Issuu on Google+

Kubako harribitxi koloniala

ZAZPI

haizetara

TRINIDAD

TRANS-ASIA EXPRESS Turkiako eta Iraneko hiriburuen arteko trena

DENENDEH Kanadako Artikoan

TIBET Mekong-eko elkarguneraino 2013 Urtarrila 55.zbk / 1,5â‚Ź

MARSEILLA Gainbeheraren xarma erakargarria


haizetara

ZAZPI

44 Oscar ELIAS 34 Alberto DIAZ 24 Iñigo AZKONA ANDAzaleko argazkia: ELI FRANSSENS • Aurkibideko argazkiak: 06 Lola FERNANDEZ 16 Ainhoa ALDALUR

16

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. EDITOREA: Mariasun Monzon DISEINUA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press EGOITZA: Portuetxe 23-2.a 20018 Donostia http://www.zazpihaizetara.com E-posta: zazpihaizetara@astero.net Tfnoa: 946 61 20 55 LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

3

24


aurkibidea

16 DENENDEH

Kanadako Artikoan, aurora borealek xarma ematen diote negu hotzeko klimaren gogortasunari

06 TRINIDAD

Egunerokotasun patxadatsuan, xarma goxo eta liluragarria dario Kubako harribitxi kolonialari

34

34 TIBET

Asia hego-ekialdeko Mekong ibaia zeharkatzea eta inguruko lekuak bisitatzea, abentura ederra

24 TRANS-ASIA TRENA 44 MARSEILLA

Turkiako eta Iraneko hiriburuen arteko bidea egiten duen trena; astiro eta patxadaz bidaiatzeko

Estatu frantseseko bigarren hiririk handiena kultur aniztasunaren eredu da munduan

06

42

44 04 MUNDUARI BEGIRADA Paris, ezohizko irudia 53 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, Proposamen tematikoa... 3


Munduari Begirada

Paris Alexander Shalamov/Getty Images/iStockphoto


Ez gaude ohituta erromantizismoa lehen planoan erakusten ez duten Maitasunaren Hiriaren irudiak ikustera. Eiffel Dorretik gauez ateratako argazki honek, ordea, frantziar Estatuko hiriburuaren beste aurpegi bat erakusten du, hiria baretasun osoan ageri delarik. Bertan, Le Champ de Marseko lorategi publiko zabalak ageri dira lehen planoan.

Zehaztasun gehiagorekin begiratuz gero, Eskola Militarra, Les Invalides, Montparnasseko dorrea, Notre Dame eta Argiaren Hiriko beste hainbat eraikin ezagunekin ere egingo dugu topo. Paris, beste gauza askoren artean, hau ere badelako: bere metropoli gunean 12 milioi biztanle baino gehiago bizi diren hiri erraldoia. 5


TRINIDAD ETA VALL Edertasun lasaia eta azukrezko ametsak


LE DE LOS INGENIOS Testua: Xabier Bañuelos Argazkiak: Lola Fernández


Azukre ustiaketari esker aberastu zen Sanchez Iznaga familiaren etxetzarra Valle de los Ingeniosen dago; arku handiko ataria duen eraikin kolonial ederra da (ezkerrean). Lerroon azpian, Trinidadeko panoramika.

Karibeko kostan, abesti malenkoniatsuen eta melaza-oroitzapenen artean, nagiak ateratzen ari da Kubako harribitxi koloniala, Trinidad hiria. Bere egunerokotasunean lasai, kaleetako bizia koloreak eta erritmoak dastatuz pasatzen da, itxurakeriarik gabe liluratzen duen grazia ezti eta antzinakoaren abiadan. Hiriaren aberastasunen eta gainbeheren historia haranarekin daude lotuta. Hango errotek (trapiches) zukututako kanaberak eta azukre-findegiek (ingenios) ekoitzitako urre gozoak eraiki zituzten Trinidadeko jauregiak. Iragana gogoratuta, berpiztu egiten dira hiria eta harana. guzkia Kariben sartzen ari da. Koloreek pixkanaka okre tonalitatea hartu dute, eta San Frantzisko dorrea nabarmentzen da argi kontra. Terraza lasai batean gaude, hiriko teilatuen gainean eta atzean Escambray mendiak ditugula, forjazko aulki gorri batzuetan eserita, eskuan mojito eta canchánchara bana, bizitzari so. Aldi berean, gitarrak, marakek eta bongoak nostalgiaz eta eztitasunez betetako melodia zaharrak xuxurlatzen dizkigute. Bat-batean, oro gelditzen da: «Aunque tú, me has dejado en el abandono, aunque tú, has muerto todas mis ilusiones, en vez de maldecirte con justo encono, en mis sueños te colmo, en mis sueños te colmo de bendiciones». Oro, oro gelditzen da; oro…ilunabarra izan ezik. Sekula lehenago ez hala, Trinidadeko une magiko hartan bezala, kaleko musikari xumeen musikarekin, emakume bat alboan, harekin joan behar baitu norberak, nahiz eta horrek heriotza izan kostua. 8


Giza eskala Bi egun lehenago ginen helduak, eta geurea bezala sentitzen genuen jadanik Trinidad. Cienfuegostik gentozen autoz, eta Bocatik sartu ginen. Piro Guinart kalea da hori, berez, baina Kuban izen zaharren zaleak dira, eta, batzuetan, hobe da galdetzea, planoari begiratzea baino, nahiz eta planoa oso ona izan. Esana

ziguten kontuz ibiltzeko; ez gelditzeko, bide erdian jendea seinaleak egiten hasten bazitzaigun ere, pertsona horiek edozein turista inozoren CUC-en bila zebiltzan jineteroak izan omen zitezkeen eta. Egia esan, ez zen aukerarik izan, Orestesen etxea alde zaharreko sarreran baitzegoen, Plaza Nagusitik hurbil. Cienfuegosen egon ginen etxeko familiak “konpondu� zigun os-


tatua, eta zain geneuzkan. Eraikin kolonial zahar eta xume bat zen, patio zoragarri batekin, baina beteta zegoen: ezin ginen han gelditu. Baina bost axola, berriz “konpondu” baitziguten gaia: jabearen anai baten iloba batek ere gelak alokatzen zituen. Ilobaren aita igo zen gurekin autoan, eta berritzen ari ziren triangelu formako plazatxo batera gidatu gintuen. Santo Domingo eta Gutiérrez kaleek bat egiten duten tokian dago. Noék hartu gintuen, ilobak. Bi solairuko etxetxo batean bizi zen, emaztearekin, alabarekin, arrebarekin eta gurasoekin. Aita-semeek zuten eraikia etxea, eta, aurrekoaren xarmarik ez bazuen ere, familiaren adeitasunak eta berotasunak eta batzuekiko eta besteekiko elkarrizketa onek aise gainditu zituzten gabezia arkitektoniko guztiak. Hala, ezinezkoa zen hirira berehala ez ohitzea. Inor toki berri batera heltzen denean, ohikoa da hango giroa eta bazterrak hasieran arrotzak gertatzea, baina aski izaten da han egun batzuetan ibiltzea, bizitza osoa bartan eman dela sinesteko. Trinidaden, ordu gutxitan egin zitzaizkigun ezagun kalexketako harri-zolak. Brune antzokiaren hondakinen eta Céspedes parkearen arteko ibilbideak, berriz, Valle de los Ingenioseko errota ahaztuen aire gozoa arnasarazi zigun. Gainera, “dolar-ehiztari” lotsagabeen etengabeko erasoez helarazi zizkiguten mehatxu apokaliptikoak ez ziren sekula bete. Agian abendua zelako, agian atzerritar gutxi zebilelako, agian hainbesterako ez delako, kontua da hiria berez den probintzia-hiri eder gisa ageri zitzaigula. Batere gutxiespenik gabe adierazita, hiria lasaia eta atsegina zen, altxor jatorrez betea, eta koloreaniztasuna eta giza maila ziren horien adierazle nagusiak.

Xumetasunaren bertutea Ezer edo ia ezer ez da geratzen 1514an Diego Velázquez de Cuéllar buruzagiak uhartearen hegoaldeko kostaren erdian

Hainbat garaieratako zazpi gorputz mailakatuk osatzen dute Manaca Iznaga dorrea, ezkerrean. Orotara 43 metro garai da, eta bakarrik dago landa hutsaren erdian. Lerroon gainean, Valle de los Ingenios eta Escambay mendilerroaren panoramika.

sortu zuen hiritik. Gaur egungo Sancti Spíritus probintziaren hegoaldean dago. Kolonian jaiotako hirugarren hiria izan zen. Trinidadetik abiatzen ziren kontinentea konkistatzera espedizio batzuk, eta, diotenez,Trinidaden eman zuen bere lehen meza Bartolomé de las Casas indiarren defendatzaile sutsuak. Horietaz aparte, hiria herri lasai eta bakartu bat zen, taino etniako nekazarien bizileku. Hiria ez zen lozorrotik esnatu XVIII. mendearen hondarrera eta XIX. mendearen hasierara arte. Orduan, azukre-kanaberaren laborantza heldu zen haranera. Harekin, lur-jabe handiak eta tratulariak etorri ziren. Trinidad hartu zuten operazio-basetzat. Bi faktore batu ziren hiriaren historian: iragan apala, eta bere aberastasuna erakusteko egarri zen hazkunde ekonomiko bizia. Batura horretatik sortu zen hiriaren bitxitasuna. Lehen garai batean, etxeek xumeak dira, are apalak, erregularrak, solairu bakarrekoak gehienak, eta etenik gabeko lerroetan daude antolatuta; teilatu-hegal zabalak dituzte, eta ate handiak; leiho zabalak, halaber, metalezko edo zurezko hesiez itxita. Lerro zuzenen sinpletasun dotorea, lerro horiek hausten dituzten zenbait ate handitako beheratutako arku leunak, fatxaden kolore desberdinak… Horiek etxegintza lasai eta praktiko bat uzten dute agerian, ederra bere biluztasunean. Dirua heldu zenean, ordura arteko moldeak hautsi egin ziren. Kaleetan, zoladura ezarri zen. Etxeak etxandi bilakatu ziren lehenik, eta jauregi, gero. Solairu batetik bira igaro ziren 11


eraikinak; adibidez, Morada de Ortiz eraikina edo Brunet jauregia (Museo Erromantikoa). Aurrerago, are konplexuago bilakatu ziren, hala nola Borrell etxandia (Udal Museo Historikoa) edo Iznaga jauregia, zeinak hirigintza trinitarioaren urrezko garaian −1825 eta 1840 artean– amaitu zituzten. Halere, berak eraikitzeko agindua eman zuten familien egoera sozial pribilegiozkoa agertu arren, oreka gordetzen dute eraikinok. Eta horixe da, hain zuzen ere, Trinidaden beste bertute handietako bat: sekula ez da gertatzen, ez handinahi, ez itogarri; are gutxiago, desegoki. Segur aski, ez gaude Stendhalen sindromeak jota. Hobe horrela. Baina edertasun patxadatsu bat gozatzeko aukera izan dugu, egia esan. 12

Garai hartakoak dira, halaber, erlijio-eraikinak. Hirutasun Santuaren eliza Plaza Nagusian dago. 1892an berreraiki zuten, nahiz eta XVII. mendekoa den. Han dago Vera Cruzeko Kristo mirarigilea, 1713ko ekaitz bategatik heldu baitzen. Hura Bartzelonatik Mexikora zeraman itsasontziak geldialdi bat egin behar izan zuen hirian. Kapitainari iruditu zitzaion irudiak han gelditzea erabaki zuela. Beraz, erosi egin zuen, eta elizari eman zion. Santa Ana eliza; haren hondakinak, zehazkiago. 1812koa da, eta izen bereko plazaren eta Turismo Zentroaren ondoan dago eraikita. Garai batean, kartzela espainiar izan zen. Egun, berriz, arte-galeria, jatetxe eta artisautza-saltoki da. Eta hiriko eraikinik esanguratsuena: San Frantzisko komentu jadanik ai-


Trinidadeko hiru ikuspegi ageri dira orriotan. Behean, Plaza Nagusiko eskailerak eta Konspiratzaileen Etxea; eskuinean, hirian ohikoak diren taxi karretilak; azkenik, behean, bertako kale baten xehetasuna.

patua, Gaizkileen aurkako Borrokaren Museoa. Haren dorretik ikusten dira hiriko ikuspegi ederrenetako batzuk.

Errotak eta azukrea Trinidad ez zen deus izango azukre-industriaren garapenik gabe. Ekialdeko haranean sortu ziren kanabera-soro zabalak,Agabama ibaiaren eta Ay eta Caracusey ibaiadarren luzeran. Egun, Valle de los Ingenios deitzen diote lekuari, oraindik han dauden eta behiala Kubako ekoizpenaren herena sortzen zuten 75 azukre-instalazioen (errota, etxandi, barraka eta gainerako) hondakinengatik. Independentzia-gerrekin, gainbehera heldu zen, eta industria, beste leku batzuetara aldatu, hala nola Matanzas-

a edo Cienfuegos-a, botere-guneetatik –La Habana, zehazki– hurbilago baitzeuden haiek. Haren aztarnak eta hiria bera, ordea, Gizateriaren Ondare izendatu dituzte. Baina ez dugu ahaztu behar esklaboen eskuek altxatu zituztela inperio haiek, zigorraren eta baldintza basatien peko izerdiak ekarri zituela eskrupulurik gabeko aberastasun handiak. Ugari dira toki interesgarriak: Guaíramo, Las delicias, San Isidro de los Desfiladeros, Sacra Elia, San Juan de Limones, El Corazal, Magua, Boca Chica, Buenavista, Güima de Soto, Algaba… Halere, bat nabarmentzen da, eta nahitaez bisitatu behar da: Manaca Iznaga. Iznagatarren lehena Bizkaitik heldu zen Kubara, uhartearen konkistako lehen urteetan. 1540an, lur-ja13


be aberatsa zen, eta Bayamoko agintari. Haren oinordekoak Sancti Spíritura eta Trinidadera aldatu ziren. Bietan, politikaeta enpresa-lana egin zuten; baita eskualdeko nekazaritza-inperio nagusietako bat sortu ere, esklabo-salerosketa etekintsuarekin ongi konbinatuta. Azukrearen gorakada hastearekin, Pedro José Iznaga y Pérez de Vargas-ek Manuel José de Telleria-ren etxalde eta azukre-instalazioa erosi zuen, Corral Manacú-n. Iznagatarrek ustiaketari ekin zioten, eta, urte gutxiren buruan, eskualdeko aberatsenak ziren, Borrelldarren atzetik. Egun, familiaren etxetzarra gelditzen da zutik: arku handiz osatutako ataria duen eraikin kolonial ederra. Ez da zail asmatzen zer alde handia zen jabeen bizimodu oparoaren eta kanabera mozten zuten langileen lan gogorraren artean. Egoitzatik hurbil, oraindik zutik da, harro, haraneko monumenturik ospetsuena: Manaca Iznaga dorrea. 43 m baino gehiago da gora. Harritu egiten gaitu haren kanpandorre-itxurak, bakarrik baitago landa hutsaren erdian, elizarik edo eraikinik ez datxekiola. Nolabait esanda, goraino igotzeko eta beraren esanahia aurkitzeko erronka jartzen digu. Zazpi gorputz mailakatu dira, garaiera desberdinekoak, piramide lirain eta bitxi bat osatzen dutela. Lehen hirurak, angeluzuzenak; hurrengo laurak, berriz, hexagonalak eta zutabe itxurako kantoi zirkularrak dituztenak. Haren hormetan, arku zabalak irekitzen dira. Beraz, ederki ikusten da ingurua eraikineko puntu guztietatik. Zerurantz hurbiltzen gaituzten 184 mailen gorenean, kanpaitegia dago. Handik, oinpean dugu haran osoa. Dorrea 1830 inguruan eraiki zen. Herritarren irudimena oso aberatsa da, eta, kontatzen digunez, Borreldarrei haraneko benetako jauna nor zen erakusteko eraiki zuten hura, eta, are, ezkontzaz kanpoko abenturak maite zituen emazte bat giltza14

petzeko. Egia esan, dorrearen eginkizuna praktikoagoa zen. Haren kanpaiek, orain etxaldearen sarreran daudenek, esklaboen lanaren hasiera eta amaiera adierazten zituzten, eta biltzera deitzen zuten sute bat zenean, ederki ikus baitzitekeen hura dorretik. Handik, halaber, esklaboen lana zaintzen zuten; baita izan zitekeen edozein ihesaldi ere. Lehiakideak nola bizi ziren ikusteko, nahikoa dugu Guachinango-raino joatea. Han zuten etxea Borreldarrek. Hura jatetxea da orain. Egun, eskualdeko azukre ekoizpena urria da, eta azukre-instalazio modernoak ere desagertuz joan dira poliki-poliki, beren metalezko eskeletoak landaren erdian utzita, edo, kasurik onenean,Venezuelarako metalezko xaflak egiteko fabrika bilakatuta.

Trinidadera atzera Trinidadera itzulita, hango koloreetan eta usainetan murgildu gara berriro. Liburuxka eta gida askotan, museo-hiritzat jotzen dute Trinidad. Niri, ez zait hala iruditzen. Egia da hiriko garbitasunak eta txukuntasunak alde handia dutela uharteko beste toki batzuetakoekin, baina zapore gehiegi, usain gehiegi, kolore gehiegi dago, eta hondartza lasai eta ederrak dira, hala nola María Aguilar eta Ancón, hiria museotzat jotzeko. Eta, batik bat, musika gehiegi dago.Trinidad bolero bat, doinu bat, bachata bat, latino-amerikar kutsuko blues bat… entzuteko hiria da. Aski da edozein arratsaldetan Plaza Nagusiko parrokia-elizako mailadira hurbiltzea edo ilunabarrean Casa de la Trova-ra, Palenque de los Congos Reales-era, Ruinas de Sagarte-ra edo teilatuen gaineko eta itsasoa ikusten den edozein terrazatara joatea. «E, compadre! Boleroa gustatzen zaizu; ikusi dut zuk ere ‘Lágrimas negras’ abesten zenuela, hura jotzen ari ginen bitartean. Ea, bota itzazu CUC batzuk…». Ondo irabaziak zituzten.


Trinidadeko etxeak xumeak eta apalak dira, solairu bakarrekoak, eta etenik gabeko lerroetan antolatzen dira, ezkerreko orrian ikusten denez. Behean, San Francisco dorrea, hiriko eraikin enblematikoena.


Nathalie Debyser


DENENDEH Testua:

Ainhoa Aldalur

Kanadako Artikoan


izeba-ilobak erosketak egiten Inuvik-en, zirkulu polarrean. Beherago, zero azpitik 40 gradutara aurpegiak hartzen duen itxura. Azkenik, eskuinean, Yellowknife hiriaren panoramika.

Dene Nation

Ainhoa Aldalur

Dechinta

Emakume batek bere oina Ozeano Artikoan urperatzen duen bitartean, lagun pare bat kanoaz doaz kondairazkoa dirudien ibai batean zehar. Hegoaldeko muturrean, berriz, bisonte bat atera da bertako baso borealetatik eta, baldarki, errepidea gurutzatzen hasi da. Kanadako artikoan gaude.

18

enendeh bezala da ezaguna Kanadako artikoko txoko hau. Yukon eta Nunavuten artean dago, Saskatchewan, Alberta eta British Columbia probintziak mugakide dituela, eta Kanadako Ipar-mendebaldeko Lurraldeek (NWT ingeleseko laburduran) bere paisaia anitzaren adinako esperientzia desberdin eskaintzen dizkigu, 60. paralelotik eremu polarrera iristen den eskualde handi bat osatuz. Hegoaldean, baso borealak eta ur-jauziak aurkituko ditugu; tundraz estalitako lur antzua, iparraldean; eta Mackenzie Mendiak, mendebaldean. Mackenzie ibaiak, Ipar Amerikako bigarren ibairik luzeenak, eskualdea bitan zatitzen du, beste bi laku erraldoitan amilduz: Great Slave Lake kontinenteko lakurik sakonena dugu, eta Great Bear Lake, berriz, Zirkulu Polarrarekin mugan NWTeko lakurik zabalena. Kanoaz eta piraguaz horniturik, urtero iparralderantz jotzen duten hainbat abenturazalerekin topo egin dezakegu bertan, Nahani, Coppermine eta Thelon bezalako ibai ospetsuak zeharkatzeko irrikaz urrutitik datozenekin, hain zuzen.


Somba K’e Dogrib hizkuntzan Somba K’e izena daukan hiriburua Yellowknife bezala da ezagunagoa eta berau izango da seguru aski NWTekin izango dugun aurreneko hartu-emana. Yellowknifek ondo gordetzen du oraindik ere mugaldeko herriaren kutsua, zibilizaziotik urrun zauden sentsazioa luzatzen dizuna. Izan ere, bertatik artikoko itsasora lerro zuzen bat margotuta, ez genuke errepiderik gurutzatuko. Lurraldeak Espainiako Estatua hirukoizten du eta 45.000 lagun bizi dira bertan; horietatik ia erdia hiriburuan bizi dira. Populazioaren ia erdia Dene, Métis, Inuit edo Inuvialuit familiakoa da eta horiek aise nahastuko dira hegoaldetik abentura zein diru gosez etorritako jendearekin. Hamaika hizkuntza ofizial badaude ere, gehiengoak ingelesa hitz egiten du. Kanadako azken kolonizazioaren testigu dugu lur zati hau. Horrela, ia istripuzkoa izan zen urrearen aurkikuntza hemen, Klondikera zihoan urre bilatzaile batek 1800an amaieran aurkitu zuenean. Yellowknifeko urre grina ez zen 1930.

urtera arte zabaldu, ordea, eta hiriaren lehen asentamenduak 1935ean sortu ziren. Zabaltze azkarra izan zuen, eta gaur egun alde zaharra deituko geniokeen eremua berehala toldo, karpa eta egur enborrez egindako etxolez bete zen, horien beharrean zeuden meatzaritza konpainia eta banakako urre-bilatzaileen beharrak asetzeko. Urreak Yellowknifen ekonomia mende hartu bazuen ere 40 urtetan zehar, bere amaiera 2004. urtean etorri zitzaion. 1991. urtean, ordea, diamanteak aurkitu ziren, Kanadako historiako zibilizazio mugimendurik handienetako bat bultzatuz. Behin urrean eraikita egon zen hiria, gaur Ipar Amerikako diamantezko hiriburutzat da ezaguna, bertako lehen nazioek –horrela deitzea gustatzen zaie bertako aborigenei– mundu guztitik etorritako immigranteekin partekatzen duten hiria, hain zuzen. Yellowknife izenari erreparatzen hasiz gero, jende askok urretik datorrela uste du, berez, historian atzerantz doan arren. Antza denez, lehen kolonizatzaileak hurbildu zirene19


Nathalie Debyser

Dene Nation

Nathalie Debyser

an, Chipweyan-ek brontzezko orria zeukaten laban zein matxeteekin eman zieten ongietorria. Nahiz eta Dogrib hizkuntzan, Somba K’e izenez ezagutu: dirua dagoen tokia.

distantzia luzeei –urruneko parajeetan eta sostengurik gabe askotan– aurre egin behar diete. Bizimodu desberdin horiek direla eta, batzuk ezagun bihurtu dira telebistako dokumental batzuetan, “Ice Road Truckers” edo Izotz Errepidetako Kamioilariak izeneko telesailean, non beraien eguneroko bizitza kontatzen baiten. Inguruan batere errepiderik ez daukaten komunitate isolatu txikiak, berriz, airez komunikatzen dira handiagoak diren herrixkekin. Berdin gertatzen da bisitariek mundutik zeharo at gelditzen diren ostatu edota lodge berezietara joan nahi izaten dutenean. Horrelakoetan, pilotuak ez dira euren bistarik gogokoenak erakusteaz nekatzen. Nahanni edota Mackenzie mendiak zein Great Slave Lake-ko ekialdeko besoa izan, begiek oraindik ere dirdira berezia hartzen dute paraje hauetan. Cessnas edota DC-3 hegazkin mitikoak (1930. urtekoak) erabiltzen dira, besteak beste. Hegazkin horiek eta pilotuak ere ez dira ospetsu izatetik libratzen, eta inspirazio iturri dira Ice Pilots eta Arctic telesailetarako.

Hainbat komeria gerta daiteke elurra eta izotza besterik ez dagoen lurralde batean bidaiatzerakoan, batez ere distantziak hain handiak direnean. Urtero, neguan, hotza dela eta, izotz errepideak errealitate bihurtzen dira. Horietako batzuk meatze enpresek jarritako errepide pribatuak badira ere, beste batzuk gobernuak eraiki eta mantendutako errepide publikoak dira, urtean 10 edo 14 astez erabilgarri daudenak. Udan ferry txikien laguntzaz zeharkatu behar diren ibai handi horiek izotzezko zubien gainetik pasa behar dira neguan. Errepideotan mantentze lanak egiten badira ere, oro har ez dago zerbitzurik bidean zehar eta beharrezkoa da zentzuz ibiltzea bertara sartzeko asmoa izanez gero. Yellowknifetik Dettah-ra doan bidea egiteko, 15 minutu behar dira (urtarriletik martxora bitartean); baina, udan 40 minutu behar dira (ohiko errepidea erabiliz). Ibilbide luzeago bat nahi badugu, ordea, 194 kilometroko izotz errepidea har dezakegu Inuvik-etik Tuktoyaktuk-era, Mackenzie Deltan. Izotz errepideak gainontzean beste errepiderik ez daukaten komunitateek erabiltzen dituzte. Garrantzizkoak diren merkantziak garraiatzen dira, tartean, erregaiak, eraikuntza materiala eta altzariak. Txoferrek beste kasta batekoak behar dute izan; izan ere, egunero eguraldi baldintza kaxkarrei zein 20

Fort smitt, Wood Buffalo National Park, Hay River Hegoaldetik etorrita, Fort Smith dugu iparraldeko lehen parada. Albertako probintziarekin mugan dagoen herrixka da, eta iparralderako abiapuntutzat hartu zen urtetan; izan ere, ohiko errepide baten amaieran dago, Slave ibaiko ur-lasterrak inguratuz. Hudson’s Bay Companyk ordezkaritza bat ireki zuen bertan 1874an, eta herrixka hau Iparraldeko herrialde ia guztien zentro administratiboa izan zen 1964. urtera arte, Yellowknife hiriburu bilakatu zen arte. Gaur egun, Fort Smith

Ainhoa Aldalur

Izotz errepideak


Aurora borealaren ikuspegi ederra izotz kandela baten ondoan ageri da orrialde honetan. Ezkerrean, goian, tresneria gordetzeko tranperoek erabiltzen zuten etxola tipikoa. Alboan, antzinako elurretako erraketak. Azkenik, beherago, gaur egun ohikoak diren motoak.


Nathalie Debyser

Ainhoa Aldalur

herrixka lasaia da oraindik ere, eta bertan daude Wood Buffalo National Parkeko bulegoak. Bertako bi herenak Cree, Chipewyan edo MÊtis familiakoak dira. Wood Buffalo National Park lurraldearen hegoaldean dago, Albertako probintziarekin mugan. Suitzaren tamaina berekoa da, eta Kanada eta Ipar Ameriketako parke nazionalik handiena da, eta bigarren handiena mundu mailan. Jendea bertako bisonteak zein ur gardenetako lakuak ikustera hurbiltzen da, bai eta bertako gatzagak edota parekorik ez daukaten paisaia karstikoak ere. Parkea 1922an sortu zen, bertako amerikar bisonteak babesteko. Hori bisontearen azpi-espezie bat dugu, handiagoa eta ilunagoa. Arrak 900 kg pisatzera irits daitezke eta Ipar Ameriketako ugaztunik handiena dugu. Amerikar kurriloaren (Grus americana) errutegia izateagatik ezaguna da era berean. Aipatutakoez gain, parkea ezaguna da beste hainbat bizilagunengatik ere: altzeak, hartz beltz eta arreak, otsoak, katamotzak, kastoreak, erbi amerikarrak eta kanadar kurriloak, batzuk aipatzearren. Biodibertsitate horri guztiari Peace-Athabaskan Delta gehitu behar zaio; munduko handienetako bat hori ere, hemen dena baita handia! Horiek guztiak kontuan hartuta, parkea Unescoren gizateriaren ondare izendatu zuten 1983an. Vale irla, berriz, Hay River-eko erreserba eta jatorrizko herrixkaren kokalekutzat hartuko genuke; baina, udaberrian ibaien izotz haustura gertatzean pairatzen zituzten uholdeen ondorioz, kokalekua aldatzea erabaki zen, uholde handi batek ia herrixka guztia eraman baitzuen behin. Gaur egun, Iparmendebaldeko Lurraldeetako bigarren herri handiena dugu eta merkantzien banaketa zentro garrantzitsuena; izan ere, hegazkin flota garrantzitsu bat –Buffalo airways– bertatik aireratzen da, eta trenbidea bertan amaitzen da. Gainera, artikora ateratzen diren barku handien gordailua ere bertan dago. Horrexegatik, The Hub of the North edota iparraldeko epizentroa izenez da ezaguna.

Inuvik Mackenzie ibaiaren itsasoratzetik kilometro gutxira dago. 1955. urtean sortu zen gobernuaren zentro administratibo gisa. Bukatu gabeko herriaren itxura erakusten digu, bere koloretako etxeen hilera luzeak erakutsiz. Tokirik aipagarriena iglu baten forma berezia daukan eliza kristaua da; barrualdea kolore biziz apaindurik dauka. 22

Nathalie Debyser

Mackenzie delta


Ezkerrean ageri denaren gisako termometroak maiz ibiltzen dira -35 eta -40 arteko tenperaturan. Dena den, ezkerrekoaren tankerako etxoletan, egurrez ondo hornitutakoetan, negu ederra igaro daiteke. Lerroon azpian, izotzez estalitako zuhaixkaren artean ezkutatzen den eguzki preziatua.

Klima gogorra da hemen, eta horrela erakusten digute hazi nahian borrokan dabiltzan zuhaixkek, gehienez ere metro eta erdiko altuera dutenek. Bisitari asko Yukonetik iristen da, 747 km malkartsu dituen Dempster Highway ospetsua gurutzatuta. Ederra da Mackenzie delta, eta bertan dauden komunitateak paisaiarekin nahasten dira, soinu eta zaratarik gabeko koadro bat osatuz.

Maiatzaren bukaeratik uztailaren bukaerara arte, ez da eguzkia ezkutatzen, eta neguan, berriz, gauak luzeak dira. Iluntasun horretan, ordea, bat-batean aurora borealen mantu batek estaltzen zaitu eta horren dantza zein mugimenduekin guztiz liluratu. Urtean, batez beste, 240 gautan ikusteko aukera edukita, aise uler dezakegu gizakiak lurralde hotz hauekin duen lotura.


TRANS-A


Testua eta argazkiak: I単igo Azkona

ASIA EXPRESS Banatutakoa batzen duen trena


Hasiera batean Istanbuletik abiatzen zen arren, gaur egun Trans-Asia trena behean ageri den Ankarako tren geltoki nagusitik ateratzen da. Ezkerrean, Tatvan hiria, Turkiako linea bukatzen den lekua. Azkenik, behean, zenbait bidaiari.

Izen berezia duen trena da Trans-Asia Express, Turkia eta Iraneko hiriburuen arteko bidea egiten duena. Lehorrez lotzen ditu elkarren ondoan egonik ere, gainerakoan hain desberdinak diren herriok. Bidaiariak kultura-aniztasun handia ikusiko du garai batean bezala bidaiatzen duen bitartean, astiro eta patxadaz.

26


rromantizismoa, abentura kutsua eta paisaiaren ikusgarritasuna izan dira beti tren handien ezaugarri erakargarrienak. Trans-Asia Expressak badu xarma hori, Europan aspaldi galdu zena, abiadura handiko trenen eta batez ere hegazkinen erabilera zabaldu zenean. Garapenak galbidera eraman ditu izen bereziko trenak. Hegazkina da errudun nagusia; hegaz-

kin-txartelak egunetik egunera merkeagoak dira eta, bizkortasunari dagokionez, ez du parekorik, denbora aurreztea lehenesten den mundu honetan. Low cost konpainiek azken ostikoa eman diete tren klasikoei. Orient Expressa izan zen Europako tren famatuena. 1883. urtean sortu zen Parisetik Istanbulerako bidea egiteko.


Sarritan, egunak luze egiten dira trenea; hortaz, Trans-Asia trena bidaiariek atseden hartzeko prestatuta dago. Eskuinean, goian, lo egiteko aukera eskaintzen duen bagoi bat. Behean, dantzaldiak egiteko aukera eskaintzen duen taberna. Lerroon azpian, jatetxea.

1977tik aurrera Vienan izan zuen abiapuntua eta 2009. urtean behin betiko gelditu zen. Ez zion urteen zamari eutsi. Beste tren batzuk, berriz, osasun betean daude, munduko ibilbiderik luzeena duen Errusiako Transiberiarra, kasu. Moskun irten eta Ozeano Barearen itsasertzean dagoen Vladivostok hirira doa trena, 9 mila kilometro eginez. Turkia eta Iran lotzen dituen trena bi hauen erdibidean dago; ez da errusiarra bezain arrakastatsua, baina ez du desagertzeko antzik ere, tren europarrari gertatu zitzaion bezala. Europa eta Asia zeharkatzen dituzten bi tren horien aldean ezezaguna da Trans-Asia Expressa. Ez du Orient Expressaren glamourrik, ez Transiberiarrak bezain ibilbide luzerik, baina badu bere xarma eta, zalantzarik gabe, abentura kutsua hobekien gorde duena da. Bertan ikusiko ditu bidaiariak Iran ezagutzera doazen turistak, munduan zehar dabiltzan motxileroak, aldian-aldian familia bisitatzera itzultzen diren irandarrak, negozio-bidaian doazen azerbaijandarrak edo tren arrunt gisa darabilten turkiarrak. 1971 urtean jarri zen martxan. Garai hartan, Iranek hazkunde ekonomiko eta sozial handia zuen eta Istanbuletik turista europarrak Iranera ekarriko zituen zerbitzu bat jartzea erabaki zen, bide batez, Europako trenbide sarearekin bat egiteko. Luxuzko zerbitzua eman zuen, Orient Expressaren estiloan, 1980. urtera bitartean. Iraken aurkako gudak eta gudaosteko hondoratze ekonomikoak zerbitzua bertan behera geratzea eragin zuten. 2011ko irailean berriro ekin zion bere bideari, baina Istanbuletik irten beharrean, Ankaratik irtenda, Istanbulen lanean ari baitira, Europa Asiarekin lotuko duen 28

kanala eraikitzen. Aurreikuspenen arabera, 2013. urtean irtengo da trena berriz ere Istanbuletik. 2013. urtea arte, beraz, Trans-Asia Expressa hartu nahi duenak oztopo txiki bat gainditu beharko du: Ankararako bidea. Askoz hegaldi gutxiago dago hiribururako, Istanbul turistikora joateko baino. Tren geltokien artean ere badago alderik; Ankarakoa, klasikoa baina arrunta, Istanbulekoa berriz, nortasun handikoa. Dena dela, Ankarako geltokira heltzeko, ziur aski, Istanbuletik abiatuko da bidaiaria eta, hori egiteko, hainbat modu ditu aukeran. Onenak, trena eta lineako autobusa, biak ala biak erosoak eta merkeak baitira.

Ankaratik abiatuz Trans-Asia Expressa goizeko 10:25ean ateratzen da Ankarako tren geltokitik asteazkenero. Bi egun eta erdiko bidaia egingo du 40 euroren truk. Turkiar zatia zeharkatzen duen trena erosoa da, baina zaharkituxea geratu da. Lau jesarlekudun coupeak ditu, eta treneko langileek lanak hartzen dituzte, estutasunak estutasun, atzerritarrak eta turkiarrak edo sexu ezberdineko irandarrak batera joan ez daitezen. Bidaiaria laster konturatuko da hemen arauak ez direla betiko. Bidaia-txartelak 16. jesarlekua egokitu zaiola esan arren, laster mugitu beharko da handik baldin eta bere coupean emakume musulman talde bat sartu behar badute. begiratuta, paisaia lau samarrak ikusiko ditu hasieran: nekazari herrixkak eta soroak, herri mediterraneoen oso antzekoak, baina elizen ordez meskitak dituztenak. Orduek aurrera egin ahala eskualde menditsuetan barneratuko da, eta na-


Tatvan hirian ferrya hartu (behean) eta lau orduan Van hirira iristen dira bidaiariak Irango tren linea hartzeko. Ezkerrean, goian, bidaiari bat trenetik kanpoko paisaiari begira. Behean, zenbait langile trenaren azpiegitura konpontzen.

tura-gune zoragarriekin gozatuko ditu begiak: erreka garbiek bustitako haranak, herrixka lasaiak, urrunean mendi garaiak. Ankaratik abiatu eta ordu gutxitara bidaiariak konfiantza hartu eta trena miatzera ausartzen dira; jatetxe-bagoira arte helduko dira, edo besterik gabe korridorera irtengo. Bertan, ekialdeko abegikortasuna ezagutzeko parada izango dute. Bai turkiarrak, bai irandarrak aise hasiko zaizkio hizketan. Ahalegina egiten dute behintzat, gutxik dakite-eta turkiera edo persiera ez den beste hizkuntzarik. Baina baliabiderik ez zaie falta, eta hitzen bitartez euren burua ulertzera eman ezin dutenean, nazioarteko zeinuen hizkuntzara jotzen dute, baten batek jakin dezakeen ingeles apurra halaber baliatuta.

Hizkuntza askotako bidaiariekin Jatetxe-bagoia da zalantzarik gabe bidaiarien elkargune nagusia, batez ere europarrena. Turkiarrak eta irandarrak, jatekoari dagokionez, ondo prestatuta joaten dira, ziur aski, trenez bidaia luzeak egiteko ohitura dutelako. Europarrak, aldiz, galduta leudeke jatetxe-bagoirik gabe. Treneko eskaintza gastronomikoa ez da oso zabala. Turkiar jaki tipikoak baino ez daude aukeran, baina ondo prestatuta, goxo-goxo. Bildotsa eta oilaskoa, entsaladak, zoparen bat eta, nola ez, tea ez dira sekula faltako bidaian zehar. Badago europar bidaiariari berehala atentzioa emango dion zerbait: alkoholdun edarien eskaintza urria; musulman kulturaren eragina nabaria da. Gainera, garagardoa eta ardoa benetan garestiak dira gainontzeko produktuekin alderatuz gero. 30


Gezurra badirudi ere, Herbin suitzar bidaiari edadetuak kontatzen duenez, 1974. urtean, trena lehenbizikoz hartu zuenean, nahi beste ardo zegoen. Hori bai, jakiak asko hobetu dira, 70eko hamarkadan indabak eta bildotsa baino ez baitzituzten eskaintzen. Gisa honetako pasadizoak elkartrukatzen dituen bitartean, bidaiariak apenas hartzen duen astirik leihoaren bestaldean duen paisaiari begiratzeko. Interesgarriago zaio trenean aurkitzen dituen mintzakideak ezagutzea. Gel-

dialdiak laburrak dira; bidaiari berriak igotzeko astia egoten da doi-doi. Bi geldialdi luze baino ez ditu egiten, nagiak atera, hankak luzatu eta jateko zerbait erosteko. Beste bidaiari batzuekin hitz egiterakoan egiten den lehen galderetako bat Iranera bidatzearen zergatia izaten da. Andreas alemaniar ikasle gaztea, esaterako, persiera ikastera doa hilabete pare baterako. Geroxeago aitortu du ikasketak aitzakia baino ez direla, eta aurreko urtean Alemanian ezagututako ikasle


irandar batekin elkartu nahi duela. Gaur egun Iranen jendaurrean muxu eman edo eskutik helduta joatea ez da batere gomendagarria, lege musulmanaren aurkakoa izan daitekeelako. Bikotea neska persiar batek eta mutil atzerritar batek osatzen badute, kontu handiz ibili beharra dago. Hori horrela, txalogarria da ikasle alemaniar honen ausardia. Beste bidaiari batzuentzat Iran paseko herria da, ez helmuga. Liv eta Kalev suediar anaiak ditugu horren adibide. Suediatik Indiara doaz, trena ez besterik erabiliz.

Van lakua eta inguruko herriak Egun bateko bidea eta gero, Turkia ekialdeko Van lakura heltzen da trena. Han, turkiar zatiko trena utzi eta ferrya hartu behar da, lakuaren 90 km-ak zeharkatu eta izena ematen dion ekialdeko ertzeko Van hirira joateko. Ferrya turkiarrekin eta irandarrekin harremanetan jartzeko beste aukera bat da, bi32

daiari guztiak batera doazenez besaulkiz betetako gela handi batean, goiko solairuan. Bertan dago kafetegia. Eta kafetegiaren arduradun, turkiar gizon atsegin bat. Ogitartekoak eta edariak saltzeaz gain, edozein monetaren trukea eskainiko dio bidaiariari, turkiar lirak, Iraneko rialak, euroak edo dolarrak, baina mendebaldarrentzat ez da probetxuzko trukea, garesti xamar ateratzen da-eta. Badu turkiar honek beste bertute bat: txantxazalea da oso eta istorio xelebre ugari dakizki, bidaiarien gozamenerako. Trenean herrialde hauetako jendearen abegikortasuna ezagutzerik izan ez bada, ferryan ez da oharkabean pasatuko. Ez da arraroa alboko bidaiariak fruitu lehorrak edo dultzeren bat eskaintzea, nogla, adibidez, Iraneko dultze tipikoa. Elmirak ekarri du nogla, irandar emakume gazte batek. Bere ama eta biak jaioterrira doaz familiartekoak bisitatzera. Europan irandarrei buruz ditugun aurreiritziak haiek ezagutu bezain


Segurtasun neurri zorrotzak eta poliziakide ugari izaten dira normalean Teheraneko tren geltokian, ezkerrean. Lerroon azpian, bidaiari bat, treneko gela txiki bat eta pasillo estua.

laster erortzen dira hankaz gora. Izan ere, oso jende abegikorra eta atsegina da. Berezko ohiturak dituzte, guri arrotz egiten zaizkigunak, baina ez dira errespetatzen zailak. Van lakuaren beste ertzera iristerakoan, kontrako noranzkoan doazen bidaiariak topatuko ditu bidaiariak. Turkiar trenetik irandar trenera igaroko diren turistak dira horietako asko eta, orokorrean, lasai ageri den jendea. Aurrez aurre dauden bidaiariak, Iranetik Turkiako barrualdera doazenak, aurpegi ilunxeagoz datoz. Daramaten ekipaia astuna ikusirik, ihesean doazen errefuxiatuak irudituko zaizkio bati baino gehiagori. Argi dagoena ordea, zera da, ez dutela etxera epe laburrean itzultzeko antzik.

Helmuga, Teheran Iraniar trenera igo baino lehen, bidaiariak aldean daraman alkoholdun edari guztiak edan edo bota egin beharko ditu. Ez tre-

nean, ez eta Iran osoan ere, ez du alkoholdun edaririk salgai aurkituko. Tren hau ez da turkiarra baino askoz zaharragoa, bai ordea atseginagoa eta badu guretzako ezusteko eder bat: janari guztia bidaia-txartelaren prezioan sartuta dago. Herrialde bien arteko muga gauez zeharkatzen da. Prozesua astiro doa, baina batere arazorik gabe. Iranen sartuta, egun bat ere ez da behar Teheranera heltzeko, patxada osoz joango dena Turkiakoa baino paisaia aberatsagoaz gozatuz. Mugaldeko lurrak oso menditsuak dira, baina lehorrak, harritsuak. Teheranera hurbildu ahala kolore berdea nagusituz doa, eta zuhaitzez eta mendiz jantzitako herrialdea zeharkatuko dugu. Bi egun eta erdiko bidaiaren ondoren, azkenik, Teheran dago, Europa eta Persia bertsio klasikoan lotzen dituen tren honen helmuga. Kontinente zaharretik Iranerako bidea interesgarria da guztiz, eta erraz egiten da, bi mundu hauek banatzen dituzten ezberdintasunak ezberdintasun. 33


Testua eta argazkiak: Alberto DĂ­az

TIBET

Itxaropen-iturri


Zargama La-ko mendatera heltzeko, 4.618 metrora dagoen errepide bihurgunetsua igo beharra da. Beheko irudian argi ikusten da bidearen zailtasuna. Ezkerrean, urdin biziko zeruak estaltzen duen ur gardeneko Namtso Lakua.

Munduak, gaur egun logela handi bilakatu denak, hura osatzen duten desberdintasunak erakusten dizkigu, bai eta bere osagaien hauskortasuna eta indarberritzeko duen indarra eta gaitasuna ere. Horrekin guztiarekin Asia hego-ekialdeko ibai luzeenetako bat zeharkatzen ausartu nintzen, Mekong ibaia hain zuzen, Tibeteko mesetetako glaziarretan sortzen dena. Abentura zirraragarria zirudien; hizkuntza ezezaguna izateak eta altuera horretan bizi behar izateak ez baitzituen gauzak erraztuko. Lhasa-n eman nion hasiera ibilbideari Chamdo-raino eta handik iparraldeko lautadatik barrena hiribururaino itzuli nintzen, monasterioak zeharkatuz eta bertako biztanleen bizimodu nomada aztertuz. Hautsez betetako ia 4.000 kilometroko errepideetan paisaia ederrez gozatu nuen.

36


onen guztiaren jatorria Asia hego-ekialdeko ibai luzeenetako baten –Mekong ibaia– inguruan sortutako bizitzak eragiten zidan jakin-minean dago. Ibai-arteria horrek jaiotzen denetik 4.900 km zeharkatzen ditu Txinako ibaian itsasoratzen den arte, bidean Vietnamen bere izena daraman delta osatuz. Ibaiertzean sortzen den bizitza biztanle ugariren

aberastasun iturri da, ibaiak beren uzta ureztatzeaz gain, herriak lotzeko balio baitu. Merkataritza, erlijioa, kultura eta komunikazioa bere arroetan barrena doa, bizitzari balioa eta zentzua emanez. Osagai horiekin guztiekin hango ibilbideak, orografia, paisaiak, jendea eta bizimodua ezagutzeko gogoa sortu zitzai-


dan. Eta horretan jarri nuen nire gogoa. Nire logelako lurzoruan eskualdeko mapa bat zabaldu nuen eta mendebaldeko batentzat askotan ahoska ezinak diren izen horiek aurkitzen eta ezagutzen joan nintzen. Nyingchi, Sok Tsanden Zhol, Nagqu ziren zirraraz eta jakin-minez ezagutu nahi nuen helmugako lekuen izenak. Bartzelonako Tibet etxearekin harremanetan jarri nintzen; hango informazio gehiago eta bidaia erosoago egiteko zenbait pertsonaren izenak eman zizkidaten. Bertako klimatologiari erreparatuz, bidaia egiteko sasoirik onena aukeratu nuen. Batez beste, 4.300 metroko altueran mugituko nintzen eta elurrak eta izotzak ez zioten hain anbizio handiko egitasmoari bidea itxi behar: Asiako ibairik handienak sortzen eta igarotzen diren Tibeteko arroak zeharkatzea. Horregatik urria aukeratu nuen bidaia egiteko.

Lhasa, abiapuntu Motxila gogoz eta ilusioz bete nuen eta hara joan nintzen hegazkinez. Lhasa izan zen sarrerako atea Katmandutik. Airetik lur soil, lehor, horiz osatutako lautada landugabearen gainean laster zeharkatzera nindoan ezin konta ahala bidek zeharkatzen zuten isolatutako itzalak ikusten nituen. Nire Leica argazki kamera hartuta lurreko urruneko mutur malkartsuenetako bateko gizartearen egoera azaltzea zen nire asmoa. Hegazkinetik jaitsi nintzenean izan nuen lehen sentsazioa arnasteko arazoa izan zen. Altuera horretan –3.700 metro– oxigeno falta nabaria da; hala izan zen ibilbide guztian zehar. Horrek guztiak aurreko bidaia batzuetako ez bezalako errit38

Mekong ibaia bere adar ugarietako batekin elkartzen den lekuan dago Jampaling monasterioa. Bertan bizi diren 800 monjeetako batzuk ageri dira errezoan goian, ezkerrean, eta bertako sukaldea, eskuinean. Behean, emakume talde bat kandelak egiten.

moa jarri zidan. Mugimenduen moteltasuna, kontenplazioa, mundu ezezagun bateko hausnarketa agerian geratu ziren, eta behaketarako gonbitea egin zidaten. Gorputza girora egokitzea nahitaezkoa nuen; horregatik, Lhasa-ko kaleak eta inguruak zeharkatzeko aprobetxatu nuen. Espiritualtasun handiz betetako lekua da. Beste erlijio batzuetan bezala, ohikoak dira erromesaldiak eta zenbaiten kasuan, debozioa. Jokhang tenpluari itzulia ematea ezinbestekoa da Tibeteko lautadatik izugarri urrun dauden tokietatik etorritako jendearentzat. Inguruko kaleetako giroak bere espiritualtasuna sentitzeko ezinbesteko toki bilakatzen du. Zirtzilkeriak saltzen dituzten kaleko saltokiak, janari eta arropa postuak, usainak eta intsentsua, kandeletarako koipe errea. Horrek guztiak hiria harrapatzen du eta iraganean geratutako toki bilakatzen du, batzuetan alternatiboa den turismoarekin nahastuta. Han holandar talde bat topatu nuen; bidaia zirraragarri bat izango zenari hasiera emateko girotzen ari ziren, Lhasatik Katmandura mendiko bizikletan jaisteko, hain zuzen. Ho-


rretarako beren trasteak eramateko furgoneta bat alokatu zuten, arinago joateko eta jaitsierako abiadura handitzeko. Plan horrek, bizikletarekiko dudan zaletasunagatik nire helburua une batez albo batera uztarazi zidan. Hiru egunetan zehar, zenbait tokitan topo egin genuenean gure erronkak partekatzen joan ginen. Hor ohartu nintzen bidaiatzeak ezezagunen artean bizitzea dakarrela, beren usainez inguratzea, beren janaria dastatzea, beren istorioak entzutea eta iritziak onartzea, batzuetan hizkuntza bera izan gabe, eta beti toki ezezagunetara mugitzea, etengabe aldatzen den ibilbidea eratuz, bakarrik lo eginez eta ibilbidea bat-batean pentsatuz. 40

Mekong ibaiaren bilgunea Bidaia gurpil gainean hastera zihoan, eta oraingoan jeep batean. Yeshi-k, nire gida eta itzultzaileak, helburu argia zuen: ekialdera joatea Chamdo-raino; Mekong ibaiaren zati bat zeharkatzea (hemen Dza Chu izena du) eta iparralderantz bira egin eta Lhasa-ra itzultzea, eta handik, errepidez, Nepaleko mugaraino heltzea. Mugara ailegatutakoan, mendebaldeko tankera hartu duen Katmandura itzultzeko garraio bat hartu nuen. Hiriburutik irtendakoan paisaiak argi utzi zigun zein eratako inguruneari egingo genion aurre bidean zehar: leku izugarri zabalak, sekulako mendiak, beren ibilbidea mugatu ezin


Erromes familia bateko kideak dira orrialde honetan ikus daitezkeenak: behean, aita, eta ezkerrean, emakumeak. Haien helburua Jokhang tenpluari itzulia ematea zen. Beherago, bidean topatutako herritar bat asto gainean zama pilatuta.

duten tokietan sakabanatuta dauden ibaiak, etab. Paisaia bat, umilagoak izatera bultzatzen gaituen bidaia, munduan zein toki txikia betetzen dugun erakusten diguna. Bidean zehar, ia jenderik ikusten ez den herrixketara heldu ginen, baina gauza batek harritu gintuen: aurrean erromes familia bat genuen, erritu eder bat eginez, beren burua lurrera botatzen dutenak. Ezusteko bortitza da, izan ere, telebistako dokumentalen batean bakarrik neukan ikusita halako errituala. Familiako kideetako bik eskuak gora altxatzen zituzten eta jarraian lurrera jauzi egiten zuten, beren gorputz osoa lurraren kontra jarrita. Hori hiru pausotik behin egiten zuten, budismo tantrikoaren antzinako jarraibideek agintzen duten

bezala. Haien atzetik familiako gainerako kideak zihoazen, gurdi batean beren ondasun eskasak zeramatzatela, hiribururako bidean. Haien helburua Jokhang tenpluari itzulia ematea zen, han barruan dagoen urre trinkoko Sakyamuni budaren irudiaren aurrean belaunikatu aurretik. Eguzkiaren beroaren eraginez, usain atsegina ematen zuten konifero basoak zeharkatu nituen; beren artaldearentzako larrerik onenaren bila zebiltzan artzainak topatu genituen, otoitz-banderek koroatutako mendate erraldoiak igo genituen, erromesek otoitz-eskaerak idatzita dituzten esku-orriak botatzen dituzten tokietara, hain zuzen. Herrixkak, chorten izenez ezagunak diren tenplutxoak, 41


Espazio zabalek, mendi garaiek eta ibaiei mugarik jartzen ez dieten eremuek osatzen dute inguruotako paisaia, lerroon azpian ageri dena kasu. Alboan, Mekong ibaiaren meandro bat eta bidean gurutzatu beharreko zubietako bat.

labore-eremuak, natura eroak sortutako ibaien meandro bihurgunetsuak, etab. Halako paisaia bat igaro ondoren, bidaiaren helburuetako batera heldu ginen: Mekong ibaia bere adar ugarietako batekin –Ngom Chu– elkartzen den gunera. Horixe da, hain zuzen, Chamdo-ren esanahia: ibaien elkargunea. Hiriak, oro har, ez du interesgunerik, muino batean dagoen Jampaling monasterioa izan ezik. Han bizi diren 800 monjeei bizitzarako trebakuntza eta heziketa budista ematen diete. Monasterioa hiri barruko herrixka bat da; izan ere, autonomiaz bizitzeko behar duten guztia dute. Esperientzia ederra izan zen hango gelak, sukaldeak, eskolak ematen zituzten patioak zeharkatzea, bai eta nor bere baitara biltzeko gogoa sortzen zuten kantu gutural errepikakorrez osatutako otoitzak egiteko erabiltzen zituzten areto handiak ere.

5.100 metroraino Berriro ere, bideari ekin genion paisaia malkartsu baina biziz beteak zeharkatzeko. Harriz betetako bideetatik aurrera egin ahala, urrutian zenbait puntu beltz ikusten genituen, eta behin haiengana helduta, gonak astintzen zituen animaliaren itxurarekin harrituta geratu ginen. Jak multzoak ziren, muturreko klima baldintzetatik babesteko ile luze-luzea duten animaliak. Bidean aurrera egin ahala, bidaian gehien harritu ninduen tokietako batera hurbiltzen gindoazen: Zargama la-ko men42

daterako igoera. Ibilgailuaren segurtasuna zalantzan jartzen duen 4.618 metrora dagoen errepide bihurgunetsua. Eguzkiaren argia jasanezina zen une batzuetan. Orduantxe ulertu nuen zergatik daukaten leku horretako biztanleek larruazala hain pitzatua eta begiak hain urratuak. Egunak aurrera zihoazen eta bidaiaren zama nabaritzen hasia nintzen: nekeak adorean eragiten zidan eta jeeparen triki-trakak, bideko hautsarekin batera, ibilbidea are zailagoa egiten zuen, baina merezi zuen hain paisaia polit eta garbiaz disfrutatzea eta oparirik preziatuenak ziren irribarreak jasotzea. Ibaixkaz eta zekale zelaiez betetako ibilbidean, bidaiako lekurik garaienera heldu ginen. Gure hurrengo helmugara hel-


tzeko azken ahalegina egin beharra genuen: 5.100 metrora igotzea Largaen La mendatera iristeko, eta han ibilbideko leku politenetako bat den Namtso Lake ezagutzeko. Ur gardeneko laku hori urdin biziko zeruak estaltzen du, tibetar bakan batzuk besterik bizi ez diren inguruan. Tokia, jende askok bisitatzen badu ere, oso bakartia da zaila delako haraino iristea. Lasaitasuna –txori batzuen txioak bakarrik hausten zuena– kezkagarria zen zenbaitetan.

Ibilbidearen amaiera Bidaiak aurrera darrai Orain aurreko eguneko bidean atzera egitea beste lanik ez genuen Tibeteko hiriburu txikira itzultzeko. Tibeteko lurraldeetako bidaia amaitzear zegoen. Atsedenerako egun pare bat

nahikoa izango zen inguruko monasterioak zeharkatzeko, indarberritzeko eta beste ibilbide gogor bati aurre egiteko: Katmandura errepidez iristea, Friendship Highway errepidetik hain zuzen. Hautsez eta harriz betetako errepide hori Himalaia mendikatera heltzen da eta ohikoa izaten da txirrindulari ausartekin batera jak taldeak ikustea. Mendi artean sartutako bailarak, ibaiak eta amildegi sakonak sigi-saga zeharkatzen dituzten zamatutako kamioiak, sekulako altueratik erortzen ziren ur-jauziak, etab. Horrek guztiak bidaiarekiko zalantzak eragin zizkigun Nepaleko mugara iritsi ginenean. Baina bidaiak itxaropena iradokitzen du eta bidaiariak, funtsean, optimistak gara; bestela ez ginateke inora joango. Baina hori beste kontu bat da. 43


Testua: Catalina GayĂ  Argazkiak: Oscar Elias

MARSEILLA

Mugitzen den hiria


Gazte jendea eta honek sortzen duen giroa begi bistan geratzen da Marseillako bazter guztietan, ezkerreko irudian kasu. Gazte batzuk hiriko txoko batean eserita daude.

Marseilla Estatu frantseseko bigarren hiririk handiena da, 859.000 biztanle ditu eta kultura aniztasunaren eredua da munduan. Marseillarren esanetan, kanpotarrek duten irudia da soilik. Egia da Marseillan afrikar ugari bizi direla, baita asiarrak eta ekialdeko europarretako batzuk ere, baina marseillarren ustez ez da

ristina izena du, baina Marseilla izena eduki beharko luke. Egunero Portu Zaharrean (Vieux Port) jartzen duten azokako lehen arrain postuaren jabea da. Cristina ikusi, eta badakizu arrantzaleen alaba, emaztea eta ama dela. Ile hori tindatuta du, eta garai batean Marseilla izena zuen itsasotik atera berria den arraina saltzen andre trebea da. Postuaren aurrean motorra aparkatzen duten eta beti-beti tratuan aritzen diren gizonei itsas zapoak eskaintzen dizkie –bakailaoa izan ezik, Mediterraneoko lonjetan ez dira beste itsaso batzuetako arrainak ikusten–. Cristinak ez du amore emango arraina bizirik dagoelako, eta gauza bereziek balioa dute portu-hiri zahar honetan. Inguruko jakirik tradizionalena, zopa bullabesa, prestatu nahi duenak itsas zapo, abixoi txiki, barbarin eta txangurru onak behar ditu. Ziurrenik arrain azoka hori aldatzen ari den Marseillaren irudi onena da. Izan ere, Europako inbertsioek eta Parisekin hiru ordutako ibilbide baten bidez lotzen duen abiadura handiko trenak (TGV) ez dituzte kontraesanak eta pobrezia ezkutatu, ezta Mediterraneoko gainbehera ere –begi bistan badago, ia artea da–. Duela zenbait mendetatik, Marseilla miseriatik, gerretatik edota jazarpenetatik ihes ari direnen helmuga da. Zenbait hirik –Olinpiaden osteko Bartzelonak, Istanbul europarrak, moda ibiltokien Milanek, Palma turistikoenak– itxura aldatzeko prozesu homogeneizatzaile bat jasan dute europartzearen bidetik, baina Marseillak eutsi egin dio, eta erronka horrek bisitaria ahanzturan galdutako oroitzapenarekin, zuribeltzeko argazkietarako geratu direnarekin, lotzen du.

inorentzako eredua. Nahia- 2013ko kulturaren hiriburua. go dute laborategi bat dela esatea, estatus horrek mugimendua ematen baitio, esperimentu ukitua, eta aldaketak hartzeko prest dagoen hiri bihurtzen baitu. Europako kultur hiriburu izango da 2013an, eta marseillarrek kanpokoen aurrean beste modu batera agertzeko aukera moduan ikusten dute.

Marseilla ezkerraren uharte bat da Europako inguru ederrenetako eta aberatsenetako bat den Aix-en-Provence eskualdean. “Bestea” da oraindik ere: Proventzako hiriburua izan arren, ez da ezaguna. Ez da Paris, eta ez da Lyon. Marseilla da eta, izen horrek kontraesanak, gizarte-aldarrikapenak, ereserki bat, krisialdian murgildutako etorkizuna eta itsasoa biltzen ditu. Europako kultura hiriburuaren izendapena jaso izana –Eslovakiako Kosice hiriarekin partekatuko du izendapena– aukera moduan ikusten dute marseillarrek: “zerbait” aldatzekoa eta Frantziako egunkarietan araurik gabeko eta mafiak menderatutako hiri bezala berriz ez agertzekoa. Nola aldatuko da? Inork ez du erantzuna aurreikusten. 2008ko irailaren 16an, hiria Europako hiriburu izateko hautatu zuten, eta, harrezkero, Marseilla-Probentza 2013 Elkartearen egoitza, Maison Diamantée eraikina, hiriko tokirik jendetsuena da. Portu Zaharrean, udaletxearen atzean, dagoen eraikin zahar horretan, bi milioi bisitari erakarriko dituen eta hiria munduko mapa kulturalean kokatuko duen programa kulturala eta artistikoa sortzen ari dira. Hala ere, Marseilla-Proventza 2013 gertaera kulturala baino gehiago da. Itsasertzeko pasealekua eraldatu dute eta 60 obra burutu dituzte. Marseillarren arabera, obra horiei esker, “igeltseroen hiria” –planifikatu gabeko baina xarma handiko eraikinez osatuta dago– diseinu arkitektonikoko hiri bilakatu47


Marseillak egunez bizi duen giroa ez da gauez itzaltzen. Lerroon gainean ikusten denez, terrazetan sortzen den gau giroa ere aparta da. Eskuinean, Cours Julien, guraso gazteak eta chic bohemioak bizi diren auzoa.

48

ko da. Marseilla berriaren obrarik adierazgarrienak Europako eta Mediterraneoko Zibilizazioen Museoa (MUCEM), SaintJean fortean kokatutakoa, eta Mediterraneo Eskualdeko Zentroa (CRM) dira. Gainera, Zaha Hadid arkitektoaren CMA CGM dorrea eta Arenc-eko nasa eraiki dituzte; azken horrek luxuzko 128 apartamentu, alokatzeko 215 etxebizitza eta bulegoak bilduko ditu. Elkartearen alboko zuzendari Ulrich Fuchs-en bulegoa programez, diptikoz eta kartelez beteta dago. 2013ko urtarrilaren 12tik abendura arte Marseillan egingo dituzten 400 ekitaldi kulturalak eta artistikoak jasotzen dituen liburua iritsi berri zaio. Azalean, iraulitako Europako mapa ageri da. Epizentroa Marseilla da, eta geografikoki Mediterraneoko hiri-


DATU INTERESGARRIAK Non lo egin? Hotel Aux Vieux Panier. Le Panier auzoan dago. Tratu xumea ematen dute, eta 6 logela bakarrik dituzte. Jabearen amonaren argazkia bat dute hotelaren sarreran. Iraganarekiko lotura da; gainerako guztia proposamen postmoderno eta iragankorra da. Sortzen ari den Marseilla chic moderno berria ulertzeko proposamen artistikoa da. Gaua, 85 eurotik aurrera. www.auvieuxpanier.com (13 Rue du Panier)

Non jan? La boite à sardines. Garai bateko arrandegia sardinetan eta mota guztietako arrainetan espezializatu den jatetxea da. www.laboitesardine.com. (7 Boulevard de la Libération). Madie les Galinettes. Portu Zaharrean dago, eta janari tradizionalaren eta berritzailearen aldeko apustua egiten du. Proventzako edozer plater probatzea gomendatzen da. www.chezmadie.idhii.net (138 Quai du Port) Miramar. Marseillako jatetxerik tradizionalena da ziurrenik, eta zopa bullabesagatik da famatua. Portu Zaharrean dago, eta marseillarrek eta turistek jaten dute han. www.bouillabaisse.com (12 Quai du Port)

burua izateari egiten dio erreferentzia. Fuchs-en arabera, gertaera honen bidez, hirigintza aldatzeko prozesua gizarte-eztabaidarekin eta «kultura kapitalistak» ekartzen dituen ondorioei buruzko hausnarketa batekin lagunduko dute. Balioko al dio Marseillari Euromediterraneo inguruaren balizko hiriburu izateko? «Hausnartzeko eta Marseilla mapan kokatzeko balioko dio, oraindik frantziarrek ere ahaztuta duten hiria baita», azaldu du. Programak, hain zuzen, hegoaldeko Europa eta afrikarrentzako eta Mediterraneoko alde bateko eta besteko artista berrientzako helmuga erakutsiko du.

Le Panier, auzo chic bohemioa Inaugurazioa baino lau hilabete lehenago, hiri berria iragar-

tzen duen aldaketa nabaritu daiteke zenbait auzotan. Le Panier horietako bat da, zalantzarik gabe; orain auzo chic bohemioa baita. Horretara iristeko, Portu Zaharretik (Luis XIV.aren garaian altxatutako udaletxea eta jatetxerik onenak han daude) 100 eskailera igo behar dira. Nasen ondoan dagoen hiriko mendixka horretan sortu zen Marseilla duela 2.600 urte, greziarren kolonia bat han kokatu zenean. Europako hiri batean arraroa den arren, Le Panierren ez dago aztarnarik ez hondakinik. Azken mendeko historia ia bat dator Europako gerren kronologiarekin: 1915ean armeniarrak iritsi ziren turkiarrengandik ihesi, eta ondoren faxismoaren mehatxua jasan zuten italiarrak. Nazien amesgaizto bihurtu zen, han antolatu bai49


Kultur aniztasunaren eredua izaki, arraza askotariko biztanleak bizi dira Marseillan. Lerroon azpian jendearen joan etorria, Marche des Capucins-en. Eskuinean, Cornichearen irudia; bertan dago garai bateko arrantzaleen auzoa.

tzen Frantziaren hegoaldeko erresistentzia, eta bonbardaketekin ere ezin izan zituzten disidenteen ahotsak isilarazi. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, judutarrak inguru horretan kokatu ziren eta betidanik auzoan egon diren eta hura menderatu duten korsikarrekin bizi izan ziren. 1970eko hamarkadan, aljeriarrak eta pieds-noirs direlakoak, hau da, kolonia ohitik etorritako frantziarrak, iritsi ziren. 2008an, artistak eta hegoaldera bidaiatzen hasi ziren paristarrak heldu ziren. Ordutik kanpotarrentzako modako auzoa da, nahiz eta marseillarren imajinariotik ezabatuta dagoen oraindik. Le Panier (saski esan nahi du) eraikitzen ari den auzoa da: betiko korsikarrak, haien kafetegiak, izozkitegiak eta jatetxeak, mundu osotik etorritako artistak eta hotel berriak elkarrekin bizi dira.

La Friche, 21 urteko sorkuntza Le Panier Marseilla berriaren irudi da, baita hiri osoan dauden arte galeriak edota 2013ko urtarrilean La Frichen inauguratuko duten Panorama erakusketa-areto berria ere. “La Friche. La Belle de Mai” garai bateko tabako fabrika da, eta 1991tik Frantziako arte munduarentzako erreferente bilakatu da. Hirigunetik urrun dago, trenbide batzuen ondoan. Artistentzako egoitza, sorkuntza eta ekoizpen fabrika eta sormen laborategia da. Hirigunetik La Frichera garraio publikoz 50

iristeko, Marseilla guztiak zeharkatu behar dira: inperiala eta auzo pobreenetakoa –azken horietan, goizeko hamaiketan kafetegiak mendadun tea edaten eta zerbaiten zain dauden gizonez beteta egoten dira–. Etienne Reg egoitzan dagoen artista bat da, eta bere tailerretik azaldu du Panorama beharrezkoa zela Marseillan. Izan ere, orain fabrika eta hiri horretan sortzen diren lanetako asko Lyonera edo Parisera eraman behar dituzte munduak ikus ditzan. Erakusketa areto berria kubo zuri handi bat da, eta fabrikaren eraikin zaharretako baten gainean altxatu dute. 2013ko ekitaldietako espazio nagusietako bat izango da.

Cornichean paseatzen Marseillan herritar guztiak, 2013ren zain daudenak eta Mediterraneoaren markari mesfidantzaz begiratzen diotenak, batzen dituen sinbolo bat dago: Marseillako Olympique. Hiriko futbol taldeak klase eta kultura guztiak uztartzen ditu, eta marseillarrek ere azaldu ezin duten bake sozialean bizirauten du. Marseillakoak direnak Olympique zaleak dira. Ez du axola Le Panierren, La Canabière-n (Marokon baino kuskus hobea egiten duten eta kamerei begi txarrez begiratzen dieten Marseillako hiriguneko auzoa), Longchamp bulebarreko eraikin bikainetako batean, Noailles-en edota El Prado preziatuan bizi diren.


Futbol taldea hiriko erlaitza (Corniche) bezalakoa da. kostaldeko lerroa XIX. mendean eraiki zuten, eta hiri osoan zabaltzen da hirigunetik 45 minutura dauden kaletaraino (calanche esaten zaie). Marseillan izan ginean ez zen futbol partidarik izan. Marseilla fisikoki eta geografikoki Cornichearen bidez zeharkatu genuen. Lehen geldialdia katalanen hondartzan egin genuen. Hiriko hondartza izan arren, ez da turistikoa. Arabiar jatorriko zenbait familia udako azken eguzkia hartzen ari ziren eta «marseillarrak» zirela esaten zuten galdetzen zitzaienean. Mutil batzuek garagardo latak ezkutatzen zituzten, debekatuta baitago hondartzan alkohola edatea, eta hiriko hondartza on guztietan bezala, beste batzuek erlaitzak osatzen duen behatokitik begiratzen zuten soilik. Cornichea kirolariz eta herritarrez beteta zegoen. Pasealekutik Saint-Nicolas eta Saint-Jean gazteluak eta Frioul uharteak ikus daitezke. Lau irlez osatutako artxipelago horretan If uhartea dago, eta han kokatu zuen Alexandre Dumasek “Monte Cristoko kondea” eleberria. Halaber, pasealekutik Marseillara iristeko borrokan dagoen Afrika nabaritu daiteke, ez ikusi arren. Atzean, hiria menderatzen duen Notre-Dame de la Garde basilika hartzen duen mendixka dago. Basilikak marinelen zinopariak jasotzen ditu, eta ezaugarri horrek berdin gabe egiten du. Cornichean dago Vallon des Auffes garai bateko arrantzaleen auzoa. Auzo horretan Michelin izan bat duen L’Epuisette jatetxea dago, eta Europako beste edozer hiritan higienea52

Hiriko hondartza nagusia den arren, lerroon gaineko Katalanen hondartza ez da turistikoa. Irudian, arabiar jatorriko zenbait familia eta gazteak udako azken eguzki printzez gozatzen ageri dira.

ren erakusgarri izango litzateke. Hemen egiazkoa da. Vallon des Auffesen bi Marseillek topo egiten dute: aldatu nahi duenak –arrantzaleen portu txiki honetan etxea izatea estatus sozialaren sinbolo da– eta mugimendu horri aurre egiten dionak –portu txikia osatzen duten etxetxoak soilak dira, eta Mediterraneoko arrantzaleen marka dute–. Bi emakume zahar uretan sartu dira, eta gizonen talde batek ontzi bateko motorra konpontzeko moduari buruz ari da eztabaidan. Emakumeen bainua sendagarria eta garbitzailea da. Goizeko eztabaida amaigabea, ordea, mediterraneoa da. Hiriko beste toki batean, Cours Julien auzoan, fruten eta barazkien azoka egiten ari dira une horretan. Guraso gazteak, chic bohemioak, bizi dira. Auzoan, liburu dendak, moda dendak, soja esnea ematen duten kafetegiak eta hiriko fabrikarik zaharrenetako batean Marseillako xaboia nola egin ikasteko zain dauden turisten ilarak aurki daitezke.


55 Irudia: Koldo LANDALUZE

bidelaguna AGENDA

• PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

MUNDUARI BEGIRA TXINA: Munduko eraikin altuenaren bila. I TALIA: Gobernuak ondare publikoa diren gazteluak alokatzeko erabakia hartu du. MANILA : Ontziekin egindako bonbilak, etxe txiroenetan. V ENEZIA : Napoleonen jauregiak iraganeko xarma berreskuratu du

PROPOSAMEN TEMATIKOA 2013, kulturarekin zita HORIZONTETIK HARATAGO Gerald Brenan MUNDUKO SUTEGIAK Zeelanda Berriako gastronomia GOGOAN HARTU Dakota building, eraikin emblematikoa Jökulsarlón, Islandiako laku handiena


proposamen tematikoa 2013 KULTURAREKIN ZITA 2013. urtea ekimen kulturalez, ospakizunez eta mendeurrenez josita dator munduko bost kontinentetan. Guztiak aipatzea ezinezkoa denez, aukeraketa bat baino ez da honako hau, ekimenen gertutasuna aukeraketarako irizpide nagusitzat hartuz. Hala ere, bada salbuespenik: Bagdad, kasu. Iragana atzean utzi eta arabiar kulturaren hiriburu izango da 2013an Irakeko hiriburua.

Bagdad (Irak) Arabiar munduaren hiriburu

Sadam Huseinen estatua zegoen lekuan, Bagdad hiriaren iragan oparoa gogora ekarriko duen monumentua ezarri da hiriaren erdigunean. Era honetara adierazi nahi da Bagdad arabiar kulturaren hiriburu izango dela 2013an. Abas Gharib artista gazte irakiarrak eginiko monumentuak idazketaren eta mesopotamiar, sumertar eta babiloniar zibilizazioen sorrera gogoratzen duen brontzezko kartel bat erakusten du. Gainera, monumentuaren inguruan lorategia eta urmaela ezarriko dira aurki. Ekimen kulturalen arduradunek handitasun eta ugaritasunaren alde egin dute; izan ere, 19 estatua, monumentu eta memorial ezarriko dira hiriko hainbat gunetan, denak ere kultura irakiarrean desagertu diren figurak omentzeko: Kamel Shiaa idazlea, Nazek Al Malaika poeta, Ali al Wardi intelektuala, etab. Era berean, opera, antzokiak eta kontzertu aretoak eraikiko dira aurten Bagdaden.

Marseilla (Estatu frantziarra) Korsice (Eslovakia)

getatik gertu dagoen Kosiceren kasuan, berriz, bere urteko programazioan arte, zine, musika eta artisautza jaialdiak dira nabarmentzekoak. Hiriko eraikinen artean, gaztelua eta anfiteatroa dira nabarmentzekoak.

Alemania Wagner eta Grimm anaiak

Alemaniako hiri askotan (eta munduko beste zenbaitzuetan) ospatuko da aurten Richard Wagner konposatzailearen jaiotzaren 200. urteurrena. Ibilbide gidatuak, ikuskizunak, kontzertuak, erakusketak eta beste 100 ekimenetik gora antolatu dira han eta hemen. Baina, guztien artean pisu handia hartuko du Leipzig hiriak, hots Wagneren jaioterriak, baita Bayreuth hiriak ere, bere konposizio gehienak bertan egin baitzituen. Era berean, 200 urte beteko dira aurten Grimm anaien ipuinak kaleratu zirenetik, eta horren harira hainbat ospakizun izango dira Alemaniako hainbat hiritan: Kassel, Berlin, Hanau, Steinau‌

Italia Giuseppe Verdi

Italia osoan ospatuko da herrialde honek eman duen musikari handi baten jaiotzaren urteurrena; izan ere, 2013an 200 urte beteko dira Guiseppe Verdi jaio zenetik. Antzoki handi guztiek eskainiko dituzten opera emanaldiez gain, Milan, Verona, Erroma, Florentzia eta Napoli hirietan programazio interesgarriak antolatu dituzte Verdi oroitu eta omentzeko.

Hori guztia gutxi balitz, Van Gogh Museoaren 40. urteurrena, Concertgebouw-ren eta Royal Concertgebouw Orkestaren 125. urteurrena eta Artis Royal Zooaren 175. urteurrena ere ospatuko dira aurten Amsterdamen.

Norvegia

Kultur hiriburuak

Amsterdam (Herbehereak)

Edvar Munch

Aurten, Marseilla eta Kosice izango dira kulturaren hiriburu. Marseillan, 400 ekimen artistiko eta kultural egingo dira urte osoan zehar; hala, bere eguneroko itxura eta profila aldatzeaz gain, Proventza eskualdean duen pisua eta presentzia areagotuko du hiriak. Europa erdialdean eta Hungaria, Polonia eta Ukrainako mu-

Ubideen urtebetetzea

2013 honetan, Norvegiak eman duen artista ezagunenetako baten jaiotza ere oroituko da: Edvar Munch “Garrasia� lan ezagunaren egilearena, hain zuzen. Oslo izango da margolari honen inguruan egingo diren ekimen gehienen erdigune, bertan baitaude artista honen lan gehienak biltzen dituzten bi museoak. Ekaina-

54

Gizateriaren Ondare izendapenaren jabe diren Amsterdameko ubide mitikoek 400 urte beteko dituzte aurten. Horrez gain, Rijksmuseum entzutetsuak ateak irekiko ditu berriro, hamaika urte iraun duten eraberritze lanen ostean, bere distira berreskuratu baitu berriro museoak.


Parisera joateko ez da aitzakiarik bilatu behar. Hala ere, aurten joanez gero ekitaldi ugari aurkituko ditugu Notre Damme katedraleko inguruan eta Versaillesko Jauregian, besteak beste.

ren 2tik urriaren 13ra bitartean, Galeria Nazionalean eta Munch Museoan bi ataletan banatzen den eta orotara 250 obra batzen dituen erakusketa izango da ikusgai. Munchen beste lan ezagunenetako bat Espresionismoaren adierazle den “Autoerretratua zigarroarekin” da, eta hori ere ikusgai izango da hiriko beste zenbait museotan. Erakusketez gain, hitzaldiek, kontzertuek, antzerki emanaldiek eta ikus-entzunezko lanek osatuko dute egitaraua.

Ingalaterra Ospatzeko asko

Urtero lez, 2013an ere ospakizun asko izango dira Ingalaterran: munduko lehen

metroa izan zen Londresko metroaren 150. urteurrena eta Londresko Abbey Road estudioan grabatu zen The Beatles taldearen “Please Please me” disko ezagunaren 50. urteurrena, besteak beste. Baina, guztien artean zirrara gehien sortzen duena honako hau da: Jack tripa-ateratzaile lehen hilketak eman zireneko 125. urteurrena.

Paris Notre Damme eta Versalles

Notre Dammeko Katedralak guztiz eraberrituta eta aurpegi berri batekin ekingo dio 2013ari. Argiztapena hobetzeaz eta organoa berritzeaz gain, martxotik aurrera, katedralaren 850. urteurrena

ospatzeko egin diren kanpai berrien doinuak entzun ahal izango dira. Gainera, katedralaren inguruko plazan aireko plataforma bat eraiki dute oraintsu bisitariek katedralaren fatxada gotikoa gertutik ikusteko aukera izan dezaten. Versallesko Jauregiak André Le Nôtre (1613-1700) Luis XIV.aren lorazainari omenaldia egingo dio aurten, bere jaiotzaren 400. urteurrenean. Gaur egun ere artista askoren inspirazio iturri den arkitekto eta paisaiagile ezin hobe honi zor zaizkio jauregiaren ingurua osatzen duten lorategi ederrak, besteak beste. Bere lanari loturiko operak, erakusketak eta kontzertuak eskainiko dira urte osoan zehar Parisen.. 55


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

GERALD BRENAN Andaluzia bihotzean

Y

pres eta Sommeko gudaldietatik bizirik irten ondoren eta lau urtez alemaniar frankotiratzaile eta obusei iskin egin ostean, Gerald Brenanek (1894-1987) aurrerantzeko urteak bereak baino ez zirela erabaki zuen. Lehen Mundu Gerra amaitu berritan, aitaren Ingalaterrako etxera itzulita, erabaki zuen aitaren tiranokeria ez zuela gehiago jasango, garaiko ingeles funtzionariotza tipikoaren araberako militar autoritarioa baitzen. Gaztegaztetatik argi utzi zuen zer kastatakoa zen Brenanek. Hope-Johnstone poeta diletantea lagun zuela, astoa eta liburu bete gurdia hartuta, Europan barrena abiatu zen Istanbulera bidean. Balkanetako neguak zapatak urratu zizkionean, etxera itzultzeko garaia zela erabaki zuen.

eta San Juan Gurutzekoaren bizitzez interesatu zen; azken horren biografia idatzi zuen. Gerra Zibilak Malaga aldean harrapatu zuen; sekulako nahastea bizi izan zuen, eta tropa frankistek hiria bonbardatu zutenean ere hantxe zen. Esperientzia horren ondoren, nolabait arrazionalizatu nahian-edo, “El laberinto español” idatzi zuen; penintsulan debekatuta egon zen liburua, baina, urte batzuen buruan, Parisen argitaratu zuen Ruedo Ibérico argitaletxeak. Urte traumatiko horietan, Andaluziatik ospa egin eta etengabe ibili zen herrialde batetik bestera: Maroko, Algeria, Grezia, Turkia, Kroazia, Italia eta Estatu Batuak.

Caro Baroja

Alpujarra Bere bizitza berriak bi zutabe zituen: aire zabaleko ibiliak eta irakurketa. Eta, bietarako, denbora librea behar zuen barra-barra. Era berean, zeru urdina ere beharrezko zuen buru gainean, baita ikasteko eta kontatzeko moduko historiadun herrialde bateko horizontea ere, eta, horrez gain, bere bitarteko urriekin bizimodua egiteko moduko toki merke samarra. Tankerako zerbaiten bila, Coruña aldean agertu zen, artean zehazteko zuen Mediterraneo inguruko jomuga baten bila. Penintsulan barrena ibili, eta, Granadako Alpujarrara iritsi zenean, Yegen herrian bere txokoa topatu zuela ikusi zuen. Eta hantxe geratu zen 1920ko urtarrilaren 13an, kubo enkalatu baten tankerako etxe batean, harriztatutako aldapa batean; toki hartan, gaur egun ere, iturriaren hotsa entzuten da, eta urrunera itsasoko uraren distira ere suma daiteke. Une luzexeago edo laburxeagoetan falta izan bazen ere, bertan 56

Gazte-gaztetatik argi utzi zuen zer kastatakoa zen Gerald Brenan idazlea eta bidaiaria britaniarrak

egon zen 1936ra arte. Hala, Yegen aldean izan ziren Bloomsbury aldeko zirkuluko lagunak, Dora Carrington eta Lytton Strachey, esate baterako. Alpujarran bizi izandakoak “Al Sur de Granada” liburuan jaso zituen: esperientzia pertsonalen, saiakera antropologikoaren eta bidaia-literaturaren arteko lanean, hain justu. Falta izan zen horietako batean, 1931n, Gamel Woolsey emakumezko poeta estatubatuarrarekin ezkondu zen Malagako Churriana auzora. Bere irakurketak entziklopediko bilakatu ziren, eta latina eta grekoa ikasi zituen bere kabuz. Santa Teresa Avilakoaren

1950eko hamarkadatik aurrera, pertsonaia intelektual sonatu bilakatu zen. Hala, 1953an Julio Caro Barojaren eskutitz bidezko harremana hasi zuen, ia hogei urte iraun zuena. Beren afinitate etnografiko eta antropologikoak zirela medio hasi zen eskutitzen trukea, baina berehalaxe bilakatu zen elkarrenganako estimu, adiskidetasun baten atari. Hain zuzen ere, Brenanek berak lortu zuen Caro Barojak Churriana auzoan etxea erostea. Gero eta ospetsuago bilakatu zen, baita nazioartean ere, eta Brenanek omenaldi ugari jasoko ditu, kaleak ipiniko dizkiote, bere obraren ikasleak eta ikastunak hartuko ditu etxean, eta Britainiako Inperioaren Ordenako zaldun ere izendatu zuten. Hala eta guztiz ere, bere egoera ekonomikoa kaskarra zen, eta, urteetan aurrera eginda, Londres kanpoaldera itzuli behar izan zuen, zahar-etxe batera. Andaluziako Juntak berreskuratu eta hain kutuna zuen Alhaurín el Grande udalerrian hil zen, 1987ko urtarrilaren 19an, Yegenera lehenbizikoz etorri eta 67 urtera.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

ZEELANDA BERRIA Eklektizismo gastronomikoa

Z

eelanda Berriaren kokapen geografiko pribilegiatuak aukera ematen du artxipelagoko sukaldaritzan produktu aukera zabala nabarmenkeriarik gabe uztartzeko. Bestalde, Zeelanda Berriak kultura askoren eragina du, eta errezeta kolonial britainiarrekin batera, Asiako gastronomia tradizioek, Pazifikoko beste uharte batzuetakoek edo bertako sustrai kulturalak islatzen dituen sukaldaritza maoriak ere lekua dute uharteko mahaietan. Eklektizismoa bertakoen ikur gastronomiko bilakatu da: fish and chips ezaguna paperezko zorro batean bilduta kalean dabiltzan bitartean jaten dute hatzez inolako exotismorik gabe, bai eta indigenen tankeran prestatutako hangia dastatu ere; dena egun berean. Maorien plater tradizional hori egiteko, lur-zoruan artisau-labe bat induskatzen dute. Ondoren, zulo horretan aurrez berotutako harkaitzak sartzen dituzte. Gainean, aukeratutako elikagaia jartzen dute: arraina zein haragia izan daiteke. Jakiaren osagarri ohikoenetako bat kumara izeneko patata gozoa da. Eltzea prest dagoenean, urez zipriztintzen da, landarez estaltzen da eta horri guztiari lurra jartzen zaio gainean, eta zenbait orduz egiten uzten da. Bada hangia prestatzeko beste era bat: sumendietako lurrinak erabiltzea elikagaiak egiteko.

freskoa, hapukua edo platuxa arrantzatzen dituzte. Hegoaldeko ur hotzetan, berriz, mihi-arrain, erreboilo, bakailao eta abar ugari topa daitezke. Zenbait plater herrikoitan arraina da osagai nagusia. Besteak beste, whitebait fritter platera: arrautzaz eta tomatez egindako arrautzopilari berezitasun honi izena ematen dioten arrain txikiak gehitzen dizkiete. Gehien jaten den arrainetako bat hokia da, frijituta, barazkiekin eta kumararekin batera zerbitzatzen den arrain txikia.

Kiwiak eta ardoa

Bildotsa eta arraina Haragia oso hedatua dago Zeelanda Berrian. Zekorra eta oreinkia erabiltzen dira, baina batez ere, bildotsa. Ohiko errezetak labean patatekin eta zapalloarekin (bertako kalabaza) prestatzeko agintzen du. Igandeetako platera da eta Zeelanda Berriko neguan jateko benetan aproposa. Arraina eta itsaskiak oso preziatuak dira. Artxipelagoak duen kostalde hedadura zabala ikusita, erraza da itsasoak ematen duen jaki aukera ere halakoa izatea. Are gehiago, ur epeletako iparraldeko arrantzaren bidez, txelba

Zeelanda Berriko sukaldaritzako zenbait osagai duela hamarkada gutxi hasi dira erabiltzen. Horren adibideetako bat kiwia da, artxipelagoko ohiko fruta eta errezeta ospetsu batzuen oinarria. Horien artean dago Pavlova postre ezaguna, dantzari errusiarrak hogeiko hamarkadan Auckland-era egin zuen bisitaren ohoretan hala bataiatutakoa. Pavlova merenge bat da; gainetik krema irabiatua gehitzen zaio eta kiwiz estalita zerbitzatzen da. Zeelanda Berriko ardoak ere –merkatuan gero eta hedatuago daude– duela gutxi agertu ziren. Sauvignon blanc, Chardonay eta Pinot noir mahats-motak arrakasta handiz landatzen dituzte artxipelagoko ardo eskualdeetan, beste zenbait motarekin batera.

57


liburuen txokoa

Nueva York. Arquitectura desde el cielo Argazkiak: Yann Arthus Bertrand. Testuak: John Tauranac | Lunwerg, 2012 216 orrialde. 39,50 euro

New York, airetik begiratuta Yann Arthus Bertrand da gaur egungo aireko argazkilari onena askoren ustez. Argazkilari frantziarrak hamarkadak daramatza helikopteroetatik edota globo aeroestatikoetatik mundua behatzen, bai eta ikuspegi horiek eskaintzen duten xarma argazkietan biltzen ere. Bere irudiak lan askotan bildu izan ditu, besteak beste “Lurra airetik ikusita” bestseller ezagunean, edota “Sei milioi beste” lanean, zeinak Manhattan eta bere etxeorratzak zituen protagonista. Kasu honetan, New York hiriak airetik eskaintzen duen panoramika biltzen du. Formatu handiko lan honek (32x43) hirian barrena ibilbide bisual paregabea eskaintzen du, hiriko etxeorratz nagusiak nabarmenduz. Argi-itzal eta ikuspegi ezohikoekin jokatuz, frantziarrak bertigoa eragiten duten irudi ikusgarriak egin ditu lan honetarako. Irudiekin batera, John Tauranac historialariaren testuak bildu dituzte, zeinak eraikin bakoitzaren inguruko informazioa gehitu dion argazki bakoitzari.

De la montaña y el amor Javier Arruga Desnivel, 2012 224 orrialde. 15,68 euro

Mendizaletasun sentimendua Mendiarekin loturiko bi istorio uztartzen dituen lan honi esker, 2012ko Desnivel literatura saria jaso zuen Javier Arrugak. Aurreneko istorioan, Nepaleko gailur batean erabaki garrantzitsu bat hartuko duen mendizalearen istorioa kontatzen du, bidaiaeguneroko gisara kontatua. Bigarrena, berriz, erabaki zail baten aurrean dagoen mendizale talde baten kontakizuna da: K2 gailurra igotzen jarraitu edo laguntza behar duen kide bati lagundu. Biek ala biek, mendian lotuta dauden eta aurrera egiteko hil ala biziko erabakiak hartu behar dituzten pertsonaiak aurkezten dituzte.

)

El grito de la tierra Sarah Lark Ediciones B, 2012 736 orrialde. 21,50 euro

Nostalgia betea “En el país de la nube blanca” eta “La canción de los maoríes” lanen ondotik, honako hau da Sarah Larken trilogiaren azken alea. Aurreneko bi eleberriek 1852an bestelako bizimoduaren bila Zeelanda Berrira abiatutako bi neska gazteren ibiliak kontatzen dituzte; azken honetan, berriz, bi horien oinordekoak dira protagonista, Warden eta O’Keefe familiako bi neska gazteak hain justu: Gloria eta Lilian. Biek ala biek nostalgiari aurre egin beharko diote, ikasketak egitera Britainia Handiko eskola batera bidaltzen dituztenean, XX. mende hasieran, Lehen Mundu Gerraren atarian.


El Nilo Azul Javier GozĂĄlbez Altair, 2012 559 orrialde. 29 euro

Ahazturiko mundu baten testigantza Nilo ibaiak Nilo Urdinetik jasotzen du Mediterraneoan isurtzen duen emariaren erdia baino gehiago; hala ere, ezer gutxi dakigu azken horri buruz, eta are gutxiago inguruan bizi diren herritarrei buruz. Javier GozĂĄlbez bidaiariak eremu hori bisitatzea erabaki zuen orain dela zazpi urte. Ibaiari jarraituz, Jartum-era iritsi zen, Sudango hiriburura; bertan, Nilo Urdinak Nilo Zuriarekin bat egiten du. Inguru horiek bertako biztanleen eskutik ezagutzeko aukera emango digu lan honek, iraganeko kontakizunak eta gaur egungoak uztartuta.

Hotel del norte Eugène Dabit Errata Naturae, 2012 184 orrialde. 16,50 euro

Hotel bat baino gehiago Paris, 1920ko hamarkada. Bizi berri bat abiatzeko toki aproposa dela iritzita, Émile eta Louisek Parisko Saint Martin kanalaren ertzean dagoen hotel bat hartuko dute negozio bide gisa. Une horretatik aurrera, bertatik igaroko dira nekazaritza guneetatik bizi berri baten bila hirira joandako gizon-emakumeak, ikastera Parisera joandako gazte biziak, idazleak, artistak, etab. Hala, garai hartako Parisen argazki ezin hobea bilakatuko da hotela eta hotelaren ingurua. Istorio honen bidez, Dabitek bere gurasoena izandako eta gaur egun oraindik zutik jarraitzen duen hotelaren bizitza eta heriotza kontatzen ditu.

Bajo el sol. Las cartas de Bruce Chatwin Bruce Chatwin | Sexto Piso, 2012 560 orrialde. 24,90 euro

Chatwin intimoena Bruce Chatwin bidaiari eta nobelagile britainiarra (1940-1989) XX. mendeko idazle enigmatikoenetako bat izan zen. Bere idazteko talentu apartak literatura garaikidearen orrialderik ederrenetako batzuk utzi ditu; haren lanak literatur genero orotatik at sailkatu izan dituzte. Chatwinek bere bizitzan idatzitako gutun intimoen bilduma jasotzen du, idazlea hil ondorengo hogei urteetan haren emazte Elizabeth Chatwinek aukeratuak. Suedia, Afganistan, Grezia, Turkia edo Afrikatik idatziriko gutunotan Chatwin intimoena azaleratzen da.

Las hermanas Makioka Junichiro Tanizaki Siruela, 2012 576 orrialde. 24,95 euro

Japoniako aristokraziaren erretratua Osakako Makioka familia aristokrataren egunerokoa biltzen du Tanizakik 1943 eta 1948 artean idatzitako lan honetan. Istorioa 1937an abiatzen da; II. Mundu Gerra aurretiko Japonian konbentzio sozialak eta tradizioak markatutako gizarte hertsia deskribatzen du egileak, Sachiko alabaren eta Tanizaki egilearen alter ego den Teinosuke semearen begietatik. Gerra garaian idatzitako obra hau iragana gogoan eta nostalgiaz beteta atzera begira idatziriko lana da. Japoniako aristokraziaren xehetasun oro zehaztasunez eta maisuki deskribatzen dituen eleberri hau modernitateari aurre egin nahi izan zion familiaren erretratu hunkigarria da. 59


Gogoan hartu

DAKOTA BUILDING New Yorkeko eraikin enblematikoa

A

skok eta askok 1980ko abenduaren 8an gertatutakoagatik izango dute, ziurrenik, Dakota eraikinaren berri. Egun horretan, The Beatles taldeko John Lennon tiroz hil zuten erakin honen kanpoaldean. Dena den, gertakari hori ez da izan eraikin ezagun honetan gertatutako bakarra. Izan ere, mende bat baino gehiago duen eraikin honetan beste hainbat gertakari ere jazo dira; horietako batzuk nahiko bitxiak, gainera. Iraganean eraikin honetan bizi izan ziren pertsona ezagunen artean Boris Karloff aktorea aipa daiteke. Diotenez, Dakota eraikinean egiten zituzten espiritismo saioetan parte hartu ohi zuen Karloffek. Garai bertsuan, Alexander Crowley mago beltz entzutetsua ere bertan bizi izan zen. Roman Polanskik “Rosemary’s Baby� filma grabatu zuen eraikin honetan 1967an, eta errodajeak hainbat haserre eta kexa piztu zituen sekta satanikoen eta magia beltzaren jarraitzaileen artean. Horien artean zen Charles Manson, denbora gutxiren buruan bere sektako kide batzuekin batera mehatxuetatik ekintzetara igaro zena: 1969an Cielo Drive-eko sarraskia egin zuten Hollywooden. Bertan, hainbat pertsona akabatu zituzten; tartean, Sharon Tate, Polanskiren emaztea.

Historia beltzetik etorkizun distiratsura Kondaira beltz hori albo batera utzita, eraikin honek hainbat pertsona ezagun erakarri izan ditu geroztik: Bono eta Ali Hewson, Ian McDonald, Jack Palance, Jennifer Lopez, Jose Ferrer, Judy Garland, Lauren Bacall, Leonard Bernstein, Marc Anthony, Paul Simon, Roberta Flack, Ro60

bert Ryan, Rudolf Nureyev, Sting, Zero Mostel... baita Yoko Ono bera ere, Lennonen alargunak bertan mantentzen baitu senarrak hil aurretik eraikinean zuen apartamentua. Dena den, ez pentsatu Dakota eraikinean etxebizitza bat eskuratzea edonoren esku dagoenik. Etxebizitza bat erosteko eskaria egin eta baztertu egin dituzte Antonio Banderas eta Melanie Griffith, Billy Joel, Gene Simmons, Dennis Mehiel politikari eta enpresaria, baita Maradona futbolari ohi entzutetsua ere, beste askoren artean. Izan ere, eraikin honetan etxebizitza bat eskuratzeko dirua ez da nahikoa; diru mordoa izateaz gain, bizilagunen onespena ere beharrezkoa da, eta hor guztiek ez dute proba gainditzen. Dakota erakina luxuzko apartamentuz osatutako bloke bat da, 72. kalearen ipar-ekialdeko ertzean eta Central Park West artean kokatua. Eraikitzen 1880an hasi, eta lau urteren buruan amaitu zuten. Garai hartan hiritik oso urruti zegoenez, elektrizitatea ez zen eraikineraino iristen. Urruntasun hori dela-eta, eraikina Dakotan (AEBetako iparraldean, Kanadarekin mugan) zegoela esaten zuten hiritarrek txantxetan. Horra hor eraikinaren izenaren jatorria. Gerora, ordea, Manhattan auzoa iparralderantz hedatzen hasi eta prezioak asko igo ziren, eraikin honi nolabaiteko esklusibotasuna emanez. Ondorioz, pertsona ezagun eta aberats asko interesatu ziren bertan etxebizitza bat erosteko. Eraikina Leku Historikoen Erregistro Nazionalean txertatu zuten 1972an, eta 1976an Interes Historikoko Gune Nazional izendatu zuten.


JÖKULSARLÓN Islandia

Jökulsárlón Islandiako laku handiena eta ezagunena da.Vatnajökull deituriko laku glaziarraren hegoaldeko muturrean dago, Skaftafell Parke Nazionalaren eta Höfn hiriaren artean. 1934-35 urte bitartean agertu zen aurreneko aldiz eta 1975ean, 7,9 km karratu izatetik gaur egun dituen 18 km karratu izatera igaro zen, islandiar glaziarrek jasan duten fusio bizkorraren ondorioz. Batez beste, 200 metroko sakontasuna du, eta horren ondorioz Islandia osoko bigarren aintzira sakonena dela esan daiteke. Izeberg eta izotz puskez beteta dago; horra hor ezaugarri deigarrienetako bat. Azken horiek Breioamerkurjökull glaziarretik jariatzen dira. Eremu honek ikaragarrizko kolore festa eskaintzen dio ikusleari, batik bat zeruaren kolorea glaziarrean bertan islatuta ikusten denean, erabateko zuritasunetik hasi eta urdin ederreneraino. Izebergen kolore aniztasuna ere erabatekoa da; zuri zuriak diren izebergak daude, baina baita urdin argiak ere. Gainera, sedimentu kantitate handi batez estaliriko zenbaitzuek beltz kolorea

hartu dute. Fenomeno honen arrazoia sinplea da: itxura “garbia” duten izebergek beraien zuritasuna mantentzen dute bira eman dutelako, behean zegoen aldeak bolumena galdu duenean harria biratu eta behean zegoen aldea geratu delako agerian; ilunago ageri direnek, ordea, beraien berezko posizioari eusten diote, hau da, hasieratik lakuan flotatzen hasi zirenean zeuden bezala mantentzen dira. Jökulsárlón metro gutxi batzuengatik bereizten da itsasotik, beraz glaziarrak, lakua husten duen ibaiak (1,5 km besterik ez ditu) eta ozeanoak itsasoko sarrera bilakatu dezakete lakua. Inguruan ohikoa izaten da fokak eta itsasoko hegaztiak ikustea, bereziki txenada artikoak, skuak eta laku ertzean ibili ohi diren eta sarri erasokorrak izaten diren kaio handiak. Lakuaren eta bere inguruaren edertasuna dela-eta, Jokulsárlón hainbat pelikulatako lokalizazio gisa erabilia izan da, besteak beste, “Beowulf & Grendel”, “Tomb Raider”, “Die Another Day”, “Batman Begins” eta “A View to a Kill”.


Laburrak

Napoleonen jauregi veneziarrak iraganeko xarma berreskuratu du

Armeniak hiritar europarrei bisak kendu dizkie Europar Batasuneko herrialdeetako biztanleei bisak kentzea erabaki du Armeniako Gobernuak. Era honetan, herrialde horretakoak ez diren biztanleek 180 egun igaro ahal izango dituzte bertan, gehienez. Edward Nalbandian Armeniako Kanpo Harremanetako ministroak adierazi duenez, Europar Batasuneko agintariek armeniarrei bisak ematea lortu nahi du Armeniak. Azerbaijan, Bielorrusia, Georgia, Moldavia eta Ukrainarekin batera, Armenia Europar Batasuneko Ekialdeko Erakundeko kide da, eta honen helburua Europar Batasuneko 27 herrialdeen eta herrialde post-sobietarren artean harremanak sendotzea da.

Arzak anaiek jatetxe berria dute Londresen Como hotelen kateak eta Arzak Instruction enpresak (azken honetan parte hartzen dute Juan Mari eta Elena Arzakek, Igor Zalakain, Mikel Sorazu eta Xabier Gutierrezekin batera), Ametsa deituriko proiektua jarri dute abian. Ametsa jatetxeak otsailean irekiko ditu ateak, Londresko Belgravia auzoko bost izarreko Halkin hotelean. Elena Arzakek azaldu duenez, asmoa ÂŤAmetsa euskal jatetxe handi bat bilakatzea da, nahiz eta Arzak jatetxearekin alderatuz karta desberdina izango duenÂť. Elena Arzakek Londresen bertan jaso du aurten munduko emakume sukaldari onenaren saria.

Alemaniako lehen Waldorf Astoria Hotela, Berlinen Alemanian ireki den aurreneko Waldorf Astoria Hotela Berlinen ireki da oraintsu. Luxuzko hotel honek 232 logela ditu eta KurfĂźrstendamm etorbide komertzial ezagunetik gertu dago. Bere harribitxia 31. solairuko suite presidentziala da; izan ere, 12.000 euro ordaindu behar dira bertan gau bat igarotzeko. Hotel berri honen irekitzearekin, Alemaniako hiriburua lehen mailako 26 hotel izatera igaro da.

Bilbo-Erroma, Alitalia konpainiarekin Alitalia aire konpainiak Bilbo eta Erroma artean hegaldiak eskainiko ditu berriro, Easyjet-ek ibilbide hau bertan behera utzi ostean. Martxoaren 27an hasiko dira 62

hegaldiak eta astean bi konexio izango ditu, asteazken eta igandeetan. Erroman 09:40an abiatuko dira hegaldiak; Bilbon ostera, 12:55ean. Udari begira, beste konpainia batzuek ere Bilboko aireportutik lotura berriak iragarri dituzte. Vueling-ek Atenas eta Fuerteventurara hegaldiak eskainiko ditu, Norwegian konpainiak Oslora eta Easyjetek Lisboara, batzuk aipatze aldera.

Sibaritentzako zinea Sao Paulon Sao Paulo hiri brasildarra munduko laugarren hiri garestiena da zinera joateko. Hori gutxi balitz, orain marka berri bat hautsi da bertan: Sao Pauloko JK Iguatemi luxuzko merkatal zentroak lehen 4D aretoa ireki du, eta sarrerak 25 euro balio ditu. Zinema honetan areto bereziak ere badaude; bertan, 180 gradu atzerantz inklinatzen diren italiar larruzko besaulki erosoetan eseri daiteke ikuslea pelikulaz gozatzeko. Zerbait jan edo edan nahi izanez gero, besaulkian dagoen botoiari eman eta zerbitzari bat agertuko da: palomitak eta 200 eurora arteko ardoak aukeran. Hiri behartsua eta miseria handia bizi duena bada ere, Sao Paulo luxuzko zinemetan berezitu da azken urteotan, eta gisa honetako 18 areto ditu dagoeneko: Brasilgo eskaintzarik handiena.

Pierre Cardinen Venezia berria Pierre Cardin moda diseinatzaile eta artista veneziarrak bere jaioterrian 250 metroko altuera izango duen etxe orratz erraldoia eraikitzeko plana eratu du. Orotara, 175.000 kilometro koadro hartuko lituzke eremuak eta hainbat elementuz osatuko litzateke: sei terrazez lotutako hiru dorre, bizitzeko egokiak izango liratekeen 60 solairu, 1.500 etxe, modaren unibertsitate bat, dendak, bulegoak, hotelak eta jatetxeak. Guztira, 2.000 milioi euroko inbertsioa eskatzen du proiektuak, zeinak, Cardinen ustez, Venezia etorkizuneko hiri izatera bultzatuko bailuke. Proiektuak era guztietako iritziak sortu ditu hiritarren artean; batzuek, kaltetua dagoen eremu baten eraberritze moduan ikusten dute; beste batzuek, aldiz, hiriaren ohiko paisaia erabat hautsiko duen proiektu suntsitzailea dela kritikatu dute.

Veneziako San Marcos Plazan oso entzutetsuak diren artelan eder ugari daude, plazaren izen bera daraman basilika, Orologio Dorrea edo Palazzo Ducale, besteak beste. Hala ere, interes artistikoa duten beste eraikin batzuk ere badira, tartean basilikaren fatxadaren aurrean dagoen Jauregi Napoleonikoa, hamabi urteko eraberritze lanen ostean berriro ere bere ateak ireki dituena. Jauregia Napoleonen aginduz eraiki zen 1806an. 1814an, honen gainbeherarekin, eraikina Frantzisco Josef I.a Austriakoaren eta bere emazte Sissiren jabego izatera igaro zen. Egun, Correr Museoak hartzen du eraikinaren zati handiena, baina beste hainbat gune ahaztuak eta baztertuak geratu dira, Napoleon eta Sissiren figurekiko ez baitute inoiz estimu gehiegi erakutsi veneziarrek.


Munduari Begira

Txina, munduko eraikin altuenaren bila Txinak gaur egun bizi duen oparotasunaren adierazle den Chengdu hiriak bere boterea agerian utziko du munduko eraikin altuenaren eratzearekin. Eratze fase betean den Global Centre eraikinak 100 metroko altuera izango du, munduko eraikin garaiena bilakatuko delarik aurki. Eraikinak guztira 1,7 milioi metro karratu hartuko ditu, eta horietatik 400.000 luxuzko artikuluen komertziora bideratuko dira. Horrez gain, bulegoak, aretoak, unibertsitatea, bi zentro komertzial, 5 izarreko bi hotel, Imax zinema bat, izotz gaineko patinajerako pista bat eta hondartza artifizial bat ere izango ditu.tzen dituena.

Italiar gazteluak alokairuan herrialdearen zorra gutxitzeko

Ontziekin egindako bonbillak, Manilako etxe txiroenetan Asmakizun berri bat Filipinetako etxe txiroenetako paisaia eraldatzen ari da. Coca Cola ontziak erabiliz kosturik eragiten ez duten bonbillak egiten hasi dira Manilako etxe behartsuenetan. Urez betetzen dituzten plastikozko botila hauei lixiba apur bat gehitzen diete barnean, eta sabaian jartzen dituzte; eguzki izpiei esker, 55 watteko potentzia duen energia sortzen omen da, hamar urtetarako argia eman dezakeena. Ideia hau pilatutako etxe txiki eta txiroetan bizi diren milioika filipinarren artean sortu eta hedatu da. Dirudienez, Manila hiriburuan hiru milioi biztanle inguru bizi dira elektrizitaterik gabe. Ekonomikoki dituen abantailez gain, elektrizitaterik ez dagoen etxeetan kandelek sortzen dituzten suteak ekiditeko ere balioko du asmakizun horrek.

Italiako Gobernuak ondare publiko diren gaztelu, kuartel eta kartzelak aldi baterako alokatzeko erabakia hartu du, herrialdearen zor publiko handia gutxitzeko neurri gisa. Alokatuko diren ondasunen artean aipatzekoak dira Orsini Gaztelua, Lazio eskualdean kokatua, Erromatik kilometro gutxira. Alokairuan jarri den beste eraikin bat Napolitik gertu dagoen Procida uharteko antzinako kartzela da. XVIII. mendean eraikia, mediterranear kostaldeko ikuspegi ezin ederragoa eskaintzen du kartzela kokatzen den inguruak. Etxeen salerosketarako momentu aproposa ez dela kontuan harturik, Italiako Estatuak beste zenbait eraikin historiko ere alokatzeko asmoa dauka aurrera begira. Guztira 46.420 eraikin ditu herrialdeak, eta momentuz horietatik 350 aukeratu dira alokairuan jartzeko.



TRINIDAD. Kubako harribitxi koloniala