Issuu on Google+

Euskararen egunaren harira hainbat ekimen ospatuko dira Astigarragako Udalak, Arantzazuko Ama Ikastolak, Guraso Elkarteak, Musika Eskolak, Mundarrok, Xagu-Xar eta AEKk hainbat ekimen antolatu dituzte Euskararen Eguna ospatzeko. Lehenengo aldia da talde antolatzaile guzti hauen elkarlanaz ekimen bat aurrera ateratzen dena, hau baita Herriko Erabilera planaren lehenengo jarduera. Atxikita doakizue Euskararen Eguneko ekimenen egitaraua. Udalak bat egin nahi du egun horretako ekimenekin eta herritarrei dei egin nahi die euskararen aldeko aldarriarekin bat egin dezaten. Hori irudikatzeko osteguneko Plenoak aho batez onartu zuen EAJ eta EH Bildu taldeek aurkeztutako mozioekin adostutako testua. Horren bitartez adierazi zuten, Udalaren helburua dela Astigarragan euskara izatea harremanetarako eta bizitzaren esparru guztietarako hizkuntza nagusia . Horregatik Plenoak astigartarrak animatu nahi ditu euskara ahalik eta gehien erabiltzera.

Actividades por el día del Euskara El Ayuntamiento de Astigarraga, la ikastola Arantzazuko Ama, la Asociación de padres y madres de la ikastola, Mundarro, Xagu-Xar y AEK han organizado numerosas actividades con motivo del día del Euskara, que se celebrará el próximo día 3 de diciembre. Cabe destacar que es la primera vez que todas estas asociaciones e instituciones acuerdan una iniciativa de este tipo, ya que esta será la primera que se englobe dentro del Plan de Utilización del Euskara de Astigarraga, de la que forman parte todos estos grupos. Junto a la nota se puede ver el cartel de la iniciativa con todas las actividades. El Ayuntamiento de Astigarraga, además de sumarse a la iniciativa, quiere animar a todos/as los/as astigartarras a sumarse a las reivindicaciones en favor del Euskara. Con motivo del día del Euskara, el Pleno aprobó el jueves por unanimidad una moción resultante de la fusión de las mociones presentadas por EAJ y EH Bildu. El Ayuntamiento, por medio de este texto, declara que su objetivo es que el Euskara sea el vehículo principal para la comunicación en cualquier ámbito de la vida en Astigarraga, y para ello quiere animar a todos/as los/as astigartarras a que utilicen el Euskara al máximo.


2011 11 29 euskararen eguna