a product message image
{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Darmoor

«The Hobbit»-en Eskualdea Ingalaterran dago

twyfelfontein Afrikako labar-artearen galeria handienetako bat

ra’iatea

Polinesiako txokorik berezienetakoa

izarraitz

Gipuzkoako bihotzean kokatutako muga mendia

ZIENTZIALARIEN ONTZIAN

ANTARTIKA


Azaleko argazkia: Sergi Reboredo

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


20 4 4

28 36

16 6

aurkibidea134

16 Santiago Txilek bizi duen krisia eta istiluak gertutik ezagutzeko bisitaldi gidatuak daude. Helburua herriaren borroka nazioartean zabaltzea da.

28 Twyfelfontein Namibiako ipar-erdialdean kokatuta, estepa eta basamortuaren artean galduta, Afrikako labar-artearen galeria handienetakoa da.

20 Dartmoor Parke hau Ingalaterrako harribitxietako bat da. Herrialdearen hego-ekialdean kokatuta dago eta Gipuzkoaren erdiaren adinako azalera dauka.

36 Ra’iatea Badira Pazifikoko bazterrotan leku eder asko Tahiti eta Bora Boratik aparte. Horietako bat Ra’iatea da, Polinesiako txokorik berezienetakoa.

44 Izarraitz Gipuzkoako kostaldea eta barnealdea banantzen ditu mendigune honek eta etxetik gertu daudela jakinarazten die arrantzaleei.

06 Antartika Ez da bidaia merkea, ados, baina erakagarria da oso Antartika bere horretan ikusi ahal izatea, planetaren zati honen etorkizun zalantzagarria kontuan izanik. One Ocean Expeditions-en «RCGS Resolute» ontzian Lurraren mugetara bidaiatzea proposatzen dizuegu. Bertan zuzenean ezagutuko ditugu zientzialariak gaur egun gauzatzen ari diren proiektuak.

52 Proposamen tematikoa Hamaika aitzakia, Estatu frantsesera txango bat egiteko. 57 Hitzorduak Martxoko erakusketarik interesgarrienak. 58 Liburuen txokoa Arrotz dibertigarri bat Shanghaiko kaleetan. 60 Zinema bidaiaria «Parasite», marxismoak arrazoia zuelako. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


NAZARE Atzetik datorrena ez da makala! or azpian txiki-txiki azaltzen dena Hugo Vau portugaldarra da eta gibelean duena, atzetik zelatari, gizaki hauskor eta ĂąimiĂąoa harrapatzeko asmotan, olatu erraldoi eta beldurgarri bat. Joan den otsailean hartutakoa da Nazare Tow Surfing Challenge lehiaketaren barnean. Munduko olatu handien surflari onenak elkartzen dira urtero Nazaren, Portugalgo erdialdeko arrantzale herri tipiko eta eder hau muturreko surfaren Meka bihurtu delako, 20 metrotik gorako olatu izugarriei esker. San Migel gotorlekutik ederto ikus daiteke Atlantikoak itsasertzean hartzen duen indarra. Eta nondik datorkio berezitasun hori? Olatu erraldoien fenomenoa Nazareko Arroilari zor dio, 5.000 metroko sakonera eta 230 kilometroko luzera duen itsaspeko haranari, hain zuzen ere. Duen inbutu-forma Ipar Hondartzan estutuz doa, eta horrek eragiten ditu surfa egiteko ezin aproposagoak diren olatu izugarriak, 30 metroko altuerarainokoak.

H

Argazkia: Miguel Riopa

5


Antartika PLANETAKO ESKUALDE AUSTRALENEAN Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo


ANTARTIKA

One Ocean Expeditions-en «RCGS Resolute» ontzian Lurraren mugetara bidaiatzea proposatzen dizuegu. Bertan planetako paisaiarik bikainenak aurkitzeaz gain, zuzenean ezagutuko ditugu zientzialariak gaur egun gauzatzen ari diren proiektuak. ntartikarako edozein bidaiak eskala teknikoa eskatzen du, eta hori Buenos Airesen egitea baino gauza hoberik ez da. Lehen aldiz bisitatzen dutenak Palermo auzotik has daitezke, ezagunenetakotik. Hemen artistak, artisauak, moda dendak, kokteleria chic-ak eta mota guztietako jatetxeak daude. Niño Gordo-n afaltzea gomendatzen dizuegu, modan dagoen fusio jatetxean. La Boca auzo koloretsu eta pintoreskoa da, bizi-bizia. Bere erretegiengatik eta bizitza kalean egiten duten artista eta margolariengatik da ospetsua. Iluntzean, tango dantzariek beraien urratsen magiarekin bisitariak maitemintzen dituzte. Puerto Madero auzo berritua da, etxe orratz izugarriekin, Rio de la Platatik eta Buenos Airesko erreserba ekologikotik gertu kokatua. Inguruko aintzirak bidezidorrez inguratuta daude, korrikalarien eta familien artean oso maiteak. La Recoleta Buenos Airesko erdiguneko auzo dotorea da. Bere arkitekturak eta bere egoitzen izaera aristokratikoak, lorategi eta plaza bikainez inguratuak, berezi egiten du. Hiriko hotelik onenak auzo honetan daude. Hub Porteño da horietako bat, vintage dekorazioa duen boutique hotel dotorea. Gastronomia ausarta du eta bista bikainak dituen terraza ere bai.

A

Ushuaia, Antartikaren ataria André Malraux nobelagile frantsesaren hitzetan, Buenos Aires irudimenezko inperio baten hiriburua bada, Patagonia poeta askorentzat itsaso bat da. Zerumugaren neurrigabekeriak, haize astintzaileak, hainbesteko handitasunaren aurrean sentitzen den erbestealdi ia metafisikoak, eta uhartetxoen itxuran lurraldea zipriztintzen duten bere paraje naturalek itsaso amaigabearen ideia ongarritzen dute, hutsune harrigarri batena. Antartika itogarriaren ataria. Suaren Lurraldea Parke Nazionala kontinenteko lurralderik australena da, Julio Vernek Ushuaiako Estatuen Uhartean girotutako “Munduaren azken mutu8

rreko faroa” eleberrian primeran deskribatu zuen munduaren benetako azken muturra. 1960an sortu zen eta ia 69.000 hektareako hedadura babesten du, itsasoko, basoko eta mendiko giroa konbinatuz, itsas kostaldeari, lakuei, eta haranei forma emanez, bai eta zohikaztegi zabalei eta lenga, gindo eta ñirreak nagusi diren baso bikainei ere. Hori deskubritzeko modu on bat Munduaren Amaierako Trenera igotzea da, munduko bazter ezkutu honetan dagoen zorigaiztoko espetxera egurra garraiatzeko eraiki zena. Ushuaia, oraindik aztarna kolonialak dituen hiri industriala da, baina bere erakargarritasun handia bere inguruetan dago: zazpi kilometrora Martial glaziar handia dago, eta handik oso gertu, Suaren Lurra Parke Nazionala, trena bertatik igarotzen delarik. Ez da zaila hango kaleetan orientatzea. Bi merkataritza-arteria ditu, kostaldeko bigarren lerroan, hiria Beagle kanalarekin paraleloan zeharkatzen dutenak. Horietan daude jatetxe eta denda gehienak; azken hauetan, ia denek artisautza produktuak edota espediziokideentzako kirol arropak saltzen dituzte. Interesgarria da museo bihurturiko Presondegi Zaharra bisitatzea, han bizi baitziren trenbideak eraiki zituzten presoak. Antartika, Hego Poloaren konkista Lurrean leku latz eta iritsezin bat badago, hori Antartika da. Muturreko baldintza bilduma bat da; batez beste munduko kontinenterik haizetsuena, lehorrena eta hotzena da. Baldintza gogorrak izan arren, honaino iristen diren zortedunek paisaia ikusgarriarekin begiak gozatu ditzakete. Mendi malkartsuen lurraldea, eta kontrastean elurraren zuria eta itsasoko ur ilunen gainean ikus daitezkeen izotz-puska distiratsuak. Fauna lasai dabil han-hemen, eta fokek, pinguinoek, eta itsas hegaztiek ez dira bisitarien beldur. 1961etik kontinentea gobernatu duen Itun Antartikoaren arabera, Antartika ez da inongo herrialderen baitakoa. Lan zientifikoetarako bakarrik erabiltzen den kontinentea da.


Ushuaian kokatutako Los Cauquenes hoteleko ikuspegia. Erreportajea zabaltzen, Wilhelmina Bay ederra.

9


ANTARTIKA Balea zodiac-aren ondoan jauzika, Wilhelmina Bay badian.

Baina haraino iristeko beharrezkoa da lehenik Drake beldurgarria zeharkatzea, Hego Amerika kontinente zuritik banantzen duen itsaso zatia, Hornos lurmuturraren (Txile) eta Hego Shetlanden (Antartika) artekoa. Itsasontziz zeharkatzeko ia bi egun behar dira, eta bertako urak planetako ekaiztsuenak direla diote nabigatzaileek. Antzina, hain balentria heroikoa zen, ezen gurutzatzen zuten piratek belarrian urrezko uztai bat jartzen baitzuten lortzen zuten bakoitzean. Zientzialarien gurutzaontzia Gero eta gehiago dira uda australean seigarren kontinenteraino iristera ausartzen diren turista-gurutza-

10

ontziak. “One Ocean Expedition-ek�, baina, badu bere bereizgarria. Itsasontzi honetako bidaiariak zientzialariekin batera joaten dira, eta azken hauek bidaia artiko ezberdinak baliatzen dituzte beren proiektu berritzaileak aurrera eramateko. Horrela, horiek laguntza ekonomikoa eta garraiobidea aurkitzen dute, eta bidaiariek, berriz, zientzialarien ikerketen lehen eskuko ikusle izateko aukera dute, itsasontzian egiten dituzten aurkezpenen bitartez, bai eta zientzialariek beren aurkikuntzak partekatuz ere. Friedlander ontziko zientzialarietako bat da. Klima aldaketak eta krillaren arrantzak balea konkordunen migrazio fluxuetan nola eragiten duen aztertzen ari


da. Dukeko Unibertsitateko Itsas Robotikako Laborategiko talde bat ere gurekin doa; punta-puntako teknologia duten droneak erabiltzen dituzte izaki misteriotsu horien bizitzaren ikuspegi sinestezin eta berritzailea lortu ahal izateko. DK Bierlichek azaldu digunez, balea bakoitzak isats bakarra du, bere hatz marka moduko bat da. Irudietatik abiatuta, zenbat neurtzen duten jakin daiteke eta hazteko pauta egokia duten jakin. Itsasontziko bidaiarientzat telebistako dokumental bat zuzenean ikustea bezalakoa da. Antartika, mugarik gabeko esperientziak Berrogeita hamarren bat orka lagun ditugu bidaian.

Lehen geltokia Portal Point da. Elurra gogoz ari du, baina ez da oztopo trekking txiki bat egin eta bilduta dauden pinguino eta itsas lehoiei argazkiak egiteko. Hemen Antartikaren Ikerketa Britainiarraren etxola bat zegoen 1956an, eta, gaur egun, Stanleyko Falkland Islands Museum dago bertan. Biharamunean Vermadsky Ikerketa Estazioan sartu gara; Britainia Handiko Gobernuak libera baten truke Ukrainari saldu zion; bi gobernuek irabazi zuten: ukrainarrak lehen ez zeukan Antartikako base bat edukitzeagatik, eta ingelesak eraikinak eraitsi eta hondakinak aberriratu behar ez izateagatik. Leku horretan aurkitu zuten 1985ean ozono geruzaren zuloa, eta,

Ezkerretik eskuinera, goian, itsas lehoi bat Portal Point-en eta pinguinoak Vermadsky ukrainar ikerkuntza estazioan. Behean, itsas lehoiak eta ubarroiak Ushuaiako Txorien Uhartean, eta ÂŤRCGS ResoluteÂť itsasontziaren ondoan igerian ari diren orkak.

11


ANTARTIKA Lerroon ondoan, Suaren Lurra Parke Nazionalean bazkatzen ari den zaldi bat eta ÂŤMunduaren Amaierako TrenaÂť-ren zenbait irudi. Munduko bazter ezkutu honetan dagoen zorigaiztoko espetxera egurra garraiatzeko eraiki zuten. Gaur egun, turisten gozamenerako erabiltzen da.

12


GIDA PRAKTIKOA Ez dizuegu gezurrik esango: hau ez da bidaia merkea, ezta poltsiko guztientzat ere; hala ere, gehien eskatzen direnetako bat da, planetaren zati honen etorkizun zalantzagarria dela eta. Hau da, lurralde hau gurutzaldi batean ikusteak, paisaia txundigarriaz gozatzeak eta zientzialariekin uztartzeak bere prezioa du. Zifra bat ematearren, “One Ocean Expeditions-en” turista gisa ontziratzeak 10.000 euro inguru balio du. Eta plaza guztiak saldu ohi dituzte.

Nola iritsi KLMk astean 6 hegaldi eskaintzen ditu Buenos Airesera Amsterdamgo aireportutik, Boeing 787-9 "Dreamliner" hegazkinarekin. Hegazkin honek wifia du, eta bidaia erosoagoa eskaintzen du antzeko hegazkinen aldean (hezetasun atmosferiko handiagoa du eta %30 handiagoak diren leihoak). Air Francek ere, KLMren bazkideak, Paris-CDGtik Buenos Aireserako hegaldia eskaintzen du egunero. Kontsultatu eskaintzak hemen: www.klm.es eta www.airfrance.es.

Non lo egin LHub Porteño. www.hubporteno.com. Rodríguez

Peña 1967, Buenos Aires, Argentina. Tel: +54 11 4815-6100. Boutique hotela, art nouveau estilokoa, Recoleta luxuzko auzoan kokatua. Gela zabalak eta ondo hornituak ditu, altzari zaharrak diseinu garaikidearekin uztartuta. Barruan, marmolezko luxuzko bainuak, jacuzzi tentagarri eta dutxa erraldoiekin. Los Cauquenes. www.loscauquenes.com. De la Ermita 3462, Ushuaia, Argentina. Tel: +54 2901 44 1300. Dudarik gabe, aukerarik onena Ushuaian. Bertako luxuzko "resort & spa" bakarra da, Beagle kanalaren hondartza gainean kokatua, Andeetako tontor elurtuen atzean eta hiritik 4 kilometrora. 54 logela eta suite ditu, hondartza pribaturako sarbide zuzena eta gune guztien bista pribilegiatuak.

Non jan Niño Gordo. www.niñogordo.com.ar. Thames 1810,

C1414DDL, Buenos Aires, Argentina. Tel: +54 11 2129 5028. Gauza desberdinak probatzea gustatzen bazaizu, hau da zure apusturik onena. Asiar parrila bat da, eta Ekialdeko zaporeen nahasketa bat proposatzen du, buenosairestar janariarekin batera. Gastronomia korear, txinatar, vietnamdar eta thailandiarreko platerak uztartzen dira, bertako ukituarekin, milaka urtetako zaporea duten osagaiak ukitu argentinar batekin fusionatuz.

Informazio gehiago www.oneoceanexpeditions.com eta www.turismo.buenosaires.gob.ar/es


ANTARTIKA Beheko irudi bietan, «RCGS Resolute» itsasontzia Le Maire itsasartea zeharkatzen eta, goitik ikusita, Ushuaiako portura iristean. Ondoko orrialdean, Ushuaiako kaleetan iraganeko presoak gogorarazten dituzten muralak eta portura ongietorria ematen duen kartela.

14

bide batez, badirudi nabarmen leheneratu dela. Arratsaldean Paradise Harbour eta Argentinako Brown Station basearen hondarrak bisitatu ditugu. Iceberg ugari dabiltza ondoan, eta mendiak uretan islatzen dira. Kayakean nabigatzeko gune ezin hobea da. Wilhelmina Bay-ko egunsentia izugarria da, batez ere lehen argi izpiek inguruko mendien tontorrak horiz tindatzen dituztenean. Badia, bi aldeetan, kontinentearen bizkarrezurrak inguratzen du, 2.000 metrora altxatzen dena, eta izotzez eta elurrez estalia dago, Nansen eta Brooklyn uharteekin beste mugak eratuz. Ehunka balea iristen dira honaino krill bila. Ez da zaila horiekin kontaktua izatea; izan ere, zodiaketatik metro gutxira salto egiten dute. Emozioa deskribaezina da. Le Maire itsasarteari “Kodak haitzartea” esaten diote, bertatik hartzen diren argazki ugariengatik. 11 kilometroko nabigazioa dago Booth uhar-

tearen eta penintsula antartikoaren artean. Lurralde honetan bizi daitezkeen esperientziak bakarrak dira, eta ekosistema ezarritako arauei zorrotz jarraituz zaindu behar da. IAATO Antartikako tour operadoreen nazioarteko elkartea 1991n sortu zen eta Antartika turistekin bisitatzen duten enpresa eta elkarte gehienak biltzen ditu. Araudi horrek nahitaez bete beharreko portaera-arau batzuk ezarri ditu Antartikako lurraldean: edozein animaliarengana 4,5 metro baino gutxiagora ez hurbiltzea, zaratarik ez egitea, eta are gutxiago edozein animalia izutzea edo aztoratzea; horiek dira 170 arauetako ezagunenak. Oinetakoak desinfektatu behar dira ontzietan sartu eta irtetean, eta ez daiteke bertatik ezer etxera eraman, salbu eta ehunka argazki eta oroitzapen on, gure oroimenean betiko geratuko direnak. “RCGS Resolute”-ra itzuli eta atzera Ushuaiara abiatzeko garaia da. •


15


Santiago BISITALDI BAT TXILEKO IRAULTZARA

16


ÂŤKalea bera da herriaren komunikabiderik onenaÂť. Horrela mintzo da Caiozzama deituko artista eta adi-adi duen taldea turistez osatuta dago. Santiagon, Txileko hiriburuaren erdialdean bertan, kokatutako Italia plazaren ondoan gaude, eta honako hau Txilek gaur egun bizi duen krisia eta istiluak gertutik ezagutzeko bisitaldi gidatu bat da. Testua eta argazkiak: Claudio Reyes

17


SANTIAGO rafitiak, collageak, muralak... iazko urriaren 18an bat-batean eztanda egin zuten istiluen ondoren, manifestariek Txileko kaleak hartu zituzten. Gehienak gazteak ziren eta imajinazioa hauspotu zuten, horrela hiriko erdialde handi eta zabala aire libreko arte areto bihurtu zuten. Metroko txartelaren prezioa igo zela-eta egin zituzten lehen mobilizazioak, baina herrialdearen eredu politikoaren aurkako mugimendu bilakatu da orain. Egingo dugun bisitaldi turistiko-politiko honen hastapenetan, aurretik bi ordu eta erdi ditugula ohartarazi digute; eta aurrez aurre, poliziek eutsitako eta begiak odolez blaitutako Jesusen irudia. Esaldi bibliko baten berrirakurketa irakur daiteke ondoan: «Ez itzazue barkatu. Beraiek ondo dakitelako zertan ari diren».

G

«Irudia Txileko Gobernuak eragin dituen gizakion eskubideen urraketei buruz mintzatzen zaigu», azaldu digu orduan Claudio Caiozzik, Caiozzama izen artistikoa erabiltzen duen egileak. Ibilbide honetan Santiagoko hormetan komunikabide ofizialetan agertzen ez diren protestak eta errealitatea islatzen duten irudi bortitzak ikusiko ditugula dio, Caiozzamak berak eta berak bezala beste hainbat artistak hormetan margotutakoak. Aurrera jarraitu eta Pablo Picassoren “Gernika”-ren berrirakurketa batekin egin dugu topo. Salvador Allende presidentearen irudia ere beste txoko batean dago eta, nola ez, sare sozialei esker mundu osoan zabaldu den Las Tesis talde feministak egindako “Bortxatzailea zu zara” performancearen inguruko grafi-


tiak. Ezohiko tour turistiko hau Francesa Sossari bururatu zitzaion. Publizitatean lan egiten zuen Francescak, baina orain langabezian dago. Abenduaren erdian hasi zenetik, dozena bat bisitaldi prestatu ditu. «Street art-en bitartez, kanpotarrei gure borroka zertan datzan eta zergatik jarraitzen dugun kaleak hartzen erakutsi eta adierazi nahi diegu», dio turismo gida borrokatzaile honek. Talde bat osatu dute, Chile Despertó (Txile esnatu da) izenekoa, 70 bat lagunen partaidetzarekin. Gehienak artistak, grafistak eta ikus-entzunezkoen egileak dira, eta guztien xedea Txileko herriak borrokatzeko sentitu duen grina nazioarte mailan zabaltzea da. «Jendeak kalean jarraitzen du hiru hilabeteren buruan, eta ez dakit nola bukatuko den hau», galdetzen

dio bere buruari Paz Muñozek, 55 urteko kazetari espainiar batek. «Kalteak zein handiak diren ikustean harrituta gelditu naiz. Ez nuen espero kaleetan ikusi ditudan hondakinak eta eraikin itxiak ikustea», aitortu digu Joane Jacobsonek, 70 urteko estatubatuar turistak. Pozik dago, dena den, Txileko benetako errealitatea ezagutu ahal izan duelako. Harrigarria bada ere, orain dela gutxi Airbnb plataformak “Gora Txileko iraultza” izeneko antzeko ibilbidea plazaratu zen. 25 dolar eskatzen zituzten bisitaldiaren truke. Sortutako kritika uholdearen ostean, 29 hildako eta milioika zauritu eragin duen krisi honetatik sosak lortzea besterik nahi ez zuela leporatzen baitzioten, plataformak bertan behera utzi zuen tourra. •

Txileko hiriburuaren erdialdean borrokaren aztarna ugari daude. 70 bat artistak sortutako talde batek tour hau antolatu du, bisitariak benetako errealitateaz jabetu daitezen.

