asteasuelkartuz UDAL ALDIZKARIA
2014 APIRILA-MAIATZA
3
Komunikatzea helburu: webgunea eta buletina
Asteasuko Udalak urteak daramatza herritarrengana modu zuzenean iristeko eta komunikazio lan eraginkorra gauzatzeko ahaleginetan. Horren lekuko ditugu, batik bat, bi tresna berezi: batetik, honako buletin bihilabetekari hau, Udalarekin lotutako informazioa herritarrei maizago helarazteko tresna zuzena. Eta webgune berritua, bestetik; Asteasu udalerriaren beraren ispilu izango dena, bertan baitaude jasota, besteak beste, herriari buruzko hainbat datu, Udalaren egitura eta beronen funtzionamenduari buruzko informazioa, parte hartzeko atalak, herriko hainbat talde eta elkarteren jarduna eta aipatutako guztiekin harremanetan jartzeko modua. Tresna hauekin, herritarren eta Udalaren beraren arteko feedbacka edo elkartrukea bultzatu nahi du Udalak, herritarrek entitate hau gertuagoko sentitu dezaten. Azken batean, komunikazio prozesu honetan, herritarrak hartzaileak izateaz gainera, berri sortzaileak ere bai baitira. Horregatik guztiagatik, Udalak martxan dituen komunikazio tresnek baliagarriak izan behar dute parte-hartzea sustatzeko eta komunikazio kanalak zabaltzeko. Buletinari dagokionez, bi hilean behin Asteasuko etxe guztietara iristea da asmoa, herritarrek bertatik bertara jaso dezaten Udalaren eta herriaren bueltan gertatzen den guztiaren berri. Alderdi politikoek ere euren gunea izango dute buletinean, herritarrei esan beharrekoak zuzenean adierazteko. Azken batean, guztiek merezitako hitza eta oihartzuna edukitzea baita xede nagusia.
DEMOKRAZIA DIGITALA Webgunea dugu bigarren tresna; eguneratua eta berritua datorkiguna: www.asteasu.net. Udal Gobernuak berebiziko ahalegina egin du komunikazio bide honi behar adina garrantzi emateko. Izan ere, une oro, herritarren parte-hartzea bilatu du, eta horregatik, webgune horizontalagoa egin du, sakelako telefonoetara egokitutakoa, administrazio eta administratzaile aniztasuna ahalbideratzen duena, sare sozialetarako jauzia eginda; azken batean, demokrazia digitalerako bidean jartzeko pausoa eman du. Garrantzitsua da, beraz, webgunea dinamikoa izatea eta herritarrekin elkarreragina sustatzeko bitartekoak edukitzea, alde bietako komunikazioa sustatu ahal izateko; hau da, webguneak Udalean sortzen den informazioa herritarrei helarazteko balio beharko du, baina era berean, herritarrei parte hartu eta Udalarekin nahiz herriko elkarte eta eragileekin elkarreraginean jarduteko aukera eskaini behar die. Azken batean, asteasuarrek ere nolabait webgunean parte hartzea, euren iritzia ematea eta guztion artean sareko komunitate bat osatzea baita helburua. Horrenbestez, nabarmentzekoa da Udalak aratz jokatzeko eta herritarrengana hurbiltzeko emandako pausoa. Parez pare jarri, eta komunikatzea bilatu du; alegia, asteasuarrei Asteasuren berri ematea. Finkatutako helburua lortzea beste ametsik ez du orain.
2014 APIRILA-MAIATZA
Asteasuko Udaleko komunikazio taldeak proiektu berria jarri du abian, Udalarekin lotutako informazioa herritarrei helarazteko eta elkartrukea lortzeko asmoz
1
Asteasu
La importancia de la comunicación: la página web y el boletín El grupo de comunicación del Ayuntamiento de Asteasu ha puesto en marcha un nuevo proyecto para transmitir a los ciudadanos y ciudadanas toda la información relacionada con el Ayuntamiento e impulsar el intercambio de la misma
2014 APIRILA-MAIATZA
El Ayuntamiento de Asteasu lleva años intentando realizar un trabajo de comunicación eficaz con el fin de llegar directamente a todos/as los y las ciudadanos/as. Muestra de ello son este boletín bimensual y la nueva página web. Con estas dos herramientas, el Ayuntamiento quiere establecer nuevos mecanismos para el intercambio o feedback de información entre el consistorio y los y las asteasuarras, para que estos/as últimos/as sientan la cercanía de dicha entidad, puesto que en este proceso de comunicación, la población, no solo es receptora de información, sino que también es emisora, siendo partícipe activa de estas herramientas. El boletín llegará cada dos meses a todas las viviendas de Asteasu, para que los y las ciudadanos/as conozcan de primera mano todo lo relacionado con el municipio y sus habitantes. Todos los partidos políticos tendrán su espacio para poder comunicar libremente su opinión.
2
LA DEMOCRACIA DIGITAL El portal web (www.asteasu.net) viene renovado. El Gobierno Municipal ha realizado un gran esfuerzo para otorgar a este canal de comunicación la importancia que le corresponde. Ha buscado continuamente la participación ciudadana, por lo que ha creado una página web más cercana, adaptada a la telefonía móvil, que posibilita la diversidad de administración y administradores, llegando hasta las redes sociales. El Gobierno Municipal ha dado, así, un paso adelante hacia la democracia digital. Será un portal dinámico donde se impulse la participación de los y las ciudadanos/as, porque ellos y ellas tienen que formar parte de la web, dando su opinión y realizando sus aportaciones, para crear entre todos/as una comunidad en red. A fin de cuentas, el Ayuntamiento ha querido buscar la cercanía para con los/as asteasuarras, dando la palabra a toda la ciudadanía, sin otra pretensión que lograr el objetivo fijado: una comunicación fluida, cercana y basada en el intercambio de información.
Asteasu
Ideia hauetan oinarritzen da Gure Esku Dago: batetik, gu herri bat gara; bestetik, erabakitzeko eskubidea dugu, eta, azkenik, herri lanketarako aukera ona da, egun, herriak berak parte hartzeko, kontuan hartuta, Kataluniak eta Eskoziak ere bidea egina dutela. Ideia horiekin instituzioetatik egin ezin dena egin nahi du ekimen honek. Alderdi politikoekin loturarik ez duen plataforma bat da; alegia, norbanakoez osatutakoa da helburua da, beraz, herri bakoitzean, sentsibilizazio ezberdinetako pertsonak batzea espero da.
*
Bestalde, ekainaren 8an egingo den giza katea osotzeko, Asteasutik gutxienez 100 bat herritarrek parte hartu beharko lukete. Laguntzeko moduak asko dira eta asteasuarren taldea hasi da lanean martxoaren 23an egindako ekintza arrakastatsuak antolatuz adibidez, zorionak eta eskerrak beraiei. “Ekainaren 8an egingo da ekitaldi nagusia, alegia, Durango eta Iruña batuko dituen giza kate erraldoia. Baina aurretik ekintza asko daude. Bada, dinamikarekin bat egiten duten herritarrek, modu batera edo bestera “laguntzeko bidea topatu behar” dute gure ustez. “Bonoak edota kamisetak saltzen, metroak saltzen, Gure Esku Dago dinamikaren mezua zabaltzen, ekimenetan parte hartzen…”. Modu berean esan udal taldeek, erabat babestu eta bat egiten dutela egitasmoaren helburu eta oinarriekin. Pausoz pauso, ilusioz eta erabakitzeko eskubidearen aldeko garrarekin, asteasuarrak hasi dira elkarri eskuak eman eta katea luzatzen.
Atal honetan, herriko talde politiko ezberdinen testuak agertzeko asmoa daukagu. Horretarako, talde ezberdinen arteko adostasun bat lortu nahi da, gure proiektu eta asmoak agertzeko atala izan dadin herritarren mesederako, elkarren arteko liskarren eta bata bestearen kontrako komunikazio bat izan ez dadin. En este apartado, tenemos la intención de publicar los textos de los diferentes grupos políticos del pueblo, para que estos puedan publicar sus intenciones y proyectos. Para ello, trataremos de acordar un lenguaje en el que no se desarrolle un juego de acusaciones y en que prime el respeto y la comunicación institucional.
2014 APIRILA-MAIATZA
Goierrin jaiotako plataforma herrikoi bat da Gure Esku Dago. Erabakitze eskubidea defendatzen du; azken finean, Nazio Batuen Erakundeak onartzen duen eskubide bat delako herri guztiak bere etorkizuna erabakitzea. Gure kasuan, Espainiako eta Frantziako gobernuek diote ez dela demokratikoa, legez kanpo dagoela. Dena den, guk uste dugu ez dagoela beste ezer demokratikoagorik, herri bati bere etorkizuna erabakitzen uztea baino.
3
Asteasu
Hondakinen % 80 sailkatuta biltzea da Asteasuko Udalaren helburua Auzo-konposta zein auto-konposta bultzatuko dira
2014 APIRILA-MAIATZA
Hondakinei begira orain arte lortutako datuekin gustura ez, eta horiek hobetzeko asmoz, hainbat neurri hartzea dauka aurreikusita Asteasuko Udalak. Azken batean, hondakinen % 80 sailkatuta biltzea baita helburu nagusia, eta horretarako hainbat proposamen jarri ditu mahai gainean, aurki egia bihurtuko direlakoan; horretarako, baina, ezinbestekoa izango da herritarren parte-hartzea. Eta parte-hartzearekin esan nahi dugu herritarrek buru-belarri hasi beharko dutela etxeko soberakin guztiak gaika biltzeko zereginean. Materia organikoa eta errefusa ditugu gai honetako bi ardatz nagusiak. Izan ere, materia organikoa ondo bilduz gero, asko murrizten da birziklatu ezin daitekeen errefusaren kopurua; baina errefus ugari metatuz gero, esan nahi du ez dugula behar bezain ondo biltzen materia organikoa. Materia organikoa da, hain zuzen, hiri hondakinen % 40-50 inguru, eta ondorioz, auto-konposta zein auzo-konposta bultzatuko ditu Udalak, hondakinen kudeaketa eraginkorragoa egiteko xedez. Helburu horiek guztiak betetzeko, gure logikaren oinarrian iraunkortasun irizpideak daude, eta ondorioz, ezinbestekoa da alderdi ekonomikoari erreparatzea. Beraz, hondakinen gaia bideratzeko, ahalik eta aukera merkeenak aztertzen ari gara. Proposatutako metodologia berriak ezinbestean dakar Asteasuko heterogeneotasunari erreparatzea, horri begira aberatsa baita udalerria: askotariko orografiak, biztanleriaren sakabanaketa, baserri ugari, etab. Udalari, beraz, beharrezkoa iruditu zaio bi gune bereiztea: landa eremua, batetik; eta hiri eremua edo herrigunea, bestetik.
4
LANDA EREMUA, GAIKAKO BILKETARAKO 8 GUNETAN BEREIZIA Eremu honetako biztanleriaren sakabanaketa kontuan izanda, gaikako bilketarako 8 gune jartzea proposatu dugu; zehazki, toki hauetan: Andazarraten, Bulanoko bidegurutzean, Goiz-Ederren, Apalasagastin, Sorotxikin, industrialdean, Morronen eta Ibargainen. Puntu horietan guztietan, honako gai hauek jasoko lirateke: ontzi arinak, papera eta kartoia eta errefusa. Ontzi arinak eta papera zama albotik hartzen duten kamioien bidez bilduko dituzte; errefusaren bilketa, berriz, edukiontzi txikiagoen bitartez egingo da, kostua murrizteko helburuarekin. Materia organikoa, bestalde, ez da jasoko, baserrietan berrerabili eta baliatu baitaiteke. Horretarako, kospostagailuak banatuko ditugu, debalde, landa eremuko bizilagunek konposta egin dezaten. Bestalde, hondakinekin zerikusirik ez badu ere, komenigarria da aipatzea 8 gune horietan postontzi berriak jarriko ditugula, landa eremuko biztanleei gutunak jasotzea errazteko helburuarekin; eta baita informazio panelak ere, Udalaren informazio sistema hobetzeko xedez.
HERRIGUNEA: MATERIA ORGANIKOA JASOTZEKO 5 GUNE Herrigunean edo hiri eremuan, berriz, hondakinen gaikako bilketarako lehendik dauden guneei eustea proposatu du Udalak; alegia, farmazia ondoan, Obaban, Kale Berrian, pilotaleku atzealdean eta Elizmendin. Gune horietan, beraz, honako gai hauek bilduko dira: plastikoa eta ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta errefusa. Bestalde, pilak, etxeetan erabilitako olioa eta arropa zaharrak orain arte bezala bilduko dira. Materia organikoari dagokionez, berriz, egurrezko egitura batzuk eraikitzen eta ezartzen ari da Udala, herritarrek konposta egin dezaten; izan ere, auzo-konposta proposatu du, oro har, hautabide egokientzat. Nolanahi ere, norbaitek etxean bertan konposta egin nahi badu (hots, auto-konposta), izango du horretarako aukera, banakako konpostagailuak banatuko baititu Udalak, debalde. Auzo-konposta egiteko, zehazki, honako gune hauek proposatu ditu Udalak: AgiĂąazpi, Kale Berriko aparkalekua, Sorotxiki, Obaba, erreka ondoa eta pilotaleku atzealdea. Gune horietan, konpostagailuak eta egurrezko egiturak jarriko dira, eta konposta egin nahi duten familiek bertara eraman beharko dituzte hondarrak. Nabarmentzekoa da Kale Berriko aparkalekuko egurrezko egitura dagoeneko jarrita dagoela, herritarrek eredua nolakoa izango den ikus dezaten, eta erabileraren berri jakin dezaten. Betaniko plazan konposta egiten ari ziren bizilagunak bideratu dira bertara, eta hala, Betaniko konpostagailua kentzeaz gainera, herritar horiek eredu lana egingo dute gainerakoentzat. Gune bakoitzean auzo-konposta egiteko zenbat jende prest dagoen jakitean, zer-nolako egiturak prestatu behar diren erabakiko da; izan ere, egituren tamaina konposta egingo duen familia kopuruaren eta sortutako materia organikoaren araberakoa izango da. Konpostaren prozesu osoa bertan gauzatzea da helburu nagusia. Orain arte konposta egin duten familiek modu boluntarioan egin dute. Parte hartu duten pertsonek adierazi dutenez, oso esperientzia ona izan da. Hori hala dela ikusita, gogotsu hartu du Udalak erabakia, eta aurrerantzean, herritar guztiei egin die dei prozesuan parte har dezaten. Hala, hamaika bilera egin ditu, herritarren artean auzo-konposterako edo auto-konposterako joera bultzatzeko. Nolanahi ere, Udalak jakinarazi nahi du harremanetarako modu edo bide bat finkatzekotan dabilela, aurrerantzean sortzen diren zalantza guztiak argitzeko edo herritarrek egin nahi dituzten galdera guztiei erantzun ahal izateko. Bitartean, informazioa eta zalantzak argitzeko: 943 676 216 | www.tolosaldea.org
2014 APIRILA-MAIATZA
Asteasu
5
Asteasu
El Ayuntamiento de Asteasu se ha propuesto el objetivo de recoger selectivamente el 80% de los residuos Se impulsará tanto el compostaje individual como el comunitario Para el Ayuntamiento de Asteasu no son satisfactorios los datos recopilados hasta ahora en materia de residuos, por lo que tiene previsto tomar diversas medidas para mejorarlos. El objetivo es recoger selectivamente el 80% de los residuos, para lo que ha puesto sobre la mesa diversas proposiciones con la esperanza de que en breve se conviertan en realidad. Para ello, sin embargo, es indispensable la participación ciudadana. La participación ciudadana significa, en este caso, implicarse a fondo en la recogida selectiva de todo lo sobrante en casa. La materia orgánica y la fracción resto son los dos elementos principales en esta cuestión, pues actúan como vasos comunicantes. Si recogemos bien la materia orgánica, baja la cantidad de la fracción resto que no se puede reciclar, pero si recopilamos mucha fracción resto, significa que recogemos poco la materia orgánica. La materia orgánica representa entre un 40 y un 50% de todas las sobras que se generan en casa; por lo que impulsaremos tanto el compostaje comunitario como el individual, con el fin de reciclar al máximo. El sentido lógico que nos guía, está basado en los principios de la sostenibilidad, y por supuesto, la cuestión económica es central; por ello se está trabajando en alternativas que sean las más económicas posibles. La nueva metodología que se plantea parte de la heterogénea realidad presente en Asteasu; heterogeneidad en su orografía, dispersión de la población, un considerable número de caseríos, etc. El Ayuntamiento, por lo tanto, ha creido conveniente diferenciar dos zonas: el espacio rural, por un lado; y el espacio urbano, por otro.
2014 APIRILA-MAIATZA
EL ESPACIO RURAL, DIVIDIDO EN 8 PUNTOS PARA LA RECOGIDA SELECTIVA Teniendo en cuenta la dispersión de la población en la zona rural, se han propuesto 8 puntos para la recogida selectiva; concretamente: Andazarrate, el cruce de Bulano, GoizEder, Apalasagasti, Sorotxiki, Polígono industrial, Morrone e Ibargain. En todos esos puntos se recogerá el plástico y los envases ligeros, el papel y el cartón y la fracción resto. La recogida de los envases ligeros y del papel se hará con camiones con sistema de carga lateral. La regocida de la fracción resto, sin embargo, se realizará a través de contenedores de menor tamaño con el fin de minimizar costes. La materia orgánica no se recogerá, ya que puede ser reutilizada y aprovechada en los propios caseríos. Para ello, se repartirán compostadoras gratuitas para que los propios vecinos de la zona puedan tratarla haciendo compost.
6
www.asteasu.net asteasu@udal.gipuzkoa.net
Aunque no tiene relación con los residuos, conviene señalar que en esos 8 puntos se colocarán los nuevos buzones, con el fin de mejorar y hacer más cómoda la recogida de cartas por parte de los y las vecinos/as de la zona rural. En estos puntos, asimismo, se colocarán paneles informativos, para mejorar el sistema de información desde el Ayuntamiento.
EL ESPACIO URBANO: 5 PUNTOS PARA LA RECOGIDA DE LA MATERIA ORGÁNICA En el espacio urbano o zona urbana, se ha planteado mantener los puntos existentes, para la recogida selectiva de residuos. Es decir: junto a la farmacia, Obaba, Kale Berria, detrás del frontón y Elizmendi. En dichos puntos se recogerán estas materias: plástico y envases ligeros, papel y cartón, vidrio y fracción resto. Las pilas, el aceite sobrante y la ropa usada se recogerán como hasta la fecha. En lo que se refiere a la materia orgánica se están construyendo casetas de madera con el fin de compostar. El Ayuntamiento ha planteado el compostaje comunitario como alternativa, de manera general, sin perjuicio de los y las que quieran compostar individualmente, para lo que repartirán compostadoras de manera gratuita. Para llevar adelante el compostaje comunitario se plantean los siguientes puntos para el establecimiento de las compostadoras comunitarias: Agiñazpi, aparcamiento de la Kale Berria, Sorotxiki, Obaba, junto al río y detrás del frontón. En dichos puntos se colocarán unas casetas de madera, para que las familias puedan llevar la materia para compostarla. Hay que apuntar que la caseta de Kale Berria, en el aparcamiento, ya está construida. Hasta el momento, se ha venido compostando de manera voluntaria, y vista la experiencia, el Ayuntamiento ha tomado la decisión de extenderlo a toda la población. Y por ello, viene realizando reuniones para que todos/as los y las vecinos/as participen a través del compostaje individual o a través del compostaje comunitario. Para finalizar, desde el Ayuntamiento tenemos la intención de fijar un punto de información, para aclarar todas las dudas que se generen en adelante o responder a las preguntas planteadas por los y las ciudadanos/as. Mientras tanto, ante cualquier pregunta o duda: 943 676 216 | www.tolosaldea.org
L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa