NAMIBIA. Kolore festa Sossusvlei basamortuan

Page 46

TEKILAREN IBILBIDEA DATU PRAKTIKOAK Non lo egin •House Trip Hotelak alboratzeko aukerarik onena da, apartamentuak oso prezio interesgarrietan alokatzeko aukera eskaintzen baitu. Esperientzia ahaztezina da Tekilaren Ibilbidea etxean izango bazina bezala ezagutu ahal izatea. Etxeak oso ondo hornituta daude eta eskaintza oso zabala da. Horrenbestez, bikote, familia edo taldeen beharretara egokitutako eskaintzak aurki daitezke arazorik gabe. Erreserbak erraz-erraz egin daitezke honako webgune honetan: www.housetrip.com. •Hotel Villa María Cristina Paseo de la Presa de la Olla 76, Guanajuato. Webgunea: www.villamariacristina.net. Hiriko gunerik lasaienetako batean kokatuta dago, jauregi paregabe batean. Hotelak hamahiru gela besterik ez ditu..

Non jan • Casa Valdez Jardín Unión 3, Guanajuato. www.casavaldez. Guanajuatoko jatetxerik ezagunetakoa da 1952. urtetik Juarez antzokiaren parean zabalik den honako hau. Jatetxe klasiko hau tokiko gastronomia tradizionalaz gozatzeko aukera aparta da, betiere modernotasunari uko egin gabe. Haragi errea bikaina da, eta, takoak, ezin gozoagoak. • Restaurante Santo Coyote Lerdo de Tejada 2379, Guadalajara. www.santocoyote.com.mx. Esperientzia bakarra da jatetxe harrigarri honetan jatea. Fisikoaren eta metafisikoaren arteko oreka zehatza eskaintzen du, betiere siux eta navajo tradizioak oinarri. Jatetxeak betiko sukaldaritzari egiten dio ohore, zapore eta produkturik autoktonoenak erabilita horretarako.

Informazio gehiago www.crt.org.mx. Tekilaren Kontseilu Arautzailea.

46

bidaiariek edari ezagunaren elaborazio prozesua gertu-gertutik ezagut dezaten, agabe urdinaren bilketatik botilaratzera bertara arte. Udalerrian egin daitekeen bisitaldi interesgarrienetako bat Corralejo tekila ekoizle historikoaren egoitza ezagutzeko aukera ematen duena da; bertan, anil kolorez zipriztindutako soto ezin ederragoa aurkituko dugu. Hain zuzen ere, sotoaren bao txikiak estaltzeko jarritako kristal urdinek ematen diote kolore berezi hori guneari. Penjamon egin beharreko ezinbesteko beste bisita bat Tequila Real fabrika ezagutzeko aukera ematen duena da. Beste ezeren gainetik kalitateari ematen diote garrantzia familia negozio horretan, eta, bisitaldian, ezin hobeto erakutsiko digute nola hartu behar den tekila bat. Zorteko izan eta Arroyo jauna izaten baduzu gidari, inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia biziko duzu. Zalantzarik gabe. Gure ibilbidean hurrengo geldialdia Guanajuato hirian egingo dugu. Izen bereko estatuaren hiriburua benetan ederra da, Unescok gizateriaren ondare izendatu izanak ondo baino hobeto frogatzen duen bezala. Historia biziko hiria da Guanajuato, bai bere sorreran bai bere bilakaeran meatzaritzari oso lotua. Oraindik ere, garai batean munduko zilar meategi handienetakoa izandako La Valenciana ustiatzen jarraitzen dute bertan. Hiria kolorezko etxez marraztutako kale estuz betetako labirintoa da, eta, urtero-urtero, udazkenean, Cervantino Nazioarteko Jaialdia hartzen du. Arte jaialdi hori, Latinoamerikako garrantzitsuenetakoa bihurtu da bere ibilbide oparoari esker. Guanajuatoko monumentu enblematikoenetako bat Granaditas alondegia da. Egun, eraikin neoklasiko horrek Insurgentziaren Museoa hartzen du bere baitan; iraganean, berriz, Mexikoko prozesu independentistako gertaera garrantzitsuenetako baten lekuko izan zen. Unibertsitatea, Juarez antzokia edota kupula gorri batekin koroatutako basilika horia dira derrigorrean bisitatu beharreko beste maisulanetako batzuk. “Momien Museoa” bera ere interesgarria da, egiazki deshidratatutako gorpuak besterik aurkituko ez baditugu ere bertan. Azkenik, Pipila behatokira ere igo beharra dago hiria utzi aurretik, Guanajuatoko bistarik onenak bertatik ikusiko baititugu. Bidaian aurrera jarraitu eta Dolores Hidalgo herriraino heldu gara. Ibilbideko sorpresa interesgarrienetakoa bertan aurkitu dugu: Jose Alfredo Jimenezen Etxea. Jose Azanza Jimenez abeslari ezagunaren iloba da osaba jaio eta bizi izan zen etxea mimoz kudeatu eta zuzentzearen arduraduna. Etxe tradizional batean bilduta, abeslariaren jantziak, diskoak eta askotariko oroigarriak aurkituko ditugu, tartean baita Octavio Ocampo margolari entzutetsuak teknika metamorfikoa erabiliz egindako Jose Alfredo Jimenez beraren aurpegiaren koadro handia ere. Mexikarren ustez inoiz izandako rantxera konpositore eta abeslari onena izandakoak, 300 abesti baino gehiago utzi zizkien ondare gisa


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.