asteasuelkartuz UDAL ALDIZKARIA
2015 APIRILA-MAIATZA
8
2011tik 2015erako legegintzaldian Zor Publikoa erdira gutxitu du Gobernu Taldeak
Aurki beteko dira lau urte oraingo Gobernu Taldearen agintaldia hasi zenetik. Arlo ekonomikoari dagokionez, legegintzaldi hasiera gogorra izan zuen taldeak; batetik, aurreko legegintzaldietako agintariek hainbat mailegu zituztelako hitzartuta, eta bestetik, une hartan ordaindu beharreko konpromisoak ere egon bazeudelako, baina diruzaintzan diru gutxi. Denetara 2.288.400 €-ko zorra zuen udalak. (694.000+500.000+452.400+642.000) Beraz, udalean sartzearekin batera ekin behar izan zioten lanari, buru-belarri. Bi mailegu zeuden aurrez hitzartuta; ezinbestean ordaintzen jarraitu beharrekoak. Bata 2004. urtean eskatutakoa, 1.653.000 €-koa, legegintzaldi hasieran 694.000 €-ko zorra zeukana. Eta, bestea, legegintzaldia hasi baino pixka bat lehenago aurreko Gobernu Taldeak eskatutako 500.000 €-ko mailegua. Horiei aurre egin ahal izateko, eta onartuta zeuden gastuen konpromisoei, hau da, fakturei, aurre egiteko, Gobernu Taldeak 400.000 €-ko mailegu bat eskatu behar izan zuen. Horretaz gainera, aurreko legegintzaldian hitzarmen urbanistiko bat sinatua zegoen, eta zegozkion epeak ez betetzeagatik zigorra jarri zion epaileak udalari: 642.000 €. Arazo horri aurre egiteko lanean aritu da urteotan Gobernu Taldea, eta aurten eta datorren urtean dena bideratuta uzteko moduan izango dela aurreikusi du. Honela bada, egoera ekonomikoa dezente hobetzeko moduan izango da udala aurten. Nola? Batetik, mailegu bidez aurreko hitzarmen urbanistikoaren konpromisoaren zati handienari (642.000 €) aurre egingo dio ordainketa eginez, eta bestetik, orain saldu berri duen pabiloi baten diru sarrerari esker, aurreko bi mailegu kentzeko moduan izango da (oso komenigarria, mailegu horien interes tasak oso handiak direlako). Asteasu Lantzenen jabetzakoa zen pabiloia, herriko enpresa bati saldu dio, Sodesa-ri, eta hortik 615.000 euro jaso ditu udalak. Horrekin eta gehi aurreko urteko udal aurrekontuen amaierako emaitza positiboarekin, 715.501 euroko zorra kenduko du orain. Bestalde aurten eta aurreko urtean, beste 103.000 € ko zorra ere kendu du.
Mugimendu horien guztien ondorioz, udala bi mailegurekin geratuko da: alegia, 918.602 euroko zorrarekin. Beraz, legegintzaldi hasierarekin alderatuta, udalaren ekonomia hobetu dela gauza nabaria da. Horretaz gainera, arestian aipatutako hitzarmenaren ondorioz, pare bat urte barru, 2 etxebizitza eta 4 garaje jasoko ditu udalak; alegia, 454.000 €-ko diru sarrera izango du. Ondorioz, Gobernu Talde honek 2015ean bideratuta utziko duen egoera ekonomikoa are hobeto geratuko da ekarpen horri esker.
