Page 1

Auzokonposta egiteko izena emateko epea zabaldu du Udalak Auzokonposta egiteko guneak ahal bezain pronto irekitzeko asmoa du Udalak. Horretarako, interesa duten bizilagunek atez ateko informazio bulegoarekin jarri behar dute harremanetan izena emateko. Etxean autokonpostatzeko kanpaina burutu zuen Udalak iaz eta apirilean atez ateko sistema berria martxan jarriko denez, Astigarragan auzokonposta bultzatu nahi du Udalak. Auzokonposta, etxeko hondakin organikoak konpostatu nahi, eta herrigunean bizitzeagatik, lursailik ez duten etxebizitzei dago zuzenduta. Gune bat prestatuko luke Udalak Astigarragako auzo ezberdinetan proiektu honetan parte hartu nahi duten herritarrek konposta egin ahal izateko, beti ere auzo bakoitzean kopuru minimoa ziurtatuko balitz. Auzokonpostak aukera ematen digu sortzen dugun hondakin organikoa guk geuk kudeatzeko. Udalak doako ikastaroa eta aholkularitza teknikoa eskaintzen du konpostatzen laguntzeko, eta konpostatzen duten herritarren hondakin organikoak jaso eta tratatu behar ez direnez, hondakinen tasan %40ko hobaria izango dute ekimen honetan parte hartzen duten herritarrek. Astigarragan, auzokonposta egiteko gune bat dago orain, Astigarraga Zero Zabor taldeak kudeatua, non, udal eraikin ezberdinetan sortzen diren hondakin organikoez gain, hainbat herritarrek ere bere etxeetako hondakinak konpostatzen dituzte. Auzokonposta egiteko guneak martxan jarri ahal izateko, lehen esan bezala, herritar kopuru minimo batek hartu behar du parte auzo bakoitzean. Horretarako Udalak izena emateko epea zabaldu du apirilaren 19ra arte. Interesatuta dauden herritarrek atez ateko informazio bulegoan eman behar dute izena; fisikoki gerturatuta edo gerturatu gabe, 900 102 838 telefonoan eta atezate@astigarraga.net emaila helbidean. Izena ematerako orduan, izen abizena, etxebizitzako bizilagun kopurua, telefono zenbakia eta e-maila helbidea zehaztu beharko dira. Astigarragako Udalak herritar guztiei gonbita luzatzen die ekimen honetan parte hartzeko konpostatzea ez baita batere zaila. Zero zabor bidean beste urrats bat da konpostajea. Hondakinen problematikan askotan errepikatu dugu denok garela arazoaren zati eta irtenbidearen parte. Hori praktikara eramateko aukera paregabea da auzokonposta, honen bidez, sortzen ditugun hondakin organikoei guk geuk bilatzen baitiegu irtenbidea. Irtenbidea eskura duzu, eskura dugu


Abierto el plazo para apuntarse al compostaje comunitario El Ayuntamiento tiene la firme intención de abrir con la mayor celeridad posible recintos para hacer compost comunitario. Para poder hacer eso, los/as interesados/as pueden apuntarse en la oficina de información del puerta a puerta. En abril daremos inicio al nuevo sistema puerta a puerta y el Ayuntamiento, al igual que hizo el año pasado con el autocompostaje, quiere dar un empujón al proyecto de compostaje comunitario. El compostaje comunitario es la alternativa para todos/as aquellos/as ciudadanos/as que quieren compostar sus residuos orgánicos pero al vivir en núcleo urbano y no disponer de terreno, no pueden adherirse a la campaña de autocompostaje. Para ellos, el Ayuntamiento habilitaría recintos cerrados donde poder compostar sus residuos orgánicos domésticos en los diferentes barrios de Astigarraga en los que se consiguiese el número mínimo de participantes en el proyecto. El compostaje comunitario nos permite gestionar a nosotros mismos los residuos orgánicos que generamos en nuestros domicilios. El Ayuntamiento facilitara asesoría técnica a todos/as los/as interesados/as en participar en el proyecto y todos ellos/as recibirán una bonificación del 40% en su tasa de residuos; ya que compostando sus residuos, el Ayuntamiento no tiene que recoger ni tratar sus residuos orgánicos. Desde hace más de un año, existe un recinto dedicado al compostaje comunitario en Norberto Almandoz plaza. Gestionado por Astigarraga Zero Zabor, en ese recinto se compostan los residuos orgánicos que se generan en los edificios municipales y en los domicilios de algunas familias de Astigarraga. Para poner en marcha los recintos para compostaje comunitario, tiene que haber un número mínimo de participantes. Por ello mismo, el Ayuntamiento ha abierto el plazo para apuntarse en esta iniciativa, y estará abierto hasta el 19 de abril. Los/as interesados/as pueden acercarse a la oficina de información del puerta a puerta, o pueden ponerse en contacto en el teléfono 900 102 838 o en la dirección de correo electrónico atezate@astigarraga.net. Deberán facilitar nombre y apellidos, numero de habitantes del domicilio, teléfono y dirección de e-mail. El Ayuntamiento de Astigarraga quiere invitar a todos/as los/as ciudadanos/as de Astigarraga a participar en esta iniciativa, ya que compostar no es en absoluto difícil. El compostaje es un nuevo paso hacia nuestro objetivo que es ser un municipio Zero Zabor. En la problemática de los residuos, hemos repetido una y otra vez que todos somos parte del problema pero también parte de la solución, y el compostaje comunitario es una magnifica oportunidad de demostrarlo porque compostando nuestros residuos, nosotros/as mismos/as buscamos una solución para los residuos orgánicos que generamos en nuestros domicilios. La solución está en tu mano, está en nuestra mano.

Auzokonposta  

Auzokonposta egiteko izena emateko epea zabaldu du Udalak Abierto el plazo para apuntarse al compostaje comunitario

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you