__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

OZEANO BAREKO COSTA RICA

OSA PENINTSULA

fiji

Lasaitasuna, natura eta gastronomia oparoa

Errozate

Garaziko bailarako zaindari eta atea

lakagigar

Islandian deabruaren bizkarrezurra dago

Mont Rebel

Lleida eta Huescaren arteko paisaia bertikalak


Azaleko argazkia: Alfons Rodriguez

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2. A 20018 Donostia Posta elektronikoa: zazpihaizetara@astero.net Telefonoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio.


44 16 36

22 6 26

aurkibidea139

16 Errozate Garaziko bailarako zaindari, 1.345 metroko gailurra behatoki pribilegiatua da AuĂąamendietara eta Abodiko paraje belartsuetara.

26 Fiji Covid-19ak ia eraginik ez du izan oraingoz Fijin, eta herrialdea pandemiarik gabeko oasi izaten jarraitzeko borrokan ari da etengabe.

22 Nepal Batak bestea lokatzez zipriztinduz eta etxean egindako arroz-garagardoa edanez ospatu ohi dute nekazariek Arrozaren Eguna.

36 Mont Rebei Lleidako eta Huescako lurretako paisaia basatiaren lekukoa da. Urak zizelkatutako haitzarteari harkaitz arteko bidea gaineratu dio gizakiak.

44 Lakagigar Suntsipena eta sorkuntza uztartzen dira Islandiako toki harrigarrienetakoan. Gainera, bisitari gutxien erakartzen duenetakoa ere bada.

06 Osa penintsula Koronabirusaren pandemiak gutxien kolpatutako Latinoamerikako herrialdeetako bat da Costa Rica. Erdialdeko Amerikan kokatutako herrialde txikia da, natura ikusgarrikoa eta kontrastez betetakoa. Mutur batean, Karibe itsasoa; erdialdean, sumendi katea; eta, beste muturrean, Pazifikoko kostaldea. Gu azken horretan egon gara, Osa penintsulan.

52 Proposamen tematikoa Gustura galtzeko moduko uharteak 56 Hitzorduak Udazkenera begirako hitzordu kulturalak martxan jartzen hasi dira pixkanaka-pixkanaka 58 Liburuen txokoa Mundu utopikoen bila ari zirenen atzetik 60 Zinema bidaiaria ÂŤThe Beatles: Get backÂť, Liverpooleko lau musikari mitikoen atzetik 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


MYANMAR Bagango tenpluak ez ei dira hain sakratuak andemiaren eraginak askotarikoak eta harrigarriak dira gizakiongan, eta ez gara soilik ekar ditzakeen osasun arazoez ari. Koronabirusaren hedapena mundua hankaz gora jartzen ari da, baita Baganen ere. Myanmarko tenplu gune sakratua da Bagan, Birmaniako antzinako hiriburua 847 eta 1287 artean, mongoliarrek konkistatu zuten arte. Oso eremu handia hartzen du tenplu guneak. Indotxinako penintsulako aztarnategi arkeologiko garrantzitsuena da Angkor hirikoaren ondotik, eta 1.500 tenplu budista inguru gordetzen ditu baitan. Lehen “bisitari izurritearen� beldur ziren –hori bai, turismotik bizi ziren–, orain, berriz, bisitarien desagerpenarekin, Poliziak inguruak zaindu behar izaten ditu gauez. Izan ere, tenpluak hutsik gelditu bezain laster, erlikiak lapurtzera bertaratzen direnak ugaldu egin dira. Polizien gaueko patruila batekin emandako orduetan, zeruaren edertasunari so egin zion Ye Aung Thu argazkilariak. Jainkoei, gizakiok egiten duguna, bost.

P

Argazkia: Ye Aung Thu

5


Osa penintsula PAZIFIKO ALDEKO COSTA RICA Testua: Xavier Moret

Argazkiak: Alfons Rodriguez


OSA PENINTSULA

Costa Rica Erdialdeko Amerikako herrialde txiki bat da, natura ikusgarria eta kontraste handiak dituena. Batetik, karibetar kostaldearen edertasuna dugu, Tortuguero eta Limón toki nabarmenenekin; erdialdean, sumendi kate eta parke nazionalak, eta beste muturrean, Pazifikoko kostaldea. Nahiz eta txikia izan (herrialdearen azalera 51.000 kilometro koadrokoa da), Costa Ricak bidaia baterako baino gehiagorako ematen du. Erreportaje honetan, baina, Pazifikoko aldeari helduko diogu, eta bereziki, Osa penintsulari. Goitik behera, nagi hiruhatz bat Matapalo lurmuturretik gertu eta tximino musuzuri bat Corcovado parkean. Erreportajea zabaltzen, Sierpe ibaiko airetiko ikuspegia.

8

oronabirusaren pandemiak gutxien eragin dion Latinoamerikako herrialdeetako bat da, baina egoera aldakorra da eta, nahiz eta zenbaki txikiak dituen eta kontrol neurriak ezarri dituzten, uda hasieratik izan den kutsatze kopuruaren hazkundeak kezka eragin du. Hala ere, Nazio Batuen Erakundearen eta Osasunaren Mundu Erakundearen aitorpena jaso du herrialdeak pandemiaren kudeaketa ona dela-eta. Costa Ricako hiriburu San Josétik 40 minutuko hegaldian iritsiko gara Puerto Jiménezera, penintsula honetako hiririk handienera, non natura beste guztiari gailentzen zaion, hondartza bakartiekin eta Corcovadokoa bezalako parke nazional zoragarriekin. Puerto Jiménezen sekulako hezetasunak egin digu harrera. Izerdiak bustita dugu kamiseta eta zerumugan palmondoak dira nagusi. Aireportu ondoan, hilerrian erabateko lasaitasuna topatu dugu. «Lotaratuen auzo» esaten diote ironiaz, «isilen auzo». Osan egin daitekeen onena, iritsi berritan behintzat, bertako tabernaren batean esertzea da; esaterako, Doña Dora-n edota Helen’s-en, gallo pinto bat jateko (Costa Ricako espezialitatea) edota kafe bat edo zuku bat hartzeko, herrialdeak eskaintzen dituen aukera guztiez ohartzen garen bitartean. Aukeretako bat Golfo Dulceko kostaldera joatea da; itsaso itxi eta hondartza zoragarriak ditu, giro lasaia eta olatu otzandu samarrak. Palmondo ugariak, zuhaitz handiak, nagiak, iguanak, lapa gorriak, tximuak eta beste animalia batzuk arduratzen dira bidaia animatzeaz. Osa penintsulako brankan dagoen Matapalo lurmu-

K

turrerako bidean hainbat hondartza daude, Playa Preciosa, Playa Blanca, Playa Sándalo eta Playa Colibrí, bata bestearen atzetik; hondartza bakartiak, ur-jauzi ezkutuak eta giro exotikoa. Matapalo ondoan, hondartzatik oso gertu, Casa Verde delakoa dago, Floridan bizi den iparramerikar baten jabetzakoa, eta eguneko alokatzen duena. «Iparramerikar asko etortzen dira hona urtero hilabete batzuk pasatzera», esan digu Carlosek, etxeko zaindariak. «Hurbil geratzen zaie, eta Estatu Batuetan baino askoz hobea da klima. Ni hemendik hurbil jaio nintzen, eta, atzerrira joan naizen arren, uste dut paradisu paregabea dela kosta hau». Carlosek mendiko txerriei, basurdeei, buruz hitz egin digu, menditik jaisten direla eta uztak txikitzen dituztela. Pumei buruz ere hitz egin digu. Puma asko geratzen ez diren arren, noizean behin ateratzen dira, Osa penintsula naturak ia beti harrituko gaituen lekua dela gogorarazteko. Parke barruan Corcovado Parke Nazionala da Osa penintsulako beste harribitxietako bat, oraindik masa-turismoa iritsi ez den lekua. 1975ean sortu zen, 40.000 hektarea baino gehiago ditu, eta fauna eta landaretza pribilegiatuak. Bertan bizi dira ere zenbait orero, ezkutuko urre-bilatzaileak, basoa suntsitzen dutenak, zortea izango duten itxaropenak bultzatuta. Rangerrak haiek harrapatzen saiatzen dira, baina oreroek ondo ezagutzen dute eremua eta atxilotu aurretik alde egiten dute. Ifigenia San Josen jaiotako ekologista bat da, eta ha-


OSA PENINTSULA Juan Cubillok 56 urte ditu eta Rancho Quemado inguruan bizi da. «Orero» lanetan aritu izan da urteetan, debekatu zuten arte.

10

mazazpi urte daramatza Osan. Corcovadorako bisita egiten lagundu dit. «Nik Biologia ikasi nuen San Josen, baina pistolekin egindako eraso baten ondoren, Osa penintsulara etortzea erabaki nuen», esan dit. «Orain turismo arduratsuko enpresa bat daukat, Osa Wild, eta nire lehentasuna Costa Ricako zati honen izaerari eustea da. Urbanizazio handia egin nahi izan zuten, Marina de Puerto Dulce, baina zorionez gelditzea lortu genuen». «Ustelkeria arriskutsua da», gehitu du. «Pazifikoko kostaldean, Gaunacaste eta Manuel Antonio Parke Na-

zionalean ikusi dugu hori, han gehiegi eraiki baita. Osan, ordea, oraindik garaiz gaude geldiarazteko». Costa Ricako Gobernuak politika alderraia egin du Osan. 80ko hamarkadan deforestatzeko eta ganadua sartzeko laguntzak eman zituen, baina 90eko hamarkadaren amaieran zuhaitzak landatzea sustatu zuen. Kontraesana. Corcovado parkean, zorionez, itsaso ondoko oihan eder bat babestea lortu da. Bertan tximino, guakamaio eta pizote ugari daude. Tapireak, pumak eta jaguarrak, ordea, ez dira hainbeste ikusten.


Oihanaren erdian, Tropikoko hezetasunak jandako ur-ponpa handi batek atentzioa ematen du. Duela urte asko abandonatu zuten urrea bilatzen zuten kanadar batzuek. Pixka bat harago, Madrigal ibaian, Álvaro Montoya gidari beteranoak hau kontatu digu: «Orain dela 35 urte etorri nintzen hona lehen aldiz, aitari laguntzera, oreroei gazta saltzera. Ni umea nintzen, eta gogoan dut aitak beti esaten zidala inoiz ez nendila urre bila hasi, diru madarikatua zelako. Lur hauek sakon bizi izan ditut, eta orain oso harro nago babesten laguntzeaz».

«Orero» zaharrak Osan oreroei buruzko istorio asko kontatzen dira. 70eko hamarkadaren erdialdeaz geroztik debekatuta dago penintsulan urrea bilatzea, baina lehen hainbat herrialdetatik jende asko etortzen zen aberasteko asmoz, eta gaur egun oraindik ere badira basoetan sartzen diren isilpekoak, milioiak emango dizkien pipita bat aurkitu nahian. Egun, orero zahar horietako batzuek tour-ak egiten dituzte urre bideetan barrena. Juan Cubillok 56 urte ditu eta Rancho Quemado inguruko lursail batean bizi

Goitik behera, eta ezkerretik eskuinera, ceiba erraldoi baten sustraiak, kaiman bat Sierpes ibaian, koati familia bat eta papagai bat.

11


OSA PENINTSULA Lerroon ondoan, ezkerretik eskuinera, Ulises boruca mozorro tradizionalarekin; Maria Mora, kotoia ehuntzen, eta tindagai naturalak. Behean, kolonaurreko esfera misteriotsuak. 500 bat daude.


GIDA PRAKTIKOA Hegaldiak Iberia konpainiak astean hainbat hegaldi ditu Madrilen eta Costa Ricako San Joseren artean.

Hotelak Presidente hotela. Central Ave Blvd, 7th Street, San José. tel.: +1 877-540-1790. Erdialdean eta atsegina.

Quelitales hotela. Peñas Blancas, Cartago probintzia, Cachí, 30204. tel.: +506 2577 2222. Oihanean, birdwatchingean espezializatua. Agua Dulce Beach Resort. Playa Preciosa, Puerto Jimenez-eko aireportutik 4 kilometrora, Puntarenas probintzian, Puerto Jiménez, 60702. tel.: +506 8310 6304. Cristal Ballena hotela. Uvita hegoaldetik 7 kilometrora, Costa Ballena, Puntarenas 60504a. Tel.: +506 2786 5354. Oso ondo kokatuta eta kostalderako bista bikainekin.

Jatetxeak Sikwa. 1. Etorbidea 1, 33 kalea. Costa Ricako San José. tel.: +506 7093 1662. Indigenen janarian espezializatua.

Al Merkat. 13. etorbidea, Eskalante auzoa, San José. tel.: : +506 2221 0783. Produktu onak dituen jatetxea; sukaldaritza indigena. Bo. Av. 2, Katedrala, San José. Tel.: : +506 2222 1003. Fast food jatetxe katalana, beraiek egindako hestebeteak eskaintzen dituena. Korkovado itsaski-denda. Puntarenas probintzia, Puerto Jiménez. tel.: : +506 2735 5659. Itsaskia eta beste produktu batzuk, itsasbazterrean.

Museoak Gune arkeologikoa, 6. finka. Cantón de Osa, Puntareras probintzia. Museoa eta ibilbide arkeologikoa, diquis indiarren granitozko esfera handiekin. Urrearen Museoa. Kulturaren plaza. Erdiko etorbidea, 5. kalea, San José. Tel.: : +506 2243 4202. Kolonaurreko urrezko objektuen bilduma ona.

13


da emaztearekin eta lau seme-alabekin. «27 urte nituela iritsi nintzen hona –esan digu– eta 25 urtean orero lanetan aritu nintzen. 70eko hamarkadan urre bilatzaile asko etorri ziren hona. Egunean hiru kilo ere atera zitzaketen. Gaur egun, ordea, debekatuta dago eta niretzat benetako urrea mendi berdeak dira. Landatzen edo salbatzen dugun zuhaitz bakoitzak lur hori hobetzen laguntzen du». Juanek inguruko basoan barrena aurrera egiten duen uhar batera ekarri gaitu. Han, ordubete inguru egon gara, pala, erretilu eta bahearekin lanean, garai batean oreroek egiten zuten bezala. Urrea aurkitu dugu, oso gutxi, baina hunkigarria da aleak harea beltz artean dirdir ikustea. Itzultzean, ekaitz izugarri batek ulertarazi digu zein gogorra izango zen oreroaren bizitza. Cizia Zyke abenturazale frantsesak, Marokon jaioa eta aita albaniarra zuenak, “Urrea” eleberrian azaldu zuen nola bizi izan zen orero gisa denboraldi batez penintsula horretan. Oihanean sartu zen, gerrikoan pistola zeramala, Osa-k Far West-a zirudien garai batean. Bizitza abenturazalea izan zuen, neurri batean ondo atera zena. Urrea bilatzen hasi ziren lehenak, ordea, diquis indiarrak izan ziren. Konkistaren aurretik, urregintza oso fina eta granitozko esfera misteriotsu batzuk egiten zituzten, eta gaur egun oraindik ere Drake badiatik gertu ikus daitezke. Ez oso urrun, kostaldeko mendian, boruca komunitatea arbasoekin konektatzen saiatzen da. Ulises izeneko indiar batek kontatu dit: «Ni hemen jaio nintzen 1965ean. Gogoan dut umetan ez zegoela argirik, dena basoa zen eta ibaia garbi zegoen. 13 urte nituela, izan nituen nire lehen zapatak. Udan iguanak eta iguana arrautzak jaten genituen, eta ehizara ateratzen ginen. Baina 1984an iritsi zen elektrizitatea, eta dena aldatu zen. Indigenei ez zieten inoiz galdetu zer nahi zuten. Inposatu egin zitzaien». Iraganarekin lotzeko asmoz, Ulisesek tenplu moduko bat eraiki du mendiaren goialdean. Han erritu indigenak egiten ditu, egurrezko maskarak lantzen ditu eta bisitariei sendabelarrak ezagutzen laguntzen 14

die. «Naturan dena dago», dio. «Orain lursaila basoberritzen ari naiz bizirik mantentzeko». Aitzindariei buruzko istorioak Puerto Jiménezen astiro pasatzen dira orduak. Nahikoa da taberna batean esertzea, norbait aitzindarien istorioak kontatzen hasteko, bai oreroei buruzkoak, bai beste esparru batzuetakoak, zeintzuk errealismo magiko estiloko nobela batetik irtenak diruditen. «Jimmy izeneko gazte iparramerikar bat zebilen hemen», hasi da kontatzen Don Marcos. «Istripua izan zuen kostaldeko errepidean, eta ibaian botata aurkitu nuen. Laguntzera jaitsi nintzenean, esan zidan: ‘Errua elefanteena da, Don Marcos. Ama elefante bat zubi batetik pasatzen ari zen kumearekin, eta bolante-kolpea eman behar izan dut baby gaixoa ez harrapatzeko’». Don Marcosek Costa Rican elefanterik ez dagoela gogorarazi zionean, Jimmyk ero begiekin begiratu eta esan zion: «Baina nik ikusi ditut...». Biharamunean argitu zen dena, gorputza oraindik minberatuta zuela, Jimmyk onddo psikodelikoak hartu zituela onartu eta agian ez zuela autoa hartu behar esan zionean. «Ipar Amerikako gazte asko onddo horien bila etortzen dira –jarraitu zuen Don Marcosek–. Baina aurkitu dudan kasurik arraroena 18 urteko neska batena da, apo bat txupatzen hasi baitzen kalean». Apoa? «Bai, bai, zapo handietako bat. Antza denez, zirikatzen dituzunean substantzia haluzinogeno bat jaurtiz defendatzen dute euren burua. Txupatzen dituenak, begitazio arraroak izaten omen ditu. Eta neska hori hain geratu zen zintzilik, ezen gurasoei jakinarazi behar izan baikenien, eta Estatu Batuetatik etorri ziren alaba jasotzera». Laburbilduz, Osan kontatzen diren istorioak dira, Costa Ricatik kanpo bizi dela dirudien Costa Ricako penintsulan. Penintsulatik eta Sierpe ibaitik harago, ordea, Baleen Itsas Parke Nazionalean, hondartzen eta inguruen edertasunak Costa Ricaren xarma aldarrikatu du berriro. Herrialde horretan, abenturarako aukerek ez dute mugarik. •


Goitik behera, ilunabarra Marino Ballenas parkean, Playa Preciosa ikusgarria eta Marino Ballena parkeko Balearen Buztana ospetsuaren ikuspegia. Aurreko orrialdean, Sierpes ibaiko nasa.

15


Errozate PIRINIOETAKO ATEA Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


ERROZATE

Pirinioak Hendaian eta Larrun mendian hasten omen dira. Lehen mendi handia, Pirinio izaera hartzen duena, Orhi izaten da, Zuberoako lurretan, bi mila metroko langa gainditzen duen lehendabizikoa baita. Orhi baino lehen ere, baina, badira mendi dotore askoak, ikusgarriak. Errozate da horietako bat (1.345 metro). Garaziko bailarako zaindari, 1.100 metro gorago, eta Errobi ibaiaren eta Arpea leizearen zaindari tente. Behatoki pribilegiatua AuĂąamendietara, eta Abodiko eta Orbaitzetako paraje belartsuetara. Artzain etxoletara iristeko bide estuetan barrena, bi auto erabilita, egun beteko txango aski interesgarria egiteko aukera ematen dute Errozatek, Errobi ibaiaren jaiotzak, eta Arpea leizeak. Bi argazki txikietan, ezkerrekoan, Errozate gaineko ikuspegi dotorea, Orhi bi mila metroko lehen mendia lehen planoan dela eta AuĂąamendiak atzean. Ondoan, Errozateko harrizko seinale bitxia, gailurrean. Beheko argazkian, aitasemeak Errozate gailurretik gertu, lepotik gora. Gailurra zaldiak dauden toki berean dago. Erreportajea irekitzen duen orrian, zaldiak eta moxalak gailur ondoko belazeetan, iparrera Garaziko bailara ikusten dela.

18

afarroa Beherean dago Errozate, Ezterenzubi udalerrian. Baina izenak berak argi esaten duen moduan, lotura handia dauka Pirinioetatik hegora geratzen den bailara batekin: Erroibar, Nafarroan. Mendiak Erro bailarako atea esan nahi du, eta egun gertuen Aezkoa bailara badu ere, Erroibar ere dozena bat kilometro eskasera dago Errozate gailurretik. Gailurrera hurbiltzeko bide anitz ditu Errozatek, eta erabilienetakoa Orbaitzetatik, Nafarroatik iristen dena da, Azpegi eta Organbidea lepoetatik. Lepo horretatik hiru kilometrora baitago Errozatek adina erakartzen duen sorkuntza geologikoa: Arpea leizea. Txangorik osoena Arpeatik gertu dagoen aparkalekuan hasi, Errozate gailurrera igo, eta Errobiko Iturbegietan bukatzea da, Beherobian (Sources de la Nive, frantsesez). Kontrako zentzuan ere osa liteke txangoa. Iturbegietan irteten da lur azpitik indartsu Errobi ibaia, mendi malda belartsuak estututa lur azpian kilometro batzuk egin ondoren. Txangoa modu egokian egiteko hurbiltzea bi autotan egitea komeni. Auto bat Arpeako aparkalekuan utziko genuke, txangoaren hasieran. Bestea Errobiko Iturbegietan, txangoaren bukaeran. Beste aukera interesgarria auto bat Arpean edo Iturbegietan uztea da, eta bestea Errozateko lepoan, 1.273 metrora, Errozateko gailurretik 10 minutu eskasera oinez. Bi auto erabiliz gero, txangoa lauzpabost ordukoa da. Bakarrarekin egiten bada, zazpi ordu inguru behar dira. Egun osoko irteera, beraz. Errozate mendi harroa da. Orbaitzetatik joanez gero, Organbidea lepoan ikusten da lehen aldiz, dotore. Ipar Euskal Herritik, Garaziko bailaran sartu bezain pronto agertzen da hego-ekialderantz. 1.000 metro amiltzen da Nafarroa Behereko hiriburutik gertu dauden Eiheralarre eta Ezterenzubi herrixketara. Amildegi hori, noski, ibai baten arroak eragin du: Errobi ibaia. Nafarroa Garaiko eta Behereko mugatik gertu jaiotzen da,

N

Mendizar mendiaren magalean, eta azkar lehen meandro txikia egiten du, Arpea leizea inguratzeko. Arpea txoko ederra da. Ziur aski tamainako formazio geologikorik ez dagoelako Euskal Herrian. Hiruki itxura daukan leize erraldoia da, atariko sabaian halako tolestura bereziak dituena, geologiak milaka eta milaka urtetan moldatutakoak. Artzainek artaldeei babesa emateko erabiltzen dute, mendian daudenean eguraldi txarra iristen bada. Errobi Arpea leizean sortzen dela uste dute askok, baina ez da hala. Leizetik gertu pasatzen da errekastoa, baina esan bezala, kilometro batzuk hegorago ernatzen da. Autoa leizetik kilometro erdira uzten da, Organbidea lepotik datorren errepidearen bukaeran. Errozatera igotzeko aukerarik onena berriro aparkalekura bueltatu, eta handik Elhursaroko Etxoletara joatea da, Organbidea leporantz, 300 bat metrora. Han Iturbegietatik datorren bidearekin bat egiten duen xenda bat abiatzen da. Ez dago seinalerik, eta hasieran bide argirik ere ez, baina etxolako eskorta ezkerrera utzita, erreka zulorantz egin behar da. Azkar bide argi bat agertzen da, Xubigna zubiraino eramaten duena. Hori gurutzatu eta Errozateko malda belartsu eta erpintsuan sartuko gara. Hainbat argitalpenetan Arpeatik gora Errozateko lepoa irits daitekeela azaltzen da, malda belartsuetan gora. Zure onetik atera eta haserretu nahi baduzu, egin dezakezu, baina ordubete emango duzu pauso bat aurrera, eta bi atzera egiten, belaze horiek sarri bustita edo heze egoten direlako, eta malda handiak oso nekoso egiten duelako aurrera egitea. Iturbegietako bidea ere ez da zabal-zabala, eta belarrak estaltzen du ia beti, baina bidea dago, behintzat. Arpeako leizetik zuzenean gora, biderik ere ez. Aukera onena, beraz, Xubigna zubia gurutzatzen duena da. 20 minutuan Iturbegietatik datorren bidea hartu, eta ordubete eskasean Errozateko lepoa iristen da, 1.076 metrora.


19


ERROZATE Arpea leize ezaguna, Euskal Herriko formazio geologiko bitxienetakoa. Ondoko orrian, goitik behera, eta ezker-eskuin: Elhursaroko borda, behean Iturbegietako ostatua, eta Xubigna zubia, eta Arpea leizea barrutik ikusita.

20

Behatoki ikusgarria Errozateko lepoan pista asfaltatu bat dago. Ez beldurtu. Artzainen bordetaraino iristeko preseski eraikitako bideak dira. Hamarkada batzuk atzera mendi bide soilak, egun edozein auto ibiltzeko moduko errepideak. Lepoan eta inguruan dozena erdi borda daude, eta ardi talde handiak. Behiak eta zaldiak ere suelto. Lepotik ordu erdi pasatxo geratzen da Errozate gailurrera heltzeko. Errepide ondotik doan belazetik egin daiteke, asfaltotik joan beharrean. Harri batek erakusten du tontorrean gaudela. Gailurretik oso bista aberatsak daude. Ipar-mendebaldera Garaziko bailara osoa agertzen da. Ekialdera Iratiko mendiak, eta Arbaillak. Ekialdera, oso-oso tente, Orhi erraldoia, Pirinioetako lehen bi mila metroko

mendia, eta hatzekin ukitzeko modukoa Errozate gailurretik. Orhik ekialderago dauden mendi handiagoei itzal egiten dien toki bakarretakoa da Errozate, Alano mendietatik hasi eta Auùamendiraino, txiki ikusten baitira Euskal Herriko mendi garaienak. Hegora geratzen dira Abodi eta Iratiko oihan ikaragarria, Itzagaondoa eta Elomendi, eta Urkulu, Arnostegi lepoa zaintzen duen mendia, gotorleku harritsu eta guzti. Auto bat Errozate gainean utzi baduzu, akabo txangoa. Arpea leizean utzi baduzu, beherako bide guztia geratzen zaizu. Eta Iturbegietan utzi baduzu, Errobi ibaia mendi barruan nola gordetzen den ikusiko duzu, ostera Beherobian azaltzeko. Mendi gailur soila baino askoz gehiago eskaintzen baitu Errozatek. •


GIDA PRAKTIKOA Kokapena Errozate Nafarroa Beherean dago, Ezterenzubi herrian. Nafarroa Garaiko mugatik oso gertu dago, Organbidea lepoan.

Nola iritsi Nafarroa Beheretik Garazi hiribururaino iritsi behar da, eta han, Eiheralarre eta Ezterenzubi herrietara daraman errepidea hartu, 8-10 kilometro inguruan. Ezterenzubitik Arnostegi lepora bidean dago Errobiko Iturbegian ostatua eta aparkalekua. Ostatua baino kilometro pare bat lehenago, Irati jartzen duen seinalean gora Errozate leporaino iristen da. Errepidea estua eta malkartsua da, baina autoan igotzeko arazorik ez dago. Nafarroatik Aezkoa bailarara joan behar da. Ariben Orbara eta Orbaitzetara daraman errepidea hartu, bi herri horiek eta Orbaitzetako arma ola pasa, eta Azpegi lepora joan. Handik Organbidea lepora, eta, ekialderantz, Errozate mendirantz beste hiru kilometro, autoa Arpea leizera daraman aparkalekuan uzteko, leizetik 10 minutura oinez.

Ezaugarriak Mendebaldetik ekialdera, eta Saioa eta Auza mendien baimenarekin, Errozate da Euskal Herriko Pirinioetako lehen mendi handia. 1.100 metroko amildegia du Garaziko bailararekiko, eta Errobi ibaiak mendia zartatzen du, arro estua sortuz, eta Iturbegietan indartsu berragertuz. Arpea leizea bisitatzea komeni, Euskal Herrian ez baitago antzeko beste formazio geologikorik.


Nepal LOKATZ ETA ARROZETIK DATOR BIZITZA

22


Batak bestea lokatzez zipriztinduz eta etxean egindako arrozgaragardoa edanez ospatu ohi dute Nepalgo nekazariek Arrozaren Egun Nazionala. Ekainaren bukaeran finkatutako egunean labore-denboraldiaren hasiera ospatzen da. Guk Tokha herrixkako ospakizunak ezagutu ahal izan ditugu gertutik, baita gu nola lokazten gintuzten ikusi ere. Katmandutik kilometro gutxira dagoen herrixka honetan, koronabirusaren aurkako neurriek ez zuten festa galarazi. Testua eta argazkiak: Prakash Mathema

23


NEPAL oroetan betidanik kantatu diren abesti tradizionalak eta gazteen barre algarak berpizten ohi dira egun zehatz honetan. ÂŤGuretzat egun garrantzitsua da oso, betidanik. Gure familiako kide guztiak eta gure lagunak elkartu egiten gara soroetan lan egiteko, baina baita eguna lagunarteko giroan pasatzeko, egun horretan dibertitzea delako gure asmoaÂť, esan du Ramesh Dongolek, 35 urteko nekazariak. Herrialde osoko nekazariek ospatzen dute urtero jaiegun hau, egutegi nepaldarreko Asar hilabeteko hamabosgarren egunean. Baratzetan zutik, montzoien garaiaren hasierarekin urez leporaino betetzen diren soroetan adi, lokatz artean dantzari ari dira herritarrak, etxean landatutako belarrak erretzen dituzten bitartean. Arroza landatu

S

egiten da, poztasuna adieraziz, landare honek bizitza dakarrelako. Oinarrizko elikagaia da arroza hemen ere; Nepaleko zerealen ekoizpenaren ia erdia hartzen du. Iaz, bost milioi tona arroz ekoitzi ziren, Nekazaritza Ministerioak emandako datuen arabera. Datu hauek erakusten dutenez, bertako biztanleriaren %70 baino gehiago nekazaritzatik bizi da, baita sektore honek BPGaren heren bat ingururen erantzukizuna duela. Aurten, koronabirusaren pandemiaren aurka ezarri diren itxieraneurriek nekazaritzako horniduren jarioa eten dute. Horren eraginez, behar baino hazi eta ongarri gutxiago merkaturatu dira eta egoerak Nepaleko nekazaritza arloan kezka bizia sortu du, etorkizun laburrean honek eragin zuzena izango duelako. •


Familia eta lagunen arteko jaieguna da Nepaleko egutegiko Asar hilabeteko hamabosgarren eguna. Lana egiten da jai giroan, dantzatuz, jolasteko gogoa pizten zaielako herritarrei.

25


Fiji NATURAREN PARADISUA

Erlaxatzeko eta kirola egiteko aukera, gastronomia aparta eta natura oparoa eskaintzen ditu 300 uharte eta atoloi baino gehiagok osatutako artxipelagoak. Hori gutxi balitz, hondartza izugarriek eta biodibertsitate paregabeko barne oihanek, paradisuan sentiaraziko zaituzte Fijin. Covid-19ak ia eraginik ez du izan oraingoz bertan, eta herrialdea pandemiarik gabeko oasi izaten jarraitzeko borrokan da. Testua eta argazkiak:

Sergi Reboredo

27


FIJI adiko nazioarteko aireportuan oinak jarri eta entzungo duzun lehendabiziko hitza «bula!» izango da, hau da, «Ni sa bula vinaka» adierazpidearen laburdura, «zoriontasuna eta osasun ona opa dizkizut» esan nahi duena. Eta ez da harritzekoa, zoriontasuna benetan garrantzitsua baita fijiarrentzat: urtero-urtero zoriontasun indize handieneko herrialdea izan ohi da Fiji. Hirian zehar topatuko dituzun poliziak ere irribarrea ahoan ikusiko dituzu beti, belarri atzean loreak eta gizonek zein emakumeek berdin-berdin erabiltzen dituzten sulu soineko zuri tradizionalak soinean. Herrialdeko uharte garrantzitsuena, artxipelagoko handiena ere badena tamainaz, Vitu Levu da. Hain zuzen ere, bertatik abiatzen dira artxipelagoko gainontzeko uharte gehienetara iristeko garraiobide gehien-

N

Behean, Tavarua uhartea. Ondoko orrialdean, argazki handian, turistek oso gustukoa duten ontzi azkarra eta, txikietan, musika tradizionaleko talde bat eta uharteen artean bidaiatzeko hegazkin txiki bat.

28

gehienak. Bidaiok hegazkinez, helikopteroz, hidrohegazkinez edo itsasontziz egin daitezke, eta aukera guztiak egokiak izan badaitezke ere, kontuan izan atoloien gainetik hegan egitea paregabeko esperientzia dela: paisaia berdingabea da zerutik. Viti Levu autoz zeharkatu daiteke erraz asko, Queen's Road errepidean barna abiatuta. Hiru ordu inguruko txangoa da, Lautoka eta Suva hiriak lotzen dituena hegoaldeko kostaldean zehar; bidearen erdian dago Nadi. Erraldoi Lotiaren Lorategian geldialdia egiteak benetan merezi du: bainila usaineko orkideez betetako santutegi botaniko ederra da, nenufarrez apaindutako urmaelez zipriztindua. Errepide gorabeheratsua kostaldetik gertugertu igarotzen da une oro, begetazio joria, etxe bakartiak, herrixkak, dendak eta ia hutsik ageri diren hondartza ederrak zeharkatuz. Suvara heldutakoan,


Argazkiotan, Malolo uharteko biztanleen egunerokotasuneko uneak. «Bula!» da Fijira heltzen den bidaiari orok entzuten duen lehen hitza. «Zorionak eta osasun ona opa dizkizut» esan nahi du.

30


FIJI ezinbestekoa da merkatua bisitatzea: kolore, usain eta zapore leherketa paregabea aurkituko duzu. Fijiarrak Britaniar Inperioaren menpe izan ziren luzaroan. Garai horretan, Indiatik etorkin ugari heldu ziren herrialdera azukre-kanabera plantazioetan lan egitera. Gaur egun, jatorri indarreko fijiarrak herritarren %40 dira. Gehien-gehienak hinduak dira, jatorrizko fijiarrak kristauak diren bitartean. Erlijioak eragindako hainbat gatazka sozial izan dira herrialdean, tartean baita estatu kolpe pare bat ere: bat 1987an eta bestea 2000n. Bigarren estatu kolpetik urtebetera, 2001ean, berriz ere itzuli zen demokrazia herrialdera eta berehala izan zuen isla turismoan: bisitari errekor berria izan zuten. Kultur mestizajea eta ezaugarriak Fijin, herrixka edo uharte batera heltzean, bisitari orok kava edaria jasotzen du ongi etorri gisa, protokolo oso zorrotza jarraituz jaso ere. Iraganean oso hitzordu berezietan edaten zen soilik kava, baina gaur egun askotariko gizarte bileretan hartzen da. Edaria izen bereko landarearen sustraiekin egiten da: landarea eguzkitan lehortzen uzten dute lehenik, eta, ondoren, uretan sartu oihal batean bilduta. Edari pixka bat narkotikoa denez, kava edaterakoan erlaxazio sentsazio berezi bat sentitzen da. Koloreari begiratuta, edariak kafearen antza baldin badu ere, zaporez zenbait teren antzekoa da. Kava prestatzen duenak barrutik hustutako koko bat betetzen du edariarekin, eta, jarraian, zeremonian parte hartzen duten guztien eskuetatik igaroarazten du. Tradizioari jarraituz, edaria edaten lehena bildutakoen arteko zaharrena edo gonbidatua izaten da; kokoa jasotzean, behin egin behar da txalo; kokoa itzultzean, berriz, hiru aldiz. Kultur mestizajea oso agerikoa da Fijin, eta herritarren itxura fisikotik gastronomiaraino utzi du aztarna. Tokiko sukaldaritzaren oinarrizko jakiak arrainak eta dalo, Ăąame edo casava bezalako tuberkuluak dira. Txerri haragia, berriz, oso hitzordu berezietan bakarrik jaten dute. Plater asko egiteko koko esnea erabiltzen dute, eta arroza ere jaki ugarirekin batera jaten dute. Hitzordu berezietan, lovo izeneko lurpeko labe antzekoak erabiltzen dituzte kozinatzeko; koko azalekin eta adarrekin sua egin eta harriak jartzen dituzte gainean, ondoren, jakiak harrion gainean jarriz banana orrietan bilduta. Fijiko gastronomiaren platerik ospetsuenak kokoda, koko kremarekin marinatutako mahi-mahi arrain zatiak eta curryarekin, okrarekin eta patatekin egindako alu bhindi barazki plater preziatua dira. Postrerako, berriz, juka eta platano pastela ezin da falta. Hori bai, fijiarrek ez dute oraingoz euren gastronomia ura bezainbesteko arrakastarekin esportatzea lortu: Fijiko ura munduko 60 herrialde ingurura heltzen da, eta kon31


32


FIJI tsumitzaile sibaritenen esku soilik dagoen luxuzko produktua da, milaka eta milaka kilometro bidaiatzen dituena atzerriko mahaietan amaitzeko. Pentsa, herrialdeko esportazio osoen %11 ur esportazioak dira. Negozio arrakastatsua, hori bai, Ameriketako Estatu Batuetako enpresa pribatu baten esku dago. Fijiarren beste kultur ezaugarri bereizgarri bat aurpegia eta gorputza margotzeko ohitura dutela da. Dantza tribalen garrantzia ere ezin aipatu gabe utzi. Herrialdeko dantza tradizionala meke deitzen da, eta garrantzi bereziko hitzorduetan egin ohi dute, adibidez jaiotzak, heriotzak, gerrarako deiak, ezkontzak edo jabetza trukaketak. Dantzon oinarrian, belaunaldiz belaunaldi transmititutako ahozko tradizioak daude, eta musikak ere garrantzi berezia du. Hain zuzen ere, ukeleleekin, banbu tutuekin eta lali izeneko egurrezko danborrekin laguntzen dituzte dantzok. Gizonek mugimendu indartsuekin dantza egiten duten bitartean, emakumeek mugimendu sentsualagoak egiten dituzte. Likulikura bidean, Cloud 9 ur gaineko jatetxea ikusi ahal izango dugu. Bi solairu ditu jatetxeak, eta erlaxatzeko txoko ugari eskaintzen ditu. Italiako pasta gozoa aurkituko dugu bertan, baita koktel freskagarriak eta DJak ere. Bihotz forma duen Tavarua uhartea ere ikusiko dugu; bertan etxe bat du Kelly Slater surflari ezagunak.

Behean, Malolo uharteko hondartza ederrak. Aldameneko orrialdean, Fijiko jantzi eta dantza tradizional ikusgarriak.

Mamanuca uharteak Fijiko erakargarri nagusietako bat Mamanuca uharteak dira. Bertan dago kokatuta Likuliku Lagoon Resort luxuzko hotela, herrialdean itsaso gainean eraikitako bakarra. Mololo uhartean dago eta helduentzat bakarrik dago zabalik: ez dute haurrik onartzen. Herrialdeko resort enblematikoenetakoa da, baita Fijin bure ur gaineko etxe tradizionalak eskaini zituen lehendabizikoa ere. Polinesia Frantsesean askoz ohikoagoak diren ur gaineko logelok eskaintzen dituen Fijiko hotel bakarra da oraindik ere. Hotelaren izenak, Likuliku, “ur lasaiak� esan nahi du, eta, bai, horrela da: naturaren benetako paradisu batean dago kokatuta, itsas aintzira bare-bare ezin ederragoan. Hotelera ontziz edo airez hel daiteke, hidrohegazkinez edo helikopteroz, resortak heliportu bat eta guzti baitu. Hoteleko eraikinetan egurrezko egiturak eta Fijiko arkitektura tradizionala dira nagusi: txoko guztiguztietan bake eta lasaitasun giroa nagusi da, eta helmuga aparta da ezkonberrientzat edo leku esklusibo bakarti bat bilatzen dutenentzat. Logelaren prezioan otordu guztiak sartzen dira. Shane Watson chefak egunero-egunero aldatzen ditu hotelak eskaintzen dituen dastatzeko menuak, eta bezeroek erabakitzen dute jantokian edota hondartzaren ondoan kokatutako terraza

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Qatar Airways konpainiarekin Sydneyra egin dezakegu hegan. Behin bertan, Fiji Airways airelineak zenbait hegaldi eskaintzen ditu egunero Fijira. Qatarko estatuaren konpainia den Qatar Airways indartsu sartu da airelineen negozioan, eta, uneotan, 200 hegazkin baino gehiago ditu, munduko 150 helmuga baino gehiagotara bidaiatzen dutenak, guztiak ere negozio eta aisialdi gune garrantzitsuak.

Klima Fijiko uharteetan bi urtaro izaten dira: bat euritsua eta bestea lehorra. Abendutik apirilera bitartean, sasoi euritsua izaten da, eta tenperatura 32 gradu arte hel daiteke herrialdearen mendebaldean (ekialderantz egin ahala tenperatura jaisten joaten da). Urtaro lehorra maiatzetik urrira bitartekoa da, eta, noski, herrialdea bisitatzeko aproposena da. Tenperaturak atseginak izaten dira, 22 eta 26 gradu artekoak, eta bidaia askoz hobeto aprobetxatzeko aukera izaten da. Bidaiariek udako arropa soilik eraman beharko dute, oso ezohikoa baita Fijin tenperatura baxuak izatea.

Non lo egin Likuliku Lagoon Resort (http://likulikulagoon.com): Malolo uhartean dago. Naditik 29 kilometrotara kokatuta dago hotela eta soilik helduek har dezakete ostatu bertan. Ur gaineko 45 etxola tradizional ditu, guztiak ere luxuzkoak eta Likuliku itsas aintziraren eta ozeanoaren bista bikainak eskaintzen dituztenak. Malolo Island Resort (http://maloloisland.com): Malolo uhartean dago. Familiei bideratutako lau izarreko hotela da, baina edozein bisitarirentzat da aproposa. Izan ere, bertako logelak ez dira ustez maila handiagoko beste hotel batzuek eskaintzen dituztenak baino eskasagoak. Langileak abegitsuak dira, instalazioak egokiak eta jarduera eskaintza askotarikoa.

33


FIJI Behean, turista gazteak Fijiko dantza tradizionalak ikasten. Ondoko orrialdean, Likuliku Lagon Resort ikusgarriko igerilekuak eta turistak windsurf eta paddle surf egiten.

34

txiki intimoetan jan nahi duten. Haurrekin bidaiatzen dutenen kasuan, aukerarik onena Malolo Island Resort hotela da. Hotelari izena ematen dion Malolo irlan dago kokatuta, hau da, Mamanuca uharteetako handienean, Denarau-Nadi portutik ordubete baino gutxiagora. Estilo tradizionaleko hotela da, Fijiko ilunabar paregabeez gozatzeko aukera ematen duen hondartza pribatu baten alboan kokatua. Hotelak aire libreko bi igerileku ditu, baita haurrentzako beste txikiago bat ere. Familiei bideratutako establezimendua den arren, Ozeano Bareko bakeaz gozatzeko aukera ere eskaintzen die helduei. Mediterraneoa gogorarazten duten etxolak eskaintzen ditu hotelak,

zuri-zuriak eta leihate handidunak. Etxolok bi eta zazpi pertsona artean erosotasun osoz hartzeko prestatuta daude. Hotelak berak naturarekin lotutako ekimen bat ere abian du: desagertzeko arrisku bizian den Fijiko Brachylophus vitiensis iguanen haztegi bat. Fijiko espezie endemikoa da eta haztegian iguanok hazi eta naturan askatzen dituzte. Hotelak Solevu eta Yaro komunitate tradizionalak bisitatzeko aukera eskaintzen du, baita Monuriki uhartea ere. Azken uharte horretan, oraindik ere “Help me” hitzak ikus daitezke idatzita, Tom Hanks aktore ezagunak “Naufragoa” (“Cast Away”, 2000) filmean izkiriatutakoak norbaitek erreskatatuko zuen esperantzan. •


35


Mont Rebei PAISAIA BERTIKALAK LLEIDA ETA HUESCAN Testua: Agurtzane Belaunzaran Argazkiak: Pedram Yazdani


MONT REBEI

Lleida eta Huescako lurretako paisaia basatiaren lekukoa da Mont Rebei arroila. Urak zizelkatutako haitzarte honi harkaitz artean zizelkatuko bidea gaineratu dio gizakiak. Egun bateko txangoa egiteko leku paregabea. Paisaiaren ederrak gora eta behera begiratzera behartuko du oinak han dituena, lepoko mina eragiteraino. Ongi etorri, paisaia bertikalen paradisu txikira.

ltuerak eta ibilbide estuak bihurtuko dira txango honetako protagonistak. Guk joan-etorrikoa burutuko dugu, Corça herriko La Pertusa aparkalekuan autoa utzi eta 9 kilometro izango ditugu aurrean La Masietako eremuraino. Noguera Ribagorçanako Natura Erreserban dago Mont Rebei arroila eta paraje basatian barneratuko gara 500 metroko harkaitzen artean. Egindako bidea deseginez, paisaiaren alde biak gozatuko ditugu begiak erne ditugula. Bideari ekin eta berehala, begien aurrean, Mare de Deu La Pertursa baseliza erromanikoa bistaratuko dugu kasko batean. Hara joateko desira betebeharrekoa da. Antigoaleko gaztelu-dorre baten zimenduen ondoan eraiki zen XI. mendean eta ikuspegi ezin ederragoak eskaintzen ditu. Ezkerretara, Canelleseko urtegia eta eskuinetara, Noguera ibaia eta haitz demasakoak ditu. Grabitatearen lege guztien kontra doa baseliza txiki hau, eta bertigoa dutenentzat ez da lekurik egokiena. Toki ederra den arren, bideari ekingo diogu ongi seinaleztatutako xenda bat jarraituz, GR1 ibilbidearen zati baita hau. Ez dago galtzerik. Naturak ere ezarri dizkio bideari muga gaindiezinak, mendia eta errekaren artekoak, alegia. Arroilaren hegoaldean pasatu dugu eguna eta bidean, artea zuhaitzak eta sastrakak izango ditugu bidelagun, landaretza mediterraneoa. Atzean utziko ditugu urtegia eta baseliza eta pixkanaka mendiaren magalean behera eramango gaitu bideak. Utzitako masiak ere pasako ditugu. Poliki-poliki, paisaiaz gozatuz goazen bitartean, arroilako paretatzarrak gertuago sentituko ditugu eta bideak errekarantz eramango gaitu. Lleidako lurretan ditugu oinak eta Masietara arteko bidea ere Kataluniako parajeetan egingo dugu. Ibilibidearen erdian, ordea, Huescara, errekaz bestaldera, joateko aukera dago. Montfalco zubi zintzilikatua gurutzatu eta harkaitzetan eraiki duten pasarela bertikalak turista andana erakarri ditu. Ibilbide bertikal honen inpaktu naturalak sortu

A

38


Irudiotan, Mont Rebei arroilako ibilbidea estutzen den unea. Erreportajea zabaltzen, Montfalko aterperako bidean harrien artean eraikitako egurrezko pasabide bertikala.

39


MONT REBEI Arroilako ur lasaiak piraguan ibiltzeko egokiak dira. Ibilbidearen bi noranzkoetan alokatu daitezke.

du zer esana kontserbazionista eta naturzaleen artean, guztiz beharrezkoa ez den estruktura eraiki baitute ibilbideari ikusgarritasuna emateko. Lehendik bazen beste bide bat, gainera, oraindik ere irekia dagoena. Haitz arteko xendan bi kilometrotan Guk arroila dugu jomuga. Pasarela bertikala urrundik ikusiko dugu, ez dugu bi lurraldeen arteko mugarik gurutzatuko. La Masietara bidean ditugu oinak eta begiak berriz, gero eta estuago doan mendi tartean eta ezerezaren arteko bidean.

40

Harkaitz artean zizelkatutako bideak bi kilometro inguru ditu. Eskuleku bat ere badu, altuerak errespetua sortzen dienentzat. Paisaia zoragarria da. 500 metroko mendi artea zeharkatzen dute turkesa koloreko Noguera ibaiko urek eta, urteen joanean, urak landutako bertikaltasunez gozatuko dugu begiekin goiak eta beheak joz. Han goian, berriz, hegazti harrapakarien hegaldi dotoreak: ugatzak, sai zuria eta sai arrea tartean-tartean. Hegaztien maitaleek kataloxak eramatea ezinbestekoa izango dute txango honetan. Harkaitz arteko xenda estuan eguzkiak sartzeko aukerarik ez du eta tenpera-


tura ere nabarmen jaisten da. Udaran gustura hartzen da freskura; beste urte sasoietan estalkiren bat beharrezkoa da. Une batean, ibaiaren bestaldeko harkaitzak gerturatu egiten dira, arroilaren punturik estuenean 20 metroko zabalera hartuz. Landaretzak ez du protagonismo asko bidezidor estu honetan, baina bidea zabaltzen doan heinean, hariztiak agertuko zaizkigu, Mont Rebeiko iparraldeko landaretza. Sant Jaume zubi eskegia gurutzatu eta honekin batera gure paisaia zabaldu egingo da. Berehala, joaneko ibilibidearen amaiera dugu begi-bistan, La Masieta, eraberritutako masia. Bertan, informazio gu-

nea dago. Bertan kantinplora urez betetzeko aukera aprobetxatzea gomendagarria da oso. Atseden une baten ostean, ibilbidea desegin behar dugu kontrako noranzkoan. Oinez egitearen esperientzia errepikatu nahi duenak hegoalderantz jo beharko du berriro, egindako bidea deseginez edota errekak ur emari txikia duenean, eraiki zen lehen bidea egin daiteke. Betiere, bidea irekita dagoela baieztatu ostean. Bada ordea, itzultzeko beste modu erakargarri bat. Piragua bat alokatu eta Noguera ibaiaren korrontearekin batera, arroila eder honetan barneratu eta arraunean hasierako punturako bidea egin daiteke. •

Uren berdea eta haitzen nabar koloreak, ibilbidean zehar. Hurrengo orrialdean, haitzen gainean eraikitako La Pertusa baseliza.

41


42


MONT REBEI

GIDA PRAKTIKOA Ibilbidea Joan-etorriko ibilaldia 19 kilometro dira. Masietako informazio guneko aparkalekuan 5 euro ordaindu behar da autoko. Corรงan aparkalekua doakoa da. Kontuan izan ezazue azken garaiotan oso leku bisitatua dela arroila. Asteburuetan jende asko pilatzen da ibilbidean eta harkaitz arteko xenda oso estua da. Ahal bada, astean zehar egitea gomendagarria da.

Ura Ez dago iturririk bidean. Masietan ura hartzeko aukera badago.

Piraguak alokatu Masietan bertan edo Corรงa herriko urtegiko portuan. Joan-etorria egin daiteke piraguan edo, bestela, oinezko txangoa eta piragua konbinatu.

43


Lakagigar DEABRUAREN BIZKARREZURRA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


LAKAGIGAR

1783an infernuak bere ateak ireki zituen Islandian. Zortzi hilabetean zehar labak lur eremu zabalak estali zituen eta errautsek eta jarioek mundu mailako hondamendi natural bat eragin zuten. Baina beste hainbatetan bezala, sumendiak atseden hartu zuenean, paisaia harrigarria utzi zuen herentzia gisa, eta, ezbairik gabe, uharteko harrigarrienetakoa eta jende gutxien bertaratzen denetakoa da.

46


uela 783 urte ukatu zuten islandiarrek Odin jainkoa, Kristoren fedeari atxikitzeko. 1783ko ekainaren 8 hura igandea zen, eta, hortaz, herrixkako jendea tenpluan zegoen otoitzean. Bat-batean, zeruak orro egin eta laino trinko batez estali zen, Eguzkia ezkutatuz. Urrunean, garren argitasunak odolez tindatzen zuen Skaftรก ibaiaren goiko bidea, Vatnajรถkull glaziarraren oinetan. Lurrak dar-dar egiten zuen eta, handik gutxira, inoiz ikusi gabeko laba emaria bidean aurrera zihoan, ozeanorantz, parean zuen guztia irentsiz. Igandea zen, Jaunaren eguna, baina bazirudien

D

Satan zela lozorro luzetik esnatu zena, Lurraren barrunbeetatik atzeraka ateraz, bere boterea berresteko eta bere bizkarrezur latza erakusteko. Kondairak dioenez, arriskua ikusita, Jรณn Steingrimsson-ek, garaiko komunitateko artzainak, sermoia botaz aurre egin zion Infernuaren berpizteari. Era horretan, magma isuria etetea lortu eta tokia eta bertako biztanleak salbatu zituen. Gaur egun, Kirkjubaejarklaustur herri txiki eta lasaia da, Vik eta Hรถfn artean, erdibidean. Herrixka Ring Road-en, uhartea inguratzen duen N1aren, hegoaldeko zatitik gurutzatzen dutenek

Handian, Lamba eta Kambako aintzirak. Txikian, goitik behera, Laki inguratzen duen bidea eta Kirkjubaejarklaustu r-eko zutabe basaltikoak.


LAKAGIGAR bidean geldialdia egiten dute, honakoak ikusteko: Systrafoss ur-jauzia, mendi-hegaletik behera doan errekastoa dirudiena; Systrastapi arroka bitxia, zeinak heresiagatik erretako mi moja dakarzkigun burura; eta Kirkjugólk-eko zutabe basaltikoen forma poliedrikoak, lurretik apenas altxatzen direnak eta eliza zaharren bateko lauzak zapaltzen ari garen sentsazioa ematen digutenak. Eta jakina, Fjaðrárgljúfur-eko arroila ederra. Mundu guztiak ez daki, ordea, arroilara garamatzan pista beretik joanda, 50 kilometroan zehar, fisionomia irreala duen paisaia berdingabea dagoela. Skaftáreldar-ek, hots, Skaftáren Suek, oinordetzan utzitako pai-

48

saia da; horrela izendatu zituzten bertakoek arroka trinko eta gorizko iturri haiek. Baina garai hartan Islandia hegoaldean bizi zirenak ez zeuden ikuskizunetarako. Izua begietan eta ariman iltzatuta, Steingrimsson-en hitzek lortutako mirariak lasaitu zituen. Alabaina, miraria, pirrikoa, gertatzear zegoen hondamenaren atarikoa baino ez zen. Móðuharðindin Jende haren ustez, seguru asko, magma Infernutik bertatik zuzenean ateratzen zen. Geologiaren arabera, arroka galdatua da, lurrazalaren goi-mantutik eta beheko zatitik datorrena. Bi pentsamolde horien artean,


ezagutza da bitartekari, ustearen eta zientziaren artekoa, hain zuzen. Eta zientziak dioskuna da egun hartan gertatu zena erupzio bolkaniko bat izan zela; zortzi hilabetean zehar 14 kilometro kubiko laba basaltiko kanporatu zuen, 120 milioi sufre dioxido eta 8 milioi hidrogeno fluoruro, eta aurreko milurtekoko ingurumen krisi eta krisi sozial larrienetakoa eragin zuen. Grimsvötn-eko sumendi-ardatzean gertatu zen, eta 25 kilometroko pitzadura ireki zuen hego-mendebalderantz, non 130 kono azaleratu ziren bikain lerrokatuta, Laki-ko Kraterrak, Lakagigar. Vatnajökull eta Myrdalsjökull glaziarren artean dago, Eldgjá-ko arroila ikusgarritik gertu. Hasierako leherketa freatomagma-

tiko handiek 1.400 metrorainoko altuerako laba-iturriak eta 15 kilometro baino gehiagoko hodei toxikoak eragin zituzten. Glaziar eremu batean gertatu zenez, izotzaren urtzeak jökulhlaup bat ere eragin zuen; hau da, ur, arroka, lokatz eta errautsezko etorbide katastrofikoa. Lakiko pitzadura 1784ko otsailaren 7an baretu zen, baina Grimsvötn, erupzioan hau ere, urtebete gehiago egon zen aktibo. Larriena, ostera, gasez eta errautsez osatutako errezel toxiko handia izan zen, lehenbizi Islandia eta gero Europa osoa estali zuena. Islandian izen hau jarri zioten: Móðuharðindin, “Laino Gaizto”, itzulpen librean. Alimaleko inpaktua izan zuen. Airean esekitako po-

Lakiko gailurretik dauden ikuspegi ederrak; Vatnajökull-eko mingaina, sumendiak eta aintzirak

49


GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Lakira joateko pista ekain eta irail artean egon ohi da zabalik.

Nola iritsi Onena autoz joatea da, baina 4x4 ibilgailua izan behar du eta aurretik ziurtatu behar dugu ibaien emariak bertatik igarotzen utziko digula. Horren berri izateko Skaftรกko Bisitari Zentrora jo behar dugu, Kirkjubaejarklaustur-en.

Babesa Lakagigar Vatnajรถkulleko parke nazionalean dago eta erabateko babesa du bere hauskortasuna dela-eta. Kontu berezia izan behar dugu goroldioekin, ezin baitira ez zapaldu ez erauzi.

Lakira igotzea Inguru osoari izena ematen dion kraterrak ez du inolako zailtasunik. Gainera, tokia ulertzeko gakoak emango dizkigun 40 minutuko bidea dago.

50


LAKAGIGAR zoiari euri azidoak eta berehalako klima-aldaketa gehitu zitzaizkion; udan ezohiko beroa egin zuen, eta jarraian, ekaitzak eta tenperaturen jaitsiera izugarria. Uharteko abereen hiru laurdenak hil zirenez eta uztak suntsitu zirenez, aurrekaririk gabeko gosetea izan zen. Guztira, 10.000 lagun hil ziren, biztanleen %20. Ipar hemisferioko gainerako eremuan egoera ez zen hobea izan. Lakiko Lanbroak (Europan izen hori eman zitzaion) Britainia Handian bakarrik 20.000 hildako eragin zituen zuzenean eta zeharka, eta, esaten denez, hark eragindako uzta txarrek eta pobreziak bultzatu zuten, hein batean, Frantziako Iraultza. Munduko gainerako lekuetan, montzoiak aldatu egin ziren, eta El Niño-n anomaliak eragin zituen, eta Indiatik Txina eta Egiptoraino kalteak izan ziren; esaterako, Niloren ur-maila apala zenez ezin izan zen lurra erein eta biztanleriaren seiren bat hil zen. Guztira, hiru urteko mundu mailako krisia izan zen, eta guztira 6 milioi hildako eragin zituen. Edertasun aztoratua Paradoxikoki, gaizkia edertasunari lotuta etorri ohi da batzuetan. Nahiz eta egiari zor, gaizkia eta ongia kontzeptu etikoak diren, edertasuna eta itsustasuna estetikoak, eta beraz, subjektiboak, eta horrenbestez ez dieten prozesu naturalei eragiten. Gizakiarentzat onetik txarrera eta itsusitik ederrera pasatzen dena, edo alderantziz, naturarentzat mutazioa baino ez da. Ezaguna zen guztia aldatu zen. Lurra oihal bateko urradurak bezala ireki zen, krater eta arroka zarakar itxuran orbainduz eta profil basati, izugarri, latz eta puruak eraikiz. Labak lohiz bete zuen Skaftá harana eta ibaiaren bidea aldatu zuen, sakonera txikiko kanalen nahaspila sortuz, elkarren artean korapilatuz, itxuraz desordenatuta. Beltz sakonak ordezkatu zuen ezein bizitza forma, baina bizitzak tinko eutsi zion eta goroldio manta eta belar lanpas itxuran berpiztu zen, herabeki berdea aldarrikatuz. Bidea gorabeheratsua da. Aldapak igo ditugu, jaitsi, harri koxkorren gainean itzulikatu gara eta ibaiak oinez zeharkatu ditugu. Hori guztia hondamenaren erdian, non babes bakarra zerua dugun. Baina zailtasunak zailtasun, edertasuna dakusagu aurrean, edertasun arraroa, liluragarria, xarmagarria, magikoa, iragana ahaztu duena eta zalantzazko orainaldia bizigai duena. Umbralek idatzi zuen bezala: «Orainaldia tematia da. Orainaldia hor dago, hemen, mundua sortu zeneko lehen astean; edertasun aztoratua da, ez dakigu, ordea, iraungo duen edo desagertuko den». Kontrasteak bortitzak eta kaotikoak dira, baina nolabaiteko logika telurikoa dago kontrolik gabe mugitzen diren indar batzuen inprobisazioan. Saihetsezina denaren logika da, pragmatikoa denaren logika, bide

errazenaren bila aurrera doan uraren logika, saihestu ezin dituen jauzietan behera. Eta aintzirak sortzen dira eta labazko kolada zabalak, bai eta ur-jauziak ere; esaterako, Fagrifoss-ekoa, zeinaren adats likido eta eroriak grabitatearen diktadurak orrazten dituen, argia irensten duten sakonuneak estaltzeko. Urrunean, ipar-ekialderantz, Tungnaárjökull, Skaftárjökull eta Síðujökull-en izotzezko mihiak dira nagusi zerumugan. Itsaso zuriak dira, nunatak izeneko mendi tontorrez zipriztinduak eta morrena sigi-sagatsuek zeharkatzen dituztenak; azken hauek Vatnajökull-en bihotzetik jaisten dira, kontinentean kasko handiena duen glaziarretik. Hau itsasora zuzen-zuzen joan daiteke edo desagertzeraino atzera egin dezake, atzean haran eta urmaelak utziz. Lakagigar-ek bere osotasunean dikotomian barneratzen gaitu, suntsipenaren eta sorkuntzaren arteko jokoan. Nahiz eta, berriz ere, naturaren terminoetan sorkuntza eta suntsipena ere ez diren kontzeptu absolutuak. Biak batean batzen dira: eraldaketa. Islandian egunez egun bizi dute hori, Umbralek deskribatzen digun une metaforiko horietako bakoitzean, «zeintzuetan gauza batek beste bat izan nahi duen eta izaten hasten den». Hau gehituko genuke guk: «Luzaroan izaten jarraituko duen jakin gabe». •

Lerroon gainean, Fagri ur-jauzia. Aurreko orrialdean, Lakagigarreko pitzadura handian ikus daitezkeen kono bolkanikoak.

51


proposamen tematikoa

GALDUKO AL GARA UHARTE HAUETAN? Gauzak ez daude goxo 2020. urte aldrebestu honetan. Gehienoi, Robinson Crusoeren antzera, uharte galdu batean ezkutatzeko gogoa piztu zaigu maiz. Lonely Planet gida ospetsuak aukeratu berri dituen Europako hogei uharte galdu eta magikoetan arakatu dugu eta gogokoenak ditugunak ekarri dizkizuegu.

Testua: Argazkiak:

52

Marian Azkarate Lonely Planet


Kornati parkea (Kroazia) Kondairak dioenez, mundua sortu ondoren, sobera gelditu zitzaizkion harritxo zuriak itsasora bota zituen Jainkoak. Han sortu ziren Kornati artxipelagoa osatzen duten 150 uharteak. Kroaziako kostaldean kokatutako parke nazional hau –parke izendatu baitzuten berau babesteko– nabigatzaile, urpekari eta abenturazaleen paradisua da.

Astipálea (Grezia) “Pelatuda” (tximeleta) deitzen diote bertakoek Dodekanesoko uharte honi, hegalak zabalik dituen tximeleta dirudielako. Egeo itsasoko uhartedian, Turkiako hego-mendebaldeko kostaldean, dago Astipálea ederra, oraindik ere turismo jendetsutik libre. Jora da hiri nagusia. Etxe zuriz josita, mendian gora hedatzen da. 53


proposamen tematikoa Hiddensee (Alemania) Alemaniako Baltikoko kostaldean, LĂźbeck eta Usedomen artean, itsasertz ezezagun honekin egingo dugu topo. Luzea da, ia 350 kilometro luze, eta baso, aintzira, bainuetxearkitektura eta hareatza handiz josita dago. Hainbat uharte daude, Hiddensee bezala, oinez, bizikletaz edo zaldiz baino bisitatu ezin direnak. Duna, padura eta txilarren artean erlaxatzeko toki paregabea.

Hiiuma, Saaremaa eta Muhu (Estonia) Estoniako uharteak zenbatzeko denbora dezente beharko genuke. Izan ere, 2.000 baino gehiago daude mendebaldeko kostaldean. Horietatik hemeretzitan jendea bizi da. Tallinndik autoz edo ferryz irits daiteke Hiiuma, Saaremaa eta Muhu uharte dotoreetara.

54


Arran (Eskozia) Eskoziako mendebaldeko Clyde fiordoko uharterik handiena da. 431 kilometro koadroko azalera du eta 4.600 biztanle, eta paisaia erabat aldatzen da iparraldetik hegoaldera. Eta Arran Arturiar kondairako Avalon mistikoa izango balitz? Menhirrez osatutako zirkuluak ikusita, izan liteke.

Porto Santo (Portugal) Atlantikoaren erdian galduta dagoen lur zati txiki bat den arren (11 km luze, 6 zabal), Porto Santo ez dago bakarrik. 40 kilometro eskasera Madeira baitago, artxipelagoari izena ematen diona. Madeira berdea da, Porto Santo, idorra... eta liluragarria. Campo de Baixo hondartza amaigabea paradisua da. 55


HITZORDUAK VENEZIA (ITALIA) Irailaren 12ra arte Iraila mugimendu handikoa izango da zinemaren munduan, lehen kategoriako jaialdi nagusi batzuk, Donostiakoa barne, hilabete horretan ospatzen baitira: Venezia (irailaren 2tik 12ra), Telludire (irailaren 4tik 7ra), Toronto (10etik 20ra) eta New York (irailaren 25etik urriaren 11ra). Dena den, gure mugetatik kanpo egingo diren hitzorduen artean garrantzitsuena Veneziako da, zalantzarik gabe. Ez da ohiko jaialdia izango, zati handi bat «online» egongo delako... eta gaitz erdi; errealitate birtualeko saila –orain lau abiatu zen– Viveport edo Facebook's Oculus bezalako plataforma digitalen bitartez jarraitu ahal izango baita. www.labiennale.org

56

VIENA (AUSTRIA)

SANTIAGO DE COMPOSTELA (GALIZIA)

Irailetik aurrera Hasi berri den denboraldian, Vienako Operak sarrera bereziak eskainiko dizkie 27 urtetik beherako ikusleei. Sarrerak ekoizpenen entsegu orokorretarako izango dira eta, horrela, «etorkizuneko ikusleak» sortu nahi dituzte. 700 sarrera jarriko dira salgai saio bakoitzeko web orrialdean, 10 eurotan. Lehenengo aukera hilak 5ean izango dute zaleek, Anthony Minghellak gidatuko duen Pucciniren “Madama Butterfly” lanaren entseguan. Denboraldian 10 opera eta hiru ballet eskainiko dira. Irudian, Joana Mallwitz zuzendaria, Vienna Fhilarmonic orkestra gidatzen. winer-staatsoper.at

Irailak12 Ondarearen Gaua ospatzen da Europa osoan irailaren 12an. Estatu espainiarrean hamabost hiri daude Gizateriaren Ondare izendatuta, horien artean Santiago de Compostela galiziarra. Gau horretan, Alcala de Henares, Avila, Baeza, Caceres, Kordoba, Cuenca, Eivissa, Merida, Salamanca, San Cristobal de la Laguna, Santiago, Segovia, Tarragona, Toledo eta Ubedako alde zaharrak bizitzaz beteko dira –ekitaldi anitz antolatu dira– eta hirietako monumentu guztiek ateak zabalduko dituzte. www.santiagoturismo.com


ErakusketaK QUERETANO (MEXIKO) Irailaren 7ra arte Mexikoko Hay Festival literatura jaialdia aurten modu birtualean egingo da, bizi den osasun larrialdia dela eta. Haurrei eta gazteei zuzenduta dago jaialdia batez ere, eta diziplina ugaritako adituek hartuko dute parte. Zientzia arloan, esaterako, Miguel Pita espainiarrak koronabirusaren inguruko hitzaldia emango du. Parte hartuko dutenen artean, Gael Garcia Bernal aktore eta ekoizlea edo John Lee Anderson eta Alma Guillermoprieto egongo dira. www.hayfestival.com

ARTE GARAIKIDEA ETA IRAGANEKO ARTISAUAK BAT EGINIK LONDRESEN 163 egun itxita egon ondoren, bere 261 urteetako historiako itxialdirik luzeena, Londresko British Museum-ek ateak zabaldu berri ditu abuztuaren 27an. Berriz martxan dagoela ospatzeko, duela bederatzi urte erakutsi gabe gelditu zitzaien artelan bat jarri dute ikusgai; itxura xelebrea duen Grayson Perry artistak iraganeko artisauen omenez egindako serie bateko lan ikusgarriena. “Artisau ezagunen hilotza” izena jarri dio eta itsasontzi baten itxura du, museoak gordetzen dituen hainbat piezaren kopiez beteta. Perryk Turner saria jaso (2003an) eta Erasmus Prize-n irabazlea izan da; azken hori, aurten.

PERPINYA (ESTATU FRANTSESA) Irailaren 13ra arte Koronabirusak sortutako pandemia izango da Ipar Katalunian ospatzen den Visa pour l’Image fotokazetaritzako jaialdi interesgarriaren protagonista. Hogei bat erakusketa atondu dituzte sekula baino bereziagoa izango den 32. edizioan. Ikusi ahal izango diren lanen artean

www.britishmuseum.org

MET MUSEOAREN ITZULERA Sei hilabeteko itxialdiaren ostean, abuztuaren 29an zabaldu ditu berriz ateak 5. etorbideko Met museo ospetsuak. Pandemiak une ezin desegokiagoan harrapatu zuen, izen handiko museo hau 150. urteurrena ospatzen ari baitzen 2020. urte honetan. Pozgarria ere, Natur Zientzien Museoa irailaren 9tik aurrera berriz martxan izango dela jakitea. metmuseum.org

RENÉ TANGUYEN IRUDIAK, BREST-EN

Peter Turnley fotokazetariak New York hiriko biztanleen arten pandemiak izan duen eraginari buruz egindako erreportaje zabala dago, baita beroketa globalaren inguruan Ian Willmsek egindakoa ere. Visa Pour l’Imagen jaialdiak munduko argazkilari onenekin topo egiteko aukera ematen du. www.visapourlimage.org

Jack Kerouoac-en eta Youenn Gwernigen gutun trukea hartu du oinarritzat René Tanguy argazkilari bretoiak Bresten ikusgai jarri duen erakusketa osatzeko. Les Capucins aretoan «‘beat’ belaunaldiko» bi ikurren lorratzari jarraitu ahal izango diogu; bata, Kerouac, XX. mendeko idazle handia izan zen; bestea, Gwerning, artista bretoia. ateliersdescapucins.fr 57


liburuen TXokoA

MUNDU UTOPIKOEN BILA HISTORIAN ETA GEOGRAFIAN

Utopías. Una historia gráfica de grandes sueños, micronaciones y otros lugares creados de la nada. Andy Warner eta Sofie Louise Dam. Geoplaneta, 2020. 144 orrialde. 17,95 euro.

obela grafiko honek, munduko hogeita hamar leku bitxitako istorioak biltzen ditu, gutariko gehienok mapan kokatu ezingo genituzkeen tokietako istorioak. Amets utopiko batetik abiatuta sortutako proiektuak dira: Koral itsasoko Erresuma Gay eta Lesbiana –XX. mendean aktibista talde batek Australian sortutakoa–, Indiako Nek Chand arrokalorategia eta Sealand mikronazioa, alegia. Guztiak benetakoak, askok gezurrezkoak diruditen arren. Batzuetan amestutako komunitatea sortzeko ahaleginetan ari ziren; beste batzuetan, babesleku pribatu bat besterik ez zuten nahi. Edozein modutan ere, ameslari horiek aurre egin zieten beren nazioen legeei, besteen onarpenari, baita naturari berari ere... bizi ziren mundua birmoldatzeko idealari jarraiki. Esaterako, Libertaria ezagut dezakegu, XVII. mendeko Madagaskarren 25 urtez iraun zuen komunitate demokratiko eta antiesklabista, edo Palmanova, Italiako iparraldean duela 435 urte, eta Tomas Mororen “Utopia” liburuan oinarriturik, eraiki zen bederatzi ertzetako hiria.

N


XENDAZALETASUNA, ESKULIBURUAN

PANDEMIAREN AURREKARIAK

Mendi-ibilien kontzeptuak praktika eta erabilera zabal eta askotarikoak hartzen ditu bere baitan: ibilaldi xumeetatik hasita, kirol-ibilbide tekniko eta muturreko etaraino. Norberak hobeto eta lasaiago sentitzeko estiloa aurkitzea da lehen erronka. Xendazaletasunari buruzko eskuliburu honek egilearen hainbat aholku eta ikuspuntu biltzen ditu. Esperientzia pertsonalean eta egungo irizpideetan oinarritzen da, bidexken mundu liluragarrian murgildu nahi duten guztiak horretara hurbiltzeko.

Londres hiria 1854an kolpatu zuen kolera-izurrite beldurgarriari buruzko istorioa da hau, baita orduko bi heroiena: John Snow medikua eta Henry Whitehead apaiza. Bien artean gaixotasun larri hura garaitu ahal izan zuten tokiko ezagutzarekin eta ikerketa zientifikoa eta mapak eginez. Haien istorio bikaina kontatzean, Steven Johnsonek ideia eta lotura ugari aztertzen ditu: hirian sortu zen izua, mikrobioak, ekosistemak, kultur fenomenoak eta kaleko bizitza. Steven Johnson AEBetako idazle zientifiko ezagunenetako bat da.

Manual de iniciaciรณn al senderismo. Juanjo Alonso. Desnivel, 2020. 112 orrialde. 14,70 euro.

SARI UGARI JASO DUEN PIRINIOETAKO ISTORIOA Mundu zati bat hartu, Pirinioak zehazki, eta hura sakon begiratzea, hitzekin piztea eta ahal beste ikuspuntutatik azaltzen ahalegintzea, mundu zati horrek bil ditzakeen ahal beste ahots ekarriz. Ideia hori du ardatz Irene Solaren eleberriak: istorio bat posible den ikuspuntu guztietatik kontatzeko nahia. Katalanezko jatorrizko bertsioak Eleberri Saria eskuratu zuen; gaztelaniazko itzulpenagatik ere saritu dute, eta jaso berri du 2020ko Europar Batasuneko Literatura Saria ere. Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak. Irene Solรก. Itzultzailea: Joxean Elosegi. Alberdania, 2020. 228 orrialde. 18,00 euro.

El mapa fantasma. Steven Johnson. Capitan Swing, 2020. 270 orrialde. 18,50 euro.

ESTREINALDI AUSARTA LITERATURA MUNDUAN Ibai bat, AEBetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den garai ia mitiko batean. Horra eleberri labur bezain hipnotiko honen kokalekua. Eta ibaiaren ertzetan bizi den jendea: eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak, ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak eta mundua bere magia guztiarekin deskubritzen duen haurraren begiak, bizitzari nahiz heriotzari begira. Estreinaldi ausarta egin du Oihane Amantegik: estilo pertsonal bat onduz, idazkera dotorean, kontakizun original bezain indartsua lortu du. Ibaiertzeko ipuina. Oihane Amantegi. Elkar, 2020. 100 orrialde. 12,00 euro.

59


Gogoan hartu

«THE BEATLES: GET BACK» PETER JACKSONEK THE BEATLESEN ERAZTUNA AURKITU DU Testua: Fermin Lusarreta Argazkiak: Paul Ellis eta artxibokoak

Goian, turistak Strawberry Fields lorategiaren aurrean, Liverpoolen. Ondoko orrialdean, Londreseko Savile Row kalea. Bertako zabaltzan eman zuten azken kontzertua. 60

Peter Jackson zinemagilea J.R.R. Tolkienen idazlearen zalea dela esatea aspaldiko egia dirudi. Baina Zeelanda Berriko zinema-zuzendaria beatlezale sutsua denik ba al zenekiten? “Eraztunen Jauna” izeneko eleberrian oinarritutako trilogiaren egileak aspaldidanik du etxean altxor bat gordeta; VHS zinta multzo bat Beatles taldearen 55 orduko grabazio ezezagunekin. Eta bat-batean bere bizitzako eskaera egin zioten: material hori guztia, teknologia digitala erabiliz, zaharberritzea. Dena arakatu, moldatu eta biziberritu egin du, eta hori guztia udaberrirako prest zegoen dokumentala bihurtu zuen... baina, tamalez eta pandemiak behartuta, filmaren estreinaldia atzeratu egin zen. Orain, ikasturte berriaren hasierarekin, behintzat, ikusi ahal izango dugu pantaila handian “The Beatles Get Back” dokumentala. Walt Disney Pictures-ek banatua, eta Erresuma Batuaren eta Zeelanda Berriaren artean ekoitzita, dokumentalak “Let It Be” estudioko disko ospetsuaren grabaketa nola izan zen islatzen du. Baita John Lennon, Paul McCartney, George Harrison, Ringo Starr eta Yoko Onoren arteko adiskidetasuna eta umorea. Saio intimoak grabatu zituzten eta orain, lehen aldiz, taldeak elkarrekin egindako azken zuzeneko kontzertua jasotzen da; alegia, Londresko Savile Row kaleko


zinema bidaiaria

zabaltzan emandako kontzertu ahaztezina. Eta sekula modan pasatzen ez diren The Beatles taldeko doinuak aitzakia hartuta, Liverpooleko taldearen ibilbide eta doinuetan oinarritutako bidaiatu ezazun proposatu nahi dizuet. Dozenaka tour mota dituzue eskura, bai Londresen baita Liverpoolen ere, baina bakoitzak bere gustukoa molda dezake; esaterako, Peter Jacksonen dokumentala ikusi ondoren, Savile Row 3ra gerturatu beharko genuke nahita nahi ez, eta Liverpoolera joanez gero, Cavern Club-en garagardo bat hartu itxi dezaten aurretik bederen (pandemiaren eraginez oso etorkizun latza du The Beatlesen lehen kontzertak egin zituen klubak), edo Strawberry Fields parkera joan zaitezkete. Azken hau John Lennonen lorategi “sekretua” zen eta ospetsua bihurtu zuen kanta baten protagonista bihurtu zuenean. Orain publikoari zabaldu dizkio ateak.

«The Beatles: Get back» Zuzendaria: Peter Jackson. Herrialdea: Ingalaterra eta Zeelanda Berria. Estreinaldia: Irailak 4. 61


Munduari begirada

62


BROMO Sumendian bizi den jainkoari meza rtero, Bromo mendiko (2.329 metro) kraterreraino igotzen diren 250 mailak jendez lepo betetzen dira Kasada jaialdian. Indonesiako Tengger Semeru-Arjuno biosferaren erreserba eta parke nazionalean kokatuta, Java uharte ederraren ekialdean, Tengger mendikateko sumendi hau aktiboa dago. Oso, gainera. Eta Kasada jaialdian sumendiaren bihotzera, kraterraren hondora, botatzen dituzte herrikoek barazkiak, arroza, dirua... eta bizirik dauden oilaskoak. Izandako uzta onagatik, mendian bizi diren jainkoei esker ona adieraztea du helburu tengger gutxiengo etnikoaren jaialdi ikusgarri honek. 90.000 bat tengger bizi dira Probolinggo probintziako herrietan banaturik.

U

Argazkia: Juni Kriswanto

63


Profile for astero

7h139.pdf  

7h139.pdf  

Profile for astero

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded