Page 1

2011 Martxoa 35.zbk / 1,5 Euro 0 0 0 3 5

9

771888 505000


haizetara

ZAZPI

40 Thinkstock 34 Lucas VALLECILLOS 24 Thinkstock 16 Alfons RODRIGUEZ 06 Thinkstock Azaleko argazkia: THINKSTOCK • Aurkibideko argazkiak:

ARGITARATZEN DU: Astero. Herritar Berri SLU. DISEINUA eta MAKETAZIOA: Eneko Napal ARGAZKIAK: Argazki Press ERREDAKZIOA: Gran Via, 2-4. 48001 Bilbo (Bizkaia) Tfnoa: 946 61 20 55 E-posta: zazpihaizetara@astero.net EGOITZA: Pozo Blanco, 15 - 5 Bulegoa • 31001 Iruñea • Tel. 948 13 65 20. LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

16

34

06


aurkibidea

16 SAMUI ARTXIPELAGOA 34 BORN

Askorentzat gure planetan paradi- Modernitatea eta tradizioa suaren antz handiena duen lekua uztartu eta Bartzelonako da Thailandiako uhartedia modako auzo bilakatu da Born

06 BUDAPEST

Danubio ibaiak aldi berean erdibitu eta lotzen duen hiria da Hungariako hiriburua

24 LIBANO

Eremu txikian aniztasun izugarria biltzen duen herrialdea etengabe birsortzen ari dela ikusiko dugu

42 OAXACA

Malcom Lowry idazlearen Oaxaca eta egungoa alderatu eta ezagutuko ditugu

24

42

04 MUNDUARI BEGIRADA Guilineko mendiak, pintore eta olerkarien inspirazio iturri 49 BIDELAGUNA Agenda, bidaien eskaintzak, proposamenak, punta-puntako lekuak... 3


Munduari Begirada

Txinako hego-mendebaldeko Guangxi probintzian daude mendeetan zehar olerkari eta margolari ugarirentzat inspirazio iturri izan diren Guilineko mendiak. Montzoi denboraldiko argitzeetan, behe laino zerrendak tontor karstikoetan trabatzen direnean, Lijiang ibaiko ertzak akuarela batean bezala lausotzen dira. Guilin ertz horietako batean kokatuta dago; mendi berde-berdeak inguruan, edertasun berezia dario herriari. Askoren iritziz, hemen daude Txina osoko mendi eta ur ederrenak.

GUILINEKO MENDIAK

Getty Images/iStockphoto


5


Danubio ibaiko erregina

BUDAPEST Testua: Enrique Sancho eta C. Vila

Argazkiak: Thinkstock


Budapesteko Parlamentu ezaguna da orrialde honetako argazki nagusikoa: Danubio ibaiaren ertzean dago kupula, dorre eta antze handiz egindako lan arkitektoniko eder hau. Lerroon gainaldean, zubiaren beste aldean dagoen funikularra.

Muga ez beste edozer den ibairik munduan inon baldin bada, Hungariako hiriburuan gertatzen da hori. Bere uren lilurak elkartzen ditu bi hiri zahar, Buda eta Pest, bakarra sortzeko. Halaber, Danubio handientsuak uztartutako bi zati dituen hiria da Budapest. Aurten 200 urte betetzen dira hungariar kulturak eman duen musikari ezagunena, Franz Liszt, jaio zenetik. Urteurren horren harira, hainbat kontzertu, piano errezitaldi, erakusketa eta hitzaldi antolatu dira. 8

udapest hiriaren edertasuna estimatzeko modurik onena, Pest Budako muinoetatik mirestea eta Buda Pesteko ibaiertzetik begiztatzea dela diote bisitariekin beti adeitsu diren hungariarrek. Zuhaitzez betetako mendi-mazela multzo baten gainean hedatzen den Buda, bizileku lasaia da, ia aristokratikoa. Gazteluko auzoak eta bere bihurkako kalezuloek defentsarako jatorria erakusten dute. Pest, aldiz, bizitasunez betetako ordeka batean kokatuta dago. Bulego, denda eta lokal mundu-


koiak biltzen dira art deco estiloko bulebarretan. Danubio ibaiaren bazter honetan dago arte-jardunen erreferentzi puntu bilakatzen duten kupula, dorre eta antze handiz egindako gainontzeko lan arkitektonikoekin hornituta dagoen Parlamentu handientsua. Zubi eseki dotorez eta lurpeko metro-linea baten bidez lotzen dira elkarren artean bi bazterrak. Zenbait transbordadorek zeharkatzen dute ibaia ertz batetik bestera, eta oso maiz astintzen dituzte bere urak luxuko hotelen, atari

zabaleko jatetxeen eta abileziaz zaindutako parke eta lorategien aurrean pasatzen diren gabarren motor triki-trakatsuek eta laketontziek. Udako gauetan, inguru guztia distiratsuki argiztatuta dagoenean, zubien siluetek argipean dir-dir egiten dutenean, Danubio ibaian islatzen den irudia hiriaren postal xume bat baino gehiago aparteko bitxia da. Hungariako hiriburua historian zehar kultura desberdinek bat egin duten arragoa ere bada. Ekialdeko eta Mende-

baldeko lurrinak nahasten dira bertan oraindik eta nahasketa horren ondorio da Budapesten nortasun berezia. Gazteluko auzoa distiratsu azaltzen da Buda muino gainean, harresi bikainez inguratuta. Goraino iristeko, Adam Clark plazatik ateratzen den funikularrean igotzea da gomendagarriena. Kurioski, hementxe dago Budapesteko zero kilometroa. Gorantz goazen ahala, Pest estaltzen duen oihala zabaltzen doa gure begien aurrean. Lekuan, Danubio ibaia bilaka9


Franz Liszt musikariaren urtea Aurten 200 urte betetzen dira Franz Liszt jaio zenetik, edo hobe esanda Ferenc Liszt (edo are hobekiago esanda Liszt Ferenc, hungariarrek abizena jartzen baitute aurrena eta ondoren izena). Hungariar kulturak eman duen musikari onenaren jaiotzaren urteurrenaren harira, hainbat kontzertu, piano errezitaldi, erakusketa eta hitzaldi antolatu dituzte. Hungariako hiriburuko hainbat gune daude artista honi eta bere bizitzari lotuta: Váci eta Pesti Ciñas kaleak, Vörösmarty plaza ezaguna, musikariaren izena daraman plaza eta bertako giza irudia, Musika Eskola zaharra edo Liszt Ferencen Museo Memoriala dira aipagarrienak. Urteurrenerako antolatu duten egitarau oparoak artista honen alde gizatiarrena eman nahi du ezagutzera. Hain zuzen ere, konpositore ezagunaren inguru sozial, material eta artistikoa ezagutzera eman nahi da bere jaiotzaren berrehungarren urteurrenean, eta, bide batez, Hungaria musika klasikoaren gorenean aurkitzen dela egiaztatu. Ekitaldietarako prestaketa lanak dagoeneko martxan daude mundu osoan zehar. Munduko Liszt Eguna izango da, dudarik gabe, ekitaldi guztien artean garrantzitsuena. Urriaren 22an ospatuko da egun hori eta mundu osoko kontzertu aretoetan eskainiko da “Kristoren oratorioa”, artista honen lanik esanguratsuena. Liszt Urtearen gaineko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, honako helbidera jo daiteke: www.liszt-2011.hu 10


tzen da protagonista nagusi, eta, Kateen Zubia eta San Estebanen basilika, aldiz, aktore nagusi. Auzo erromantiko eta lasaia da honakoa, eta bere kalezulo bihurriek noragabean ibiltzera gonbidatzen dute. Lorategiz hornitutako jatetxeak bakarrik dira zalapartatsuak; menuak laguntzen dituzten ijitoen orkestren musika alaia da horren errudun. Ibilbidean funtsezko puntuak dira Matias eliza, Arrantzaleen Gotorlekua eta Errege Jauregia. Hiriaren defentsa-lanetan parte hartzen zuten arrantzale-kofradiei zor die izena gotorlekuak. Ural mendietatik etorri eta Arpad printzeak eramanda lurralde hauek beraien erresuma egin zituzten zazpi tribu magyarretako bakoitzaren ikur da dorre bakoitza. Asiako estepetatik Erdialdeko Europara X. mendearen inguruan iritsitako hungariarra bezalako herri gerrazale, zaldizko eta ehiztari batek, alemanak, juduak, txekiarrak eta eslovakiarrak bezalako eskualdeko herrien mosaiko osoaren ekarpen itzelez, kontinente zaharreko hiri liluragarrienetako bat eraiki izana paradoxa historikoa da.

Hiriko arkitektura handientsuaren adibideak ikus daitezke orrialde honetan, eta, ezkerrekoan, Merkatu Nagusia eta Franz Liszt musikariaren estatua bat. Merkatuan gozoak, janari minak, gazta usaintsuak eta opil piloa topatuko ditugu, eta, noski, baita paprika saltzen duten postu ospetsuak ere. 11


Buda muinoaren gainean, Errege Jauregiak Atenasko Akropolia berdindu nahi du; bikaina da zinez. Okre eta oliba koloreak nagusi dituzten eraikin barrokoz inguratuta dago eta bere barruan hartzen ditu Historiaren Museoa eta Galeria Nazionala. Kalesa apainduetan ibiltzen dira turistak auzoan barna eta zaldien apoek galtzada-harrien gainean ateratzen duten hotsak iragandako denboretara eramaten gaitu. Eta denbora horietara iristeko zein Budapest esploratzeko modurik

Ur termal magikoak Budapest hiriaren ezaugarri bereizgarrienetako bat ur termaletan aberatsa den munduko metropoli bakarra izatea da. Orotara 118 iturri termal daude hirian, egunero 21 °C eta 78 °C arteko 70 milioi ur litroko emaria garraiatzen dutenak. Mendeetan zehar hungariarren egunerokoan errotuta dago bainuen kultura; aldi berean erlaxagarria eta zirraragarria, modernoa eta tradizionala, egunerokoa eta berezia den tradizioa. Goizeko lehen ordutik, tentagarri suertatzen dira 38 °Cko tenperaturan dauden urek eskaintzen dituzten bainu termalak. Bainuetxe eta bainu gune ugari eta desberdinak eskaintzen ditu hiriak; hortaz, gomendagarria da probatzea. Gellert da ezagunena, 1918an eraikia, art nouveau estiloari jarraiki. Igerileku nagusiak jatorrizko kutsua galdu du zaharberritze lanak eta etengabeko bisita masiboak direla-eta, baina oraindik ere bere hasierako xarma mantentzen du berau inguratzen duten zutabe eta estatua koloretsuei esker. Gizon eta emakumeak banaturik, alde banatara aurkitzen dira bainu turkiarrak, saunak eta ur termalezko igerilekuak, baita mosaikorik ederrenak eta gainbehera ukitua duen giro erakargarria ere. Zalantzarik gabe, ezohiko esperientzia eskain dezakeena Széchenyi da, Europako bainu gune handiena dena. Gaur egun martxan dirauen Pesteko bainuetxe zahar bakarra da, eta bertan 12

38 °Cko tenperaturara datozen urez goza daiteke, kanpoan elurrak uraren lurrinarekin bat egiten duen bitartean. Ezer gertatuko ez balitz bezala, gizon askok xakean jolasteko aprobetxatzen dute. Gune honek hiru igerileku ireki ditu eta beste hamabi barnealdean; sauna, bainu turkiar eta masaje eskaintza ere handia da. Baina gorputzak sentsualtasun gehiago eskatzen badu, onena otomandarrek XVI. mendeko okupazioan utzitako bainu turkiarrak probatzea da. Jatorrizkoenetako bat Rudasekoa da, Gellért mendiaren eta Danubioren arteko eremuan kokatzen dena. Barnealdean forma oktogonala duen igerileku bat dago, zortzi zutabez mantenduta. Jatorrizkoa den bainu turkiar hau berez gizonezkoei zuzentzen bazaie ere, 2005. urteaz geroztik emakumeek ere erabil dezakete astearte eta asteburuetan; bainua mistoa den egunetan, alegia. Azkenik, Király da turkiarren garaiko jatorrizko beste bainu gune nagusietako bat, nahiz eta 1796an birmoldatua izan zen tradizioa eta berritasuna uztartuz; hori bai, betiere hasierako esentzia mantenduz. Dozenaka luzernarioz osatzen den bere kupula erraldoiak zeru izartsua dirudi. Hemen ere gizonak eta emakumeak banatu egiten dira, asteazken eta igandeetan izan ezik, egun horiek mistoak baitira.


Danubio ibaiaren alde banatan daude hiriaren bi zati nagusiak, Buda eta Pest. Orrialde honetako argazki nagusian ikus daitezke Chain zubiak lotzen dituen bi hiri zaharrak; bata, Buda, lasaia eta ia aristokratikoa da, eta, bestea, Pest, benetan bizia. Argazki nagusiaren gainean, terraza batean hartutako argazkia.

onena oinez eta garraio publikoak erabiliz ibiltzea da. Bere kaleetan barna noragabean ibiltzea da hiriaren espirituaz jabetzeko modurik onena.

Hiritik barna Hasteko, nahitaezkoa da Hungariako sabelkeriaren tenplu nagusia den Kozponti Vasarcsarnok edo Merkatu Nagusian geldialdia egitea. Futbol zelai baten halako bi, adreilu gorriz eraikia dago eta ganga-formako leihoak eta kristalezko sabaia ditu. Jakien benetako kaleidoskopioa da: hestebete


Hiriko postal gehienetan ageri den Chain zubia da orrialdeotako argazki nagusikoa. Zubi honek lotzen ditu Budapesten bi aldeak baina badaude batetik bestera igarotzeko beste hainbat modu ere: zubi eseki dotorez eta lurpeko metro-lineaz lotzen dira bi bazterrak, eta transbordadoreek zein gabarrek ere zeharkatzen dute ibaia.

gozoz, janari minez eta gazta usaintsuz gainezka dauden postuak, opil eta ogiopil piloa dituzten okindegiak, eta fruta eta barazki postu kopuru izugarria. Ezin falta paprika saltzen duten postu ospetsuak. Hungariako piperren kalitatea eta aniztasuna erakusteko, saltzaileek minenak eskaintzen dizkizute dastatzeko. Inozoren batek probatu, eta, mihia 14

sutan duela, ura erregutzen duenean, algara alai eta zaratatsuan lehertzen da postuko jendea. 06.00etatik 18.00ak arte merkatuko korridoreak eroslez beteta egoten dira, eta gorgarria da sortzen duten zalaparta. Atzerritar batentzat oraindik handiagoa dirudi zalapartak, aho-korapilo bilduma batetik ateratakoa baitirudi hizkuntza hungariarrak. Areago, hungariarrek beraiek diote ÂŤdeabruak asmatutakoaÂť dela. Bere historia luzea kontuan hartuta, Budapestek hiri zaharraren itxura izatea litzateke logikoena, eta halaxe ematen du lehenengo begiradan. Baina ez da inola ere horrela. Arkitektura klasiko,


Hiriko kaleetan topa dezakegunaren irudi pare bat ikus daitezke lerro hauen azpian: lehen argazkia erdigunean hartutakoa da, eta, bigarrenak, berriz, kaleko xehetasun bat ekartzen digu orriotara.

erromantiko, gotiko, errenazentista eta barroko sorta ederra du, baina ia beti aurretik “neo” aurrizkia jarrita, estilo horietako eraikinak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eginak baitira. «Gerra gehiegi», kexatzen da Joszef, terraza batean nire ondoan eserita. «Budako Gazteluko auzoa 30 armada baino gehiagok setiatu izan dute», jarraitzen du turismo gidari gisa diharduen hungariarrak. «Eztabaidagarria da turkoen 1541eko setioa 1686an austriarrek turkoak botatzeko 75 egunez bonbardatu zutenekoa baino suntsitzaileagoa izan zen ala ez. Baina ez dago inolako duda-

rik 1944 eta 1945 arteko neguan armada alemanak errusiarren erasoari zenbait astez eutsi zionekoak eragin zituela txikizio larrienak». Eta Pest? «Tira, Pest harresituta zegoen, baina, ordekan kokatuta egonik, harrapakin errazagoa zen». Hungariako hiriburuko herritarrek eraikin historikoen eskasia politikako, armadako eta, batez ere, kulturako pertsonaia ospetsuenei eskainitako ehunka estatua, oroitarri, bulebar, plaza eta zubiz berdintzen dute. Artea, literatura eta musika dira hiriko bizitzaren osagai nagusienetako batzuk, bere sukaldaritzakoa paprika den bezala. Baina konpositoreek eta pinto-

reek euren argitasunaren itzala utzi ahal izan zuten bitartean, letragizonak izan ziren 1848tik Lehenengo Mundu Gerrara arteko aldian Budapest egun den hiri indartsua bilakatu zutenak. Beraien elizkizunetarako tenpluak ez ziren hiriko kafe-etxeak baino. Aipatu tenplu horietatik garrantzitsuena New York kafetegi dotorea izan zen. 1894an zabaldu zutenean, literato, artista, aktore eta musikariek berehala egin zuten bere. Hain zuzen ere, Ferenc Molnar antzerkigileak, ate nagusiko giltza hartu eta Danubiora jaurti zuen, «New York kafetegiak sekula ez du itxiko!» aldarrikatzen zuen bitartean. 15


SA


Testua eta argazkiak: Alfons RodrĂ­guez

AMUI ARTXIPELAGOA Siameko paradisua


Paradisuaren pareko den artxipelago honetan bidaiariak aurki dezakeenaren ideia bat egiteko baliagarri dira orrialdeotako argazkiak; natura aberatsa, gastronomia itzela eta lasaitasuna dira jaun eta jabe.

Denboraldi luze baterako paradisuan galdu nahi dutenentzat primerakoak dira Siameko golko ederraren eta Txinaren hegoaldeko itsasoaren artean dauden uharte hauek. Gotorleku honetan adeitasunak, dibertsioak eta lasaitasunak ere paradisua aurkitu dutela dirudi. 18

area zuriko hondartzek, ur gardenek eta kokondoek estaltzen dituzte berde koloreko lur zati hauek, eta, gehiegi eraikitako zonaldeak ere badauden arren, bidaiarien irudimenean dagoen paradisu tropikala izaten jarraitzen du Thailandiako Samui artxipelagoak. Samui uhartea ez da oso handia; 51 kilometro errepide nahikoak dira gune ezberdinak lotzeko. Hondartzatik hondartzara doa errepidea, amaierarik ez duela dirudien kiribilean. Eta, behin uharteko uniforme ofiziala (bainujantzia eta zapatilak) soinean ditugula, bidaiariok iparraldeko edo ekialdeko hondartzen hautua egin beharko genuke, horiek baitira uharteko onenak. Horien artean Ghaweng eta Lamai nabarmentzen dira, baita horietatik oso urruti ez dagoen Tong Takien ere. Azken hori ingurunea edertu eta harea zuriak eta itsasoak osatzen duten monotonia hausten duten forma leuneko arrokez zipriztinduta dago. Hondartzez gain, baina, Samuin bada bestelako interesgunerik. Merezi du 15 metroko garaiera duen urre koloreko Budaren estatua izugarriraino iristeko igo behar ditugun eskailerak igotzea: Faneko muinoaren tontorrean aurkituko dugu, Hin Ngu tenpluaren ingurune ederrean. Plai Laem eta Bang Rak badiak zaintzen dituen gainetik, bikainak dira bistak. Hemendik ez oso urrun, Kunaram tenpluan, benetako momia bitxi bat dago; eguzkitako betaurrekoak daramatzan monje ospetsu bat da. Egia esan, garaiera honetan egiten duen eguzkiarekin, ezin zitekeen bestela izan. Uharteko barnealdeko naturaren adibide gisa, ur gezatan freskatzeko primerakoak diren Na Muangeko ur-jauziak aurkituko ditugu. Begetazio tropikalaren itzala ere lagun izango dugu. Uharteko bizilagun gehienak Na Thonen bizi dira, mendebaldeko kostan: bertan shopping-a, bidaia agentziak, tru-


ke-bulegoak eta terrazak dira nagusi. Giro hori gustuko ez badugu, Ban Hua Tanon herria da alternatibetako bat. Bertan musulmanak dira herritar gehienak eta arrantza dute bizirauteko ogibide nagusi.

Ko Pha Ngan eta Ko Tao Ko Samuitik iparraldera 20 kilometro inguru eginda dago Pha Ngan uhartea. Ferryak ordu erdi besterik ez du behar bertaratzeko. Hemen adreiluaren sukarrak ez

Harri beroak erabilita masajea jasotzen ari den bisitariaren gozamena suma daiteke goiko irudian. Izan ere, sparen bat edo beste ere badago Thailandiako uhartedi honetan.

Gida praktikoa Nola iritsi: Thai Airwais konpainiak Madril eta Bangkoken arteko zuzeneko hegaldiak ditu (www.thaiairwais.com). Hiriburutik, Bangkok Airwais airelineak egunero hainbat hegaldi ditu Ko Samuirekin. Ordu bat eta hogei minutuko hegaldiak dira. Txanpona: Baht izena du Thailandiako txanponak, eta, gutxi gorabehera, euro bat 41,5 bahten baliokidea da. Bisa: Gutxienez sei hilabeterako balio duen pasaportea beharko dugu. Bisa 30 egun baino gehiagorako bagoaz soilik beharko dugu. Non jan: Interneteko www.kosamui.com helbidean hainbat proposamen aurkituko ditugu, besteren artean, Dining on the Rock jatetxe ikusgarria. Thai sukaldaritza eta beste hainbat nahasten ditu, eta ingurune ederrean kokatuta dago; hori bai, apur bat garestia da. Arraina eta itsaskiak maite dituztenentzat Starfish da jatetxe egokia: Samuiko jatetxe zaharrenetakoa da eta prezioak merkeagoak dira. Informazio gehiago: Sarean Samuiren gaineko webgune ugari topa daitezke, besteren artean, www.turismotailandes.com (gazteleraz) edota www.tourismthailand.org. Azken hori Thailandiako Turismo Bulegoaren webgune ofiziala da, eta, informazio ugari emateaz gain (erosketak, urpekaritza, spa...), on line erreserbak egiteko aukera ere eskaintzen du. 20


Mantu orlegiz estalitako uharte txikiek osatzen dute artxipelagoa. Orrialdeotako argazki nagusian suma daiteke bertako begetazioaren ugaritasuna.

zuen horrenbesteko eraginik izan eta 170 kilometro koadroko uharte menditsu honen barnealdea mantu orlegi batez estalita dago; perimetro osoan dituen kokondoek alfonbra berde baten litsak dirudite. Uhartea bisitariaren ikuspuntuaren araberakoa da: ez dago egiteko askorik edo aukerak amaigabeak dira. Ibiltaria bazara, goiz erdiarekin nahikoa izango duzu. Sedentarismoa nahiago baduzu, betiko gera zintezke. Lorategi natural hau paradisu bihurtzeko ahaleginean lagungarri dira liburuak.

Thong Sala da metropolia, bere banketxearekin, posta bulegoarekin, supermerkatuarekin eta denda solteren batekin. Alternatiba gisa, iparraldean Chalog Lum herria dago; bertan, txosnaren bat edo beste eta hondartzan dabiltzan arrantzale solteak ikusiko ditugu. Hondartzan, bada itsasertzeko tenplu bat, eta, esaten dutenez, uhartera iritsi ziren lehen arrantzale txinatarrek eraiki zuten. Paradisuaren zati ez horren lurtarra ere existitzen dela ekartzen digu gogora. Hondartza askotara heltzeko ontzia beharko dugu derrigor.


Ostatu eta resort txikiak topatuko ditugu Samuin, tartean eskuineko orrialdeko beheko argazkian ikus daitekeenaren tankerakoak; itsasbazterrean lo egiteak badu bere xarma. Goiko irudian, uraren gardentasuna suma daiteke.

Hondartza miragarriak dira Samui artxipelagoko ezaugarri nagusiak. Dozenaka aurkituko baditugu ere, euren artean nabarmenenak mendebaldeko Sai Ri eta hegoaldeko Chalok Ban Kao eta Sai Daeng dira. Hori bai, lasaitasuna edozeinetan topatuko dugu.

Hat Ringen bainua hartzea derrigorrezkoa da. Lehen begiratuan beste hondartzen parekoa da uhartearen hegoaldean dagoen hareatza, baina, aldiz, ilargi beteko gauetan sekulako festak ospatzen dira bertan. Beste hondartza batzuek betetzen dute lasaitasuna eta eguzkia nahi dutenen nahia, horien artean ipar-ekialdean dagoen Thing Nai Pan edo Bottle Beach ahaztua: ez du luxuzko erosotasunik, baina bungalow merkeak eta arrain freskoa eta garagardo hotzak saltzen dituen txosna xume bat daude. Ko Pha Nganek amaiera dirudi, estasia, baina ez da hala. Urrats batzuk gehiago eman eta muturraren aurrean izango dugu beste leku berezi bat. Hori bai, paradisua publikoa denez, agerikoa da ez garela bakarrik egongo. Ko Taora iristeko Samuin –Pha Nagnetik ipar-mendebaldera 40 kilometrora– ferrya hartu eta ordubeteko bidea egin beharko dugu. Dordoka uharteak –hauxe baita Ko Taoren itzulpena– ez dauka Karibeko piraten base legendarioaren antzik. Hemen daude Siameko golkoko zein munduko itsas hondo ederrenetarikoak eta bisitariei paradisuak ur azpian jarraitzen duela erakutsarazteko interesa duten urpekaritza agentzia gehienak uharteko hiri bakarrean daude, Mae Haten. Hemen montzoiak lurrak behar duen urteroko tragoxka emateko lain 22

irauten du eta klima bikaina da ia beti. Abenduko eta uztaila-abuztuko denboraldi garaiak ekiditen badira, mundutik ihes egiteko leku paregabea da. Mendebaldeko Sai Ri hondartza edota hegoaldeko Chalok Ban Kao eta Sai Daeng, esaterako, benetako altxorrak dira. Resort edo hotelak txikiak dira eta ingurunearekin bat egiten dute. Hala, esaterako, Jansom badiatik munduko iluntze politenetakoa ikusteko aukera izan dezakegu. Ko Taoren ipar-mendebaldean, Nang Yuan izeneko fenomeno geologikoak erakarriko du bisitarien arreta: hiru uharte txiki eta orlegiz osatutako gerrikoa da, eta horiek harea zuriko zubi txikiekin elkarri lotuta daude. Inguruan ur gardenak dira nagusi, bainua hartzerakoan koloretako arrainek lotsarik gabe egingo dutelarik igeri gure inguruan. Zalantzarik gabe, snorkelling-a egiteko eta lasaitasun espirituala bilatzeko leku paregabea da. Nang Yuan babestutako erreserba naturala da eta debekatua dago bertara botilekin, latekin edota hondakin bilaka daitezkeen bestelako edukiontziekin sartzea. Jatetxe txiki bat eta gaua igarotzeko egurrezko etxola batzuk soilik daude bertan: behin goizeko bisitariak joaten direnean (arratsaldeko bostetatik aurrera ezin da sartu), txabola horietan desira daitekeen gaurik lasaienetakoa igaro ahalko dugu. Samuin egon ostean bisitarien oroimenean geratuko den oroitzapena argia da: hondartzak, kokondoak, eguzkia eta kresala. Baina ez ahaztu edertasuna jendearen abegikortasunean ere badagoela. Uharte hauek plazera bilatzen duten jainkoek sortutakoak dirudite, baina bertan bizi direnak gizaki duin eta askeak dira.


Testua: Urtzi Urrutikoetxea Argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea eta Thinkstock

LIBANO Etengabe birsortzen


Adin batetik beherako guztiontzat, gerra lekuaren oihartzuna dakar Libanok. 70eko hamarkadako distira kosmopolita erraz ageri da berriz ere sufrimenduaren memoriaren artean. Baina eremu txiki bateko askotarikotasunak Ekialde Hurbileko eta munduko herririk txundigarrienetakoan gaudela adierazten digu. 26

z druso, ez xiita, ez Falangea, ez Hezbola. Anjar beste mundu bat da, igande goiz batean Libanora sartzen bazara bereziki, Siriatik zatozela. El Assad familiaren presentzia etengabea amaitzeaz gain, Anjar inguruko mahastiak eta giro lasaia nabarmentzen dira. Haustura bakarra, elizatik dator, armeniar kristauak baitira bertako biztanleak. Omeiatarren garaiko gune arkeologiko garrantzitsuak jarri du Anjar turismoaren mapan, baina asko dira zuzenean Beirutera doazenak Damasko-


Omeiatarren garaiko gune arkeologiko garrantzitsuak jarri du Anjar turismoaren mapan. Bertan ikus daitezke argazkiotako eraikuntzak. Beirutetik irten eta zuzenean Damaskora doazenak asko badira ere, bistakoa da Anjarren geldialdia egiteak merezi duela.

tik muga pasatakoan. Eta Bekaa haranerako, eta Libanoko konplexutasunerako, atari bikaina da herria. Iparrerantz jarraitu genuen hiriburura barik, Bekaa haran ezagunaren bihotzera, Antilibanoko mendien beste aldean. Anjargo seinale elebidunek, armenierari ere leku eginda, Libanoko bihotz xiitari egiten diote leku kilometro gutxian. Nahiz eta, herrialde osoan legez, 単abardurak egin behar diren, herririk herri eta auzorik auzo komunitateak, sineskerak, leialtasun politikoak,

aldatu egiten baitira. Baina berehala nabari duzu Bekaa haranean Hezbolaren lurraldera iritsi zarela. Bandera horiak eta martirien argazkiak dira horren adierazle nagusi. Herri kontserbadoreek erresistentzia ideiari bide egiten diote, baina elkarbizitzaren adierazgarri da ere eliza eta mezkiten nahaste bitxia. Baalbekera turista gehien dakarrena, horratik, tenplu erromatarra da, munduko handienetakoa den Heliopolis. Jupiter, Venus eta Bako ardoaren jainkoaren gurtze-lekuak nazioarteko jaialdia 27


Fanarreko itsasargi zaharra da goiko irudian ikus daitekeena, eta, behean, herrialdeko izaeraren isla diren bi argazki: herririk herri eta auzorik auzo komunitateak, sinesmenak zein leialtasun politikoak aldatu egiten dira Libanon.

aterpetzen du urtez urte. Eta atarian dagoen Hezbolaren museoa ere ezin interesgarriagoa da.

Beirut Baalbeketik 85 kilometrora, Libanoko mendiak zeharkatuta dago Beirut hiriburua, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Barruko aldeko tenperaturak baino freskoagoak izanda ere, hezetasuna askoz handiagoa izaten da udan. Beirut Libanoko konplexutasun guztien isla da, oso eremu txikian gainera. Auzo xiitetan 28

barna iritsi gara itsasertzera, Sabra eta Xatilako sarraskiak beti gogoan. Palestinarren iheslari gune asko daude; geopolitikaren kontraesan guztiak agerian hiriburuan bertan. Libano osoko guneetan legez, ustezko babesak palestinarren bazterketa kontrolatua ere badakar. Eta hego eta ekialdeko auzune umiletatik, arabiar munduaren bihotzean martirien irudiak, azoka jendetsuak eta trafiko kaotikoa Ekialde Hurbileko izaerarekin bat eginda bizitzetik, Cornichera igaro zara minutu gutxian. Proventza edo Kataluniako mediterranear giroaren isla izan gura duen txokoan sartu zara ustekabean. Itsasertzeko kaleak ibiltzeko prestatuta daude, baita, zergatik ez aitortu, norberaren burua nabarmentzeko ere. Izan ere, neurri handi batean, Beirut nabarmenkeria da auzune


aberatsotan. Auto garestien, azken tendentzien eta modako lokalen agertokia, Ekialde Hurbilak Mendebalde modernoenarekin bat egin dezakeenaren ideia. Nahiz eta Mendebaldeko askorentzat ere ezin garestiagoa izan. Hamra auzuneko kaleetan konpondu gabeko etxe pare bat tiroz josita, horixe sufrimendu luzearen ia seinale bakar. Berreraikuntza eta sasoi berrietan murgiltzea berehalakoa izan da. Nahi beste egun eman daitekeen hiri handi eta kosmopolita da Beirut, eta arabiera ikasle askorentzat kuttuna. Damaskoko arabiera eskolek fama izanda ere, Beiruteko bizipozak erakartzen du jende gazte asko (bi hiriburuak elkarrengandik ordu pare batera daude). Fenizia zaharreko hiri eta portu garrantzitsuen herrialdea da Libano, izen

Sidon edo Saidia hirian hondartza eder eta luzea topatuko dugu, irudian ikus daitekeen bezala. Lehen planoan ageri dena itsasoko gaztelua da, hiriaren ehunka postaletako irudi ezagunena.

arranditsuz josia: Biblos, Tripoli, Tiro, Sidon eta beste hainbat, Mediterraneoko txoko horretatik mendebalderantz abiatu eta Kartago eta Iberiar penintsularaino iritsi zirenak. Lehen egunak herrialdeko iparraldean eman ditugu, Beirutetik hurbil, baina izaeran hain urrun dagoen Biblosen (Jbail) ostatu hartuta. Bidean utzi ditugu autobidea, diskotekak, kasinoak eta Beiruteko zoramena, hondartza eta portuaren abaroan eraikitako harresidun hiritxo bikainaz gozatzeko. Badatoz hiri gehiago, eta Libanoko

mendietako herrixka freskoak. Kristau maroniten eremuan bizi-maila altua eta Mendebaldearekiko lilura dira nagusi. Mahasti eta ardandegiak, Mediterraneo ekialdeko kutsua, kostaldeko aberaskien etxeak eta harrizko herri ederrak biltzen dira. Bcharre da ezagunenetakoa, herrialdeko banderan ageri den zedro baso garrantzitsuenetakoaren ondoan. Behinola Libano osoan gailentzen zen arbola sinbolikoa eremu babestu gutxi batzuetan baino ez liteke ikusi gaur. Bcharre literatur zaleen helmuga ere bada, herriko seme baita Khalil Gibran. 1883an idazlearen jaioleku izan zen etxea bisitarientzat prestatuta dago. Ingurune osoa da berezia da, komunitate kristauak, eliz dorreak, zedro basoak eta eski estazioak ere baitaude. Qadisha haitzuloak eta izen bereko ibaiak 29


Beirut Libanoko konplexutasun guztien isla da oso eremu txikian. Orrialde honetan hirian zehar hartutako zenbait irudi ikus daitezke, eta, eskuineko orrian, goian, Mediterraneo itsasoaren ertzean dagoen hiri honen ikuspegi orokorra. Beheko irudian, Beaufort gazteluaren hondarrak.

landutako eskualdea luzaroan izan da klase ertainen eta altuen kuttuna, udako berotik ihesi edo neguko bilgune.

Historia eta oraina Libano hegoaldea oso desberdina da iparretik, demografikoki nahasketa nagusi izan arren, herrialde osoan le30

gez. Bi hamarkadako Israelen okupazioak arrastoa utzi du, noski, libanoarren erresistentzian batez ere. Eta hori Hezbolak islatzen du beste inoren gainetik, Corniche utzi eta Beirut hegoaldeko auzoetan sartzeaz bat ikus daitekeen legez. Autobideak bizkor lotzen ditu Mediterraneo ertzeko hiriak, baina agerikoa da hegoaldearekiko oraintsu arteko utzikeria. Eta, hala ere, herrialdeko hondartzarik eder eta hutsenak geltoki paregabea dira Sidon eta Tirora bidean. Fruta-arbolen, itsasoaren eta martirien geroz eta afixa gehiagoren artean,


Beirutetik gertu badago ere, izaera oso ezberdineko hiria da Biblos; harresidun hiritxo izugarri ederra da. Orrialde honetako argazki nagusian antzeman daiteke zelakoa den kostaldeko hiri honetako giroa.

Sidon edo Saidia da lehen geltokia. Hondartza eder eta luzeak egiten du hiriko sarrera, kostaldetik gailentzen den gotorlekuaren ingerada beti aurrean. Itsasoko gaztelua da ehunka postaletako irudi ezagunena. Sidon zaharrak feniziarrengandik gaur arteko historia luzea gordetzen du bere kalexka eta zokoetan, itzaletan gustura ibiltzeko ezin hobe. Mezkitak, erdi aroko osta32

tuak, jauregiak biltzen dira eremu txikian. Eta museo bitxi bat, Sidon, iparraldeko Tripolirekin batera, aski famatu duena: Xaboiaren Museoa. Lau mendeko ibilbidea ikus daiteke. Hegoalderago joan ahala, israeldar okupazioaren eta 2007ko gerraren aztarnak geroz eta agerikoagoak dira. Kostaldeko autobidean Tiroraino joateko arazorik egon ez arren, bestelako bideetan istiluak egon izan dira eta turistentzat itxi ere egin izan dira. Baina merezi du hegoalderainoko ahaleginak. Historiak iragan hurbilenarekin bat egiten du Tiron, erromatarren gune arkeologiko garrantzitsutik Hezbolaren


Herrialdeko mendietako herrixka freskoen artean ezagunenetakoa da irudian ikus daitekeen Bcharre. Mahasti eta ardandegiak, Mediterraneo ekialdeko kutsua eta kostaldeko aberaskien etxeak dira nagusi Bcharre gisako harrizko herri hauetan.

oroigarri eta palestinarren guneetara. Tiroko hipodromoak 20.000 lagun hartzen zituen.

Iparrera bidean Beirutera itzuli baino lehen, itsas portu txikian geldialdia egitea eskertzen da, arrain freskoa jateko. Tiroko auzo kristauan denborak beste dimentsio lasai bat hartzen duen irudipena daukagu, gatazkak erabat harrapatu ez balu legez. Baina autobidean legez, autobidetik kanpo are agerikoak dira, Beaufort gaztelu gurutzaturantz zoazela kasu. Eremu sentibera; Nazio Batuen Erakundeko ibilgailuak, Hezbolaren bandera ho-

riak eta martiriren beltzak nahasten dira eremu honetan. Beirutek Ekialde Hurbileko energia eta irudimena biltzen ditu, baina hiriaren inguruan ere egun-pasako txangorako dozenaka txoko bikain daude. Chouf mendiak, esate baterako. Beiteddine jauregia da inguruko ezagunena; goizetik abiatutako txangoak herrixka lasai eta atseginetan geratzea ere badakar, Deiral-Qamarren, kasu. Hiriburutik iparrera, Beirutetik Biblos ederreko portu txikira bidean Jeita haitzuloak, Beit Maryko basoak eta Jounieh arrantzale herrixka, teleferiko ikusgarriarekin, lekurik atseginenetakoak dira.

Gero errepideak Siriaraino jarraitzen du, Tripolin barna. Libanoko bigarren hiria da eta ezagun du handitasuna. Biblos ikusgarriko gurutzatuen gotorlekutik Tripoliko arkitektura islamdarrera jauzia handia da, herrixkatik hirirakoa beste. Mamelukoen hiri zaharra zoko multzo handia da, mezkitak, hamam edo bainuetxeak, ostatuak, eskolak eta artisauen kale biziak biltzen ditu. Askok autobusa aldatu eta Siriako Latakia edo Zaldunen Krak gaztelura jarraitzen du, baina gutxiri zaio damu Tripoliko zokoan orduak galtzea, Ekialde Hurbileko bizitasuna bertatik bertara sentitzen. Libanorako agur ezin hobea. 33


Testua eta argazkiak:

Lucas Vallecillos

BORN

Bartzelonako moda-modako auzoa


Santa Maria del Mar eliza eta Fossar de les Moreres enparantza dira, ezkerretik eskuinera, goiko irudietan ikus daitezkeenak. Azpian, Sabateret kalea eta Ehungintza Museoko taberna. Eskuineko orrian, goian, Comercial plazako terraza bat, eta, behean, Dalmases jauregiko xehetasun bat.

Bartzelonako Born auzoa bere unerik goxoenean dago; bi kontzeptu antagoniko, modernitatea eta tradizioa, emaitza ikusgarriarekin uztartu ditu. Kalexka zaharkituek eta ehun urtetik gorako eraikinek osatutako sarea puri-puruan dago uneoro; auzoari bizia dario alde guztietatik. Bizilagun belaunaldi berri baten eskutik, gero eta kosmopolitagoa bilakatzen ari da auzoa, eta horren erakusle da Borneko aisialdi eta merkataritza eskaintza oparo eta erakargarria. 36

orneko merkatu zentralaren itxierak eragindako hiru hamarkada luzeko lozorroaren ondoren, auzoa bere erraietatik bertatik birsortu da, Bartzelonako glamour handieneko zonaldea bilakatuz. Auzotar belaunaldi berri baten eskutik, kutsu kosmopolita bereganatu du Erdi Aroan jatorria duten kalexkek osatutako sare labirintikoak, betiere Santa Maria del Mar elizaren babesean. Merkatuaren ingurumarietan nonahi aurki zitezkeen fruta, lekale eta jaki gazituen biltegi zaharrak, arte galeria, moda-modako denda eta jatetxe bilakatu dira; higiezinen prezioak, noski, orain dela gutxi pentsaezinak ziren salneurrietara iritsi dira. Montcada kale handientsua da auzoko etorbide dotoreenetakoa; Bartzelonako merkatari aberatsek XIV. eta XVII. mendeen artean eraikitako jauregi ikusgarriek osatzen dute. Guztien artean, honakoak nabarmentzen dira: 20. zenbakian kokatutako Dalmases jauregia –patio eta eskalinata barrokoak ditu eta opera kontzertuak ere hartzen dituen Espai Barroc kafetegia dago bertan–, eta 12. zenbakian dagoen Llioko markesen jauregia –Ehungintza Museoa hartzen du eta barneko patioan dagoen Textil kafetegi ezagunak oso terraza atsegina du–. Parez pare, orain dela urte gutxi berriztu eta handitutako Picasso Museoa dago; osotara


Miro diseinatzailearen dendan kuxkuxean ari den neska ageri da irudi honetan. Bartzelonako auzo honen arrakastak erakarrita, marka ospetsu askok zabaldu dituzte bertan dendak.

bost jauregi gotiko hartzen ditu museoak eta Malagako jenioaren obrara hurbiltzeko leku paregabea da. Historiak gainezko egiten du Bornen. Goazen bada auzoa ezagutzera. Kataluniako gotikoaren gailurtzat hartutako Santa Maria del Mar elizan hasi eta Borneko merkatuan bertan begirada bat botaz amaituko dugu ibilaldia; bertan, XVIII. mendeko hiriaren aztarna arkitektonikoak aurkituko ditugu. Aspaldian eltzegileek beraien buztinezko produktuak saltzeko erabiltzen zuten Plaça de les Olles ederra galtzerik ez dago, ezta Rec kalea ere. Bertatik, hiria hornitzen zuen Rec Comtal ubidea igarotzen zen X. eta XI. mendeetan; egun, aldiz, estetika liluragarriko arkupe gotikoz beteta dago. 38

Born auzo aberatsa izan zen XII. eta XVI. mendeen artean, batik bat itsas merkataritzara bideratutakoa. Hori bai, kaleen izenek argi eta garbi erakusten duten bezala, lanbide ugariren bilgune ere izan zen; Esparteria, Argenteria, Mirallers edo Vidrieria kaleak dira horren adibide. Fossar de les Moreres enparantzan auzoko hilerria zegoen garai batean; hain zuzen ere, bertan daude lurperatuta Bartzelona 1714. urtean Felipe V.aren tropen erasotik defendatu zuten herritarrak; inoiz itzaltzen ez den suontzi bateko garrak porrot horretako heroiak ekartzen ditu gogora. Borneko pasealekua ere esanahi historiko garrantzitsuko gunea da; Erdi Aroko zaldunak bertan elkartzen ziren justetan lehiatzeko, ohorea bera ere jartzen zutelarik jokoan. Hain zuzen ere, bornar


– Plastic (Passeig del Born, 19): Oso diseinu cool-a duen taberna da; horren erakusle, argi laranja berezi batek hartzen du guztia. Lokalaren atzealdean dantzatzeko pista bat ere badago, DJ programazio ona duena. Gauerditik aurrera mukuru betetzen da, giroa bero-bero izaten delarik. – La Rosa de Foc (Rec, 69): Bene-benetako gaueko taberna da. Gainera, afari-pasa bat egiteko aukera ere ematen du. Sustraidun musika izaten da beti: latinoa, flamenkoa, jazza, fusio etnikoa eta pop-rock espainiarra. Astelehenetan taberna itxita izaten da; hori bai, enologia eta koktelgintza ikastaroak eskaintzen dituzte. – Espai Barroc (Montcada, 20): Palau Dalmeses ezagunaren etxabean kokatuta dago eta bere luxuzko margo, eskultura eta gainontzeko erakusgarriek lokala guztiz hartzen dute; musika klasikoak are eta gehiago nabarmentzen duen esperientzia estetikoa proposatzen dute dekorazioaren eskutik. Leherketa barrokoa eragiten du horrek, ehunka urte dituzten hormak dardaraka jartzen dituen espiritualtasunez betetako leherketa. – La Vinya del Senyor (Plaça de Santa Maria, 5): Auzoko ardandegi preziatuena da, eta, 250 ardo mota baino gehiagoko eskaintza duela kontuan izanik, ez da harritzekoa. Sukaldaritza proposamen interesgarriak eta goi mailako upategiak bat egiten dute eskaintza adimentsu eta modernoan, guztia lokal txiki batean elkartuta. Aholkua eskatzeko orduan ez izan zalantzarik; izan ere, uneoro edozein zalantza argitzeko prest dauden profesional adituak dituzte. Arratseko zortzietatik aurrera ardandegia txiki geratzen da, jende gehiegi biltzera ere irits daitekeelarik. – Magic (Passeig de Picasso, 40): Ia 30 urteko ibilbide oparoaren ostean ere, puri-purian jarraitzen du rock areto mitiko honek. Bozgorailuek 70eko, 80ko eta 90eko hamarkadetako rocka jaurtitzen dute; bolumen izugarrian, noski. – Luz de Luna (Comercio, 21): El Brujo disko jartzaile ezagunaren eskutik, pop latinoa eta salsa dira nagusi dantzaleku honetan. Gauerditik aurrera, gori-gori jartzen da giroa.

GIDA. Arrats eta gauerako gomendioak:

– Suborn (Passeig Picasso, 42): Bazkariak zein afariak ematen dituzte jatetxe honetan. La Dama del Paraguas izeneko kamioilari taberna bat zena, 70eko hamarkadan oinarrituta dekoratu zuten; emaitza, Bornen gaua igarotzeko lokalik onenetakoa. Gauerdira bitartean sukaldaritza sortzailea aurkituko dugu; jarraian, 00.30ean, mahaiak kendu eta jatetxea dantzaleku bilakatzen dute.

Aspalditik irekita dauden lokalek eta ireki berri dituztenak bat egiten dute Born auzoan, gustu guztietarako aukerak eskainiz. Jarrain bildutakoak dira arratsa eta gaua igarotzeko interesgarrienetako batzuk.

– Hofmann (Argenteria, 74): Ostalaritza eskola eta jatetxea da aldi berean. Bertako plateretan, lehengaien esentzia, zaporea eta lurrina bizi-bizi mantentzen dira. Mediterraneoko sustraiak nabarmenak dira eskaintza gastronomikoan.

– Gimlet (Rec, 24): Estilo klasikoko kokteleria da, lerro xumeak, pareta hutsak, aulki altudun kontrabarra eta barra dituena. Ameriketako Estatu Batuetako 40ko hamarkadako kokteleriak omentzen ditu tradizio eta zerbitzu ezin hobeko lokal honek. Koktelak bikainak dira, eta, gainera, jazz doinuak entzuten ditugun bitartean har daitezke.

– Abac (Rec, 79): Gustu esklusiboko bezeroentzako jatetxea da, Michelin izar eta guzti. – Cal Pep (Plaça les Olles, 8): Goi mailako platerak eskaintzen dituzte. Barran bertan jaten da eta aulki bat eskuratzea ez da batera erraza izaten. 39


Puntako lokalek egiten dute berezi Born auzoa. Lerroon ezkerrean, Espai Barroc entzutetsuko piano gaualdietako bat. Eskuineko orrialdean, goian Sandwich taberna modernoa, eta, behean, chill out giroko S Pic jatetxea. Zitadelaren parkekoak dira gainerako irudiak.

deitzen zitzaion justa horietan parte hartzeari eta bertatik dator bai pasealekuaren bai auzoaren beraren izena. Historiarekin batera, merkataritza da Bornera hurbiltzen diren kanpotarrak erakartzen dituena. Izan ere, kalexkez betetako ingurune korapilatsuan, nonahi aurki daitezke saltokiak. Ez galtzeko, hona hemen hainbat aholku: Rec kalean MTX, A. Huno, Menchen Tomas eta Gimenez & Zuazo bezalako diseinatzaileak aurki daitezke, auzoarengandik inork txakur txiki bat ematen ez zuenean Bornen aldeko apustua egin zuten aitzindariak guztiak ere Custo entzutetsuarekin batera. Vidrieria kalea ere benetan interesgarria da; bertan, Vialis dendan, diseinuzko oinetako ederrak aurkituko ditugu. Auzoaren arrakastak erakarrita, Tous eta Miro bezalako marka handiek ere ireki dituzte dendak kale berean. Hori bai, dendarik interesgarrienetakoa Santa Maria kaleko Candela da, Espainiar estatuko zein nazioarteko diseinatzaile gazteen bildumen elkargune baita. Aholkuak aholku, ez ahaztu onena kalexka ezkutuetan galtzea dela, Bornen moda ibiltokietako etorkizuneko jenio izango diren diseinatzaile gazteen denda txiki ugari baitaude. Zitadelaren parkea ere bisitatu beharrekoa da, hiriko biriketako bat izateaz gain, aisialdi eta lasaitasunerako leku ezin hobea baita; txalupez jositako lakua eta guzti du. Parkearen izenaren jatorrian bertan kokatuta zegoen eraikuntza militarra dago; auzoak bere tropen aurrean erakutsitako erresistentzia irmoa zigortzeko, Felipe V.ak auzunearen ekialdea suntsitu eta bertan zitadela militar bat eraikitzea agindu zuen, betiere auzotarrak ondo kontrolatuta izateko asmoarekin. Eraikuntza militarren oroigarri den armadaren eliza bat zutik da oraindik ere. Kontuak kontu, parkea benetan interesgarria da, batik bat 1888ko Munduko Erakusketa hartzeko berrantolatu zutelako; Bartzelonako Zooa, Arte Modernoko Museoa, Zoologia Museoa eta Geologia Museoa hartzen ditu parkeak, baita itzalpe eta berotegi interesgarri bana ere. Berotegian, gainera, freskagarri bat hartzeko aukera bikaina izango dugu begetazio oparoa lagun. Kataluniako Parlamentua bera ere ingurune berde atsegin honen barruan dago. Borneko gaua, bohemioa eta alternatiboa, izugarri anitza da. Behin dendak itxi ostean, gaueko bizitzak guztiz hartzen du auzoa. Jatetxeak, musika emanaldiak eskaintzen dituzten tabernak eta terrazak mukuru betetzen dira, Born ez baita alperrik Bartzelonako moda-modako auzoa. Jatetxe harrigarri baten bila galtzeko leku paregabea da, prezioak eta eskaintzak askotarikoak baitira. Behin bapo afaldu eta gero, gainera, ez dugu faltako kopa bat hartu edo dantza egiteko aukerarik.


Testua: Alberto Rebollo Argazkiak: Thinkstock

OAXACA Malcolm Lowry idazlearen urratsen atzetik


Guelaguetza indigenen festan kolorez betetzen da Oaxaca. Lerroon azpian hondartza eta tipikoak diren etxe koloretsuak ikus daitezke. Ondoan, ur-jauzi ikusgarri bat.

Malcolm Lowryren Oaxacako egonaldia infernuetarako jaitsiera bat izan zen. Bertan, gehiegizko alkoholaren ondorioz, aldi ilun batean murgildu zen "Bajo el volcán" lanaren egilea, beste behin. Cuernavacan bizi izan zen urtebetez eta bi urtez Oaxacan. Lehen hiri horretan girotu zuen bere nobela garrantzitsuena.

44

urenavaca hiriarekin gertatzen den bezala, egungo Oaxacak ez du antz gehiegirik Malcolm Lowry idazleak ezagutu zuenarekin: Frantzia hotela hiru izarreko hotela da egun, trafikoak erabat hartua du hiria, Independentzia eta Mier y Teran etorbideek bat egiten duten kantoiko El Farolito kantina Simi doktorearen farmazia bihurtu da… Bakarneren basilikak, bere Ama Birjina errukior liluragarriarekin, erdialdeko hainbat kalexka ederrek, Domingo deunaren komentu harrigarriak eta Alban mendiko tenplu txundigarriek behintzat Lowryk 1937ko urtea amaitzear lehen aldiz ikusi zituen bezain dirdiratsu jarraitzen dute egun. Orduko hura izan zen Lowryk mezkal entzutetsua ezagutzeko Oaxaca de Juarez Oaxaca estatuko hiriburura egindako lehen ihesaldi suizida. Aldaketak aldaketa, hiriburuak eta estatuak berak izugarrizko ukitu magikoa mantentzen dute oraindik, batik bat bertako mendietan; mendilerro txundigarrietan sartuaz bat, bidaiariak berehala ulertzen du zapotec indigenek, beren arbasoetatik jasotako jakinduria bidaide,

zergatik aukeratu zuten ingurune hau beraien hiri garrantzitsuenak eraikitzeko. Ezinezkoa da Monte Alban txundigarrian dagoena baino zitadela ederragorik aurkitzea; bertan, erabateko harmonian uztartzen dira paisaia naturala eta gizakiek egindako eraikuntzak, ingurune ezin iradokitzaileagoa sortuz. Hori bai, Oaxacan Lowryren urratsak jarraitu nahi dituen XXI. mendeko bidaiaria zerbaitek txundituko badu egun, idazle ingelesak eskualdean egindako zoritxarreko egonaldian bisitatu zituen herriek egingo dute: Cuicatlan, Tomellin –“Sumendiaren azpian” (“Under the volcano”) Lowryren eleberrian Tomalin bezala azaltzen da–, Nochixtlan, eta, noski, Parian mitikoa.

El Farolito kantinako gauak Oaxacan igarotako denboran, Malcolm Lowryk hiriko kantina ugari bisitatu zituen. Horietako batean, La Covadonga izenekoan, gazte bat hurbildu eta honakoa esan zion ingelesez: «Agerikoa da zure pentsamenduek aztoratu egiten zaituztela. Horrenbeste kezkatzeari utzi


beharko zeniokeÂť. Juan Fernando Marquez zen gazte hori, Mexikoko Unibertsitatean Farmazia ikasi eta hainbat hizkuntza hitz egiten zituen gaztea. Adiskidetasun handi baten hasiera izan zen; Monte Albanera elkarrekin joan ziren, El Farolito kantinan zurrutean igarotzen zituzten gauak, eta, goizak, berriz, filosofiari buruz eztabaidatzen Ejidal bankuaren egoitzan. Hainbat aldiz, lagun mexikarrak kartzelatik ere atera behar izan zuen Lowry; ez hori bakarrik, kantinetan zituen zorrak ordaintzeko dirua ere utzi behar izan zion behin baino gehiago. Ejidal bankuan lan egiten zuen Fernandok. Bankuak lurra lantzeko interesik gabeko maileguak ematen zizkien nekazariei, eta, hain zuzen ere, Fernando beraren egitekoa nekazari horiei dirua eramatea zen; horretarako, herri eta arrantxoak zaldiz zeharkatzen zituen. 1937. urteko urtarril amaieraren eta otsailaren artean, Fernandok bidai horietako batean berarekin joateko gonbidapena egin zion Lowryri; hala, lehendabizi Cuicatlanera joan ziren, ostean El Parianera, eta, azkenik, Nochixtlane-

Alban mendian eta bertan dauden tenplu txundigarrietan erabateko harmonian bat egiten dute paisaia naturalak eta gizakiek eraikitako tenpluek.1937. urtean Lowryk ikusi zuenean bezain dirdiratsu dirau gaur egun gailur honek. Oaxaca de Juarez hiriburutik hamar kilometrora kokatuta, bertan aurki daitezkeen eraikinak gizateriaren ondare izendatuta daude.

45


Oaxacako mendilerroko bailara txiki batean kokatua, egun benetako herri fantasma da El Parian herrixka. Nekez aurki daiteke hau baino leku goibel eta malenkoniatsuagorik Oaxacan. Goitik behera, Cuiclatango eliza, Frantzia hotela eta La Soledad basilika ikus daitezke. Azkenik, El Farolito kantina, El Parian herrixkan bertan; gaur egun itxita dagoen arren, bertan igarotzen zituen Lowryk egunak eta gauak.

46

ra. Bidean, era guztietako bizipenak izan zituzten; tartean muturreko paramilitarren eraso bat ere jaso zuten, Oaxacan ohikoa den legez bertako jauntxo faxisten aginduetara zeuden paramilitarrena. Beharbada, Cardenasen gobernuko mezulariak zirela usteko zuten. Ziurrenik, bizipen horretatik jaioko zen “Sumendiaren azpian” eleberriko indigena gaizkile talde batek erailtzearen ideia: «Sarri pairatzen zituen ‘Gora Kristo Erregea’ oihukatzen zuten bidelapur kriminalen oihuak, eta eliza dirdiratsuetako kanpandorreetan kokatutako Cardenasen etsaien balen jomuga izan zen». Rulforen paisaia Cuicatlan atzealdean mendi gorri txundigarria duen herrixka ederra da, eliza txikia eta begiratoki atsegina dituena. Catan bezala ezagututako intsektuen kantua uneoro entzuten da berton eta hortik dator Cuicatlan edo “kantuaren lekua” izena bera ere. Nochixtlan, berriz, handixeagoa da; bankuak, enparantza eta merkatua ditu, eta, hori gutxi balitz, herritik gertu igarotzen den errepide modernoak nolabaiteko oparotasuna ekarri dio. Aldiz, Tomellin herri atsekabegarri eta tristea bihurtu da trenbidea behin betiko galdu zuenetik; lehendabizi pribatizatu egin zuten, eta, ostean, guztiz desegin, herria hilzorian utziz. Bertan behera utzitako hainbat tren bagoi eta jada erortzear den geltokia besterik ez dira geratzen. Hori bai, inolako zalantzarik gabe, hondamen handiena El Parian herrixkan aurkituko dugu. Oaxacako mendilerroko bailara txiki batean kokatua, egun bene-benetako herri fantasma bat da. Gertuko mendiek gauez herriak ilargiaren argi izpirik txikiena ere jaso ez dezan eraikitako hormak dirudite. Zaila da zinez leku goibel eta melankoliatsuagorik aurkitzea; ez dago inor kalean, saltoki bat bera ere ez dago irekita eta haizearen ufadak besterik ez dira entzuten. Etxerik gehienak adobezkoak dira eta erortzeko zorian daude, iraganean herriaren bihotz izandako tren geltokia bera bezalaxe; belar txarrek erabat hartutako trenbidea bera, aldiz, ikusi ere ez da egiten ia. Kurioski, El Parian herrixkak, Lowry beraren liburu batetik baino, Rulforen


lan batetik ateratakoa dirudi; haizeak xuxurlatzea bakarrik falta da. «Herri hau oihartzunez beteta dago; pareten hutsuneetan edo harrien pean ezkutatu daudela pentsa daiteke. Ibiltzen zarenean, zure urratsak zapaltzen ari direla sentitzen duzu. Karraskak entzuten dituzu. Barreak. Jada oso zaharrak diren barreak; barre egiteaz nekatuta daudela ere pentsa daiteke. Eta hitz egitearen hitz egiteaz ahitutako ahotsak. Hori guztia entzuten duzu. Soinu horiek itzaliko diren eguna iritsiko dela uste dut». “Pedro Paramo” liburuko pasarte hori esandakoaren erakusle ezin hobea izan daiteke. Western batean bezala, hainbat ate karranka egiten ere entzun daitezke El Parianen. Egoera beldurgarria eta irrigarria izatera hel daiteke aldi berean. Kanpoko begirale batentzat, El Parianen emandako denbora istant batean igaro daiteke. Bertako biztanle apurrentzat, berriz, denbora guztiz geratu da. Ziur. Beste dimentsio bat da.

El Parian Harrigarria badirudi ere, El Farolito izeneko kantina bat egon badago El Paria-

Oaxacak izugarrizko ukitu magikoa mantentzen du oraindik, batik bat bertako mendiei esker; lerroon goialdean ikus daiteke Oaxacako hegoaldean kokatzen den mendilerroaren irudi ederra. Beheko irudian, Oaxacako emakume heldu bat, eraikin bateko eskaileretan eserita.

nen; hori bai, espero zitekeen bezala, itxita dago. “Sumendiaren azpian” eleberriko El Parian gogora ekartzen diguten ezaugarri gehiago ere baditu benetako herriak: tabernaren atzean errekara bitarteko sakana dago, eta, Iraultzaren aurreko denboretatik tradizio politiko eta militar garrantzitsuko gunea izandakoa da honakoa. Oaxacako El Parianen “Sumendiaren azpian” eleberriko El Parianeko elementu guztiek dute lekua: sakanaren ertzean bertan kokatutako kantina, polizia sekretua, arriskua, mezkala, bakardadea. Hala eta guztiz ere, oharkabean igarotako antzekotasuna da. El Parian Lowryk irudikatu bezain leku beldurgarri eta ikaragarria da agian, nork daki; «El Parianek zerbait makurra duela dirudi», utzi zuen idatzita idazle ingelesak. «Gauerdian Tomalinera joan nintzen Plymouth automobila hartuta, Cervantes nire lagun 47


Oaxacako Estatuak hainbat hondartza paregabe ditu; goian horietako bat ikus daiteke. Eskuinean, hiriburuan bertan aurkitzen den Domingo deunaren tenplua, iraganean komentu izandakoa. Beheko argazkian Mitla ageri da, Alban mendiarekin batera Oaxacako eraikin arkitektoniko garrantzitsuenak dituen eremua.

tlaxcalteca, Ofelia saloiko oilar hazlea, ikustera. Bertatik etorri nintzen El Parianera. Uneotan El Farolito kantinako gelaxka batean nago, goizaldeko lau eta erdietan, ocha-k eta mezkala edaten dudan bitartean zuretzat hau guztia idazten, non eta aurreko gau batean Bella Vista kantinan lapurtutako paperezko orrian». Ukaezina da Lowryk profetatik asko zuela, baita, beldurgarria izanagatik, munduaren inguruan zuen ikuspegi apokaliptikoa gero eta benetakoagoa dela ere. Kontuak kontu, El Parian existitu existitzen da, denboraren burbuila baten geldituta bada ere. Tamalez, El Farolito kantina, erromantikoa izanagatik, 48

«ez zegoen El Parianen, Oaxacan baizik; noski, hein batean bakarrik, alde batetik Oaxacako El Bosque baitzen, eta, bestetik, Cuernavacako La Universal». Honetan guztian garrantzizko zerbait baldin badago, Juan Fernando lagunarekin egindako bidaian Lowryk bere eleberria eraiki eta gaizkile maltzur batzuen eskuetan hilko zen heroi indigena imajinatzen hasteko beharrezko materiala bildu zuela da. Ziurrenik, ohi zuen bezala, oharrak hartuko zituen, ostean Kanadako bere egonaldi luzean oinarri izango zituen oharrak. Azkenean, Mexikoko geografia eta historia fotomuntaketa batean bezala harilkatu zituen, irudi batzuek besteei gainjartzen zaizkien Mexiko bat sortuz, batik bat Cuernavacako eta Oxacako irudiei dagokienez. Edo, agian, guztia askoz ere sinpleagoa izango da, William Gass berak azaltzen duen bezala: «Lowry ez da leku bat deskribatzen ari; leku bat eraikitzen ari da».


35 Irudia: Koldo LANDALUZE

bidelaguna AGENDA

MUNDUARI BEGIRA PARISeko Forum des Alles berrituko dute FLORENTZIAn, trenbidea artearekin gatazkan AN P ETERSBURGOko Literatur Etxea eraitsi dute S «Poeten Hilerria», LONDRESeko ondare Animalia mehatxatuen bazarra, BANGKOKen Erotismoaren museoa, POLONIA katolikoan Antigoaleko lanbideak, arriskuan MEXIKO HIRIAn

• INTERNET • ESKAINTZAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

HORIZONTETIK HARATAGO Thesiger, ibiltari nekaezina MUNDUKO SUTEGIAK Inuiten elikaduraren muina GOGOAN HARTU Iparraldeko aingerua

HITZORDUAK KAROO DESERTUA: AfrikaBurn, gizarte eredu berri baten bilaketa libre eta artistikoa BUENOS AIRES: Munduko liburu azoka ezagun eta zabalenetakoaren agertoki UDABERRIA: Urtero desiratuenetakoari ongi etorria egiteko herrialde bezainbat tradizio daudela egiaztatuko dugu


laburrak HONDARRIBIA ETA BRUSELA, HURBILAGO Iazko esperientzia positiboari jarraipena emanez, Air Nostrum aire konpainia Hondarribia eta Belgikako hiriburua lotzen dituen zuzeneko hegaldi gehiago eskaintzen ari da martxoaren amaieratik. Iazko abuztuan jarri zuen abian konpainiak ibilbidea, eta, izandako arrakasta ikusita –batez beste eskaintzaren %70 bete zen–, aurten martxoaren amaieratik irailaren 25era zuzeneko bi hegaldik Hondarribiko eta Bruselako aireportuak lotuko dituzte astero. Era berean, Hondarribia eta Mallorca lotzen dituzten hiru hegaldi ere izango dira astero. Bilbori dagokionean, iaz bezala, Xerez, Menorca, Dubrovnik eta Madeirara bidaiatu ahal izango da Air Nostrumekin.

TURISMO GASTRONOMIKOA, KROAZIAN Kroaziako agintariek “Sukaldaritza kroaziarra” izendapena sortu dute eta, hau eskuratu nahi duten jatetxeek, herrialdeko sukaldaritzaren alde egin beharko dute eta, beren plateren %70 gutxienez tradizionalak izan beharko dira. Horrela, herrialdeko gastronomia turistengana helaraztea bilatzen dute. Izendapena lortzeko, hainbat sukaldari kroaziarrek osatutako araudia bete beharko dute jatetxeek; oraingoz, bene-benetan kroaziar diren ehun plateren zerrenda osatu dute. Horien artean daude strukle edo enpanada bereziak, indioilarra mlinci edo ogizko tira finekin edota fis-paprika edo ibaiko arrain erregosia.

HAINAN, LUXUAREN ETA YATEEN ERREINUA Txinako Gobernuak herrialdearen hegoaldeko Hainan uhartea hautatu du luxuzko turismoaren –eta, batez ere, yateak dituzten bisitarien– gune nagusi izateko. Uharteak Belgikaren antzeko tamaina eta klima tropikala ditu, zortzi milioi pertsona bizi dira bertan eta tokiko ekonomiaren zutabeak zerbitzuak eta nekazaritza dira, bertan ez baitago ia industriarik. Zenbaiten iritziz, luxuzko turismoa indartzeak uharteko harmonia hautsi eta aberatsen eta behartsuen arteko ezberdintasunak handitzea ekar lezake.

FAKTURAZIOA GARESTITU DU US AIRWAYSEK US Airways aire lineak maleten fakturazioa garestitu du, eta, hala, hilabete honetatik aurrera 23 kilo baino gehiagoko pisua duten maletak garraiatzeagatik 150 dolar kobratuko ditu; 32 kilotik gora dituztenen kasuan, 175 dolar (orain arte 100 dolar ordaindu izan dira). Neurria kontinente amerikarraren barneko hegaldietan zein Europara bitartekoetan ezarri dute. 23 kilo baino gutxiagoko maleten kasuan, lehena fakturatzea doakoa izango da, bigarrenarengatik 55 dolar ordainduko dira eta hirugarrenarengatik 200 dolar; alegia, orain arte ordaintzen zenaren bikoitza. 50

INDIGENAK LIMAKO BASAMORTUAN Limako shipibo indigenek, beste zenbait bizilagunekin batera, Cantagallo deitu duten gunea osatu dute: ehun familiek oihan berde eta euritsua Limako idortasunagatik aldatu eta proiektu turistiko baten bidez euren kultura erakusteko asmoa dute. Cantagallon ez dute txorrotako urik, baina hiriburuaren ondoan egoteak aukera ugari emango dizkietela uste dute. Hala, herrixka Rimac ibaiaren alboan kokatu dute, Limako erdigune historikoaren ondoondoan, eta etorkizun hurbilean ibaia zaindu eta Limako desertuan berdeguneak nagusi izango diren herrixka osatzeko asmoa dute. «Urte batzuen buruan komunitate hau turistentzat erakargarria izango da, shipibo diseinuak dituzten etxebizitzak eraikiko baitituzte, oihanean bezala», azaldu dute ekimenaren sustatzaileek.

TURISMO «BELTZA» MEXIKORA IRITSI DA Mexikoko zenbait zonaldetan bizi duten biolentziaren ondorioz 34.000 pertsona hil dira eta horrek turismo «morboso» edo «beltza» izendatu duten fenomenoari ireki dizkio ateak. Narkokulturaren hedapenak asko indartu du iragan den hamarkadaren amaieran jaiotako fenomenoa; hasiera batean, atzerritarrak, 35 urte ingurukoak eta dirudunak ziren hilketak izandako lekuetara joateko gidak eskatzen hasi zirenak, eta, gerora, “tour arriskutsu” hauek hedatzen hasi ziren. Ziurtatu dutenez, «droga kartelen arteko borroken arrastoak eta argazkiak ere eskatzen dituzte. Emozio handiak bilatzen dituzten bisitariak dira eta batez ere Europatik eta AEBetatik datoz».

MACHU PICCHU, BERE ARRAKASTAREN BIKTIMA Machu Picchu inken gune arkeologikoa «bere arrakastaren biktima» dela baieztatu du Unesco erakundeko zuzendari orokor Irina Bokovak. Guneak eguneko 3.000 bisitari jasotzen ditu eta kopuru hori mugatu edo ez eztabaidatzen ari da egun aipatu erakundeko Gizateriaren Ondareen Batzordea. Aipatzekoa da Peruk behin baino gehiagotan egin diola uko turismoa mugatzeari. Zitadelari eragiten dioten beste arazo batzuk ere badira, esaterako, hainbat urtetan zehar monumentuaren inguruko guneetan arlo urbanistiko zein estetikoan nagusitu den kontrol gabezia. Bokovaren hitzetan, presio turistikoa dago arazo horien atzean eta Unescok guztiak aztertzeko asmoa du.


Hitzorduak Ongi etorri



udaberria!

daberria iristearekin batera, negu hotz eta gogorrari agur esan, eta, euforia puntuarekin, eguzki izpiak beso zabalik jasotzen dituzte munduko bizilagun askok. Aire libreko ekimenak bikoiztu egiten dira, eta, Japonia gisako zenbait herrialdetan, jende mordoa biltzen da horietan; besteak beste, loreak elkarrekin ikusteko topaketa arrakastatsuak antolatzen dituzte. Baina hori neguari agur esateko dauden tradizio ugarietako bat baino ez da.

MADEIRA (PORTUGAL) Loreen Jaialdia Udaberria eta urtaro honetan ohikoa den loraldia ospatzeko, Madeirako hiriburu den Funchalen ikusmenarentzat zein usaimenarentzat bikaina den ikuskizuna burutzen dute maiatzaren 5etik 8ra bitartean. Desfileak dira ospakizuneko ekimen nagusiak: larunbatean milaka haurrek hartzen dute parte, eta igandean, aldiz, ehunka figurantek eta loreak omentzen dituzten gurdi alegorikoek. Madeirako loreei omenaldi bitxia eskaintzeaz gain, bertako tradizioekin jarraitzeko deia ere luzatzen du jaialdiak. Horiek horrela, erakustaldi artistiko eta kultural ugari eta anitzen agertoki bilakatzen da Funchal zenbait egunez.

ERDIALDEKO EUROPA Desfileak eta Böögg panpinaren erreketa Udaberria hartzeko eragatik bi leku nabarmentzen dira Erdialdeko Europan: Eisenach Alemanian eta Zurich Suitzan. Eisenacheko Udaren Garaipenaren baitan, milaka pertsona biltzen dituen desfile ikusgarria egiten da urtero. Desfilea 1897. urtetik egiten dute. Bere aldetik, Zurichen udaberria Sechseläuten jaialdiarekin hasten da ofizialki, eta, normalean, apirileko hirugarren igande eta astelehenean egiten da. Jaialdiari hasera emateko desfile bat egiten dute, baina ekimen honen puntu gorena Böögg panpinaren erreketarekin heltzen da: hiru metroko garaiera du eta negua irudikatzen du. Hain zuzen ere, panpina su erraldoi batean erretzearekin batera hasten da udaberria.

BULGARIA Ohitura paganoak Martxoaren 1ean, ohitura pagano batekin ospatzen dute bulgariarrek udaberriaren etorrera; hain zuzen ere, “martenitsa” izeneko apaingarriekin. Izen hori urteko hirugarren hilabetearen eta bulgariarren ohituretan eta pentsamoldean beti presente dagoen Amona Marta pertsonaia mitikoaren uztarketatik dator. Kondairaren arabera, Amona Marta beti dago umore txarrez, bere anai-arrebek aurreko urteko ardo guztia edan eta berarentzat tantarik ere utzi ez dutelako. Amonaren umorean ez ezik, eguraldian ere eragiten du horrek. Amona Marta lasaitzeko, jendeak martenitsa 52

bezala ezagututako eta eskumuturreko edo paparreko gisa erabil daitezkeen apaingarriak trukatzen ditu. Bulgariarrek martxoaren 1ean naturan zehaztu gabeko zorigaitzen bat pizten dela eta hura uxatzeko baliagarriena kolore gorria dela sinesten dute, eta, ondorioz, kaleetan saltzen dituzten apaingarri gehienak kolore horretakoak izaten dira. Kutunak zikoinak edo enarak iritsi arte eramaten dituzte, eta, bi hegazti horietakoren bat udaberriko zeruan ikusi bezain laster, martenitsa kendu eta loretan dagoen zuhaitzen bati lotzen diote. Horrenbestez, ohikoa da herrialde honetan martenitsa edo apaingarriz jositako zuhaitzak ikustea.


YUCATAN (MEXICO) Udaberriko ekinozioa Martxoaren 21ean izaten da udaberriko ekinozioa, eta, egun horretan, Chichen Itza gune arkeologikoko gaztelu ikusgarriaren iparraldeko eskaileran eguzki proiekzio bitxia izaten da: eguzkia sartzen denean eraikinaren bederatzi plataformen itzalak proiektatu egiten dira eta argi inbertituz osatutako zazpi triangelu ikus daitezke. Yucatanen, aipatu lekuan zein Dzibilchaltun gune arkeologikoan ikus daiteke ekinozioko ikuskizun hori. Bigarren guneko ekinozioa eguna argitzean izaten da, Zazpi Panpinak izeneko piramidean; Chichen Itza gunekoa, aldiz, iluntzean. Chichen Itzan lau egunetan zehar ikus daiteke fenomenoa, baina Dzibilchaltunen martxoaren 21ean soilik.

JAPONIA Hanami ospakizuna Tradizio nahiko zaharra da Japonian Hanami ospakizuna, eta, funtsean, herrialdeko parke nagusietan bildu eta gereziondoen loratzearen ikuskizuna jende askoren artean ikustea du helburu. Izan ere, japoniarrek izugarri preziatzen dituzte gereziondoen loreak. Bide batez, bilkurok piknikak egiteko ere aprobetxatzen dituzte. Ohitura aristokraziak hasi omen zuen entretenimendu gisa; denborarekin, berriz, gainerako klaseek ere bereganatu zuten eta gaur egun ezinbesteko errituala da japoniarrentzat. Horrez gain, turistak harritu eta maitemintzen dituen ospakizuna ere bada. Hanamia egunez ikus daiteke, baina baita gauez ere. Bi kasuetan da polita, baina, askoren iritziz, loratzea

ilargiaren argipean ikustea sekula ahazten ez den esperientzia horietakoa da. Japoniako zerua martxo amaiera eta apirila hasera bitartean hasten da kolorez eta usain gozoz betetzen, betiere herrialdeko zonaldearen arabera. Hanamia iristeko irrika handia izaten dute japoniarrek, eta, horren erakusle, zerbitzu meteorologikoek eskualde ezberdinetarako espero den eguraldiaren gaineko informazio zehatza eskaintzen dute. Okinawako uharteetan izaten da ikuskizun natural ikusgarri hau ikusteko lehen aukera, eta, loratzearen azken saioak, aldiz, Hokkaido uhartean izaten dira. Mirari hau ikusteko guneetariko batzuk Tokioko Ueno parkea, Yokohamako Kamonyama parkea eta Kyotoko Maruyama parkea dira.

ERDIALDEKO ASIA Navruz edo bizitzara itzultzea Erdialdeko Asian Navruz edo, bestela esanda, Udaberriko Jaialdia, urte irandarraren hasierarekin batera ospatzen dute. Zenbait komunitatek martxoaren 21ean, hau da, udaberriaren hasierarekin batera, ospatzen dute; beste batzuek, aldiz, udako ekinozioaren egunean. Datak data, lurraldeko jaialdi handiena da. Navruz hitzak “egun berri bat� esan nahi du. Eta halaxe da, Erdialdeko Asiako biztanleentzat udaberriko lehen eguna egun berri bat baita, bizitza berri bat... Navruzaren etorrerarekin dena bizitzara itzuliko balitz lez, dena berriro esnatuko balitz bezala. 53


hitzorduak Karoo desertua AfrikaBurn jaialdia Apirilak 27- Maiatzak 2



Basamortuaren erdian bestelako komunitatea sortzea eta artea alor ezberdinetatik garatzea dira AfrikaBurn jaialdiko oinarriak. Edonork har dezake parte, artista izan edo ez. 54

ez dago. Antolatzaileen hitzetan, ÂŤilargira egindako bidaia laburraÂť da. Asmoa behin-behineko komunitate bat osatzea da, ingurune ez-komertzial batean ekonomiaren zutabea eskuzabaltasuna izango den gunea. Aurten stof-a aukeratu dute gaitzat; hau da, afrikarrek hautsa, lurra, materia... bezala ulertzen dutena. Eta onena da parte hartzeko ez dela derrigor artis-

ta izan beharrik: ez dago lehiarik, epairik edo zentsurarik, edonork sor dezake artea AfrikaBurnen. Musikaria bazara, DJa edo opera abeslaria izan, parte hartzeko aukera duzu; gainera, gainontzeko partaideen baloreak ere aintzat hartzen badituzu, zure musika banatzeko aukera izango duzu. Zalantzarik ez izan: artearen alor guztiek dute lekua jaialdian.

Kim Ludbrook/EFE

aroo desertuan, Tweefonteinen (Hegoafrika) ospatzen da AfrikaBurn jaialdia. Ospakizunaren oinarrian AEBetako Burning Man jaialdia dago: urtero, milaka pertsona biltzen dira desertuaren erdian behin-behineko hiri berezi bat sortzeko. Topaketaren funtsa honakoa da: pieza eta figura artistikoak sortu eta jaialdiko azken egunean erretzea. Helburua, aldiz, ÂŤekonomiaren arauetatik at dagoen gizartea sortzeko batu eta ahalegin kolektiboa egiteaÂť. Parte-hartzaileek basamortuaren erdian kanpatzen dute lau egunez, bakoitzak bere egonaldian zehar beharrezko izango duen oro eraman behar duelarik. Jaialdiaren bertsio afrikarra, AfrikaBurn, Tweefontein probintzian (Hegoafrika) egiten da, Lurmutur Hiritik kilometro gutxi batzuetara. Jatorrizkoa bezala, hau ere arte jaialdi bat da, eta, basamortuaren erdira iristeko autoa behar da derrigor, sakelako telefonoentzat estaldura amaitzen den lekuan hasten delarik jaialdiko gunea. Esan bezala, beharrezko gauza guztiak eramatea komeni da, gertuan ez baitago ez herririk ez dendarik. Inolako publizitaterik ere


erakusketak

Buenos Aires

Galdutzat emandako Afganistaneko altxor arkeologikoak, Londresen Afganistaneko aberastasun arkeologikoetatik asko suntsitu edota okupazio eta gerra ezberdinen ondotik arpilatu egin dituzte. Orain, Londreseko Museo Britainiarrean 1992. eta 1994. urteen artean Kabuleko Museo Nazionaletik lapurtutako bolizko pieza zizelkatuak ikus daitezke, uztailaren 3ra bitartean. Afganistanetik kanpo pieza hauek ikusten diren lehen aldia da: I. mendekoak dira eta 1937. eta 1939. urteen artean aurkitu zituzten Bagramen, Kabul iparraldean.

Liburuaren azoka Apirilak 19 - Maiatzak 9

uenos Airesek erakarpen berezia du liburuak maite dituztenentzat eta Corrientes etorbidea da hiri zoragarri honetan liburutegi gehien biltzen dituen zonaldea. Antzokiak, liburutegiak, tabernak, kafetegiak, dendak eta kioskoak ez dira falta eta uztailaren 9aren etorbideko obeliskotik irtenda inguruotako kaleak zeharkatzea benetako plazera da bibliofiloentzat: agortutako edizioak, XIX. mendeko antigoaleko argitalpenak edota Paul Austerren azken liburua, denetik topa daiteke. Aurten, gainera, Buenos Aires Liburuaren Munduko Hiriburu izendatu du Unescok. Aipatutako guztia gutxi balitz, Argentinako hiriburuko liburu azokak beti du zerbait berezia. Ia hilabeteko iraupena izaten du eta programazio kultural, hezitzaile eta profesional anitza eskaintzen du, alor bakoitzean nabarmendu diren herrialdeko zein nazioarteko adituen parte hartzearekin. Aurten azokaren 37. edizioa ospatuko da, eta gisa honetako topaketetan ohikoak diren ekimenez gain,

Latinoamerikako liburu azoka garrantzitsuenetakoa da Buenos Airesen egiten dena. Aurten, gainera, Liburuaren Munduko Hiriburua izendatu du Unescok

apirilaren 29an hasi eta maiatzaren 3ra arte burutuko den Nazioarteko Poesia Jaialdia ere nabarmentzeko modukoa da. Hiriaren Gaua deitutako ekitaldian, azokaren itxiera ordua zabaldu eta aretoetan, standetan zein pasilloetan hainbat jarduera eta ikuskizunekin gozatzeko aukera izango da. Hirian zeharreko ibilaldi literarioa egiteko aukera ere ez da faltako. Informazio gehiago lortzeko, sartu www.el-libro.org.ar webgunean.

Tizianoren Veneziak eta Rubensen Anberesek bat egin dute Bruselan Tizianoren koloreen erabilpen iradokitzaileak eta Rubensen erretratu argitsuak elkarren alboan ikusteko aukera dago Bruselan, maiatzaren 8ra bitartean. “Maisu veneziar eta flamenkoak” izenburupean, bi korronte horietako 65 lan aurkezten dira erakusketan. Artista bakoitzaren izaera eta estiloa erakusteaz gain, Errenazimendu garaian Tizianoren Veneziaren eta Rubensen Anberesen artean izandako lotura ere erakutsi nahi da. Erakusketako komisarioaren hitzetan, «eskola veneziarraren eta flamenkoaren kasuan, bata ez litzateke existituko besteagatik izan ez balitz». Miroren obra eskultorikoak erakutsiko dira Parisen 40 urteren ostean Azken 40 urteetan lehendabizikoz zapalduko dute Joan Miroren lanek Estatu frantseseko hiriburua. Maillot museoa izango da obra hauen erakustokia, eta, uztailaren 31 bitartean, artista katalanaren 80 eskultura, zeramikazko 27 pieza eta paperaren gainean egindako 56 lan ikusi ahalko dira. Andre Kertesz argazkilariaren estetika perfektuak ikusgai, Madrilen Argazkilaritzaren historiako artista garrantzitsuenetakoa den Andre Kerteszen 100 irudi enblematiko erakutsiko ditu Madrilgo Anbereseko Karlosen Fundazioak apirilaren 10era bitartean, guztiak vintage estilokoak. Erakusketaren bidez Kerteszen bizitza artistikoaren ikuspegi orokorra eskaintzen da, eta, kronologikoki antolatuta, Budapesten jaiotako argazkilariaren bizitoki izan ziren hiru herrialde nagusietatik —Hungaria, Estatu frantsesa eta Ameriketako Estatu Batuak— ibilbide interesgarria egiteko aukera dago.


Horizontetik haratago

Juanma COSTOYA

WILFRED THESIGER Oinez sobera ibili zen gizona aurtzaroa eta lehen gaztaroa bere Etiopia idealizatuan igaro zituen Wilfred Thesigerrek. Bertatik Eton eta Oxforden ikasteko irten zen. Hori bai, oinak berriro ere Ekialdeko Afrikako hautsez jositako lurretan jarri zituenean soilik izan zen zoriontsu Thesiger gaztea. 23 urte zituela Awash ibaiaren isurbidea zehaztu zuen espedizioa zuzendu zuen; 1.200 kilometrotik gorako luzera duen ibaia ia inork esploratu gabe zegoen garai hartan, eta, hori gutxi balitz, sarbide zail eta arriskutsuko lur tribaletatik igarotzen zen. Arazoak arazo, bidaiak guztiz markatu zuen Thesigerren ibilbidea, eta, hala, oinez zein gamelu gainean Afrikako adarraren zati handi bat eta Saudi Arabiako barnealde basati eta baztertuena zeharkatzen eman zituen hurrengo urteak. Thesigerren bizimoldeko ezaugarri nabarmenetakoa mundu modernotik eratorritako eta bere zereginean lagungarri izan ziezazkiokeen bitarteko ugari irmoki baztertu zituela izan zen. Ez irratirik, ez kanpo laguntzarik, ez lur orotarako ibilgailurik, ez inolako erosotasunik; soilik nomada damugabearen abenturetan lagungarri zitzaion botikakutxa osatu eta anitza eramaten zuen berarekin. Hari esker irabazi zuen desertuetan eta mendietan zehar abentura-kide izango zituen zenbait gizonen laguntasuna.

Beduino eskuzabalak Thesigerrentzat, giza arrazak eskain dezakeenaren onenaren esentzia irudikatzen zuten basamortuko beduinoek. Bizi ziren ingurunearen gogortasuna gogortasun, portaera eskuzabalak zituzten. Esploratzaileak maiz errepikatzen zuen honako esaldia: ÂŤHerri baten bizi baldintzak zenbat eta gogorragoak eta ustez atzera56

tuagoak izan, bertako biztanleek gero eta aukera gehiago dituzte pertsona onak izatekoÂť. Bizitzaren gorabeheren eta egoera politikoen eraginez, Thesigerrek ezin izan zuen bere beduino maiteengana itzuli. Horren ordez, Eufrates ibaiak gainezka egiten duen lurretako paduretan bizi diren arabiarren artean babestu zen. Kanoak ordezkatu zuen gamelua, baina urte horietan zehar ere motibazio eta zoriontasun iturri berak izaten jarraitu zuen: bakarkako esfortzua, horizonte irekiak, ehizaren eta te gozoaren, kafe mikatzaren eta protokolozko elkarrizketen zeremoniak. Berriro ere, nazioarteko politikaren garapenak urrundu zuten esploratzailea bere patutik. Sadam Hussein boterera heldu zenean, padurako arabiarrek kurduen tratu bera jasan zuten eta milaka izan ziren abiazio irakiarrak jaurtitako leherkari eta gasen eraginez hildakoak. Thesigerrek ez zion sekula barkatu Bagdadeko tiranoari bere bekatua, Mus-

solinik bere haurtzaroan Abisinia indarrez hartu izana sekula ahaztu ez zuen bezala. Italiarren eta afrikarren arteko gerra bihozgabe hartatik hamarkada asko pasa eta bere bizitzako une ilunenetakoa bizitzen ari zela, mertzenario gisa aritu zen Thesiger Yemeneko gerra tribaletan. Bere burua zuritzeko, lekuko huts izatera mugatu zela esango zuen gerora. ÂŤHiriburuaren aurkako granada pare bat soilik jaurti nituen mortero batekin, eta, egia esan, enbaxada italiarra bete-betetan jo izana espero dutÂť, ziurtatu zuen. Bizi guztian zehar, ekintza bidez erakutsi zuen Thesigerrek ahazten ez zuen gizona zela, eta, hala, adiskidetasun sakonak eta gorroto errotuak izan zituen. Mundu modernoaren muga eta eskakizunek asaldatu egiten zuten espazio ireki handiekin eta XIX. mendeko esploratzaileen gisa jardutearekin amesten zuen gizona. Mundua ulertzeko zuen erarekiko fidela zen, eta, jada zahartzaroan ondo sartuta zela, kilometro luzetako oinezko ibilbide gogorrak Iran, Pakistan eta Afganistaneko mendiengatik trukatu zituen; bere fardel eskasean liburuak ziren nagusi, noski. Bere buruarekin benetan gogorra zen Thesiger, eta, zenbaitetan, baita besteekin tirano hutsa ere. Bere bizitzako azken egun aktiboak, Kenyan igaro zituen. Ehizatzeari utzi eta arrakasta izan zuen isileko ehiztarien aurka hasi zuen jardunean. Kondairazkoa zirudien indar fisikoa izan zuen bizi guztian zehar, eta, horren erakusle, hanketan egin zioten ebakuntza gogorrak ere ez zuen eraginik izan bere itxura dotorean. Horrenbeste ibili izanaren ondorioz, zenbait hezur lekutik aterata zituen. Handienak bezala, Wilfred Thesiger bizi izanagatik hil zen.


Munduko sutegiak

Juanma COSTOYA

LURRALDE ARTIKOAK Afari hotza

A

gerikoa azpimarratzea irudituko zaizue gastronomia gizarte zehatz baten kulturaren isla dela esatea, baina giza talde batek inuit edo eskimalen tankerako ezaugarri horren hertsi eta gogorrak dituenean, sukaldaritza jatearen arte izatera iristen da. Zirkulu polar artikoa inguratzen duten lurretan, pentsa daitekeenaren gisara, muturreko laztasuna da nagusi. Eta, gainera, ia beti presente dauden izotzari eta elurrari janariak prestatzeko ezinbestekoa den egurraren edo beste edozein erregairen falta gehitu behar zaio. Ehiza, arrantza eta jatekoen bilketa izan dira tradizionalki elikagaiak lortzeko modu bakarrak. Udaberrian hegaztien arrautzak jasotzen dituzte, eta, udan, berriz, euren dietan aniztasun apur bat izatea lortzen dute moluskuak, trikuak, baiak eta sustraiak bilduz. Mendeetan zehar, balearen haragia izan da inuiten plater nagusia.

soilik izan den euren kultura zein artikoko herri ezberdinen psikologia eta erlijioa ulertzeko.

Gaixotasun berriak Azken hamarkadetan inuiten dietan aniztasuna nagusitu da. Garraiobideei eta merkataritzari esker egun posible dute patatak, tipula, azenarioak eta

zerealen bat, normalean arroza, eskuratzea. Elikagai berriak prestatzeko erregai ezberdinak ere iritsi dira. Tradizionalki inuitek itsas txakurren koipearekin egiten zuten sua, eta, beraz, ez zuten prestaketa gastronomiko luzeetan aritzeko aukerarik. Horren truke, baina, haragi ia gordinak proteinei etekin gehiago ateratzeko aukera ematen zien inuitei, eta, hala, altitude izoztuetan bizirauteko gai ziren. Zibilizazioaren abantailek, ordea, arrisku dosiak ere badakartzate. Ez bizimodu tradizional baten “akulturazio� nabarmenarengatik bakarrik, baita elikadura mota kaltegarrien onarpenagatik ere. Azukrea, gozoak eta freskagarriak orain arte ezezagunak ziren dieta inuitean eta horien neurri gabeko kontsumoak orain arte ezezagunak zitzaizkien gaitzak ekarri dizkie, osteoporosia edota hortzetako ageriko arazoak kasu.

Tradizionalki, inuitek itsasoko ugaztun erraldoion hiru espezie ehizatu izan dituzte: euskal balea, beluga eta narbala. Balearen zati gustagarriena inuitek mattak edo muktak izenez ezagutzen dutena da. Funtsean, bale haragi zati bat da, bere azal eta koipearekin. Dieta eskimal tradizionalean ezinbesteko dira ere elur-orein haragia, hartza, zenbait intsektu, itsas txakur koipea eta irina nahastuta egiten diren opilak. Haragiarekin egindako salda, baiak eta algak ere oso preziatuak dira. Oinarrizko sukaldaritza animalia jatorriko proteinekin osatzen dute, bizimoldea –eta, eskimalen lurraldean, bizirik jarraitzea– baldintzatzen dieten tenperatura baxuei aurrea egiteko behar-beharrezkoak baitira. Ehizatzea, janaria prestatzea eta janaria banatzea zeremoniatzat hartzen dituzte, eta hori ezinbestekoa da orain arte ahozkoa

Anouk Stricher/Getty Images/iStockphoto

Proteina salbatzaileak

57


liburuen txokoa

Ante el silencio Argazkiak: Christophe Agou. Testuak: John Berger | Lunwerg, 2011 143 orrialde. 29,50 euro

Agerikoa denetik urrunago doazen argazkiak Christophe Agou argazkilariak hainbat nekazari frantsesekin igaro zuen 2002. urtea, eta, orduan hartutako argazkien bidez, hein batean bizitzaren, lanaren, denboraren joanaren eta urtaroen gaineko erreportajea ere izan daitekeen argazki-bilduma hau osatu du. Estatu frantsesean sortu eta egun New Yorken bizi den argazkilariak Forez probintziako herrietako natura zein bizilagunen eguneroko jarduna irudikatu ditu; naturaren erdian, euren animalien artean, euren lurrean dauden gizon-emakumeak dira, eta, euren begiradez gain, aurpegiera markatuak eta lanean edota atsedena hartzen ari diren eskuak ere ikus daitezke. Azken batean, Agouk bistakoa denetik harago joan nahi izan du irudiotan. Argazkiak bikainak dira, baita John Berger arte kritikari eta idazleak idatzitako testuak ere. Egindako lan apartaren erakusle, argitalpenak European Published Award for Photography saria eskuratu zuen iaz.

Denbora galduaren bila (1) Marcel Proust. Itz: J.A. Arrieta Alberdania-Elkar, 2010 632 orrialde. 32,40 euro

Proust, arimaren barrunbeak arakatzen XX. mende hasieran argitaratu zenez geroztik, gizaldi oso bateko eleberrigintza aldatu eta baldintzatu duen lana da honakoa. Kalitateari zein oihartzunari dagokionean, literatura unibertsaleko lan erraldoietako bat bilakatu da denborarekin. Argitalpena Pariseko aretoetako burges eta aristokraten zaletasun eta makurkerien erakusleiho da, baina, horrez gain, giza arimaren barrunbeak inor gutxik bezala arakatzeko gai da Proust; oroitzapen zaharrek utzitako lorratzak zein ekintza ñimiñoenak kontuan hartu eta ñabarduraz beteriko esaldi luze eta adierazgarrien bidez helarazten dizkio irakurleari.

)

Nosotros, los ahogados Carsten Jensen Salamandra, 2011 704 orrialde. 24 euro

Itsasoarekin eta nahi ilunenekin borrokan Danske Banks Litteraturpris Danimarkako literatura sari garrantzitsuena eskuratu eta “Morgenavisen Jyllands-Posten” egunkariko irakurleek azken 25 urteotako eleberri onena bezala aukeratu ostean, “Nosotros, los ahogados” herrialde eskandinaviarrean azken urteotan argitaratu den lan txukunenetakoa dela ziurta daiteke. Jensenek Danimarka hegoaldeko Marstal arrantzale herrian kokatu du istorioa eta itsasoarekin zein beste nazioetako biztanleekin, maite dituzten emakumeekin, eta, batez ere, euren nahi ilunenekin borrokan aritzera ohituta dauden marinelak dira protagonista.


Lógicas turísticas de la fotografía | Carmelo Vega Catedra, 2011 258 orrialde. 19 euro

Argazkilaritzaren eta turismoaren arteko lotura Turismoa irudiak sortzen dituen industria da eta argazkilaritza bere nahiaren diskurtsoari forma emateko erabiltzen duen lanabes gisa ulertzen du; kokaleku turistiko bat, ezeren gainetik, beharra sortzeko (joan, egon, disfrutatu) eraikitako irudi ideal eta irreala besterik ez da. Ideia horietatik abiatuta osatu du Carmelo Vegak liburu hau, eta, bertan, XIX. mendeko berezko manifestazio kulturalak diren turismoa eta argazkilaritza sakon aztertu ditu, baita bien arteko lotura eta elkar eragiteak ere.

Viaje al Japón Rudyard Kipling Laertes, 2011 203 orrialde. 12,50 euro

Kiplingen Japonia edizio berritu eta osatuan Turismoari erreferentzia egiten dioten idazkien artean altxorra da Kiplingek idatziko hau. Liburuaren arrakastaren adierazgarri da Laertes argitaletxeak dagoeneko liburuaren hiru edizio kaleratu dituela. Erritmoa, deskribapen bikainak eta zenbait efektu komiko erabilita, irakurlea liluratzen du Kiplingek, bide batez Japonia tradizionalaren eta modernoaren arteko ezberdintasuna eginez. Emili Olcinak, bere aldetik, sarrera formatudun saiakera bat eta zenbait ohar idatzi ditu, liburua dagokion testuinguru historiko, politiko zein literarioan kokatzeko.

El imperio comanche Pekka Hamalainen Peninsula, 2011 728 orrialde, 44,90 euro

Nueva York Pier Paolo Pasolini Errata Naturae, 2011 120 orrialde. 14,90 euro

Komantxeen benetako historia

Pasoliniren New Yorkeko esperientziak

Komantxeak nortzuk izan ziren argitzea eta euren tradizio, kondaira eta bizipenak ezagutaraztea da liburu honen helburu nagusia; amaierara arte euren identitatea mantentzeko gauza izan zirenen ahaztutako memoria berreskuratzea. Hollywoodeko western arrakastatsuetan komantxeak zibilizazioarentzat oztopo gisa azaldu bazituzten ere, gizatalde honen historia gainbegiratzea nahikoa da topikoetatik aldendu eta euren mundu sozial eta kultural berezitua zutela ulertzeko. Besteren artean, Ipar Amerikako eta Mexikoko herri indigenen artean merkataritza inperio garrantzitsua sortu zuten komantxeek.

«Oso erakargarria, benetan ederra, ihesbidea, konpromisoa, gerra; 20 urte dituzunean atsegin dituzun gauzak gustatzen zaizkizun bezala maite duzu hiri hau». Pasolinik halaxe deskribatu zuen New York hara egindako bi bidaia luzeen ostean. Egonaldi horien ostean idatzitako bi testuak dira orain espainolez argitaratzen direnak. Lehena lau hamarkada galduta eman dituen kasete batean grabatutako elkarrizketa bat da, eta, bertan, Pasolini lasai eta irmo ageri da, kultura garaikidearen kritikari handienetakoa zela agerian utziz. Bigarrenean, New Yorken izandako esperientzia mamitsu, alai eta kaotiko adierazgarrienak kontatzen ditu. 59


GoGoan hartu

David Good/Getty Images

IPARRALDEKO AINGERUA Ingalaterra

Honako eskultura hau Ingalaterra aipagarrienetakoa da. Antony Gormleyek eraikia, Gateshead herrixkan dago, Tyne and Wear konderrian. Altzairuzko eskultura ikaragarri honek, 20 metro luze eta 54 metro zabal ditu. Askatasunaren Estatua bera baino handiagoa da; urrunetik ikusteko modukoa, beraz. Ingalaterrako ipar-ekialdeak interes turistiko handiko hainbat txoko gordetzen ditu bere baitan, iragan erromanikoa duten lekuetatik hasi eta gizateriaren ondare izendaturik dauden mila eraikinetaraino; besteak beste, Adrianoren Harresia, Durhameko katedrala eta gaztelua, hainbat zubi ezagun eta diseinuzko eraikin ugari aurki daitezke inguruotan. Tartean dago Iparraldeko Aingerua ere, aipatu gabe uz-

terik ez dagoena. Estatua erraldoi hau muino baten gainean kokatuta dago, eta, bere izenak dioen moduan, aingeru bat irudikatzen du. Aingeruaren hegoak ez dira lauak; 3,5 graduko angelua dute. Horrekin egileak besarkadaren sentsazioa ematea bilatu nahi izan zuen. Iparraldeko Aingerua gaztea da oraindik ere, 1994. urtean hasi baitziren berau eraikitzeko lanak. Zalantza asko izan ziren tokia aukeratzeko orduan, izan ere, inguruotan 100 kilometro orduko haize ufadak ere jasan behar izaten ditu eskulturak. Hasieran herritar asko kontra agertu baziren ere, gaur egun Ingalaterrako zonalde honetako eraikin esanguratsuenetakoa da eta 90.000 pertsonek ikusten dute egunero bertatik pasatzerakoan. 61


Munduari Begira Pariseko Forum des Alles aisialdi gunea berritzen hasi dira

TGV italiarra, Miguel Angelen “David” eskulturaren mehatxu

Forum des Alles Estatu frantseseko aisialdi gune nagusienetakoa da, eta, azpiegituraren zaharkitzea dela-eta, eraberritze lanak egiten hasi dira. Merkatalgune hau “Pariseko zilborra” goitizenarekin ezaguna da, eta, bisitari kopuruari dagokionean, Europako handiena dela diote tokiko agintariek. Proiektua naturaren formetan oinarritu dute, eta, egituraren konplexutasuna tarteko, lanak amaitzeko hainbat urte beharko dituztela aurreikusi dute. Hala, merkatalgunea estaliko duen kristal zeharrargitsuz osatutako egitura erraldoia 2013. urterako prest egotea espero dute; 2016rako, berriz, lana bere osotasunean amaituta egotea aurreikusi dute. Lan hauen barnean sartzen da baita ere metroaren eta trenaren azpiegituren berritzea. Izan ere, gune hau hiriburuko garraiobideentzat lotura puntu garrantzitsua da eta eguneko 750.000 pertsona pasatzen dira bertatik.

Florentziako erdigune historikoaren azpian TGV trenbidearentzat tunel bat eraiki nahi dute, eta, zenbaiten ustez, sortuko dituen dardaren ondorioz hiriaren ikur den eskultura, Miguel Angelen “David” sonatua, arriskuan legoke. Lurpeko eraikitze lanetan aditua den Fernando de Simone arkitektoaren hitzetan, «eskultura dagoen gunetik 600 metrora tunelak egotea aurreikusten da plangintzan. Lanak hasi aurretik eskultura lekuz aldatzen ez bada, dardaren eraginez erortzeko arriskua izango luke». Miguel Angelek 1501. eta 1504. urteen artean egin zuen 4,34 metroko garaiera duen eskultura erraldoia, eta, kutsaduratik eta kalean jasan litzakeen eraginetatik babesteko, 1873. urtetik aurrera Florentziako Akademiaren Galerian dute gordeta. Museoko arduradunek alarma egoerak baztertu eta egoera aztertzen ari direla azaldu dute.

San Petersburgoko Literatur Etxea, promotoreen biktima San Petersburgoko Literatur Etxea eraisten hasiak dira dagoeneko. «Administraziora bidali genituen protesta eta eskaerei inolako jaramonik egin gabe eraitsi dute. Aurpegira barre egin digute, iseka egin diote hiriari», azaldu du alboko eraikinean bizi den bizilagun batek. Antigoaleko hiriburu inperialeko arkitekturaren defendatzaileek sinadurak bildu dituzte –horien artean Alexandre Solourov zine zuzendariarena– Nevski etorbidean dagoen eraiki62

naren aurrealdearen zati bat bederen kontserba dezaten, baina, sinadurak sinadura, “berreraikitzea” dioen oihal erraldoi batek estaltzen du egun eraikinaren aurrealdea. Literatur Etxea 1830eko hamarkadan eraiki zuten, eta, bertan, Fedor Tioutchev poeta, Ivan Tourgueniev idazlea eta Vissarion Belinski kritikaria bizi izan ziren, besteren artean. Eraldatzearen ostean, Literatur Etxea zegoen lekuan lurpeko aparkalekuak dituen hotel bat egongo da.


Londreseko «Poeten Hilerria», ondare babestu Bunhill Fields hilerria ondare babestuen zerrendan sartu berri dute Londreseko agintariek. XVI. mendean zabaldutako hilerrian poeta eta inkonformista politiko zein erlijioso ugariren hilotzak daude, eta, horien artean, hainbat pertsonaia ezagunenak. Londres ekialdeko gune bizi batean eta eraikin modernoz inguratua dago antigoaleko hilerria, eta, besteren artean, William Blake artistaren, “Robinson Crusoe” eleberri ezagunaren sortzaile izan zen Daniel Defoeren edota John Bunyan idazle ingelesaren hondarrak gordetzen dira bertan. Hilerriak 1853. urtean jaso zuen azken gorpua, eta, guztira, ia 120.000 gorpu jasotzen ditu 16.000 metro koadro-

ko gunean. «Bitxia da, baina hemen lurperatuta daudenak elkarrekin teologiaz eztabaidan hasiko balira, batzuek infernura kondenatuko lituzkete besteak», dio David Garrard historialariak. Egun, hilerria jende ugari biltzen duen parke hiritar bilakatu da eta ohikoa da zonaldeko eraikinetan lanean ari diren langileak bertako eserlekuetan eseri, eta, gizakien presentziara ohituta dauden urtxintxen artean, mokadu bat jaten ikustea. Urtero, abuztuan, William Blake handiaren jarraitzaile ugari biltzen dira artistaren oroitarriaren aurrean bere heriotzaren urteurrena gogora ekartzeko. Gainerakoan, hainbat bisitari ibiltzen dira batetik bestera, talde txikietan.

Mehatxupean dauden animalien bazarra, Bangkoken Tigre kumeak edota pitoi sugeak dira mehatxatutako animaliekin trafikatzen dutenek Bangkokeko espezien bazarrean eskuratzen dituzten animalietariko batzuk. Aire librean dagoen Thailandiako merkatu handi honek 200.000 pertsona har ditzake asteburu batean, eta, faunaren babeserako elkarteek ohartarazi dutenez, urteak daramatzate bertan babestutako espezieekin trafikatzen dela salatzen.

Polonia katolikoak ere badu jada Erotismoaren Museoa Zeramika perutarretatik hasi eta preserbatiboak ematen dituen 1934. urteko makina bateraino, 2.000 objektu erotikotik gora daude ikusgai Varsoviako Erotismoaren Museoan, Poloniako gisa honetako lehena. Polonia Europako herrialde katolikoenetakoa da, eta, hala, zenbait biztanlek haserrez hartu du poloniarrek sexuaz naturaltasunez hitz egiteko helburuz zabaldu duten museoaren irekiera. «Hau ez da pornografiaren museoa, arte erotikoaren museoa da; ez dago gela ilunik ez jostailu sexualik, soilik arte erotikoa», azaldu du museoaren jabeak.

Antigoaleko lanbideak arriskuan daude Mexiko Hirian Modernitatea, ohitura aldaketak eta teknologia berriak garai kolonialeko hainbat ogibideren desagerpena eragiten ari dira Mexiko Hirian. Besteren artean, organillero, merolico edo sendagileak eta gozoki tradizionalak saltzen dituzten camotero eta merenguero ibiltariak. Hiri kaotiko eta estresagarri honek jada ez du lekurik eurentzat, ezta zorrotzaile, ikazkin, esne-saltzaile edota gauzainentzat ere. Baina, hala eta guztiz ere, 19 milioi pertsonako hiri honetan bada oraindik ere lanbide tradizionalak mantentzeko borrokan diharduenik. Batez ere adineko jendea, bizi guztian zehar langile horien zerbitzuak erabili izan dituena, da tradiziozko ogibideak mantentzearen alde azaltzen dena. Generazio berriei, aldiz, arrotzak eta zaharkituak suertatzen zaizkie lanbideok. Hala eta guztiz ere, pertsonaia hiritar berezi hauek uko egiten diote euren ogibidearen desagerpenari eta egunen batean autoritateen zein hiritarren babesa izatea espero dute, gisa horretan euren ofizioak Mexikoko historiaren zati izatera igaro ez daitezen.


BUDAPEST. Bihotza Danubio ibaian duen hiria  

35. ZENBAKIA. MARTXOA 2011. BUDAPEST. Bihotza Danubio ibaian duen hiria SAMUI ARTXIPILELAGOA. Paradisu lurtarra LIBANO. Ekialde Hurbileko...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you