{' '} {' '}
Limited time offer
SAVE % on your upgrade.

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Vic

Kataluniako hiribururik katalanena

TOKIO HAMAR GOMENDIO

Beirut

Hiru hamarkada geroago

Tbilisi

Kaukaso bohemioena


Azaleko argazkia: Sergi Reboredo

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


40 16 34 22

26 44

6

aurkibidea132

16 Aldamin Mendi puska ikaragarria da Bizkaiko gailur hau. Pagomakurretik gora bere ipar aurpegia haitz multzo tente eta dotorea da.

22 Ponpeia Vesuvio mendiak duela 2.000 urte jaurtitako labaren azpian desagertu zen hiri erromatar honek noizean behin altxorrak azaleratzen ditu.

26 Tbilisi Ur termalak, museoak, hiriaren ikur diren balkoiak, jatetxeak... Georgiako hiriburuak kale kantoi bakoitzean sorpresa bat du gordea.

34 Vic «Kataluniako hiribururik katalanenaren» begiratokietara igo gara lurralde honen errealitatea ikusi ahal izateko.

06 Tokio Non dasta daiteke sushia hiriko berezko «edo-mae» estiloan? Zein da gune «frikiena» eta zein kafetegik ditu munduko zebra-biderik jendetsuen eta fotografiatuenaren bistarik onenak? Hemen pintxoak, berezkoak noski, non har al daitezke? Japoniako hiriburuan ez galtzeko gida honetan hamar tokirik interesgarrienak aukeratu ditugu.

40 VDNKH Moskuko erakusketa zentro erraldoiko Espazioaren Pabiloian Sobietar Batasunaren garaietako nostalgia topa dezakegu.

44 Beirut Oina jartzea unean unekoaz gozatzea da, biharkorik ez balego bezala. Orainaldia bizi du Libanok, inolako egonarririk gabe.

52 Proposamen tematikoa Neguko jaiak Europan urte berriari neurria hartzeko. 56 Hitzorduak Aurten albiste izango diren hiriburuak. 58 Liburuen txokoa «Hona gu hemen» liburu ilustratua. 60 Gogoan hartu Mahfuzen aztarnen atzetik Kairon. 61 Zinema bidaiaria «Jojo Rabbit». 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


BAGDOGRA Adivasi herriaren eztei festa oka gaitezen lehenago munduko mapan; senaremaztegai dotore eta lotsati hauek Bagdogra herrixkako berde kolore deigarriko te sail honetan ezkontzeko zorian harrapatu ditugu. Siliguri hiritik gertu daude, Mendebaldeko Bengalan... eta beraiek Indiako indiarrenak direla esan genezake. Baita indiarren artean pobreenetarikoak, era berean. Adivasiak dira, hau da ÂŤjatorrizko biztanleakÂť, horixe esan nahi baitu “adivasiâ€? hitzak. Eta batez ere India landatarreko eremu menditsu eta basotsuetan bizi diren talde etniko heterogeneo eta desberdinei dagokie adivasi izena. Adivasiek Indiako aborigen populazioa osatzen dute, ariar inbasioaren menpe erori ziren jatorrizko indiarrak, eta gaur egun biztanleriaren %8 osatzen dute. Pobreen artean pobreenak dira, zoritxarrez, kasten mailarik baxuenen pare. Bizitza, dena den, aurrera doa adivasientzat, naturaren zikloekin batera.

K

Argazkia: Diptendu Dutta

5


ZERBAIT JATEKO EDO HARTZEKO 10 TOKI ONENAK

Tokio Mundu guztiak daki Japonian ederki jaten dela, baina edonon bikain egiten duten sushiaz harago, bisitatzea merezi duen jatetxe sorta ederra dago hirian, bitxiak direlako batzuk eta kokapen onagatik bestetzuk.

Testua eta argazkiak: Sergi Reboredo

7


TOKIO

Mandarin Oriental hoteleko Sushi-Sora jatetxe tradizionaleko chefa lanean. Ondoko orrialdean, Ginza barruti aberatseko tren geltokia eta erreportajea zabaltzen, tabernak eta jatetxeak Golden Gai auzoan. Tokirik onena da eguna bukatzeko.

1.- Tinsukiji-ko lonja Egun munduko arrain azoka handiena eta Ginzako erdigunetik 600 bat metrora dago, Tsukiji-n zehazki, eta hiriko toki bisitatuenetako bat bihurtu da, sekulako ikuskizuna. Atun enkantea ikusi ahal izateko goiz jaiki beharra dago; izan ere, eguneko 120 bisitari baino ez dituzte onartzen, txandatan banatuta. 9:00etatik aurrera lonjako erritmo frenetikoaz goza daiteke eta inguruko kalexketan buelta bat eman, non hamarka jatetxek sushi aparta saltzen duten. Gosari perfektua, hoteleko prezioaren barnean sartuta ez baduzu (www.tsukiji-market.or.jp). 2.- Golden Gai Eguna amaitzeko toki onena da Golden Gai, eguneko azken Sapporo garagardoa hartzeko lekua. Kalexken labirintoa da, Shinjukuko bi solairutako egurrezko eraikin estuez betea; hor taberna txiki-txiki eta bitxiak pilatuta aurkituko ditugu. Bakoitzak giro propioa du, baina guztiek dute dekorazio xelebrea oso. Nagi Golden Gai jatetxean prestatzen dute hiriko ramen-ik go-

zoena, niboshi estilora, sardina lehorrez egindako zapore handiko arrain salda batekin, ohi baino fideo lodiagoekin, marinatutako txerri hirugiharrarekin eta arrautza batekin. 3.- Mandarin Oriental Tokio Hiriko hotelik onenetako bat izateaz gain, sukaldaritzako hamar proposamen baino gehiago ditu; besteak beste, Michelin izarra duten hiru jatetxe: Signature, sukaldaritza frantsesa egiten duena; Sense, kantondar platerak eskaintzen dituena; eta Tapas, teknika aurreratuenekin sukaldaritza molekularra egiten duena. Jakina, Tokioko gastronomia tipikoak ere badu lekua Sushi-Sora-n; sushia hiriko berezko edo-mae estiloan prestatzen dute bertan. Zortzi pertsonarentzako mahai luze bakarra dute, 350 urteko japoniar zipresez egina, eta leihate panoramikoak ditu hiriko bista zoragarriez gozatzeko. Ingurua ezin ederragoa da. Chefaren esku trebeek, modu dotorean, nigiria edo makimono sushi sinpleena zinezko artelan gastronomiko bihurtzen dute (www.mandarinoriental.es/tokyo).


TOKIO Bala trenen ibilbidearen azpian afaltzeko aukera dago Yakitoriko kalexkan. Jatetxe txiki eta merkez beteta dago kalezulo hau.

10

4.- Parla Tokyu Plaza Ginza Ginzako beste merkataritza-gune bat baino ez litzateke izango, ez balitz eraikinaren goialdean kokaturiko rooftopagatik. Barrualdean toki lasaiago bat du eta kanpoaldean lorategi bertikal bat eta hiriko inguru honetako bista onenak dituen igerileku bat du. Ginza auzoa luxuaren sinonimoa da. New Yorkeko 5. Etorbidearen antz handia duena edo, hain urrun joan, gabe Madrilgo urrezko miliarena. Saltoki handiz, merkataritza-zentroz eta luxuzko dendaz betetako auzo kosmopolita, poltsiko guztietarako ez dena.

duelako, ezta bertan delicatessen-ik jan daitekeetako ere, baizik eta leihateetatik Shibuyaren bista onenak ikusten direlako; izan ere, munduko zebra-biderik jendetsuena eta fotografiatuena baita. Sei kale elkartzen dira hemen, eta, beraz, Scramble Kousaten (ibilbideen bidegurutzea) ere deitzen zaio. Baina Shibuya kultura gaztearen gunea ere bada. Bertan, gyaru neskak, makillatuta, beltzaran eta azken modan orraztuta, saltoki handietan ibiltzen dira. Ondoko kaleak ezin hobeak dira diskoak, arropa, osagarriak, klubak, tabernak eta bestelako gauza frikiak aurkitzeko (www.starsbucks.co.jp).

5.- Shibuya-ko Starsbucks Jatetxe hau ez dugu aukeratu munduko kaferik onena

6.- Trenbidearen azpian afaltzen Yakitoriko kalexka. Bala tren famatuek zeharkatzen


dituzten trenbideen azpian dago kalezulo hau. Tokiko jatetxe txiki eta merkez beteta dago, eta bertan, oilasko pintxo tipikoez gain, ohikoak ez diren hegaztien beste bitxikeria batzuk ere zerbitzatzen dira, hala nola arandoiak, gibela, bihotza, hesteak, bai eta horien umetokiak ere. Ikatzarekin prestatutako eta garagardo hotzarekin lagundutako oilasko pintxo horiek arrakasta ziurtatua zuten, baina azkenaldian zenbait sukaldarik kalitatearen estandarra hobetzea erabaki dute, eta Premium oilaskoak, ekologikoak, gehitzea eta sake onarekin marinatzea. 7.- Kinryo jatetxea Jatetxe hau aipatu berri dugun kalezulotik hurbil dago.

Yakitori espezialitateko jatetxerik onenetakoa da. Japoniako jaki herrikoia da, kebab-aren antzekoa; mihiztatutako eta ikatz-txingarretan prestatutako oilaskoharagia da. Yaki hitzak parrila esan nahi du eta tori hegaztia da. Oilaskoaz gain, barazki batzuk ere badaramatza; hala nola shitake perretxiko tipikoak, piper berdeak eta cherry tomateak. Gatzarekin edo tare izeneko soja-saltsarekin ontzen dira.

Tsukiji lonja ikusgarriko irudi desberdinak. Munduko arrain azoka handiena da eta bertan sushi pintxoak har daitezke.

8.- Owl Cafe Takeshita Streeten kokatutako taberna honetan animaliekin elkarreraginean jardun dezakezu, freskagarri bat hartzeaz gain. Horrelako tabernak esponentzialki hazten ari dira Tokion. Hasieran, izarrak katuak ziren,

11


TOKIO Handian, Torikoe Jinja santutegian ekainaren 9 eta 10ean urtero ospatzen den Torikoe Matsuri jaialdia. Goian, ezkerretik eskuinera, ÂŤPanchikoÂť gune bat (apustu mota honek menpekotasun handia sortzen du), Torikoe Matsuriko partaide gaztetxo bat eta Takeshita kaleko Owl Cafe-ko bezero batzuk. Taberna honetan animaliekin elkarreraginean jardun dezakezu.

12


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Tokiora iristeko modurik onena Air Francekin egitea da; Paris-Charles de Gaulletik Japoniako hiriburura, bai Naritako aireportura (astean 7 hegaldi), bai Hanedara (astean 11 hegaldi), astean 18 hegaldi eskaintzen ditu. Estatu espainiarretik, bidaiariek zazpi aireportutatik bidaiatu dezakete, ParisCharles de Gaullen konexio azkarra egiteko. Hegaldiek, Boeing 777rekin operatzen dute eta merkatuko eserleku erosoenak dituzten bidaiatzeko azken kabinak eskaintzen dizkiote bidaiariari, eta hegazkinean klase guztietan entretenitzeko eskaintza zabala pantaila indibidualetan. Prezioak 560 eurotik gorakoak dira (joan-etorria, tasak barne). Informazio gehiago: www.airfrance.es.

Klima Tokiok klima leuna du eta hori dela-eta urte osoan bisitatzeko hiri atsegina da. Urteko batez besteko tenperatura 16 °Ckoa da hirian, eta urtaroak ondo bereizita dauden arren, klima-aldaketak ez dira zakarrak. Urte sasoietan arrakastatsuena, ordea, udaberria da; ez soilik tenperatura atseginengatik (hezetasun gutxikoak), baita hain esperotako hanamiagatik ere, alegia, gereziondoen loratzeagatik. Hiriburuko lorategi, parke eta pasealeku guztiak arrosaz janzten dira, ikuskizun berdingabe honen galarik onenak erakusteko.

Non lo egin Mandarin Oriental Tokio. www.mandarinoriental.com/tokyo 1038328 Tokioko prefektura, Chuo-ku Nihonbashi Muromachi 2-1-1 Tel +81 (3) 3270 8800. Nihonbashi gune historikoan dago, Tokioko erdialdean, eta jatetxe bikainak eta spa saritua ditu (37. solairuan). Gainera, gelak Tokio osoko handienetakoak dira eta hiriaren ikuspegi zoragarriak dituzte. Establezimendu hau Mitsukoshimae metro-geltokiarekin eta Shin-Nihonbashiko JR tren-geltokiarekin komunikatuta dago.

Informazio gehiago Turismo bulegoa: www.gotokyo.org.

13


TOKIO Behean, Asakusa auzoko Senso-jin tenplua. Tokioko zaharrena da. Ondoko orrialdean, goian, Shibuyako zebra bide ospetsua; azpian, ezkerretik eskuinera, Hoppy Street kalezuloko jatetxe bat, Yakitoriko kalexkako sukaldari bat, bikote bat paseatzen eta Kinryo jatetxea, Yakitoriko onenetarikoa.

baina gaur egun txakurrak, trikuak, untxiak eta are ontzak ere aurki ditzakegu; azken horiek badituzte Owl kafetegian. Takeshita izeneko oinezkoentzako kale jendetsuko laugarren solairuan dago. Harajuku auzoan dago kale hau, eta ezaguna da Kawaii kulturaren epizentroa delako; hiri-tribu honek samurtasuna du bereizgarri, baina askotan haurren jokabideak dituztela leporatzen zaie. (www.owlvillage.jp/english/harajuku). 9.- Oedo Onsen Monogatari Tokioko badiaren erdian dagoen ur termalez ari gara. Bainuetxeak, edo hemen esaten zaien bezala, onsen delakoak hiriaren must-etako bat dira, hau da, nahitaez bisitatzekoak. Bainuak sexuaren arabera bereizten dira, bertan erritua biluzik bainatzea baita. Oedo Onsen Monogatarik badu berezitasun bat: aisialdirako

gune bat, Onsen hiri zaharra birsortzen duena. Barnealde horretan, yukata jantzita ibili beharra dago, alegia, kotoizko kimono batekin, eta taberna eta jatetxe ugari daude, kaleko janari gozoak eskaintzen dituztenak. Erne, ez ibili tatuajeak agerian, hemen ez baitira ondo ikusiak; izan ere, yakuzarekin lotzen dituzte, mafia japoniarrarekin, alegia (www.daiba.ooedoonsen.jp/en/). 10.- Jatetxeak Hoppy Streeten Asakusa auzoko 80 metro luze den kalezulo hau ezaguna da bertako malta edariaren izena duelako, eta taberna, edaritegi eta jatetxe ugari ditu. Establezimendu merkeak dira, eta askotariko pintxoak zerbitzatzen dituzte; hiriko eremu horretako espezialitatea gyipv-suji nikomi delakoa da, txekor gisatuaren tendoiak. Erraz bereizten da kalea, jatetxeen barru zein kanpoaldeko mahaietan zintzilik dauden faroltxo gorriengatik. •


15


Aldamin BIZKAIKO GARAIENA, AHAZTUENA Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


ALDAMIN

Aldamin mendi puska ikaragarria da. Pagomakurretik gora bere ipar aurpegia haitz multzo tente eta dotorea da. Barazar mendatetik abiatuta ere txango polita. Baina Gorbeia handiaren magalean dago, eta horrek bere distira apaltzen du erabat. Gorbeiara 1.000 lagun joaten badira, Aldaminera 10 joango dira, joaten badira. Ondoan Bizkaiko, Euskal Herriko gailur mitikoetako bat izatearen zoritxarra da. Baina Aldamin handia da, bere txikitasunean. Guztiz Bizkaiko lurretan dagoen gailur garaiena da, 1.373 metrorekin, Anboto piramide ezagunena baina gorago. Gailurretik, eta bidean, Gorbeiak adina pizgarri ditu, eta ahalegin fisiko apalagoa eskatzen du. Lerroon gainean, Aldamin gailurra. Eskuinean, goian, Aldamin eta bere ipar aurpegia, Pagomakurretik Arrabara doan bidetik. Behean, sareak Aldamin eta Gorbeiara daraman bidean, erosioa eta lur mugimendua saihesteko. Erreportajea irekitzen duen orrian, gailurra, Egiriñaoko aterpera bidean.

18

utzua da mendia. Neguak bazterrak zuritu ditu, larreak izoztu, baina gurean ohikoa den hego haizeak elurra eta izotza lurmendu ditu, bideak lokaztu, harri bideak arriskutsu bilakatu. Eguraldi pronostikoari zorrotz erreparatu behar zaio neguan, eguraldi aldaketak saihestu eta mendi buelta lasai bat arriskutsu bilaka ez dadin. Ordu batzuetako leiho bat bilatu, eta gailurreraino iristeko biderik errazena aukeratu. Etorriko dira udaberria eta udako egun eguzkitsu eta gozoak, bide berriak ezagutzeko aproposagoak. Gorbeia ezagutzeko sarrerarik ezagunena da Pagomakurre, Areatzan gora egiten duen bidetik. Aldamin ere bai, noski. Aldamingo gailurretik, lerro zuzenean, 738 metro bakarrik daude Gorbeiako gailur belartsuraino. Aldaminera igotzeko txangoa interesgarriagoa da Barazar eta Saldropo hezegunetik, Dulao gailurra inguratuz, bidea ezezagunagoa den neurrian. Pagomakurre, Arraba, Egiriñao… toki ezagunak dira euskal mendizale ororentzat, Gorbeia euskal mendizaletasunaren ikurretako bat baita. Bertako gurutze erraldoia ukitu ez duen mendizale gutxi egongo da Euskal Herrian. Pagomakurreko aparkalekuak Aldamineko joanetorria samurtzen du asko (883 metro). Ordu eta erdi pasatxoan Aldamin gailurrera iristea baimentzen du, eta azken ordu erdia bakarrik egiten da gogorra. Pista zatar batean barrena egiten da gora Lekandako ipar

P

horma zaindari dugula (1.302 metro). Etxe itsusi batzuk daude bide bazterrean, abeltzaintzarekin zerikusi gutxi dutenak… Pista ertzetan ehunka zuhaitz sustrai landatu dituzte, kaiola antzeko batzuekin babestutakoak, mendizaleon zabarkeriak haien hazkuntza galeraz ez dezan. Ordu erdian Arrabako zabalera iristen da (1.070 metro). Paraje ederra da, belardi ikaragarria. Han dago Bizkaiko Mendizale Federazioak kudeatzen duen Arrabako aterpea, Angel de Sopeña izenekoa. San Inazio egunean eta urteko azken egunean ehunka lagun batzen dituen txoko aparta da Arraba. Azaroa eta maiatza bitarte asteburuetan bakarrik dago irekita, maiatza eta azaroa bitarte, egunero. 24 lagunentzako tokia du, eta asteburu batean Gorbeiako mendiguneko paraje gehientsuenak bisita daitezke. Mendia eta aterpeko gutiziak bateraezinak direla pentsatzen duenik ere egongo da, baina Arraba tabernatik pasa gabe ere ezagutu daiteke. Gorbeiako igitaia Arrabatik Egiriñao aterpera bidean (Bilboko Alpinoren aterpea) bidea itsustu egiten da apur bat, Gatzarrietako magalean. Harria, putzua, lokatza… Hainbesteraino, jatorrizkoa baino beheraxeago doan bide berria egin dutela. “Bide Barria” kartela ere ikus daiteke. Egiriñaoko zabalean, pagadian bukatzen dira bromak. Han


ALDAMIN Behean Arrabako aterpe eta larreak, eta atzean Lekanda erpina (1.302 metro). Ondoko orrialdean, ikasle talde bat aterpean eta behean, argazki txikietan, gailurreko seinaleztapena, eta behean, Aldamin eta Arrabako larreak Gorbeia eta Aldamin banatzen dituen Aldaminoste lepotik gertu.

20

Aldamineko harritzarra inguratu behar da, eta malda serioa bilakatzen da. Belarra erabat bustita dago bertan, eta handik pasatzen diren milaka mendizaleek zorua are gehiago erosionatu ez dezaten halako sareak atondu dituzte. Sare gainean irristatzea saihesten da, eta bide batez, lur zorua altxatzea. 20 minutu eskasean Aldaminoste lepora iritsiko gara. Aldamin osteko lepoa, noski. 1.321 metro. Gorbeia dugu parez pare, baina erabat estalia Gaztela aldetik datozen laino multzo handiek harrapatuta. Elur arrasto asko dago oraindik Gorbeian, eta bat, bereziki ezaguna. Igitaia esaten diote, igitai itxura duelako urrunetik ikusita. Pirinioetatik kanpo Euskal Herrian gehien irauten duen elur arrastoa da, 1.300 metro pasatxoan egonda ere. Bere kokapenagatik, leku ospela da Gorbeiako ipar isuria, eta igitaiak maiatza eta ekaina bitarte irauten du urte askotan. Aldaminosten haizea haserre dabil, eta ur putzu bat

izoztuta mantentzen da. Neguan Gaztelako haizea gailurretan ipar isurian bezala epela ez den seinale. Dozena bat lagun pasa dira Aldaminoste lepotik. Denak Gorbeiara bidean. Aldamin existitzen denik ere ez dira jabetuko asko, gurutzeraino igotzearekin itsututa. Lepotik bospasei minutuko bidea baino ez zaigu geratzen gailurrera. Harri anabasa handia da azken tarte horretan, baina bidea markatuta dago. Lainoa bada, tentuz ibili, ipar isurira amildegi handia baitago. Minutu erdia, gailurrean, ez gehiago. Ezin. Lainoa, haizea noranahi‌ Postontziari argazki bat atera eta aire beherantz, txistu batean. Neguak ez du barkatzen. Edo bai. Arrabara bueltan Lekandako gailurreria osoa erakusten duenean, edota iparrerantz begiratu, eta Anboto gainean amillana hegoak ekarritako laino multzo ezaguna nola itsasten den jabetzean. Gorbeiak ezkutuan geratzea erabaki du. Gailurrera igo ez garelako, agian, haserre‌ •


GIDA PRAKTIKOA Kokapena Aldamin Gorbeiako mendigunean dago, Bizkaiaren eta Arabaren arteko mugan. Gorbeiako gailurra erabiltzen da bi herrialdeen arteko muga bezala.

Nola iritsi Barazar mendatetik, Arabako Zarate herritik eta Bizkaiko Areatza herritik irits daiteke Aldaminera. Erosoena Areatzatik Pagomakurre aparkalekuraino daraman bidea da, 9 kilometro pista estu batean barrena. Areatzara iristeko, Bilbotik, Zornotzan autobidetik atera, eta Lemoarantz joan behar da. Handik Igorre, Artea, eta Areatza. Areatzan ez dago galbiderik, Pagomakurrera nola joan seinaleztatuta dago. Pagomakurre aparkalekuan komunak daude, eta bertatik Arrabako aterpe eta zabalera 45 minutu eskas daude. Aldamin gailurrera beste hainbeste, ordu eta erdi pasatxo, asko jota.

Ezaugarriak Gorbeia ez bezala, Aldamin harritsua da oso, eta ipar aurpegi dotorea dauka. Gorbeia belartsua bada, Aldamin erabat harritsua. Erabat Bizkaiko lurretan dagoen herrialdeko mendi garaiena da Aldamin, 1.373 metrorekin. Oso mendizale gutxi igotzen dira bertara, mundu guztiak Gorbeiako gurutzera iristea duelako helburu.

21


Ponpeia GUK DENA ASMATU DUGULA PENTSA EZ DEZAGUN Testua: Argazkiak:

Marian Azkarate Philippo Monteforte


Ponpeian lanean ari zen arkeologo taldea zur eta lur gelditu zen «Leda e il cigno» (Leda eta zisnea) fresko erotikoarekin topo egin zuenean. «Lehen mailako aurkikuntza da», aldarrikatu zuen orduan Massimo Ossannak, parke arkeologikoko zuzendariak. Vesuvio mendiak duela 2.000 urte inguru jaurtitako labaren azpian desagertu zen hiri erromatar honek noizean behin halako altxorrak azaleratzen ditu gure harridurarako, oraingo gizakiok dena asmatu dugula pentsa ez dezagun.

24

endeetan zehar, Grezia zaharreko mito erotiko hau artisten inspirazio iturri izan da. Mitologiaren arabera, Leda ederra Espartako Tindareoren emaztea zen eta, Eurotas ibaiaren ondoan zegoela, zisne batek seduzitu edo bortxatu zuen. Bakoitzak aukeratu dezala gustukoa duen bertsioa. Zeus zen, noski, zisnearen itxurapean. Gau horretan, Leda senarrarekin oheratu zen eta ondoren bi arrautza jarri zituen. Handik lau seme-alaba jaio zitzaizkion; Kastor eta Polux bikiak, Helena –Espartako Menelao erregearen emazte ospetsua izango zena– eta Klitemnestra. Horietatik Helena eta Polux ziren soilik hilezkorrak, Zeusen hazitik sortuak omen. Eta Leda, mendeen buruan, mito erotikoa bihurtu zen... Da Vincik, Miguel Angel edo Tintorettok margotu zu-

M


PONPEIA ten... eta baita erromatar zaharrek ere, Ponpeiako parke arkeologiko Regio V gunean “agertu” baitzen iaz, erromatar familia dirudun bateko etxeko gela txiki batean. Freskoa kolorez blai dago, ederra da oso eta sentsualitatez bustita, eta orain bisitariek ikusi ahal dute eraberrituta. Parke arkeologikoaren zuzendariaren arabera, freskoa luxuzko etxe batean dago eta, arkeologoen esanetan, «jabea merkatari aberats bat izan zitekeen, agian bere estatusa igo nahi zuen esklabo izandako merkatari bat. Horregatik maila handiko mito kulturalez bete omen zuen bere udako etxea». Merkatari aberats hark seguruenik kalitate onenak eskatuko zizkion arkitektoari, ikertzaileek lehen mailako osagarriez eginiko freskoa dela aipatu baitute... pentsa, bi mila urteren buruan koloreak bere horretan mantendu ahal izan dira. Horixe baitauka Ponpeiak; labaren azpian gordeta, garai zaharrak egunerokotasun handia duela ohartzera eramaten baitigu. Campanian (gaurko Italia) kokatutako antzinako hiria Napolitik hegoaldera zegoen, zehazki, 25 kilometrora... eta Vesuvio sumendiaren magalean. Erromatar aberatsek bertan izaten zituzten udako etxaldeak, eguraldi bereziki goxoa zuelako uda partean. Erromatarren egunerokotasuna Baina 79. urteko urriaren 17an, sumendiaren leherketa baten ondorioz, errautsek estali zuten Ponpeia osoosorik, baita ondoko Herkulano hiria ere. Ordura arte Erromatar Inperioko hiri oparoak izandakoak bat-batean desagertu ziren, mapatik nahiz historiatik. Baina ponpeiarren zorigaiztoa arkeologo eta historialarien zorion bilakatu zen handik mende askotara. 1748az geroztik egindako indusketa lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, eta abar aurkitu dira. Bereziki ondo gorde da hiriko foro nagusia, baita eraikin publiko batzuk ere, Kapitolio izenekoa kasu, alegia, Jupiter, Junon eta Minervak osatutako hirukoari eskainitako tenplua. Errautsak xehetasunik txikienak ere kontserbatu zituen eta, gainerako erromatar hiriek ez bezala, Ponpeiak inolako aldaketarik gabe eutsi zion denboraren joanari. Eta hain zuzen, horri esker, orain dela gutxi jakin ahal izan da urrian gertatu zela Vesuvioren eztanda, eta ez abuztuaren 24an, mendeetan uste izan den bezala. Hondakinak mantendu eta eraberritu egiten dira maiz, eta merezi du Via Vesuvio galtzada-harrizko zola zahar honetatik denbora igarotzea... turistez beteta ez dagoenean, noski, Erromako Koliseoaren ostean, Italian bisitari gehien jasotzen duen bigarren monumentua baita Ponpeia. •

Goitik behera, Apoloren tenplua, Via Vesuvio ibilbidea, Urrezko Kupidoren etxea eta bainuetxe termalak. Ondoko orrialdean, Leda eta zisnearen freskoa ikusten ari dira bisitari batzuk. Eta erreportajea zabaltzen, Via Vesuvioko galtzadaharrizko zola.

25


Tbilisi KAUKASO BOHEMIOA

Ur termalak, museoak, inperio ezberdinen arrastoa jaso duen arkitektura, lorategi botanikoa, hiriaren ikur diren balkoiak eta kafetegi eta jatetxe diseinuzkoak. Georgiako hiriburuak kale kantoi bakoitzean sorpresa bat du gordea.

Testua: Agurtzane Belaunzaran Saizar Argazkiak: Pedram Yazdani Hejazi

27


TBILISI i kontinenteen arteko mugan dago herrialdea eta Europako eta Asiako kulturen ukituak jaso ditu. Georgiako hiriburuko txokoek historia zati bat gordea dute beren arkitekturan. Hein handi batean, Tbilisi kultura eta erlijio ezberdinen koktel aberats baten emaitza da. Hiriak ondo baino hobeto jakin du garai modernoetara egokitzen eta horren lekuko dira birmoldatu diren eraikinak; hiri aktibo, kultural, moderno, tradizional, bohemio, atsegin, frenetiko zein lasaia da Tbilisi. Edonorentzako gustuko platera. Alde zahar labirintikoan hasiko dugu bisita. Narikala gotorlekua dagoen mendi kaxkoaren eta Mtkvari ibaiaren arteko lur eremuan sortu zen duela 1.500 urte hiria. Kondairak dioenez, Iberiako erregea ehizan zebilela errekak ur beroa zeramala ohartu eta orduz geroztik giza asentamenduari eman zitzaion jatorri. Tbilisi izenak berak ÂŤur beroen tokiaÂť esan nahi du. Izena eta izana, egun hiriari jatorria eman zioten erreka hartako urei ere ur beroa baitarie eta Abanotubani zonaldea bainuetxez josia dago. Garai haietako plazerak ere, oraindik plazer, eta estetika persiarreko bainuetxeek ateak zabalik dituzte bisitarien hezur, azal eta arima zaintzeko. Ur sufretsuetan bainua hartu ostean biziberritua gelditzen baita edozein, bai lehen eta bai orain.

B

28

Bainuetxeen inguruan, errekatxoari jarraituz ibilbide motz baina atsegina egiteko aukera ere bada, eta harkaitz gainean dauden etxeak zintzilik daudela dirudite, paisaia naturala eta arkitektonikoa, argazki kamerari etengabeko klis-klisk eragitekoak dira. Alde zaharrak eskaintzen dituen irudi edo postal politenen artean, balkoiak daude. Kale kantoietan pastel kolore anitzetako balkoiak baitira protagonista eta alde zaharreko ikur nagusi. Otomandarren egurrezko taillazko zursareak, irudi geometrikoekin batzuk, mahatsondoen edo landareen taillekin besteak edota Georgiako alfabetoko letrekin, marrazki ezberdinak baina emaitza ederrak. Balkoirik zaharrenak XVIII. mendean eraikiak dira, gehienak XIX. mendekoak badira ere. Zaharkiturik daude oraindik, eraberritzeko premiarekin, baina egoera dekandenteak batzuetan sortzen duen xarma ezin eragotzi. Sinagoga, meskita eta eliza ortodoxoen bedeinkapena jasotzen du alde zaharrak, bizikidetza erlijiosoaren adierazle. Zetaren ibilbidean geralekua zen hiria, kultura ezberdinen bidegurutzean egon da eta sinesmen ezberdinak elkartu zituen. Gaur egun, herrialdean kristau ortodoxoek osatzen dute gehiengoa eta hiri honetan ere badute non gozatu arte erlijiosoaren maitaleek.


Abanotubani inguruan bainuetxe ugari daude, irudian ikus daitekeenez. Ondoko orrialdean, Rike parkean eraiki den auditorium modernoa. Parke honetan hartzen da alde zaharreko punturik gorenera joateko funikularra. Erreportajea zabaltzen, alde zaharreko ikuspegia eta Niko Pirosmaniren lanak Galeria Nazionalean. Georgiako margolari kuttunena da.

29


TBILISI Stamba hotela inprenta bat izan zen. Ondoko orrialdean, goitik behera, Fabrika lantegia, gazteen bilgune bohemioa, bigarren eskuko azoka bat eta Prosperos kafetegi entzutetsua.

30

Hiri zaharraren erdigunean, esaterako, bisita merezi duen VI. mendeko Anchiskhati basilika dago. 1992an eraberritu zuten azkenengoz, independentzia ondorengo urteetan eta sobietar garaian galdu zuen izate erlijiosoa eman zitzaion, komunismoan erlijio zeremoniek ez baitzuten tokirik izan. Basilikako freskoak oso ederra dira. Alde zaharreko ikuspegi polita Narikala gotorleku ingurutik jasoko dugu. Hiriaren zabalera eta alderdirik berrienetako auzoak periferian, lorategi botanikoa ere bistaratzen da, lasaitasunarekin eta naturarekin ha-

rremana edukitzeko gune zabala eta interesgarria bera. Ardoaren maitaleak Georgiarrek une oro gogoraraziko dizute ardoaren jatorriaren herrialdean zaudela. Esanak badu izana kasu honetan, indusketa arkeologikoetan aurkitutako VII. mendeko brontzezko eskulturak (gaur egun, Museo Nazionalean ikusgai daudenak) gizon bat ardoz betetako behi adarra eskuan duela irudikatzen baitu. Garai haietan ere, plazer gozoen maitale zirela baieztatzen du eskulturak. Tamada maisua da bera, ezkontzetako


topagileen maisua. Georgian festak eta familiako ospakizunak mahai inguruaren bueltan ospatzen dira eta ardoarekin topa egitea garrantzitsua da oso. Tamadagileak hizlari ona eta plaza gizona behar du izan, mahai inguruan daudenek topa egitea baita helburua. Tamada maisuaren eskulturaren erreplika handiagoa alde zaharrean dago, georgiarrek ardoarekin duten loturaren adierazle. Txotxongiloek ere badute egoitza Tbilisin, erloju dorre batean kokatua, diseinu oso infantilezkoa bera. Bertatik, arratsaldero txotxongilo emanaldiak eskaintzen dira. Kale horretan aurrera egin eta art noveau estiloko etxe elegante eta dotoreen artean paseatuz, Askatasunaren plazaraino iritsiko gara, San Jorgeren estatuak zaindua. Rustaveli poetaren kale iraultzailea Shota Rustaveli Erdi Aroko poetaren izena hartzen du hiriko kale nagusiak. Independentzia plazan hasten den etorbide amaiezin hau, eraikin ofizial guztien gunea eta protesta guztien bilgunea, Georgiaren eta Errusiaren arteko harreman tirabiratsuaren isla da. Opera, antzerkia, museoak, Parlamentuak... denak demaseko eraikinetan. Georgiako historia ezin hobeto biltzen duen eta guztiz gomendagarria den Museo Nazionala ere hortxe dago. Hiru solairuko eraikinean, pieza arkeologiko bitxiak daude erakusgai. Azken solairuko iluntasunean, berriz, Sobietar Batasunaren okupazio garaiak irudikatzen dira, garai bortitzak izan zirela gogoratuz. Museotik oso gertu, Galeria Nazionala dago eta oso bisita interesgarria da hori ere. Gure Mendebaldeak sekula aipatzen ez dituen artisten lanak daude erakusgai. Niko Pirosmaniren naif estiloko koadroek areto oso bat betetzen dute eta bertan, margolan batean, mahai inguruan gizonezkoak ageri dira garaiko jantziekin eta esku artean behi adarra dute, ardoarekin topa egiteko prest. Artista esanguratsuenen artean Shalva Kikodezeren espresionista aipa daiteke, 1920ko kafetegi bat irudikatzen duen obra ederrarekin, edota Giorgi Gabashvili artistaren lan errealistak, Samarkandako bazarrak eta Ekialdeko bizimodua islatzen dituzten artelanak. Arteaz eta kulturaz blaitu ostean, bigarren eskuko piezen merkaturako bidea hartu dugu. Zubi Lehorraren inguruan bigarren eskuko edozein eratako gailu, material, pieza, artisautza, antigoaleko piezak‌ saltzen dituzten saltzaileen postuetan “altxorâ€? txikiak eta ederrak aurki daitezke. Egunero errepikatzen den irudia da. Zubiaren bestaldean, Aghmasheneveli kale dotorean, joanetorri bat egiteko ere badaude sobera motibo, art noveau estiloko etxe dotoreen etorbide luzea da. Boutique eta modako jatetxe eta tabernaz josia dago. 31


Goian, estilo persiarreko bainuetxearen aurreko aldea, meskita atzean ikusten delarik. Lerroon ondoan, etxe bitxi bat eta ondoko orrialdean, zetaren ibilbidean ÂŤcaranvanseraiÂť gisa erabili zen eraikina, upategi, museo eta arte galeria bihurtua.

32


TBILISI

Berrikuntza, aisialdia eta berrasmatzea Sobietar garaiko arkitektura industrialak ere badu presentzia hirian. Atzean geratu dira garai haiek, garai ilun bezala gogoratzen direnak herrialdean, maitasun gutxirekin. Bada, ordea, eraikin, fabrika edota lantegi haiei bestelako erabilera emateko prest dagoenik ere eta Tbilisin pixkanaka berrasmatzearen poderioz, aisialdiko gune eta hotel eder bilakatu dira. Aipatzekoa da Stamba hotela. Jatorrian, sobietar garaian, egunkariak inprimatzen zituzten bertan. Egun, irudi industrial eta modernoa duen hotel dotorea da. Inprimategiko errailak oraindik zintzilik daude eta liburutegi eder bat jarri dute sarreran. Bestalde, Fabrika izeneko hotela lehen josteko lantegia zen eta egun hotela, jatetxea eta sormena zein ideiak elkartrukatzeko gune atsegin bat da. Kristalezko leiho handietatik sartzen den argitasunak eta patio barruko dekorazioak atsegin egiten dute eraikin barruan zein kanpoan egotea. Ardoaren herrialdea dela aipatu badugu ere, pixkanaka garagardo artisaua bere tokia hartzen ari da eta Fabrika bera leku ezin hobea da garagardo gozo bat dastatzeko. Fabrikako giro alternatibo, kultural eta bohemioak, 1.500 urte dituen Tbilisi hiria gaztetu egiten du, zalantzarik gabe. •

GIDA PRAKTIKOA Gastronomia Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko mugan egoteak aberastasun gastronomikoa eman dio Georgiari. Espezieak, saltsak, zopa zaporetsuak, jaki ezberdinen fusioak, talka kultural eta gastronomiko baten emaitza dira.

Non jan My Dom jatetxea bisitatzea ezinbestekoa izango da. Jaki georgiarrak giro eta dekorazio ezin hobean dastatzeko toki aparta baita.

Kafe bat Prospero kafetegiko patioan kafe gozo bat hartzea eta bertako liburuez gozatzea ezinbestekoa izango da. Littera kafetegia ere bisitatu beharrekoa da, idazle eskola ere bertan dago.

33


34


Vic HIRIBURU KATALANENAREN BEHATOKIAK Ezin dugu ahaztu egun Katalunia egoera berezian dagoela. Izan ere, azken urte hauetan biztanleen egunerokotasuna zeharo astindu dute gorabehera politikoek. Halere, bizitza aurrera doa eta egoerari pultsua hartzeko irrikan Vicera joan gara edo, bertakoak esaten duten moduan, ÂŤKataluniako hiribururik katalaneneraÂť. Izan ere, bere begiratokietara igoko gara lurralde honen errealitate politiko zein kulturala beste perspektiba batetik ikusi ahal izateko. Testua eta argazkiak: Xabier Amoros Oskoz

35


VIC ic toki ederra da. Bertan, historia edozein izkinatan zain dugu. Harriek zelatan aurkituko gaituzte. Ausa izenarekin, k.a. 120. urtean eraiki eta fundatu omen zuten erromatarrek. Gerora, 878. urtean Guifre el Pilosek sortu zuen egun ezagutzen dugun hiribildua. XVIII. mendera arte Vicek zazpi ate izan zituen eta harresiz itxita egon zen. Gaur egun harresi horietako puska batzuek soilik iraun dute, baina hala ere, hiri zaharreko egiturak oso presente jarraitzen du hiriaren morfologian. Egun, 44.000 biztanle ditu eta Osona lurraldeko hiriburua da, eta 150.000 biztanleko hiriburutzat hartzen ahal da, zonalde osoari eskaintzen baitizkio zer-

V

36

bitzuak. Izugarri aberatsa da bai kultura mailan, bai ekonomikoki. Eta berezia da politika mailan ere, izan ere, independentisten gotorlekutzat har genezake hiria, hautesle emaitzak ikusirik. Hiri honetan gauza anitz ditugu ikusteko eta patxadaz paseatzeko ere leku aproposa da. Bere aniztasun kulturalaz eta arkitektonikoaz gozatzeko egun batzuk beharko genituzke, baina lekurik esanguratsuenak aipatzearren, besteak beste, hurrengo kokalekuak bisitatu beharko ditugu. Mercadal plaza guztiz ederra erdigune historiko da eta egun oraindik ere merkataritza gune larunbatero. Plaza nagusia herritarren bizitzako, ekitaldietako eta mota guztietako ospakizunetako


agertokia da. Beste ezaugarri berezi-berezia bere zoruan aurkituko dugu, izan ere, egun oraindik hondarrezko lurzorua mantentzen du, zoladurarik gabe. Bitxia benetan eta ziur aski penintsulan dagoen bakarrenetarikoa. Katedrala litzateke goi mailako beste baliabide turistiko bat. Oliba apezpikuak XI. mendean eraiki zuen katedraleko kanpandorreak, kriptak eta Santa Maria elizako hondarrek baino ez dute iraun zutik. Kanpandorrea Kataluniako estilo erromanikoko altuena da eta Viceko ikurretako bat. Harrezkero, hainbat aldaketaren lekukoa izan da. XI. mendeko estilo erromanikoan eraikita, Queral-

teko zubiak harresiko atari homonimorako sarbidea ematen zuen. 1274. urtera arte, Bartzelonatik zetorren bidetik hiriko sarbidea izan zen. Meder ibaiaren gainean eraikia, izugarri ikuspegi polita eskaintzen digu, besteak beste, Larruontzaileen auzo aldera. Ibaiaren ezkerreko ertzean lantegiak ikusten dira, larrua landu eta lehortzen zuten lekua. Larrugintza industria oso garrantzitsua izan da Vicen oraintsura arte. Gaur egun, multzoa Interes Nazionaleko Ondare izendatu dute. Bisitatu beharreko beste toki batzuk, tenplu erromatarra eta Montcadetako gazteluko aztarnak ditugu. Tenplua da erromatar garaiko Auso hiritik iraun duen eraikin bakarra. I. mendean eraiki zen hiriko leku ga-

Mercadal plaza Viceko bihotza da; ondoko irudian, hormak, egoera politikoaren lekukoak. Erreportajea zabaltzen, Ausa edo Viceko alde zaharraren ikuspegi nagusia.

37


VIC Behean, Meder ibaiaren ertzean, hiriko ikuspegi esanguratsuena dago. Ondoan, Gurbeko gaztelua (841 m), Osonako begiratokia, eta txikian, bertako jaki preziatuenak: hestebeteak.

raienetako batean, ekialderantz begira. Luzaro iraun du, bere paretak Erdi Aroko dorreko barruko patioa mugatzeko erabili zirelako eta, XI. mendean, Montcadako jaunen gaztelu bihurtu zen. Kulturaz aseta gaudelarik, goazen, bada, inguruak ezagutzera. Baina aurrera jarraitu baino lehen, vaguerias delakoei begiradatxoa emango diegu. XVIII. mendera arte lurralde antolaketa administratiboa vaguerias delakoen bitartez egiten zen, eta egun aldarrikatzen dute Vic vagueria horietako baten hiriburutzat. Horrela, Alt-Terrekoan baten erdigunea izango litzateke, bere baitan Osona, Ripolles, Cerdenya eta Garrotxa lurraldeak harturik. Vic eta Osonako begiratokiak Osonako hiriburuaz gozatzeko bi ibilaldi egingo ditugu. Izan ere, batak zein besteak ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkigute Viceko lautadaz. Lehendabiziko begiratokia Gurbeko gurutzea (841 m) edota Gurbeko gaztelua izango dugu. Horretarako Vilafreser lautada aldera joko dugu hiria zeharkatu eta gero. Inguru berdea da, ibaiaren ondoan paseoan ibiltzeko aproposa. Guk, ordea, gorantz joko dugu, tontorreko gurutzea bistan dugularik. Toki honen lehendabiziko aipamena

886. urtekoa da eta 1988an Interes Nazionaleko Ondare Kultural izendatu zuten. Paisaia nahiko idorra da eta arteak eta pinuak nagusitzen dira igeltsu lur hauetan. Bidea guztiz argia da, eta tontorrera iristean Vic gure oinpean agertuko da zabal-zabalik. Hiriaz gain, jakina, lurraldeko hainbat herri bistan izango ditugu, besteak beste, Gurb, Taradell, Tona, Pirinio (Pedraforca, Puigmal) aldea, eta abar. Tontorrean bertan gazteluaren arrastoak ikusgai daude eta hainbat arkeologia indusketaren lekukoa izan da paraje hau azken boladan. Bigarren behatokia hiriaren hego-mendebaldean dago. Hau ere oso leku enblematikoa da eta historia dario alde guztietatik. San Sebastia (770 m) da gure hurrengo helburua. Kotxez igo ahal da bertaraino Santa Eulalia de Riuprimer herritik, eta nahi izanez gero, bada ere bide bat oso ongi markatua Vicetik bertatik abiatzen dena. “1714ko bidea� da. Egungo Diadaren erreferente nagusietakoa. 1700ean Karlos II.a oinordekorik gabe hil zen eta horren ondorioz nazioarteko gatazka handia sortu zen. Europako botereak Espainiar Inperioaren kontrola lortzeko lehian sartu ziren. Beraz, Katalunia zein Aragoiko erresumak Austriako Karlos artxidukearen alde lerrokatu ziren. Aldiz, Gaztela, Frantziaren laguntzarekin,


Anjouko Filiperen alde agertu zen. Kataluniak hamar urteko gerratea pairatu zuen, 1714ko irailaren 11ra arte. Filipe V.aren garaipenak gobernu organoak eta Kataluniako askatasunak kentzea ekarri zuen. “1714ko bideak” gatazka horien lekuko izan ziren monumentu eta ondarearen puntu nagusietatik zabaltzen ditu bere urratsak. Biraren helburua memoria historikoa berreskuratzea da, eta gatazka dinastikoaren harira Kataluniako gizartean, kulturan eta antolaketa politikoan izandako ondorioez jabetzeko moduko ibilbidea da. Eta hementxe ikusi ahal dugu erreibindikazio honen lekuko bat; San Sebastia ermitaren ondoan herriko jauntxoen biltzarra irudikatzen da altzairuzko pertsonaien siluetekin. Izan ere, irudi horiek osatzen dute 1705ean bertan eginiko “Pacte dels Vigatans”, non bertakoak Karlos III.aren alde eta Filipe V.aren kontra lerrokatu ziren. Ondorioak ezagunak dira... Gain honetatik ere lau haizetara zabaltzen da begien gozamena; Montseny, Manlleu, Roda de Ter eta masiak zein pabiloi industrialak begi bistan ageri zaizkigu. Eta horrelaxe da Vicaldea: payes ingurua, masiak eta industrialdeen mundua guztiz uztarturik dituen lautada katalana, Goi Pirinioei zelatan, Bartzelonako bidean. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Itsasoaren eta Pirinioen arteko erdibidean eta Bartzelonatik 70 kilometrora aurkitzen da tradizioak eta herriaren berezko izaera mantentzen duen Vic hiria. Osona eskualdeko hiriburua da, eta 485 metroko altitudean dago.

Nola egin bideak Proposatutakoak oso ongi markatuak daude. Aipatutako mendi muinoak hiritik bertatik ikusten dira, eta, beraz, ez dago galtzeko modurik. Sant Sebastia baselizaraino autoz joan nahi izanez gero, Santa Eulalia de Riuprimer herriraino hurbildu beharko gara.

Argibideak www.victurisme.cat eta 938 86 20 91 telefonoan.


VDNKH MOSKUTIK ESPAZIORA

40


Espazioa Moskun dago edo, bederen, han daude Sobietar Batasunak gure planetatik kanpo egindako txangoen lekukoak. VDNKh izeneko erakusketa zentro erraldoiko Espazioaren Pabiloian topa ditzakegu. Nostalgiaren ukitua sentitzera ere irits gaitezke, baina ÂŤkitchÂť puntu horrek ez dezala estali Gerra Hotzaren garai gordin eta nahasi haietan bizi izandakoa... AEBen eta SESBen arteko borroka isil hark gerra nuklearraren atarian jarri gintuelako. Zorionez, ez zen ezer gertatu, eta espazioa hain da ederra! Testua: Markel Zelaieta Argazkiak: Alexander Nemenov

41


VDNKH arro altxatzen da 42,5 metroko garaieran. Besoak luzatuta hegalak balira legez, bere heroi-jantziekin, ondotik pasatzen direnen mirespena jasotzen du. Titaniozko plakez osatutako idulki baten gainean errotuta dago –espazio-ontziak egiteko erabiltzen den material bera, alegia– eta begirada espazioan du; han baitago bere helmuga, gure helmuga. Juri Gagarinen monumentu dotoreari buruz ari gara, Moskun bere izena duen plazan dagoena eta oroimenean Gerra Hotzaren garaietako lehia espazialaren ikur bihurtu dena. 1961ean, Gagarin bera bertaratu zen, espaziora bidaiatu zuen lehen gizakia bihurtu ondoren, eta bere atzean milaka eta milaka pertsona zeudela, ingeniari eta zientzialariak gogorarazi zituen plazan emandako diskurtsoan.

H

42

1961eko apirilaren 12an Vostok-1-en hegan egitea ahalbidetu ziotenak, buru-belarri lanean aritu ziren ehunka ikertzaile izan ziren. Guk, honetaz guztiaz jabetzeko, Gagarinen titaniozko obeliskoan hasiko dugu VDNKh-an barneratuko gaituen ibilbidea. Ekonomia Nazionalaren Lorpenen Erakusketa, hori baita VDNKh-ren izen ofiziala –errusieraz, guretzat, ahoskaezina–, lorategi, iturri eta pabiloiz osatutako parke handia da; guztira 3 kilometro koadroko hedadura du eta 400 eraikin biltzen ditu. Eta pabiloi horietako bakoitza SESB osatzen zuten herrialdeetako bati eskainia dago. Han, zientzia, kultura, industria, nekazaritza, eta abarren lorpenak erakusten ziren, estilo estalinista bikainean. Oso ibilbide ospetsua da moskutarren artean eta, era berean, errusiar barne tu-


rismoa dezente topa dezakegu. Parez pare, Kosmonautikaren Museoa dago –2009ko apirilaren 12an zabaldu zituen ateak, birmoldaketa baten ostean... apirilaren 12an Kosmonautikaren Eguna ospatzen baita Errusian!– eta, museoa metro geltokiarekin lotzen duen oinezkoen ibilbidean, astronauten bustoak ikus ditzakegu. Honi Kosmonauten Kalezuloa deitzen zaio. «Laika» eta Kosmosa Gure helmuga, dena den, gertu dago; VDNKh-n. Han bi leku ikusiko ditugu; alde batetik, Espazioko Industria eta Teknologiaren plaza, non Vostok espazio ontzia eta Yak-42 hegazkin bat jarri dute, eta beste alde batetik, 34. pabiloia edo Kosmos izenarekin ezagutzen den gunea. 2018an hainbat aldaketak egin zizkioten, eta

dotorea da oso. Bertan kokatzen da Kosmonautika eta Abiazio Zentroa, non, besteak beste, orbitan daudenean astronauten eguneroko bizitza edo espazio estazio baten funtzionamendua nolakoak diren azaltzen den. Kosmos honetan kokatzen da, era berean, 5D Zinema Espaziala izeneko aretoa. Zer gehiago ikus daiteke inguruotan? Lehen Satelite Artifizialari eskainitako monumentua –1957an jaurti zuten aro espazialari hasiera emanez– edo “Laika” txakurraren oroigarria. Bigarren satelite artifizialaren jaurtiketaren 50. urteurrenerako eraiki zuten monumentua, 2008 urtean. Satelite horren barruan lehen lurtarra espazioratu zuten; bi urteko txakur bat zen, “Laika” izenekoa. Ez zen inoiz etxera itzuli, ez baitzuten horrelakorik inoiz pentsatu. •

Kosmos pabiloiaren irudi batzuk. Horien artean, lerroon ondoan, Gagarinek erabiltzen zuen autoa. Erreportajea zabaltzen, sobietar ikurra pabiloiaren kupulan eta Vostok espazio ontziaren erreplika bat.

43


Beirut

HIRU HAMARKADAREN BURUAN Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos


Beiruten oina jartzea unean unekoaz gozatzea da, biharkorik ez balego bezala. Gaur inoiz baino gehiago, orainaldia bizi du Libanok, inolako egonarririk gabe. Gerra zibilak eragin zituen zauriak sendabidean jartzen hiru hamarkada baino gehiago igaro ondoren, bere distira berreskuratu du, sekula ere erantzi ez duen aire kosmopolitan bildurik.

parotasunaren izpiek argitzen zuten Libano 70eko hamarkadaren hasieran, handik bost urte eskasera gerra piztuko zela susmatzerik ez zegoen garai hartan. Eta distira berezia ematen zioten Beiruti. Garaiko kronikek Ekialdeko Suitza edo Hegoaldeko Paris esaten zioten. Gaur-gaurkoz, 25 urteko gerra zibila amaitu eta 30 urtera, hiriak atzean utzi du jada gudan erabilitako munizioak zuloz jositako eraikin suntsituek eratzen zuten giro dohakabea. Gero eta zailagoa da gatazka hura gogorarazten duten aztarnak aurkitzea. Gizarte mugimenduak ere azaldu dira eskatzeko ez ditzatela eraitsi eraikin zartatu gutxi ho-

O


BEIRUT riek, herrialdearen memoria historiko modernoaren testigantza direlako. Nolanahi ere, eraikuntzaren eta espekulazioaren sukarrak hartu du hiria, eta goitik behera eraberritu dute, iraganeko distira emateraino. Libanon egonkortasun ekonomiko eta soziala nagusitu da, nahiz eta eskualde zeharo nahasian egon, eta horrek inguruko herrialderik seguruena bihurtu du, bisitatzeko gustagarria. Ekialdearen eta Mendebaldearen artean zabuka, Mediterraneoko europar nahiz afrikar herriak Asiarekin lotu dituen katebegi historikoa, bidaiarientzako helmuga irrikatuenetako bat da Beirut, boladan dago.

“The New York Times� aldizkariak berak, itxura guztien arabera mundu mailako joeren bilakaera erabakitzen duenak, han jarri du begia urteko helmuga punta-puntakoena dela seinalatzeko. Libanoko hiriburua munduan bakarra bihurtzen du esperientzia sorta zabal askoak, nekez aspertuko zara han. Ia-ia ez dago garraio publikorik. Trafikoa beldurgarria da, oinezkoak autoei utzi behar die bidea bertan jo eta harrapatzea nahi ez badu, eta espaloiak trabaz beterik daudenez horiek gaindituz joan behar. Beharbada kaos antolatu moduko hori izango da bidaiariak horrela poltsikoratzeko arrazoia, Downtown eta kris-

Handian, lasaitasun une bat Beiruteko portuan. Ondoan, haur siriarrak lanean gauez eta Rouche Rocks haitzak. Erreportajea zabaltzen, Corniche izeneko itsasertzeko pasealekua.


BEIRUT

48


tau auzoa blaitzen duten aire hedonista horiekin batera. Izan ere, hiriari energia berezia dario, hitzik ebaki ere egin gabe zera dioena: errautsetatik berpiztu naiz eta orainaldia irensteko gogoz nago. Downtown, modernitatearen ikur Beiruteko modernitatearen eta etorkizunaren ikur da Downtown, Beirut Central District (BCD) izenez ere ezagutzen dena. Gerra zibilean aurrez aurreko bortitzen epizentro izan zen eta merkataritzako barruti zahar eta oparo zena hondamendi huts bihurtu zen. Bertan aurkituko ditugu gudu haren aztarnarik enblematikoenak, hala nola Marra Berdea. Hiria banatzen zuen muga da, ekialde musulmana eta mendebalde kristaua bereiziz, eta bertan ezarri zen batailaren frontea, frankotiratzaile zelatarien pean. Hirigintzaren espekulaziorako sukar horretan bizirik iraun duen beste eraikin triskatu horietako bat Holliday Inn hotela da, eta enfrentamenduen gordinkeria gogora ekartzen du. Baita denek “Arrautza” esaten dioten etxetzar belztuak ere, 60ko hamarkadan herrialdeko zinemarik handiena izan zenak. Eta Etxe Horia edo Barakat sendiaren eraikina fronteko punturik lehiatuena bihurtu zen bai bere kokapenagatik, Marra Berdeko bidegurutze estrategikoenetako baten kantoian baitzegoen, eta bai bere fatxada ireki bereziagatik. Eraberritu, eta 2017tik hiriaren memoria historikorako berreskuratua izan da, gerra zibilari buruzko museo bilakatuta. Kultur etxe ere bada, eta orotariko proposamen artistikoei lekua egiten diete bertan. Finean, Etxe Horia gudaren testigantza nagusi bihurtu da, eta erlijio kontuek xaxatutako gorrotoak Beiruten alderik ederrena erabat birrintzera nola iritsi ziren azaltzen duen lekukoa ere bada, nahiz eta inork ezin duen zehatz-mehatz jakin horma horiek zer-nolako izugarrikeriak ikusi dituzten. 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, gerrarako makinen harrabotsa ordezkatu zuen erabat soildua geratu zen paisaia hura berreraikitzeko lanen zaratak. Downstown dotorea, autoktonoak nahiz aloktonoak limurtzen dituena, Solidere ekimenak abiarazitako berreraikuntzaren emaitza da. Solidere konpainia (The Lebanese Company for the Development & Reconstruction of Beirut Central District) 1992an sortu zuen Rafiq Hariri lehen ministro ohiak, bere fortuna itzeleko milaka milioi inbertitu zuelarik etorkizunaren aldeko apustu eskerga honetan, jomugan hartuta bizitzeko eta salerosketarako hiri berri bat eraikitzea, eta egitasmoa erabat buruturik ez bada ere jada errealitatea dela esan dezakegu. Bertako herritarrek askotan ohartarazten dute Soliderek jokabide ustelak erabili izan zituela gudak suntsitutako lurzoruak erosteko. Eta estreinatu berri den hiriak nortasunik

ez duela-eta kexatu egiten dira, halaber, batzuetan dekoratu hutsa dela ematen duelako; baina hori denborak bere joanean konpondu lezake, eraikinak zahartzean. Bestalde, hiri berria altxatzeko hondakinak kentzen hasi zirenean iraganeko aztarna arkeologikoak agertu ziren, antzinarotik gurutzaden garaira artekoak. Patxada ederrean, bizitzari so Downtown ezagutzen hasteko modurik onena agian kafea hartuz izango da, Nejmeh edo izarraren plazako terraza batean. Patxada ederrean, bizitzari so nola iragaten den ikusteko, eta plazaren erdian dagoen erlojuaren dorreari begira, art deco diseinu ezin ederragoan egina baita, frantsesen agintepean zeuden garaian. Plazan bertan daude, halaber, Parlamentuaren egoitza, argazkitan ateratzea oso gogoko ez duten soldaduek zaindua, eta San Elias eta San Jorge katedralak, bata greziar elizakoa eta bestea greziar eliza ortodoxokoa. Plazaren inguruetan ere erlijioak presentzia indartsua dauka: San Jorge Maronita katedrala eta El Omari eta Mohammad Al-Amine meskita ahaltsuak. Azken horri “Haririren meskita” esaten diote denek. Istanbuleko Meskita Urdinaren ereduari jarraituz eraikita dago, eta Downtowneko edozein lekutatik ikusteko modukoa da, bere minareteek 65 metroko altuera dutelako. Barnealdean, estalkia ixten duten kupuletako apaindura lan ezin finagoak liluratuko du bisitaria. Tenplua Rafiq Haririk eskatu eta berak ordainduta eraiki zuten, eta horretarako harria Saudi Arabiatik ekartzeko agindu zuen. Bost urte eskasean eraiki zuten, baina lehen ministro ohiak ezin izan zituen lanak amaituta ikusi, 2005eko San Balentin egunean bonba auto batek hil zuelako. Meskitaren kanpoaldean aire librean dago haren gorpuari atseden emateko egin zuten mausoleoa. Bertatik, balkoi handi bat zabaltzen da eta erromatar foroaren aztarnak begiztatzen dira, hau da, hiriburuko esparru arkeologiko interesgarrienak, bainuetxearekin batera –hori ere erromatar garaikoa–. Shopping kontuak gustuko dituztenak, zorionekoak, Downtown leku ezin hobea delako poltsiko beteak arintzeko. Udaletxe inguruan, Soliderek kale zabaleko amaraun perfektu bat altxatu du, eta nazioarteko etxe ospetsuen dendak daude bertan, atezain dotoreak dituztelarik sarreran norbait agertu orduko begirada zorrotzarekin goitik behera eskaneatzeko prest. Leku elitista da, eta bertako kaleak zaintzapean daude ez dadin sartu eskalerik edo nolanahiko susmagarririk, bertaratu ohi diren libanoar familia dirudunei erosketa egun zorionekoa izorratzea besterik ez genuen behar. Bestalde, hor inguruan aurkituko dugu Beirut Souks, 128.000 metro karratuko merkataritza gune handia. Hor ere badaude nazioarteko markak, baina herritar

Ondoko orrialdean, goitik behera eta ezkerretik eskuinera, ileapaindegi bat Gemmayze modako auzoan; Etxe Horia edo gerra zibilari buruzko museoa; Beiruteko Unibertsitate Amerikanoa; Museo Nazionala, ezinbestean bisitatu beharreko tokia; eta, handian, Downstonen kokatutako San Jorge hotelaren aurrean Solidere ekimenaren aurka jarritako pankarta handia.

49


BEIRUT Lerroon azpian, Nejmeh plaza ikonikoa. Bertan Parlamentua, bi katedral eta kaleko giro bikaina aurkituko dugu. 30eko hamarkadako ordularia Michel Abed izeneko brasildar-libiar emigrantearen oparia izan zen. Ondoko orrialdean, El Maarad kalea.

xumeagoentzat eskuragarri edo. Bertan pilatzen diren bitxitegiak alde batera utziko bagenitu, gure hirietan aurkitu ohi ditugun horien modukoa da. Interes berezia dauka, ordea, Beirut Souksen irteeran, Waygan kalean aurkitu dugun eskultura multzoak. Xabier Corbero katalan artistak egina da. Horrekin batera, Samir Kassir parkea ere bisitatzeko modukoa da, udaletxearen ondoan: erlaxatzeko gune txiki bat hiriaren zalapartatik babesteko; 2007an arkitekturako Aga Khan saria irabazi zuen. Azkenik, Downtown Mediterraneoaren ertzean amaitzen da, luxuzko portu batean, Zaitunay Bay izenekoan. Yate ikusgarriz eta diseinuzko jatetxez beteta dago. Ezin deigarriagoa da, beraz, Hotel San Jorge zirtzildua, oparotasun gordinaren erakusleiho honetan “Stop Solidere” mezua lau haizetara zabaltzen duen mural erraldoiarekin. Eta ez da nolanahikoa hotel hori; hango tabernari gerra aurretik “espioien taberna” esaten zioten, gerra korrespontsalek eta Ekialde Hurbilean interesen bat zu-

ten herrialde guztiek bidalitako zerbitzu sekretuek hantxe baitzuten habia. Haren parean zartarazi zuten Rafiq Hariri lehen ministro ohia garbitu zuen bonba autoa. Gaur egun liskar gogor batek aurrez aurre jarri ditu hoteleko jabea eta Solidere. Establezimenduak beti izan du entzute ona, hondartza partikularra dauka eta gaur egun Zaitunay portuak hartzen duen badiarako sarbide esklusiboa ere bai. Solidere ez dago konforme eskubide horrekin, ordea, berak esklusiboki beretzat nahi baitu badia ustiatzeko ahala. Auzi horrek geldiarazi egin du establezimendua berritzeko proiektua. Dirudienez, Rafic Haririk saltzaileak konbentzitzeko erosketa eskaintzak ez ezik, neurri hertsatzaile eta mehatxuak ere baliatzen zituen, eta askorentzat jokabide mafioso bete-betea da hori, Francesco Rosiren “Le mani sulla citta” filmean agertzen denaren tankerakoa. Gemmayze auzotik Cornichera Azken boladan modako auzoa Gemmayze da, Moham-


mad Al-Amin meskitatik oinez joanda bost minutura. Modernoek hori dute kuttunen afaltzeko, erosketak egiteko, ile-apaindegian sartu-irtena egiteko. Auzoak zabaltzen duen aisialdi eskaintza guztiak Gouraud etorbidearen inguruan txirikordatzen dira, eta ingurua bereziki biziberritzen da ilunsentiarekin batera. Plan on bat da arratsean Sursock museora joatea, hiri osoko eraikinik politena izateaz gain, arte garaikideko bilduma erakargarria baitauka. 1912koa da, eta italiartutako libanoar estilo bitxi batean eraiki zuten. Horren ostean, Gemmayzeko gaugiro nekaezinaz gozatzera. Hiriaren arimaren bila bazabiltza, baliteke Hamra auzoan aurkitzea. Askorentzat Kairoko giroa gogorarazten du auzo honek, bertako saltoki zaharrekin, kafetegi, antzoki, zinema areto, truke etxe, kale nagusiko trafiko pilaketa behin betikoarekin... eta hotel historikoekin. Comodore, esaterako, gerra korrespontsalen gogokoena izan zen hango telefono eta telexek gutxitan egiten zutelako kale, energia eskasiak eskasia eta gerraren zailtasunek eragindako komunikazio txarrak gorabehera. Finantza eta merkataritza arloei emandako barruti historiko hau beti izan da erakusleiho kosmopolita; artistak, intelektualak eta ikasleak biltzen ziren lekua; Beirut mendebaldeko gaurik zoroenak izateagatik ezagutzen dena. Auzoaren kale nagusian bi mural erraldoi aurkitu ditugu, bikainak. Bata siderala da, Yazan Halawanik Sabah libanoar abeslariari eskainia. Bestea pseudofuturista, “Pagano� izenekoa, INTI txiletarrak egina. Auzo honen beste amu erakargarri horietako bat American University of Bei-

rut delakoaren Arkeologia Museoa da. Sarrera doakoa da eta balio handiko bilduma gordetzen du, herrialdeko aztarnategi arkeologiko guztietatik ekarriak. Gainera, unibertsitatearen campus ikusgarria ere bisitatu daiteke, izan ere, itsasoari begira dauden zelai atseginak ditu, hondartza eta guzti. Ezinbestean bisitatu beharreko beste museo handi bat Museo Nazionala da. Lurralde kultur aniztun honen historiaren eta bertan bizi izan diren kulturen berri ematen du, Historiaurre eta Brontze Aroan hasi eta mamelukoen garairaino. Lehenengo solairuan pieza handiak daude, 70etik gora, eta horien artean nabarmentzekoa da Higiaren, osasunaren jainkosaren, eskultura erraldoia, erromatar garaikoa. Mosaiko bikain bat ere badago, oso egoera onean, Baalbeken aurkitua, erromatar villa batean, 300 urtekoa. Bigarren pisuan, aldiz, 1.000 pieza txiki eta delikatuagoak daude, besteak beste, txanponak, eskulturak eta eguneroko bizitzako tresna ugari. Beiruten aurpegirik egiatiena inon aurkitzerik badago, Corniche da hori, itsasertzeko pasealekua. Mundu guztia bertaratzen da tarte atsegin bat pasatzeko: arrantzan, olatuen joan-etorriari begira, bainua hartuz, narguileh bat errez edo kirol jardueraren bat eginez. Hiriko lekurik alaiena da, eta girorik biziena iluntzean sortzen da. Palm Beach hoteletik oinez txango txiki bat eginez Luna Park jolas parkeko noria enblematikora iritsi gara ilunabarrean, handik ikusteko eguzkia nola ezkutatzen den Rouche harkaitz famatuen artean. Horixe bai hiri magiko hau agurtzeko modu ezin hobea. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Middle East Airlinesek hegaldi zuzenak egiten ditu Madriletik. Bestela Turkish Airlinesekin ere bidaia merkeak aurkitu daitezke.

Segurtasuna Kontrakoa zabaldu den arren, Libano eta Beirut Ekialde Hurbileko tokirik seguruenak dira. Lapurreta gutxi dituzte eta islamista gutxien duen tokia dela diote bertako turismo bulegokoek harrotasunez.

51


proposamen tematikoa

NEGUKO JAIAK EUROPAN URTE BERRIARI NEURRIA HARTZEKO Europa osoan, garai berezi honetan, deabruak, mota guztietako espirituak, erritu, dantza eta edariak han-hemenka barreiatzen dira negu gorriari aurre egiteko. Urte sasoi honetan, hotza hedatzen denean, heriotzaren eta bizitzaren arteko muga oso txikia eta fina dela gogorarazten diguten jaiak ospatzen dira betidanik. Urte berriari harrera ona egiteko ba al dago hoberik? Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty Images

Tschäggättu (Suitza) Otsaileko gauak beldurgarriak gerta daitezke Lötschental haranean, batez ere kandelario eta Inauterietako asteartearen artean. Valais kantoiko eskualde alpetar honetako lau herrixka garaienetan larruz jantzitako “piztia” batekin egin dezakegulako topo. Egurrezko maskarak eta behien zintzarriak daramatzate herritarrek, ikusgarria oso. Tschäggättu jaia otsailaren 2tik 25era luzatzen da. 52


Kurentovanje (Eslovenia) Zigorraren hotsak neguko zerua hausten du; XIX. mendeko jantziekin apaindutako gizon talde batek –alkandora zuriak, txaleko brodatuak, kapela loreztatuak eta larruzko galtzak– bidea zabaltzen dio deabru bati, alegia, neguko espiritu gaiztoak uxatuko dituen munstroari. Atzetik baserritarrak datoz, kurenti izenekoak. Esloveniako udaberriko erriturik zaharrena otsailaren 14tik martxoaren 25era ospatuko da aurten.


proposamen tematikoa The Burning of the Clavie (Eskozia) Eskoziarrei suari lotutako jaiek neguko gau luzeak igarotzen lagundu izan diete. Esaterako, Up Helly Aa jaialdi bikingoa. Ez da hain ezaguna, baina ikusgarria da Moray herrixkan egiten duten Buring of the Clavie izenekoa (“clavi� erretzen den upel bat da). 1714an debekatu zuten arren, sustrai sendoak ditu jaiak. Urtarrilaren 11n egiten da eta ikusleek su nagusien txingarrak eramaten dituzte etxera.

Rauhnach (Alemania) Hegoaldeko alemaniarrak Gabonetako pertsonaia deskribaezin hauekin ohituta omen daude. Krampus, esaterako, erdi deabrua eta erdi ahuntza da. Baina Bavariako herri batzuetan, Waldkirchenen bezala, Krampus espiritu goxo bat da kaletik korrika ikusten ditugunekin alderatzen badugu. Gaiztotasuna islatzen duen panpina erre aurretik, adar, su, larru eta zarata ikur duten deabruak jaun eta jabe dira.

54


Urte berri txinatarra “Udaberriko jaialdia� izendapenarekin, urtarrilaren 25ean, larunbatean, urte hasiera ospatuko dute txinatarrek. Egun horretan abiatuko da txinatar egutegi tradizionaleko 4.718 urtea eta Arratoiaren Urtean sartuko gara. Txinako ospakizun nagusia da eta jaiak irauten duen hamabostaldian, beste egun handi bat dago: otsailaren 8an, Linternen Festa.

Hamabigarren Gaua (Ingalaterra) Hamabigarren Gaueko (Twelfth Night) ospakizun handienetako bat urtarrilaren 5ean Londresko Banksiden egiten da. Jaia nahiko berria den arren, negu osoko ohitura zaharrak biltzen ditu. Gorosti Gizona (Gizon Berdearen neguko inkarnazioa) Milurtekoko Zubitik iristen da hirira, eta berarekin batera, antzerkia, musika eta dantzen garaia! 55


aurten albiste izango diren hiriburuak

RIJEKA (KROAZIA)

MARRAKEX (MAROKO)

2020ko Europako Kultura Hiriburua Lau milioi bisitari erakartzea espero du hiri kroaziar honek aurten gauzatuko den Europako Kultura Hiriburutzaren egitasmoarekin. Irlandako Galwayrekin partekatuko du hiriburutza, urtero bi hiri izendatzen baitira, eta “Aniztasunaren Portua� lelopean hainbat ekimen prestatu dira. Proiektuaren inaugurazio ofiziala otsailaren 1ean egingo da, Rijekako inauteri herrikoiarekin batera, eta 2021eko otsailaren bukaera arte luzatuko da. visitacroaciablog.es

2020ko Afrikako Kultura Hiriburua Marokoko bigarren hiri nagusiak bere ondare arkitektoniko, artistiko eta kultural oparoarengatik jaso du aurtengo Afrikako Kultura Hiriburuaren onespena. Esaterako, Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako bi leku ditu: Djemaa El Fna plaza ospetsua eta bere medina labirintikoa, antzinako hiri harresituan. Horretaz aparte, Yves Saint Laurent museoagatik, artea eta diseinuaren zaleentzat erakargarritasun berezia du. www.turismomarruecos.net

GALWAY (IRLANDA) 2020ko Europako Kultura Hiriburua Irlandako mendebaldeko kostako hiri xarmagarri honek astebete iraungo duen su jaialdiarekin abiatuko du hiriburutza kulturala. Otsailaren 8an inaugurazio ekitaldia egingo da, eta, hala, antzerkia, literatura, arte ederrak, musika, dantza, zinema, arkitektura, ondarea, kirola eta gastronomia lau haizetara zabalduko dira urte osoan. Galway 2020 paisaiaren eta hizkuntzaren gaietan oinarrituko da. Ez dago leku hoberik Irlanda uhartean bertan murgiltzeko. Deigarriak egiten zaizkigun ekimen batzuk aipatzearren, martxoan Kari Kola finlandiarrak gauzatuko duen argien ikuskizuna edo martxoaren 8an Margaret Atwood idazle bikainaren bisitaldia. www.ireland.com

56


ATAPUERCA (ESTATU ESPAINOLA) Kulturaren Landa Hiriburua Burgoseko herri honek bi efemeride garrantzitsu ospatuko ditu: Atapuercako guduaren irudikapen historikoaren 25. urteurrena –Gaztela eta Leongo Interes Turistikoko Festa da– eta Atapuercako aztarnategiak Gizateriaren Ondare izendatu zireneko 20. urteurrena. Horretarako, Kulturaren Landa Hiriburua izendapena erabiliko du. www.atapuerca.org

BRASILIA ETA RIO DE JANEIRO (BRASIL) Diseinuaren Hiri Sortzailea eta 2020ko Munduko Hiriburu Arkitektonikoa Brasilia, Brasilgo hiriburu administratiboak, 60 urte beteko ditu aurten, sei hamarkada bete baitira Oscar Niemeyer arkitekto handiaren sormenak eraiki zuenetik. Hiri honek mundu mailako arkitekturaren mapan jarri zuen Brasil, Niemeyerren eraikin eta monumentu garaikideei esker, berak hartu baitzuen plangintzaren ardura bere gain. Unescok bat egin du ospakizunarekin, Brasilia Diseinuaren Hiri Sortzailea izendatuz. Era berean, aurten Rio de Janeiro Arkitekturaren Munduko Hiriburua izango da. Izendapena uztailean egingo den Arkitektura 27. Munduko Kongresuagatik datorkio.

PARMA (ITALIA) 2020ko Italiako Hiriburu Kulturala Urtero hiri bat aukeratzen dute, eta aurten Parma ederrari egokitu zaio. Egitaraua urtarrilaren 11n hasiko da Parco Ducale lorategitik atera eta Garibaldi plazaraino joango den desfilearekin. “Kulturaren hitzak” izena jarri diote “prozesioari”. 12an , Errepublikako lehendakaria eta guzti izango dute hiriburutza zabaltzen, eta hilaren 13an, Sant’Ilario egunean, Parma poesiaz eta musikaz beteko da. www.parma2020.it

MAINE (AEB) Bigarren mendeurrena Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko muturrean kokatutako estatu honek bere bigarren mendeurrena ospatuko du aurten. Aitzakia ederra azken urteetan turismo gastronomikoan indar handia hartu duen gune erakargarria ezagutzeko. Ospetsuak dira bertako garagardotegiak eta artisau-okindegiak.

PUNTA ARENAS (TXILE) 2020ko Amerikako Kultura Hiriburua 1998an sortutako izendapen honen helburua Amerikako lurralde desberdinen arteko gizarteratzea sustatzea da, kultura esparruari helduta elkar ezagutzea bultzatzeko. Aurten Txileko hiri honi egokitu zaio. 1848an sortua, gaur egun 40 kilometro karratuko azalera du eta 125.000 biztanle. Magallaes probintziako eta Txileko Antartikako hiriburua da, eta, 1914an Panamako kanala ireki aurretik Ozeano Barearen eta Atlantikoaren arteko nabigazioko portu nagusia izan zen. www.cac-acc.org

57


liburuen TXokoA

MUNDUA NOLAKOA DEN HAUSNARTU ETA IRUDIKA DEZAGUN

Hona gu hemen. Oliver Jeffers. Liburu ilustratua. Itzulpena: Garazi Arrula. Txalaparta, 2020. 36 orrialde. 19,80 euro.

aixo eta ongi etorri planeta honetara. Lurra esaten diogu. Globo handi bat da, espazioan zintzilik, eta hor bizi gara gu». Halaxe hasten da Oliver Jeffers idazle eta ilustratzailearen maisulan hau, mundu honetara iritsi berriak jakin beharreko guztia azaldu nahian. Australian jaio, Belfasten hezi eta New Yorken bizi den Jeffers gaur egungo haurrei zuzendutako liburu klasikoen egilea eta ilustratzailea da. Hamasei bat liburu argitaratu ditu, horien artean “The Day The Crayons Quit”, bi urtez “New York Times” egunkariaren liburu salduenen zerrendaren gailurrean egon dena. Orain, Txalapartak euskarara ekarri duen “Here We Are” (2017) eder honetan, bere seme zaharrenari mundua nolakoa den erakusten saiatzen da. 40 urte zituen Jeffersek semea jaio zenean eta zalantzez eta beldurrez beteta aurkitu zuen bere burua. Orduan, haurrari mundua nolakoa den erakutsiko ziola otu zitzaion, eta baita egin ere irlandar honek berezkoa duen goxotasun eta umore ukituarekin. Besteak beste, «Lurra bakarra dugu eta gorputzaren zatiak ez dira inoiz berriz hazten» bezalako azalpenak eman zizkion. Haurrentzako liburua den arren, kasu egin, ederra da oso edonorentzat.

K


AFRIKATIK EUROPARA DATOZENEN KRONIKA

KAPUSCINSKI EUSKARAZ

Amak anaia txikia desagertua zela esan zionean, Konakry (Ginea) utzi eta, haren aztarnei segika, Europarako bidea hartu zuen Ibrahima Baldek. Bere kide askok bezala, basamortua zeharkatu eta pasatzaile, polizia eta bahitzaileekin topo egin eta «egarria, gosea eta mina ezagututa», Euskal Herrira iritsi zen. Han, Irungo Harrera Sarean, ezagutu zuen Amets Arzallus, asiloa eskatzen zutenei laguntzen. Bidaia horren kronika nobelatua da “Miñan”, Balderen ahotsaz eta Amets Arzallusen hitzez sortutako eleberria.

Palestinan, Mozambiken zein munduan zehar barreiatutako ezkutuko beste txoko batzuetan askatasunaren alde borrokan ari ziren gerrillari ezagunen zein anonimoen istorioak batu zituen Ryszard Kapuscinskik orain Amaia Apalauzak euskarara ekarri duen klasiko honetan. Jatorrizko hizkuntzan, polonieraz, 1975ean ikusi zuen argia eta kazetari poloniarra nazioartean ezagun egin duen liburuetako bat da. Kapuscinskiren xedea, «ikusezinei ahots politikoa eskaintzea». Hitzaurrea Ane Irazabal kazetariak atondu du.

Miñan. Amets Arzallus Antia. Susa, 2019. 152 orrialde. 17,50 euro.

POLOEN KONKISTAREN HISTORIA IRUDITAN Poloen konkistaren historiak fikziorik ikusgarri eta bortitzena gainditzen du, heroismoz, dramaz eta tragediaz betetako gertakizuna izan baitzen. Luzaroan, Planetako bi azalera izoztu handiak abenturazale ausart askoren hilerri bihurtu ziren. Bada, argazki eta irudi ederrez hornitutako liburu honek poloen esplorazioaren ondare aberatsa azaltzen du, protagonisten testigantzak, gogoetak eta istorioak ardatz hartuta. Gure eguneroko bizitza arrunta inspiratzeko liburu aparta zinez.

La vida en los confines. Sebastian Alvaro eta Jose Mari Azpiazu. Lunwerg editores, 2019. 224 orrialde. 24,50 euro.

Kristo fusilarekin. Ryszard Kapusinski. Katakrak, 2019. 224 orrialde. 17,00 euro.

GIPUZKOAN JAN ETA MENDIAN IBILI Gipuzkoa punta-puntako helmuga gastronomikoa da, bertako jatetxeen zerrenda zabala eta askotarikoa baita oso. Liburu honetan hogeita hamar bat jatetxe bildu dituzte, guztiak ere harreman gertukoa, ia etxekoa, eskaini eta bertako produktua ardatz duen sukaldaritza lantzen dutenak. «Benetakotasuna» zaindu duen erretegi, taberna eta jatetxe bakoitzak, gainera, mendi ibilbide bat du lagun, mahaira eseri aurretik jateko gogoa zabaltzeko.

Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa. Josema Azpeitia, Ritxar Tolosa, Txusma Perez. Sua, 2019. 200 orrialde. 18,70 euro.

59


Gogoan hartu

NAJIB MAHFUZ BERE AZTARNEN ATZETIK KAIRON Museoa ireki, argitaratzeke zeuden nobelak plazaratu... Najib Mahfuz idazlea (19112006) hil eta 13 urtera, badirudi Egipto behingoz hasi dela “nobela arabiar berriaren aitaren� memoria berreskuratzen. Esate baterako, betaurreko beltz hain bereizgarriak zeramatzan Nobel sariduna (1988ko Literatura Nobela irabazi zuen) jaio zen auzoan, haren omenez eginiko mosaiko batek lasaitasun une bat eskaintzen du azokaren zoramenaren erdian. Bere nobela batetik ateratako irudia dirudi. Berak legez ez zuen inork deskribatu Kairoko egunerokotasuna; satiraz blaitutako politikarien deskribapenak edo pertsonaia anker eta beldurgarriez zipriztindutako txokoak...

Bestalde, uztailean Kultura Ministerioak Najib Mahfuzen omenezko museoa zabaldu zuen... ia hamarkada bateko atzerapenarekin. XVIII. mendeko eraikin batean kokatzen da, Al Azhar eta Mohamed Abu al Dhahab meskitetatik gertu, idazlearen txikitako auzoan. Mahfuzen liburutegi pertsonala da gordetzen duen altxorrik handiena; 1.200 liburu, Shakespearetik hasi eta Taufiq al Hakimeraino. Bertaratzen denak, Najib Mahfuzi eskainitako ibilbide hau bukatzeko, idazleak egunero-egunero, 95 urterekin hil zen arte, egin ohi zuen osteratxoa egin dezake. Oinez, lasai asko, Nilo ibaiaren ertzetik joan ohi zen egunero Tahrir plazako kafetegi bateraino.

60


zinema bidaiaria

«JOJO RABBIT» NAZISMOARI BURUZKO KOMEDIA SURREALISTA Testua:

Fermin Lusarreta

Ultraeskuina Europan aparra bezala igotzen ari denean, horrek sortzen duen kezkarekin, Alemaniako nazismoari buruzko satira bat egiteko ausardia behar da. Edo axolagabekeria ukitu bat. Edo jeinutasun tanta bat. Hiru osagai horietatik asko du, soberan, Taika Waititi aktore, zuzendari eta gidoilari zeelandaberritarrak. Ikusmin handia sortu du zuzendari eta aktore honek gizateriaren historian pairatu dugun zorigaiztorik handienari buruz komedia egiteko izan duen xedeak, kontuan izanik, gainera, urte dezente itxaron behar izan duela gidoiak ez zuelako ekoizlerik aurkitzen... batez ere, genozidioaren biktimek kontrolatzen dutelako Hollywoodeko industria. Zerrenda beltzetik atera, eta bat-batean, Marveleko “Thor: Ragnarok” filmarekin lortutako nazioarteko erabateko arrakastari esker, “Jojo Rabbit” fabula egia bihurtu ahal izan du Waititik. Aurretik filmatuak zituen “Boy” (2010) –Zeelanda Berrian marka guztiak hautsi zituen filma–, eta “What We Do in the Shadows” (2014) –banpiroen inguruko dokumental faltsu, dibertigarri eta sailkaezina–. Bere aurreko lanetan bezala, Taika Waititik aktore lanak egiten ditu “Jojo Rabbit”-en... haur protagonistaren lagun imajinarioa da, alegia, Adolf Hitler bera. Christine Leunensen “Caging Skies” bestsellerrean oinarrituta, Waititik hainbat asmakizun propio txertatu zituen. Horien artean, lagun imajinarioa. Funtsean, hauxe da istorioaren gakoa; Jojo “Rabbit” Betzler (Roman Griffin Davis aktore ingelesa) haur aleman bakartiaren bizitzak erabateko itzulia eman du bere ama, Rosie (Scarlett Johansson) izeneko ama ezkongabe ausarta, etxean neska judu bat ezkutatzen ari dela (Thomasin McKenzie) jakin duenean. Adolf Hitler (Taika Waititi) lagun asmatuaren laguntzarekin, Jojok aurre egingo die bere nazionalismo itsuari eta gerra zentzugabearen kontraesanei. Roberto Benigniren “La vita è bella” filmaren zantzuak hartu omen dizkiote... baina askoz dibertigarriagoa. Pragako Barrandov estudioak 1940ko Berlin bihurtu zituzten grabaketarako –naziek 1939an bereganatu eta beren propagandarako erabili zituzten estudioak– eta kanpoko irudiak Txekian filmatu zituzten, Zatec eta Ustek herrietan.

«Jojo Rabbit». Zuzendaria: Taika Waititi. Aktoreak: Roman Griffin, Taika Waititi , Scarlett Johansson. Drama-komedia. Estreinaldia: Urtarrilak 24.


LABURRaK

» GASTEIZ TXAKURREKIN BIDAIATZEN DUTEN TURISTEN BILA DABIL asteizko Udalak “Ciudadano can” izeneko kanpaina jarri du martxan, Arabako hiriburua turismo mota berezi baten helmuga gisa sustatu nahi da; hau da, maskotekin bidaiatzen dutenen esparru hori bereganatu nahi duelako. Ekimen honek Eusko Jaurlaritzak duela urtebete argitaratutako “Euskadi txakurrarekin” gidak irekitako bideari jarraitzen dio. Eta Gasteiz txakurrekin gozatzeko leku gisa bultzatzeko argitalpen berezi bat duen lehen euskal hiriburua da. Bertan jasotzen dira zakurrak hiriko zer puntutan ibil daitezkeen solte, aholkuak, eta abar.

G

AALTS HERRIKO INAUTERIA UNESCOKO ZERRENDATIK AT elgikako Aalst hiriko alkateak, sortu den polemikaren ostean, herriko inauteri ospetsua Unescoren Mundu Ondarearen zerrendatik kentzeko eskaria luzatu du. Ganteren eta Bruselaren artean kokatzen den hiri flandriar honen iazko inauterietako karroza batean judu ortodoxoak irudikatu zituzten, sudur kakotuekin, arratoiz inguratuta eta diru zakuen gainean igota. Judu elkarteak kexatu zirenean, alkateak askatasun adierazpena defendatu zuen, eta inauteriak «hausturaren errituala» direla gogorarazi zuen. Gauzak lasaitu ez direnez, Unescoko zerrendatik kendu dezatela eskatu du. Aalst hiriko inauteriek dozenaka mila pertsona erakartzen dituzte.

B

KULTURA BABESTEKO LEHEN LAGUNTZEN IKASTAROA rrekisatutako artelanez betetako carabinierien eraikin bat urpean dago; beraz, langile talde bat ondare baliotsu hori salbatzen saiatuko da. Dena korapilatu egiten zaie, gas ihes batek eztanda eragin eta lekua hustu behar dutenean. Fikziozko egoera horri aurre egin behar izango diote Erroman “Kulturaondarearentzako lehen laguntzak” izeneko ikastaroko partaideek. Egoera ez zen benetakoa noski, baina ahalik eta errealena egiten saiatu ziren hondamendi natural batean edo gatazka armatu batean kultura ondarea babestea erronka garrantzitsua baita. «Arazoa zera da, larrialdi batean kultura ez dela lehenesten», kexatu zen Barbara Minguez, Munduko Bankuko arriskuen kudeatzaile eta kultura ondarearen aholkularia.

E

GABONETAKO FRIKIA Thomas Jeromin deitzen da Marx anaien kamarotean bizi dela dirudien gizon hau. e Alemaniako Rinteln hirian bizi da eta Gabonak maite ditu... asko, izugarri. Hau dela eta, 350 zuhaitz jarri ditu etxean, 10.000 bolatxoekin apainduta.

PARIS SAINT GERMAINEK RUANDAKO TURISMOA SUSTATUKO DU uandako Gobernuak eta Paris Saint Germain futbol talde frantsesak (PSG) babes kontratu bat sinatu dute mendebaldeko Afrikako herrialde txiki honetan turismoa sustatzeko, Ruandako Garapen Kontseiluak (RDB) jakinarazi duenez. Hitzarmena hiru denboraldirako da. Ruandako Gobernuak ez zuen zehaztu kontratua zenbatekoa den, baina “Le Figaro” egunkariak argitaratutakoaren arabera 8 eta 10 milioi euro bitartekoa izan daiteke.

R

IZEIAK, ARRISKUAN Guatemalan pinabete zuhaitza (bertako izeia da, berezkoa) desagertzeko arriskuan dago Gabonetan jasaten duen legez kontrako basa mozketaren eraginez. San Jose Pinula herriko plantazioan espeziea babesteko landaketa kontrolatuak egin dituzte.

62


hutsa

ESKIETAN MUNDUA ZIRKUMNABIGATZEN Mike Horkn hegoafrikar abenturazaleak (53 urte) eta Borge Ousland norvegiarrak (57) mundua zirkumnabigatzeko helburua jarri diote beren buruari, Ipar eta Hego Poloak loturik. Nome (Alaska) herritik atera ziren belaontzian abuztuan, irailean itsaso izoztura iristeko. Lerak arrastaka zeramatzaten eta, eskiatzen, urriaren 27an Ipar Polotik pasa ziren. Ez zaie erraza suertatu, berotze globalaren eraginez, ohi baino meheagoa zegoelako izotza. Orain “Lance� ontzi izotz-hauslean Norvegiako kostalderantz doaz.

AZKEN 25 URTEETAKO HILGARRIENA Abenduaren hasieran Zeelanda Berriko White Island uharteko sumendiaren erupzioa ikusgarria izateaz aparte, azken mende laurdeneko hilgarriena izan da. Pazifikoko Su Gerrian kokatuta, Zeelanda Berriak jarduera bolkaniko handia du.

BERTAKO TURISMOA BULTZATUZ Kanpora goazenean, monumentu eta museoak bisitatzen ditugu, eta etxean ditugunei, aldiz, askotan jaramonik ere ez diegu egiten. Hori aldatu nahian, Indiako Adalaj herrian Adalaj-Ni-Vav ur-zulo ederreko ateak zabaldu zizkieten bertakoei. Gauez, gainera eta jai giroan. Mendeetan zehar hemen atseden hartu izan dute erromes eta karabana askok.

hutsa

hutsa

MASAJE THAILANDIARRA, ONESPENAREN BILA Thailandiako thai masaje ospetsuaren izena, berez, Nuad da. Milaka urte dituen diziplina edo arte hau, artea kontsidera daitekeelako, Unescoren ondare ez-materialaren zerrendan sartzeko ahaleginetan ari dira egunotan. Eskumuturrekin, ukondoekin, belaunekin eta oinekin egindako presioa, luzaketak, gorputzen bihurdura... Bangkokeraino gerturatzen diren nazioarteko milaka ikaslek kanpotik koreografia dirudiena ikasten dute, gorputza zeharkatzen duten hamar energia lerroek dantza horren pentagrama osatuko balute bezala. Wat Pho eskolan, Bangkokeko zaharrena, 10.000 bat ikasle dituzte, erdiak kanpotarrak. 63


...Artisau-eran prestatutakoak, beti talde txikietan eta etxeko gidariekin.

2020ko

Aste Santua Libano · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

···································

Ekialde Ertaineko mosaikoa ·······················

Aljeriako hegoaldea · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra

··································

Etiopia · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua

·························

Sudango iparraldea· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Nubiarren lurraldea

··································

Albania · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Albaniako hegoaldean zehar, oinez

···································

Turkia · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

Liziako kostaldeko trekkinga Historian zehar, oinez

···············································································

Ledesma 10 - bis, 5º - 48001 BILBO Tel: 94 435 5119 - e-mail: bio@banoa.com Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARTZELONA Tel: 93 318 9600 - e-mail: bcn@banoa.com

Profile for astero

7h132.pdf  

7h132.pdf  

Profile for astero