19


Dartmoor parke nazionala INGALATERRAKO LANDAZABALAREN BIHOTZ BERDEA Testua: Fèlix Merino Argazkiak: Richard Fox / ZOOM


DARTMOOR PARE NAZIONALA

Dartmoor National Park Ingalaterrako harribitxietako bat da. Herrialdearen hegoekialdean kokatutako parke zabal honek Gipuzkoa erdiaren adinako azalera dauka, eta ingelesentzat jomuga ezinbestekoa da udaberritik aurrera. Bertako paramo zabalek eta baso urtetsuek eskaintzen duten askatasun sentipenak erakarrita bertaratzen dira. Paisaia oniriko horiek inspirazio iturri izan ziren «Eraztunen jauna» trilogiako hobbiten mundua sortzeko. aten batzuek uste dute bene-benetako bidaia bat egiteko ezinbestekoa dela bigarren mailako errepideetatik aldendu eta wifirik gabe egotea. Zu ere uste horretakoa bazara, zorionekoa zu. Izan ere, Dartmoor parke naturala, britainiar landazabalean kokatzen bada ere, gordeleku aproposa da, azaleratzeke baitago. Denbora eta espazioa bertan geldirik geratu ziren industrializazio aroaren atariko uneren batean. Parke nazional izendatu zuten 50. urteetan, baina meatzaritzako tradizio handia izan du lekuak, baita Erresuma Batuko izen txarrenetako espetxeetako bat ere. Morbo horrengatik edo bere irisgarritasun eskasagatik, auskalo zergatik, Dartmoor iraganean kukutu zen eta ez du hortik atera nahi izan. Hona iristeko, Bristoldik edo Plymouthetik 45 minutuz gidatu behar da, M5 errepidea utzi gabe. Autobidea atzean utzi orduko (Ingalaterran doakoa), erabat bestelakoa den mundu batean barneratuko zara: zelai zabalen lekua hartu du baso sarriak eta errei bikoitzeko galtzada nasaia noranzko bakarreko bide bihurtu da, harrizko murruak dituela alde banatan, landaredi trinkoaz estaliak. Landarez osatutako koraza baten barruan gidatzea bezala da. Parkearen beheko lurretan gaude, eta herrixkak, errekak eta berde oparoko bazkalekuak ageri dira zabalzabal eginda, baita den-denari gailentzen zaion harrizko arkitekturak are nabarmenago hedatzen duen behialako lasaitasuna ere. Lehenengo geldialdia Drewsteigtonen egin dugu, eta herrixka honetako plaza nagusian pub jator bat aurkitu dugu. Jendea zaldi gainean iristen da bertara. «Lurralde honetan jendea horrela mugitu ohi da, xendra eta bazkalekuetan barrena herrixka batzuk eta besteak lotzen dituzten pasabide publikoen sarea erabilita», azaldu digu bezeroetako batek, zur eta lur begira genuela. «Osteratxoa eginez, Fingle Bridgera joatea gomendatzen dizuet», gaineratu du gi-

B

22

zonkote berberak, litro erdiko pitxarra (Ale aldaera zerbitzatzen dute hemen) hustu, eta zaldi gainera igota berriro bere bideari ekin aurretik. Castel Drogotik abiatzen den ibilbide zirkularra egitea Fingle Bridgeraino, mundu honetatik alde egin aurretik oinbiko batek bere buruari egin diezaiokeen oparirik onenetako bat da. Teign ibaia naro jaisten da, eta lur azpian dagoen kobre maila handiagatik berun kolorekoak diruditen ur garden horietan izokinak txipli-txapla egiten dute ibaian gora jauzika itsasotik jaio ziren lekura iritsi arte, han errun eta hiltzeko.


Manatonetik gertu dagoen Bowerman’s Nose udaberriko goiz hotz batean eta, txikian, Highland edo lur garaietako behi bat. Erreportajea zabaltzen, Bobey Castleko ikuskizun ederra, atzean Cosdon Hill mendia duela. 23


DARTMOOR PARKE NAZIONALA Coll Brook ur-jauziak udako euriteen ostean eta, txikian, Wistman’s Wood baso zaharreko irudi zirraragarria. Ondoko orrialdean, goitik behera, neguko egunsenti bat Lowman’s Rocken eta udazkeneko koloreak Fingle Bridgeko Teign ibaian.

Paseotxoa lasai egiteko modukoa da, hiruzpalau ordutan. Haritz, izei, makal eta pago artean goaz, eta tarteko urtaroetan lagunik berritsuena ere mutu utziko lukeen kolore sinfonia oparitzen dizute. Interesgarria da Castle Drogo bisitatzea, Ingalaterran eraikitako azken gaztelua baita (1930). Gainera, Fingle Bridge dago ibilbidearen beste muturrean, Erdi Aroko zubi batetik metro eskas batzuetara dagoen puba, igandero ahoa bete hortz uzteko moduko roast bikaina egiten dute bertan. «Eskualdeko» lurrak Moor-eko lurrak (hau Ingalaterra da, eta dena laburtzen dute) inspirazio iturri izan zituen Alan Lee bertako ilustratzaileak, «Eskualdea» irudikatzeko, “Eraztunen jauna” liburuko hobbiten lurraldea. Haurrekin joanez gero, parkean familian egiteko jarduerak antolatzen dituzte, hala nola falkoneria ikuskizuna egiten dute (goizeko hamarretan) Bobey Castle luxuzko hotelean. Beste aukera on bat da Lydfordeko ur-jauzietara inguratzea, zenbait orduko txangoa eginda. Parkearen beheko lurretatik aldendu gabe, Fermwothy erreserba eta Gidleigh basoa ia-ia nahitaez bisitatu beharreko lekuak dira. Parkeko beheko lurretatik gorenetara igotzen joan ahala, landaredia aldatuz doa, baso sarrietatik paramo zakarrenera. Hemen ez dago ezer, belar luze eta lokatz asko baino. Duela milaka urte dena zen basoa, baina Gaztelako goi lautadarekin gertatu zen bezala, Britainiako itsas inperioak egurra behar eta zuhaitzak moztu behar. Wistman baso urtetsua (milaka urteko antzinatasuna) jatorrizko basoen lekuko eder bat da. Belardietan ardiak, behiak eta poniak bizi dira. Ekino espezie hori da parkearen irudia eta legez babestuta daude, eta nahi eran dabiltza errepidea ere beretzat hartuta. Goiko lurretan nonahi ikus ditzakegu, esate baterako, Warren House Inn pubaren inguruan, hain zuzen, Ingalaterra mendebalde osoko altuena. Sartu eta bertako giroaz gozatzea oso egiteko gomendagarria da. Pub horretan ezagutu dugu Bob Cole, “New York Ti24


Lerroon gainean, Widecome-In-TheMoor udako arratsalde batean. Ondoan, harkaitz granitikoz eratutako muino hauei «tor» deitzen diete. Historiaurrekoak dira eta parke osoan barreiatua daude, 160 bat omen daude guztira.

mes”-eko kronista grafikoa izan zena urteetan. Parkeko bazter guztiak zehatz-mehatz ezagutzen ditu, eta ibilaldi bat egitera bultzatu gaitu, eta behartu ere bai ia-ia: parke osoan barreiatuta dauden 160tik gora tor delakoak ezagutzeko. Tor horiek harkaitz granitikoz eratutako muinoak dira, historiaurrekoak. Denetan ezagunena Haytor (457 m) izenekoa da. Etxeko txikienek oso ondo pasatzen dute haren inguruan, mezu ezkutuak gordetzen dituzten kaxen bila, herrikoen antzinako tradizioa gogora ekarriz, harkaitz horren zirrikituak erabiltzen omen baitzituzten komunitate batetik bestera helaraztekoak ziren mezuak ezkutatzeko. Tor delakoek beti izan dute haraindiko munduekin oso lotura handia. Berez, hemen espiritismo erritualak egiten dira eta ehunka kondaira daude sorgin eta mamuei buruz, baita napoleondar eta amerikar gerren garaiko kriminalik ankerrenak atxikitzen omen zituen kartzelako espetxeratuak hizpide dituztenak ere. Zorionez, kartzela hura aspaldi itxi zuten. Parke osoan zilegi da kanpatzea, eta hiru egun nahikoak dira bisita txukun askoa egin eta bere edertasunaz jabetzeko. Hasieran edo amaieran egin dezakegu, baina beste txango nahitaezko horietako bat da Bellver Tor-era igotzea, haren gailurretik ia parke osoaren 360 graduko ikuspegia zabaltzen baita. Oinez jaitsiz gero (bi orduko bidea), onena da Widecome-in-the-Mor herrixka politera zuzentzea. Hango eliza Dartmoorreko Notre Dame izenarekin ezagutzen da. Herrixka honetan jendea arretatsu eta lasaia da. Parke osoan 36.000 bizilagun inguru daude. Bakar batek ere ez dio mugikorrari begiratzen eta askok ehiza txakurrak dituzte, lokal guztietan sartzen direnak. «Dogs are wellcome. Not children» (txakurrak ongi etorriak dira; haurrak ez, ordea) dio kartelen batek puben atean, behin gaueko bederatziak ondo jotakoan (23.00etan ixten dituzte). Ingelesek tradizioak maite dituzte. Eta horien artean dago helduen atsedena. Beraien iritziz, haurrek ez dute zertan egon tabernan afalordutik aurrera (19.00). •


DARTMOOR PARE NAZIONALA GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi EasyJet konpainiak Bilbotik Bristolera hegaldiak egiten ditu. Horrez gain, Santanderretik Plymouthera ferrya abiatzen da. Oso gomendagarria da.

bertakoak "Globe Inn" delakoaren fish&chips-eko zale amorratuak dira. Gauza bereziagorik nahi izanez gero, hor dago The Forge, bertako chefa frantziarra da.

Non lo egin eta non jan

Jaialdiak eta jaiak

Chagstock herrixka hainbat “humlets� edo elizatetan barreiatuta bizi diren 1.000 herritar inguruko leku abegikorra da, eta horixe da kanpaleku nagusitzat hartzeko aukerarik egokiena. Ostatu hartzeko, The Three Crowns ondo dago: landa hotel txikitxoa da, herriko plazan bertan (bi lagunentzako gela 90 eurotik gora). Herrixkan zenbait pub eta jatetxe daude, eta gustura jaten da. Halere,

Ia ostiralero zuzeneko kontzerturen bat egiten dute The Ring&Bellsen, Chagstocken. Chagstocken bertan musika jaialdi bat ere izaten da uztailaren 24an eta 25ean, zuzeneko musika, britainiar folk eta rock kutsukoa, familia guztiarentzako. Bestalde, neguko hotza eta giro etxekoiagoa nahiago izanez gero, Halloween jaian eta Gabon bezperan ospakizun handiak egiten dituzte herri abegikor honetako bizilagunek.


Twyfelfontein WELWITSCHIEN ZERUMUGAN HITZ EGITEN DUTEN HARRIAK


Namibiako ipar-erdialdean, Kunene edo Kaokolandia eskualdean, estepa eta basamortuaren artean galduta, Twyfelfonteineko bakardade zabalek altxorrak gordetzen dituzte, zeintzuetan natura eta giza sorkuntza bizikidetzan dauden. Haren haitzak petroglifoz zizelkatu zituzten, eta Afrikako labar-artearen galeria handienetako bat bihurtu ziren. Horiekin batera, geologiak patxadatsu egin du bere lana, paisaia harrigarriak sortuz, eta naturak mirariak egiten ditu landare itxuran. Testua eta argazkiak: Xabier BaĂąuelos

29


TWYFELFONTEIN uropako iruditeria kolektiboan, Saharaz hegoaldeko Afrikan albistegien mugetatik harago pentsatzen denean, bizirik dirau bizimodu basatia duen lurralde baten ideia erromantikoak, zeinean neolitoan ainguratuta dauden ohitura bitxiko giza taldeak bizi diren. Talde horiek ez dira herriak, tribuak baizik; horien artea ez da artea, artisautza baizik; beraien erlijioak superstizioa dira, eta existentzia ulertzeko moduak kosmogonia egituratuak baino gehiago folklorearen muga gainditzen ez duten adierazpen etnografiko huts kontsideratzen dira. Beraien historia klan desberdinetako hala moduzko erregeek bultzaturiko borroken bilakaera

E

30

dela sinesten tematu gara, eta ez zaigu burutik pasatzen bertan zibilizazio handiak egon zitezkeenik edo garrantzizko kultura-garapena izan zenik. Baina ideia erromantiko guztiak bezala, ideia faltsua da, iragan kolonialista baten eta bertutea neurtzen duen eurozentrismo baten ondoriozkoa, gure esentzia erreferentziatzat hartuta. Hain da zaila aurreiritzi hori deserrotzea, ezen oraindik harritu egiten baikara kontinente beltzetik artista modernoei edo kalitate bikaineko iraganeko herentziei buruzko berriak iristen zaizkigunean. Musika da kategoria pixka bat aitortzen diogun salbuespen bakarra. Baina pentsaezina zaigu, adibidez,


duela 6.000 urte Afrikaren bihotz galduan mundua, beren mundua, trebezia eta maisutasun handienarekin irudikatzeko gai zirela, irudimena eta errealismoa konbinatuz, unibertso magikoak eta pragmatismoa uztartuz. Bihotz galdu horietako bat Aba Huab-eko harana da, txoko ezdeus bat ezerezaren erdian, Namib basamortuaren mugak laztantzen dituena Eskeletoen Kostaren ekialdean. Ibaiaren ibilguak urteko egun gutxi batzuetan eraman ohi du ura, eta horietan berdearen espejismoa gertatzen da, ibaiertzak tindatuz. Une iheskorra da, denboran milaka urte atzera eramaten gaituena, lur hauen hutsunea –gaur egun idor eta mortuak– sabana

heze eta emankor bat zeneko garaietara. Iraganeko garai hartan landarediak bizi-eremu zabalak sortzen zituen, eta bertan askotariko fauna hazi zen, harik eta basamortutze-prozesu motel, luze eta saihestezin batek lur atseginagoetara bidali eta bertatik desagerrarazi zuen arte. Baina ez guztiz, hor jarraitzen baitu, bere oroitzapena arroketan grabatuta. Petroglifo artean Ui Aisera iritsi gara, “Jauzi egiten den putzua” delakora; damarek eman zioten izena, kurioski khoisan hizkuntza bat hitz egiten duen herri bantuak. Mapetan Twyfelfontein izen afrikanerrarekin agertzen da azal okreko

Zuhaitz fosil hauek, Paleozoiko amaierakoak, 260 eta 280 milioi urte artean dituzte. Harrizko Basoan daude. Erreportajea zabaltzen, petroglifoak.

31


TWYFELFONTEIN Lerroon azpian, welwitschia bat, planetako landare bitxienetakoa. Ondoko orrialdean, Organ Pies haitzarteak. Harrizko zutabeak dira, eskailera itxurakoak.

32

harea-harkaitz eremu handi hau, sakonune eta ordokien artean dagoena. “Zalantzazko iturria” izan daiteke Twyfelfontein horren itzulpena; David Lavin holandar kolonoak eman zion izen hori 1947an. Etxalde bat eraiki nahi zuen hark, baina urik eza etsigarria zen. Amore eman gabe, han zebiltzan elefanteei jarraitzea bururatu zitzaion, nonbait ura edan behar zutela pentsatuz. Asmatu zuen, bada; iturria aurkitu zuen, nahiz eta haren poza ez zen erabatekoa izan, iturriaren ur-emaria ez baitzitzaion bere beharrak asetzeko adinakoa iruditu. Hala ere, ur gutxi izan arren, inguratzen zuten haitzek laster aurkitu zen altxor bat gordetzen zuten: 6.000 eta 2.500 urte bitarteko antzinatasuna zuten 2.000 petroglifo baino gehiago. Harkaitzen aurpegi lauak bata bestearen atzetik ageri dira, garai haietan hemen bizi ziren animaliaz betetako mihiseak bailiran: elefanteak, mota guztietako antilopeak, jirafak, errinozeroak, os-

trukak, lehoiak, lehoinabarrak, gepardoak… labar-grabatu hauek, ziur aski, wilton kulturako herri ehiztari/biltzaileek egin zituzten, egungo san eta khoikhoien aurretikoek. Kopuruaz gain, duten kalitate handia ere mirestekoa da; oso ondo definitutako siluetak, oso errealistak batzuk, eskematikoagoak beste batzuk, baina denak zehaztasun handiz marraztuak. Animalien irudiekin batera, irudi geometrikoak, aztarnak eta, gutxiago, baina pertsonen irudiak ere aurki daitezke. Haren interpretazioari dagokionez, iritzi orokorra da sinbologia xamanikoa eta bizirauteko jardueretara bideratutako irudiak dituen miszelanea baten aurrean gaudela. Horrela, bere grabaturik deigarrienen artean, giza ezaugarriak dituen lehoi bat ikus dezakegu –beso itxurako buztana duena, eskua zabalik eta atzaparren ordez hatzak dituena–, bai eta ur putzuei eta horien inguruan pilatzen diren presa motei buruzko oharrak di-


Ui Aisera iristean, altxor batekin egin dugu topo; 6.000 eta 2.500 urte arteko antzinatasuna duten 2.000 petroglifo baino gehiago. Elefanteak, mota guztietako antilopeak... animalia ugari basamortuan zizelkaturik.

34


TWYFELFONTEIN

GIDA PRAKTIKOA Iristea eta mugitzea Antolatutako bidaia egin ezean, onena autoz egitea da. Bideak eta errepideak hondarrez estalita egon daitezke, eta bideseinale oso gutxi daude; beraz, GPS on bat edo tokiko gidari bat beharko dugu.

Bisitak Petroglifoak eta Baso Petrifikatua bisitaldi gidatuekin egiten dira. Organ Pipesera zeure kabuz joan zaitezke.

Noiz joan Uda oso-oso beroa izan daiteke.

tuen ehiza-mapa dirudiena ere. Foka bat ere aurkitu dugu, kostatik 100 kilometrora bizi ziren jendeek itsasoarekin kontaktua bazutela egiaztatzen duena, zalantzarik gabe. 1958an Namibiako Gobernuak Monumentu Nazional izendatu zuen, baina babesa ez zen eraginkorra izan 1986an Natur Erreserba izendatu zuten arte. Unescok Munduko Ondareen zerrendan sartu zuen 2007an. Harrizko basoak eta landare zaharrak Hego-ekialdera begira, hurbileko Burnt Mountainen oinetara abiatuko gara. 200 metro inguruko muino bat da, 12 kilometroko kate bolkaniko baten buruan dagoena, honen laba isuriek kolorez tapizatu zutelarik duela 80 milioi urte. Bere more, gorri eta krema koloreek inguruko arbelen opakuarekin kontrastea egiten dute. Baina gure arreta gehien erakartzen duena haitzarte txiki batetik nabarmentzen ikusten ditugun silueta erregularrak dira. Hurbildu eta horra Organ Pipes izenekoak, 100 metroko ilaran, 4 metroko altuera duten harrizko zutabeak, eskailera itxuran, organo erraldoi baten hodien fosila izan zitekeena eratuz. Teknikoki, “zutabe-disjuntzio� esaten zaie. Laba hozte prozesuan uzkurtzen denean sortzen dira; laba hautsi eta prisma poligonalak sortzen dira, normalean hexagonoak. Kasu honetan, duela 150 milioi urte inguru arbelezko formazioetan laba sartu zelako sortu ziren. Inguruko geologiak beste sorpresa bat du guretzat oraindik. Ipar-ekialdera jo dugu, eta Versteende Woud (Baso Petrifikatua) dioen kartel batekin topo egin dugu.

Luze ibili gabe, arroka zilindriko luze eta lirain bat topatu dugu lurrean etzanda, eroritako zutoin bat balitz bezala. Hurbiltzean eta xehetasunez begiratzean, gainazalaren ukitu zimurtsua antzeman dezakegu, bai eta hausturaren puntuan eraztun zentrokideak diruditenak ere. Izan ere, fosil bat da, benetan, bere zura harriz aldatu duen zuhaitz baten enborra, baina bere azalaren eta hazkuntza-eraztunen arrastoa gordetzen duena. Hosto batekin lotsarik gabe laztantzen du ondoan hazten ari den welwitschiak; planetako landare bitxienetako bat da, Namib basamortuko endemikoa, eta, bere itxura fantasmagorikoarekin, 1.500 urte baino gehiago izatera irits daiteke. Goi-lautada honen gainean dauden hamarnaka zuhaitz fosilak Permiarreko Pangeakoak dira, Paleozoiko amaierakoak. Alegia, 260 eta 280 milioi urte artean dituzte. Baso osoak erauzi zituzten uholde katastrofikoek arrastatu zituzten, seguru asko gaur egun Angola den horretatik. Honaino iritsi eta hareharrietan lurperatuta geratu ziren. Silizeak eta denborak egin zuten gainerakoa, lehenik egurra opalo bihurtuz eta ondoren higaduraren ondorioz lurrazalera ateraz. Gehienak egoera onean dauden gimnospermak dira, 34 metroko luzera eta 6 metroko diametroa izatera iristen direnak. Welwitschia mirabilisek besarkatutako egur mineralizatu hauen planta bikaina iragana, oraina eta etorkizuna dituen kontinente honetako bizitzaren mirariaren metafora ederra da. • 35


Ra’iatea POLINESIAKO ERDIGUNERA Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea


RA’IATEA

Tahiti eta Bora Bora dira Sozietate uharteetako ezagunenak, eta turista gehien hartzen dituztenak. Badira Pazifikoko bazterrotan beste leku eder asko ere, ordea; kultura, natura, itsasoa eta ondarea batzen dituzten Ra’iatea eta Taha’a, esaterako. Lehena Polinesiako txokorik berezienetakoa da; bigarrena berriz, atoloi berberak inguratzen duen eta aintzira partekatzen duen uhartea, inguruko ederrenetakoa –eta eder askoak dira ingurukoak, Bora Bora luxuzko turismoaren txoko kuttuna, adibidez–. Bien artean, Sozietate irletako leku atsegin eta interesgarria osatzen dute.

38


awai’ki izena ei zeukan antzina Ra’iateak. Asiatik abiatuta mendeetan Ozeano Bareko txokorik urrunenak kolonizatu zituzten polinesiarrek itsasoaren eta zeruaren informazio zehatzaren berri zeukaten. Gauez nabigatzen zutenean konstelazioek gidatzen zituzten, eta hala, egungo Zeelanda Berritik (Aotearoa maorieraz) Hawaii uharteetaraino eta Rapa Nui edo Pazko uhartera, milaka kilometroko itsas eremu zabalean hedatu ziren polinesiar herriak. Izan ere, Polinesia kontzeptu geografiko bat da, baina kulturala ere bai, eta Ozeano Bareko ehunka uharteren zabaleran. Nork bere hizkuntza eta ohiturak

H

izanda ere nortasun eta lotura polinesiar batek harilkatzen ditu Pazifikoko eremu horiek. GPS eta paperezko kartografiarik gabe ere mendeetan nabigatu izan dituzte irla horiek, lurralde berriak aurkitu eta bertan bizitzeko, edo urruneko ahaideen bisitan eta merkataritzan. Eta irla horiek guztiak batzen zituen gunea hemen zen; Samoatik, Markesetatik, Cook, Tonga, maoriak zein hawaiiarrak... denek Ra’iatea zuten erdigune. Zehazki, Taputapuatea marae zuen izena polinesiar herrien bilguneak; gune sakratua esan nahi du marae hitzak. Uturoatik, Ra’iateako hiriburutik, ordu erdira dago autoz, ezkerretara itsasoa eta eskuinera mendiak

Ezkerrean, Tahaa eta Ra’iatea uharteek aintzira bera partekatzen dute; urpean sekulako ikuskizuna da koral artean igerian ibiltzea. Lerroon azpian, umeak moilatik uretara jauzian. Eta erreportajea zabaltzen, Ra’iatea uhartearen eta hura inguratzen duen aintziraren edertasuna airetik bertatik nabari da iristean.

39


RA’IATEA Ra’iatea hegoaldeko bideak zoragarriak dira, Fa’atemu badia ertzetik doana esaterako. Ondoan, goitik behera, igandeetan dotore jantzitako herritarrak; Apooitiko eliza, aireportutik hurbil eta errekaren eta itsasoaren ertzean eta Uturoa hiriburutik hegoaldera, perla haztegi ugari daude.

40

eta oihanak ditugula. Frantses boulangerie eta farmaziak eta bide seinaleak gurutzatzen ditugu, baita ostatu txikiren bat ere tarteka. Urrunera, atoloiaren arrezifean olatuak lehertzen eta apurtzen ageri dira, eta beste aldean mendian behera datorren errekaren bat dator Pazifikoarekin bat egiten. Faaroa badia itzela inguratzen du errepideak, fiordo baten antzera. Patxadan doa hemen bizimodua, bizikletaz, oinez zein autoz. Are gehiago igandeetan. Herrietan, mezetako kantuak entzun daitezke goizean, eta gero familiak txokoren batean elkartuko dira egun-pasa bazkaltzeko, musika lagun. Euretako asko datoz Taputapuatea dagoen Opoa herrira, ez hainbeste gune historikoa bisitatzera, aldamenean uharteko hareazko hondartza bakarra dago-

elako-eta bera, artifiziala, baina herritarrekin egoteko eta egun-pasa atseginerako txokoa ere bada, maraea bisitatu eta geroko beroan batez ere. 2017tik Unescok munduko ondare izendatu zuen Taputapuatea. Harriz egindako maraea da, eta nabari du lekuaren garrantzia. 1000. urtetik izan zen Pazifikoko agintarien bilgune, eta oraindik ere, harrizko guneak, tiki monumentuak eta tenpluak igarota hondartzara heldu, erraz irudika daiteke Polinesiako gainontzeko lekuetatik hona iristen ziren ontziak: Ava Mo’a pasabidetik zeharkatzen zuten arrezifea zeremonia politiko edo erlijioso garrantzitsuak zirenean, Oro, gerraren jainkoa gurtzeko. Kristautasunaren aurreko Polinesiako kultura ezagutzeko leku paregabea da. Uturoara itzultzeko irlaren ekialdeko bide bera hartu


beharrean, hegoalde eta mendebaldetik uhartearen itzulia egin daiteke. Kontuan hartu behar da, hori bai, artxipelagoko bigarren irla handiena dela, Tahitiren ostean. Ehun kilometroko zirkunferentzia patxadaz hartuta, baina, oso ibilbide ederra da polinesiar herriak igaroz, mendi ikusgarrien magalean, itsasoak marraztutako bihurguneetan doala errepidea, hegoaldean batez ere. Tapioi mendira igotzeko goiz abiatzea komeni da. Sarritan egoten da lainotuta eta heze, baina argitzen duenean sekulako ikuspegia dago, arrezifeko ur gardenetara, motu koralezko irla txikietara eta inguruko uharteetaraino. Astean zehar edonor igo liteke, baina asteburuetan bidea itxi ohi dute. Ra’iateako gainontzeko mendietan ia ez dago ia bidezidorrik edo markatutako xendarik, eta txangoa hartuta eta gidariarekin joan behar da, Temehanira adibidez. Munduko lorerik berezienetakoa, tiare apetahi izenekoa, hemen baino ez da hazten. Uturoa hiriburuan ere denbora emango dugu ziur aski, ostatu gehienak eta zerbitzu guztiak baitauzka. Tahititik kanpo dagoen herri handiena da, eta uztailean Taputapuatea jaialdi ikusgarria hartzen du, inguruko dantza taldeak eta Hawaii edo Rapa Nui urrunetako dantzariak ere egon izan dira. Taha’a-ko ur gardenak Polinesiara bisitari gehien erakartzen dituena itsasoa eta itsas kirolak dira zalantzarik gabe, ur azalean zein urpean. Eta itsasoaz eta bainuaz gozatzeko, egokiagoa da Ra’iatea pareko Taha’a uhartea. Koralezko arrezife berberak inguratzen ditu bi irlak, behinola lotuta egon ziren seinale, baina gaur paisaia eta nortasun desberdinak ageri dituzte. Auzo handiaren kultur ondarerik gabe, naturak oso eder zizelkatu du Taha’a, bai lur azalean, bai urpean. Badira Bora Boratik ere egun-pasa honaino etortzen direnak aireplanoz. Uhartean bertan baino, inguruko hareazko motu irletan izan ohi dira uretako ekintza gehienak. Tautau motuan hotel garestia dago, itsasoaren gainean eraikitako etxolekin. Aldamenean, berriz, koralezko lorategi ikusgarria dauka, parean Bora Bora uhartea ageri dela urrunean. Ra’iateatik datozen txangoen lehen geltokia izan ohi da: urpeko ikuspegi itzela ematen du, eta ia igeri egin barik ibil daiteke, ozeanotik datorren korronteak bultzatuta egiten baita bidea. Bainilaren etxea da hurrengo geltokia. Ez da Polinesiako landarea berez, Mexikotik ekarritakoa baino, baina sekulako indarra hartu izan du Ozeaniako uharte hauetan, eta jende askok dihardu lanean inguruko herrietan. Bainilaren berezitasunak ezagutu eta zelan lantzen den jakiteko bisita interesgarria da, sarritan txangoan bertan dago, eta norbere kontura 41


RA’IATEA joanda ere –Taha’a bisitatzeko motorra alokatuta , adibidez– harrera ona egiten dute. Badira beste txango tradizional pare bat, uharteko bizimoduaren beste gune garrantzitsu bi ezagutzeko: ron destilategia dago Taha’an, eta perla haztegiak ere badaude, Polinesiako uharteotako negozio garrantzitsua baita, familia osoak hartu ohi dituena. Ha’amene eta Fa’a’a itsasoak egiten dituen fiordo antzeko sarrerak dira Taha’ako bisitaren azken geltokietako bat: marrazoekin igeri egiteko lekuak izaten dira. Arrisku handirik gabeko jarduna da, tamaina ertaineko marrazoak (Carcharhinus limbatus) izaten dira igerian: oro har, janaria eman ohi zaie eta igerilari ugari egoten dira, jakin-min pixka batekin hurbildu eta urrundu egiten dira, baina argi izan behar da piztia arriskutsuak ere badirela. Horregatik, esperientzia itzela izan arren, taldean egin beharrekoa da, eta adi-adi ibili beti. •

Goian, banilla ez da polinesiar jatorrikoa, baina uharteotan garrantzi handia hartu du. Ondoan, emakume bat Opoako hondartzan eta familia bat Marae Taputapuatea gune arkeologikoan. Behean, Taha’a uharteko koral lorategia eta luxuzko hoteleko etxolak. Atzean Bora Bora uhartea ageri da.

GIDA PRAKTIKOA Nola heldu Ra’iatean dago bi uharteetako aireportu bakarra. Taha’a-ra joateko ere, beraz, Ra’iatean lur hartu behar da, eta handik txalupaz joan aldameneko irlara (oso hurbil dago). Hegaldi ugari daude Sozietate uharteetatik, sarritan autobusek bezala egiten baitute ibilbidea: Tahiti, Huahine, Ra’iatea eta Bora Bora uharteak lotuz. Hegaldiak banan-banan erostea baino merkeagoa da uharteotako ibilbidea diseinatzea eta txartel guztiak batera erostea. Air Tahiti da konpainia bakarra. Itsasoz, Maupiti Express ontziak Bora Bora eta Ra’iatea lotzen ditu astean pare bat aldiz, eta oso abenturazaleentzat, badaude astean bizpahiru zamaontzi Tahititik Bora Borara, bidean artxipelagoko beste uharteetan geldialdia eginda. Ia ez dute kabinarik, eta gau osoa ematen dute itsasoan.

Bestelakoak Bora Bora baino merkeagoa izanda ere, oro har garestia da, Polinesiako leku gehienak legez: Frantziatik ekarritako produktuak badaude, baina garesti daude. Ostatuak ere, ohiko prezioak baino garestiagoak dira. Autoa edo motorra alokatzea da uharteotan ibiltzeko ia modu bakarra, ez baitago garraio publikorik. Ra’iatea handiagoa da, baina Taha’an errazago ibil liteke motorrez, edo bizikletaz. Ez dira merkeak, baina hainbat ekintzatarako txango baten izen ematea ere ideia ona da, arrezifean bainatu eta snorkel egiteko, marrazoekin igeri egiteko, esaterako.

43


Izarraitz MUGA MENDIA

Gipuzkoako kostaldea eta barnealdea banatzen ditu Izarraitz mendiguneak. Kantauri itsasoa iparrera, Urola bailara hegora. Debatik Zumaiara eta handik Azkoitiko lurretaraino luzatzen da, hiruki antzeko bat marraztuz. Mila metro goititzen da bailaratik, eta itsasora 9.75 kilometro baino ez daude Erlo tontorretik (1.026 metro). Etxetik gertu daudela jakinarazten die Izarraitz mendiguneak arrantzaleei. Erlo, Xoxote eta Kakueta dira hiru mendi garaienak. Kakuetak Azkoitia zaintzen du, Xoxotek, Loiolako basilika eta Azpeitia, San Inazioren eskultura erraldoi eta guzti, eta Erlok, Urola errekaren azken kilometroak. Xoxoteren magalean aterpe dotorea dago, mendigune eder hau lasai-lasai ezagutzeko. Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo 45


IZARRAITZ zarraitz. Izar haitz. Esanahi handiko hitzak. Osoki Kantauri isurialdean dagoen mendigune handienetakoa da, Gipuzkoako ipar-mendebaldeko zati handia hartzen duena eta, mendi multzo gutxik bezala, itsaso atariraino iristen dena. Izarraitzen kasuan Itziarko kostaldean, Deba eta Zumaia artean, Andutz gailurretik iparrera. Itsasoa eta Gipuzkoa barnealdeko bailarak: bizimodua, ohiturak ere banatu izan ditu Izarraitzek gizaldiz gizaldi. Bitxia da Urola ibaiaren bidea nola moldatu duen Izarraitzek. Zumarragan eta Urretxun behera mendiak estututa egiten du bidea errekak. Behin Azkoitian sartuta, zabaldu egiten da erreka, eta bailara, baina Azpeititik aurrera, eta Zumaian itsasoratzen den arte, estutu egiten da arroa berriro. Urola, ura eta ola hizkien batura. Bur-

I

46

dinolek bailara hauetako biztanleen egunerokoan izan zuten garrantziaren erakusle. Euskara bera ere ezberdina da Izarraitzeko punta batean, eta bestean. Gipuzkera eta bizkaiera euskalkien muga 1.026 metroko menditzar honen harkaitzetan dagoela esan daiteke. Zestoa, Azpeiti eta Azkoiti arteko alderaketa sinplea egitea ariketa erraza da. Zestoan, Erlo puntatik 1.000 metro beherago, ogiari ogiya esaten diote. Dozena bat kilometro hegora, Azpeitian, ogiye. Eta mendebalderago, Azkoitian, ogixe, bizkaieraren eragin nabarmenarekin, dagoeneko. Gipuzkeraz mintzatzen den oro harritu egiten da azpeitiarrei attitte eta amama hitzak entzutean (bizkaierazko hitzak, biak ala biak), beste eskualde batzuetako aitona eta amona, hain zuzen ere.


Marinel eta itsasgizonek ere errespetu eta miresmen handia diote Izarraitz mendiguneari. Kantauri itsasotik 9.75 kilometrora bakarrik dago lerro zuzenean, eta etxetik urrun sosen bila arrantzara joaten ziren arrantzaleak Izarraitz noiz ikusi edo sumatzeko grinarekin egoten omen ziren zain ontzian, aste edo hilabete luzeak etxetik urrun egin ondoren. Izarraitz ikusteak etxekoen usaina eta berotasuna gerturatzen zien, onik eta salbu itzultzea, itsasoaren enbata gaiztoetatik libre itzultzea, beste behin. Itsasotik bezala, Izarraitz mendigunea toki askotatik ikusten da, ondoan, edo gertu, itzal egiten dion mendi bakarra baitu: Ernio. Mila metroko beste mendi bat bilatzeko Oiz aldera egin behar da, Bizkaian, mendebaldera, edo Urola Garaiko mendietaraino, hegora, Aizkorri mendigunera.

Izarraitzek hiru herri nagusi ditu: Zestoa, Azpeiti eta Azkoiti. Ba hiru mendi edo tontor ere bai, baina ez herrien distribuzio edo banaketa berarekin. Erlo, garaiena (1.026 metro). Ofizialki, Azpeitiko lurretan dago. Azpeitiarrei galdetuta, dena den, ez dute tinko defendatuko Azpeitiko mendia denik, euren mendi kuttuna Xoxote baita (912 metro). Zestoarrei galdetuta, zeharka onartuko dute Erlo Azpeitia dela, bai baina ez, eta argumentu honekin erantzun: ÂŤIgoera politena Zestoatik hasten dena da!Âť. Azpeiti herritik apenas nabarmentzen den mendia da Xoxote, eta Erloko tontorretik ikusten den parajeak ematen dio distira. Xoxoten, San Inazioren eskultura da behatoki ikusgarriena, haren magalean, 900 metro beherago, dotore ikusten baitira Azpeiti eta Azkoiti herrietako

Handian, aterpea. Orain asteburuetan bakarrik dago irekita, udan egunero. Eskuinean, Azketa iturria eta Haitz Bakar erpina, Xoxote eta Erlora bidean. Erreportajea irekitzen, mendizale bat Loiolako San Inazioren estatua erraldoiaren ondoan, eta Azpeititik Erlo eta Xoxotera daraman bidean dagoen pinu basoa.

47


IZARRAITZ Xoxote mendiko plaka. Handian, Kakueta (Kakute azkoitiarrentzat), azpian. Ondoko orrian, txikian Erloko gurutzea eta handian Azketa lepora bidean dago elurtegia zena.

48

etxe multzo, industriagune eta larreak. Kakueta da hirugarren tontorra (Kakute azkoitiarrentzat), 937 metrokoa. Hirurek dute gurutze handia gailurrean. Kakuetako igoera zuhaitz artean egiten da, hegoaldetik, eta gailurrera iristean bakarrik lortzen da Azkoitiko ikuspegi ona. Ordu pare bateko txango erraza Hain eremu zabala hartuta, hamaika lekutatik abia daiteke Izarraitz mendiguneko tontorrak igotzeko txangoa. Hiru gailurrak egun berean igo daitezke, gainera, hiruzpalau ordutan. Eta nondik abiatu? Azpeitiko herriko plazatik, ausart asko. Bertako Urreta Txiki baserritik onena, baserri bideen bitartez ordu erdiko bidea aurreztuz. Zestoako herrigunetik ere has daiteke martxa, baina autoa Ondarbaso baserritik gertu utziz gero, erosoagoa jarduna. Mendebaldetik, Attola izena duen gunetik ere oso erosoa da txangoa, 300 metro pasatxoko desnibela baino ez. Izarraitzeko sekretuen berri emateko, Eneko Etxeberria abokatua dugu bidelagun. Azpeitiko alkatea izandakoa 2011-2019 agintaldian. Herriko kaleetan

barrena Scalextric-ye, herrian duten halako errepide berezi batean gora bidali du gidaria, Joxe Urbieta Takolo mendizale ezaguna zenaren baserritik Urreta Txiki baserri ondoraino iristeko. Botak jantzi eta martxa, galtzada erromatar itxura duen harri bide batetik. Azkar irabazten da altura, eta sigi-saga batzuen ostean, Xoxote inguratu ekialdeko ertzetik. Han pinu basoa deitzen diotena hasten da, konifera basoa, azkar pago baso bilakatzen dena. Basoa bukatuta, Azketako iturrira iristen da mendizalea, eroso. Iparrera Erloko gaina ageri da. Hegora Xoxotekoa, gertu biak. Iparraldera Zestoako etxeak, eta Kantauri itsasoa, eta gertuago Haitz Bakar erpina, kareharri multzo ikusgarria. Zintzurra busti ondoren, ibilera oso eroso egiten da, Azketako elurtegira iritsi arte. Azpeitian neberie esaten diote. Ia 900 metrora dago, eta bistan da belaunaldi batzuk atzera neguak egun ditugunak baino askoz gogorragoak zirela, elur biltegiko elurra eta izotza Zestoako bainuetxean erabiltzen baitzuten, gaixoak sendatzeko. 200 metro gorago aintzira bat dago. Potzuaundi izenekoa, bertakoentzat. Aspaldi euririk ez du egin, Euskal Herrian


egiten duen moduan behintzat, baina aintzirak ur dezente gordetzen du. Neguko hotz egun gordinetan izoztu egiten omen da Potzuaundi. Lepoan, aukera egin behar da: Erlo edo Xoxote, bietako zein aurrena. Erlo, garaiena delako, aurrena, eta ondoren, Xoxote, hara iristeko martxa aise egiten delako. Pista batean barrena egin daiteke, Azpeitiko Loiola hoteleko biribilgunean hasten den pista bat. Orotariko autoentzat egokia, baina noski, trafiko mugatua duena, beste gidarientzat, jende pilaketak saiheste aldera. Bizikletek libre dute pasabidea, eta igoera polita, tentea du Azpeititik. Azketa lepotik ordu laurdenean iristen da Erlo. Ez da tontor ikusgarria, harri anabasa handia baizik. Urrunetik ikusita handitasun sentsazio handiagoa ematen du. Itsasoa ikusten da, Lastur eta Itziar aldeko txokoak, Ernio, eta Xoxoteko hiru gainak. Horietako batean eskultura bitxi bat dauka: Loiolako San Inazioren figura. Aterpe ikusgarria Azpeitiarrek ezaguna dute figura, baina lehen aldiz

ikusten duenarentzat ikaragarria da. Hiruzpalau metroko estatua bat bailarari begira‌ Azpeitian Loiolako San Inaziori dioten miresmenaren erakusle. Kasualitatea edo ez, estatua Loiolako santutegiaren parean dago, ia-ia. San Inaziok halako gurtzarik merezi duen edo ez eztabaida luzea litzateke, eta eztabaidan azpeitiarrek parte hartzen badute zeresanik ez. Kontua da dotorea dela estatua, txoko ezin aproposagoa lasai egon eta Urola bailara 900 metroko balkoitik ikusteko. Eta ondoan sagardo botila eta ogitartekoa badituzu, zeresanik ez. Bakarren batek pentsatuko du, horretarako motxilan karga eraman behar! Ba ez, txango honek duen gauza onetako bat, onena ez esatearren, Xoxoteko aterpe itzela delako. Xoxote magalean dago, zuhaitz handiz inguratua, paraje lau ederrean, 885 metrora. Neguan eta udaberriko lehen erdian asteburuetan eta jaiegunetan bakarrik irekitzen dute. Bestelakoan egunero. 32 lagunentzako bi gela handi ditu, eta eskola umeek-eta usu pasatzen dute gaua bertan. Janaria eta edaria beti dago eskura, eta izerdia bota ostean disfrutatzeko gogoa izanez gero, badakizue, geldialdia egin aterpean. Zibilizaziorako buelta samursamurra egingo zaizu. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Izarraitz mendigunea Gipuzkoako iparmendebaldean dago, Zumaia, Azkoiti eta Deba artean.

Nola iritsi Azpeiti, Zestoa, Azkoiti (Attola parajea, Madariaga auzotik gora) edo Lasturtik has daiteke igoera. Azpeitira iristeko A-8 autobidea hartu behar da Donostia edo Bilbon, eta Zumaiako irteeran irten. Handik 20 kilometro eskas daude Azpeitira.

Ezaugarriak Mendi handia da, itsasotik ikusten den lehena. 1.026 metro ditu Erlok, eta kostatik 9,75 kilometrora bakarrik dago. Erlo bera da garaiena, Kakueta (937 m.) eta Xoxote (912 m.) beste bi mendi ezagunenak. Azpeititik bizpahiru orduko mendi buelta erosoa da. Xoxote magalean aterpe bat dago, egun asteburuetan eta jaiegunetan bakarrik irekitzen dute. Udan egunero. Lo egiteko lekua dauka.

49


KATMANDU Jakinduria eta kultura gurtuz larionarekin idazten ari da etxeko leihoan. Eta arrazoia ez da neskatoa grafitizalea dela, baizik eta ohitura zahar bati jarraiki ari dela. Oso ohitura zaharra, gainera, aspaldi baino aspaldikoagoa. Joan den urtarrilaren 30ean hartutako irudia dugu hau, Nepaleko hiriburuan eta ospatzen ari diren jaia Basanta Panchami izenekoa da. Saraswati jakituria, musika eta artearen jainkosa da eta bere egunarekin udaberria iritsi dela ospatzen dute hinduek. Egun honetan, betidanik, haurrek lehen hitzak idazten ikasten dute eta ikasleek Saraswati jainkosarekiko begirunea agertzen dute apaltasunez, jasotako jakituriagatik. Jainkosaren kolorea horia da, horregatik haren egunean haurrek kolore horiko jantziak soinean jarri... eta kolore horiko gozokiak jaten dituzte.

K

Argazkia: Andrej Isakovic

50


Munduari begirada

51


proposamen tematikoa

HAMAIKA AITZAKIA ETA HAINBAT JAIALDI HEXAGONORA TXANGO BAT EGITEKO Atout Francek, Estatu frantseseko turismo bulegoak, aurkeztu berri ditu Bilbon aurtengo udaberri eta udarako proposamenak eta, egia esan, asko eta askotarikoak daude ikusteko. Guk eginiko aukeraketa bat dakarkizuegu orrialdeotara, deigarrienak iruditu zaizkigun jaialdi eta hitzordu kulturalak bilduta.

Vaucluse Luberon Coeur de Proveceko lurraldean Gordes bezalako herri ederrak daude. Kilometro batzuetara dago Sénanque abadia zistertarra, izpiliku zelaiz inguratua. Hitzordua: Lourmarinen, “Camus avec Nous” kultur jaialdiaren lehen edizioa (ekainaren 25etik 28ra). Albert Camus idazlea Lourmarinen bizi izan zen bere bizitzako azken bi urteetan.

Testua eta argazkiak: Enrique SANCHO / OPEN COMUNICACIÓN

Arieges Pirinio frantsesaren bihotzean dagoen departamenduan L’ Ariégeoise jokatuko da. Munduko 50 proba ederrenetakoa hautatu duten hau Europako kirol-txirrindularitzaren zirkuituko ezinbesteko lasterketa da. Beste aukera bat; Ax-les-Thermeseko uztaileko jaialdia, kale antzerki, zirku eta musikarekin.

Loira ibarra Aurten, Munduko Ondare izendatu zuteneko 20. urteurrenena ospatzen ari dira. Aitzakia ona izan daiteke Chenonceau (argazkian) ezagutzeko edo, bestela, Château de Riveau-n gazteluan apirilaren 1etik azaroaren 30era egingo den “Le Goût de L’artL’art du Goût” azokara gerturatzeko. 52


Nantes Bretainiako hiriburu historikoa, Hexagonoko seigarren hiria, ez da Julio Verneren jaioterria soilik. Gaur egun, hiriak artista, arkitekto eta beste poeta batzuen irudimena astintzen jarraitzen du.... esaterako, elefante bat Loirako kaietan paseatzen ikustean. Hitzorduaren izena; “Le Voyage Ă Nantesâ€? (2020ko uztailaren 4tik abuztuaren 30era) da, zirkua, antzerkia eta dantza biltzen dituena. Oso gomendagarria.


proposamen tematikoa Perpinya Herrialde Katalanetako hiri atsegin hau museo hutsa da baina, era berean, Mediterraneoko txoko erabatekoa, bere azoka koloretsu, kafetegi eguzkitsu eta bizitzaz betetako kalezuloekin. Aurtengo hitzordu nagusia “Le Portrait en Majesté” da (ekainetik urrira). Hyacinthe Rigaud museoa hiriko kulturaren epizentroetako bat da, eta bertan gordetzen dira garai klasikoko egile horren lanak. Bitxia da oso erretratu-galeria horietan paseatzea.

Okzitania Hexagonoko bigarren departamendurik handienean asko dago ikusteko, eta gozatzeko. Aukeratzekotan, apirilaren 7tik 13ra egingo den “Escale à Sète” jaialdia aipatuko genuke, aurten bere hamargarren ediziora iritsiko dena. Itsasoko eta ibaietako nabigazioari lotutako jaialdi handia da. Datu bat; 300.000 bisitari espero dituzte.

Avignon Aita santuen hiri zaharrak ez du aurkezpenik behar, Europako arte eszenikoen hiriburua baita. Avignongo Jaialdi ospetsua uztailean egingo da hiru astez eta aurten 73 urte beteko ditu. Off jaialdia, nagusiaren seme “bihurria” –antzerki, dantza eta zirku alternatiboa biltzen dituelako–, uztailaren 3tik 26ra egingo da. Bien artean 1.500 ikuskizunetik gora batzen dituzte. 54


Rennes Saint-Malo-tik, Saint-Michel menditik, Carnac-eko megalitoetatik, Broceliandako basotik edo Erdi Aroko Vitré eta Fougères bezalako herrietatik ordubete eskasera dago Rennes, toki ezin hobean. Proposatzen dizuegun hitzordua “Transat” en Ville da (uztaila eta abuztua). Doako hainbat kontzertu eta animazio, udaletxeko plazan. Azaroan Youank jaialdia egiten da, kultura eta dantza bretoien jaia.

Montpellier Ondareaz maiteminduta daudenek Montpellierren badute grina hori asetzeko aukerarik. Aurtengo hitzordu nagusia Medikuntza Fakultatearen 800. urteurrena dugu, urte osoan zehar izango diren ekitaldi ugariekin. Bertakoa Mendebaldeko medikuntza-fakultaterik zaharrena da eta jardunean jarraitzen du. 55


proposamen tematikoa

Bordele Beti merezi du Bordele bisitatzea. Aurtengo hitzordu nagusia ekainean izango da (18tik 21era), “Bordeaux Fête le Vin” izenpean. Europako ikuskizun enoturistiko handiena omen; ardo dastaketa, mahastiak ezagutu, belaontziak bisitatu... Gainera, erakusketa bat prestatu dute “Jainkoekin edan” izenpean Ardoaren Hirian, apirilaren 10etik abuztuaren 30era.

Poitiers Familiek estimatzen dute batez ere, jarduera bitxi ugari eskaintzen dituelako hiri honek: Futuroscope ospetsua, arranoen ikuskizuna, tximinoen bailara... Poitiersek giro ezin hobea du, gainera, hiri unibertsitarioa delako. Aukeratu dugun hitzordua “Food Trucks” jaialdia da (maiatzaren 10etik 10era). 60 foodtruck, 11 kontzertu eta animazio ugari, Estatu frantses osoko foodtruck-en bilera handiena izango baita! 56


ErakusketaK DOROTHEA LANGE HANDIA Munduan izan den emakume argazkilari ospetsuena da, AEBetako 1929ko krisiaren kronika zehatza egin zuelako hainbat erreportajetan. Nork ez du Dorothea Lange estatubatuarra ezagutzen? Ba, gezurra badirudi ere, argazkilari honen lehen atzera begirako erakusketa antolatu du New Yorkeko MOMA museoak. Maiatzaren 9ra arte dago ikusgai. www.moma.org

MURALISTEN ITZAL LUZEA

Mexikok erabateko kultura-aldaketa bizi izan zuen 1920ko iraultzaren ostean. Justizia sozialari buruz zuzenean mintzatzen zen artea sortu zen ondorengo urteetan. New Yorkeko Arte Estatubatuarraren Whitney Museoan hirurogei artista mexikar eta estatubatuarren 200 bat lan jarri dituzte “Vida americana: Mexican Muralist remake American Art, 1925-1945” erakusketan, non Mexikoko muralistek AEBetako artistengan izan zuten eragin sakona erakusten baita. Maiatzaren 17ra arte dago zabalik.

WILLIAM KLEIN, ZEHATZ-MEHATZ

www.whitney.org

Bartzelonako La Pedrera edo Milà etxean zabaldu berri duten erakusketa galdu behar ez den horietakoa da. Uztailaren 5era arte egongo dira ikusgai eraikin eder honetan William Klein (New York, 1928) argazkilariaren 200 argazki, margo, testu, film eta maketa. Kaleko argazkilaritzaren aitzindaria da Klein.

CHRISTO, PARISEN Christok Pariseko Garaipen-arkua “biltzeko” proiektua prestatzen duen bitartean –Pont Neufekin egin zuen antzeko zerbait iragarri du, irailerako– Pompidou zentroak erakusketa eskaini die Christori eta berarekin artista-bikotea osatzen duen Jeanne-Clauderi. 1958 eta 1964 artean Parisen sortutako hiriinstalazio handiak ditu ardatz martxoaren 18tik ekainaren 15era izango den erakusketak. www.centrepompidou.fr

www.lapedrera.com

ERRUSIAR ARTEA Moskuko Tretiakov Museoa Errusian bisita gehien jasotzen duena da. Bertako erakusketa iraunkorrean errusiar artea ezagutu ahal izateaz gain –esaterako, argazkiko emakumea adi-adi begiratzen ari den Vasily Sirkovenen margo ikusgarria–, maiatzera arte Alexander Rukavishnikov eskultorearen lanak eta folkloreari buruzko laginak ikus daitezke. www.tretyakovgallery.ru 57


liburuen TXokoA

ARROTZ DIBERTIGARRI BAT SHANGHAIKO KALEETAN

Una laowai en Shanghái Elisa Riera Astiberri, 2020 Komikia 160 orrialde. 17 euro

morea du ardatz batez ere Astiberrik martxoaren 26an kaleratuko duen komiki bitxi honek. «Laowai» hitzarekin «arrotza» adierazten dute Txinan eta horixe bera da Elisa, moda aholkulari bartzelonarra. Berdin dio zenbat aldiz egon den, hain maiztasun handiarekin eta zenbat urtetan. Beti arrotza izango da. Esmerekin, bere itzultzailearekin, lotuko duen erlazio bitxia islatzen du Elisa Rierak lan honetan. Mota guztietako talka kulturalen lekuko izango gara, gehienak dibertigarriak oso. Honek ekarriko digun zailtasun nagusia? Planetaren bi puntu kontrajarritakoak izateak zera eragin dezake, askotan, baten eta bestearen logika propioak ez datozela bat. Gure bi protagonisten bidaia neketsuetan ibiliko gara gora eta behera, eta horretarako pazientzia handiarekin jokatu beharko dugu, Elisa eta Esme nekaezinak direlako! Elisa Rierak dakarren proposamen autobiografiko berri eta xelebre hau “El futuro es brillante” (Astiberri, 2019) aurreko lanaren jarraipena da.

U


HUSTUTAKO LAU HERRIREN KRONIKA

MAGREBEKO ERRETRATU BELTZA

Hirietatik urrun, ehun biztanletik beherako laurogei mila herri daude Espainian. Herritar horiek zahartu egin dira eta etxe gehienen pertsianak udan baino ez dira igotzen. Batzuetan, baina, gazte batzuek bertan gelditzeko erabakia hartzen dute. Suso Mourelok zirkulu bat marraztu zuen mapan eta bederatzi hilabetez bizi izan zen lau herri hauetan; Huescako Pirinioetako Aragues del Puerton, Sierra Morenako El Centenillo, Cacereseko Higuera de Albalaten eta Leongo Audanzas del Vallen. Eta hauxe da aurkitu zuena.

Yasmina Khadra emakume izenaren atzean, frantsesezko autore itzulienetako bat dago: Mohammed Moulessehoul aljeriarra. Nobela beltz honetan, Magrebeko gizartearen erretratua egiten du, eta ohoreari eta aurreiritziei buruzko gogoeta ere bada, mundu musulmanean emakumeen egoerari buruzko gogoeta gogorra. Abiapuntua hauxe da, Tangerren bizi den Driss Ikker teniente gazteak ikerketa bati ekin dio, emaztea nork bortxatu duen jakiteko. Krimen horrek ohorea zauritu eta etsipenean sartu du erabat.

La naturaleza del silencio Suso Mourelo La línea del horizonte, 2020 224 orrialde. 19,00 euro

GERRAK GALIZIAN UTZITAKO HOBIAK Garai iluna da Castrok arakatzen duena. Goiz-albako «paseoak», bide bazterretan tiroka hildakoak, satorraren bizimodura kondenatutakoak. Utopien garaia ere bada, baina. Halaxe zen, adibidez, Galiziako Flaviako pazoan, 1936ko gerra hasi zen arte. Batzuek mendekurako baliatu zuten gerrak ekarritako nahasmendua, eta horietako batek aztarna dramatikoa utzi zuen: sei hilotz hobi komun batean. Anxelak, indarkeriazko historia mingarri propioa duen ikertzaileak, bere gain hartzen du pazoan gertatutakoa argitzeko lanen ardura. Isiltasun urte luzeak Francisco Castro Alberdania, 2020 272 orrialde. 19,55 euro

La deshonra de Sarah Ikker Yasmina Khadra Alianza editorial, 2020 248 orrialde. 18,00 euro

ALGORTAKO APAIZ BATEN ABENTURAK Augusto D’Halmar (18821950) txiletarrak XX. mendeko sexu disidentziaren testu adierazgarrienetarikoa utzi zuen, harreman homosexual bat lehen aldiz gaztelaniaz modu irekian kontatu zuelako. 1942an Txileko Sari Nazionala jaso zuen liburu honek. Iñigo Deusto apaiza da istorio honen protagonista, 30 urte inguruko euskal elizgizona. Jaioterriko Algortatik ihes egiten du Sevillara eta Pedro Miguel gazte ijito liraina ezagutu du, parrokian laguntzaile aritzen dena. Eta erotismoak eztanda egingo du. Pasión y muerte del cura Deusto Augusto D’Halmar Txalaparta, 2020 212 orrialde. 15,00 euro

59


zinema bidaiaria

Filmak sortu duen interesaren adierazgarri, irudiotan, Seulen turisten helmuga bihurtu diren zenbait txoko; esaterako, Sky Pizza jatetxea. ÂŤParasiteÂť-en agertzeaz gain, zuzendaria hainbatetan izan omen da bertan pizza jaten. Eom Hang-ki (65 urte) jabea harrituta dago. Pig Rice izeneko auzoko dendariak ere hala daude, zaleak pantaila handian agertzen diren kokalekuen bila dabiltzalako... tunel bat, horien artean. Argazkiak: Ed Jones

60


«PARASITE» MARXISMOAK ARRAZOIA ZUEN Arrakasta bat-batean ate-joka dugunean, dena ziztu bizian doala dirudi, maldan behera eta frenorik gabe joango bagina bezala. “Parasite” filmeko Kim familia horren adibide da, eta Bong Joon-Ho zinemagile hegokorearrari ere gauza bera gertatu zaio bizitza errealean bere lanik pertsonalarekin. Familia aberats baten eta familia pobre baten arteko topaketa ardatz hartuta, barne-barnetik hain ondo ezagutzen duen Hego Koreako gizartearen sustraietako gaitzak argitara atera ditu Bong Joon-Ho-k. Baita erabateko arrakasta lortu ere. “Parasite” izeneko erradiografia beltz eta mikatz honekin historian lekutxoa lortu du Bong Joon-Ho. Lehenik, Cannesen Urrezko Palma eskuratu zuen, Alejandro Gonzalez Iñarritu buru zuen epaimahaiak jaialdiko aurtengo film onena izendatu zuenean, eta orain gutxi Oscar sarietan film onenaren garaikurra irabazi du, ingelesa ez den ekoizpen batekin... baita zuzendari onenarena, eta jatorrizko gidoi onenarena ere. Hau da, Hollywoodeko produkzio handiei irabaztea eta horiek txiki uztea lortu du. Guk iazko Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan genuen Perlak sailean eta, aretotik ateratzean argi izan genuen 2019ko filmik onenaren aurrean geundela. Mami asko zuen “Parasite” hark. Gurean, gainera, ez da arrotza Joon-Ho; besteak beste, 2003an zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuelako Zinemaldian. Baina, akaso, Hego Korean filmatutako pelikula beltz, zuhur eta jenial hau behar al dugu XXI. mende honetan, oraindik ere, honetaz ohartzeko? Hau da, ez al ginen jabetzen klase sozialen arteko borroka

Testua: Fermin Lusarreta

dela gure gizartea mugiarazten duen motorra? Izan ere, marxismoaren eta materialismo historikoaren funtsezko kontzeptua argiki ikusten da arima beltzeko komedia honetan. Maisutasunez jokatzen du filmak beldurrarekin eta komedia beltzarekin, kapitalismo basatiaren gaiztakeria gogor kritikatzeko. Kontakizunean, goi mailako eta behe mailako familia banak topo egiten dutenean, gatazka unibertsal horrekin batera, Hego Koreako arazo propioak azaleratzen dira. Esaterako, Seulgo “banjiha”-k, hots, kaiola-etxeak, bertako argazki turistikoetan azaltzen ez direnak. Ehunka mila pertsonak sotozulo zikin horiek dituzte bizileku, beraien bizi mailaren metafora.

«Parasite». Zuzendaria: Bong Joon-Ho. Komedia beltza. Ikusgai: Berrestreinatu da zinema aretoetan eta Filmin «online» plataforman ikus daiteke. 61


LABURRaK

» BI MILIOI PLAZA GALDUKO DIRA AIR ITALYREN PORROTAGATIK ir Italyren porrotaren ondorioz, 2020ko otsailetik abuztura bitartean konpainia honek lotuta zituen ia 2,1 milioi plaza galduko dira; horietatik %83 Italiaren barnean egin beharreko bidaiak ziren, Interface Tourism-en datuen arabera. Hala, Italia barneko konektibitateari eragingo dio gehien plaza horiek galtzeak. Airelinea desagertzeak gehien eragingo dien aireportuak hauek dira: Milan (959.000 plaza), Erroma (117.000), Palermo (116.000), Olbia, Costa Smeranda (110.000) eta Catania. Nazioarteko hegaldiei dagokienez, Afrikarekin egiten zituen loturak galduko dira batez ere. Qatar Airways eta Alisarda-k Air Italy likidatzea erabaki zuten, azken bi urteetan metatutako galerak zirela-eta.

A

KORTEZUBIKO OMAKO BASOA PINUEN GAITZAK JOTA DAGO gustin Ibarrolak Kortezubin egindako Omako basoaren erreplika gauzatuko dute jatorrizkoa dagoen lekutik gertu, margotutako arbolak pinuen gaixotasunak jota hiltzen ari direlako. Omako basoa itxita dago udaberritik, zuhaitzak erortzeko arriskua handia baita. Batzuk zahartuta daude eta besteak (%80) pinuen gaitzak jota daude.

A

AUZO GORRIAREN ORDEZ, «KONPLEXU EROTIKO» BAT msterdameko Udala prostitutentzako hotel bat, klubak, antzokiak eta sexuari bideratutako beste zerbitzu batzuk barne hartuko dituen “konplexu erotiko” bat eraikitzea aztertzen ari da. Asmoa Herbehereetako hiriburuko Auzo Gorri ospetsua “garbitzea” da; izan ere, Udalaren hitzetan, «maiz zeharo mozkortuta dauden turistek ez baitituzte errespetatzen ez prostitutak ez auzotarrak». Eta zer bururatu zaie? «Leihoak itxita izango lituzkeen hotela izango litzateke (prostituzioa babesteko) edo bestela zentro erotiko bat; hauek dira aukerarik onenak», Femke Halseman alkateak esan duenez.

A

hutsa

ELURRA ZERUTIK DATOR... EZTA? Pirinioetan elur arrastorik ez zegoenez, otsailaren erdialdean erabateko konponbidea bilatu behar izan zuten; Luchon-Superbagnères gunetik elurra hartu eta 50 tona eraman zituzten helikopteroan inguruko hiru estaziotara.

LAU TURISTA JARRIKO DITUZTE LURRAREN ORBITAN paceX garraio aeroespazialeko konpainiak eta Space Adventure turismo espazialeko enpresak akordio bat adostu dute, 2021. urterako lau turista espaziora eramateko; zehazki, Lurraren orbitara igoko dituzte Crew Dragon transbordadore espazialean. Ez dakigu zeintzuk izango diren Elon Musk-ekin eta Space Adventurerekin bidaiatuko duten lau turistak. Ezta Lurraren orbitan bost egunetan egoteagatik zenbat ordaindu beharko duten ere.

S

PLASTIKOAREN EDERTASUNA Artearen “eginbeharretako” bat ikusleok egunerokoan hausnar dezagun lortzea da. Instalazio honen egileak horixe bera zuen helburu; alegia, Hanoiko kaleetan plastikozko botila mordo hau zintzilikatuz plastikoaren inbasioaz ohartaraztea.

62


hutsa

KORONABIRUSAREN MENPE Txinako Wuhan hirian abenduan lehen aldiz atzeman zenetik, 2019-nCoV koronabirusak mundu osoa kezkatuta dauka. Izurrite honek, osasun arazo larri bat izateaz gain, badu beste eragin bat; ekonomikoa. Turismo arloan, esaterako, 30.000 milioi dolarreko defizita eragin liezaieke airelineei aurten, Nazioarteko Aire Garraioko Elkarteak esandakoaren arabera. Mundu mailako galera handiena izan daitekeen beldur dira, 2008-2009an bizi izandakoaren parekoa. Berrogeialdiko neurriak, zerbitzuen ezeztapenak, Txinako eta munduko turismoaren beherakada... 2020a gogorra izango da bidaien esparruan.

hutsa

ONGI ETORRI AÏT-BEN-HADDOU-RA Basamortuaren atarian dago Marokoko Atlas Garaian ipuin batetik ateratakoa dirudien herri hau. Okre koloreko harresien artean telesail eta film ospetsu ugari filmatu da, hala nola “Game of Thrones”. Egun, turistek ez dute bertako lasaitasuna xahutzen.

VLADIMIR PUTIN, IZAR TURISTIKOA Hogei urte daramatza boterean eta hori antzematen zaio egunerokotasunean... adibidez, souvenir dendetan edo liburu dendetan, Vladimir Putinen aurpegia eta irudia nonahikoa bihurtu da Errusian; matrioxketan, txokolateetan, posterretan... Putin edonon aurkituko dugu. Errusiar folklorean txertatu da, azken finean, bere irudia.

PONPEIAREN ALTXORRAK, IKUSGAI Azken hilabeteotan aurkikuntza bakan batzuk aurreratu dituzte; esaterako, “Maitaleen freskoa” izeneko margo ederra. Horren berri eman dizuegu eta, orain jakin dugunez, urteetako eraberritze eta bilatze lanen ostean, Ponpeiako gune arkeologikoak publiko orokorrari zabaldu dizkio gune berri horiek. Adibidez, ustez taberna zen etxe bateko hormetan agerturiko odoleztatutako gladiatore baten freskoa. Erromako Koliseoaren atzetik, Italian bisita gehien jasotzen duen bigarren helmuga turistikoa da Ponpeia. 63


...Artisau-eran prestatutakoak, beti talde txikietan eta etxeko gidariekin.

2020ko

Aste Santua ························

Turkiako hegoaldea · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Liziako kostaldea.

Ibilaldi bat historian zehar ·······················

Aljeriako hegoaldea · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra

·······················

Georgia eta Armenia · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Kaukaso ezkutua

··································

Albania · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Albaniako hegoaldean zehar, oinez

···············································································

Denboralditik kanpo ··································

Vanuatu · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Sua eta tradizioa Melanesiako bihotzean

···············································································

Ledesma 10 - bis, 5º - 48001 BILBO Tel: 94 435 5119 - e-mail: bio@banoa.com Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARTZELONA Tel: 93 318 9600 - e-mail: bcn@banoa.com

Profile for astero

7h134.pdf  

7h134.pdf  

Profile for astero