Asteasuelkartuz 11 2016 azaroa abendua

Page 1

elkartuz asteasu UDAL ALDIZKARIA

2016 AZAROA-ABENDUA

Memoria historikoaren liburua argitaratu dute

11

Se ha publicado un libro sobre la memoria historica de nuestra zona

Asteasun urriaren 4an izan zen aurkezpen ekitaldia. Pili Legarra alkatea eta Karlos Almorza eta Javi Buces idazleek gidatu zuten ekitaldia. . El pasado 4 de octubre se realizó la presentación del libro con la presencia de la Alcaldesa, Pili Legarra y los autores del libro Carlos Almorza y Javi Buces

Con el título, “EL Sistema de Defensa Saseta: la resistencia armada antifascista en Aduna, Asteasu y Zizurkil”, se ha publicado el libro que recoge los hechos acontecidos durante la Guerra Civil en Aduna, Asteasu y Zizurkil, escrito por Carlos Almorza y Javi Buces, con la ayuda económica de los Ayuntamientos mencionados y de la Diputación Foral de Gipuzkoa. El libro se presentó al público el pasado 4 de octubre en Asteasu. En la misma los autores nos hicieron partícipes de su contenido con la presencia de la alcaldesa Pili Legarra. En el acto se procedió a la proyección de un documental, junto con la música de Mirari Irurzun y los bertsos de Haritz Mugika, asi como el ofrecimiento de flores a las familias que, con sus relatos han participado en el libro. Los homenajeados se mostraron “ muy contentos y agradecidos” al Ayuntamiento y a los autores, ya que para ellos “es muy importante” poder transmitir lo que sufrieron sus familias. El Ayuntamiento de Asteasu ha efectuado el reparto de un ejemplar a cada una de las viviendas del municipio, con el ánimo de que todos conozcan las graves violaciones de derechos que algunos sufrieron en esa época y no se vuelvan a repetir.

2016 APRILA-MAIATZA

SASETA DEFENTSA-SISTEMA: armatutako erresistentzia antifaxista Adunan, Asteasun eta Zizurkilen. Izenburu horrekin argitaratu berri da Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo gerra zibileko gertakizun, aitortza eta elkarrizketak biltzen dituen memoria historikoaren liburua. Egileak Karlos Almorza eta Javi Buces izan dira eta Adunako, Asteasuko eta Zizurkilgo Udalen laguntza jaso du argitalpenak, Gipuzkoako Foru aldundiarenaz gain. Liburuaren aurkezpena urriaren 4an egin zen Asteasun. Bertan, Karlos Almorza eta Javi Bucesek liburuaren nondik norakoak azaldu zituzten Pili Legarra herriko alkatearen laguntzaz. Ekitaldian, dokumental baten proiekzioa, musika, bertsoak eta lore eskaintza bat ere egon ziren besteak beste. Euren familiei eta gertukoei egin zizkieten bortizkerien aitortzak liburuaren egileen esku utzi zituztenei eman zitzaizkien lore sortak. Lore sortekin batera, Mirari Irurzunek biolinarekin abesti bat eskaini zien eta Haritz Mujika herritarrak ere hiru bertso eskaini zizkien. Omenduak “oso pozik eta eskertuta” agertu ziren lan hau ahalbidetu duten Udal eta idazleekin, beraientzat “sekulako garrantzia” baitu euren familiako eta ingurukoei egin zizkieten bidegabekerien berri izatea. Asteasuko Udalak herriko etxe bakoitzera memoria historikoaren liburuaren ale bat bidali du opari gisa. Gerra garaian egin ziren “bortizkeria onartezinak” zabaldu eta gure herrian eta inguruetan gertatutakoen berri herritarrek jakin dezaten. Haritz Mujikak azken bertsoan aipatu moduan, "berriro ere horrelakorik gertatu ez dadin".

1


Asteasu

Aiztondora eguna Asteasun ospatuko da, azaroaren 19an Herritarrak antolatutako ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditu Asteasuko Udalak

Eskualdeko Euskal Preso eta Iheslarien aldeko eguna ospatuko da azaroaren 19an Asteasun. Ekintza desberdinak antolatu dira arratsaldean zehar: hasteko, preso eta iheslarien aldeko ekitaldia egingo da. Jarraian, Xiba herri kirolak eta kalejira izango dira. Gauean, afaria egingo da frontoian eta eguna bukatzeko, bertsolariak eta kontzertua egongo dira. Urtero eskualdeko herri desberdinetan antolatzen da Aiztondora eguna eta aurten Asteasun ospatuko da, aurtengo martxoan izandako herriko alaba den Nekane Txapartegiren atxiloketaren harira. Udalak Asteasuko herritarrei antolatutako ekintzetan parte hartzeko deialdia egin nahi die. Afariko txartelak herriko tabernetan egongo dira salgai. Helduenak 15â‚Źko salneurrian eta haurrenak 8â‚Źan.

2016 APRILA-MAIATZA

NEKANEREN ALDEKO MANIFESTALDIA SUITZAN Irailaren 24an, larunbatez, Nekane Txapartegiren aldeko manifestaldia egin zen Suitzako Berna hirian. Manifestaldia Suitzako Nekaneren aldeko plataformak antoatu zuen eta ehundaka lagunek parte hartu zuten, tartean eskualdeko berrogeita hamar bat lagunek. Nekaneren aldeko eskualdeko plataformak autobusa jarri zuen Asteasutik Suitzara joateko eta jendeak emandako erantzuna "bikaina" izan zela adierazi dute. Manifestaldiaren ostean gainera, Berri Txarrak musika taldeak kontzertua eskaini zien bertaratu zirenei eta preso dagoen asteasuarrarekiko elkartasuna adierazi zuten. Aurrerantzean ere, Nekane Txapartegiren aldeko plataformak haren aldeko ekitaldiak antolatzen jarraitzeko asmoa du eskualdean.

2


Nekane Txapartegi espetxez aldatu dute Suitzan apirilean atxilotu ondoren Nekane Txapartegi asteasuarra Dielsdorfeko espetxean egon da Ekainetik Azarorarte. Azaroaren 8an, ordea, aurrez egon zen Zuricheko espetxera eraman dutela jakinarazi zieten abokatuek etxekoei, oraindik argitzeko daude aldaketa honen arrazoiak eta familiak oraindik ezin izan du Nekanerekin zuzeneko harremanik izan. Orain arte bi espetxeetan oso baldintza gogorrak izan ditu eta egunean 22-23 ordu bere zeldan bakarrik eta isolatuta ematen ditu. Dagoeneko 7 hilabete pasa dira Nekane atxilotu zutenetik eta oraindik extradizioaren lehen erabakia jasotzeko zai jarraitzen du, bitartean Nekane libre uzteko eskaera garrantzitsuak egon diren arren (Organicación Mundial Contra la Tortura, Suitzako ONG ugari…) Helbide berria, animatu idaztera!!!

El próximo 19 de noviembre se celebrará en Asteasu, el Día de Aiztondo en favor de los presos y refugiados de nuestra comarca. Habrá pruebas de “herri kirolak” por parte del grupo Xiba y kalejira acompañada por trikitilaris. Los actos organizados finalizaran con una cena que se celebrará en el frontón , con actuación de bertsolaris y un concierto. Los ticket para participar en la cena se encuentran a la venta en los bares de Asteasu a un precio de 15 € para los adultos y de 8 € para los niños.

MANIFESTACIÓN A FAVOR DE NEKANE TXAPARTEGI EN SUIZA El pasado 24 de septiembre, organizado por la plataforma suiza a favor de Nekane Txapartegi se celebró una manifestación en la ciudad de Berna (Suiza), con participación de cientos de personas. A la misma se trasladaron unas 50 personas de nuestra comarca para apoyar la iniciativa suiza. Al final de la misma el grupo musical Berri Txarrak ofreció un concierto . Los participantes en la misma manifiestan el gran apoyo y solidaridad mostrado en la ciudad suiza. La plataforma formada en nuestra comarca continuará organizando también actos de apoyo en nuestra zona.

A Nekane Txapartegi le han cambiado de prisión Hasta ahora había permanecido en la prisión de Dielsdorf desde Junio a Noviembre, pero el pasado día 8, según han información de los abogados a la familia, ha sido trasladada a Zurich, sin que se conozcan las razones que han motivado este traslado. Las condiciones de vida tanto en Dielsdorf como en Zurich son francamente duras ya que permanece en régimen de aislamiento durante 22-23 horas al día. Pese a haber transcurrido 7 meses desde el arresto de Nekane, todavía está a la espera de conocer la decisión sobre su posible extradición, al tiempo que entidades como la Organización Mundial contra la tortura y diversas ONGs de Suiza solicitan su puesta en libertad. Animaos a escribirle a esta dirección: Nekane Txapartegi EUSKAL PRESO POLITIKOA Gefängnis Zürich Rotwandstrasse 21 Postfach 8036 Zürich

2016 AZAROA-ABENDUA

El día de Aiztondo se celebrara en Asteasu el dia 19 de noviembre

Nekane Txapartegi EUSKAL PRESO POLITIKOA Gefängnis Zürich Rotwandstrasse 21 Postfach 8036 Zürich

