asteasuelkartuz UDAL ALDIZKARIA
2015 URTARRILA-OTSAILA
7
Udalak herritarrekin batera erabakiko du Lizardi Etxeari zer erabilera eman Prozesu parte-hartzaile bat ireki du aurten, asteasuarren ahotsari behar besteko garrantzia emateko asmoz
Behin pauso hori emanda, Lizardi Etxeari zer erabilera eman da airean geratu den galdera. Erabakia Udalak zuzenean har zezakeen, baina legegintzaldiaren hasieratik bertatik herritarren ahotsari garrantzia emateko izan duen helburuari jarraiki, erabakia hartzeko parte-hartze prozesu bat irekitzea deliberatu du, ‘Asteasu: atzo, gaur eta bihar... gurea, denona!’ lelopean. Partaidetza horrek herritarrari protagonismo berezia eskainiko dio; nola erabakien garapenean, hala erabaki horien gaineko kontrolean. Azken finean, parte-hartzea bultzatuko du, eta erabakitzea, esku hartzea, iritzia ematea, iradokitzea, proposatzea eta modu kontzientean prozesu ireki batean sartzea ekarriko du. Ekintza parte-hartzaile horrek, beraz, subjektu-objektu botere harremanak deuseztatu, eta subjektu-subjektu harreman horizontalak bultzatuko ditu. Eta horretarako, lantalde bat osatuko da.
AURKEZPEN ARRAKASTATSUA Nola prozesuaren berri emateko, hala taldea osatzeko, saio berezia egin zen urtarrilaren 22an, udaletxean. Deialdi eta gonbita irekia egin zen, eta prozesu honi begirako egiazko interesa duten pertsona guztiek parte hartu zuten. Aurrerantzean egingo diren bileretan ere parte hartu ahal izango dute interesdunek. Lantaldea sortutakoan, ondo zehaztu beharko da zein diren eztabaidagaia, prozesuaren mugak (teknikoak, eskumenekoak…) eta emaitzekiko konpromisoa.
2015 URTARRILA-OTSAILA
Lizardi Etxeak, 1995. urtean inauguratu zenetik, adinekoentzako etxebizitza babestuei egin die tokia. Zerbitzu hori Betani Etxera lekualdatu dute berriki, eraikin osoa baliatzen baitzuten hiru pertsonari zerbitzua emateko, eta horrek alferrikako gastu ekonomiko handia zekarrelako. Betani Etxea lau pertsonari aterpea emateko egokitu dute, eta erabiltzaile zein arduradunen hitzetan, “askoz ere hobeto eta goxoago“ daude orain.
1
Asteasu
Lantaldearen, eta ondorioz, prozesuaren beraren helburu nagusia Lizardi Etxeari zer erabilera eman behar zaion modu kolektiboan erabakitzea izango da. Eta hori lortzeko, herritarren beharrak, arazoak eta kezkak identifikatu beharko dira, eta behar horiek asetzeko formula eta estrategia partehartzaileak proposatu. Era berean, asteasuarren nortasuna aztertu eta indartu beharko da, ikuspegi historiko zabala landuz eta Asteasuko kultura parte-hartzailea indartuz.
2015 URTARRILA-OTSAILA
Bestalde, prozesuak jarraipen batzorde bat ere izango du, informazioa eta koordinazioa bermatuko dituena, harreman instituzionalak erraztuko dituena eta prozesuari zilegitasuna emango diona. Batzorde hau ardura tekniko zein politikoak dituzten pertsonek osatutakoa izango da, eta honi prozesuaren une jakin batzuetan baino ez zaio eskatuko laguntza.
2
Udala dagoeneko ari da prozesuari forma ematen eta beronen nondik norakoak finkatzen. Eta argi dauka ezinbestekoa dela prozedura hau Asteasun dauden beste proiektu batzuekin uztartzea; esaterako, Turismo Proiektuarekin.
