tolosaldea

Uztailean ekin zioten atez ateko hondakin bilketa sistemari Amasa-Villabonan. I. URKIZU

Atez ateko bilketa sistema eskualdera zabaltzen Desadostasunak tarteko, eskualdeko hamabi herritan biltzen dituzte hondakinak atez ate Alegia, Anoeta, Irura, Zizurkil eta Amasa-Villabonan atez ateko hondakin bilketa sistema jarri zuten uda inguruan, eta Tolosaldeko Mankomunitateak, lehen hilabete horietako

datuak eman ditu: Gaikako bilketaren zenbakiak irauli egin dira, hau da, %14,5etik %84,7ra pasa dira. Datu horiek lortzeko bitartekari izan den sistema goraipatu eta aldarrikatu du mankomunitateak: ÂŤArgi dago, hondakinen bilketan errotiko aldaketa eman dugula eta honi esker, hondakinen bilketa ondo baino hobeto egiten hasi garela. Emaitza hauek, herritar bakoitzak egindako

esfortzuaren isla dira, herritar bakoitzaren emaitzak dira hauek. Honako datu hauek erakusten digute birziklapenaren alde eta zero zabor norabidean benetan zerbait egin nahi badugu, bilketa eredu hau egokia delaÂť. Tolosaldeko Mankomunitatearen iritziz bilakaera ez da erraza izan, guztien esfortzua eskatu baitu, baina fruituak ikusita, merezi duelako-


u020-021_urtekaria

27/12/13

15:48

Página 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria 3- 23 -

Tolosaldea

Atez atekoaren inguruko galdeketa egin zuten Zizurkilen. A. IMAZ

an dago: «Herritarrek sistema honen inguruko mamuak uxatzeko aukera izan dute eta sistema bertatik bertara euren etxeetan ezagutzekoa ere bai. Gainera, bakoitzak egiten duen ahalegina zenbakietan islatzen dela baieztatu dugu datuekin, eta denon lanari esker, gaikako bilketa datuak irauli ditugula ikus dezakegu». Atez atekoa bilketa eredu «egokia» dela uste du mankomunitateak, eta atez ateko sistema baten alde egitearen erabakia «berretsi» egiten dutela esku artean dituzten datuek, «zabortegira doan hondakin kopurua nabarmen murriztuz». Bilketa «normaltasunez» Emaitzak berehalakoak zergatik izan diren ere azaldu du mankomunitateak: «Bost udal hauek, hasieratik azaldu zuten moduan hondakinen gaiarekin ere arduraz jokatuko zutenaren hitza eman zuten. Horregatik, herritarrei gaika ongi sailkatu ahal izateko beharrezko baliabideak eskaini dizkie, eta egoki kudeatu direnez ezarpenak, emaitzak berehala iritsi dira». Datuetatik haratago, sistema berriaren bilakaera nolakoa izaten ari den ere argitu dute Tolosaldeko Mankomunitatetik: «Sistema berri bat ezartzeak sor ditzakeen ustekabeko batzuez gain, bilketa normaltasunez burutzen da egunero,

aparteko arazorik gabe». Badira, ordea, oraindik hondakinak gaika sailkatzeari uko egiten dioten herritarrak, edo sistemaren aurka protesta egiten dutenak. Hauen inguruan zera azaldu dute mankomunitateko arduradunek: «Birziklatzea herritarren ardura da, baina antza, horrek arazoak sortzen dizkie hainbat herritarrei. Baina eurek ez parte hartzeak ere kaltetzen ditu gainerako herritarrak. Izan ere, kalean zabor poltsak uztea ez da inorentzat irtenbidea. Hondakin guztiak nahastuta kalean uztean, usain txarrak sortzen dira, eta bizilagunentzako errespetu falta izateaz gain, arriskua ere bada». Jarrera horien aurrean arauak aldarrikatzen dituzte eskualdeko erakundetik: «Mankomunitatearen ordenantzak hala adierazten duelako, herri bakoitzerako zehaztu den bilketa eredua ez errespetatzeak eta hondakinak leku desegokietan eta emandako baliabideak erabili gabe kalean uzteak, arau-hausteak dira». Dena den, zigorrez hitz egitea baino, nahiago dute saiakera berri batez hitz egin: «Hasieran esaten genuen bezala, eman aukera atez atekoari. Herritarren gehiengoak eman dio, eta guztien artean lortutako emaitzak paregabeak izaten ari dira». Bestalde, erraustegiaren aurkako jarrera azaldu zuten ehunka herrita-

rrek, eskualdeko hainbat herritan egin zituzten Mundumob flashmobaren bitartez. Gipuzkoako Aldundiak Tolosaldeko zero zabor herriak zoriontzeko ekitaldia ere egin zuen azaroan, Orexan, Orendainekin hasitako bidea Orexak berak eta beste bost herrik jarraitu baitute: Amezketak, Adunak, Altzok, Elduainek eta Berrobik. Bada, Zero Zabor herri dira ofizialki sei herri horiek, hondakinen gaikako bilketa egiteaz gain, hondakin organiko guztia ere herri barruan konpost bihurtzen baitute. Atez ateko hondakinen bilketa sistema abian jarriko duten hurrengo herriak Ikaztegieta eta Berastegi izango dira, eta Ibarran ere laster jarriko dute martxan. Atez atekoarekin desadostasuna Tolosaldea Txukun plataforma sortu zen atez ateko hondakin bilketa sistemaren aurkako jarrera azaldu eta bosgarren edukiontziaren alde egiteko. Plataforma horrek deituta, hainbat ekimen burutu dituzte urtean zehar atez atekoaren aurka, manifestazioak eta zabor poltsak balkoietan zintzilikatzea, kasu. Era berean, bilketa sistemaren inguruko galdeketa ere egin zuten ekainean, Zizurkilen, Anoetan, Iruran eta Amasa-Villabonan. Zizurkilen kasuan, 2.246 pertsonako errolda zen bozkatzera deitua zegoena, eta plataformak emandako datuen arabera, 1.004 bozka jaso ziren, eta horietatik 990 pertsonek egin zuten bosgarren edukiontziaren alde. Gainerako hiru herrien kasuan, Amasa-Villabonan 1.625 (erroldaren %36) boto zenbatu zituen Tolosaldea Txukunek, Anoetan 498 boto (erroldaren %35) eta Iruran 464 boto (erroldaren %40). Horietatik, 17 bozka izan zirela atez atekoaren aldekoak jakinarazi zuen plataformak. Tolosaldea Txukunekoek balantze «ona» egin zuten arren, Zero Zaborrek galdeketetan «irregulartasunak» eman zirela eta «begirale lanak egiten utzi ez izana» salatu zuen.


u022-023_urtekaria

27/12/13

15:29

Pรกgina 1


u022-023_urtekaria

27/12/13

15:29

Pรกgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria 3- 25 -

Ekaina

Tolosa

Tolosaldea

Aralarren aztarnak Jose Antonio Mujika arkeologo beasaindarrak zuzentzen duen EHUko arkeologia taldeak Aralarren ezagutzen diren Erdi Paleolitoko gizakien lehen aztarnak aurkitu zituen, Ondarre izeneko lekuan. Industria aztarnak dira, duela 50.000 urtekoak.

Emakumeen bordondantza estreinakoz Eskopetari eta bordondantzariak izan ziren protagonista, ohiko moduan, San Joan egunean. Aurten, lehenengoz, sei emakumek dan-

tza egin zuten San Joan zortzikoa, bordondantzariz. Bestalde, Lizardi emakumeen eskopetari konpainiako kideek bota zuten suziria.

Tolosa

Bidania-Goiatz

Katiuska taldea

Bidania-Goiatzek lekukoa hartu du

Katiuska antzerki taldeak, bere lehen lana estreinatu zuen ekainaren 20ean, Tolosako Bonberenean: Katiusken erreinua. Sormen propioko obra da, eta David Azurzak propio konposaturiko doinuak ditu.

Olaberrian ospatu zen 26. Gipuzkoako Eskola Txikien Festa, eta bertan jaso zuen Bidania-Goiatzek datorren urtekoa antolatzeko lekukoa. Bigarren aldiz antolatuko dute jaia, bertan ospatu baitzen lehenengo festa orain dela 26 urte. Bestalde, ospakizun hori baliatu nahi du udalak izen berriari, hau da, Bidania-Goiatzi indarra emateko. Orduan, ofizial izango da izen berria.


u024-025_urtekaria

27/12/13

15:39

PĂĄgina 1

- 26 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Uztaila

Aduna

Ibarra

Belkoainen, indusketa lanak Adunako Udala Belkoain mendian 1936ko gerrako aztarnak berreskuratzen ari da. 1936. urtean, tropa frankistak geldiarazteko helburuarekin Belkoain mendia erresistentzia gune bilakatu zen. Lubaki eta bestelako aztarna horiek dira Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundiaren laguntzarekin errekuperatu nahi dituenak, ondoren, herriari ezagutarazteko.

Alokairuko etxebizitzek bizia hartu dute Gazteei zuzenduriko alokairuko 32 etxebizitzetako zozketa burutu ostean, abuztuan jarri ziren bertan bizi-

tzen hainbat gazte. Ibarran bezala, Tolosan ere antzerako proiektua burutuko dute Euskal Herria plazan.

Asteasu

Tolosa

Tolosaldea

Atxagaren azkena

‘Sputnik 13’

Natur ibilbideak

Uztailean bete ziren 25 urte Bernardo Atxagak Obabakoak eleberria argitaratu zuenetik. Nevadako egunak nobela berriarekin unibertso hura berriz bisitatu du asteasuarrak.

Bildumaren bigarren diskoa aurkeztu dute. Atila y los Unos, Barrua truk, Wainot eta Broken faces taldeek parte hartu dute, bakoitzak bina abesti grabatuta.

Tolosaldeko natur ibilbideak jasotzen dituen mapa berria prestatu du Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailak. Guztira 27 ibilbide daude seinaleztatuta bertan.


u024-025_urtekaria

27/12/13

15:39

Pรกgina 2


u026-027_urtekaria

27/12/13

12:20

Pรกgina 1

- 28 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Abuztua

Gertakaria

Kultura

Sutea Frigon Abuztuaren 21ean, Amasa-Villabonako Frigo lantegian sutea izan zen. Kanpoko edukiontzi batean hasi zen sutea, eta lantegira hedatu zen sua. Ez zen zauriturik izan, baina kalte materialak ugariak izan ziren, barrutik guztiz suntsituta geratu baitziren bulegoen eta biltegiaren zatia. Sabaiaren zati batek ere kalte nabarmenak jasan zituen.

Bonberenearen azken aldarrikapen notak Abuztuaren 31n, hirugarren eta azken aldiz egin zen Bonberenea Sutan jaialdia, gaztetxearen biziraupena aldarrikatzeko antolatzen den musika festa. Bertan, puntako musi-

kariak izan ziren: Zuloak, Anai Arrebak, Fermin Muguruza Kontrakantxa, Bad Sound System eta Ziribulio Sound. Biziraupena bermatu ondoren, ez da gehiago antolatuko.


u026-027_urtekaria

27/12/13

12:20

Página 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 29 -

Indarkeria sexista

Ekainean aurkeztu zuten Tolosako Udaleko ordezkariek eta parte hartu duten gainerako eragileek protokoloa. A.I.

Indarkeria sexistaren lehen udal protokoloa abian da Protokoloaren helburu nagusia emakumeei babesa ematea eta berenganako arreta hobetzea da Udal ordezkari eta erakundeen arteko koordinazioari esker, Tolosako Udalak emakumeenganako indarkeria eta sexu erasoak bizi dituzten emakumeei arreta hobea emateko lehen udal protokoloa abiarazi du. Emakumeenganako indarkeria «emakumearen duintasunaren eta giza eskubideen aurka» doala, eta horregatik «arazo publikoa» dela eta guztioi eragiten digula nabarmendu dute. Indarkeria sexistagatik egiten diren salaketak, gainera, gero eta jende gazteagoak eginak direla azaldu dute. Abian den protokoloaren oinarria egoera hori bizi duten emakumeei begirako arreta berezia ematea da. Elkarlanean buruturiko lan honek, bi interbentzio mota zehazten ditu. Batetik, erasoak jasaten dituen emakumeak berak, larrialdi

egoeran eta arriskuan dagoela onartzen dueneko kasuak leudeke; larrialdi irizpideak erabiliko dituzte horrelakoetan. Bestalde, erasoak jasaten dituen emakumeak bere egoera onartzen ez duenean, lehentasunezko irizpidea deiturikoa jarriko dute martxan. Protokoloa zehazteko diagnosi bat egin dute, salaketa jarri dutenei nahiz jarri ez dutenei begiratuz, eta Tolosan genero indarkeria kasu asko daudela ikusi dute. Erdiek, ordea, ez dute salaketarik jartzen, eta beraz, biktima ikusezinak dira. Besteak beste, protokoloaren helbururik behinena, emakume hauei guztiei babesa eskaintzea, eta berenganako arreta hobetzea da. Bestelako jomugen artean, udalerri txikiei zerbitzu hau eskaintzea ere badagoela zehaztu dute, eta adierazpen publikoak egiteko moduaz ere dihardu protokoloak: «Emakume bat jipoitzen edo erailtzen dutenean, zein adierazpen mota egin behar diren erabaki dugu», azaldu dute Tolosako Udaletik.

Nabarmentzekoa da, udal ordenantza izaera duen protokolo honen erantzule politikoa, Tolosako alkatea bera izango dela. Horrela, udaleko alderdi politiko guztiek bat egin dute auzi honetan, eta PSE-EE nahiz EAJ «oso pozik» azaldu dira protokoloarekin, udal gobernua osatzen duten alderdietako kideekin batera. Protokoloaren sorreran parte hartu duten erakundeak Osakidetza, Asuncion klinika, Ertzaintza, Udaltzaingoa, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio saila, Bilgune Feminista eta erasotutako emakumeak izan dira. Eraso sexisten aurkako oihua Ibarrako San Bartolome jaietatik bueltan zihoan emakume batek erasotua izan zela salatu zuen. Udalak gogor gaitzetsi zuen erasoa, eta elkarretaratzean ehunka herritar bildu ziren. Era berean, eskualdeko herritar ugari irten zen kalera eraso sexisten aurka, Irurako festetatik bueltan zihoan emakume batek egin zuen salaketaren ondorioz.


u028-029_urtekaria

26/12/13

20:14

Página 1

- 30 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Iraila

Tolosa

Tolosa

Antolakuntza berria Iurreamendin Tolosako Udalak Iurreamendi Egoitzako lanpostuak baloratu eta antolakuntza berritu zuen. Langileek oso gustura hartu zuten organigrama aldaketa, «udalak kontuan hartu baitzuen» langileen iritzia.

Bide Ertzean: 70. hamarkadara bidaia Irailaren 13an, Bide Ertzean taldeak 77 diskoa aurkeztu zuen. «1977. Euskal Herria. Askatasuna, maitasuna,

berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria». 70eko hamarkadan ipini zuten begipuntua tolosarrek.

Tolosa

Hildako bat gehiago lan istripuz Tolosan bizi zen ordiziar bat hil zen irailaren 16an, lan istripuz, Beasaingo Estanda galdategian. 58 urte zituen hildakoak. Lan istripua salatzeko Estandako langileek 24 orduko lanuztea egin zuten. Halaber, elkarretaratzeak ere egin zituzten, eguerdian lantegiaren aurrean, eta ostiral iluntzean, Tolosako Trianguloa plazan —irudian—, eta herritar ugari elkartu ziren.

Gaztelu

Guztien artean jolastokia eraikiz Jolastoki berria eraikiko dute Gaztelun, gurasoek antolatutako ekimen bitartez lortutako diruarekin. 2014. urte hasieran izango da prest. Aurten, hainbat egitasmo jarri zituzten martxan dirua lortzeko. Adibidez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin jaialdia egin zuten ekainean. Irailean ekin zieten pilotaleku atzean izango den jolastokiaren lanei.


u028-029_urtekaria

26/12/13

20:14

PĂĄgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 31 -

Iraila

Tolosa

Desagertzear

Mendia

Tolosa C.F. desagertzeko arriskuan izan zen, IĂąaki Arratibelen agintaldia amaitu eta inor ez baitzen aurkeztu lehendakaritzara. Urria baino lehen soluziorik ezean, kluba disolbatuko zenaren deia egin zuen Arratibelek, eta azken unean, guraso talde batek hartu zuen agintea.

Gurutzerik ez, Hernioko tontorrean Hernio mendian gurutzeak jartzea galarazi zuten Herniopeko udalek: Aia, Albiztur, Alkiza, Asteasu, Hernialde, Bidania-Goiatz, Errezil eta

Bidania-Goiatz

Larraulek, hain zuzen. Urtebeteko epean Hernioko lursail guztian dauden gurutze partikularrak kendu beharko direla jakinarazi zuten.

Amasa-Villabona

Destination EH lehiaketako garaile

Bidegorria, martxan Amasa-Villabonako Udalak bidegorria egiteko proiektua aurkeztu zuen. Honela, Gipuzkoako bidegorri sarearekin bat egingo du Villabonak.

Bidania-Goiatzeko herritarrek egindako bideo batek Destination EH lehiaketako entzuleen saria irabazi zuen. 2014. urtean herrian egingo den Eskola Txikien Festa finantzatzeko erabiliko dituzte irabazitako 1.500 euroak. Bideoak 2.236 boto jaso zituen guztira. Epaimahaiaren saria, Lekeitiok irabazi zuen. Irudian, bideoko hartze bat.

Tolosaldea

Tolosa

Enpresa haztegiak Lehiberri Zentroan

Hildako arrainak

Lehiberri zentroak, ekintzaileei beren enpresako lehen urratsak ematen laguntzeko haztegiak sortu zituen. Enpresen egitasmoak kokatzeko leku fisikoa eskaintzen diete ekintzaileei, oinarrizko baliabideekin batera. Zazpi bulegotatik hirutan lanean ari dira jada eta lau lanpostu sortu ziren. Chroma Branding, Menajeando.com eta Bizzia.net dira hiru enpresak.

Oria ibaian arrain ugari azaldu ziren hilda. Tolosako Udalak, Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako ikerketaren arabera, ez zen isuri kutsakor baten ondorio izan.


u030-031_urtekaria

27/12/13

16:17

Página 1

- 32 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Kilometroak

Inauteriak

‘Ahora!’ presente Kazkabarra aisialdi taldeak Ahora! leloa eta Kilometroak izan zituen inauterietako mozorroaren ardatz. Modako kantuak euskaraz ere izan daitezkeela aldarrikatu zuten. Pankarta erraldoia ireki zuten zezen plazan.

‘Ahora!’: urte

Ahora Astea

Etengabeko festa Hamaika ekitaldi izan ziren maiatzaren erdian, Ahora Astearen barnean: Txapin festa, sardin jana, bideo lehiaketa, hitzaldiak, Bonberenea Txaranga eta lagunen kontzertua... Ehunka lagun bildu ziren ekitaldi horietan.

Kantua

Elkarlana ardatz Ahora! kantua eskualdeko hainbat musikariren arteko elkarlanaren ondorio izan zen. Juantxo Arakamak sortu zuen letra, eta Mikel Zelaiak konposatu zuen abestia. Beste hainbat kolaboratzaile izan zituen. Urriaren 6an Kilometroak festaren barnean milaka lagun bildu ziren Tolosan euskararen alde. Eguraldia lagun zela, izugarrizko festa bizi izan zen: etengabeko kale animazioa; irekiera ekitaldi hunkigarria; Gatibu, Hesian, Itziarren Semeak edo Vendetta bezalako taldeen kontzertuak; Erronka arrakastatsua; harri zulatzaile errekordunak, eta abar luze bat. Antolakuntza gustura geratu zen egunarekin, «aurreikuspen guztiak bete» zirela adierazi zuten. Alkoholaren pre-


u030-031_urtekaria

27/12/13

16:18

PĂĄgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 33 -

Kilometroak

Bideoklipa

osoko festa

Lanean ere euskara Pablo Dendaluzeren gidaritzapean, Laskorain Ikastolarekin lotura duten 200 pertsona inguruk hartu zuten parte grabaketan. Lan-sektore guztietan euskaraz egin daitekeela aldarrikatzen zuen.

Omenaldia

Ibilbide bati saria Emeterio Zaldibia izan zen aurtengo Kilometroetako omendua. Euskararengatik –Euskaraz Bizi proiektua sortu izanagatik– eta Ikastolarengatik egindako lana eskertu nahi izan zioten. Berak moztu zuen zinta.

Erronka

Arrakasta lortuta Gaztetxoentzat festarako eredu alternatibo berria sortu zuten aurten. Beste ikastetxeetako gaztetxoek proba ezberdinak egin zituzten, eta sekulako jendetza bildu zen hauek jarraitzeko. Arrakasta izan zuen. bentzio sistema ere eraginkorra izan zen, inor ez baitzuten larriki artatu behar izan osasun zerbitzuek. Ikastetxeetako hainbat boluntario izan ziren gazteei alkoholaren arriskuez ohartarazten. Laskorain Ikastolak antolatutako festa hau baina, ez zen egun horretakoa soilik izan, urtean zehar ere beste hamaika ekitaldi antolatu baitzituen. Urte osoko egitarau horretarako, eta egunean bertan dena ongi atera zedin, ehunka boluntario aritu ziren lanean.


u032-033_urtekaria

27/12/13

12:43

Página 1

- 34 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Urria

GAL 30 urte

30 urte Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta hil zituztela Urriaren 15ean 30 urte bete ziren GAL-ek Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarrak bahitu zituela. Donostian torturatu eta erail ostean, Alacanten lurperatu zituzten, hobia are biziz estalita.Bien omenezko ekitaldia egin zuten

Olarrain auzoan eta herritar ugari hurbildu ziren. 19an Pizkundearen Plazan beste omenaldi bat egin zieten. Bestalde, Leidor Aretoan, Kareak erre ez duena poesia errezitaldia eskaini zuten Lasa eta Zabalaren omenez.

Ibarra

Aduna

Hanot Karrera zinegotzi

Bide berriaren lanen hasiera

Hanot Karrera ibartarrak zinegotzi kargua hartu zuen urriaren 9an. Bildu taldeko Iñaki Mujikak utzitako lekua hartu zuen, azken honek karguari uko egin ostean. Obra eta zerbitzuen arduraduna da. Horrez gain, bigarren alkateorde ere bada.

Foru Aldundiari urteetan bidea zabaltzeko eskatuz ibili ondoren, Adunara doan errepidea berritzeko lanak hasi ziren. Josu Amilibia, alkatearen esanetan, «estua eta arriskutsua» zen errepidea. 2014an izango da erabilgarri. Espaloia ere izango du bide berriak.

Amasa-Villabona

Emozioz beteriko omenaldia Castrori Apirilean zendu zen Txomin Castro Sietemesino-ri «merezi zuen agurra» eman zioten Incansables Txarangako kideek. Oinkari dantza taldea, V.O.S. Quartet, Joana eta Ainara Ortega eta Tolosako dultzainero eta txistulari taldeak izan ziren.


u032-033_urtekaria

27/12/13

12:43

Pรกgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 35 -

Urria

Tolosa

Plaza berria prest Larramendi auzoan Urriaren 24an, Larramendiko plaza berriaren inaugurazioarekin eman zieten hasiera auzoko festei. Plaza berriak umeen parkea hartzen du bere gain. Herritarren eskaerei erantzunez, haurrei zuzendutako jolasgune berritzaile eta estalia eraiki zuen Tolosako Udalak. Plazak, Arkauteko parkearekin bat eginez, espazio zabal bat sortu du auzoaren erdigunean.

Tolosa

Tolosa

Vol.2 kalean

Hodei-ren CD-a

Glaukoma talde tolosarrak Vol.2 izeneko bigarren diskoa argitaratu zuen. 200 pertona bildu ziren Bonbereneako aurkezpen kontzertuan.

Javier Bello Portu kultur egitasmoak sustatuta, Tolosako autoreen lanak bildu zituen Hodei abesbatzak: Agur Jesusen ama diskoan.

Orexa

Haize-ri laguntza Orexar jatorriko Haize izeneko haurraren aldeko jaia egin zuten, Porrotx pailazoarekin. Diagnostikatu gabeko gaixotasun bat du Haizek.

Tolosaldea

Tolosa

Proiektu bateratua eskualdean, Ataria TOLOSALDEKO ATARIA izeneko proiektu komunikatibo berria jaio zen eskualdean, Tolosaldeko Hitza, Galtzaundi aldizkaria eta Txolarre Irratiaren batuketarekin. Urriaren 6an, Kilometroak jaiarekin batera abiarazi zen.

Berazubi berriaren inaugurazioa Urriaren 31n Berazubi estadio berritua inauguratu zuten. Harmailak eta aldagelak berritzeaz gain, gimnasioa, bi padeleko pista eta erabilera

anitzeko areto bat eraiki zituzten lehen fasean. Obrek 1.011.000 euroko kostua izan zuten eta udalak finantzatu zuen osotasunean.


u034-035_urtekaria

27/12/13

16:33

Página 1

- 36 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Euskal gatazka

01/17 PELLO ZELARAIN ASKE

03/12 PEIO OLANO ASKE

03/21 ISTILUAK: MANEX CASTRO ETXEAN

Zapore gazi-gozoko urtea 197/2006 doktrina baliogabetu zuten, baina irailean Herrira-ren aurkako sarekada izan zen

Horrez gain, irailaren 30 hartan, Ertzaintzak Amalur Mendizabal senatari anoetarra kolpatu zuen Herrira-k Hernanin zuen egoitzan kanpoan zegoela, kargu hori duela adierazten duen txartela eskuan izan arren.

1. ‘HERRIRA’ Irailaren 30ean, Herrirak, Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak Bilbon, Herna-

nin, Gasteizen eta Iruñean dituen egoitzetan sartu eta 18 lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, Eloy Velasco epailearen aginduz. Espainiako Barne Ministerioaren arabera «Amnistiaren Aldeko Batzordeen oinordekoa» zen Herrira, eta presoei ongi etorriak eta omenaldiak eginez «terrorismoari goratzarre» egiten zioten. Atxilo harturiko 18 lagunetako bat Jesus Mari Aldunberri elduaindarra izan zen, eta 20.000 euro ordaindu ostean libre geratu zen urriaren 5ean, gau bat espetxean igaro ostean. Operazio horretan, gainera, Jon Mintegiaga ibartarra ere inputatu zuten. Azaroaren 5ean pasa zen Espainiako Audientzia Nazionaletik, eta bermerik gabe aske utzi arren, inputatuta eta epaiketaren zain geratu zen.

09/30 HERRIRA-REN AURKAKO SAREKADA

10/14 GAZTEEN AURKAKO EPAIKETAK

10/21 PAROT DOKTRINA BALIOGABETUTA

Zapore gazi-gozoa utzi du 2013. urteak. Alde batetik, euskal gatazka konpontze aldera erabaki eta urrats garrantzitsuak eman dira, hala nola, 197/2006 doktrina legez kanpo uztearena, eta hainbat preso askatzearena. Baina kontrako noranzkoan ere eman dira, Herrira-ren aurkako sarekada eta gazte independentisten aurkako epaiketak kasu.

2. 197/2006 DOKTRINA Herriraren aurkako sarekada hura 197/2006 doktrinaren inguruan Estrasburgok urrian eman behar zuen balizko ebazpenaren testuinguruan kokatu zuten askok. Epaiak doktrina baliogabetu zuen, eta Ines del Rio presoa aske utzi zuten berehala. Pixkanaka, preso gehiago kaleratu zituzten. Pello Odriozola tolosarra zen doktrina aplikatu zioten eskualdeko preso bakarra, eta ia 26 urte espetxean pasa eta gero, azaroaren 19an aske geratu zen.


u034-035_urtekaria

27/12/13

16:33

Página 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 37 -

Euskal gatazka

05/07 ANDONI GOIKOETXEA ATXILOTUTA

06/04 GOIO JIMENEZ ASKE

06/15 HERRIA DUGU ARNAS EKIMENA

3. PRESOAK Pello Odriozola ez zen izan 2013an aske geratu zen bailarako euskal preso bakarra. Urtean zehar, beste hiru askatu zituzten. Lehena, urtarrilaren 17an askatu zuten: Pello Zelarain billabonatarra. Martxoaren 12an Peio Olano lizartzarra utzi zuten libre kartzelan hiru urte egin ondoren eta 15.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Azkenik, Goio Jimenez kaleratu zuten. Ekainaren 4an atera zen Navalcarneroko espetxetik tolosarra, 30.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Une honetan, 19 euskal preso daude Tolosaldean, Manex Castro billabonatarra eta Garikoitz Etxeberria lizartzarra, besteak beste. Lehena, etxean izan zen martxoaren 21ean, aita zendu ondoren bisita egiten. Lagunak goiz osoan zehar izan ziren zain etxe atarian eta istiluak izan ziren Ertzaintzarekin etxetik zeramatenean. Etxeberriak, berriz, gose greba

mugagabea hasi zuen urriaren 29an Sevilla II espetxeko bizi baldintzak salatu eta oinarrizko eskubideen defentsa egiteko. Azaroaren 19an, osasun arazoak zirela-eta, bertan behera utzi zuen protesta. 4. IHESLARIAK Ekainaren 15ean Miarritzen Herria dugu arnas ekitaldia burutu zen. Bertan, euskal iheslari politikoek gatazkaren konponbidean parte aktibo izan nahi dutela aldarrikatu zuten. Horietako bat izan zen Jokin Aranalde gazteluarra. Ekitaldi hartatik aste batera, atxilotu hartu eta epailearen aurretik pasa ondoren, aske geratu zen. Espainiako Gobernuak euroagindu eskaria egin zuen, eta urriaren 30ean Paueko auzitegiak onartu egin zuen. Hurrengo egunean, «intsumiso» jarrera hartuko zuenaren gutuna helarazi zien Aranaldek euskal komunikabideei, eta geroztik ezkutatuta dago.

5. EPAIKETAK Urriaren 14an, 40 gazte independentisten aurkako epaiketak hasi zituzten Madrilen, SEGIko kide izatea egotzita. Horrekin batera, herriko tabernak ere epaitu zituzten. Tolosaldeko hiru gazte zeuden 40 horien artean, baina bik egin zuten epaiketara azaltzeko hautua: Mikel Ayestaran billabonatarrak eta Aritz Lopez tolosarrak. Irati Mujika amezketarrak, berriz, gordetzeko erabakia hartu zuen beste hiru gazterekin batera. Herriko azokan, Durangoko Azokan edo Arrasateko Santamasetan agerraldiak egin zituen. Herriko tabernen kasuan, eskualdeko hiru daude: Ibarrako Subegi, Tolosako Intxurre eta Villabonako Iratzar. Epaiketak oraindik ez dira amaitu eta 2014ko urtarrilean eta otsailean itzuli beharko dute Audientzia Nazionalera inputatu eta lekukoek. Epaiketa hauek salatzeko, Libre! ekimenarekin, ekitaldi ugari egin ziren.

10/29 ETXEBERRIA GOSE GREBAN

10/31 JOKIN ARANALDE «INTSUMISO»

11/19 PELLO ODRIOZOLA ASKE


u036-037_urtekaria

27/12/13

12:40

PĂĄgina 1

- 38 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Azaroa

Tolosa

Suediarrak nagusi 45. Abesbatza Lehiaketan Suediako St. Jacobs abesbatza nagusi izan zen Tolosako Nazioarteko 45. Abesbatza Lehiaketan, eta irabaz zezaketen guztia irabazi zuten. Horrela, datorren martxo-

an Hungarian ospatuko den Europako abesbatzen sari nagusian, Tolosa ordezkatuko dute. Bestalde, Joxelu Andueza eta IĂąaki Epelderi omenaldia egin zieten.

Tolosa

Tolosa

Ezbehar latzak

Babarrun onena, zumaiarra

Tolosan, 68 urteko gizonezko bat hil zuten etxean labankadaz, eta ustezko hiltzailea atxilotu zuen Ertzaintzak. Aste bat lehenago, beste labankada bat izan zen Rondilla kalean. Horrez gain, ehiztari villabonatar bat desagertu zen Urkizu inguruan eta erreskate plana jarri zuten martxan. Hiru egunetan desagertua egon ondoren, Ertzaintzak hilik aurkitu zuen.

Zumaiako Jose Mari Aramendi ekoizleak eskuratu zuen Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako lehen saria: 200 euro, txapela eta ardoa. Aritz Izagirre eta Koldobika Artola ibartarrak izan ziren bigarren eta hirugarren.

Aduna

Conama saria Espainiako Fisikarien Eskola Ofizialaren Conama Fundazioak antolaturiko lehiaketan garaikurra jaso zuen Adunak, herriko hondakinen kudeaketa planagatik. Estatuko herri txiki eta ertainen iraunkortasuna nabarmentzen du egitasmo honek.


u036-037_urtekaria

27/12/13

12:40

Página 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria 3- 39 -

Azaroa

Tolosa

Ibarra

TOPIC, zenbaki gorritan TOPIC Tolosako txotxongiloen zentroak 165.000 euroko defizita duela jakinarazi zuen zuzendaritzak, eta proiektuaren etorkizuna zalantzan jarri zuten. Krisia eta diru laguntzen jaitsiera izan ziren beherakadaren arrazoirik nagusienak.

Ibartar bat etxegabetze arriskuan Ibartar bat etxegabetze arriskuan zegoela salatu zuen Ibarrako Udalak. Bestalde, martxoaren 19an, To-

losako Auzitegiak bertan behera utzi zuen Tolosan hilabete amaieran egitekoak ziren etxe baten enkantea.

Tolosa

Amezketa

Xabi Tolosaren liburua argitara

‘Habiak’ liburuak arrakasta

Xabi Tolosa tolosarrak Esto se ha hecho mil veces komiki liburua argitaratu zuen, bere blogean egindako webkomikia oinarri hartuta. Agitaratzen duen hirugarren alea da eta Denak tabernan aurkeztu zuen azaroaren 14an.

Maite Gurrutxaga amezketarrak Habiak ilustrazio-liburua, komikia, aurkeztu zuen. Harrera ona izan zuen abendu hasieran ospatu zen 48. Durangoko Azokan. Dejabu panpin laborategiaren 'Gizona ez da txoria' antzezlana du iturri.

Tolosa

Glaukoma taldea Japonian zehar Glaukoma talde tolosarra, Vol.2 diskoa argitaratu ondoren, Japonian izan zen 10 eguneko bira bat egiten. Minakami, Niigata, Toyama, Nagoya, Yokohama eta Tokio bisitatu eta sei kontzertu eskaini zituzten bertan. Esperientzia «ahaztezina» izan zen.

Zizurkil

Zizurkilgo futbol zelai berria, martxan Azaroaren 25ean Danena Kirol Elkartearen belar artifizialeko futbol zelai berria egiteko akordioa sinatu zuten klubeko presidente Manuel Gonzalezek, Joxe Mari Luengo Zizurkilgo alkateak eta Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente Juan Luis Larreak. 300.000 euroko gastua izango dute lanek eta 2014rako amaituko dira.


u038-039_urtekaria

27/12/13

10:15

Página 1

- 40 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Ekonomia

01/28 HUYCK WANGNER GREBAN

03/26 BOST KALERATZE SAM-EN; BAT UNIPAPELEN

04/03 44 MILIOIKO ISUNA PAPER LANTEGIEI

2014a hobea izango delakoan Krisi ekonomikoak eta multinazionalen indarrak kalte handiak eragin ditu eskualdeko enpresetan

rren eragile nagusi bezala. Baina badago beste arrazoi bat: multinazionalek eskualdean duten eragina.

2013a urte zaila izan da alor ekonomikoari begiratuz gero. Krisiak gogor astindu du eskualdea, eta horren ondorioz, enpresa batzuk itxi egin behar izan dute, beste batzuk arriskuan daude, eta beste hainbat lantegitan kaleratzeak izan dira. Gaur egun, sindikatuek emandako datuen arabera, Tolosaldeko langabezia tasa %14,8koa da. Guztira 3.300 langabetu daude, azken urtean baino %1,8 gehiago. Gainera, langabe horien %45,2k ez du prestaziorik jasotzen. Krisi ekonomikoa aipatu dugu ho-

1. HUYCK WANGNER Krisia baino gehiago, azken faktore hau izan zen Zizurkilgo Huyck Wangner ixtearen arrazoi nagusia. Urtarrilaren 21ean, enpresako beharginek 81 langiletatik 75 kaleratu nahi zituztela jakinarazi zuten, enpresa bideragarria ez zela argudiatuta. Langileek multinazionalak «sakeoa» egin zuela salatu zuten, aurreko urteetan Zizurkilgo plantak 5 milioi euro utzi baitzizkion taldeari, eta urtero irabaziekin amaitzen zutelako sasoia. Astebete beranduago, 28an, greba mugagabeari ekin zieten langileek. Negoziazio epeak luze jo zuen, enpresak hainbat espediente aurkeztu

10/14 ENDAKIKO LANGILEAK GREBAN

11/19 MARIE BRIZARD IXTEKO ARRISKUAN

baitzituen denbora tarte horretan. Alemanian ere izan ziren langileak apirilean. 29an, lantegiak ateak itxi zituen betiko. Ez ziren akordiora iritsi eta epaileek, gainera, arrazoia eman zieten langileei uztailean. Azkenean, irailean akordioa lortu zuten zuzendaritzarekin, kalte ordainak igo eta gero. 2. KALERATZEAK PAPERGINTZAN Apirila hasieran, Espainiako Konpetentziaren Batzorde Nazionalak 44 milioi euroko isuna jarri zien 15 enpresei. Tartean, eskualdeko lau zeuden: Albizturiko Antalis, Tolosako SAM, Ibarrako Sobres Izalbe eta Adunako Unipapel. Papergintzaren sektorea krisian da, eta isunak ez zuen lagundu. Ondorioz, SAM-en bost langile kaleratzeko aurreikuspena zego-

12/03 ANTALIS IXTEKO ARRISKUAN


u038-039_urtekaria

27/12/13

10:15

Página 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 41 -

Ekonomia

04/29 ‘PEROT’-EN ITXIERA

05/30 GREBA OROKORRA

06/18 METALGINTZA GREBAN

ela jakinarazi zuen zuzendaritzak. Unipapel-en, berriz, bat kaleratu zuten martxoaren amaieran. Azaro hasieran, berriz, beste hiru kaleratze izan ziren SAM lantegian. Abenduaren erdialdean, Papelera del Oria lantegian, bederatzi kaleratu zituzten.

18an amaitzen zen. Adostasunik lortu ez zutenez, hilabetez luzatu zuten. Azkena, Anoetako Renault Autoberri kontzesionarioa izan zen. Antalis greban hasi eta bi egunera itxi zituen ateak. Hartzekodunen lehiaketan zegoen zor handien ondorioz, eta horregatik, enpresa itxi eta bertako 11 langileak kaleratu zituzten.

4. LAU ENPRESA ARRISKUAN Ondoriorik nabarmenenak urritik aurrera iritsi ziren eskualdera. Urriaren 14an, Adunako Endakiko langileek

greba mugagabea hasi zuten, zuzendaritzak itxiera espedientea ireki eta gero. 18 langile kaleratzea aurreikusten zen espediente horretan, eta beste 15 Lekunberriko lantegira bideratzea. Enpresak, ordea, bederatzi hilabeteetako soldatak zor zituen. Hilabete beranduago, azaroaren 19an, Zizurkilgo Marie Brizard enpresa egon zen egoera berean. Zuzendaritzak itxiera espedientea zabaldu zuen, eta langileek greba mugagabea hasi zuten, enpresa bideragarria zela argudiatuz. Gainera, urtetan milioiak eman izan zizkion jabe duen Belvédère talde frantsesari. Abendua hasi orduko iritsi zen hurrengo berri txarra. Albizturko Antalis enpresa ere ixteko asmoa azaldu zuen zuzendaritzak eta 39 langileak greba hasi zuten. Enpresak zorrak zituela argudiatu zuten, baina langileen ustez, «lana Antalis taldeko beste enpresa batera bideratu» nahi izan zuten. Negoziazio epea abenduaren

5. ARGIA URTEA AMAITZEKO Abenduaren amaieran, 17an hain zuzen, Marie Brizard-eko zuzendaritzak atzera bota zuen erregulazio espedientea langileekin akordio batera iritsi ondoren. 55 urtetik aurrerakoak aurrejubilatu zituen –11 guztira– soldataren %80a bermatuz, eta gainontzeko 37 langileak lanera itzuli ziren. «Borroka gogor baten emaitza» izan zela aldarrikatu zuten langileek. Urte beltz bati argi ukitu bat eman zion, eta 2014rako esperantzarako atea ireki zuen. Hala ere, 120 dira une honetan kolokan dauden lanpostuak.

12/05 RENAULT AUTOBERRIREN ITXIERA

12/14 MANIFESTAZIOA LANPOSTUEN ALDE

12/17 MARIE BRIZARD EZ DA ITXIKO

3. GREBA ARRAKASTATSUAK Maiatzaren 30ean, Euskal Herri mailako greba orokorra izan zen. Erreforma laboralaren aurka, «eredu propio bat eta langileen duintasuna» aldarrikatu zituzten ehunka lagunek manifestazio jendetsuetan. Ia erabateko jarraipena izan zuen grebak eskualdean. Bi aste beranduago, ekainaren 18an, metalgintzako enpresak izan ziren grebara joan zirenak, lan hitzarmenaren defentsa egiteko.


u040-041_urtekaria

27/12/13

09:59

PĂĄgina 1

- 42 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Abendua

Bertsolaritza

Aitor Mendiluze, laugarren Bertsolari Txapelketa Nagusian Aitor Mendiluze irurarrak laugarren egin zuen 13.500 pertsonaren aurrean BEC-en ospatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. 1.155 puntu lortu zituen, go-

goan duen ÂŤfinalik onenetakoanÂť. Gainera, berea izan zen eguneko bertsoaldirik baloratuena, puntukako ariketan, 165 punturekin.

Tolosa

Tolosaldea

GKo, Merkataritza Enpresa

Eskualdeko gazta, onenen artean

Gipuzkoako Bazkundeak 2013ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Saria eman zion Tolosako GKo enpresa komertzialari, artearen sormenerako eta produkziorako eskaintzen dion txokoagatik. Duela 5 urte sortu zen GKo.

Maria Jesus Hidalgo asteasuarraren Gorua Goiena baserriko Goine gazta eta Tolosako Pedro Zuzuarregiren Martin Txiki gazta sarituak izan ziren Munduko Gazta Txapelketan domina banarekin. Birminghamen ospatu zen eta 2.744 gazta aurkeztu ziren lehiaketara.

Tolosaldea

Uste baino diru gehiago udalentzat Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdeko herri bakoitzari inbertsioak egiteko aurreikusten ez ziren 24.000 euro baino gehiago emango zizkiela jakinarazi zuen. Horrek zorpetze maila handiagoa izatea ahalbidetu du.


u040-041_urtekaria

27/12/13

10:00

Pรกgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 43 -

Abendua

Euskararen eguna

Ospakizun eta aldarrikapenak Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, ospakizun eta aldarrikapen ugari izan ziren. Azaroaren amaieran, esaterako, Auzolan Festa ospatu zen, eta Tolosako hainbat eragilek hartu zuten parte euskaraz bizitzearen alde. Guztira 250 pertsona elkartu ziren jai giroan. Beste 18 kirol taldek egin zuten bat Tolosa euskararen hiria adierazpenarekin.

Amasa-Villabona

Tolosa

Oholtzatik pantailara

Olarra saridun

Oinkarik eta Hika teatroak Itsasoaren Emazteak, arrantzale euskaldunen emazteen istorioak ardatz dituen ikuskizunaren DVDa kaleratu zuten.

Xabier Olarra itzultzaile tolosarrak Dabilen Elea saria eskuratu zuen 30 urteko bere ibilbide profesionalaren aitorpen gisa.

Tolosa

Eguberrian Umama Eguberri Umama-Basque Christmas Songs izeneko bilduma argitaratu zuten Juantxo Zeberioren zuzendaritzapean 200 lagunen ekarpenei esker.

Tolosa

Agur Amarotz auzoko futbol zelaiari Amarotz auzoa eraberritze prozesu batean murgilduko da 2014. urtean. N-1 errepidearekiko lotura urbanizatzen hasiko dira, eta futbol zelaia berdegune bilakatuko da.

Hori dela eta, urtetan gaztetxoen futbol partidak hartu izan dituen zelaiari, agur ekitaldia egin zioten bizilagunek. Partidak jokatu ondoren, bazkaria egin zuten.


u042-043_urtekaria

27/12/13

09:32

Pรกgina 1


u042-043_urtekaria

27/12/13

09:33

Página 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 45 -

Urteko irudia

Abenduaren 17an, hilabetez borrokan ibili ostean, lanera itzuli ziren Zizurkilgo Marie Brizard enpresako 38 langileak, oihu, txalo eta malko artean. Langile batzordeak eta sindikatuek, «etengabeko borroka horren emaitza» izan zela aldarrikatu zuten, eta Euskal Herrian antzeko egoeran aurkitzen direnentzat «eredu» izan beharko lukeela azaldu zuten. Orokorrean beltza izan den 2013 bati argi izpi batzuk eman zizkion irudi honek, 2014rako esperantzaren atea zabalduz.


u044-045_urtekaria

26/12/13

19:41

P叩gina 1

- 46 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Tolosaldea

Tenisa

Aizkora

Lara Arruabarrena, txapeldun Kalin Lara Arruabarrena tolosarrak Caliko (Kolonbia) Bionaire Torneoa irabazi zuen otsailean, Catalina Casta単ori 6-3 eta 6-2 irabazi ostean. Irabazten duen WTA-ko bigarren txapelketa da. 102. postuan da sailkapenean.

Otaegi eta Ota単o, binakako txapeldun Martxoan, Unai Ota単o ibartarra eta Joseba Otaegi zizurkildarra izan ziren binakako Urrezko Aizkorako Txa-

peldunak. Anjel Arrospide eta Ugaitz Mugertzaren aurka aritu ziren, eta ia bi minutuko aldea atera zieten.

Atletismoa

Trialsin

Urrea Rocarentzat

Urte bikaina Irene Caminosentzat

Beteranoen Pista Estaliko Europako Txapelketan, urrezko domina irabazi zuen Armando Rocak, eta brontzezkoa, Andu Martinez de Rituertok.

Irene Caminos tolosarrak hainbat trialsin txapelketa irabazi zituen. 15 urterekin, martxoan, Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen; ekainean, Espainiako Txapelketan txapeldunorde izan zen; eta abuztuan, berriz, Munduko Txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen. Urtean zehar beste hainbat proba irabazi ditu. 2013ko kirolari aipagarrien saria jaso zuen Tolosako Kirol Galan.

Txirrindularitza

Sokatira

Maila bat gorago

Ibartarrak nagusi bost txapelarekin

Apirilean, Gipuzkoako Klasika irabazi zuen Xabier San Sebastian tolosarrak. Omega Pharma-rekin ere izan zen entrenatzen Belgikan.

Otsailean Ibarrako nesken sokatira taldea Euskal Herriko txapeldun izendatu zen 540 kilokoan azken jardunaldian tiraldi guztiak irabazita. Martxoan, gizonezkoen taldeak irabazi zuen Euskal Herriko txapelketa 600 kilokoen mailan, baita goma gaineko txapelketa ere. Guztira, denboraldi osoan zehar, bost txapela eskuratu zituen taldeak.


u044-045_urtekaria

26/12/13

19:42

PĂĄgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 47 -

Tolosaldea

Sega

Pilota

Eskualdeko segalariak txapeldun

Final historikoa

Uztailean, Alaitz Imaz hernialdearrak eta Joxe Gabirondo gazteluarrak irabazi zuten Euskal Herriko Sega Liga. Alatzne Etxaburua zizurkildarra, berriz, Euskal Herriko txapeldun izendatu zen, eta Juan Joxe Lizaso bigarren izan zen. Asteasuarrak, gainera, Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen. Emakumezkoen txapela, berriz, Ainara Otamendi ibartarrak jantzi zuen.

Uztaila hasieran, Tolosako pilota taldeak, Herriarteko txapelketako finala jokatu zuen Oiartzunen aurka, baina ezin izan zuen garaipena lortu.

Eskubaloia

Areto futbola

Tolosa, lehen nazional mailara

Igoera Ibarran Lauburu Ibarra K.E. taldeak areto futboleko bigarren nazional mailara igotzea lortu zuen ekainean, denboraldi bikaina osatu eta gero.

Denboraldi bikaina jokatu ostean, maiatzean, Bigarren Nazional mailara igotzea lortu zuen Tolosak. Lehen mailan, ordea, organigrama aldaketa izan zen eta bertan jokatzeko aukera suertatu zitzaion. Bide onetik doa aurtengo denboraldian ere. Abenduan, Bidasoaren aurka Euskal Kopako partida historikoa jokatu zuen. Galdu arren, gustura geratu ziren.

Giza probak

Gipuzkoako erregin

Triatloia

Maiatzean, Ibarrako giza proba taldeak emakumeen Gizpuzkoako Txapelketa irabazi zuen Aiako probalekuan jokatu zen I. Bizi Iturri Sarian 550. kiloko harriarekin marka hoberena egin ondoren. Gizonezkoen mailan, berriz, Berrobiko taldea bigarren izan zen, eta Aitzondo hirugarren.

Urterik hoberena triatloilarientzat Inoizko emaitzarik onenak lortu zituen TTT-k. Aitor Regillagak hiru lasterketa irabazi zituen; Maialen MuĂąozek podiuma zapaldu zuen proba guztietan; eta Aimar Agirresarobe bi-

garren izan zen Zarauzko triatloian, Euskadiko txapeldun izendatu zen, Espainiako Ironmanean bigarren egin zuen, eta Bilboko eta Zumaiako triatloi probak irabazi zituen.


u046-047_urtekaria

27/12/13

12:45

PĂĄgina 1

- 48 - 2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria

Kirolak

Saskibaloia

25 urte lanean

Arrauna

Azaroan 25 urte bete zituen TAKE-k Tolosan, eta oro har, eskualdean saskibaloia sustatzen hasi zenetik. Une honetan, maila ezberdinetako 17 talde ditu klubak, eta 200 partaide baino gehiago dira. Mende laurdeneko ibilbide oparo horrengatik, saria jaso zuen aurten 2013ko kirol galan.

Kontxaren zati bat eskualdera Irailean, Irati LarraĂąaga eta Joana Alijostesek emakumezkoen Kontxako Bandera eskuratu zuten Zumaia-

rekin, hau lortzen duten lehen emakume euskaldunak izanik. Jon Lizarraldek ere lortu zuen Hondarribia-

Mendi lasterketak

Futbola

Agirrezabala, bikain

Ametsa betetzen

Leire Agirrezabala ibartarrak mendi lasterketa garrantzitsu ugari irabazi zituen. Ekainean, Euskal Herria Mendi Erronka; uztailean, Zumaia Flysch Trail; eukal selekzioan sartu zen eta Lanzaroten (Espainako Kopa) eta Vilaller-en ( Espainako Txapelketa ) lehiatu zen; La Saga Sky Race irabazi eta gero Espainako Kopako bereganatu zuen irailean; Gorbeia Suzien irabazita, Euskadiko txapeldun; Goierri Garaia eta Beriaien garaile irailean; 5. egin zuen Donostiako Maratoiean.

Josu Ibarbia ibartarra eta Odei Arrieta tolosarra jubenil mailako Txapeldunen Ligan aritu dira jokatzen Realarekin. Final zortzirenak jokatuko dituzte.

Pilota

Harri-jasotzea

Gutxigatik...

200 kilokoa ere bai

Ekaitz Saralegi amezketarrak hirugarren egin zuen Lau t’erdiko Txapelketan Oinatz Bengoetxea 2221eko emaitzarekin garaitu ostean. Gutxigatik, baina, ez zen finalean izan. Bere bizitzako partida jokatu ondoren, 18-22 galdu zuen Aimar Olaizola txapeldunaren aurka, nahiz eta gehiago merezi izan zuen. Lorpen handi horrek, Asegarce enpresarekin kontratua beste urtebetez luzatzea ekarri zion.

Joseba Esnaola gazte berrobitarrak bere marka pertsonala ezarri zuen bost minutuko saioan, 200 kiloko harria lau aldiz altxa eta gero.


u046-047_urtekaria

27/12/13

12:45

PĂĄgina 2

2013ko urtekaria / Tolosaldeko Ataria - 49 -

Kirolak

Mendi lasterketak

Gehiago

Albiste izan dira...

Iker Karrera, urteko kirolaria Iker Karrera lasterkari amezketarra urteko kirolari izendatu zuten urtean zehar pilatutako garaipen sortagatik. Ekainean Europako Mendien lasterketa irabazi zuen, probako marka berria ezarriz; uztailean, Ei-

ger Ultra Trail lasterketa irabazi zuen Suitzan; abuztuan, Gran Raid des Pyrenees irabazi zuen; irailean, hiru egun korrika ibili ondoren, Tor des Geants lasterketa irabazi zuen Italian, marka bost ordutan hobetuz.

Carlos PeĂąa. Igerilari tolosarra 24 orduz igerian ibili zen Allotz (Nafarroa) urtegian, gaixotasun arraroak dituzten pertsonak laguntzeko. Leire Olaberria. Txirrindulari ikaztegietarrak brontzezko domina lortu zuen Europako txapelketan. Danok Danena. Amasa-Villabonako halterofilia taldeak emaitza bikainak lortu zituen. Asier Gallego, Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Igor Sasiain, Teddy Martinez eta Mikel Alvarezek osatutako taldeak bigarren egin zuen Espainiako kopan. Euskal Herriko txapelketan, Susana Davila, Lyan Edel Rodriguez, Goretti Amonarriz, Igor Sasiain, Jon Ander Iriarte eta Teddy Martinez txapeldun izan ziren. Tolosa CF. Desagertzear egon ondoren, IĂąaki Arratibelek zuzendaritza utzi zuen, eta aldaketa izan zen.


u048_urtekaria

27/12/13

14:57

Pรกgina 1


a001-004_ataria

18/12/13

21:44

Pรกgina 3


a001-004_ataria

18/12/13

21:44

Pรกgina 4


Tolosaldeko Ataria