3


Asteasu

2017ko Udal tasak onartu dira

Se han aprobado las tasas municipales para 2017

Tasen igoera %5ekoa izango da eta Kiroldegiko, igerilekuko eta zaborren tasei eragingo die. Igoera hau aplikatzearen ondorioz, etxez etxeko zabor bilketaren kostua 6€igoko zaie herritarrei, urte osoan, eta kiroldegiko eta igerilekuko abonuei, 5-10€ko igoera aplikatuko zaie. Zerrenda osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

El incremento de tasas, aprobadas por unanimidad, por el Ayuntamiento para 2017, afectará al Polideportivo , piscinas y recogida de residuos, con una subida del 5%. En consecuencia el recibo de basuras de todo el año, subirá en 6 euros y las del Polideportivo y piscinas en 5-10€ . La relación de tasas a aplicar se publicará en el Boletín Oficial de Gipuzkoa.

Herriko hainbat gunetako argiteria berrituko da

BPXSport enpresak kudeatuko du Asteasuko kiroldegia Hemendik Aurrera, Asteasuko kiroldegiaren kudeaketaz BPXSport enpresa arduratuko da. Orain arte haren kudeaketa Sport Studio enpresak eraman du baina hitzartutako kontratua aurten bukatu da. Horregatik, Udalak, prozedura ireki zuen datorren hiru urtetako kiroldegiaren kudeaketaren esleipena egiteko. Aurkeztu diren enpresen artean, eskaintzarik hoberena BPXSPORT enpresak egindakoa izan da, eta honek kudeatuko du kiroldegia datorren hiru urteetan, azaroaren 1 etik aurrera.

2016 AZAROA-ABENDUA

La empresa BPXSport se encargara de la gestión del polideportivo

4

La empresa BPXSPORT se encargará de la gestión del Polideportivo municipal en adelante a partir del 1 de noviembre. Los últimos tres años ha estado en manos de la empresa Sport Studio, pero su contrato ha finalizado y trás un proceso de concurso ha sido BPXSPORT quien ha presentado la oferta más ventajosa.

Datozen hilabeteetan argiteria berritua izango duten lekuak ondorengo hauek izango dira: Kale Nagusia, Kale Berria, aparkalekutik Agiñazpiraino doan bidea, Ibargain aldea eta Elizmendiko kaskoa. Lan hau burutzeaz LEYCOLAN enpresa arduratuko da, prozedura batean barruan berak egin baitu eskaintzarik hoberena. Argiteria berritzearen bidez, Udalak Asteasu herri jasangarriago bat izatearen aldeko apustua egin nahi du, argiteria zaharra kendu eta kontsumo baxuko LED argiak jarriz. Udalaren asmoa, pixkanaka pixkanaka herri osoko argiteria berritzea da, eta modu horretan, energia aurreztea.

Modificación del alumbrado publico en varias zonas del municipio El Ayuntamiento siguiendo con su política de ahorro de energía, continúa con las labores de cambio de luminarias en el municipio. Este ejercicio los trabajos afectarán al casco de Elizmendi, Kale Nagusia, Kale Berria, camino entre el aparcamiento y Agiñazpi y la zona de Ibargain. Tras el proceso de convocatoria de los trabajos a realizar, la oferta presentada por Leycolan, ha sido la más ventajosa, y estos días ha dado inicio a los mismos.


Asteasu

Gipuzkoako Foru Aldundiak ondasunen baloreen aldaketa martxan jarri du (kontribuzioa) Gipuzkoako Foru Aldundiak, hiri izaerako ondasunen balore aldaketa martxan jarri du aurten. Balore aldaketa hau 2017an aplikatuko da. Balore hauen berri herritarrei gutun baten bidez emango die, herritarrek, hala badagokie, alegazioak aurkeztu ditzaten. Ondasunen baloreak Aldundiak ezartzen ditu, eta Udalak horren gain aplikatzen den zerga tipoa onartzen du. Asteasuko kasuan, udalak ez du aurretiko tipoa aldatu, eta 0,26koa mantendu du.

Trás la puesta en marcha de la modificación de los valores catastrales de naturaleza urbana, la Diputación Foral de Gipuzkoa está remitiendo las correspondientes notificaciones a todos los propietarios, para que, en su caso, puedan presentar las alegaciones que consideren oportunas. Los valores catastrales los calcula la Diputación, y sobre el mismo se aplica el tipo municipal, que en el caso de Asteasu es del 0,26, y no ha sido modificado por parte del Ayuntamiento.

2016 AZAROA-ABENDUA

La Diputación Foral ha puesto en marcha la modificación de los valores catastrales de los bienes de naturaleza urbana (contribución)

5


Asteasu

Abenduan irekiko da Lamiategiko kirol eremua Herriko haurrek egindako eskaerari erantzunez, patin eta patineteekin ibiltzeko zirkuitu bat egongo da.

Aisialdiaz gozatzeko kirol eremu bat egingo dute Lamiategin datozen bi hilabeteetan. Etxebizitzak bukatzen ari diren heinean, urbanizazioa ere itxura osatuagoa hartzen ari da eta obra honekin kirolaz eta aisiaz gozatzeko espazioa ere egongo da. Kirol eremuak bi zati izango ditu. Batean, futbol zelai bat egongo da eta bestean, patin eta patineteekin ibiltzeko zirkuitu bat. Azken hau, herriko haurrek egindako eskaerari erantzunez egingo da, patinetan ibiltzeko espazio baten beharra zegoela adierazi baitzuten. Udalak kirol eremu hau abenduan ireki eta erabiltzeko prest egotea espero du. Lagun arteaz, kirolaz eta aisiaz gozatzeko prest.

LAMIATEGI KALEA Udaleko ordezkarien artean hala adostuta, etxe berriak egiten ari diren kalean Lamiategi Kalea izena eramango du. Eremu horrek betidanik izan duen deitura Lamiategi izan denez, aurrerantzean ere kaleak izen hori izatea erabaki da. Ondorioz, eraikitzen ari diren lehen bi etxeak Lamiategi Kaleko 4. eta 6. izango dira.

La nueva zona de deportes de Lamiategi se abrira en diciembre Atendiendo a la solicitud de nuestros niños-as y jóvenes. Contará también con una zona de patinaje

2016 AZAROA-ABENDUA

Para que nuestros niños y jóvenes puedan disfrutar de su tiempo de ocio, se ejecutará una nueva zona deportiva en Lamiategi, junto a las viviendas de nueva construcción, finalizando así las obras de urbanización. El ámbito deportivo tendrá dos zonas, un campo de multideportes y otra zona para poder patinar dentro de un circuito. Este último obedece a una petición de los chavales del municipio que echan en falta una infraestructura de este tipo. El Ayuntamiento tiene prevista la realización inmediata de las obras para su apertura en el mes de Diciembre, para goce de todos practicando deporte.

6

LA NUEVA CALLE SE LLAMARÁ LAMIATEGI Por acuerdo municipal, la nueva calle que ha surgido con la construcción de las nuevas viviendas, se llamará Lamiategi, manteniendo la toponimia del lugar. Los números de los nuevos portales ya construidos tendrán los números 4 y 6.

Herritarrek giro ederrean igaro zituzten Arnedo eta bodegako irteerak Arnedora egindako irteeran 25 lagun inguru elkartu ziren eta bodegara egindakoan aldiz, 40 inguru.

Irailaren 17an egin zuten Arnedoko irteera. Goizez Arnedoko Raposal industrialdean ibili ziren herritarrak eta mota guztietako jantzi eta oinetakoak prezio onean erosteko aukera izan zuten. Ondoren, bazkari eder bat egin zuten bertako jatetxe batean eta arratsaldean, bakoitzak bere kasa Arnedo herria ezagutzeko tartea izan zuen. Eskursiora joandako 25en bat lagunek eguna "oso ondo" pasa zutela adierazi zuten. Bodegako irteera aldiz, urriaren 15ean egin zuten. Goizean bodegako arduradunek mahasti eta upeltegiak erakutsi zizkieten asteasuarrei eta ondoren bazkari bikaina egin zuten giro ezin hobean. Ilunabarrean, autobusez Asteasura itzuli ziren eta "egunpasa ederra" egin zutela aitortu zuten.

Buen ambiente en las excursiones a Arnedo y la bodega Los pasados 17 de septiembre y 15 de octubre un grupo de 25-35 vecinos participaron en las excursiones organizadas por el Ayuntamiento, a Arnedo y una bodega de Navarra. En Arnedo pudieron visitar la zona de Reposal para realizar diversas compras y terminaron con una comida y visita por el municipio. En la bodega, tuvieron ocasión de ver los viñedos y disfrutar de una estupenda comida a decir de los participantes.


Asteasu

Asteasuko azokak jende ugari erakarri du beste behin ere Arratsaldean eguraldi txarraren ondorioz jende asko hurbildu ez arren, jende mordo batek bisitatu zuen azoka goizean zehar.

Irailaren 25ean, igandez ospatu zen aurtengo Asteasuko Azoka. Herriko plazan eta frontoian 50 postu baino gehiago egon ziren ikusgai -haietako 13 herritarrek jarriak-, eta Ibargaiko belardian ganadu erakusketa izan zen; eguerdi aldean, esne behien esposizioa ere egin zuten herriko Ondartza-Bitarte, Iturta-Sarobe eta Bulanoko baserritarrek. Urtero moduan, kalabaza erakusketa eta arroz esne lehiaketa ere egin ziren eta azken honetan, 8 herritarrek parte hartu zuten eta Malen eta Uxune Aranburu ahizpak izan ziren irabaz-

leak. Kalabazarik handiena aldiz, Intsusa Goiko Mikel Izagirrek ekarri zuena izan zen. Goizean zehar jende ugari bertaratu zen azokan zeuden postu eta ganaduak ikustera eta aldi berean, Goizuetako Talogileek egindago taloak dastatzeko aukera izan zuten, eta baita herriko trikitilari eta panderojoleek eskainitako kalejira ikustekoa ere. Arratsaldean ordea, eguraldia txarraren ondorioz, jende "gutxi" hurbildu zen Asteasura. Udalak eskerrak eman nahi dizkie azokara bertaratu ziren saltzaile zein bisitari guztiei eta batez ere, antolakuntzan lanean aritu ziren boluntarioei eta postuak eta ganadua ikusgai jarri zituzten herritarrei.

La Feria anual de Asteasu congrego, de nuevo, numeroso público El pasado 25 de septiembre se celebró la Feria anual de Asteasu, con 50 puestos instalados en la plaza y el frontón municipal, junto con la exposición de ganado en terrenos del caserío Ibargain.

Durante la mañana numero público visitó los puestos y la exposición de ganado, al tiempo que degustaron los “talos” de Goizueta Talogileak. Las calles estuvieron muy animadas con la participación de los trikitilares de nuestro municipio. El Ayuntamiento, mediante estas líneas, quiere agradecer la participación de todos los que instalaron sus puestos, así como de los visitantes en general, y sobre todo la labor de todos los voluntarios que con su trabajo posibilitan la organización de este evento.

2016 APRILA-MAIATZA AZAROA-ABENDUA

Al igual que en años anteriores se celebró la exposición de calabazas y el Concurso de Arroz con leche con 8 participantes siendo vencedoras las hermanas Malen y Uxue Aranburu. La mayor calabaza la aportó Mikel Izagirre, del Caserío Intsusa Goikoa.

7


Asteasu

Hainbat ekintza antolatu dituzte Asteasuko Udalak eta Tolosaldea Garatzenek Tolosaldea PIZTUren baitan Herritarrek informazio interesgarri eta baliagarria lor dezakete ekintza hauetan parte hartuz

teknologia eraginkorren erakusketa izan dira. Parte hartu zuten herritarrek oso interesgarria izan zela adierazi zuten.

Azaroaren 8an faktura elektrikoaren inguruko hitzaldia izan zen Udaletxean, arratsaldeko 6:00etatik 7:30era. Bertan, faktura elektrikoaren inguruko informazioa helaraziko zitzaien herritarrei. Hala nola, nola aurreztu energia elektrikoaren kontratazioan. Horrez gain, gizartearen kultura eta ezagutza energetikoa handitzeko tailer praktikoa ere egin zen ekitaldi berean.

Ondoren, Azaroaren 15 ean, Energia Bulegoa “AHOLKATU”, eskaini zitzaien herritarrei; energiari buruzko zalantzak entzun eta argitzeko zerbitzu askea eta profesionala. Hain zuzen ere fakturazioari buruzko azalpenak, kontratazioa, eraginkortasun neurriak, energia berriztagarrien aukerak, diru-laguntzak, etab. argitzeko aukera paregabea.

Azaroaren 12an aldiz, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara energia azoka ospatu zen Asteasun. Bertan, energia sortzeko (ur beroa, berokuntza, elektrizitatea...) teknologia berriztagarrien erakusketa eta energia aurrezteko

Ekitaldi hauek guztiak, Asteasuko udalak eta Tolosaldea Garatzenek antolaturik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra hidrauliko Departamentuak babesturik daude. TOLOSALDEA PIZTU Eskualdeko Energia Planaren baitan kokatzen dira.

Tolosaldea garatzen junto con el Ayuntamiento de Asteasu organiza diversas actividades entorno a la energia El pasado 8 de noviembre se impartió una charla sobre la factura eléctrica, para conocer como podemos ahorrar en la misma, El objetivo último es que la población en general pueda ir instruyéndose en temas de consumo energético y optar por las mejores alternativas.

2016 AZAROA-ABENDUA

El sábado 12 de noviembre tuvimos la oportunidad de conocer otras energías alternativas para obtener agua caliente o calefacción, en la Feria de la Energía que se celebró en la plaza entre las 10:00 y las 14:00 horas. Los vecinos-as que se acercaron a la misma lo calificaron como programa de sumo interés.

8

Siguiendo con el programa de actividades, el día 15 de noviembre, se abrió al público la Oficina de Energía, Aholkatuz (Aconsejando) para resolver cuantas dudas pudieran tener los vecinos en temas de energía, tales como qué contratación me conviene, a qué otras energías alternativas puedo optar, ayudas económicas etc… Se ofrecieron en el Ayuntamiento entre las 10:30 y las 13:00 h. y en la Casa de Cultura entre las 17:00 y las 19:00 horas. Todas las actividades en encuadran en el Plan Energético de Tolosaldea, PIZTU, que cuenta con subvención de la Diputación Foral de Gipuzkoa.


Asteasu

Birziklapen Etxola jarriko da Ibarrazpi pasealekuan Herritarrei hondakin arriskutsuak modu erraz eta erosoan birziklatzeko aukera bermatu nahi die Udalak

Hemendik aurrera, Ibarrazpi pasealekuan egongo da Asteasuko birziklapen etxola.Etxola honetan, herritarrek hondakin arriskutsuak birziklatu ahal izango dute inongo eragozpenik gabe; aparatu elektriko eta elektroniko txikiak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak, fluoreszenteak, CD nahiz DVDak... birziklatu ahal izango dira besteak beste. Etxola hau herrian jarriz, Udalak birziklapenaren eta herri jasangarri baten aldeko apustua egina duela erakusten du beste behin ere. Etxola honekin mota guztietako gauzak modu erraz eta erosoan birziklatzeko aukera bermatu nahi die Udalak herritarrei eta gauzak berrerabiltzen eta birziklatzen jarraitzeko deia egin.

Nueva caseta para recogida de residuos peligrosos en el paseo Ibarrazpi En adelante los vecinos-as de Asteasu podrán reciclar los residuos clasificados como peligrosos en la nueva caseta instalada en el Paseo Ibarrazpi, próximo a la farmacia. Materiales tales como fluorescentes, pequeños aparatos eléctricos o electrónicos,CDs o DVDs.

2016 AZAROA-ABENDUA

De este modo el Ayuntamiento continúa con su apuesta por un municipio sostenible facilitando el reciclaje de residuos en el mismo municipio y anima a los vecinos a usarlo de modo responsable.

9


Asteasu

Errekalde iturria berreskuratu du Burdina Taldeak 1970. urtean gertatutako luizi baten ondorioz, bertara jaisteko bidea lurrez eta sasiz estalita egon da orain arte

Aurki aurkeztuko da Elizmendin dagoen Errekalde iturria. Inaugurazio ekitaldiko eguna, eguraldiaren arabera antolatuko da, eta aurretik honen berri emango zaie herritarrei. Bertan Udaleko eta Burdina Taldeko ordezkariak izango dira. Azken hauek, iturriaren historiaren eta berreskuratze lanen berri emango dute ekitaldian. Errekalde ur-emaria urte osoan etenik gabe darion iturria da. Elizmendiko karaitzetan jaiotzen da, historiaz bustitako aparteko ingurunean. Bere maldatan sarritan gertatzen ziren luiziak zirela medio, maiz egin behar izaten ziren garbiketa eta konponketa lanak. Aldaketa hauek tarteko, ur-emaria eraldatuz joan zen denborarekin eta hasieran iturria zena, arropa garbitzeko eta ganaduek edateko ur-aska bihurtu zen. 1848an gertatu zen luizi baten harira eta iturriko uraren egoera kaxkarra kontuan hartuz, Udalak berehala hasi zituen iturriaren konponketa lanak; urte horretan bertan. Orduko haien ondoren eginiko azken konponketak 1960an egin ziren. Or-

duan, ingurua txukundu eta urari errekarako bidea ireki zitzaion; lan horietan Asteasuko Kale Nagusiko zorutik kendutako harriak, harri-landuak, erabili ziren. Elizmendiko biztanleak Errekaldeko iturrira joaten ziren arropa garbitzera eta ur bila, herri-bide heze eta malkartsuan barrena. Hura zen XX. mendera arte gertuena zeukaten uremaria. Zizurkil aldera zihoan jendea ere, ez zen pasadizoan Errekalden geldialditxo bat egin gabe joaten, beti egoten baitzen norbait hitz-asperturen bat egin edo pasadizoren bat kontatzeko. XX. mendearen hasieran, ur-banaketaren sare hidraulikoa egiten hasi ziren eta hainbat iturri berri egin zituzten herrian; hala ere, ez zen galdu Errekaldera ur bila jaisteko ohitura. 1970. urte inguruan gertatu zen azken luiziak ingurua ia erabat estali zuen eta horrek iturrira jaistea ezinezko egiten zuen. Geroztik, lurrez eta sasiz estalita egon da Errekaldeko iturria 2016an Asteasuko Udalak esku-hartu eta iturri zahar hau berreskuratzea erabaki zuen arte. Berreskuratze lanak Burdina Taldeak burutu ditu.

Se ha recuperado el antiguo lavadero Errekalde en el barrio de Elizmendi por Burdiña Taldea 2016 AZAROA-ABENDUA

Siguiendo con los trabajos de recuperación del Patrimonio Histórico, a iniciativa del Ayuntamiento de Asteasu, Burdiña Taldea ha recuperado un antiguo lavadero en el Barrio Elizmendi, oculto tras un desprendimiento ocurrido en 1970.

10

Históricamente este manantial-lavadero tuvo gran importancia hasta mediados del siglo XX ya que era uno de los pocos puntos importantes de suministro de agua para los vecinos del lugar por su importante caudal y su uso se mantuvo hasta el inicio de las obras hidráulicas necesarias para hacer llegar el agua hasta los domicilios. La presentación de los trabajos se hará en breve, dependiendo de la climatología, y se dará información puntual de la misma a los vecinos con anterioridad. En la misma estarán presentes representantes de Burdiña Taldea y del Ayuntamiento.


Asteasu

Gaztelekuak eta Ludotekak irekiera arrakastatsua izan dute Eskolaz kanpoko kirol eta kultur jarduerak ere martxan daude dagoeneko

Ikasturte berriarekin batera, ludotekak eta gaztelekuak ireki dituzte ateak. Ludoteka zerbitzua astean hiru egunetan eskaintzen da. Astelehen, asteazken eta ostegunetan, 16:30etik 18:30era. Gaztelekua aldiz, berrikuntzaz beteta dator aurtengo honetan: batetik, lekuz aldatu da. Aurten gaztelekua Lizardi etxean dago. Bestetik, adin tartean ere aldaketa batzuk egin dira: orain, 10 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzat eskaintzen da zerbitzua. Egunari eta ordutegiari dagokionez, ostiral eta larunbatetan 16:00-20:00etara egoten da irekita. Bi zerbitzuetan, haur eta gazteak begirale baten zaintzapean egoten dira. Eskolaz kanpoko jarduerak ere hasi dira jadanik. Iazko jarduera berdinak eskaintzen ari da Udala aurten ere, eta izen emateek ere ez dituzte aldaketa handiak jasan.

Berriz pintatu dute Pello Errota ikastetxeko kirol zelaia Hemendik aurrera zorua urdina izango da eta marra zuri, hori eta gorriak izango ditu.

Exito en el inicio del nuevo curso en el Gazteleku y la Ludoteca

Pintado de la zona de deportes de la escuela Pello-Errota

Con el inicio del nuevo curso han abierto sus puertas el Gazteleku y la Ludoteca de Asteasu con gran afluencia de niños y jóvenes. La ludoteca se abrirá los lunes, miércoles y jueves en horario de 16,30 a 18,30 h. y el Gazteleku los viernes y sábados de 16,00 a 20,00 h. El Gazteleku se ha trasladado este curso a la Casa Lizardi, para mayor comodidad y al mismo pueden asistir niños-jóvenes de 10 a 16 años. Por otra parte también se han iniciado las actividades extraescolares con oferta idéntica a cursos anteriores.

En adelante la superficie es de color azul, con rayas blancas, amarillas y rojas Dados los problemas que estaba dando el suelo resbaladizo de la zona de deportes de la Escuela, el Ayuntamiento atendiendo a la solicitud de profesores y alumnos, ha procedido al pintado reciente de la misma. Para evitar problemas mayores, la pintura actual tiene una mayor adherencia y se ha elegido el color azul para la superficie con rayas en blanco, amarillo y rojo, y ya está en uso para todos los interesados.

2016 AZAROA-ABENDUA

Asteasuko eskolako kirol zelaiaren lurzoruak azken aldian emandako arazoak direla eta, irakasle eta ikasleei jaramon eginez, Asteasuko Udalak berriro pintatu du Pello Errota atarian dagoen kirol kantxa. Ikastetxetik iritsitako eskariaren arrazoi nagusiak ikasle zein irakasleen etengabeko irristadak eta aldizkako erorketak izan dira, bertako erabiltzaileen osasuna arriskuan jartzen zutenak. Ondorioz, kirol zelaia irristakorra izan ez dadin, pintura berezi batekin margotu dute. Hemendik aurrera patioko eremu hori urdina izango da eta marra zuri, hori eta gorriak izango ditu. Beraz, behin lanak bukatuta, erabilera anitzak emanez eta modu seguru batean erabiltzeko moduan dago ikastetxeko kantxa.

11


Asteasu

UDAZKENA EKINTZAZ BETETA DATOR

EL OTOÑO VIENE PLAGADO DE ACTOS

Herriko eragile desberdinen artean egutegi zabal eta anitza prestatu dute herritarrentzat azaroan hasi eta urte bukaerara arte.

12 DE NOVIEMBRE Con motivo de la celebración del Día de Sta Cecilia, músicos de Asteasu ofrecieron su concierto anual en el frontón municipal. El mismo día, por la mañana, se celebró la Feria de la Energía en la plaza

AZAROAREN 12an Herriko musikariek Xexili eguneko emanaldia eskaini dute frontoian. Egun berean, goizeko 10,00etatik 14,00etara Enerkia Azoka ospatu da herriko plazan, herritarrak hainbat energiari buruzko informazio interesgarria jasotzeko aukera eskainiz. AZAROAREN 15ean Aholkatuz Energia Bulegoa eskaini zaie herritarrei bakoitzaren energia fakturak aztertzeko aukerarekin. Goizez udaletxean egon da, 10,30etatik 13,00era eta arratsaldeko Kultur Etxean, 17,00etatik 19,00etara.

15 DE NOVIEMBRE La Oficina de Asesoramiento sobre la Energía, ofreció sus servicios a todos los vecinos en el Ayuntamiento, de 10:30 a 13:00 h. y en la Casa de Cultura, de 17:00 a 19:00 h. 19 DE NOVIEMBRE Aitzondon Eguna, en el frontón municipal

AZAROAREN 19an, larunbatez Aiztondora eguna ospatuko da herrian, Euskal Preso eta Iheslarien alde.

25 DE NOVIEMBRE Día contra la violencia machista. Se celebrará el acto anual en la plaza a las 19:00 h.

AZAROAREN 25ean, ostiralez Indarkeria matxistaren aurkako eguna. Arratsaldeko 19:00etan herriko plazan ohiko ekitaldia egingo da.

27 DE NOVIEMBRE Los payasos Pirritx, Porrotx y Marimotsot, actuaran en el frontón a las 11h de la mañana. Las entradas se encuentran a la venta en la librería Mattin de Asteasu y Basajaun de Villabona al precio de 7€.

AZAROAREN 27an, igandez Pirritx Porrotx eta Marimototsek euren ikuskizun berria eskainiko dute Asteasuko frontoian. Emanaldia goizeko 11:00etan izango da eta sarrerak Asteasuko Mattin dendan eta Billabonako Basajaun dendan erosi ahal izango dira 7€ko salneurrian.

4 DE DICIEMBRE Prueba eliminatoria del Campeonato de Sokatira de Euskadi

ABENDUAREN 4an, goizez Sokatira proba, Euskadiko Txapelketako kanporaketa ospatuko da udal frontoian.

8 DE DICIEMBRE XXVII prueba de Ciclocross donde participarán corredores nacionales de gran nivel.

ABENDUAREN 8an Asteasuko XVII. Nazioarteko Ziklokrossa izango da Elizmendin. Proba hau lehenengoz Euskal Herrian jokatuko den Euskadi Basque Country Challengerako puntuagarria izango da eta nazioartean punta-puntan dabiltzan txirrindulariak ikusteko aukera ezin hobea izango da bertan.

18 DE NOVIEMBRE Prueba de Harrijasotzailes en el frontón municipal por la tarde

ABENDUAREN 18an, arratsaldez Euskal Herriko Harri Handien Txapelketako finala izango da frontoian. Datorren urteari begira aldiz

En el período navideño se organizaran también otros actos, al igual que años anteriores.

8 DE ENERO II Cross solidario con El Salvador

URTARRILAREN 8an Asteasuko II. herri kross solidarioa ospatuko da. Aurten ere, bildutako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko gazteen ikasketak ordaintzera bideratuko da. Eguberritan aldiz, urteroko ekintza aukera zabala izango da haur, gazte zein helduentzat.

www.asteasu.eus udala@asteasu.eus

L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa