Asti Leku/Aldizkaria/ekaina 2019

Page 1

dizkaria

A ST I

I K U S I

4 .

L E K U

M A K U S I ,

Z E N BA K I A

/

H AU

I R A K U R R I

E K A I N A

/

2 0 1 9


ASTI LEKU ALdizkaria

KOOPERATIBAREN AHOTSAK 4 ERREKTORE BATZORDEA ESKOLA KONTSEILUA KLUBA

IKASTOLAREN AHOTSAK 10 IKASLE OHIAK BEHATOKIA

ALBISTEAK 16 ESKOLAZ KANPOKOAK DENETARIKOAK

ELKARREKIN IKASIZ 18 KASLEEN EKARPENAK

AISIALDIA 20 KIROLA

DENBORA-PASAK 22

2


3

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9


ASTI LEKU ALdizkaria

KOOPERATIBAREN AHOTSAK ERREKTORE BATZORDEA

MAIATZAREN 23KO BATZAR NAGUSIA

BAZKIDEEK KOOPERATIBAREKIN IZANDAKO HITZORDUA

ASTI LEKUKO BATZAR NAGUSIA BILERA LUZEA ETA EMANKORRA IZAN ZEN, BAZKIDEEK AHO BATEZ HARTUTAKO AKORDIO ASKOREKIN ETA GAI PUNTUAL BATZUETAN AZALDUTAKO ARDUREKIN ETA ARAZOEKIN. AGIAN EZ ZEN BILERA TRINKOEGIA IZAN, BAINA BERTARATUEK OSO BALORAZIO ONA EMAN ZIOTEN. Beste ikastola, eskola eta ikastetxe batzuekin alderatuz, aspalditik dakigu Asti Lekuko familiek ikastolako bile­ retan eta jardueretan duten partaidetza oso handia dela. Oso arraroa da familiak tutoreek eta irakasle tal­ deek deitutako bileretara ez joatea. Eta zergatik? Asti Le­ kuko garrantzitsuena, azken helburua, bertako ikasleen hezkuntza delako, eta ikastetxe osoaren, familien eta profesionalen lehentasuna da. Hala ere, erakundeko organoetan (Batzar Nagusia, Errektore Kontseilua, Zaintza Batzordea, Baliabide Ba­ tzordea…) duten partaidetza askoz urriagoa izaten da. Dena den, Asti Lekuk bere barne funtzionamenduan kooperatiba gisa duen osasuna da bere beste nortasun zeinuetako bat. Horrela bada, joan den maiatzaren 23an, urte honetako Ohiko Batzar Nagusia egin zen Asti Lekuko Hitzaldi Are­ toan. Batzar Nagusiaren edukiaren parte handia Koo­ peratiben Legeak berak ezartzen du. Lege horrek Batzar Nagusiaren gain jartzen ditu urtero ezinbestean bete behar dituen zenbait zeregin. Aipatzen ari garen bileran zenbait alderdi ekonomiko landu ziren, aurreko ekitaldi­ ko memoria, 2018ko kontuak eta emaitzak horretarako aurreikusitako hornidura funtsetan banatzea, 2019rako kudeaketa plana eta baita aurtengo aurrekontua ere, kudeaketa plan hori gauzatzeko. Landu zen beste gai praktiko bat, datorren urtarriletik aurrera, 2018ko (une honetan itxita dagoen azken eki­ taldia) urteko KPIarekin bat etorriz %1,2ko igoera izango duten 2020rako kuoten onespena izan zen. Kuota digita­

lak izoztu egingo dira, eta bazkide berriek kooperatiban sartzean egingo dituzten kapital ekarpenek ere %1,2ko igoera moderatua izango dute. Orainaldiari eta etorkizunari aldi berean begiratuz, 20172020 plan estrategikoaren nondik norakoa aztertu zen. Horren indarraldia amaituta dago, eta ebaluatu egin beharko da. Horrekin batera, datorren planerako zenbait erronka posible komentatu ziren: modernizazio pedago­ gikoarekin jarraitzea, berdintasunean eta ingurumen balioetan oinarritutako hezkuntza, adibidez. Horrez gain, geldialdi demografikoak datozen urteetako matrikulan izango duen eraginaren prospektiba azaldu zen. Hirigintza arloko espedienteen egoera gure batzarretako gai klasikoa bilakatu da, zoritxarrez. Batzar honetan ere eduki zuen bere lekua, eta PAU izenekoa denbora gutxi barru behin betiko onetsiko dela eta birzatitze proiektua eta urbanizazio proiektua aurreratuta daudela jakinarazi zen. Galde-eskeen atalean ere kexak edo ardurak azaltzeko unea egon zen, eta baita zenbait punturi buruzko ezta­ baidarako ere. Oraingo honetan Kirol taldearen funtzio­ namenduaren alderdiren bati (taldeak batzea) eta ikas­ keta bidaiaren antolakuntzari buruz egin zen berba, eta zalantza pedagogikoren bat ere aipatu zen. Batzarra amaitu ondoren, bertaratuek Batzarrari buruzko inkesta bati erantzun zioten. Gehienek adierazi zutenez, edukia argia eta interesgarria izan zen, baina nahi baino gehiago luzatu zela ere esan zuten.

4


KOOPERATIBAREN AHOTSAK

5

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9

CONSEJO RECTOR

ASAMBLEA GENERAL DE 23 DE MAYO

LA CITA DE LOS SOCIOS CON LA COOPERATIVA LA ASAMBLEA GENERAL DE ASTI LEKU FUE UNA REUNIÓN LARGA Y FRUCTÍFERA CON MUCHOS ACUERDOS UNÁNIMES DE LOS SOCIOS Y CON EXPOSICIÓN DE PREOCUPACIONES Y PROBLEMAS EN ALGUNOS TEMAS PUNTUALES. FUE UNA REUNIÓN QUIZÁ DEMASIADO DENSA, PERO BIEN VALORADA POR LOS ASISTENTES. Por contraste con otras ikastolas, escuelas y colegios sabemos desde hace tiempo que la participación de las familias de Asti Leku en las reuniones y actividades de la ikastola es muy alta comparativamente. Las familias, muy raramente faltan a las reuniones convocadas por los y las tutoras y los equipos docentes en general. Ello se debe sin duda a que lo más importante de Asti Leku, su fin último, es la educación de su alumnado y el centro entero, familias y profesionales, así lo priorizan. Sin embargo, la participación en órganos societarios (Asamblea, Consejo Rector, Comisión de Vigilancia, Comité de Recursos) es mucho más modesta, aunque la salud de Asti Leku como cooperativa en su funcionamiento interno es otro de sus signos de identidad. Pues bien, el pasado 23 de mayo se celebró en la Sala de Coferencias de Asti Leku la Asamblea General Ordinaria correspondiente al año en curso. Se trata de una Asamblea cuyo contenido está en gran parte tasado por la propia Ley de Cooperativas, que atribuye a la Asamblea General algunas funciones que ha de desempeñar anualmente de modo preceptivo. En la reunión a la que nos referimos, se trataron aspectos económicos como la memoria del ejercicio anterior, las cuentas del año 2018 y la correspondiente distribución de resultados en los fondos de provisión previstos al efecto, el plan de gestión para el año 2019 y también el presupuesto de este año para llevarlo adelante. Otros temas de índole práctica que se trataron fueron la aprobación de cuotas para el año 2020, que tendrán una subida del 1,2% a partir de enero próximo en consonancia al IPC anual del ejercicio 18 (último ejercicio ce-

TXUS BILBAO

DIRECTOR GENERAL DE ASTI LEKU

rrado a día de hoy). Las cuotas digitales se congelarán y las aportaciones al capital de los nuevos socios al entrar en la cooperativa tendrán también la subida moderada del 1,2%. Mirando al presente y al futuro simultáneamente, se llevó a cabo un análisis de la marcha del plan estratégico 2017-2020 cuyo periodo de vigencia se está terminando y que habrá que evaluar, y junto con ello se comentaron varios retos posibles para el próximo plan: continuar con la modernización pedagógica, la educación en la igualdad y en valores medioambientales por ejemplo. Además se expuso una prospectiva de la incidencia del parón demográfico en la matrícula de los próximos cursos. El estado de los expedientes urbanísticos, lamentablemente un clásico de nuestras asambleas, también tuvo su lugar y se dio cuenta de la próxima aprobación definitiva del PAU y el estado avanzado del proyecto de reparcelación así como del proyecto de urbanización. En el apartado de ruegos y preguntas hubo asimismo un momento para exponer quejas o preocupaciones y también para el debate en torno a varios puntos. En esta ocasión se habló de algún aspecto del funcionamiento del Club deportivo (agrupamientos de equipos), de la organización del viaje de estudios y se mencionó también alguna duda de índole pedagógica. Terminada la Asamblea los asistentes respondieron una encuesta sobre la misma en la que expresaron la opinión muy general de que en su contenido había sido clara e interesante, aunque en su duración más larga de lo conveniente.


ASTI LEKU ALdizkaria

KOOPERATIBAREN AHOTSAK ESKOLA KONTSEILUA

ASTI LEKUKO ESKOLA KONTSEILUKO 101. BILERA Dena den, kotxe lasterketetan gertatzen den bezala, bide beretik joateko, makina bera martxan dagoelarik gidaria aldatzen bada, ibilgailuaren prestazioak modu ezberdinez erabil daitezke. Horretantxe gabiltza etapa berrian, dagoeneko aldake­ ta txiki batzuk egin ditugularik. Hauetako bat bilerei da­ gokien kontua izan da, non maiztasuna areagotu dugun eta iraupena laburtu; gainera, bileren arteko lanaren jarraipena hobetze aldera, baliabide berriak hasi gara erabiltzen.

2019KO MAIATZAREN 28AN IKASTURTE HONETAKO AZKENENGO BILERA OSPATU ZEN. IKASTURTE NAHIKO BEREZIA IZAN DA, ESKOLA KONTSEILUKO BERRITZE PARTZIALA EGITEAZ GAIN, IKASTOLAREN FUNTZIONAMENDUA ZUZENTZEN LAGUNTZEN DUEN ORGANO HONEN GIDARIA ERE ALDATU DELAKO. ARTIKULU XUME HONETATIK, JUAN CARLOS NABERANEK EGINIKO LAN LUZE ETA BIKAINA GOGORATU ETA ESKERTU NAHI DUGU.

Hala ere, lasterketetako alderaketa berari jarraituz, ikas­ turte bakoitza zirkuitu bilakatu daitekeela aintzat hartuta, topatu ditugun bihurguneak zein sestra-aldaketei be­ har bezala aurre egin diegula deritzogu. Eskerrik asko ibilbide berri honetan esku hartu duzuen denoi, bai bi­ lera guzti-guztietan izan zaretenoi, baita ikasturte hasie­ rakoan bakarrik egondakoei! AZKEN BILERA HONETAN LANDU DITUGUN GAIAK OSO INPORTANTEAK IZAN DIRA Ikasturteko azken bileran garrantzi handiko gaiak landu genituen, batzuk 2018/2019 epealdiaren ingurukoak eta beste batzuk 2019/2020 ikasturteari begirakoak: 2018/2019 Amaitzera dagoen ikasturteari dagozkion gaiak hauexek izan ziren: berandu eskolaratzen diren ikas­ leak zeintzuk izan diren eta eurekin martxan jarri dugun proiek­tua; matrikularen ingurukoak, otsailean izan geni­ tuen emaitzak eta batxilergoan izan ditugun kopuruak; batxilergoko 2. mailako ikasleen agurra noiz izango du­ gun; martxan izan ditugun nazioarteko ikasle-trukeen gorabeherak; 2019ko Ebaluazio Diagnostikoa noiz eta zelan egin dugun, emaitzak azaroa aldean jasoko di­ tugun arren; aurreikusten diren lanak… Eta nola ez, ASTI LEKU eguna (orduan ospatzear geneukan eta orain aprobetxatzen dugu jai ederra atera zitzaigula esate­ ko). Maiatzaren 23an burututako Kooperatibako Ohiko Batzar Nagusiaren berri ere eman zen, bai eta langileek jaso duten prestakuntzarena ere. 2019/2020 Ikasturte berriari begira aipatu genituen gaiak honako hauek izan ziren: hurrengo ikasturteko etapa ezberdi­ netako egutegiak eta Asti Leku berriro izendatu dutela Hezkuntza masterreko eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Magisteritzako praktikak egin ahal izateko ikastetxe. Hurrengo ikasturtea prestatzen hasita gaude… hobeto egingo dugulakoan… Esker mila!

IÑAKI VAZQUEZ

IKASTOLAKO ZUZENDARIA

6


7

KOOPERATIBAREN AHOTSAK

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9

CONSEJO ESCOLAR EL 28 DE MAYO DE 2019 EL CONSEJO ESCOLAR CELEBRÓ LA ÚLTIMA REUNIÓN DE ESTE CURSO. HA SIDO ESTE UN AÑO ACADÉMICO ESPECIAL YA QUE, ADEMÁS DE LA RENOVACIÓN PARCIAL DEL CONSEJO, SE HA PRODUCIDO UN CAMBIO DE DIRECCIÓN, CON LA INCORPORACIÓN DE SU NUEVO CONDUCTOR, QUIEN DESDE ESTAS HUMILDES LÍNEAS QUIERE RECORDAR Y AGRADECER A JUAN CARLOS NABERAN POR SU EXCELENTE TRABAJO Y LARGA TRAYECTORIA .

REUNIÓN Nº 101 DEL CONSEJO ESCOLAR DE ASTI LEKU Como ocurre en las carreras de coches, por seguir con el símil, cuando el vehículo cambia de conductor, este suele dar un enfoque diferente al manejo de las prestaciones de la máquina. En eso andamos en esta nueva etapa, donde ya hemos incorporado algunos pequeños cambios. Uno de ellos hace referencia a las propias reuniones, las cuales han aumentado en frecuencia pero disminuido en duración. Además, con el objetivo de mejorar el seguimiento de las gestiones y tareas que realizamos entre reuniones, hemos incorporado nuevas herramientas de trabajo. No obstante, conscientes de cada curso puede convertirse en un nuevo circuito, podemos decir que hemos trazado adecuadamente todas las curvas y cambios de rasante. Eskerrik asko a todos los que habéis participado en esta nueva andadura, tanto a quienes nos acompañasteis en el arranque, como a quienes habéis continuado durante todo el trayecto. EN LA REUNIÓN TRATAMOS TEMÁS DE GRAN INTERÉS En esta última reunión del curso tratamos varios temas importante, unos referidos al periodo 2018/2019 y otros, al próximo 2019/2020. 2018/2019 Respecto al curso que está a punto de terminar, se expusieron temas tales como: alumnos de escolarización tardía –cuántos han sido y qué proyecto hemos puesto en marcha-; datos de matriculación –cifras obtenidas en febrero y en las aulas de bachillerato-; fecha de celebración de la despedida de los alumnos de 2º de bachiller; intercambios internacionales de alumnos; Evaluación Diagnóstiva 2019 –cómo y cuándo se realizó-, a la espera de los resultados en torno al mes de noviembre; previsión de obras… Y, cómo no, ASTI LEKU eguna –entonces estábamos peparándolo; ahora ya podemos decir que resultó una jornada estupenda-. También informamos sobre la Asamblea General de socios de la cooperativa, celebrada el 23 de mayo, así como sobre la formación recibida por los trabajadores. 2019/2020 Cara al nuevo curso, algunos de los temas tratados fueron los calendarios escolares de las distinatas etapas y el nombramiento, una vez más, de Asti Leku como centro receptor de alumnado en prácticas del Máster de Educacion y de la Escuela de Magisterio (infantil y primaria). Ya estamos preparándolo todo para el próximo curso, con el convencimiento y la ilusión de seguir mejorando. Mila esker!


ASTI LEKU ALdizkaria

KOOPERATIBAREN AHOTSAK KLUBA

ASTI LEKUKO KROMO ALBUMAK OSO ARRAKASTATSUAK IZAN DIRA ASPALDIKO ASMOA ZEN ASTI LEKUKO KIROLARIEKIN KROMO ALBUMA EGITEA, BAINA KLUBEAN EZ GENUEN OSO ARGI ZELAN ANTOLATU, NONDIK HASI, NORTZUEKIN EGIN... AURREKO DENBORALDIAN, AZKENIK, FUTBOL SEKZIOKOEK EMAN ZUTEN LEHENENGO URRATSA ETA EUREN ALBUMA KALERATU ZUTEN. BIDEA HASITA ZEGOEN ETA ORAINGOAN SASKIBALOIKOEK HARTU DIETE LEKUKOA. BAI BATAK BAI BESTEAK ARRAKASTA HANDIA IZAN DUTE JOKALARI ETA FAMILIEN ARTEAN. Asti Leku Kluba aspalditik zegoen albuma egiteko gogoz eta 2017/2018 denboraldian futbol sekziokoek hartu zu­ ten erronka. Futbolean aritzen diren jokalari guzti-guztiak, LHko 1. mailatik hasita, agertu ziren albumean nork bere kromoa izanik. Ideiak arrakasta handia izan zuen hasiera-hasieratik eta albumaren inguruko lehenengo berriak zabaldu zire­ nean zoramena izan zen, jokalari guztiak lehen bait le­ hen eskuratzeko irrikan egon zirelarik. Futboleko album honek hirurehun bat kromo zekarren eta berehala hasi ziren ikusten kromoen trukeak Portu­ galete eta inguruko bazter guztietatik. Partidetan arre­ ta handiagoa jartzen zieten gurasoek ‘badaukat-ez daukat-badaukazu…’ leloari epailearen erabakiei ja­ rraitzeari baino. 2018/2019 denboraldian futboleko albumak izaniko arrakasta aintzat hartuta eta saskibaloikoei emandako agindua (hurrengoa haiekin egingo genuela) betetze aldera, beste album bat kaleratu dugu, basket sekziokoa alegia. Nahiz eta saskibaloiko jokalarien kopurua txikia­ goa izan, berrehun kromo baino gehiagoko bilduma atera dugu. Oraingoan ere izugarri ona izan da harrera baita ikas­ tolan sortutako giroa. Izan ere bi asteburutan topaketak antolatu dira bertan kromoak trukatzeko, Asti Leku, gure Bilboko ‘Plaza Berria’ bilakatuta. Gurasoak bete-betean inplikatuta egon dira, haien artean “negoziatzen” se­ me-alabak baloiekin jolasten ziren bitartean. Dagoeneko guztiek daukate bukatuta eta horrez gain zenbaitek posterra ere. AITOR VILLAR

MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!! GORA ASTI-LEKU!!

8


9

KOOPERATIBAREN AHOTSAK

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9

CLUB

LOS ÁLBUMES DE CROMOS DE ASTI LEKU, TODO UN ÉXITO ERA UN PROYECTO QUE VENÍA DE LEJOS, ELABORAR UNA COLECCIÓN DE CROMOS CON LOS Y LAS DEPORTISTAS DE ASTI LEKU, PERO EN EL CLUB NO TENÍAMOS MUY CLARO CÓMO ORGANIZARLO, POR DÓNDE EMPEZAR, CON QUIÉNES… FINALMENTE, LA TEMPORADA PASADA, FUE LA SECCIÓN DE FUTBOL LA PRIMERA EN PUBLICAR SU ÁLBUM. ESTE CURSO HA SIDO LA SECCIÓN DE BALONCESTO QUIEN HA COGIDO EL TESTIGO. AMBAS COLECCIONES HAN TENIDO MUCHO ÉXITO ENTRE DEPORTISTAS Y FAMILIAS. El Club Asti Leku llevaba mucho tiempo con ganas de elaborar un álbum y en la temporada 2017/2018 fue la sección de fútbol la que respondió al reto. En la temporada 2018/2019, visto el éxito del álbum de fútbol y para cumplir con lo prometido -que el próximo álbum lo haríamos con el basket-, hemos publicado Saskibaloi albuma/el álbum de baloncesto. Aun siendo menor la cantidad de jugadores y jugadoras que en el fútbol, la colección incluye más de doscientos cromos. En ambos casos la acogida ha sido excelente y lo mismo ha ocurrido con el ambiente que se ha creado en la ikastola. MILA ESKER A TODOS LOS QUE HABÉIS TOMADO PARTE!!


ASTI LEKU ALdizkaria

IKASTOLAREN AHOTSAK IKASLE OHIAK

ARITZ AGUIARREK SEGURTASUN SAILAREN MERITUDOMINA JASO DU

“BERE BURUA HILTZEAR ZEGOELA KONTURATU NINTZENEAN ARINEKETAN TINKO HELDU ETA ATZERA BOTA NUEN. NASAN ZEGOEN BESTE INORK EZER EGIN EZ IZANAK HARRITU NINDUEN”

Aurreko udan, ekain aldera, Aritzek Abatxoloko metro geltokian bere buruaz beste egiten saiatzen ari zen gi­ zon bati salbatu zion bizia eta hilabete batzuen bueltan, otsailean, Segurtasun Sailak Larrialdietako eta Babes Zibileko Merezimenduaren Bereizgarri Berdeko Domina eman zion.

AA: Bai, harritzeko modukoa da egungo jendearen ja­ rrera indibidualista. Gizona oihukatzen, negarrez eta mugimendu arraroak egiten bazegoen ere, hor zeuden gazteek mugikorrari begira jarraitu zuten eta, nasaren bazterrera hurbildutakoan, oinak erdi aterata zeuzka­ nean ere ez zuten ezer egin suizidio-saiakera ekiditeko.

Aritz Asti Lekuko ikasle ohia da eta ikastolan gerta­ tukoaren berri izan genuenean harremanetan jarri ginen berarekin bizipen berezi honetaz mintzatzeko. Esan eta berehala bertaratu zen gurekin partekatzera bizi izan­ dako hau guztia.

AL: Zu jesarrita zeunden geltokian, sakelakoarekin ere bai? AA: Bai, jesarrita nengoen, baina ez sakelakoarekin, geografiako apunteak errepasatzen baizik. Hasieratik eman zidan atentzioa gizonaren portaerak eta adi egon nintzen zer egingo zain. Horrexegatik arriskuaz ohartu eta berehala korrika bizian hurbildu, tinko heldu eta atzera bota nuen.

Asti Leku: Tamalez, honelako jokaerak ez dira askotan ikusten eta horrek ekintza bereziak bihurtzen ditu, sari­ tzeko modukoak alegia. Zuk, ordea, ez duzu uste ezer be­ rezirik egin duzunik, ezta? Aritz Aguiar: Hala da. Nik egin behar zena egin nuen, besterik ez. Ez dut kontrako jokabiderik ulertzen. AL: Inguruan zegoen jendea, aldiz, ez zen mugitu, gizo­ naren bizia arriskuan zegoela ikusita ere.

AL: Nola erreakzionatu zuen berak? AA: Lehenengo momentuan ez zekien zer egin zuen, baina jazotakoaz ohartu zenean biziki eskertu zidan. Dro­ gak hartuta zegoela ematen zuen eta, azaldu zidanaren arabera, garai txarra pasatzen ari zen neska-laguna utzi zuenetik. Hala ere, bere burua hil nahi ez zuela jakinarazi

10


IKASTOLAREN AHOTSAK

11

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9

ANTIGUOS ALUMNOS zidan, lapsus bat izan zela… Berriro ere eskerrak eman zizkidan. AL: Momentu horretan konturatu al zinen zuk egin­ dakoaren garrantziaz? AA: Egia esan, Metrotik eskerrak emateko, batetik, eta bestetik, Segurtasun Sailetik Saria jasotzeko proposatuta nengoela esateko deitu zidatenean, orduantxe, kontura­ tu nintzen zerbait berezia egin nuela. AL: Segurtasun Sailak handik egun gutxira meritu domi­ na jasotzeko izendatu zintuen, eta Metro Bilbaok zer egin zuen? AA: Metrokoak berehala jarri ziren harremanetan nirekin eta nik egindakoa eskertzeko zenbait opari eman zizki­ daten. Honetaz gain, eta hauxe da gehien pozten naue­ na, gertaera honen ostean segurtasun-kamera sistema hobetu dute. AL: Nola hartu zuten zure familian hau guztia? AA: Oso harro daude nirekin, baina egun horretan gerta­ tutakoa kontatu nienean ez zidaten sinestu, berandu heldu nintzela justifikatzeko asmatutako aitzakia zelakoan, ja, ja. AL: Hau ez da izan egoera konplikatuaren aurrean jen­ dea laguntzera hurbildu zaren lehenengo aldia, ezta? AA: Ez. Izan ere hiru aste arinago bi mutilen arteko bo­ rroka batean sartu nintzen separatzera haietako bat izugarrizko jipoia jasotzen ari zelako; ordukoan ere in­ gurukoek ez zuten ezer egin. AL: Badirudi gaurko gazteak ez direla batere inplikatzen gainontzekoen arazoetan… AA: Bai, hala da. Niri batzuetan burutik eginda nagoela esaten didate, baina ni ezin naiz geldirik geratu horre­ lakoen aurrean. Izan ere, txikitatik izan dut gustuko jen­ deari laguntzea eta argi eduki dut beti ertzaina izango nintzela pertsonak babestu eta sorosteko. AL: Eta horretan zabiltza, ezta? AA: Bai, oposizioak prestatzen ari naiz eta ilusio handia daukat. AL: Zorte on eta mila esker Aritz!

ARITZ AGUIAR RECIBE LA MEDALLA DEL MÉRITO DEL DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD “CUANDO ME DI CUENTA DE QUE INTENTABA SUICIDARSE CORRÍ PARA AGARRARLE Y LO TIRÉ HACIA ATRÁS. ME SORPRENDIÓ QUE EL RESTO DE LAS PERSONAS QUE ESTABAN EN EL ANDÉN NO HICIERAN NADA” En junio del verano pasado Aritz salvó la vida a un hombre que intentaba tirarse a la vías al paso del metro en la estación de Abatxolo. Unos meses después, en febrero de 2019, el Departamento de Seguridad le otorgó la medalla verde por acciones meritorias en el ámbito de las emergencias y de la protección civil. Aritz estudió en Asti Leku y no dudó a aceptar nuestra invitación para acudir a la ikastola a realizar esta entrevista en la que nos cuenta que siempre le ha gustado ayudar a la gente y por eso no cree que haya hecho algo especial, ”Yo creo que simplemente hice lo que había que hacer. No me imagino actuando de otra manera, sin haber ayudado. A decir verdad, fue cuando me llamaron del Metro, por un lado, para darme las gracias y del Departamento de Seguridad, por otro, para decirme que me habían propuesto para recibir la medalla del mérito, cuando tomé consciencia del alcance de los hechos y vi que lo había hecho era algo especial”. Nos cuenta divertido que en casa están muy orgullosos de él, pero que en un primer momento no le creyeron “pensaban que era una excusa por haber llegado tarde a casa, ja, ja”. Aunque los agradecimientos y el galardón recibidos le han hecho mucha ilusión, nos dice que “lo que más me alegra es que tras el incidente han mejorado el sistema de cámaras de seguridad en el metro”.

CRISTINA ROY


ASTI LEKU ALdizkaria

IKASTOLAREN AHOTSAK BEHATOKIA

PROGRAMAZIO IKASTAROA DBHn ASTI LEKU IKASTOLA, IRAKURKETA PLANAREN BARRUAN, BESTEAK BESTE, DBHKO LIBURUTEGIKO BERRIKUNTZAN ARI DA LANEAN. BERTAKO FORMA ALDATZEN ARI GARA, HAINBAT IKASLEREN LAGUNTZAREKIN, INGURU ERAKARGARRIAGO BAT ESKAINI NAHIAN.

SARAY DE CASAS

Liburutegi baten helburu nagusia liburuak mailegatzea da. liburu hauek berritzen ari gara, baina horrez gain, gune honi beste erabilera kultural bat eman nahi diogu: bertan, hitzaldiak, erakusketak eta ikastaroak emateare足 na, hain zuzen ere. Gure lehenengo ikastaroa DBH 4. mailako Erlantz Alon足 sok antolatu du. DBHko 1. mailako ikasleei bideratutako programazio ikastaroa izan da. Bi astetan zehar, lehenen足 go jolas-orduetan, 10 pertsonako taldeak liburutegian bildu dira Scratch eta Coding with Chrome programen inguruan ikasten aritzeko. Scratch, Java programaren oso bertsio sinplifikatua da. Blokeak erabiliz, puzzle baten antzera, joko sinpleak egiteko era bat da. Behin trebetasuna hartuta, Java eta Scratch elkartzen dituen Chrome hedapenera aldatzen dira; bertan, blokeak eta programazio lengoaia bat ikas足 teko. Ikastaroaren amaieran, bertaratze egokia izanez gero, diploma bat jaso dute parte hartu duten ikasleek. Esperientzia polita eta aberasgarria izan da guztiontzat. Beste bat prestatzeko irrikan gaude.

12


13

IKASTOLAREN AHOTSAK

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9

OBSERVATORIO

CURSO DE PROGRAMACIÓN EN LA ESO LA IKASTOLA ASTI LEKU, DENTRO DEL PLAN DE LECTURA, ESTÁ TRABAJANDO EN LA RENOVACIÓN DE LA BIBLIOTECA DE LA ESO, ENTRE OTRAS COSAS. ESTAMOS MODIFICANDO SU FORMA, CON LA COLABORACIÓN DE VARIOS ALUMNOS Y ALUMNAS, CON LA INTENCIÓN DE OFRECER UN ESPACIO MÁS ATRACTIVO.

El objetivo principal de una biblioteca es el de prestar libros. Estamos renovando esos libros, pero, además, queremos ofrecer otro uso cultural a este espacio: ofrecer charlas, exposiciones y cursillos, entre otras cosas. Nuestro primer cursillo lo ha organizado Erlantz Alonso de 4º de la ESO. Es un cursillo de programación destinado a los alumnos y alumnas de 1º de la ESO. A lo largo de dos semanas, durante el primer recreo, grupos de 10 personas se han reunido en la biblioteca para aprender sobre los programas Scratch y Coding with Chrome. Ha sido una experiencia bonita y enriquecedora para todos. Estamos deseando preparar la siguiente.


ASTI LEKU ALdizkaria

ALBISTEAK ESKOLAZ KANPOKOAK

ASTI LEKUKO ROBOTIKAK DRONEAK ETA BIDEO-JOKOAK DAKARTZA 2019/2020 IKASTURTERAKO DUELA LAU URTE ROBOTIKA HEZIGARRIA GEHITU GENUEN ASTI LEKUKO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN ESKAINTZAN ASIMOV IKASTEGIAREN ESKUTIK. ORDUTIK HONA ASKO DIRA ROBOTEN ARTEAN IKASTEN JOSTATZEN DIREN IKASLEAK, BAI HASIERATIK DAUDENAK, BAI IKASTURTE BAKOITZEAN SARTZEN DIREN BERRIAK. HAUENTZAT GUZTIENTZAT HIRU BERRITASUN ERAKARGARRI DAKARTZAGU DATORREN IKASTURTERAKO: ROBOTIKA AURRERATUA DBH ETA BATXILERGOKOENTZAT, BIDEOJOKOEN DISEINUA ETA ADIN GUZTIETARA EGOKITUTAKO DRONEEN ERABILERA.

Robotika hezigarria, robotak diseinatu, sortu, montatu eta abian jarriz ezagueraren area espezifikoak sendo­ tzen dituzten ekintza pedagokikoen multzoa da. Robotikak eta talde lanak, gainera, etorkizunera be­ girako trebetasunen eta konpetentzien garapena ere bultzatzen dute: komunikazioa eta enpatia, sormena eta berrikuntza, arazoak konpontzen jakitea, lankidetza eta lidergoa, konfiantza eta hobetzeko joera izatea, aurrea hartzea eta ekintzailea izatea, ezagutza berriak… Asti Lekun robotikak ikasleen garapen akademiko eta pedagogikoan zeukan garrantziaz ohartuta 2015/2016 ikasturtean sartu genuen robotika eskolaz kanpoko ekintzetan, oso harrera ona izan zuelarik. Orain, lau urteren bueltan, berritasunak dakartzagu hu­ rrengo ikasturterako, bai LHko ikasleentzat bai eta DBH eta Batxilergokontzat ere. 2019/2020 ikasturtean LHkoek Robotika hezigarria I eta II egiteko aukera edukitzeaz gain droneak erabiltzen ere ikasi ahalko dute. DBHko eta Batxilergokoek hiru berritasun dauzkate: Robotika aurre­ ratua, Goi mailako Robotika eta Bideo-jokoen diseinua. Gainera, droneekin lan egiten ere ikasiko dute. Robotika aurreratuan, maila hauetan proiektuetan oi­ narritutako ikaskuntza landuko da, non benetako bizitzan oinarritutako egituren edo instalazioen funtzionamen­ dua simulatu beharko duten, esate baterako, aparkale­ ku edo aireportu baten funtzionamendua. Proiektuen zailtasunak adinaren araberakoak izango dira. DBHko 1. eta 2.ean, programazioa sinboloetan oinarritu­ ta egongo bada ere, logika garatu beharko dute eta goi mailakoen sentsore berberak erabiliko dituzte. DBHko 3. mailatik aurrera roboten programazioak “C” lengoaian garatuko dira. Helburua enpresetan erabil­ tzen den programazio lengoaietara hurbiltzea da. Bideo-joen diseinuan ikasleek gogokoen dituzten per­ tsonaiei bizia emateko aukera izango dute, beraien bi­ deo-jokoak modu errazean sortzeko aukera izanik eta denborarekin pixkanaka-pixkanaka bideo-joko hori konplikatuz. Droneekin ere lan egingo dute bai Robotikako ikas­ leek baita Bideo-jokoetakoek ere. Droneekin burututako ekintzak adin guztietara egokituak egongo dira.

CRISTINA ROY

14


15

ALBISTEAK

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9

EXTRAESCOLARES

DISEÑO DE VIDEOJUEGOS Y DRONES ALGUNAS DE LAS NOVEDADES

QUE TRAE LA ROBÓTICA DE ASTI LEKU PARA 2019/2020 HACE CUATRO AÑOS INTRODUJIMOS LA ROBÓTICA EDUCATIVA EN LA OFERTA DE EXTRAESCOLARES DE ASTI LEKU DE LA MANO DE “ASIMOV IKASTEGIA”. DESDE ENTONCES MUCHOS SON LOS ALUMNOS QUE DISFRUTAN APRENDIENDO ENTRE ROBOTS, TANTO LOS QUE ESTÁN DESDE EL PRINCIPIO COMO LOS QUE SE INCORPORAN CADA CURSO. PARA TODOS ELLOS LLEGAN ATRACTIVAS NOVEDADES EL PRÓXIMO CURSO: ROBOTIKA AVANZADA PARA DBH Y BACHILLER, DISEÑO DE VIDEOJUEGOS Y USO DE DRONES ADAPTADO A TODAS LAS EDADES.

ROBÓTICA AVANZADA Se trabajará por proyectos en los que tendrán que simular el funcionamiento de estructuras o instalaciones basadas en la vida real, como por ejemplo, el funcionamiento de un parking o de un aeropuerto, adaptándose la complejidad a la edad del alumno. Para 1º y 2º de ESO la programación será de símbolos, pero tendrán que utilizar la lógica y usarán los mismos sensores que en cursos superiores. A partir de 3º de ESO la programación de los robots será en lenguaje código tipo “C”, similar al que se utiliza en empresas. DISEÑO DE VIDEOJUEGOS El alumnado tendrá la oportunidad de dar vida a sus personajes favoritos y crear sus propios videojuegos, al principio de manera de manera sencilla, y según avancen, más compleja. Tanto los alumnos de Diseño de videojuegos, como los de cualquier modadalidad de Robótica, realizarán también diversas actividades con drones adecuadas a las diferentes edades.


ASTI LEKU ALdizkaria

ALBISTEAK DENETARIKOAK

ADIORIK GABEKO AGURRA GAUZA GUZTIEK DUTE HASIERA ETA AMAIERA, ETA 2019KO EKAINEKO EGUN HAUETAN IRITSI ZAIO JOSE ANGEL MENTXAKARI ORAIN HOGEITA HAMAR URTE HASITAKO ETAPA IXTEKO ORDUA. Honekin batera, ikasle ohi batek idatzitako bertsoa: Ikastolako horma zaharretan Proiektu bat gauzatzeko Eskolak eman horren gainetik Zu euskararen aldeko “Kaixo Olentzero!” haurren ahotik Irrifar bat bihotzeko Zenbat bizipen, zenbat argazki Urte pila bat tarteko Baina Mentxaka zelan agurtu Bertsotan baino hobeto (Itsasoari begira, Asier Alcedo)

Ez ohi da erraza hitz gutxitan ganorazko zerbait esatea urtetan eta urtetan lankide, lagun eta irakasle izan duzun baten inguruan. Baina,saia gaitezen, Jose Ange­ lek merezi du! Gure Jose Angel Mentxaka lankidea jubilatu berri da. Ha­ maika urte eman ditu Asti Lekun, besteak beste, bere pa­ sioak gure egiten saiatzen, ikasleak teknologia berrietan trebatzen, euskalduntzen, Olentzerorena egiten, Agenda 21eko ortua lantzen... eta hauengatik guztiengatik, hain zuzen ere, maite dute horrenbeste ikasleek ”Mentxi”. Geuk ere, lerro hauek berari eskainiz omendu nahi izan dugu. Batez ere, gizon zintzoa, apala eta maitagarria, eta nola ez, euskaltzale sutsua da. Ororen gainetik, hurbila eta xumea. Haserre, gainera, gutxitan ikusi izan dugu, eta orduak eta orduak elkarrekin igaro behar direnean, es­ kertzekoa da hori. Beste gaitasun asko ere baditu, asko­ ren artean, laguntzeko jarrera, lanerako gogoa, etab. Jakina, akatsak ere izango ditu, ez baitago arantza bako lorerik, baina horiek pairatzea ez zaigu guri suertatu, zo­ rionekoak gu! Etapa bat itxi eta bestea hasten duen une honetan, adio­ rik gabeko agurra egin nahi izan diogu, batez ere Olen­ tzero urtero etortzen delako eta abenduan Asti Lekuko umeak, eta ez hain umeak, zain izango dituelako, ilusioz beterik. Balio beza honek xede horretarako. Eskerrik asko, Jose Angel. Disfrutatu, merezi duzu-eta! Asti Lekuko ikasle, familia eta lankideen partetik.

SUSANA MURGA

16


17

ALBISTEAK DE TODO

Nuestro compañero José Ángel Mentxaka acaba de jubilarse tras muchos años de dedicación en Asti Leku, durante los cuales se ha esforzado, entre otras cosas, por contagiarnos sus pasiones y por euskaldunizar y formar a sus alumnos en las nuevas tecnologías. Por si fuera poco, “nos ha traído a Olentzero por Navidad” y ha cuidado de la huerta del proyecto Agenda 21 de la ikastola. Por todo eso, y por mucho más, es tan querido Mentxi por sus ikasles. En este momento en que toca cerrar una etapa para iniciar otra, queremos decirle hasta luego, que no adiós. Sobre todo porque sabemos que nuestro Olentzero seguirá volviendo a Asti Leku por Navidad, a traer alegría e ilusión a los más txikis... y a los no tan txikis. ¡Ahí queda eso José Ángel!. A buen entendedor...

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9


ASTI LEKU ALdizkaria

ELKARREKIN IKASIZ IKASLEENAK

SARA RAMOS

ZORIONTSU JAUZIOHOLAREN GAINEAN SARAK, NAHIZ ETA GAZTEA DEN ETA GIMNASIA ARTISTIKOAREN MODALITATE HONETAN URTE ETA ERDIKO IBILBIDEA BESTERIK EZ DAUKAN, OSO ONDO MENPERATZEN DU OHOL-JAUZIA ETA DAGOENEKO ZENBAIT DOMINA LORTU DITU. Sara DBHko 2. maila egiten ari da Asti Lekun eta ikastola­ tik irteten denean Bilboraino joaten da egunero tranpoli­ neko jauziak eta txilinbueltak praktikatzera. Kirola betidanik gustatu zaio eta diziplina honekin hasi aurretik gimnasia erritmiko eta dantza modernotik pasa­ tu zen, baina ez batak ez besteak ez zuten Sara harrapa­ tu eta bete betean helduko zion diziplinaren bila jarraitu zuen. Gauzak horrela, aurreko ikasturtean Sarak gimnasia ar­ tistikoan probatu nahi izan zuen eta tranpolinarekin topo egin zuen ezustean. Modalitate hau ezaguna bazeukan ere orduko horretan maiteminduta geratu zen. Orain, hain dago gustura ezen egunero joaten den Bil­ boko Saltoka klubera entrenatzera. Baina utz diezaiogun berari hau guztia azaltzen. Asti Leku: Kaixo Sara, noiztik zaude Saltoka klubean? Sara Ramos: Pasa den ikasturtean hasi nintzen. Hasieran gimnasia artistikoa egin nahi nuen baina tranpolinarekin hasi nintzenean berehala harrapatu ninduen modalita­ te honek. AL: Tranpolina bakarrik egiten duzu? SR: Ez, tranpolinean minitramp bikoitza egiten dut baina horretaz gain tumbling eta ohe elastikoa ere praktikatzen ditut. Izan ere, gehien gustatzen zaidana tumblinga da. AL: Txapelketa batzuetan parte hartu eta dominak jaso dituzu, ezta? SR: Bai, lehiaketetan esku hartzen aurreko denboraldian hasi nintzen; oso denbora gutxi baneraman ere klubean animatu ninduten eta Zaragoza, Galizia, Euskadi eta Es­ painiakoan lehiatu nintzen. Euskadikoan 3 domina lortu nituen eta Zaragozakoan, bi. AL: Hori hain denbora laburrean lortu ahal izateko izuga­ rrizko lana egongo da atzetik, ezta? Zenbat ordu ematen duzu entrenatzen astean? SR: Egunero joaten saiatzen naiz: astelehen eta asteazke­ netan 3 orduko saioak burutzen ditut eta astearte eta os­ tegunetan 2koak. Larunbatetan ere entrenatzen dugu

baina batzuetan ezin izaten naiz joan; Castron bizi gara eta nire anai-arrebek partidak izaten dituzte. AL: Nola moldatzen zara aldi berean ikasi eta hainbeste entrenatzeko? Ordu asko dira eta gainera Bilbon. SR: Ikastolatik irteten naizenean amak eramaten nau Bil­ bora eta ezin badu, metroan joaten naiz. Etxerako lanei dagokienez, astearte eta ostegunetan klasetik irten eta berehala egiten ditut, entrenatu aurretik. Beste egunetan, bukatutakoan, baina azterketak ditudanean ez naiz joa­ ten. Momentuz ez dut arazorik izan, ondo moldatzen naiz eta oso ondo pasatzen dut entrenatzen. Klubeko giroa oso ona eta lagun onak egin ditut. AL: Lehen aipatu dituzu anai-arrebek ere egiten dutela kirola. SR: Bai, lau anai-arreba gara eta guztiok egiten dugu kirola. Nira ahizpa nagusiak, Anek, saskibaloia; txikiak bikiak dira, Iciar eta Eneko, eta saskibaloia eta futbola egiten dute hurrenez hurren. AL: Hau familia kirolzalea! Gurasoak ere bai? SR: Ama gaztetan eskubaloian ibili zen eta aita futbol eta judoan. Orain, oporretan gaudenean familia osoa ateratzen gara mendi-ibiliak egitera, oinez zein bizikletaz. AL: Nola ikusten duzu zeure burua hemendik urte ba­ tzuetara? SR: Espero dut urte askoan jarraitzea diziplina hauetan. Oso gustura nago eta gauza asko ikasten ari naiz, haue­ tako batzuk bizitzarako oso garrantzitsuak direnak, esate baterako, sarritan erortzen bazara ere beti altxatu behar zarela. AL: Eskerrik asko Sara! Izan ontsa!

18


ELKARREKIN IKASIZ

19

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9

ALUMNAS Y ALUMNOS

SARA RAMOS

FELIZ SOBRE UN TRAMPOLÍN SARA RAMOS A PESAR DE SU JUVENTUD Y DE LLEVAR POCO MÁS DE AÑO Y MEDIO EN ESTA MODALIDAD DE LA GIMNASIA ARTÍSTICA, YA CUENTA CON VARIAS MEDALLAS.

Sara estudia 2º de secundaria en Asti Leku y cuando sale de la ikastola se desplaza hasta Bilbao para hacer lo que más le gusta, saltar sobre el trampolín y dar volteretas. Siempre le ha gustado estar activa y antes de empezar con esta disciplina pasó por gimnasia rítmica y baile moderno, pero ninguna de estas actividades logró “engancharla” y continuó buscando hasta dar con una en la que se encontrara realmente cómoda. En esa tesitura, decidió probar en gimnasia artística y se topó, casi por casualidad, con la modalidad de trampolín. Aunque ya la conocía de antes, en esta ocasión se quedó rápidamente prendada.

CRISTINA ROY

“La anterior temporada empecé a participar en torneos; aunque llevaba poco tiempo en el club me animaron y competí en Zaragoza, Galicia, en el campeonato de Euskadi y en el de España. En el de Euskadi conseguí 3 medallas y en el de Zaragoza dos” -nos comenta Sara. También nos dice que de momento, a pesar de entrenar a diario, se arregla bien con los estudios “Con los estudios también me voy arreglando. Los martes y jueves, por ejemplo, nada más salir de clase hago los deberes, antes de entrenar y el resto de los días, después. Pero cuando tengo exámenes me quedo estudiando en casa. Por el momento no he tenido problemas, lo llevo bien y disfruto mucho entrenando. Además en el club hay muy buen ambiente y tengo buenas amigas”.


ASTI LEKU ALdizkaria

AISIALDIA KIROLA

ASTI LEKU

KIROLA SUSTATZEN DUEN IKASTOLA DA IKASTURTE HONETAN KIROLAREN INGURUKO HIRU JARDUNALDI BEREZI IZAN DITUGU IKASTOLAN: I. ASTI LEKUKO FUTBOL EGUNA, IRAILEAN, V. ASTI LEKUKO KIROL EGUNA, APIRILEAN ETA IV. ASTI LEKUKO SASKIBALOI EGUNA, MAIATZEAN. FUTBOL ETA SASKIBALOI EGUNAK FAMILIAN OSPATZEKO JARDUNALDIAK DIRA. KIROL EGUNAK, ORDEA, IKASLEAK, DITU PROTAGONISTA NAGUSI, BAINA HIRUREK HELBURU BAKARRA DAUKATE, KIROLA SUSTATU ETA BULTZATZEA. ASTI LEKUKO KIROL EGUNA Kirol eguna 2015. urtean jaio zen. Ikasleen artean kirola bultzatzeko asmotan hausnarketa sakona egin ostean, kirola sustatzeko zenbait ekintza jarri ziren abian, haue­ tako bat urteroko Kirol eguna antolatzea izan zelarik. Horretarako ikastolako profesional batzuek osatutako batzordea hasi zen lanean eta, hilabete batzuetako la­ naren ostean, hasierako amets hori aurrera ateratzea lor­ tu zuten, 1. emanaldiko kamisetetan zihoazen hitzak “Jo­ lastu, maitatu, sentitu… KIROLEAN aritu” egia bihurtuta. Ez zen erreza izan 1600 ikasle baino gehiago jardunaldi osoan kirolean aritu zitezen egitaraua prestatzea, ezta kirol egunean bertan hori guztia aurrera ateratzea ere; baina auzolana izan eta izaten denez, ikastolako irakas­ le eta langile guztien inplikazioari esker egun zoragarria ospatu ahal izan genuen.

CRISTINA ROY

Eta bukatzeko, ezin gara ahaztu jardunaldiaren hasie­ raz, oso une polita eta berezia baita. Goizeko 10.00etan ikastolako ikasle guztiek, zikloka eta koloreka antolatuta, Kros Txikian parte hartzen dute irakasleekin batera. Nork bere ibilbidea bukatutakoan KIROLA hitza osatzen dute ikastolako patioan. Ikusgarria, benetan! ASTI LEKUKO SASKIBALOI EGUNA Arestian aipatu dugunez, kirolaren inguruan burututako hausnarketak eragindako zenbait ekintza jarri ziren abian 2015. urtetik aurrera, horietako bat, Kirol eguna. Beste proposamen bat izan zen saskibaloia bultzatzeko proiektu sendoa garatzea eta, handik abiatuta, 2016. ur­ tean saskibaloi batzordeari basketa eta familiak batuko zituen egun berezia ospatzea otu zitzaion, hau da, Asti Le­ kuko Saskibaloi eguna. Batzordeak jo ta ke ekin zion ideiaren garapenari eta ordu eta buruhauste batzuen ostean lortu zuten Asti Lekuko I. Saskibaloi eguna arrakasta handiz ospatzea. Oso jardunaldi polita igaro zuten guztiek, nagusiek zein txikiek, elkarri irakasten eta elkarrekin jokatzen, jolasten, eta bazkaltzen. Eguna, ederra izateaz gain, harrobia egiteko eraginkorra izan zela ere aipatu behar dugu. Izan ere, 2016tik hona saskibaloi jokalarien kopurua gora doa Asti Lekun, ez bakarrik egun honen ospakizunagatik, noski, baina se­ guru ekimen berri honek eragina izan zuela zaletasuna bultzatzeko orduan. ASTI LEKUKO FUTBOL EGUNA Eta hirurik gabeko bi ez dagoenez, ikasturte honen ha­ sieran, hau da, 2018ko irailean, Asti Lekuko I. Futbol egu­ na ospatu genuen.

Kanpoko laguntza ere izaten dugu Kirol egunean; klub ezberdinetako kirolariak hurbiltzen dira urtero Asti Lekuko ikasleekin praktikatzera zenbait kirol ezberdin, hala nola rugbya, Lacroissea, esku pilota, mahai tenisa, badminto­ na, slack line-a, arrauna, taekwondoa, boxeoa, irristake­ ta, skatea, disc golf-a, eskubaloia…

Egun berezi hau Asti Lekuko Kirol elkarteko futbol batzor­ deak antolatu zuen. Prestatze-lanekin udan hasi behar izan zuten, irailaren 29rako dena prest egon zedin. Futbol eguna, saskibaloikoa bezala, familian ospatzeko ekital­ dia da, eta oso harrera ona izan zuen, bai parte-hartzea­ ri, baita zaletasunari eta giroari dagokienez ere.

Kirol hauez gain, atletismo probak, futbol eta saskibaloi partidak eta txapelketatxoak, ohiko jolasak (zelai errea, “zapitxoa”…), Heziki programakoak, zumba, aerobic… ere izaten ditugu ikastolako gune guztietatik sakabana­ tuta.

Talde guztietako jokalariak, familiak, entrenatzaileak eta laguntzaileak batu ziren elkarrekin futbolaren inguruko egun ederra pasatzera eta antolatze-lanetan emandako egunak, kezkak eta nekeak, berehala ahaztu ziren jen­ dearen parte-hartzea eta gozamena ikustean.

20


AISIALDIA

21

4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9

DEPORTE

ASTI LEKU

APUESTA POR EL DEPORTE A LO LARGO DE ESTE CURSO HEMOS CELEBRADO EN LA IKASTOLA TRES JORNADAS COMPLETAS DEDICADAS AL DEPORTE: EN SEPTIEMBRE LA 1ª EDICIÓN DEL DÍA DEL FÚTBOL, ASTI LEKUKO FUTBOL EGUNA; EN ABRIL LA QUINTA EDICIÓN DEL DÍA DEL DEPORTE, ASTI LEKUKO KIROL EGUNA, Y EN MAYO LA 4ª JORNADA DEDICADA AL BALONCESTO, ASTI LEKUKO SASKIBALOI EGUNA. LOS DÍAS DEDICADOS AL FÚTBOL Y AL BALONCESTO SON JORNADAS PARA DISFRUTAR EN FAMILIA. EL DÍA DEL DEPORTE, EN CAMBIO, TIENE AL ALUMNADO COMO PROTAGONISTA ABSOLUTO, PERO LOS TRES COMPARTEN UN MISMO OBJETIVO, PROMOVER E IMPULSAR EL DEPORTE EN ASTI LEKU

ASTI LEKUKO KIROL EGUNA El día del deporte, Asti Lekuko Kirol eguna, nació en 2015. Tras una extensa reflexión orientada a incrementar la práctica deportiva entre nuestro alumnado, se pusieron en marcha varias acciones de mejora, una de las cuales fue la creación del Asti Lekuko Kirol eguna, una celebración anual dedicada integramente al deporte. ASTI LEKUKO SASKIBALOI EGUNA Otra de las propuestas fue diseñar un proyecto deportivo para fortalecer el baloncesto de Asti Leku, y de ahí partió, entre otras, la idea de celebrar una cita anual en la ikastola para reunir a las familia en torno al basket. Tras algunos quebraderos de cabeza, muchas horas de trabajo y, por encima de todo, mucha ilusión, la comisión de baloncesto consiguió celebrar en mayo de 2016 la 1ª edición de Asti Lekuko Saskibaloi eguna con un gran éxito de participación. ASTI LEKUKO FUTBOL EGUNA Y, como no hay dos sin tres; a comienzos de este curso 2018/2019, en septiembre, celebramos el primer Asti Lekuko Futbol eguna. Jugadores, familias, equipo técnico, colaboradores… todos disfrutaron de una bonita jornada dedicada a su deporte favorito.


ASTI LEKU ALdizkaria

DENBORA-PASAK JOLASAK

DENBORA-PASAK

ZURE EUSKARA MAILA HOBETZEN ALDIZKARIAREN ATAL HONETAN ERA LUDIKOAN ETA ENTRETENIGARRIAN ZURE EUSKARA MAILA HOBETZEN LAGUNTZEN SAIATUKO GARA. HORRETARAKO EUSKARA LANTZEKO INTERNETEN DAUDEN JOLASAK, HITZ JOKOAK, ESAMOLDEAK… HONA EKARRIKO DITUGU ZUEKIN PARTEKATZEKO. BATZUETAN NAGUSIEI ZUZENDUTAKOAK IZANGO DIRA ETA BESTE BATZUETAN FAMILIA OSOA ELKARREKIN JOLAS DADIN.

22


4. ZE N BA K I A EKAINA / 2 0 1 9

23

ONLINE JOLASAK ONLINE DOAKO EUSKARAZKO JOKOAK Ikus ezazu Euskal Herria zenbateraino ezagutzen duzun: gure geografia, gure jaiak, gure kultura eta une atsegin batez gozatu. JAR EZAZU FROGAN ZEURE BURUA!

EN ESTA SECCIÓN DE LA REVISTA INTENTAREMOS AYUDARTE A MEJORAR TU NIVEL DE EUSKERA DE UNA MANERA LÚDICA Y DIVERTIDA. PARA ELLO TRAEREMOS AQUÍ ENLACES DE JUEGOS, PASATIEMPOS, REFRANES… DISPONIBLES EN INTERNET PARA COMPARTIRLOS CONTIGO. HABRÁ PARA TODAS LAS EDADES Y NIVELES DE EUSKERA Y PARA QUE PODÁIS DISFRUTARLOS EN FAMILIA.

EUSKERA MAILA HOBETU NAHI DUTENENTZAT Euskera maila hobetu nahi dutenentzat aurreko alean bezala, Euskaljakintzak eskaitzen dituen jokoetatik bat ekarri dizuegu oraingo honetarako, ortografia lantzekoa, hain zuzen ere. 1

2

3

4


IKASTOLA KOOPERATIBA

IKASTOLA Grumete Diego 19 48920 Portugalete HAUR ESKOLA Miguel de Unamuno 33-35 48920 Portugalete 944 937 020 www.astileku.eus astileku@ikastola.eus


Millions discover their favorite reads on issuu every month.

Give your content the digital home it deserves. Get it to any device in seconds.