Issuu on Google+

Alkatetza Alcaldía

OHAR ARGIGARRIA Azken asteetan, hainbat komunikabideetara bidalitako oharrean jakinarazi dugu Astigarragako Bilduko Gobernu taldeak eginiko esfortzuari esker Urumea berriko Babes Ofizialeko Etxebizitzen proiektua, denbora luzez geldirik egon den proiektua eta berriz ere martxan jartzeko gaindiezinak ziruditen zailtasunak zituena, aurrera ateratzea lortu dugula. Promotorarekin eta enpresa eraikitzailearekin burututako negoziaketek eman beharreko fruitua eman dute eta promozio hori etorkizun hurbilean errealitatea izan dadin lortu da. Horretarako, Eusko jaurlaritzarekin bete beharreko urrats administratiboak egiten ari da udala gaur egun. Honen harira argitaratutako informazioaren inguruan hainbat gauza argitu beharrean gaude, Udalak kaleratutako informazioa ez baitzen guztiz zuzena. Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dugu kaleratutako informazio okerrak suertatutako nahasmenagatik, eta bigarrenik adierazi nahi dugu promozio honetan izena emateko epea ez dela ireki. Udalak ahal bezain laster jarriko du herritarren eskura komunikabideen eta bere komunikazio kanal ofizialen bitartez Urumea Berriko Babes Ofizialeko Etxebizitza promozioan izan emateko epeen eta tokien informazioa. Barkatu eragozpenak.

NOTA ACLARATORIA. En fechas recientes se ha informado por diversos medios de comunicación el esfuerzo realizado por el Equipo de Gobierno de Bildu de Astigarraga para sacar adelante el proyecto de construcción de VPO en Urumea Berri, que se encontraba estancado desde hace tiempo y con serias dificultades de poder iniciarse. Las negociaciones realizadas con la promotora y constructora han dado sus frutos y se ha logrado que dicha promoción pueda salir adelante en breves fechas que están acelerándose en los diversos trámites administrativos necesarios en Gobierno Vasco. Es por ello que queremos aclarar que la noticia para comenzar a apuntarse y el plazo sobre el mismo era errónea. El proceso de inscripción aún no se ha iniciado, por lo que queremos pedir disculpas por la confusión en la información anteriormente enviada. El Equipo de Gobierno informará debidamente, próximamente, tanto en sus medios oficiales cómo en los medios de comunicación, sobre las diferentes condiciones, plazos y lugares dónde deberá realizarse el proceso de solicitudes. Disculpen las molestias


Urumea berri