Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

Nepal

Bisitariak itzuli dira

Maurizio

Kultura kreolearen bizitasuna

KALARIK KALA

MENORCA

Georgia

Trekkingak Kaukasoren bihotzeraino

Lizarra

Zumakearen ibilaldia, iraganaren lekuko


Azaleko argazkia: Xabier Bañuelos

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


36 6

18

28

44

aurkibidea126

14 Origami Japoniar jatorriko arte honek, bere xumetasunean, mendeetako jakinduria biltzen du. Eta lasaitasuna. Baita pazientzia handia ere.

28 Nepal Lau urte dira lurrikara bortitz batek Nepal jo eta hainbat eskualde, Katmandu hiriburua tartean, astindu zituela. Bisitariak ostera itzuli dira.

18 Georgia Lau trekking ikusgarri aukeratu ditugu Georgiako mendi ikusgarrietan, zeharkaldiz zeharkaldi, Kaukasoren bihotza ezagut dezagun.

36 Lizarra Zumakea Lizarrako zuhaixka berezia da Erdi Arotik larruontzaileen lanetan erabili izan dena. Ibilbide batek bere arrastoari jarraitzen dio.

44 Maurizio Indiako Ozeanoaren Afrika aldeko kostaldearen parean dagoen uharte honetan mundu osoko arraza nahasketa egonkorrenetakoa dago.

06 Menorca Turistaz jositako Balearretan, ia ukitu gabeko txoko zoragarriekin topo egiteak miraria dirudi. Camí des Cavalls ibilbidean –200 kilometroko basabidea, uhartea inguratzen duen antzinako bidea– kalaz kala ibili gara urdintasunaren distiraren atzetik. Guk gehien maite ditugunak ekarri dizkizuegu orrialdeotara, zuenak aurki ditzazuen.

52 Proposamen tematikoa «Games of Thrones» telesailaren azken denboraldiaren kokalekuak. 56 Hitzorduak Venezia, nazioarteko artearen epizentroa. 58 Liburuen txokoa Netflixetik paperera. 60 Gogoan hartu Alaskako Whittier herri bitxia eta Eskoziako An Uaimh Bhinn haitzulo magikoa. 62 Laburrak 3


JEJUDO UHARTEA Emakume urpekarien iragana eta etorkizuna orixe bera pentsa daiteke argazkiari begiratuta. Itsasotik ateratzen ari dena, esku artean eguneko arrantza daramana, haenyeo bat da («itsasoko emakumea»); hau da, Hego Koreako Jejudo uharteko emakume urpekari ospetsuetako bat. Harkaitzetan arrosa kolorez jantzita eta glamour handiko izar baten antzera argazkilariari so dagoenak ez dakigu zehazki berarekin lotura ote duen; zain dagoen alaba edo biloba ote da? –izan daiteke, haenyeo-ek ez baitute erretiroa gazte hartzen– edo bertan turismoa egiten ari den familia bateko haurra? Batek daki, baina emakumeen rolen banaketa tradizionalaren yin eta yang-a irudika lezakete biek. Hego Koreako penintsularen hegoaldean kokatuta, Jejudo uharte bolkanikoa ederra da oso eta ospetsua, era berean, egitura matriarkalari eutsi diolako mendeetan zehar. Horren adibide argiena haenyeoak dira, oxigenorik gabe muskuiluak arrantzatzen dituzten emakumeak. 434 urtetik dirau bizirik tradizio honek.

H

Argazkia: Ed Jones

4


Munduari begirada

5


Menorca ITSASERTZ MIRAGARRIA Testua: Xabier Bañuelos Argazkiak: Xabier Bañuelos eta Menorcako turismo elkartea


Menorcako gauzarik erakargarrienetako bat bertako kalak dira, Mediterraneoaren itsasertzeko altxor paregabeak. Eguzki izpiek eta itsaso gardenaren kresalak zigortutako haitzen artean tatxagabe iraun dute eta edertasun basa antzeko hori izaten jarraitzen dute gaur egun ere, miragarriro, turismoaren presioak presio. Gure kuttunetako batzuk ezagutu nahi?

8

ain zuzen, miraria deritzogu Balearretan, turismoak hain nabarmen jomugan jarritako uharteak izanda, ia-ia ukitu gabe kontserbatu izana Menorcako itsasertzeko kalak bezalako leku zoragarriak. Ez da miraria, ordea, mirari esanda ulertzen duguna zera bada, izaki jainkotiar baten eskutik edo besterik gabe kasualitatearen ondorio den zori hutsez gertatutako zerbait. Izan ere, hemen zerikusi handia izan du Unescok 1993an uharte osoa biosferaren erreserba izendatu izanak. Eta hori egiteko arrazoiak bazituen: ingurumenaren ikuspegitik bere horretan daukan garrantzia ez ezik, lurraldearen kudeaketa tradizionala jasangarria eta ingurumenarekin errespetuzkoa izan dela. Gakoetako bat izan da turismoaren masifikazioa kontrolatzea, kostaldea porlanez estaltzea saihestuz eta itsasertzeko lekurik gehienetara ibilgailuz iristeko aukerak eragotziz, besterik gabe. Hala ere, beti

H


MENORCA agertzen dira mehatxuak. Azpiegitura handiak tentagarriak dira beti, bai orain eta bai etorkizunean. Baina gaur-gaurkoz, nahiz eta baten batzuk jada gauzatuak diren, hala nola, aireportu neurriz kanpokoa eta errepide sarea behar baino gehiago zabaltzea, Menorcak harro esan dezake paisaia inbidiagarria duela. Ugariak dira Gimnesia uharteetan iparraldekoena edertzen duten ezaugarriak, baina gaurko honetan haren ertzetara mugatuko gara, zehatzago esanda, bertako itsasertzeko kaletara. Batzuk oso ezagunak dira; beste batzuek, gordeak, ia-ia anonimotasunean jarraitzen dute. Neurri apalekoak, kostalde bihurgunetsuko haitzen artean itxitako kantoi bakartiak, harkaitz malkarrez babestuak, haien ñabardurak begirada lotsagabeetatik gordetzen jostatzen da itsasoa. Denak dira desberdinak, baina denak bat datoz argiaren lilura eta liraintasun basaren bizitasuna azaleratzean. Diotenez,

politenak hegoaldean daude. Baliteke, baina iparraldeak ere ezusteko bikainak eskainiko dizkigu. Nolanahi ere, “hobea” edo “eskasagoa” iritzi subjektiboak dira, gure lehenespenen dantza bezain subjektiboak. Eguerdia gerizpetan Hegoaldeko kostaldea halako kantoien segida bat da, eta erlaitz ia-ia linealaren uniformetasuna etengabe eteten dute. Txoko bakoitzak kala bat eratzen du, zein baino zein erakargarriagoa. Ekialdetik mendebaldera hasita, Biniparratx aurkitu dugu. Errepidea atzean utzi, eta oinez txango labur bat eginez iritsi gara harkaitzez eta landarez inguratutako hareatza batera. Itsasoa kanal estu batetik, pixka bat kakotuz, barneratzen da lurrean, eta jostailuzko fiordo bat dirudi. Oso lasaia da, ez da batere jendetsua, primerakoa snorkel egiteko edo besterik gabe munduaz ahazteko, jantzita edo bi-

Cap Cavalleria bezalako hondartzak haitzetan zizelkatutako nekropoli talaiotikoekin elkartzen dira.

9


MENORCA luzik, bost axola, inori ez diolako ardura zer erakusten den. Eta nahiago izanez gero pixka bat ibili, eskuinaldeko labarrean gora igo eta Brontze Aroko biztanleek egin zituzten antzinako hilobiak ikustera joan gaitezke. Hala ere, kobazuloez ari garenez, Cales Coves baino hoberik ez dago. Gruyere gaztak baino zulo gehiago dituen itsaslabarra bat dator izenarekin. Ehunetik gora koba artifizial daude eta Menorcako Brontze Aroko nekropoli handiena da. Hondartza txiki baino txikiagoa da, ia-ia ezin esan halakorik dagoenik ere, eta harkaitzen gainean ibili beharra dago, ezkutuko indar za-

KONTUAN HARTU BEHARREKO DATAK Menorca platerean Ekainaren 7tik 16ra. Gastronomia jardunaldiak, Menorcako sukaldaritzaren balioa nabarmentzeko. Uharte osoan barrena ibilbide gastronomikoa, jatetxe bakoitzak menu desberdin bat eskaintzen du.

San Joan festak Ciutadellan: Ekainaren 22tik 25era. Zaldi erakustaldi edo «jaleo» ezagunekin.

Sant Martí festak Es Mercadal-en: Ekainaren 20a eta 21a. Hemendik Camí de Cavallseko zatirik onenetara iristeko modua dago.

San Antonio festak Fornellsen: Ekainaren 27a eta 28a. Merezi du 10

kar eta liluratzaileak nagusitzen diren baina urdin gardeneko ur naroek goxatua eta belaontziz eta jende gutxi-gutxirekin edertua den paraje honetan. Hurrengo geltokia Cala Mitjana da. Gogoko dugu txikia, apaina, txukuna eta jende gutxikoa delako. Halere, Cala Trebalugerrera iristeko abiapuntua delako etorri gara hona. Eskailera batzuetatik igo, eta bidexka batean egin dugu aurrera ordu erdiz zuhaitz artean eta itsasoa istriborrera daukagularik. Ez da bereziki gogorra, baina baditu malda batzuk, gora eta behera, behatokira iritsi arte. Handik ikusten dugu hareatza,

otarrain gisatua probatzea (caldereta de llagosta), leku hauxe baita haren sorterria.

Ciutadellako 47. Udako Musikaldia Uztailaren erdialdetik abuztuaren erdialdera (egun zehatzak finkatu gabe daude oraindik). Musika klasikoaren estilo askotarikoen kontzertuak izaten dira, agertoki berezi batean: Sorospenaren elizako seminarioko klaustroa.

Sant Llorenç-eko festak Alaiorren: Abuztuaren 10a eta 11. Hemen dago Menorca talaiotikoaren aztarnategi arkeologikorik handiena, Torre d’en Galmeseko herrixka.

Mare de Déu de Gràcia-ko festak Maon: Irailaren 6tik 9ra.


lerro zuzena marraztuz eta besteen aldean itsasora irekiagoa. Jaitsierak badu zailtasun apur bat, agian horregatik ez da hain jendetsua, eta horregatik agian, bakartasun horregatik, gustatzen zaigu hainbeste. Cala Galdana hondartza urbanoa da. Horrek ez dio kentzen edertasunik, baina, egia esan, hona etortzeko arrazoia da bertatik abiatuta ezagutu ahal izango dugula uharteko bikote xarmagarrienetako bat: Cala Macarella eta Cala Macarelleta ñimiñoa. Gogoko dugu bertara oinez iristea. 40 minutu eskas dira, eta tarteka-marteka desbideratuta behatokiak daude itsas-

labarren zati zoragarriak ikusteko. Macarella, paradisua begiztatzearen oso antzekoa. Hareatza txukun horrek, kolore urrekara leunekoak, kontraste bizia eratzen du harrien grisaren artean gorantz doan berdearekin eta zerua eta itsaso nahasarazten duten urdinaren hamaika ñabardurekin. Argia biderkatu egiten da itsas lamina baten kaleidoskopioa dirudien tonu bilduma hedatuz. Izugarri gustatzen zaigu betaurrekoak, tutua eta aletak jartzea eta Macarelletaraino igerian joatea, itsas hondoko hareatza, harkaitzak eta posidonia zelaiei begira. Macarelleta txikian

IBILBIDEAK Camí de Cavalls Ibilbide historikoa da, 185 km-koa, eta uhartearen itzulia osatzen du kostaldetik. Egungo bidea 20 etapatan banatuta dago eta GR-223 gisa seinalizatuta dago. XIV. mendekoa izan litekeen jatorrizko trazatua gorde du, aldaketa gutxi batzuekin. Oinez edo BTTn egin daiteke, etapaka edo osorik. Bertako enpresa batzuek bizkar zorroak garraiatzeko eta ostatu emateko zerbitzuak eskaintzen dituzte. www.camidecavalls.org.

Oinez, kayakean edo zaldi gainean, Menorcako ingurune natural ederrez gozatzeko aukera ugari ditugu eskura.

publikoak, hala nola Camí d'en Kane edota Es Mercadaleko ur tanga. www.menorca.es

Ibilbide talaiotikoa Menorcaren historiaurreko testigantzek ez daukate parekorik munduan, hainbat arrazoirengatik: tipologia, kontserbazio egoera, monumentaltasuna eta eraikuntzako teknika eta dentsitate ezohikoa. Argudio horietan guztietan oinarritzen da Menorca Talaiotikoa Munduko Ondare izendatzeko hautagaitza. Ezinbestean bisitatu beharrekoak dira: Torre d’en Galmés, Naveta des Tudons eta Trepucó.

Britainiar ibilbidea.

Gotorlekuen ibilbidea

Erresuma Batuaren kontrolpean, XVIII. mendean, Menorcak ekonomiaren hazkunde garaia izan zuen, eta arlo artistiko eta intelektualean ere pareko loraldia izan zuen, baita hirigintza garapenean ere. Garai horretakoak dira ondare elementu esanguratsu batzuk: Fort Marlborough, museo bihurtutako eremua, XVIII. mendeko Menorcaren eta Europaren historiaren berri ematen duena; eraikin zibilak, hala nola Ca n'Oliver, arte eta historia zentroa dena gaur egun, britainiar Menorcaren interpretazioan fokatua; eta azpiegitura

Artilleriadun dorreak, zelatatze lanetako talaiak, gotorlekuak eta gazteluak... horiek guztiek Menorcaren historia tirabiratsuaren berri ematen dute. Ezinbestean bisitatu beharrekoak dira honakoak: La Mola, Europako XIX. mendeko eremu gotorturik handiena; Fort Marlborough; Lazareto, XVIII eta XIX mende artean eraikia, itsasontzi kutsatuetan iritsitako bidaiariak isolatzeko; eta honako defentsa dorreak Sant Nicolau gaztelua, Ciutadellan, eta Fornells dorrea. 11


MENORCA atseden hartu dugu iratxo abegitsu baten altzoan bageunde bezala eta Macarellara itzuli gara bi kalak banantzen dituen lurmuturra oraingoan oinez zeharkatuz. Halako edertasuna garesti ordaintzen da, hau da, bisitari kopurua ez da nolanahikoa. Urrutira joan gabe, beste leku zoragarri bat aurkituko dugu: Cala Turqueta, harribitxiaren parekoa, Na Foradada y S’Escletxa lurmuturrek babestua. Bainua hartzea ezin tentagarriagoa da, baina egia esan, beste leku batera iritsi nahi dugu. Bellavista de Son Saura hondartza zeharkatu dugu, eta duna kolonizatuen, zuhaixka eta zuhaitz mozkote artean barneratu gara, Cala des Talaierren berriro ere itsasoa ikusi arte. Ezkutuko eta bikaina iruditu zaigu, presarik gabe dastatzeko modukoa, hona zertara etorri garen ere ahazteraino. Iparra aurkituz Iparraldeko kosta hegoaldekoa baino malkartsuagoa da, eta lurmuturrak nabarmenagoak, sarguneak zabalagoak eta etenak dramatikoagoak. Cala Mesquida gogoko dugu, bertako hondartza, dorrea eta dunez haragoko harritzak, iparralderago. Baina are gehiago gustatzen zaigu Cap de Favaritxen galtzea, espiralean doan marra beltzeko itsasargiarekin. Eta oinez egingo dugu pixka bat, zeren eta Cala Presili eta Platja d’en Tortuga bakartiez gozatu nahi dugu. Eta tutuarekin urperatzea gogoko dugunez, S’Escalako hondo gorabeheratsuak arakatzeari ekin diogu. Fornellsetik igaro gara eta Cap Cavalleriako muturrera iritsi gara, itsasargiraino. Mendebaldetik itzuli gara, eta ilunabarrak bere distira betean harrapatu gaitu Cavalleriako hondartzetan, gerezia dirudien eguzkiaren argitan inguru guztia persiar gorriz tindatuz denean. Zalantzarik gabe, itsasoaz gozatzeko unerik onena hauxe da, gure larruazalaren txoko guztiak urez eta kresalez blaitzeko. Binimel-la hondartza gustatzen zaigu itxura arkaikoa eta ahaztuxea duelako, eta Pregonda kalak sorgindu gaitu bere bakardadearekin eta itsasoak estalitako gaztelu zahar amilduaren traza horrekin. Mendebaldeko muturrean Cala Morell aukeratu dugu, kala urbanoa, urbanotzat hartzen badugu haren inguruko egoitza. Babestua eta lasaia, igerilekua dirudi, snorkel egiteko aproposa. Bidean ez diogu uko egingo nekropoli interesgarri bat bisitatzeari, 14 koba ditu zutabe eta argi zuloekin. Baina bakar bat aukeratu beharko bagenu, Cala Pilar litzateke. Paseo ederra daukagu aurretik eta jaitsiera majo bat, baina merezi du bertan errenditzea bertako koloreen inflexio aldakorretan –berde, gorrimin, horail, turkesa eta indigoak– eta kresalaren zaporea dastatuz disfrutatzea beste ezer espero ez duenaren begirada noragabearekin. •

Bai hegoaldeko kostaldean bai iparraldekoan txoko eder eta galdu ugari daude. Goian, Cala Morrell eta, behean, Macarella eta Macarelleta kalak.

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Kala bakoitza mundu bat da. Batzuek aparkalekua dute gertu, gainezka egon badaiteke ere. Halere, gehienetara oinez joan behar da, eta txangoa laburtxoa edo luze eta zail samarra izan daiteke. Beste batzuetan, garraio publikoa da iristeko modu bakarra, bereziki goi denboraldian. Komeni da aldez aurretik begiratzea nola iritsi leku bakoitzera.

Zerbitzuak Herriren batetik gertu dauden kalak eta hondartzetan ez da arazorik egoten, baina urrutien daudenetan –eta horiek izan ohi dira onenak– baliteke ez izatea zerbitzurik, ez komunik, ez dutxarik, ez janaririk, ez urik, eta batzuetan, gerizperik ere ez. Batzuetan saltzaile ibiltariak egoten dira, batzuetan bai, batzuetan ez. Onena da norberak eramatea janari eta edari nahikoa. Txapel on bat ere eskertzekoa izaten da. Eta sortu dugun zaborra jasotzeko eta bueltan eramateko poltsa bat ere eraman beharko da.

Klima Udan eguzkiak min ematen du. Udaberrian eta udazkenean klima onberagoa da. Nolanahi ere, beti eduki behar da kontuan haizea, batez ere ur lasai eta gardenetan disfrutatzea bada gure asmoa: iparraldeko haizearekin, hegoaldeko kaletara; eta alderantziz.

Nudismoa Badago idatzi gabeko arau bat: gorpu biluziekin tolerantea izatea eta herri eta hirietako hondartzetan ez biluztea. Kala zenbat eta urrunago egon, orduan eta handiagoa da tolerantzia hori eta nudistek eta jantzizaleek inongo espanturik gabe partekatzen dute eremua.

Itsasotik Kayaka beti izaten da aukera ona kaletara itsasotik iristeko. Itsasontzian ibiliz gero, badaezpada begiratu ainguratzea baimenduta dagoen ala ez.

Posidonia Hondartza batzuetan zinta luze grisaxkak pilaka ikusten dira harkaitzak eta hareatzak estaltzen. Ez da zikinkeria, posidonia arrastoak dira. Mediterraneoko landare endemiko bat da. Ahalik eta esku-hartzerik txikienaren kontserbazio politika dela-eta, ez dituzte jaso ere egiten. Posidoniak zelaiak eratzen ditu itsas hondoan, eta Mare Nostrumeko oreka ekologikoaren funtsezko pieza dira belazeak. Gaur egun atzeraldian daude, eta inondik inora ere ezin da horiek kaltetzen dituen ezer egin.

Informazioa www.menorca.es

13


Origami PAZIENTZIAREN ETA AMETSEN ARTEA

14


Arnasa sakon hartu eta aurrean dudan paperaren izkina bati heldu eta tolestu egiten dut; arnasa askatu eta igel txiki baten hankatxoa edo txori baten hegala agertzen zaizkit begien aurrean... Papera tolesten dudan bakoitzean burmuina esnatu egiten zait, eskuak lanean jartzen ditudanean martxan jartzen zaizkidalako buruan dugun muskulu garrantzitsu honen barneko lotura neurologikoak. Japoniar jatorriko arte honek, bere xumetasunean, mendeetako jakinduria biltzen du. Eta lasaitasuna. Baita pazientzia handia ere. Eta istorio anitz. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Toru Yamanaka

15


ORIGAMI adako Sasaki (1943-1955) neskatoak 2 urte zituen, 1945eko abuztuaren 6an AEBek Hiroshiman bi bonba leherrarazi zituztenean. Zero eremutik 1,5 kilometrotara zegoen eta lehenengo urteetan ez zitzaion ezer antzeman neskatoari. Haur osasuntsua zen, kirolaria. Alabaina, bizitza aldatu zitzaion 11 urte zituela maratoi batean lurrera erori zenean. Leuzemiak jota zegoen, bonba atomikoak eragindako gaixotasuna. Bere lagun onenak antzinako tradizio bat ekarri zion gogora; bazen aspaldi gazte bat 1.000 paperezko kurrilo (origami) egin zituena eta, ordainetan, jainkoek gurari bat beteko ziotela agindu zioten. Sasaki, sendatzeko ametsak bultzatuta, kurriloak egiten hasi zen botiken paperak erabiliz, eta 644 origami egitera iritsi zen hil aurretik, 12 urte zituenean. Bere eskolakideek bukatu zuten Sa-

S

sakik hasitako lana eta 1.000 origami osatu zituzten. Bonba atomikoen eraginez hildako haurrei eskainitako Hiroshimako Bakearen Parkean dagoen estatua batean Sadako eta bere kurriloak ikus ditzakegu, bakearen ikur bihurtuta. Sasakiren istorioak islatzen du zein errotuta dagoen paper tolestuaren artea Japoniako kulturan. Baina ori (tolestu) eta kami (papera) hitzen batuketatik ateratzen den hitza berez Txinan sortu omen zen I. edo II. mendeen inguruan, eta VI. mendera arte ez zen iritsi “eguzki atera berriaren� herrialdera. Hasieran nobleziari lotuta zegoen –washi papera dirudunen esku zegoen, oso garestia baitzen– eta XVIII. mendean guztiz demokratizatu zen. Artisautza lan honek eragin zuzena izan du XX. mendeko diseinuan eta arkitekturan.


Kurrilo mota eta estilo ugari eta desberdinak daude. Baina origamia izateko oinarrizko ezaugarri batzuk izan behar ditu; paper zati bakarra erabil daiteke, ezin da kola erabili, ezta papera moztu ere (korronte moderno batzuek, dena den, onartzen dute moztea), eta figuratxoak tolesdurak egiten soilik sor daitezke. «Washi» izeneko paper berezi batekin egiten dira, «kakemono» (irudi edo kaligrafia bat daraman pergaminobiribilkia) edo «shoji»-ak (egurrezko egitura duten paperezko panelak) egiteko erabiltzen den berbera.

17


Georgia ZEHARKALDIZ ZEHARKALDI, KAUKASOKO BIHOTZERAINO


Tbilisi hiriburuko giro alaia, bailara glaziarrak, mendi ezin ederragoak eta urruneko herrixka arbeleztatuak, abegi oneko georgiarrak eta bertako ardo entzutetsua, jaialdi orotan hain oparo isurtzen... osagai horiekin guztiekin, herrialde hau berriro itzultzeko gogoa ematen duten jomuga horietako bat da. Testua eta argazkiak: Pedram Yazdani Hejazi 19


GEORGIA aukaso Handian, Itsaso Beltzaren eta Kaspiar itsasoaren artean 1.200 kilometroko ilaran katigatutako mendi basatietan, muga tirabiratsuak, denboran ainguratutako kulturak eta borroka ankerrez jositako historia txirikordatzen dira. Mendilerro handi horrek bereizten ditu iparraldean Errusiar Federazioko zazpi errepublika autonomoak eta Hegoaldeko Kaukaso edo Transkaukasia eskualdea, Georgiak, Armeniak eta Azebaijanek osatua. Persiar, errusiar, turkiar eta mongoliarrak gogor tematu izan dira lur malkartsu honekin. Oraintxe goian oraintxe behean zeuden errepubliken eta inperio handien arteko botere guda horien ondorioz oso hiri eklektikoak sortu dira, esaterako, Tbilisi, Georgiako hiriburua. Tbilisik lau haizetara zabaldu dezake eskualdeko hiririk atseginenetako bat dela, arrazoi dauka-eta. Udan bero egiten du, baina gaugiro bizia dauka, biztanle guztiak aldi berean haize freskoa hartzera kaleratu direla ematen du. Haurrak hara eta hona dabiltza alde zaharreko harrizko galtzadetan korrika, kafetegiek terrazak zabaltzen dituzte aterik sekula ixten ez duten

K

Koruldi aintzira koloretsuetan Laila mendikatea islatzen. Ondoko orrialdean, dorre tipikoa. Erreportajea zabaltzen, ilunabarra Pirikita Alazani ibaian, Tusheti eskualdean, eta Svanetiko emakume bat. Hizkuntza eta kultura propioa dute.

20

saltokien parean, eta bat-batean orgatxo lurruntsuak agertzen dira bertako janari tipikoak eskainiz: khachapuri (plater nazionala, ogi betearen antzekoa), khinkali (ravioli erraldoi beteen modukoa), qabadi edo badrijani. Hiriaren zalaparta betearekin eta giro txinpartatsuarekin kontraste bitxia sortzen dute une horretan bertan bainuetxe ugarietatik ateratzen direnek, nasaiturik eta begirada galdu antzean Narikala harresi argituan edo harago. Milioi bat biztanle baino zertxobait gehiagorekin, harrigarria da ibilgailuen zirkulazio kaotikoa, mugitzean hiri lasai honen taupadak bizkortzen dituztela baitirudi. Sololaki muinoan hogei metroko estatua handi bat jalgitzen da, hiria bere begiradapean duelarik, 1958tik: Kartlis Deda edo “Georgiaren ama�, emakume gudaria. Armeniako Erevan hirian bikia dauka, baina honen jarrera pixka bat samurragoa da, etsaiari aurre egiteko ezpata ez ezik, ezkerreko eskuan kopa bat daukalako, asmo onean datozenei ardoa eskaintzeko. Tbilisi hiri xarmagarria da, benetan, baina he-


21


GEORGIA Behean, 2.000 metrotik gora kokatutako Ushguli, Svaneti ederreko herririk ospetsuena.

rrialde honen benetako altxorra mendi malkartsu eta handietan dago. Gailur horietara abiatu aurretik ondo hornitu beharra daukagu, janaria, ekipoak eta mapak eskuratuz, Georgiak eskaintzen duen trekking aukera sorta zabalari etekina ateratzeko. Ondoko lerroetan, ibilbide interesgarrienetako batzuk azalduko ditugu. Omalo-Shatili trekkinga: Tushetiko arbelezko herriak Distantzia: 75 km. Altitude gorena: 3.413 m. Altitude txikiena: 1.360 m. Desnibel positiboa: 2.948 m. Desnibel negatiboa: 3.578 m. Ibilbide mota: Ez da zirkularra. Zailtasuna: Handia.

Georgiako helmuga urrunekoen eta bihurrienetako baterantz abiatu gara, kontraesana badirudi ere trekking ezagunenetakoa den honen bidez. Mendi arteko ibilbide luze eta gogor honen lehen etapan, Omaloko muinoaren gorenean zutitzen diren arbelezko lehen dorreak (Tusheti eskualdeko herri nagusia da Omalo, herrialdearen ipar-ekialdean), 2.000 metroko altituderaino luzatu nahi dutela dirudi. Zaila da Omalorako garraiobiderik aurkitzea, baina komeni da lehenbailehen iristea, eta txangoa pare bat orduz aurreratzea paraje ia-ia basatiak igarotzen dituen zeharkaldi luze honetako aldapa nekagarria gainditzeko, kanpatzeko zelaigune bikain batera eramaten duen lehen igoera hori eginda. Atsedenaldiaren ostean, bigarren etaparen hasiera ez da hain astuna: maldan behera eginez Dartlo herrirantz, ibai eta arroka arteko arbelezko labirintorantz. Etapa ho-


netan Pirikita Alazani ibaiaren ibilguari jarraitu diogu, Chesho eta Parsma herriak igaro eta Girevin ustekabeko polizia kontrol batekin topo egin arte. Hortxe bertan, ipar muinoaren gaineko dorre abandonatuek agur esan diote eguzkiari, eta irudia paregabea izan da. Egunsentiak bide sigi-sagatsu batean harrapatu gaitu, Kvakhidistskhaliko ipar bailararen erdi partean. Esan dezagun bide batez tskhali hitzak ÂŤuraÂť esan nahi duela georgieraz. 14 kilometro ingurutan herrixka abandonatuak agertu zaizkigu han-hemenka, esaterako, Chontio. Landarediaren ugaritasun eta aniztasuna ikusi eta ezin sinetsita irribarre egiten dugu aurrera goazelarik. Atsuntako pasabidean barneratu aurretik, 3.413 metroko altueran, Kvakhidi da artzainek erabiltzen duten azken oinarrizko kanpamentu xumea. Pixka bat aurrerago, buruko nagiak aterarazi dizkigu ur izoztuko erreka bat zenbait aldiz gurutzatu

beharrak, harik eta hurrengo bailarara iritsi garen arte, mendebalderantz. Hortik aurrera landaredia desagertu egin da, birikek nola edo hala jarraitzen dute lanean, dena geldotzen da, eta harritza nagusitzen da, ertzik gabeko alfonbra bat bezala hedatzen. Bihurgune bakoitzean, begirada goratzen dugu Atsuntako zorioneko pasabide hori bilatu nahian, eta azkenean, ferra itxurako zintzur batek alde banatan hedatzen diren mendien itsaso zabala agerian utzi du. Tusheti urrunekoa, atzealdean, eta Khevsureti aurrealdean. Jaitsieran, bi aldapa gogorri ekin diegu... hasierako igoera anker hura faltan hartzeko besteko gogorrak. Lehenengoa, pasabidean bertan abiatzen da. Bigarrena, mila metro ingurukoa da eta Kkhomitskhali errekaraino doa. Bataren eta bestearen artean, bost kilometro egin ditugu lau-lauan, eta belaunei arnasa apur bat eman diegu, Khidotanira iritsi garen arte,

Goitik behera, eta ezkerretik eskuinera, Koruli aintzirako beste irudi bat, artzain bat, kale harritsu tipikoa eta Nakipariko eliza. XI. mendeko altxorrak gordetzen ditu eta, esaten dutenez, Kolkidako urre ospetsua bertan gordetzen zen.

23


Pirikita Alazani ibaiko arteriak sigisaga haran barrenean. Behean, trekkingean, maldan gora. Gogorregia bada, artzainek kanpamentuen arteko garraioa egin dezakete.

24


GEORGIA hau da, Khevsuretiko lehen artzain kanpamentua, Georgiako ekialdeko eskualde ikoniko horretan. Shatili hiribildu historikora iritsi arteko azken 18 kilometroetan ubidearen ertzetik egin dugu, gainean ditugularik hainbat herrixka, hala nola Mutso, non arbel harriak oreka galdu eta amildegirantz erortzeko zorian diruditen, edota Shatili ondo berreraikia, eta hemen ugariak dira ostatu hartzeko aukerak nahiz eta oinarrizko samarrak izan. Eskas zera, ordea, hemendik ateratzeko garraiobideak.

Mestia-Koruldi aintzirak trekkinga: Idoi txiki erraldoiak

Svaneti eskualdea: Findu gabeko harribitxia eta mendekuaren dorreak Svaneti goi mendiko eskualdea da, Unescok munduko ondare izendatua, eta «Georgiaren altxorra» deitzen diote. Horixe bera pentsatuko zuen Mikhail Saakashvilik, herrialdeak independentzia lortu zuenez geroztik izandako hirugarren presidenteak (2004-2007 urte artean, arrosen iraultza gisa ezagutzen denaren ostean, eta 2008-2013 urte artean izan zen lehendakaria). Izan ere, berak proiektatu zuen aireportua Mestiarako, 1.500 metroko altitudean dagoen hiribururako. Era berean, alpetar herrien kutsu moduko bat eman nahi izan zion, eta horrekin batera, museo etnografiko garesti baina erakargarria inauguratu zuen. Alferrik, ordea. Ez mundura bat-batean irekitzeko ahalegin horrekin eta ez lehenengo errepide asfaltatuaren etorrerarekin duela mendi erdi, sobietarren eskutik, Svanetik ez dio utzi paraje apartatua izateari, lekutan jarraitzen du. Eta gauza bera gertatzen da bertako hizkuntzarekin, svan delakoarekin: duela hiru mila urte baino gehiago bereizi zen kaukasoar hizkuntzetatik, nahiz eta baduen haiekin ezaugarri komun bat, hau da, bokalik ia-ia eduki ere ez egiteko gaitasuna. Harribitxi honek ez du inor zapuztuko. Mestiatik abiatzen den edozein bide edo errepidetatik zoazela ere, benetan ñimiño, ezdeus, sentituko zara, glaziar mihien eta haitz orratzen artean osatutako kremailera erraldoi horretan barrena. Haitzarte baten goian, ezinezkoa dirudien leku batean, svan dorre bat agertuko da, lurralde honetan bizi izan ziren svan izukaitz eta adoretsu haien lekuko. Bertako geografia eta historia malkartsu hori biztanleen aurpegi zailduetan islatzen da, beraien abegikortasun paregabearekin kontrajarriak diruditen hazpegietan. Baina dorreen historiari erreparatu, eta jabetu gara etxean mutil bat jaiotzen zenean eraikitzen zituztela halako dorreak, eta inbaditzaileak zelatatzeko erabiltzen zituztela, berdin urrutikoak izan ala auzoko herrixkakoak. Badirudi georgiarrei ere ez zaiela arrotz egiten vendetta edo mendekuaren legea, hemen ere, ustez abolituta egon arren, erabat errotuta baitago.

Mestia Svaneti eskualdeko hiriburu apartatuaren gainean, mila metrora, Tshkhakezagari gurutzea dago. Izena ahoskatzen ere ez gara saiatu, urduri samar gurutzeraino igotzen ari garelarik aldapan gora ufaka doazen 4 x 4 ibilgailuetan. Gidariek imintziorik ere ez, ezta azken txanpari atzerako martxan ekin diotenean ere, maniobra esplikaezin batekin. Gurutzetik ikus daitezke Ushba mendiaren bi adarrak (4.710 eta 4.690 m), hain zuzen, gailur garaienean ireki zuten joan den udan “Matsoni” bidea Denis Urubko eta Pipi Cardell eskalatzaileek, ipar-mendebaldetik jorratutako ekinaldi zirraragarrian, izotz eta haitz puskak erorrarazten zituen erauntsi betean bi bibak eginda. Ushbarako norabidea hartuta, Koruldi aintziren artean oinez joan gara, eta bat-batean, ustekabean harrapatu gaituen aldapa baten ostean, taupadak ohikoa baino gehiago apaltzen hasi, isiltasuna dena irensten, begirada galtzen eta kolore azalezinez margotutako lakuak Ushbako gailur handiak islatzen hasi dira, Tetnuldi, Leila mendilerroa... den-denak pilatzen dira, gure kameraren enkoadrean sartu nahiko balute bezala, laku txikietako ur azalean ispilaturik. Bide bat azken lakuaren eskuinaldetik auskalo nora doan, baina nahikoa da lehen jaitsierara iristerakoan atzera begiratzea, eseri eta parez pare zabaldutako edertasun basa honen irudia arnastea. Oinez egin beharrean, Hatsvali teleferikoaren aukera ere hor dago, eta gainera, baten bati taberna jartzea otu zitzaion, gainerako guztion mesedetan.

Distantzia: 21 km. Altitude gorena: 2.740 m. Altitude txikiena: 1.403 m. Desnibel positiboa: 1.459 m. Desnibel negatiboa: 1.459 m. Ibilbide mota: Zirkularra. Zailtasuna: Handia.

Ushguli-Shkhara glaziarra trekkinga: Mihi izoztua Distantzia: 16 km. Altitude gorena: 2.430 m. Altitude txikiena: 2.122 m. Desnibel positiboa: 540 m. Desnibel negatiboa: 540 m. Ibilbide mota: Zirkularra. Zailtasuna: Ertaina.

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Hegaldi zuzenak daude Tushetira Bartzelonatik, eta Tbilisira, eskalak eginda, hainbat aire konpainiarekin.

Dirua Georgiako laria (GEL). Hiri nagusietan truke etxeak daude.

Edaria Ardotan handia da aukera, eta dastatzeko saioak egin daitezke prezio onean. Xaxa, ardoa destilatuz egindako pattarra.

Garraioa Errepideak egoera onean daude eta garraio publikoa erregularra eta prezioz merkea da. Mendiko parajeetan, 4x4 ibilgailuak negoziatu egin behar dira. Autostop egitea ohikoa eta erraza da.

Hiriburuan azken prestalanak Geolanden lokal txikian, Tbilisin, mendiko eskualde guztien mapa onak lor daitezke. Mendiko ekipazioan zerbait faltaz gero, Dinamoren estadiotik gertu, Strava Metreveli kalean, mendiko denda bat dago aproposaproposa, hainbat materialen original nahiz kopia nahiko txukunak eskuratzeko: motxilak, botak, zirak, lo zakuak...

Mestiatik abiatuta, hiru ordu eman ditugu errepidean eta Ushgullera iritsi gara, Europa osoan altitude 25


GEORGIA Behean, ezkerretik eskuinera, Shkhara mendilerroa, 5.193 metrora. Lamaria elizatik, Ushguliko gune garaienetik, Shakhara glaziarra bertatik bertara ikus daiteke, bederatzi gailur elurtuekin. Ondoan, ibilbidearen gunerik gogorrena. 3.000 metrora igo ondoren, zeharbidera iritsiko gara, han Khevsureti eskualdera igaro ahal izateko. Goian, ibaia zeharkatzen.

handienean kokatutako biztanledun herrixka... tira, harik eta duela gutxi herrialdearen mendebaldeko batzuek hura baino metro batzuk goraxeago bizitzea erabaki zuten arte. Bidean ÂŤiparra galduÂť dugu tarteka-marteka, Nakipari, Vichnashi edo Kala herrietako eliza ederrak bisitatzeko, bene-benetako museoak baitira, XI. mendeko freskoak eta ondo gordetako altxorrak dituzte. Ondo zaindutako leku hauetan gordetzen omen zen Kolkidako urre ospetsua edo urrezko ardi larru mitikoa. Ushgulin, harrizko hiru dorre zipriztintzen ditu Enguri ibaiaren ibilguak. Bertako bost herrixketako batek Unescoren ondare izendapena dauka 1996tik, eta hori albiste ona da, nahiz eta kontraste bizi samarra dagoen ondoko herrixkako dorreen irudiarekin, horiek ere zortzi mendetik gorako antzinatasuna baitute eta halere erortzeko zorian daude. Hirurogeita hamar familiak pasatzen dute hemengo negu gorria, 2.100 metrora. Lamaria eliza, herriaren goialdean, Shkhara glaziarrera abiatzeko irteera puntua da. 5.193 metroko mendilerro zuria herritik bertatik ikusten dugu, eta burua mugitzen dugun bakoitzean desagertu eta berriro agertzen da laino artean. Trekking honetan Enguri ibaian gora egin dugu, baita bera zenbait aldiz

gurutzatu ere, bera edo bere adarretako bat. Gainerakoan, txango erraza da, baina ez laburra, ia-ia hiru ordu behar baitira ibarraren amaieraraino. Hantxe egunero altxatuz doa egunen batean gaur egungo karpa ordezkatuko duen tabernaren zati ia atzemanezin bat, UN (NBE) siglak ikusgai dituen karpa, eraikuntza astiro joango zela aurreikusten jakin zuen eta behin hona iritsita aurrerantz jarraitu ezin duten 4x4 ibilgailuetako bezeroak aprobetxatu nahi izan zituen norbaitek jarritakoa. Azken orduan, bidea zatitu egiten da, estutu, malkartu eta saturatu haitz solte deserosoaren ondorioz. Ura bere emarian doa harritza artean, Shkhara glaziarraren muino itzelak eta bere bederatzi tontorrek gure begirada harrapatzen dute etengabe eta gure orkatilek gorriak ikusi dituzte, alajaina. Uraren murmurioa ozentzen doa pixkaka-pixkaka eta burrundara bihurtzen da glaziarraren aho urdinkara handira gerturatuz goazen neurrian. Zuloaren gainean, izotzezko horma handitu egin dela dirudi. Glaziarrean zenbat denbora emango dugun ondo kalkulatu behar da, zeren eta itzulerak ezustekoak ekar ditzake, errekak gainezka jaisten direlako lurmentzean, are gehiago, euria egiten duenean. •


Nepal HONDAMENDITIK ALTXATZEN

Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

29


NEPAL

Lau urte dira lurrikara bortitz batek Nepal jo eta hainbat eskualde, Katmandu hiriburua tartean, astindu zituela. Denbora joan arren, txikizioaren arrastoa agerikoa da oraindik. Durbar eta beste barruti historiko batzuetako berreraikuntzalan ugari eginda daude, eta beste asko motel doaz, baina bisitariak itzuli dira. Sekula ez ziren joan, egia esan. Katmandu haranaren ikuspegia, Swayambhunath edo tximinoaren tenplua dagoen muinotik begiratuta. Ondoan, Indra Jatra festibala, irailean montzoiaren amaieran ospatzen da. Erreportajea zabaltzen, Bouddanath estupa edo tenplu budista, Nepalen dagoen handienetakoa eta munduko ondarea 1979tik.

30


epalgo hiriburura joateko une egokia da, hortaz? Nepaldarren harrera bero eta hurbilaz gozatzeko beti izan da momentu ona, eta lurrikararen ostean areago estimatzen dute bisitaria. Turistaren sosek txikizioa konpontzeko aletxoa jarriko duten ustea ere hor dago. Eta gero, beti bezain hiri kaotikoa izanagatik, bizirik den leku batera joateko edo itzultzeko plazera.

N

Ezin harritu, beraz, Lonely Planet-ek, esate baterako, aurten bisitatu beharreko hirien artean sartu izana. 2015eko lurrikarak erasandako eraikin ikoniko guztiak ez dira beren onera ekarri, egia da, baina Katmandu parerik ez duen hiria da oraindik, bere esangura arkitektoniko zein kulturalagatik. Garbiketa amaituta, konponketa edo berreraikuntza lanei ekin zieten; patxadaz eta asko sufritu duen herri batek erantzun be-

31


NEPAL harreko neurrian, eraikin erlijioso zein turistikoen aurretik biztanleen sufrimenduari aurre egitea eta horien etxebizitzak altxatzea baitator. Orain, berriz ere, hiri bizi eta kaotiko hori abian da, eta ederra da berriz altxatzen sumatzea. Katmandu hiri itzela da azken batean, kultura budista eta hinduistaren nahaste berezi horrekin. Etengabe aldatzen ari den hiriburuak edozein bazterretan harrapatzen zaitu bere tenplu, otoitz-leku, pagoda, azoka eta kalekantoi sekretuekin, eta bertako herritar abegikorrekin eta Nepal osoaren mosaiko diren jendeekin. Eta Himalaiarako ataria dela ere ezin ahaztu. Berriz jaiki Kantipur izena zuen Katmanduk jatorrian, eta Tibet eta India artean merkataritza gune garrantzitsua izan da beti. Egun bi milioi biztanlera hurbiltzen den hiri erraldoia da; nekagarria ere bai, Nepalgo beste harribitxi natural zein kulturalen bila datorrenarentzat. Etengabeko kaleko saltzaileen deiak, autoen bozinak, kea, zaborra, eta jendetza batetik eta bestera. Baina hiriak eskatzen duen patxada hartuta, beste begi batzuekin begiratzen da azkenean. Durbar plaza izan da beti Katmanduko bisitagune garrantzitsuena. Tenplu ugari eta egurrezko zizelkatze-lan paregabeak ditu. Patio askotara ezin da sartu oraindik, baina hiriko lekurik berezienean ibiltzea, paseatzea, bertakoekin txunditzea gozamena da; are gehiago, parean zeremonia edo ospakizun bereziren bat egokituz gero, guri gertatu zitzaigun bezala, jendetza lerro-lerro, jantzirik dotoreenekin. Kasu, hori bai, Durbar plaza bat baino gehiago baitaude: Katmandu haranean soilik hiru Durbar daude, hitzak “errege jauregien pareko plaza� esan nahi baitu. Nepaldarrak lasai asko sartu eta irten daitezke, baina turistek ordaindu beharra daukate. Thamel auzunea izan da beti hiriko gune turistiko nagusia. Ehunka hotel, ostatu, jatetxe eta dendatxo ditu; azken horietan gauza arruntak, souvenirrak, arropa edota kirol eta mendiko produktuak aurkituko ditugu. Urteetan izan da Nepalera zihoazen backpacker-en bilgune, eta hala da oraindik ere. Hiri erraldoi honen erdi-erdian dago, Durbarretik 20-30 minutuko paseoa hartuta (Asan eta Indra Chow-ko kalexketako eta azoketako denda tradizionaletan erosketetan edo begira eman dezakegun denbora kontuan hartu gabe), beste bidaiari eta turistekin egoteko aukera gehien eskaintzen duen lekua da. Katmandu utzita, Nepaleko edo Himalaiako beste eskualde batzuetara joateko txangoak antolatzeko edo bidaideekin topo egiteko leku garrantzitsuena ere Thamel da. Eta Katmanduko zarata eta harrabotsetik aldendu eta atseden txiki bat hartu gura izatera, Tha32


Durbar plaza da Katmanduren bihotza eta Unescoren munduko ondarea da. Izugarri kaltetu zuen 2015eko lurrikarak, baina aurrera doaz lanak; Gaddi Baithak jauregia (behean) horren adibide.

33


NEPAL Lurrikarak kaltetutako Vishwanath tenpluaren atariko elefanteak, Durbar Patanen, eta ÂŤsadhuÂť gizon aszeta bat Pashupatinah tenpluan. Behean, tenpluaren irudi orokorra. Ondoko orrialdean, Swayambhunath edo tximinoaren tenplua.


GIDA PRAKTIKOA Nola joan

meldik hurbil samar dago Ametsen Lorategia (Garden of Dreams), bertako pabiloi, galeria, iturri eta anfiteatro atseginean lasai ibiltzeko. Hiriko bigarren gune garrantzitsuenetakoak ere Durbar hitza darama bere baitan, baina Patan izenez ezagutzen da, Patan Durbar zehazki. Katmanduko haraneko hirietako bat zen, eta Patango agintarien jauregi zaharraren lekua zen Patan Durbar, Veer Deva erregeak 1.700 urte eraikia Baghmati ibaiaren hegoaldean. Artearen hiri hau Unescoren munduko ondareetako bat da, nahiz eta urrezko tenplua eta beste gune garrantzitsu batzuk lurrikararen osteko berreraikuntza lanetan egon oraindik. Nepaldarrak dohainik sartzen dira, baina bisitariok sarrera hartu behar dugu. Sarrera erosten den leku horretan bertan, plaza eta inguruko tenplu eta newari arkitekturako altxorrak bisitatu aurretik –edo bisita amaitu eta gero – merezi du parean dagoen eraikinera igotzea, Patango Durbar plazaren ikuspegi zoragarria izateko, jendearen joan-etorriarekin. Zeremonia erreka ertzean Eremu zibil zentriko eta ikusgarriena Durbar bada ere, Pashupatinah tenpluak biltzen du, segur aski, bisitaria gehien txunditzen duen giroa. Nepalgo tenplu hindu handiena da, Baghmati errekaren ertzean. Bizitza eta heriotzaren arteko harremanean oinarritutako gune honek azaltzeko oso zaila den atmosfera dauka, gorpuen erretze zeremonietakoa, esaterako. Ilunabarrean monjeekin egiten den Aarati otoitza da ziur aski unerik txundigarriena, olio-lanparekin eta kandelek argituta, mantrak kantatzen dituztenean. Intsentsuak, keak, ghat-en eta otoitzen hotsak, musikak eta eguzkia

gordetzen deneko argi bereziak bat egiten duten unea da. Aireportutik gertu dago, denbora laburrerako joanda ere laster baten hurbiltzeko modukoa. Eta era berean, shock-a handitu egiten du Mendebaldetik irten berritan Pashupatinah-k biltzen duen giroarekin topo egiteak, bidaiaren aberasgarri. Tenplua utzita, hirirantz jo beharrean, merezi du pixka bat urrundu eta Boudhanath Stupara heltzea. Izan ere, Tibetetik kanpo dagoen tenplu budista tibetarretan sakratuena da, eta oro har Asiako handiena. Monjeak dabiltza monasterioren inguruan beren urrats sosegatuan; bisitariak ere asko dira, erromesak zein turista arruntak. Mendebaldarrak ez dira gutxi, baina dagoeneko asiarrak nabarmen gehiago dira paseoan edo denda tradizionaletan otoitz-gurpilak edo thangka margo budistak erosten, kontinente honetako leku turistiko askotan gertatu ohi denez. Swayambhunath edo tximinoaren tenpluak Katmanduko ikuspegi itzela eskaintzen du. Muino baten gainean dago eta 365 mailako eskailera arteza igota iristen da bertaraino; budista zein hinduistentzako erromesaldirako gune garrantzitsua. Izenak adierazten duenez, tximino asko daude, erromesek utzitakoaren bila, baina harrigarriki giro lasai eta tentsiorik gabean dabiltza batera eta bestera. Hemendik goitik hiri erraldoiaren neurria ez ezik, Katmandu inguratzen duten eta sarritan terrazatan antolatuta dauden muino berdeen neurria har daiteke. Ez dago urrun Shivapuri Nagarjun parke nazionala. Azken urteotan Chandragiri teleferikoa ere jarri dute martxan inguruan. Eta han goitik, berriz ere hiri handi bat ikusiko dugu azpian, eta beste aldean inguruko tontor elurtu erraldoietan galduko zaigu begirada, halaber. •

Euskal Herritik Nepalera joateko ia beti bi eskala behar dira, Europako hiri batean eta Asia edo Ekialde Hurbilean beste bat. Turkish Airlines-ekin posible da Bilbotik eskala bakarrarekin (Istanbulen) joatea. Batzuetan Indiara hegaldi merkeagoak daude eta handik lurrez edo low-cost batekin irits daiteke Katmandura. Aireportu zaharra da, terminaletik hegazkinera joateko “finger”-ik ez daukan azken hirietako bat da Nepalgo hiriburua. Eta aholku bat: nondik goazen, leiho egokia hartzen saiatu, Himalaiako sekulako ikuspegia baitago noizean behin.

Bisa Ez da lortzeko zaila, baina beharrezkoa da Nepalera joateko. «On Arrival» iritsitakoan bertan hartzea da errazena, eta kasu horretan gogoan izan behar da lehendabizi ordaintzera joan behar dela –25 dolar 15 egunerako, 40 dolar 30 egunerako eta 100 dolar 90 egunerako– eta ordainagiriarekin eskuratzen dela bisa. Tarteka ilara luzeak sortzen dira.

Ostatua eta garraioa Hamarkada askotako esperientzia dauka Katmanduk bisitariei aterpea ematen, Thamel auzunean batez ere. Ostatu merke eta on ugari daude, eta aireportutik bertatik antola dezakete garraioa.


Lizarra ZUMAKEAREN EDO LARRUGINTZAREN IRAGANAREN LEKUKO Testua eta argazkiak: Xabier Amoros Oskoz


LIZARRA

«Zumake» hitza oso ezezaguna da gure artean. Egia aitortu behar badut, neronek ere ez nuen ezagutzen duela gutxi arte. Baina gauzak zeharo aldatu dira; izan ere, ezin uka gure historia txikiaren parte nagusi bat izan dela, duela gutxi arte. Zumakea («Rhus Coriaria») Lizarrako zuhaixka berezia da, Erdi Arotik larru-ontzaileen lanetan erabili izan dena. Ekialdetik iritsi omen zen hona eta, egun, Nafarroako hiria inguratzen duten zelaietan topa dezakegu. Urrian du bere unerik distiratsuena, hostoak gorri kolorez janzten direnean.

38


sia aldeko landarea da jatorriz zumakea. Ekialde Hurbiletik dator, hain zuzen. Zuhaixka hostogalkorra da eta bi erabilera nagusi ditu: alde batetik, sukaldaritzan, espezia bezala; egun, nahiko erabilia da Ekialde Ertaineko lurraldeetan, Iran, Irak, Libano eta abarretan, azidotzaile bezala, bere fruitua hauts bihurtuta, guk gure eremuan limoia erabiltzen dugun moduan. Bigarrengo erabilera da guri gehien eragiten diguna: larrugintzan larrua ondu eta tindatzekoa, hain zuzen. Izan ere, Lizarrako larrugintza industriarako ezinbesteko osagaia izan da mendeetan zehar. Udazken aldera horren kolorez eta haziez betetzen da Lizarraldeko paisaia oraindik ere. Nafarroara

A

XI. mendean ekarri omen zuten, larrugintza industriarako. Egun, berriz, ez larrugintzak eta, noski, ez zumake landareek ez dute duela hamarkada gutxi arte izan zuten balio ekonomiko eta soziala. Horretaz guztiaz jabeturik, Lizarraldekoek pentsatu zuten zerbait egin behar zutela gai honen inguruan, kontuan izanda Nafarroako txoko hau toki turistikoa dela baina orain arte ez duela ibilbide antolaturik izan bere inguruan. Horrela sortu zen “Zumakearen ibilbidea”, PR NA 202, edota Lizarrakoek bertakoek dioten bezala: «Hiria inguratzen duen harresi naturala». Hamabi kilometroko txango zirkularra eta guztiz ongi markatutako bidea da. Berez, aipatutako ibilbideak

Handian, ibilaldian Montejurra eta Monjardín mendi ederrak ikusgai. Argazki txikietan, zumake landarearen hostoak eta fruituak eta Garezurren Parkeko irudi ikusgarri bat.

39


LIZARRA itzuli osoa ematen dio Egaren hiriburuari eta bista zoragarriak oparitzen dizkigu txangoa egiten dugun bitartean. Has dezagun ibilbidea Zumake ibilbidea oso atsegina da. Natura, kultura, historia eta paisaia guztiz ongi txertatzen dituen bide baten aurrean gaude. Ez gara gehiegi nekatuko, ezta galduko ere, inola ere. Edozein garaitan egiteko modukoa da eta gure ibiltzeko grina aseko du. Beraz, jantzi ditzagun botak.

Bidea Kartzelako Zubian (bertan baitzegoen antzina kartzela) hasten da; alegia, Pikudo zubian, aldaera herrikoiari kasu eginez. Eta ez da edonolako lekua; izan ere, antzinako Lizarraren bihotzean kokatuta, Larruontzaileen karrika (Rua Curtidores) eta Ruiz de Alda karrika batzen dituen leku estrategikoan gaude. Hemendik abiatuko gara San Lorentzo ermita aldera. Bidean etxola zein baratze ederrak aurkituko ditugu. San Lorentzo ermita (egun nahiko hondatua) gain batean dago, non bidegurutze bat topatuko dugun. Ezkerraldera hartuz San Millan tontorrerantz joango


Handian, hiriko ikuspegi panoramikoa Zalatanborretik. Ondoan, eta goitik behera, Zalatanbor gaztelua, bidearen hasiera Pikudo zubian (edo Kartzelako Zubia) eta harri lehorreko artzain-etxola bat.


LIZARRA Lerroon azpian, larrugileen harraskak Larrugin ostatuan. Ondoko orrialdean, ate dotore bat larru-ontzaileen auzoan, bidegurutzea PR-NA 202an Valdelobos aldean, eta San Martin plaza, Lizarrako tokirik politenetakoa.

GIDA PRAKTIKOA Nola joan Egaren hiriburua oso ongi komunikatuta dago IruĂąearekin A-12 autobiaren bitartez. 44 kilometro eskas eta ordu erdi bateko bidea dugu bertatik.

Non hartu ostatua Lizarran badira toki anitz bai jateko bai lotarako. Kontuan hartu behar da Santiago bideko etapa baten helmuga dela eta aterpetxe zein ostatu asko ditugula atseden hartzeko. Jateko ere ongi hornitua dago eta erdialdean eta Foru Plaza inguruan hainbat jatetxe dotore aurkituko ditugu; besteak beste, Izarra, Casanova, Katxetas, Astarriaga...

Nola egin bidea Bidea egitea oso erraza da; izan ere, guztiz ongi markatuta dago. PR NA 202 bideko txuriz eta horiz markatutako seinaleei segitu besterik ez dugu. Bestalde, aukera dugu osorik egiteko edota zati bakar bat egiteko. Izan ere, Lizarra erdialdera jaitsi beharra dago bide erdian aurrera segitu nahi izanez gero. Beraz, erretiratzeko aukerak badira. Zirkularra izanda, une oro izango dugu Egaren hiriburua begi bistan.

Lizarrako begiratokiak Aipatutako guztiaz gain, oso kontuan hartzekoak dira Lizarrako bistak. Izan ere, Zalatanbor, Santa Barbara edota San Millanetik sekulako ikuspegiak ditugu Lizarra zein Lizarraldeko inguru zabalez. 42

gara, Lizarrako punturik garaienera. Eskuinaldera joanda, berriz, Garezurren Parkera iritsiko gara. Parkea leku bitxi eta ezohikoa da. Luis Garcia Vidal (1927-2009) artistak sortu zuen hildako anaiaren omenez. Heriotzaren inguruan egindako artelanak dira, bisitariari galderak sorrarazteko grina dutenak. Eta hemen aurkituko ditugun eskulturak zumakez eginak daude; zuhaitzen adarrekin eta oilategi sareaz osatutako irudi zirraragarriak dira. Berezia da parajea; hemen egileak espresionismoaren inguruan bururatzen du obra, giza izaeratik heriotzara doan bidea bizi-zikloaren amaiera izanda. Aurrera segituz, zumakez betetako paisaia aurkituko dugu, baita bistak Montejurra eta Monjardín aldera eta harri lehorreko artzain etxolak ere. Valmayor aldean, Donejakue bidearen sarreretako bat hartuz, Ega aldera jaitsiko gara berriz. Ega zeharkatuz, Hilobi Santua elizaren ondoan larru-ontzaileen auzoan sartuko gara, antzinako judutegian, Gazteluetako Gurutze aldera igo baino lehen. Hemen oso leku interesgarri bat ikusten ahal dugu: Zurrategia, XVIII. mendekoa, gerora Monetaren Etxea izandakoa. Eraikina justu Ega bazterrean da. Duela gutxi ireki duten Larrugin Ostatua aterpetxean larrugileen askak eta harraska ikusten ahal ditugu zuzen-zuzenean. Izan ere, iraganeko arrasto arkeologikoak aterpetxearen barrualdean gorde dira, antzinako erabileraren lekuko eta oinordeko gisa. Aurrera jarraituz, maldan gora hartuta, Zalatanbor gaztelu aldera abiatuko gara. 1090. urtean Antso Ramirezek Lizarraldean herri berri bat eta gaztelu bat eraikitzea erabaki zuen. Horrela sortu zen Gaztelu Nagusia izeneko eremua. Erdi Aroan hiru gaztelu zeuden Lizarra defendatzeko eta hauxe dugu denetan zaharrena. Dakigunez, gerora 1512. urtean, Nafarroako konkista-guda garaian suntsitu zituzten hiriek beren autodefentsarako zituzten eraikin hauek. Egun, inguru honetatik, Gazteluen Gurutzetik, sekulako ikuspegia dugu. Berriz jaitsi eta eguneko azken maldari ekingo diogu, justu hiriaren beste aldean kokatzeko. Txantona ingurua pasatuz Los Llanosen gainean kokatuko gara, non amildegiaren gainean gatz diapiroaren presentzia sumatzen dugun, San Millan mendia parean dugula. Pinudiak zeharkatuz Santa Barbara baselizara iritsiko gara eta berriro ere bistak lau haizeetara zabalduko dira. Maldan behera eginez eta azken zumake landareei agur esanez, Valdelobos nekazaritza auzora hurbilduko gara, hirian sartu aurretik gure azken pausoak emanez. Bukatzeko, atzera Pikudo Zubira hurbiltzea falta zaigu soilik. Horrela borobilduko dugu zumakearen inguruko bide historiko-kulturala, Lizarrari ingurabidea eginez begien gozamenerako. •


43


Maurizio UHARTE KREOLEA Testua eta argazkiak: Jordi Canal Soler


MAURIZIO

Indiako Ozeanoaren Afrika aldeko kostaldearen parean dago Maurizio. XVI. mendean hartu zituen Europako, Afrikako eta Asiako biztanleak eta gaur egun mundu osoko arraza nahasketa egonkorrenetako bat da bertakoa.

46


arsha Fakook bere jantzi ederrenekin egin dit ongi etorri: laranja koloreko shalwar kameez dotore batekin, urre koloreko belarritako handiekin eta bekokia apaintzen dion harribitxiz eginiko bindi batekin. Harshak bere lehengusinaren ezkontza tradizional indiarrera gonbidatu nau. Ganesha jainkoaren itxuraz apaindutako figura batek babesten du areto handia. Bertan aurkitu dugu emaztegaia, tronuan eserita. Gonbidatuak, emaztegaiari ore horixka bat eman eta ondoren plastikozko aulkietan esertzen dira, maitasun kantak abesten diharduen emakumezko kantariaren emanaldia entzuteko. Bollywoodeko film batetik ateratakoa dirudi egoerak. Harshak bere ahizpa aurkeztu didan arte. Berak ere sari bat darama eta bindi gorri bat, eta bere aurpegiera, ahizparena bezala, indiarra da, beren Bangaloreko senitartekoena bezain indiarra da. Horregatik harritu naiz gonbidatuei eskaintzen zaien janariari buruz honela mintzatu denean: ÂŤManze pĂŠ servi sous la tente dans fond couloir. Ene variĂŠtĂŠ plats indiens. Tout bonÂť. Harshak eta bere ahizpak, jatorri indiarra izan arren, kreoleraz hitz egiten dute, Maurizioko beltzen hizkuntza. Holandarrak 1598an Maurizio kolonizatzera iritsi zirenean, lurralde hau birjina zen. Madagaskarretik 2.000 bat kilometro ekialdera kokatuta dago, eta ez zen biztanlerik bertan, baina bai ebano baso zabalak, milaka dortoka erraldoi eta zoritxarreko dodoa, handik gutxira desagertuko zena. Lur emankorra aproposa zen azukre-kanabera landatzeko eta, gerora frantsesak eta britainiarrak uhartea administratzera iritsi zirenean, Maurizion kanabera baino ez zen landatzen. Baina horretarako langileak beharrezkoak ziren eta beltz-tratularien ontziak iristen hasi ziren Senegaletik, Mozambiketik eta Madagaskarretik. Moka haranean ia betiko itxura duen azukre-lantegi etxalde bat bisitatu dut, Maison Eureka delakoa, oraindik ere jatorrizko altzariak mantentzen dituen 1830eko hamarkadako etxe kolonial handi bat. Etxaldeak ha-

H

Handian, Maison Eureka azukrelantegi plantazioan dagoen ur-jauzia eta, lerroon gainean, Chamarelen daudenak. Erreportajea zabaltzen, Mauzirioko bista orokor bat Le Morne Brabant gailurretik.

47


MAURIZIO ÂŤSegaÂť dantzatzen, 2014tik Unescoren kultur ondare immaterialen zerrendan dagoen dantza, alegia.

48

marka esklabo zituen. Horietako zenbaitek, eta beste etxaldeetako batzuek, plantazioetatik ihes egitea lortu eta geratzen ziren baso urrietan babestu ziren edota kontrahormetan eta Le Morne Brabant mendiaren gailurrean, non arkeologoek haien kanpamentuen arrastoak aurkitu dituzten. Jatorri desberdinetako esklaboak zeudenez, kapataz frantsesek hizkuntza franko bat landu zuten, kreolera, frantses sinple bat oinarri hartuta eta afrikar hitzak gehituz. Gero, britainiarrek Indian eta Txinan lan-esku merkea kontratatu zutenean, asiar hitzak nahastu ziren kreolerarekin. Denborarekin, kreolera ohiko hizkuntza bihurtu zen afrikar esklaboen ondorengoen artean, baina egun, gizarteko behe mailaren hesiak gainditu

eta ia Maurizioko hizkuntza ofizial bihurtzera iritsi da. Uhartean guztiek dakite eta komunikatzeko erabiltzen dute, beren jatorri etnikoa dena delakoa izanik ere (afrikarra, frantsesa, ingelesa, indiarra, txinatarra...). Uharteko bi hizkuntza ofizialak frantsesa eta ingelesa dira, baina jada kreolera ere hizkuntza ofizial bihurtzeko oinarriak jartzen ari dira, eta lehen urratsetako bat kultura kreolea aldarrikatzea da. Jaialdi kreole bat Egunotan ospatzen ari dira Nazioarteko Jaialdi Kreolea. Bertan hainbat jardueraren bitartez mauriziarren sormena eta gaitasun artistikoa agerian geratzen da. KreolitĂŠ = linitĂŠ (esentzia kreolea = berdintasuna) lema-


pean, Maurizioko komunitatean barneratuta dagoen ideia indartu nahi dute: ÂŤUharte bat, herri asko, denak mauriziarrakÂť. Port Louis hiriburuko Merkatu Nagusian arraza nahaste hori argi ikusten da. Kale nagusietako batean, barazki, fruta eta oihal saltokien artean, Fashion & Design Institut-eko jatorri kreoleko ikasle neskek moda pasarela bat antolatu dute, eta modeloak horien sorkuntza lanak erakusten ari dira. Afrikar kulturetan inspiratuta daude, masaien kulturan esaterako eta Senegalekoak oihal estanpatuen gisakoak erabiltzen dituzte. Konbinazioak, izugarri koloretsu eta exotikoak, liluratuta ditu merkatuan erosketetan dabiltzanak. Desfilearen ondoren, musika talde bat afrikar errit-

moekin fusionatutako jazza jotzen hasi da. Afrikar erritmo horiek berak entzuten dira hurrengo gauean Flacq-en, makrokontzertu batean, Maurizioko musika modernoko izar handienen hitzorduan. Euria gogotik ari badu ere, jendea ez da kikildu. Bata bestearen atzetik, Maista, Yohan Catherine, Yencanawa Crew, Prophecy, Vishnu Carombayenin, Gerard Louis, Sandra Mayotte eta Ludivic Lamarque igo dira agertokira, nor bere estilo, erritmo eta doinuekin. Baina guztiek dute batzen dituen zerbait: kreoleraz kantatzen dute. Esklaboen hizkuntza, hasieratik musikarekin erabilia, egun finkatzen ari da Maurizioko rock eta folk izarren bitartez: asiarrek, europarrek eta afrikarrek, guztiek kantatzen dute musikariek kreoleraz abesten duten aldi berean.

Bertako moda egileek oso lan koloretsuak egiten dituzte. Argazkietan, modeloak eta ÂŤsegaÂť estiloko kantari eta musikariak.

49


MAURIZIO

Lerroon ondoan, Mokan dagoen Maison Eureka plantazio zaharra. Behean, Gris Gris hondartza basatia eta, ondoko orrialdean, dodo («Raphus cucullatus») baten estatua Île aux Aigrettesen.


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Hegaldiak Parisen barrenakoak dira (Air France). Dubaitik (Emirates Airlines) ere joan daiteke eta Air Mauritius-ekin (hainbat konpainiarekin lankidetzan).

Jaialdi garrantzitsuenak Diwali Festival: Bistak eta dantzak Le Morne Brabant-en Hurrengo goizean Le Borne Brabant-era igo naiz, esklaboek beren burua babestera jo zuten mendira. Zacchary Herbst-ek, aita hegoafrikarra eta ama frantsesa duen mutil zuriak, honakoa kontatu dit: britainiarrek 1834an esklabotza abolitu ondoren, soldaduak uhartean barrena albiste ona zabaltzera joan zirela, baina esklaboen mendira iritsi zirenean, goi-goian babestuta zeuden esklaboek eurak harrapatzera joan zirela pentsatuz, amildegira salto egin eta askatasuna galdu ordez bizia galtzea erabaki zutela. Zac-ek ingelesez eta frantsesez hitz egiten du mendira gidatzen duen taldearekin, baina gida beltz batekin topo egitean kreoleraz mintzatzen da harekin, bere ama-hizkuntza balitz bezala. «Eskolan ikasi nuen –esan du–, baina hemen Maurizion kalean ere ikasten duzu». 556 metroko garaierara iritsi gara, mendiaren puntu gorenera, eta hemendik Le Morneko penintsula osatzen duen lur eremua ikusten dut, turkesa koloreko aintzirez eta Black River Gorges mendi malkartsuez inguratuta; azken horiek zerumugaraino hedatzen dira, landarediz estalita. Mark Twainek uharteari buruz idatzitako hitzak datozkit gogora eta ez zaizkit gehiegizkoak iruditzen: «Maurizio egin zen lehenik eta zerua ondoren; eta zerua Maurizio kopiatuz egin zen». Gau horretan bertan Le Morne Brabanten silueta monolitikoa atzeko oihal ederra da Nazioarteko Jaialdi Kreoleko azken ekitaldirako. Mendiaren oinetan, aintzirako olatu bareak xuxurlan dabiltzan hondartzaren ondoan, su handi batek gau tropikal beroa are beroago

jarri eta kez betetzen du. Baina sugarren parean zuriz jantzitako dozena erdi gizonek danbor handiei eusten diete larru tenkatua marko borobiletan berotzeko. Hemen sega tipik dantza ikusteko aukera dugu, soirée batean. 2014tik Unescoren kultur ondare immaterialen zerrendan dago dantza hori. Danborra, ravane izenekoa, da musika-tresna nagusia, eta horren osagarri dira beste bi: kayamb-a, alegia, azukre kanaberaz eginiko maraka errektangularra eta triangelua. Musikariak esklaboak bezala jantzita daude; haiek ere soroetako lanaldia amaitutakoan hondartzan batzen ziren musika jo, dantza egin eta horrela beren oinazeak ahazteko. Emakumeek interpretatzen dute dantza. Gona luzeak eta sentsualki jasotzen dituzten azpiko gonak daramatzate. Dantza Mozambike eta Frantziako estilo eta erritmo nahasketa bat da, mundu kreolea sorrarazi zuten bi kultura nagusiak uztartzen dituena. Agertokian hainbat talde txandakatzen dira bata bestearen atzetik. Ikuskizuna gauerdian amaitzekoa zen, baina ilargia goian dago ordu hori iritsitakoan eta oraindik ere sega-ren doinuak aditzen dira hondartzako aire lasaian. Gau ilunean ez du axola ez azalaren koloreak ez jatorri etnikoak: mundu guztia ari da sutsuki dantzan hondar gainean, bakarlariaren letra kantatuz, eta kreolerazko hitzak tropikoko aire pisutsu eta beroan gora doaz Le Morne Brabant-en gailurrerantz. XIX. mendean babesleku izan zuten esklabo haiek ez zuten sekula pentsatuko noizbait Maurizio gaur egun den bezalakoa izango zenik, elkarbizitza etniko eta erlijioso eredugarria duena, mundu osoak eredu gisa hartu beharko lukeena... •

Aurten urriaren 27 inguruan izango da. Bost egunetan zehar uhartea argien jaialdia bilakatzen da, «indiar Diwali»-a; etxeak eta eraikinak argi berezi batez betetzen dira.

Festival International Kreol: Musika kreolearen jaialdia azaroaren 16tik 25era izango da aurten. Informazio gehiago www.fik.mu web orrialdean.

Porlwi by Light Festival: Kultura garaikidearen inguruko jaialdi hau abenduan egiten da Port Louis-en. Jaialdi honek ahalegin artistikoak pizten ditu, mauriziarrak eta bidaiariak urrundik erakartzen ditu, ekonomia suspertzen du, kulturaren alde egiten du eta ezaugarri hezitzailea ere badu. Informazio gehiago: www.polwi.com-en 51


proposamen tematikoa

«GAMES OF THRONES» TELESAILAREN AZKEN BIRA George R.R. Martinen eleberrietan oinarritutako “Games of Thrones” telesail entzutetsuaren zortzigarren denboraldiak bazterrak sutu ditu. Munduan zehar dituen jarraitzaile sutsuei sinesgaitza irudituko zaien arren, kapitulu hauen ostean akabo, bukatu dira Daenerys eta John Snow, dragoiak, Mendebaldeko negu izoztuak eta abarrak. Halere, malenkonia leundu nahian, hona hemen zortzigarren denboraldiko kokalekuekin proposatzen dizuegun bira. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Paul Faith eta Getty Images

52


Moneyglass (Ipar Irlanda) Ipar Irlandako Ulsterreko Antrim eskualdeko Moneyglass herrixka –100 biztanle baino ez ditu– munduko mapan ezarri du telesail honek, literalki. Izan ere, aurretik ez zuen ia inork ezagutzen, baina Winterfell (Invernalia, gaztelaniazko bertsioan) bihurtu dutenetik, alegia Stark familiaren sorterria, turistaz bete zaie. Erabili den beste kokaleku bat Strangford aintziraren ertzeko Ward gaztelua izan da. Filmazioaren zati handi bat Irlandako kokalekuetan egin dute, Belfasteko Titanic Studioetan jarri baitzuten set nagusia. Discover Ireland web orrialdean “Games of Thrones”-en inguruko eskaintza zabala aurkituko duzue.

Tollymore parkea (Ipar Irlanda) Newcastle hiritik gertu, Bryansford-en, aurkituko duzue Ipar Irlandako lehen baso eta estatu-parkea. Basoa eta lorategia da aldi berean, itsasoa eta mendia batzen ditu bere baitan eta Shima ibaiak zeharkatzen du, bere hamasei zubiekin... beraz, baso sorgindua irudikatzeko ezin aproposagoa da. Lehen denboraldian ikusi ahal izan genuen, Ned Stark eta bere semeek huargo otsoen kumeekin topo egin zutenean. Eta jakin ezazue azken denboraldi honetako “55 gauetako gudu” zirraragarria Magheramorneko harrobian filmatu zutela.

53


proposamen tematikoa Santiponce (Sevilla) Italicako multzo arkitektonikoa K. a. 206. urtekoa da, Publio Cornelio Escipion jeneral kartagotarrak bertakoak garaitu zituen garaikoa. San Antonioko muinoan legionario destakamentu bat ezarri zuen eta ordutik anfiteatroa, orduko kaleen trazadura, etxe batzuk eta eguneroko bizitzako zenbait objektu gorde dira. Zazpigarren denboraldian legez, telesailean Herensugeen Putzua da; hau da, Kings’s Landing-eko Rhaenys muinoan kokatutako eraikin handia, non Targaryen familiak beraien dragoiak gatibu mantentzen dituen.

Dubrovnik (Kroazia) Adriatikoko hiri zahar eta eder hau telesaileko kokaleku ezagunetarikoa da. 37 metroko itsaslabarrean zintzilikatutako Lovrijenak gotorlekua (argazkian), esaterako, istorioaren funtsezko osagaia da, Kings’s Landing-eko (Desembarco del Rey gaztelaniaz) Gotorleku Gorria baita. King’s Landing Zazpi Erreinuen hiriburua da eta Riverrun badian kokatzen da fikzioan.

54


Islandia 2018ko otsailean filmazio taldea Islandiara itzuli zen, telesaileko fikzioan uharte honetan kokatzen baita Harresiaren Bestaldeko Lurraldea. Ez dute argitu zein kokaleku zehatzetan filmatu zuten, baina aurreko denboraldiei esker uharte basati honekin maitemindu garela kontuan izanik, bertara joateko aitzakia ederra izango litzateke hori asmatzea; DyrhĂłlaey gune turistikoa, esaterako, hondar beltzeko hondartza eta itsaslabarra aurrez aurre duen gunea The Wall (harresia) dela badakigu; Stakkholtsgjan, labarren arteko txokoan, eta Myrdasjokull eta GĂ­gjĂśkull glaziarretan ere ibili dira... 55


erakusketak

VENEZIA, ARTEAREN EPIZENTROAN Azaroaren 24ra arte egongo da ikusgai Italiako hiri eder honetan arte munduaren hitzordurik handiena, 90 lurraldek bidali baitute ordezkaritza 58. ediziora. Ralpg Rugoff estatubatuarra gidari –Londresko Hayward Galleryko zuzendaria da–, “May you live in interesting times” izenburua du («Garai interesgarriak bizi ditzazun opa dizut»), alegia Robert F. Kennedyk Hegoafrikan bota zuen esaldia. Beraz, gaur egun planetak dituen arazo desberdinei buruzko hausnarketak dira ardatz Arsenale (antzinako ontziola) eta Giordaniren artean banatzen diren pabiloietan. Argazkiko artelana Lorenzo Quinnena da, Anthony Quinn aktore handiaren semearena. www.labiennale.org

56

DELOS UHARTEKO GREZIAR BERRIAK

ROCKEFELLER CENTER GALERIA BIHURTU DA

Zikladeetako artxipelagoan kokatuta dagoen Mikonos urdin, eder eta turistikotik gertu kokatzen da Delos uharte hutsa. Bertan aurkitu dituzten altxor arkeologikoengatik da ospetsua Grezia zaharreko gune berezi hau eta lehen aldiz arte garaikideko erakusketa bat zabaldu berri dute; zehazki, Antony Gormley britainiarraren 29 eskultura jarri dituzte hainbat gunetan; batzuk –irudikoa esaterako– espresuki asmo honetarako egindakoak. Urriaren 30era arte egongo da ikusgai eta “Sight” du izenburu.

Ekainaren 28a baino lehen New Yorkeko Bosgarren Etorbidean bueltatxo bat ematen baduzu, Rockefeller Center-era iristean begiak estalita dituen buru zuri erraldoi batekin egingo duzu topo. Jaime Plensa artista katalanaren “Behind the Wall” eskultura da. Nazioarteko hamalau artista ospetsuren lanak –horien artean Joan Miro, beste katalan handi bat– daude ikusgai kalean Frieze Sculpture at Rockefeller Center arte azokaren karietara. Inguru hau egun hauetan aire libreko museoa bihurtzen da.

neon.org.gr

www.rockefellercenter.com


hitzorduak KUBRICK ETA LONDRES Duela bi hamarkada hil zen Stanley Kubrick (1928-1999) zinemagilea eta orain Londresera itzuli da, bere film ikonikoak filmatu zituen hirira, Design Museumek eskaini dion erakusketari esker. “A Clockwork Orange” (1971), “2001: A Space Odyssey” (1968), “Eyes Wide Shut” (1999) eta beste hainbat lanen filmazioetako altxor ugari aurki ditzakegu bertan; litografiak, storyboard-ak, klaketak, kartelak.. designmuseum.org

LONDRES

MADRILEN, PHOTOESPAÑA Estatu espainolean argazkigintzaren inguruko hitzordu nagusia da PhotoEspaña, Madrilen irailaren 1era arte bisita daitekeena. Guztira 296 argazkilariren lanak izango dira ikusgai antolatu diren 85 erakusketetan. Horien artean, esaterako, estatuan Cecil Beaton erretratugileari (Lon-

Ekainaren 21etik uztailaren 6ra Greenwich and Dockland International Festival, Londresera udaren hasierarekin iristen den jaialdia, kaleko arte eszenikoen lehen mailako hitzordua bihurtu da urteen poderioz. Antzerkia, dantza, kaleko arteak... doan eta Tamesis ibaiaren ertzetako haize leunak freskatuta, horixe da eskaintzen duena. Urtetik urtera hartzen ari den indarragatik, gero eta emanaldi gehiago lotzen ari zaizkio; ikusleen datuak ere ikusgarriak dira; azken bi urteotan 10.000 bat gerturatu baitira jaialdira antolatutako 150 emanaldiez gozatu ahal izateko. festival.org

BERLIN Ekainaren 7tik 10era Mendekoste asteburuan Berlinen egin ohi den Kulturaren Jaialdia eta inauteriko hitzordu nagusia igandean egiten den desfilea da. Lau bat ordu irauten du eta 900 bat artistak hartzen dute parte. Hermannplatzetik atera eta Mehringdamneraino iristen da. Blucher Platz plazan janari saltokiak eta antzekoak jartzen dituzte. karneval-berlin.de

VIENNE ETA MONTREUX

dres, 1904-Salisbury, 1980) eskainiko zaion lehenengo atzera begirako erakusketa azpimarra daiteke. Fundacion Canal-eko erakusgeletan dago ikusgai. Bestalde, Santanderren PhotoEspaña Off antzekoa atondu dute data berberetarako. www.phe.es

Ekainaren 28tik uztailaren 13 Udarekin jazzaren denboraldiaren garaian sartuko gara bete-betean. Data bertsuetan antolatzen dira Vienne (Estatu frantsesa) eta Montreux (Suitza) hirietako jaialdiak. Biak interesgarriak oso eta lehen mailakoak, baina agian suitzarrak oihartzun handiagoa izaten du komunikabideetan, artista ospetsuak erakartzen dituelako. jazzavienne.com eta montreuxjazzfestival.com 57


liburuen TXokoA

GURE PLANETA ZAINDU DEZAGUN

Our Planet Alastair Fothergill, Keith Scholey eta Fred Pearce Hainbat argitaletxe eta GeoPlaneta (gazteleraz), 2019 Hamar hizkuntzatan 320 orrialde. 29,95 euro

etflix telebista katean estreinatu berri den zortzi ataleko telesail dokumentala da “Our planet”. Silverback Films-ek ekoitzia, WWF gobernuz kanpoko erakundearen babesarekin, sir David Attenbourough-en ahotsean entzun ahal da ordainpeko katean eta orain irudi ederrez hornitutako liburu irudiztatuaren egiturarekin iritsi zaigu liburu-dendetara. Planetako espezie preziatuenak eta habitat ahulenak erakusten zaizkigu aurrez aurre, dena ikerketa sakonetan oinarrituta eta argazki ederrez apainduta. Modu errazean aurkeztuta, baina beti datu zorrotzean oinarrituta, Lurrean dena elkarri lotuta dagoela adieraztea du xede lan honek. «Pozarren gaude, hain ikusgarria den liburu hau proiektu orokor baten zati bat baita. Modu zuzen eta laburrean mezu erabakigarri bat islatzen du; hurrengo bi hamarkadetan egiten dugunak ez du soilik animalien munduaren etorkizuna mugatuko, gizakiona ere erabakiko baita datozen hogei urteotan», diote Alastair Fothergill eta Keith Scholey-k.

N


NAFARROAKO MENDIEN GIDA EGUNERATUA

AFRIKAKO BIZTANLE SUNTSIEZINAK

Juan Mari Feliu eskarmentu handiko mendizalearen klasiko honen berrargitalpen gaurkotua eta zehaztasun gehiagokoa kaleratu du Sua argitaletxeak. Interesik ez duten ibilbideak kendu eta txango berriak erantsi ditu; guztira 231 igoera jasotzen ditu. 522 gailur nagusi aipatzen ditu, horien artean federazioaren katalogoan azaltzen diren Nafarroako 215 gailurrak. Larratik Bardeara, mendi ezezagunak barne, mota guztietako mendizaleentzat pentsatutako ibilbideak jasotzen ditu.

«Hau ez da irabazleak ardatz duen liburua, istorio hauetako protagonistek batzuetan irabazten duten arren. Ezta galtzaileen kronika bat, nahiz eta Afrikan kokatzen diren istorio hauetako askok bukaera mingotsa izan», dio Xavier Aldekoa kazetari katalanak. «Liburu hau behin eta berriz saiatzen diren gizakien ingurukoa da. Bizitza latza dute erabat, baina era berean barre egiten dute, iritziak dituzte, borrokatzen ahalegintzen dira». Izen handiko kazetaria da Aldekoa, Afrika bereziki maite duena, eta aldizkari honen kolaboratzailea.

Guía de montes de Navarra. 213 rutas a 522 cimas Juan Mari Feliu Sua, 2019 29 euro

FINLANDIA ETA EUSKAL HERRIA ALDERATUZ Matematiketan, problema klasiko bat da zirkuluaren koadratura. Greziarrak ohartu ziren, lehenengoz, ezinezkoa dela zirkulu baten azalera bera izango duen karratu bat lortzea, erregela eta konpasa soilik erabiliz. Finlandia Baltikotik Zirkulu Polarrera hedatzen den lurraldea da, eta, akaso, ez du zerikusi handirik hegoaldeko latitudeetan dagoen Euskal Herri karratuarekin. Finlandiar hezkuntzaren errealitatea eta historia Euskal Herrikoarekin alderatzen ditu lanak eta irakurleak horren gaineko zenbait gako eta adibide aurkituko ditu. Zirkulu polarraren koadratura Aitzol Lasa Pamiela, 2019 128 orrialde. 13,00 euro

Indestructibles Xavier Aldekoa Ediciones Península, 2019 224 orrialde. 17,90 euro

ZERGATIK IBILTZEN DIRA GIZAKIAK ZUTIK? Kikuyu hizkuntzan idatzia, laurogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan da klasiko hau. Orain euskarara ekarri du Txalapartak, Agustin Comottok ilustratuta. Ipuinak giza gorputzaren eraketa kontatzen du, haren atalen arteko eztabaida baten bidez. Besoek eta hankek atal garrantzitsuenak direla erakutsi nahiko dute lehiaketa batean, eta gainerako animaliak horren lekuko izango dira. Animaliek erotzat joko dituzte, eta gorputzeko gainerako atalek beren iritzia adierazi nahiko dute. Nola amaituko ote da guztia? Iraultza bertikala Ngugi wa Thiong’o Txalaparta, 2019 96 orrialde. 15,00 euro

59


Gogoan hartu

WHITTIER, ALASKA BIZTANLE GEHIENAK ERAIKIN BATEAN BIZI DIRENEAN

AEBetako herri bitxi hau Alaska estatuan dago, ValdezCordova Census gunean. Txikia da (220 biztanle ditu, 2019ko erroldaren arabera), baina kondairazko oihartzuna darie lur eremu galdu hauei, gerrari, izotzari eta bakardadeari lotuta baitago herriaren sorrera. Guztiz zirraragarria da Whittier nola eraiki zuten jakitea. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek Dutch Harbor (Aleutiar uhar-

60

teak) bonbardatu zutenean, AEBetako Armada base sekretu militar bat ezartzeko kokapena bilatzen hasi zen. Izotzik gabeko portua behar zuen eta leku helezinean kokatua. Whittier ezin egokiagoa iruditu zitzaien, 3.500 metroko gailurrek inguratzen baitute eta ia urte osoan lainopean baitago. Iparraldean dagoen Seward autobidearekin lotzeko, 1.000 langile ekarri zituzten granitoz osatutako mendi hura zulatu zezaten... eta Anton Anderson Memorial tunela egin zuten –Alaskako ingeniaritza maisulantzat jotzen da– eta langileentzat hamalau solairuko Begich dorreak altxatu. 1960. urtean Armadak Whittierretik alde egin zuen. Herriko biztanleak Begich dorreetako apartamentuetara aldatu ziren –gehienak han bizi dira eta dorreetan dendak eta hotel bat ere badaude–, eta tunela 4 kilometrokoa, autoentzat egokitu zen. Trenez ere bertara daiteke eta, nola ez, itsasotik. Egia esan, Alaskako gurutzaontzi gehienak bertatik pasatzen dira, abiapuntu ezin egokiagoa baita Prince William Sound-eko basabizitza ezagutzeko.


AN UAIMH BHINN HAITZULO MAGIKOA Gaeleraz An Uaimh Bhinn –alegia, «doinuaren haitzuloa»– eta ingelesez Fingal's Cave –Fingalen haitzuloa– du izena Eskoziako mendebaldeko Barruko Hebridak uhartedian dagoen Staffa uharteko itsas haitzulo honek. Ipar Irlandako Erraldoien Galtzadaren antzeko basalto hexagonalez osatua dago eta haren sumendi fluxuzko jatorri berbera du eta bere neurri handiak, barneko arku natural nahiz olatuen talken oihartzunek sorturiko soinu izugarriek itsas katedral natural baten giroa ematen diote. Hortik datorkio, hain zuzen ere, bere jatorrizko izena. Uhartetxo hau (800 bat metro luzeran eta 300 bat metro zabale-

ran) Eskoziako mendebaldeko kostaldearen parean dago. 1772an sir Joseph Banks botanikariak eman zuen haren berri lehen aldiz. Orduan Fingalen haitzuloa izenez bataiatu zuten, ustezko Fingal (Fionn mac Cumhaill) kondairazko heroi edo pertsonaiaren omenez. Aurki hasi ziren bisitari ugari gerturatzen. Jende ospetsu ugari izan da bertan; esate baterako, Viktoria erregina, Lord Tennyson, Jules Verne, Robert Louis Stevenson eta John Keats. Are gehiago, Felix Mendelssohn konpositore alemanaren “Die Hebriden” obertura (“Hebridak” 26. op) haitzulo honetako oihartzunetan oinarritua dago.

61


LABURRaK

» HEMINGWAYREKIN LOTURIKO IBILBIDE BERRI BAT PRESTATU DUTE isit Euskadi turismo atariak, Jaurlaritzako Turismo Sailak kudeatutakoak, proposamen berri bat prestatu du, Ernest Hemingway idazle eta kazetariaren bueltan. “The Hemingway Basque Route” izeneko ibilbideak Pulitzer eta Literaturako Nobel sariduna ezagutarazi nahi du, joan den mendeko 20ko urteetan parajeotaz bizitza osorako maitemindu zena. Proposamenak sei etapa ditu ?bakoitza bi ordutik beherakoa? Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban barrena, eta hark egindako bidaiak birsortzen dituzte, pausoz pauso, argazkien eta leku horiek sorrarazi zizkioten sentsazioen bitartez. Nafarroako Turismoak eskaintzen duen Hemingwayren inguruko ibilbidea gehituta, Hemingwayk gurean eginiko ibilerak zehatz-mehatz ezagutzeko parada dute gurera etortzen direnek.

V

GOAZ IZENEKO SARE SOZIAL BERRIA, BIDAIAK MAITE DITUZTENENTZAT onostian du egoitza nagusia Goazek, bidaiariei zuzendutako sare sozial berriak. Erabiltzaileek nazioarteko hirietako toki interesgarriei buruzko informazioa eskura dezakete edo bestela komunitateko gainerako partaideei lehen eskuko informazioa eman. Postalak eta gida txikiak osatu ditzakete, bidaiak modu erraz eta erosoan antolatu ahal izateko. Lehiaketak eta guzti egiten dituzte aplikazioaren bidez.

D

GUINNESS ERREKORRA, CABRALES GAZTA GARESTI BATENTZAT uinness World Records erakundeak aditzera eman berri duenez, nazioarte mailan iaz enkante batean saldu zen gaztarik garestiena cabrales bat izan zen. Zehazki, Valfríu gaztandegikoa. 2018ko Cabrales Gazta Onenaren lehiaketako irabazlea suertatu zen Valfriú, eta Oviedoko El Llagar de Colloto jatetxeak 14.300 euro ordaindu zituen enkantean bi kiloko cabralesa eskuratu ahal izateko. Hau da, 6.085 euroan atera zitzaion kiloa. Abuztuko azken igandean egingo den lehiaketan ea kopuru hori gainditzen duten!

G

HEGAZKINEAN ZUTIK JOATEKO PREST AL ZAUDETE? z da Aviointeriors egile italiarrak aurkezten duen mota honetako lehen diseinua, baina orain, antza, ia zutik bidaiatzeko pentsaturiko eserlekuek ez dituzte aurreko prototipoek zituzten akatsak. Beraz, Skyrider 3.0 izeneko eserlekuri “esker”, ia zutik bidaiatu ahal izango dugu aurki hegazkinetan... azken arazotxo bat gainditzen badu, behintzat; izan ere, arautegiaren arabera, maila ekonomikoan hanken arteko gutxieneko tarte bat eskatzen da (71,12 zentimetro) eta Skyrider 3.0rekin murriztu egin dute tarte hori (58,42 zentimetro). Bizikleta baten itxura du eserlekuak eta bizkarralde guztiz bertikala, segurtasun uhala bertara lotu ahal izateko. Hegazkin-txartela merkeagoa aterako omen zaie bidaiariei. Sardinen gisan bidaiatzearen abantailak.

MARTE TXINAN DAGO Gobi basamortuan eraiki du Txinako espazio agentziak (CNSA) espazio-base baten simulazioa. Bertara joaten diren ikasle eta ikertzaileek –datorren urtean turistak ere bai–, astronautek planeta gorrian izan dezaketen bizimodua proba dezakete.

E

hutsa

UPEL BATEAN ATLANTIKOAN ZEHAR Jean-Jacques Savin-ek, 72 urteko militar frantses erretiratuak, Atlantikoa zeharkatu du berak asmatutako upel erraldoi honetan. Abenduan atera zen Hierro uhartetik, Kanarietatik, eta maiatzean Martinikara iritsi zen. Guztira, 6.000 kilometro.

62


JAPONIAKO KAPSULA HOTELAK, ORAIN BILBON 50 bat gela ditu. Japoniakoak baino handiagoak dira –han 90 zentimetrokoak izaten dira; Bilbon, ordea, 120koak–, eta gau bat pasatzeak 25 eta 35 euro artean balio du. Hotel honek eskaintzen dituen erosotasunak hauek dira; koltxoi biskoelastikoa, kutxa gotorra, telebista streamingean, aurikularrak, ispilua, USB lotura eta pribatutasun osoa. Optimi Rooms, horrela du izena eta Bilboko erdigunean dago, Areilza Doktorea kalean, eta gosari eta bazkaririk eskaintzen ez duen arren –gelatxoetan jatea debekatuta dago– gela amankomun bat du, mikrouhin labe eta “vending” makina bat dituena.

hutsa

BURUZ BEHERA DAGOEN ETXEA Ingalaterrako hegoaldeko Brighton hiriko itsas pasealekuan paratuta dagoen etxe honek ateak zabaldu berri dizkie bisitariei. Upside Down House du izena, buruz behera dagoelako. Turismoa erakartzea du xede eta, egia esan, lehenengo egunean jakin-min bizia sortu du, nahiz eta mota honetako lehena ez den (Poloniako Szymbark herrikoa, Alemaniako Usedom uhartekoa...). Baina hau koloretsua da eta polita, ezta? Eta Brightonek beti merezi du bisitatxo bat.

NAGORO HERRIA EZ DAGO HUTSIK Japoniako mendebaldean dago Nagoro, Shikoko uhartean. Bertakoek hirira alde egin zutenean herria hilzorian gelditu zen. 29 biztanle besterik ez ditu; tira, eta 350 panpina, Ayano Tsukumi andereak kaleetan jarri dituenak. Turisten helmuga bihurtu da.

TWA HOTELA... 60KO HAMARKADAKOA Gorabehera ugariren ondoren –atzerapenak, baimen falta...– New Yorkeko John F. Kennedy aireportuko TWA hotelak ateak zabaldu ditu. Proiektua ez da berria; Eero Saarinen arkitektoak 1962an jaso zuen hotela egiteko agindua, baina aire-konpainia desagertu zenean, 2001ean, eraikinarekin zer egin ez zekitela gelditu ziren. Azkenean, 500 gelako hotela egin dute. 63


Profile for astero

7h126  

7h126  

Profile for astero