BEHARRAK IDENTIFIKATU ETA ERABILERA DEFINITU Esan bezala, aurkezpenaren ostean etorriko dira gainerako bilerak ere. Bilera horietan, hurrenez hurren, beharrak identifikatu eta Lizardi Etxearen erabilera definitu beharko dira. Saioetan, askotariko tailer eta ekintzak egitea dago aurreikusita, ahalik eta ikuspegi gehien jasotzeko: emakumeena, etorkinena, gazteena eta adinekoena. Hautemandako beharrak asetzea izango da helburua, Lizardi Etxeari zer erabilera emango lioketen definituta. Horretarako, jasotako proposamenen artean lehentasunak finkatu beharko dira. Behin Lizardi Etxeari zer erabilera eman nahi zaion definitzen denean, erabilera hori auzolanean nola martxan jarri erabaki beharko da. Hainbat galdera izango dira oinarrian: Zer baliabide ditugu? Zer egin dezakegu auzolanean? Eta era horretan, erabaki garrantzitsu bat hartuko da guztion artean: Lizardi Etxea, erabilerarik gabe daukagun eta potentzial handia duen eraikina, zertarako baliatuko den erabakitzea. Izan ere, instituzio batek berez dituen aukera eta baliabideei interesa duten herritarren ikuspegia gehitzean, koktel bikaina sor liteke: “Atzo, gaur eta bihar... gurea, denona!�.
Asteasu
El Ayuntamiento decidirá junto con la ciudadanía el uso que se le dará a Lizardi Etxea Este año ha abierto un proceso participativo, con el objetivo de dar la importancia que le corresponde a la voz de las y los asteasuarras
El Ayuntamiento decidirá junto con la ciudadanía el uso que se le dará a Lizardi Etxea Este año ha abierto un proceso participativo, con el objetivo de dar la importancia que le corresponde a la voz de las y los asteasuarras Tras el traslado del servicio ofrecido a las personas de la tercera edad desde Lizardi Etxea a Betani Etxea, queda por decidir qué uso darle a la primera. Para ello, el ayuntamiento ha decidido abrir un proceso de participación ciudadana, para lo que se tendrá que crear un grupo de trabajo que podrá dar su propia opinión.
Una vez definido el uso deseado, se decidirá de qué recursos se dispone y de qué forma se puede realizar un trabajo comunal para poner el proyecto en marcha. Es de reseñar que este proceso tendrá el apoyo de una Comisión de Seguimiento, que garantizará la información y coordinación necesaria y aportará legitimidad al proceso. Una muestra más del interés del Ayuntamiento de Asteasu por conocer y tener en cuenta la opinión y visión de cada vecina/o del municipio en todos sus proyectos.
2015 URTARRILA-OTSAILA
El 22 de enero se realizó la presentación del proceso, que irá seguida de diversas reuniones, donde entre todas las personas participantes identificarán las necesidades, los problemas y las preocupaciones de la ciudadanía y se propondrán formulas y estrategias participativas para satisfacerlas, y de ese modo, decidir cuál es el uso adecuado para Lizardi Etxea. Para todo ello, está previsto realizar diferentes talleres y acciones y está claro que será imprescindible fusionar este proyecto con otros que se están realizando en el municipio, como puede ser el Proyecto de Turismo.
3
Asteasu
Obaba inguruko kale argiteria berrituko du udalak Martxoan hasiko dituzte lanak, energia aurreztu eta energia eraginkortasuna lortzeko helburuarekin
Energia gehiegi ez xahutzea eta energia eraginkortasuna bilatzea izan dira Asteasuko Udalak lau urte hauetan izan dituen helburuetako bi. Horregatik, joan den urtean, argiteria publikoko kontsumoak aztertzeari ekin zion. Eta argi ikusi zuen argiterian aldaketa batzuk eginda, kontsumoa murrizteko eta energia zein dirua aurrezteko modua bazela. Hala, herri osoko argiterian aldaketak egitea beharrezkoa zela ondorioztatu zuen. Eta horri ekingo dio aurki.
2015 URTARRILA-OTSAILA
Kontsumoak eremuen arabera aztertuta, Obaba inguruarekin hastea erabaki du udalak. Hortaz, Obaba, Hipolito Usabiaga, Juan Bautista Agirre eta Zilar kaleetan eta Ibarrazpi pasealekuan zein Tranpazulo plazan hasiko dira kale argiteria berritzen. Udalak dagoeneko esleitu ditu lanak, lehiaketa bidez. Erka enpresa arduratuko da zereginaz, eta martxoan aldatuko ditu kale-argiak.
4
Lan horiek gauzatzeak 52.458,19 â‚Ź-ko gastua ekarriko dio udalari, baina Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EEE Energiaren Euskal Erakundearen diru laguntzak jasoko ditu, eta bi laguntzekin gastuaren % 60 estaliko du.
ENERGIA KONTSUMOA % 70 MURRIZTUKO DA Aldaketaren funtsa kale-argien buruak aldatzea izango da, eta lehengoen tokian LED sistema jartzea. Argi berri horiek 100.000 orduko balio bizitza izango dute, inolako mantentze lanik gabe. Gainera, LED teknologia berriarekin, energia kontsumoa % 70 murriztuko da, eta ez du argi kutsadurarik eragingo. Ezaugarri horiei esker, energia eraginkortasuna lortzeko baldintzak beteko ditu. Sistema berria ezartzeko, inbertsio txiki bat egin beharko du Udalak, baina luzera, dirua aurreztea ekarriko dio. Eta energia eta dirua aurrezteaz gainera, orain arteko argi maila hobetzea lortuko du, baita instalazioak kalifikazio hobea izatea ere. Azken batean, herritarrak zein ingurumena aintzat hartuta, Asteasuk beste pauso bat emango du aurrera.
Asteasu
Las obras comenzarán en marzo con el objetivo de ahorrar energía y conseguir la eficiencia energética
Los trabajos acarrearán al ayuntamiento un gasto de 52.458,19 €, pero las ayudas recibidas de la Diputación Foral de Gipuzkoa y de EVE (Ente Vasco de la Energía) cubrirán el 60% del gasto. Se sustituirán los cabezales de las farolas por unas nuevas de tecnología LED, las cuales no producirán contaminación lumínica. Gracias a este sistema el consumo de energía se reducirá un 70% y se dará otro paso más en busca de la eficiencia energética, que es concretamente, uno de los objetivos que el equipo de gobierno ha tenido desde que comenzó esta legislatura.
2015 URTARRILA-OTSAILA
El ayuntamiento renovará el alumbrado público de la zona de Obaba
Tras estudiar los consumos del alumbrado público, el Ayuntamiento de Asteasu ha decidido realizar diversas renovaciones con el fin de disminuir tanto el consumo de energía como el coste. Comenzando en marzo por la zona de Obaba (calles Hipolito Usabiaga, Juan Bautista Agirre, etc.), terminará por renovar el total de alumbrado público del municipio.
5
Asteasu
Asteasuko Udalak eskura dituen baliabide guztiak jarri ditu elurteari aurre egiteko Traktore paladuna herribideak garbitzen eta gatza botatzen aritu da etengabe, eta gatz zakuak ere izan dituzte herritarrek eskura
Otsailean izan dugun elurtean, udalak eskura dituen baliabide guztiak jarri ditu, elurrak ahalik eta eragozpen gutxien eragin ditzan. Herriak eta herritarrek egoerari ahalik eta ondoen aurre egiteko moduak finkatzea izan da, une oro, udalaren helburua. Gorabeherak gorabehera, lortu duela esan liteke, nahiz eta jaso duen kexaren bat edo beste.
2015 URTARRILA-OTSAILA
Gorabeheren artean aipatzekoa da elurtea hasi zuenean, tximista baten eraginez argi koadroa txikitu egin zela, eta argiteria publikoa zein eliza argindarrik gabe geratu zirela. Ondorioz, brigadaburua irtenbideren bat bilatzen ahalegindu zen. Baita bilatu ere.
6
Bestalde, traktore paladun bat baino ez du udalak, eta huraxe ibili da herribide guztiak garbitzen eta gatza botatzen, brigadaburuaren gidaritzapean. Elurtea makala izan ez dela ikusita, errefortzu gisa, partikular batek ere hasi behar izan zuen beste pala txikiago batekin zeregin berbera gauzatzen. Traktorea igaro aurretik bere etxe ingurua eta
etxerako bidea garbitu nahi izan duenarentzat ere bilatu du irtenbidea udalak: gatz zakuak utzi ditu hainbat tokitan, herritar guztien eskura, horiek zentzuz erabiltzeko deia eginda. Oro har, bideak garbi egon dira, eta ez da aparteko gatazkarik izan. Hala, udalak bere egitekoa behar bezala gauzatu duela esan genezake. Edo horretarako ahalegina egin du, behintzat.
Asteasu
El Ayuntamiento de Asteasu ha puesto todos los medios que tenía a su alcance para hacer frente a la nevada Un tractor con pala ha estado continuamente limpiando los caminos y echando sal, y también se han dejado sacos de sal para uso particular
2015 URTARRILA-OTSAILA
Con motivo de la nevada que hemos tenido en febrero, el ayuntamiento ha puesto todos los medios que tenía a su alcance para que las y los asteasuarras sufrieran lo menos posible las inconveniencias de la nieve. Para ello se ha valido del único tractor con pala que posee, bajo la dirección del jefe de brigada, que se ha encargado de limpiar los caminos y echar sal. Como refuerzo, también le ha ayudado un particular con una pala más pequeña. Y para las personas que han querido ir limpiando sus caminos o los alrededores de sus casas, el ayuntamiento ha depositado sacos de sal en diversos puntos del municipio, para que cada persona se abasteciera según sus necesidades. Aunque al principio de la nevada se recibieron algunas quejas, se puede decir que la actuación del ayuntamiento ha estado a la altura de las circunstancias.
7
Asteasu 2015eko otsailaren 25ean egingo da UDAL AURREKONTUAK onesteko Udalbatza Honen aurrean ASTEASU BATUZeko taldekideok, udal aurrekontuen ildo nagusiak azaldu nahi ditugu. Aurrekontuen osaketarako, herritarren parte hartzea bilatuz, inkesta eredu bat banatu dugu, baina erantzun eskasa jaso dugu. Hauek dira ildo nagusienak : EGOERA EKONOMIKOA IRAULI Azken urte hauetan garatutako kudeaketa zuzenari bultzada bat emateko eta udalaren zorra jaisteko, udal aurrekontuak bere kopuru handienean Udal zorrak kitatzea joango da. Piszinetako akordio urbanistikoaren zorraren aurreneko ordainketa burutu ahal izateko, udalak mailegu bat eskatuko da, lehen ez bezala Foru Lege berriaren arabera orain posible baita. Esan behar da, udalaren zorra, % 78 tik % 50 era jaistea lortu dela azken lau urteetan. Horretarako esfortzu handia egin da
herritar guztion laguntzarekin. Dena dela hemendik legegintzaldia bukatu bitarte momentuz behar dugun mailegu hori zati handi batean kentzeko moduan izango gera. Beraz albiste onak dira guztiontzat. ONGI IZATEA, GIZARTE POLITIKAK BERMATU Gure herritarren ongi izatea bermatzeko politikak babestea, herritarrei modu zuzenean eragingo dien ekintzetara eta dauzkagun zerbitzuak bermatzeko atalak garatzea izango da gure xedea ere aurrekontu hauen bidez. BEHARREZKO INFRAESTRUKTURAK BEHINGOZ MARTXAN JARRI, INBERTSIOAK - Plaza peatonalizatzeko aurrekariak martxan jartzea, honetarako diru partida bat sartu da
aurrekontuetan. Gure ideia plan integral egoki bat garatzea litzateke, Asteasuarrentzako proiektu oso garrantzitsua baita . - Lamiategiko etxebizitzen proiektua ere jada martxan da. Bide luzea izan da aurretik egin behar izan duguna, baina obrak hastera doaz. Otsailaren 12 an sinatu ziren lursailaren eskriturak. - Herribideen konponketa ere inbertsioetako atal garrantzitsu bat izango da, 70.000€ hain zuzen ere. - Alegazioetan herrira zuntz optikoa ekartzeko obrak egitea proposatu dute. Baina dimentsiotan eta teknologikoki proiektu potoloa izan daitekeenez, aurrez azterketa seriorik izan gabe ez da ikusten aurrekontuetan sartzeko aukerarik.
Asteasuko Udala egoera ekonomiko onean dago Udal aurrekontuak 2015: aurtengo aurrekontuak onartzeko prozesuan gaude. Euskal naziogintzan urratsak ematea, Euskal Bidea, Asteasun egitea gipuzkoako lehen herri kontsulta erabakitzeko eskubidea gauzatuz, udaleku irekietara diru gehiago bideratzea irteera eta eskurtsio gehiago egiteko eta martxoan egitea prozesu partehartzailea herriko eragile guztien artean eta udal talde politiko guztien artean Asteasurako datozen lau urteetako beharrak eta lehentasunak erabakitzeko dira Bai Asteasuri taldeak proposatutakoak. Bai Asteasuri taldeak 2015eko udal aurrekontuen alde bozkatuko du. Maileguetarako bakarrik aurrekontuen %7: Asteasuko Udalak eskola eta haur-
tzaindegi berria, kiroldegia, kultur-etxea, piszinak eta hainbat inbertsiotarako eskatutako maileguak ordaintzeko bakarrik aurrekontuaren %7 behar du. Asteasun askok (pertsonak, familiak, enpresak) gehiago beharko dute maileguak ordaintzeko. Eta gainera patrimonio asko dauka Udalak: etxebizitza lurzoru, pabiloi industrial eta eraikinak. Asteasuko Udala egoera ekonomiko onean dago aurreko legealdietako alkate eta zinegotziek kudeaketa ona egina daukatelako. Euskal Bidea: Bai Asteasuri taldeak bat egiten du EHBai eta EHBilduk proposatutako Euskal Bidearekin. Horren aldeko lana egingo dugu. Helburua Euskal Estatua sortzea
da, Euskal Herriaren independentzia lortzea, erabakitzeko eskubidea gauzatuz. Euskal bidea guztion onerako da. Eragileei bi eskeintza egiten die eskubide guztiak herritar guztiontzat hitzarmenak sinatzea eta erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengoak sortzea erakundeetan. Jende zoriontsua herri libre batean. Bidea badago eta zurekin batera egin nahi dugu.
ASTEASU DENON ARTEAN EUSKAL BIDEA GURE ESKU DAGO
El PNV propone instalar en Asteasu fibra optica y estudiar la remodelación y la peatonalización de la plaza
2015 URTARRILA-OTSAILA
Para los Presupuestos Municipales de 2014, el PNV propuso el año pasado una partida para asfaltar los alrededores de la plaza de Asteasu y calles adyacentes, que presentaban un estado lamentable. La propuesta fue aceptada parcialmente por el Equipo de Gobierno, y las correspondientes obras se llevaron a cabo en los meses siguientes.
8
De cara a los Presupuestos Municipales de este año, el PNV ha propuesto la instalación de la tecnología de la fibra óptica en todo el
municipio. Esta tecnología permite comunicaciones y flujos de información mucho más rápidos en “banda ancha”, que son muy útiles para la vida cotidiana de los ciudadanos (acceso a internet de alta velocidad, TVHD, videoconferencias, tele-enseñanza, tele-banca, tele-ocio, tele-asistencia, tele-trabajo, tele-administración, juegos en red, etc.). Se trata de evitar la denominada “brecha digital”. Es decir, que los asteasuarras dis-
www.asteasu.net asteasu@udal.gipuzkoa.net
pongamos de los mismos servicios y posibilidades de desarrollo y acceso a la información y a las comunicaciones que los ciudadanos que viven en los grandes o medianos municipios de nuestro entorno (Donostia, Tolosa o Billabona). Que por el hecho de vivir en un municipio pequeño no nos veamos penalizados en términos de calidad de vida. Igualmente, el PNV ha propuesto estudiar las posibilidades de peatonalización de la plaza de Asteasu.
L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa