Issuu on Google+

ASTIGARRAGAN AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN ETORKIZUNAZ, 2013 MUSIKA ETA HEZKUNTZA LAN TALDEA 1.SAIOA (2013-X-14)

BILERAREN DATA: 2013-X-14 LEKUA: Ikastola PARTE HARTZAILEAK: 9 partaide

1. ONGI ETORRIA ETA AURKEZPENA

Andoni Gartzia alkateak saioaren aurkezpena eta ongi etorria egin du. Prozesua martxan jartzearen arrazoiak azaldu ditu lehendabizi, prozesu honen jatorria. Astigarraga azken urteetan asko handitu da demografikoki, baina herriko azpiegiturak ez dira garapen honekin batera handitu. Hori dela eta, gaur egun espazio arazo nabarmenak ditugu herriko hainbat azpiegituratan, eta horrek eskaintzen duen zerbitzuari ere zuzenean eragiten dio. Hori dela eta, Astigarragako Udalak herriko azpiegitura eta zerbitzuen inguruan hausnartu eta aurrera begirako estrategiak herritarrekin markatu eta adosteko prozesu bat abiatu du. Gaur da prozesu honen lehen bilkura.

1


ASTIGARRAGAN AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN ETORKIZUNAZ, 2013 MUSIKA ETA HEZKUNTZA LANTALDEA. (1.SAIOA, 2013-X-14)

Prozesu honetan laguntzeko, Aztikerreko dinamizatzaileak ditugu gaurkoan: Arkaitz Martinez de Albeniz eta Maitane Barrenetxea. Maitane Barrenetxeak prozesuaren ibilbidea azaldu du: Azpiegitura eta zerbitzu hauen inguruko hausnarketarako bi lan talde sortu dira. Lehen taldea Musika eta Hezkuntza lan taldea da, eta bertan landuko diren azpiegitura eta zerbitzuak hauek dira: Musika Eskola, Haur Eskola eta Ikastola. Bigarren lan taldea Kultura eta Kirolarena dugu, eta bertan Kultur Etxea, Kiroldegia, Frontoia eta Sagardo Etxea landuko dira. Lan talde bakoitzak bilera bana izango du azpiegitura eta zerbitzu hauen diagnosia egiteko, eta ondoren, bi lan taldeak elkarturik batzar bat egingo da, oinarrizko diagnosia adosteko eta konpartitzeko denen artean. Ondoren, berriro lan talde bakoitzak bilera bana izango du aurrera begirako erronkak definitzera bidean, eta berriro ere Bateratze Batzar baten bitartez konpartituko dira edukiak. Ondoren, saioaren helburuak eta saioaren eskema azaldu dira: Gaurko saioaren helburuak honakoak izango dira: - Azpiegitura eta zerbitzu bakoitzaren inguruko hausnarketa bultzatzea. - Azpiegitura eta zerbitzu bakoitzaren inguruan interesa duten eragile guztien artean diagnosia konpartitu eta osatzea. - Aurrera begira izan ditzakeen erronken lehen zerrenda osatzea. Gaurko saioan emango ditugun pausuak, hauek izango dira: - Aurkezpena - Azpiegitura eta zerbitzuen kokapena - Diagnosia - Balorazioa

2. AURKEZPEN DINAMIKA

Arkaitz Martinez de Albenizek aurkezpen dinamika azaldu du: elkarren artean ezagutzeko asmoarekin dinamika labur bat egingo da lehendabizi. Norberaren arropa kolore berdina duen pertsona bat aurkituko dugu taldean eta bikoteka jarriko gara. Pertsona horri kontatuko zaio norberaren izena eta zer dela eta interesatu zaion, zerk bultzatu duen prozesu honetan parte hartzera. Bi minututan elkar aurkeztu eta ondoren talde handian norberak bere bikotea aurkeztuko du.

2


ASTIGARRAGAN AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN ETORKIZUNAZ, 2013

Zerk bultzatu duen bilerara etortzera galdetuta, honakoa erantzun da: - Musika Eskola eta Ikastolaren inguruko interesa, informazioa jasotzera. - Musika Eskolaren inguruan informatzera. - DBHko eraikinaren inguruan kezka duela eta, informazioa jasotzera. - Halako prozesu parte hartzaileei etekina ateratzera. - Musika Eskolaren inguruan interesa duela eta etorri da, nahiz eta orokorrean azpiegitura eta zerbitzu guztien inguruko interesa izan. - DBHko eskolarako (martutenerako) garraio zerbitzuarekiko duen kezkagatik. - Prozesuarekiko interesagatik, parte hartzera. - Prozesuan parte hartzeko intentzioagatik. - Musika Eskolako zuzendaritzatik jakin mina sortu delako prozesu honetan Musika Eskolaren inguruan azaleraziko diren behar eta erronken inguruan.

3. AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN KOKAPENA

Andoni Gartzia alkateak gaurko saioari dagozkion azpiegitura eta zerbitzuen inguruko aurkezpen bat egin du. Azalpena izan duten azpiegitura eta zerbitzuak honakoak izan dira: Musika Eskola Ikastola Haur Eskola Aurkezpena egin ostean, galderetarako tartea utzi da, baina ez da galderarik egon. Aurkezpenerako erabili diren diapositibak eranskinetan jasotzen dira.

4. ZERBITZU ETA AZPIEGITURA BAKOITZAREN EGUNGO EGOERAREN DIAGNOSIA.

LAN TALDEAK Azpiegitura eta zerbitzu bakoitzaren kokapena egin ostean, talde txikiak osatu dira, talde bakoitzak azpiegitura eta zerbitzu bat jorratu dezan. Lan talde bakoitzak dinamizatzaile bat izan du eta 25 minutu utzi dira lehen diagnosia osatzeko. Dagokien azpiegitura eta zerbitzuaren inguruko diagnosia osatzeko, material osagarria izango du talde bakoitzak: Zerbitzu eta azpiegitura bakoitzaren inguruan hasierako aurkezpenean eman den informazioa (ppt) ‘Kudeatuz’ prozesuan egin ziren ekarpen taulak. Kudeatuz 2009an egin zen prozesu bat izan zen, azpiegituren inguruko diagnosi bat burutu zelarik orduan ere. Lan talde guztietan dinamika bera jarraitu da:

3


ASTIGARRAGAN AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN ETORKIZUNAZ, 2013

Banakako tartea: zein alde positibo eta zein negatibo ditu azpiegitura edota zerbitzu honek? Galdera honen bitartez, lehen koadroak osatu dira. MUSIKA ESKOLA -

ALDE POSITIBOAK Irakasleak Herrian egotea bera Zerbitzua egotea Partaidetza kopurua Kokapen egokia (gertutasuna beste zerbitzuekin)

ALDE NEGATIBOAK Espazioa (leku falta, beroa, aire egokitua orain ez dabil) Eguerdian eskaintza falta

-

HAUR ESKOLA -

ALDE POSITIBOAK Gertutasuna (zentroan) 2 haur (bereak) eta ezagutzen dituenak oso gustura dabiltzala, hezitzaile onak! Txikia (haur kopuruagatik). Haur gutxi harremanetarako, gurasoekin harremana. Janaria etxetik eramateko aukera.

ALDE NEGATIBOAK -

Tamaina Azpiegitura oso eskasa. Kateringa, bertako janaria ez edukitzea Haurren aulkitxoak ezin utzi (karroak) 2-3 urteko haurrak ezin egotea, 0-1 eta 12 soilik.

IKASTOLA ALDE POSITIBOAK -

-

Zentroan Giro ona Estima handia herrian, bakarra denez, maitea da. Guraso inplikatuak Aisialdi zerbitzua eskaintzen du, arratsaldez ere etortzeko aukera eskaintzen duelako. Sentsibilitate politiko ezberdinak elkartzen dira. Euskarak garrantzia handia dauka.

-

ALDE NEGATIBOAK Txikia geratu da Jantokia, eskolatik kanpo Jantokian oihartzun handia Kirola egiteko gunea eskolatik kanpo Bakarra izatea herrian Ez dauka heziketa prozesu integrala, DBH eta Batxilergoa falta ditu. Orientatuegia (giro aldetik, pedagogikoki…) Publifikatzearen eraginez, azpiegitura eta zerbitzu honen ‘giltza’ Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dago.

Lehen dinamika honetan, Ikastolaren lan taldean ekarpen ezberdinak jaso dira alde positibo eta negatiboez gain: Informazioa ez da modu objektiboan eman. Ez da informazio guztia eman, gauza batzuk ezkutatu egin dira, eta beste gauza batzuetan indarra jarri da.

4


ASTIGARRAGAN AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN ETORKIZUNAZ, 2013

Azpiegitura eta zerbitzu bakoitzaren diagnosirako koadroa: lan talde bakoitzak koadro bat osatu du galdera hauei jarraituaz:

Zerbitzua – Azpiegitura

Azpiegitura eta zerbitzu bakoitzaren diagnosirako koadroa Egoera Indarguneak Beharrak Erronkak Zein egoeratan Zein indargune Zeintzuk dira Zeintzuk dira dago? Zein ditu? Zer zerbitzuazpiegitura honen balorazio egiten azpimarratuko azpiegitura honen erronka nagusiak dugu egoeraren nuke? beharrak? aurrera begira? inguruan?

OSOKO BILKURA Lan talde bakoitzean izendatutako bozeramaileak, gainontzeko lan taldeen aurrean egindako diagnosiaren edukiak azaldu ditu. Gainontzeko lan taldeetako kideek ekarpenak egiteko, osatzeko eta eztabaidatzeko tartea ireki da. Ekarpen hauen guztien artean lehentasunak markatzeko gometsen dinamika egin da. Horretarako, bakoitzari bina gomets berde, hori eta gorri banatu zaizkio, eta norberaren adostasun mailaren arabera baloratzeko eskatu da.

5


ASTIGARRAGAN AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN ETORKIZUNAZ, 2013 MUSIKA ETA HEZKUNTZA LANTALDEA. (1.SAIOA, 2013-X-14)

Musika Eskolaren lan taldearen edukiak Arkaitz Martinez de Albenizek aurkeztu ditu:

Egoera

AZPIEGITURA ZERBITZUA

Txikia Iluna Beroa Kokapen egokia Zarata ondoan Brigadetako kamioiak

Egoera - Zerbitzu ona - I.go maila merkea - II. Mailatik aurrera garestiagoa - Gurasoen aldetik kexa: ‘exigentzia’ delako

Indarguneak - Kokapena (gertutasuna, hurbiltasuna)

Indarguneak - Partaidetza handia - Eskaintza oso zabala - Txiki txikitatik daude

MUSIKA ESKOLA Beharrak - Intsonorizazioa - Lekua handitu (brigadaren biltokia mugitu) - Aire girotua aldatu - Gelak - Gela intsonorizatuak Beharrak - Materiala beti dator ondo

Erronkak - Espazioa handitu (brigadaren aukera baliatu) - Aire girotua aldatu - Intsonorizazioa (gela bat behintzat) - Areto baten beharra herrian (egokiago Musika Eskolan bertan) Erronkak - Klaseak luzeagoak izatea - Eguerdiko eskaintza zabaltzeko aukera

Jasotako ekarpenak: Haurrek eguna oso planifikatua izaten dute, eta denbora gutxi izaten dute musika eskolez kanpo denbora eskaini ahal izateko, entsaiatzeari, etab. Musika ikasteko prozesua da lehendabizi, eta horrekin batera, edo ondoren, instrumentu bat jotzen ikastea. Ulerkera hau ez da oso ohikoa, eta normalean ikasleek instrumentu bat jotzen ikasi besterik ez dute nahi. Musika eskolaren exijentzia maila ezbaian jarri da: gaur egun, guraso batzuen iritziz exijentzia maila altua dago musika eskolan, gurasoen ikuspegia aldatu dela uste da.

6


ASTIGARRAGAN AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN ETORKIZUNAZ, 2013

Haur Eskolaren edukiak Maite Olaziregik aurkeztu ditu: Azpiegitura - Eraikuntza hobetu, handituz eta egokitu haurren beharretara

Egoera - Matrikula ona, inor kanpoan ez da gelditu - Leku falta (gelen tamaina oso txikia) - Barrukoa ongi dago, egin beharreko lanak/obrak egin dira. Berogailuan ‘retokeak’

HAUR ESKOLA Indarguneak - Txikia izatea ona da.

- Patioa

- Bisita onak

- Barrukoa handitzea

- Parkea ondoan egotea ona (oso irekia)

- Hezitzaileen gela (bulego…) oso eskasa

Beharrak

Erronkak - Eraikuntza hobetu (egin… bilatu…) - Sukaldatzeko aukera(?)

- Arriskuak (kalekoak) minimoak!

- 1-2 (26 haur) ratioz 3 hezitzaile eta 4 daude.

7


ASTIGARRAGAN AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN ETORKIZUNAZ, 2013 MUSIKA ETA HEZKUNTZA LANTALDEA. (1.SAIOA, 2013-X-14)

Ikastolarekin amaitu da aurkezpena, bertako edukiak Maitane Barrenetxeak azaldu dituelarik: Azpiegitura - Jantokia

Egoera - Oihartzun handia

IKASTOLA Indarguneak Beharrak - Despejatu egiten zara - Sabaia jaitsi

- Kokagunea ez oso egokia, eskolatik atera behar da jantokirako

- Neguan eguraldi txarrarekin ez da erosoa - Eraikin berria, edo espazio gehiago

- Espazio falta

- Kirola

- Gainontzeko eskolek bertan.

Zerbitzua - DBH martutene

Egoera - 1. Eta 2. Mailakoen badute garraio zerbitzuak, baina 3 eta 4. Mailakoak garraio publikoan joan behar dut

- Ikasketa prozesu integrala

Indarguneak - Gurasoen inplikazioa

Beharrak

Erronkak

- Eraikin berri bat patio ondoan. DBHko eraikina LHko eraikina - Prozesu integrala

Erronkak - Garraio berezia institutura joateko

- 7:30etako busa hartzen dute 8:15etarako iristeko.

- Autobus ordutegiak aldatu

- DBH eta Batxilergoaren beharra

- Prozesu integratua DBH + Batxilergoa + Kirola + Jantokia - Patioa estalita

Jasotako ekarpenak: Gaur egun jantokian lau turno egiten dira otorduetarako. Ezinezkoa litzateke egun eskolan dagoen jantokian guztia barnebiltzea.

Leheneste dinamikaren ondoren, gehien markatuak izan diren erronken errepasoa egin da.

8


ASTIGARRAGAN AZPIEGITURA ETA ZERBITZUEN ETORKIZUNAZ, 2013 MUSIKA ETA HEZKUNTZA LANTALDEA. (1.SAIOA, 2013-X-14)

5. BILERAREN BALORAZIOA ETA AMAIERA

Saioarekin amaitzen joateko, lan talde honen eta Bateratze Batzarraren hurrengo hitzorduak gogoratu dira, eta bertan parte hartzeko deialdia egin. Horretaz gain, inguruko ezagun eta lagunak prozesuan parte hartzera animatzeko deialdia zabaltzeko eskatu da. Azkenik, saioa baloratzeari begira, azken dinamika burutu da. Erantzunak honakoak izan dira:

LAN EGITEKO MODUA

BILERAKO GIROA

SORTU DIREN EDUKIAK

xxxxxx

xxxxxx

xxxxx x

9


2013 x 14 memoria (mus hez)