EPE LUZERA ERAGINA IZANGO DUTEN INBERTSIOAK Krisialdiaren eraginez, ez zaio garai oparoa egokitu oraingo Udal Taldeari. Udalean sartzean aurrez aurre zeukan egoera ekonomiko kaskarra aintzat hartuta, eskura izan duen guztia egin du egoera hobetzeko, eta aldi berean, udalerrian beharrezkoak ziren inbertsioak egiteko; betiere, modu zentzudunean eta neurriz. Egin diren inbertsio asko Udalak lortu dituen diru-laguntzei esker izan dira. Adibide gisa esan beharra dago 2014. urtean soilik 24 dirulaguntza lerro bideratu eta lortu zirela. Alde batetik gastuen kontrol zehatza eginez eta bestetik diru laguntzak tramitatuz lortu da gaurko egoerara iristea. Sasoi zaila izan denez, udalak ez ditu egin begiz aise hautemateko inbertsio ugari; bai, ordea, epe luzera eragina izango duten inbertsioak. Nabarmentzekoak ditugu, horien artean, planeamendu gastuak; besteak beste, Lamiategiko etxebizitzen eremua aurrera ateratzeko egin behar izan dituzten proiektuak. Inbertsioak egitean, Gobernu Taldeak aintzat hartu ditu, legegintzaldi osoan, herriko sektore guztiak, eta berebiziko arreta eskaini die gizarte laguntzei, adineko zein gazte jendeari eta ingurumenari, eta horrenbestez, baita energia aurrezteko eta hondakinen kudeaketa egokia egiteko neurriei ere. Herritarrei gauzak erraztea ere izan da udalak denbora tarte honetan izan duen helburuetako bat. Horregatik, inbertsio nabarmenak egin ditu herri bideak konpondu, egokitu eta osatzen: lau urteotan, orotara, 291.026 €. Horixe izan da guztizko inbertsiorik handiena. Hona hemen Gobernu Taldeak 2011-2015 legegintzaldian egin dituen inbertsio nabarmenenak / He aquí las inversiones más importantes que el Equipo de Gobierno ha realizado durante la legislatura 2011-2015:
2015 APIRILA-MAIATZA
Krisialdiak bete-betean harrapatuagatik, hamaika inbertsio egin ditu lau urte hauetan, eta ekonomia bideratuta amaituko du agintaldia
1
Asteasu INBERTSIOAK / INVERSIONES 2011-2015 98.788 €
Planeamendu gastuak / Gastos de planeamiento
291.026 €
Herri bideak / Caminos vecinales Gizarte Ongizateko proiektuak / Proyectos de Bienestar Social
19.203 €
Turismoa lantzeko proiektua / Proyecto para el desarrollo turístico
17.762 €
Ondare historikoa eta eraikinak(Betani, igerilekuko terraza, eliza ondoko lokala,Gaztelekua, Sutxard pabiloi egokitzapena) / Patrimonio histórico y edificios
201.913 €
Osasun arloa (ibilbide osasuntsua) / Ámbito de la salud
23.073 €
Argiteria publikoa / Alumbrado público
62.958 €
Hirigunea (Kale Berria) / Centro del municipio
62.733 €
Ingurumena / Medioambiente
143.127 €
Durante la legislatura 2011-2015 el Equipo de Gobierno ha reducido a la mitad la Deuda Pública Aunque la crisis le haya pillado de lleno, durante estos cuatro años ha realizado infinidad de inversiones y terminará el mandato con una economía saneada
Tras un comienzo de legislatura duro, con una deuda que ascendía a 2.288.400 , el actual Equipo de Gobierno ha tenido que gestionar, lo mejor que ha podido, una situación protagonizada por varios préstamos y diversos compromisos de pago (facturas pendientes), teniendo que pedir para ello otro préstamo de 400.000 a comienzo de legislatura. Por otro lado, existía un convenio urbanístico firmado en la anterior legislatura, que al no cumplir con los plazos establecidos, el juez dictaminó en contra del ayuntamiento y abonar la cantidad de 642.000 €. El Equipo de Gobierno ha trabajado con sensatez durante estos años para que la situación económica mejore notablemente por dos razones: por un lado, gracias a que se ha procedido a la venta de un pabellón a una empresa de Asteasu, Sodesa, ha recibido 615.000 € que añadidos al ahorro de los últimos ejercicios se podrán liquidar los dos préstamos de mayor tipo de interés, por un total de 715.501 €, y por otro, por medio de otro préstamo a bajo interés se procederá al pago de la deuda contraída por el Convenio Urbanístico por importe de 642.000 €. También se ha procedido a liquidar la
cantidad de 103.000 € de deuda durante el ejercicio pasado y el actual. Tras lo cual se quedará con solo dos préstamos y una deuda de 918.602 €, una deuda muy por debajo de la deuda inicial, y por consiguiente, con una situación económica mucho mejor. Y de cara al futuro, se prevé, si cabe, una mejor situación, puesto que en dos años el ayuntamiento embolsará 454.000 € correspondientes a 2 viviendas y 4 garajes que recibirá por consecuencia del citado convenio.
INVERSIONES CON EFECTO A LARGO PLAZO Durante la dura situación azotada por la crisis, el ayuntamiento ha realizado diversas inversiones, siempre de modo sensato y comedidamente, que aunque a primera vista no se perciban tendrán un efecto a largo plazo. Son de nombrar, entre ellos, los gastos de planeamiento como por ejemplo los proyectos que se han tenido que llevar a cabo para definir el ámbito de las viviendas de Lamiategi. A la hora de realizar las inversiones, el Equipo de Gobierno ha tenido en cuenta todos los sectores del municipio, dando máxima prioridad a las ayudas sociales, a las personas mayores y a las y los jóvenes y al medioambiente, y por consiguiente, a las medidas de ahorro energético y la gestión de los residuos.
Asteasuk bere lehenengo semaforoa martxan du
Está en marcha el primer semáforo de Asteasu
Guraso Elkarteak aspaldian ikusten zuen beharrari erantzunez, Foru Aldundiak eta Asteasuko Udalak semaforoa jarri dute Elizmendi auzoan dagoen eskolara joateko gurutzatu beharreko errepidean
La Diputación y el Ayuntamiento de Asteasu se han encargado de la instalación del semáforo en la carretera para acceder a la escuela situada en el barrio Elizmendi, en respuesta a una necesidad que la Asociación de Padres y Madres promulgaba hace tiempo
Asteasu
70 urtetik gorako 108 asteasuarri lkarrizketak egin zaizkie, euren egoeraren diagnosia egin ahal izateko Ikerketaren arabera, % 52k egokitzapenak behar dituzte euren etxebizitzetan, % 76k ez dute garraio publikorik erabiltzen eta % 60k jotzen dute Gizarte Zerbitzuetara; etorkizunean, euren etxean bizi nahiko lukete % 96k
Asteasuko Udalaren ardatzetako bat udalerriko adineko pertsonen egoeraren berri jaso eta euren beharrak asetzea da. Horregatik, 2014ko abenduaren 15etik 2015eko martxoaren 15era bitarte elkarrizketak egin dizkiete hala nahi izan duten 70 urtetik gorako 108 pertsonei (65 emakume eta 43 gizonezko), euren beharren berri jasotzeko. Proiektuaren hasieran adin horretako 174 pertsona zeudela kontuan izanda, parte hartu dutenen kopurua handia dela esan genezake (% 78). Etxebizitza mota hizpide hartuta, elkarrizketa gehienak (% 43) baserrietan egin dituzte; pisuetan % 30 eta etxeetan % 27. Pertsona hauei galdetu diete ea etxebizitza euren beharretara egokituta ote dagoen, eta % 48k baiezkoa erantzun dute. Etxebizitza beraien beharretara egokitu gabe dagoela uste duten % 52en arabera, hauek dira dauzkaten premiazko egokitzapenak:
ETXEAN EGOKITZAPENEN BEHARRA Bestelakoak (% 8) aukeraren barruan, honako hauek aipatu dituzte: ohe artikulatua behar dutela, errepidea egokitzeko premia dutela, etxearen baldintza orokorrak nahiko txarrak direla, aldapa handia dutela herritik etxera joateko, dutxa falta dutela eta berogailua beharko luketela. Ekonomiari dagokionez, erantzun dutenen % 90 pentsiodunak dira. Eta horietako % 53k baino ez dute jasotzen gutxieneko errenta baino pentsio handiagoa (645,30 €, 2014. urtean). Osasunari dagokionez, gehienek ez dute mendekotasun edo ezgaitasun baloraziorik eginda: 21 pertsonak dute soilik mendekotasun balorazioa eginda eta 20k ezgaitasunarena; horietako 8k biak egin dituzte. Azkenik, inolako baloraziorik eginda ote duten ez dakiten 7 pertsona daude. Garraioa hizpide hartuta, 82 pertsonak (% 76) ez dute garraio publikorik erabiltzen. Gehienek (% 35) autoa erabiltzen dutelako baztertzen dute era honetako garraioa. Hona hemen garraio publikoa ez erabiltzeko eman dituzten arrazoiak:
era dutela, ohitura falta dutela eta ez dela erosoa. Garraioarekin lotuta, udalak orain dela gutxi martxan jarri duen DYA Zerbitzuaren ezagupenari buruz ere galdetu diete, eta gehienek (% 55) zerbitzuaren informazioa badutela adierazi dute, nahiz eta une honetan % 22 soilik diren horren beharra dutenak. % 45ek ez dute zerbitzu horren beharrik sumatzen eta % 33k uste dute orain beharra ez izan arren aurrerago erabil lezaketela. Kulturari eta aisiari dagokienez, adineko pertsona gehienek (% 89) uste dute badutela herrian gauzatzen diren ekintzei buruzko informazioa. Elkarrizketatuen % 26k ez dute ezagutzen udaleko Gizarte Zerbitzuen eskaintza. Zerbitzua ezagutzen duten % 74en artean, % 60k noizbait erabili dutela diote, eta jasotako zerbitzuaren balorazioa ona izan dela ondorioztatu dute % 89k. Gizarte Zerbitzuetara jo duten gehienek (% 36) mendekotasun edo/eta ezgaitasun balorazioa eskatzeko edo horiei buruzko informazioa zein laguntzak eskatzeko egin dute. Hona hemen zerbitzu horretara hurbiltzeko izan dituzten arrazoiak adierazten dituen grafikoa:
GARRAIO PUBLIKOA EZ ERABILTZEAREN ARRAZOIA GRAFIKOA Bestelako arrazoien artean (% 15), honako hauek aipatu dituzte: bakarrik joateko arazoak dituztela, taxia erabiltzeko jo-
ZERTARAKO ERABILI ZUTEN ZERBITZUA? Bestelakoetan (% 27), honako erantzunak eman dituzte elkarrizketatuek: “ez dut gogoratzen”, “izapideak, orokorrean”, “informazio bila” eta “paperak egiteko”. Horrekin lotuta, % 13k uste dute zerbitzu horretan beharrezkoa dela gizarte langilearekin hitzordua finkatzea; % 87k, ordea, ez dute behar hori ikusten. Etorkizunari begira, pertsonen % 96k adierazi dute euren etxean bizi nahiko luketela. Gehienek, % 43k, familiakoekin bizi nahiko lukete; eta % 34k, zehazki, bikotearekin. Soilik % 18k nahiko lukete bakarrik bizi. Laguntza behar izanez gero, gehienek (% 61) familiaren laguntza eskertuko luketela diote; % 24k familiarena edo/eta langile batena; eta % 12k langile baten laguntza. Ikerlan honekin, beraz, nola udalak hala herritarrek pixka bat gehiago ezagutu ahal izango dute zein den euren adinekoen egoera, eta zein diren dituzten premiak. Eta udalak, premia horiek asetzeko lan egingo du aurrerantzean ere.
Convenio de colaboración entre el ayuntamiento de Asteasu y la fundación DYA Gipuzkoa:
• Ida y vuelta: reuniones de mayores, últimos miércoles de cada mes (de 16:00 a 19:00 de la tarde) • Ida y vuelta: participación en los paseos saludables de los jueves (a las 16:00)
El Ayutamiento de Asteasu y la Fundación DYA Gipuzkoa han firmado un convenio de colaboración por el cual a partir del 4 de mayo de 2015 las personas mayores de Asteasu podrán disfrutar de los siguientes servicios de transporte personalizado: • Transporte de ida y vuelta para consultas médicas
AVISOS IMPORTANTES - Los servicios de transporte no hay que pagar - Para poder solicitar el servicio se deberá de llamar por lo menos con 24 horas de antelación al siguiente teléfono: 943 46 46 22 - Horario de atención de llamadas: 9:00-13:00
Asteasu
Legegintzaldi txukuna Amaitzear dugu 2011-2015 legegintzaldia eta lehen balorazioa azkar batean egindako lanarekin gustora gaudela eta legegintzaldi txukun bat izen dela aipatuko genuke. Gure funtzionamentuaren lehentasunak gardentasuna eta herritarren iritzia kontutan hartzea izan dira, horretarako medio desberdina jarri direlarik; herritarrak informatzeko aldizkaria eta web gune berria eta eta herritarren hitza entzuteko 50 bilera irekitik gora eta parte hartze prozesu desberdinak. Legegintzaldi amaiera honetan gure bidea egiten jarraituko dugu, gure kontrako erasoak min ematen diguten arren eta kontatzeko asko eduki arren, ez gara joku horretan sartuko. Erreza baita paperean inongo euskarririk ez duten datuak azaltzea. Gaur egun bai udalean eta bai edozein entitate serioan
kontrasterik gabeko datuak balio eta sinesgarritasun gutxi dute. Gu hasieratik saiatu gara herritarrei azaldu eta zabaldutako informazioa ongi kontrastatua eta kontrastagarria izaten. Noski lau urte hauetan hobetzeko gauzak egon direla, baina argi eta garbi esan dezakeguna eta burua inorren aurrean makurtu gabe zera da; beti Asteasu eta asteasuarren alde egin dugula lan, dakigun eta ahal izan dugun hoberen eta ez daukala inoren aurrean ezer izkutatzeko. Asteasuko herritarrak gara eta edozein herritarrekin edozertaz hitzegiteko prest gaituzue. Azkenik, eskerrak eman lau urte hauetan zeun laguntza eman diguzuen herritar piloari, mila esker eta jarrai dezagun Asteasu Batuz.
2011-2015: El ayuntamiento ha hecho perdidas por un millon de euros y la gestion no ha sido nada limpia y nada transparente El Ayuntamiento tiene mucho patrimonio por el trabajo realizado desde 1995 a 2011 por el alcalde y los concejales (suelo para edificar viviendas, pabellones industriales, suelo industrial y varios edificios). En 2011 cuando se ha producido cambio en la alcaldía el patrimonio nuevo tiene un valor de 5.200.000 euros y los compromisos son de 1.800.000 euros. El nuevo ayuntamiento elegido el 2011 recibe un patrimonio cuyo valor casi triplica a los compromisos y préstamos. Quienes han escondido el patrimonio y han inflado los compromisos no han mostrado ningún respeto a los ciudadanos de Asteasu.
El Ayuntamiento de Asteasu solo necesita el 7% de su presupuesto para hacer frente a préstamos y compromisos. Muchas personas, familias, empresas e Instituciones necesitan mucho más. El Ayuntamiento de Asteasu está en buena situación económica porque los alcaldes y concejales de otras legislaturas han hecho una buena gestión. Hacemos una valoración negativa de los últimos cuatro años. El Ayuntamiento ha hecho pérdidas por un millón de euros. La gestión no ha sido nada limpia y la información que desde el ayuntamiento se nos ha ofrecido no ha sido nada transparente. Los ciudadanos merecemos más respeto por parte del Ayuntamiento.
El grupo EAJ/PNV hemos mantenido una actitud constructiva – sombras de la legislatura municipal
2015 APIRILA-MAIATZA
El Grupo Municipal de EAJ/PNV hemos mantenido durante esta legislatura una actitud constructiva en favor de todos los ciudadanos de Asteasu. Sin prejuicios ideológicos, hemos apoyado las actuaciones que nos han parecido positivas, hemos realizado propuestas responsables y nos hemos opuesto a las medidas que hemos considerado negativas. Hemos apoyado con responsabilidad la estabilidad presupuestaria, la construcción de nuevas viviendas, las actuaciones en relación a la Pello Errota Eskola, a los baserritarras, el desarrollo de la vida socio-cultural y deportiva del municipio (fiestas, ciclocross, pelota, clases de euskera, polideportivo, grupos culturales y deportivos, mujer, etc.) y las actuaciones para los jóvenes y ma-
4
www.asteasu.net asteasu@udal.gipuzkoa.net
yores. Como propuestas, destacaríamos el asfaltado de la carretera que llega y rodea a la plaza de Asteasu, así como nuestra insistencia en desplegar la infraestructura de fibra óptica y la peatonalización de la plaza. Como aspectos muy negativos, denunciamos la actitud del Grupo mayoritario del municipio, que ha abusado del poder, ha sido muy poco transparente y nos ha marginado en numerosas ocasiones con falta de respeto. Porque amigismo es mantener a un concejal trabajando a sueldo del Ayuntamiento sin justificación, enterarnos de muchísimas cosas por el buzón de casa o marginarnos en eventos importantes del municipio. Por no hablar, de la improvisación que han mostrado en relación a la recogida de basuras.
L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa