Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

ANDEEN GOIETAKO ZIRRARA

HUASCARAN

Wupatki eta Walnut Canyon

Coloradoko goi-ordokian loratutako kultura indiarra

Samoa

Polinesiako kulturak bizi-bizirik dirauen paradisua

Hargibele

Zuberoa eta Bearno arteko hagina

Tolosa

Okzitaniako hiriari neurria hartzen


Azaleko argazkia: Xabier Amoros

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


1 24 6

46

30 6

38

aurkibidea122

16 Tolosa Okzitaniako Tolosa Estatu frantseseko laugarren hiri handiena da, baina herri txikia dirudi ÂŤneurria hartzenÂť diozunean.

30 Wupatki eta Walnut Canyon Coloradoko goi-ordokian loratu ziren kulturen aztarnek gaurdaino bizirik diraute naturagune izugarriotan.

24 Hargibele Hargibele erpinean bukatzen da Euskal Herria. Zuberoa eta Biarno arteko mugan, gailurrak banantzen ditu bi eskualdeak.

38 Samoa Polinesia ezagutzeko lekurik onenetakoa da, hizkuntza, kultura eta ohiturak bizi-bizirik baitaude uharte honetan.

46 Gifu Honshu uhartean Japoniako ubarroi-maisuak diraute lanean. Milaka urteko lanbide horretan jarduten diren azkenetarikoak dira.

06 Huascaran Peruko Huascaraneko Parke Nazionala 1985an izendatu zuten Munduko Ondare Natural. Han dago, Mendikate Zurian, eta bertan bi gailurreko mendi ederra; Ipar Huascaran (6.768 m) eta bestetik, Hego Huascaran (6.655 m). Horiei gehitu behar zaie hirugarren tontor bat ekialdean, anaia txikia: Chopicalqui (6.354 m). Goi hauetara igo gara tentu handiz.

52 Proposamen tematikoa Munduari eusten dioten eskuak. 56 Hitzorduak Inauteriak, zinema jaialdiak, erakusketak... 58 Liburuen txokoa Oinezko bidaia bat munduaren historian zehar. 60 Gogoan hartu Huairoko liburutegia eta Markemeer aintzira artifizialeko uharteak. 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


KINSHASA Muhammad Aliren garai haiek ongoko Errepublika Demokratikoa aldarrikatu berria zen –zehazki lau urte lehenago– 1974ko urriaren 30ean Kinshasan “XX. mendeko borrokaldia” jokatu zenean. Ring-aren alde batean, Muhammad Ali; bestean, George Foreman. Goizeko laurak ziren, AEBetako telebista kate batek zituelako saioa emateko eskubideak. Boxeatzaileek eskatzen zuten dirutza zela-eta, garaiko bi izen handienen arteko aurrez aurrekoa Afrikako herrialde honetan jokatu zen, orduko presidente Mobutu Sese Sekok Kongoren irudia bultzatzeko dirua mahai gainean jarri zuelako. «Alí, bumaye» (Ali, akabatu ezazu) oihuen artean, Muhammad Ali handiak Foreman menderatu zuen zortzigarren roundean... Eta argazkikoa ez da inoizko boxeatzaile handienaren mailara iritsiko, baina Kinshasan dago, zehazki Martirien Estadioan, eta round batzuk borrokatzeko asmoz gainera. Zer demontre, ez al du itxura beldurgarria taxiaren gaineko gure belagile-boxeolariak?

K

Argazkia: John Wessels

5


Huascaran ZERUA MILIKATUZ ANDEETAN Testua eta argazkiak: Xabier Amoros Oskoz


HUASCARAN

Huascaran ez da edonolako mendia; izan ere, bere baitan hainbat errekor pilatzen ditu. Batetik, Peruko garaiena da. Bestetik, Ameriketako tropiko-arteko gailurrik altuena ere bada, kontinenteko laugarren garaiena eta, azkenik, Lurraren erdigunetik neurtuta, munduko bigarren mendirik altuena da, Chimborazoren (Ekuador) atzetik. 2013an ikertzaileek baieztatu zuten munduko grabitazio indar txikiena duen lekua dela. Bistan denez, ez da edonolakoa... alimalekoa baizik! Dena den, bere alde iluna badu, hainbat zorigaiztoren lekuko izan baitira mendebaldeko Andeetako inguru eder hauek. au ez da mendi isolatu bat. Huascaran izenarekin bi tontor bereizi beharko genituzkee lako. Batetik, Ipar Huascaran (6.768 m) eta bestetik, Hego Huascaran (6.655 m). Horiei gehitu beharko genieke hirugarren tontor bat ekialdean, anaia txikia: Chopicalqui (6.354 m). Inguru guztia Huascaraneko Parke Nazionalean sarturik dago eta 1985an izendatu zuten Munduko Ondare Natural. Kokapen zehatzagoa hau litzateke: Mendikate Zurian, Yungay eta Carhuaz probintzietan, Ancash lurraldean. Izena kitxua hizkuntzatik omen dator eta esanahia

H Huarazeko Arma Plaza eta, ondoan, mendizale bat Don Bosco aterpera iristen, Huascaran bistan dagoela. Erreportajea zabaltzen, ilunabarra lehendabiziko kanpalekuan.

8

«soka mendia edo mendikatea» litzateke. Beste bertsioek diotenez, «tentagarri» eta «erakargarri», edota «biki elurtuak» izango litzateke bere jatorrizko izena. Horregatik guztiagatik, gune hau altxor preziatua da mendizaleen artean. Azken urte hauetan nahiko zail jartzen ari da; izan ere, nahiz eta bere bide arruntetik igotzea oso zaila ez izan, glaziarren mugimenduak direla-eta bere baldintzak guztiz aldakorrak dira urte batetik bestera. Bere «kanaleta» ospetsua da elurjausiak, pitzadura erraldoiak eta eskegitako serac-ak (izotz bloke handiak) direla eta. Hainbat istripuren le-


9


HUASCARAN kuko izan da mendi hau eta Huascaran parkeko inguru hauek. Esaterako, joan den urtarril hasieran Nevado Mateo (5.100 m) izeneko gailurretik jaisten ari zen mendizale talde batek pairatu zuena; elur-jausi baten eraginez, hiru mendizale katalan eta beraien gida perutarra hil ziren. Nevado Mateo ez da inguruetako garaiena; beraz, mendian gutxieneko eskarmentua dutenak soilik ausartu beharko lirateke goi hauetan. Prestaketak eta igoera, goranzko bidean Huaskaran igotzeko Huaraz hiritik abiatuko gara. Huaraz –kitxuaz waras (egunsentia)– 3.050 metrora dago, 140.000 biztanle ditu eta Huaylas Zeharkaldiaren hegoaldean kokaturik dago. Hiria ez da bereziki polita. 1970eko maiatzaren 31n jasandako lurrikararen ondorioz dena berreraiki behar izan zuten. Ondorioz, ez du mantentzen iragan kolonialeko arkitektura estiloaren arrastorik. Aipatutako lurrikarak bortizki astindu zuen inguru hori; besteak beste, Yungay izeneko herria erabat desagertu zen. Hego Huascaranetik mendi puska erraldoi bat jausi zen eta horren ondorioz izandako luiziek eta hondamenak herria mapatik ezabatu zuten; 20.000 lagun hil ziren. Ironikoa bada ere, hilerria baino ez zen zutik geratu txikizioaren ondoren. Huarazetik argi ikusten da Huascaran mendikatea, prestatutako dekoratu panoramikoa izango balitz bezala. Huaraz izan daiteke, ezbairik gabe, Peruko Chamonix, mendizale amorratuen gotorlekua. Hemen, noski, denetarik aurki dezakegu. Izan ere, merkataritza gune garrantzitsua du erdialdean, Arma Plazatik abiaturik, kale nagusiak eta komertzialak kokatzen baitira. Luzuriaga izena du kale nagusi horietariko batek. Kaleko bizitza lasaia da eta inguruetako bilgune garrantzitsuena da. Aipatu dugun bezala, hiria Huaylas Zeharkaldian kokatuta dago. Bertan, Santa ibaiak banantzen ditu inguru honetako Andeetako mendikateak. Alde batera, Mendikate Zuria; beste aldera, Beltza. Izugarria da bi aldeen arteko ezberdintasuna. Alde «beltzean» ez da inondik ere elurrik ikusten. Alde «zurian», berriz, glaziarrak erabat presente daude. Mushon, mando bila Gure mendira hurbiltzeko, Huaylas Zeharkaldia eginez, Santa bailara lagun dugula, Mushoraino iritsiko gara ordubeteko bidaian. Herri xumea da eta honaino ez da asfaltorik ailegatzen. Plaza eta kale bakar batek osatzen dute bere eremu nagusia, baina toki garrantzitsua da mendizaleentzat. Azken erosketak egin daitezke dendatxoan eta bertan hartuko ditugu mandoak eta mandazainak gure zamak goialdera garraiatzeko. Izan ere, lehendabiziko etapa, bederen, batere kargarik gabe egin dezakegu mandoei esker. Ikusgarria da Huascaran bertatik ikusita, ia 4.000 metroko desnibela baitugu


gure aurrean, begi bistan...Mushotik abiatuko gara tontorrerako bidean. Aipatu bezala, lehendabiziko egunean, kanpaleku nagusia helburu, mandoz lagunduta abiatuko gara. Azkenengo etxe, soro eta baratzeak atzean utzirik eukalipto-basoan sartuko gara. Bidean gora goazela aldaketak sumatzen ditugu eta baso eremuak ere aldatzen doaz. Izan ere, goraxeago queĂąuak aurkituko ditugu. QueĂąua Andeetako goi lurretako arbola da. Zuhaitz honek ere errekorrak gordetzen ditu bere baitan: hagitz ongi pairatzen ditu hotz gordinak eta 5.000 metrorainoko eremuetan bizi daiteke. Ez da makala, beraz, zuhaitz honek altuerara egokitzeko duen

gaitasuna. QueĂąuak bakantzen diren eremuan, morrenaren hasieran, kokatzen da kanpaleku nagusia. Terraza eremu atsegina da, 4.200 metroan dagoena. Bistak galtzen dira Mendikate Beltz aldera eta Santa bailarara. Hurrengo egunean belar eta zuhaitz eremuetatik urrunduz, granitozko maldetan sartuko gara, gupidarik gabe gorantz abiatzeko. Lehendabiziko kanpalekuaren bila goazela, bide erdian topatuko dugu Don Bosco mendi aterpea. Honaino irits daitezke mandoak, baina normalean behe kanpalekuraino bakarrik iristen dira. Aterpe sendoa da, ongi hornitua, baina goi denboraldian bakarrik dago zabalik, ekain-irail bitar-

Karga utzita, basoan behera kanpaleku nagusitik. Ondoko orrialdean, Mushoko eguneroko bizitzako irudiak; mandazainak, herriko dendatxoa eta bertako nekazaria.

11


HUASCARAN Handian, pitzadura erraldoia bigarrengo kanpalekutik gertu. Txikian, tontorra eginda, beheranzko bidea hartuta Hego Huascarani begira.

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Huarazera autobusez iritsi ahal da Limatik. Hainbat konpainia daude eta bidaia zortzi bat ordukoa da. Huarazetik Mushoraino garraio pribatua hartu beharko genuke eta ordubete behar da. Huarazen hainbat agentzia daude eta beharrezko guztia antolatu ahal digute.

Ostatu eta jatetxeak

tean, hain zuzen. Barrenean, mundu osoko ikurrak aurkituko ditugu, ikurrinak ere bai. Aurrera segituz, granito eremuari agur esango diogu eta glaziarrean sartuko gara bai ala bai. Gure aurrean jada Huascaranen aurpegi erraldoia ageri zaigu. Beste ordu pare batedo emanda, suabe-suabe lehendabiziko kanpalekura iritsiko gara. Justu-justu Garganta delakoaren magalean, 5.200 metroan gaude. Nonbait, hemendik aurrera, rock-and-rolla hasiko da. Lehendabiziko kanpalekutik bigarrengora joateko Garganta izeneko eremua zeharkatu behar dugu, nahitaez. Oso leku arriskutsua da eta bertan hainbat mendizalek galdu dute bizia elur-jausien ondorioz. Labirinto itzel bat da, serac-ez eta pitzaduraz josita. Bidea aldiro-aldiro alda daiteke, izotzaren mugimenduak direla eta. Horregatik hoberena iragazki erraldoi hau gauez zeharkatzea da, eguzkipean are eta arriskutsuagoa bihurtzen baita. Aldapa gogorrak leuntzen direnean bigarren kanpalekura iritsiko gara. Kanpaleku hau leku ezegonkor batean kokatua dago, bi Huascaranen arteko lepoaren azpian, gainaldean serac erraldoia eta azpialdean pitzadura izugarria dituela. Hemen ezinbestean lo egin behar da hurrengo gauean gorantz abiatzeko. 5.950 metroan gaude, benetako paraje basatian.

Tontorrera heltzeko egunean gaueko ordu txikietan abiatu behar da. Hemendik gailurrera malda piko gupidagabeak gainditu behar dira. Bidean hainbat korridore igaro beharko ditugu 60 graduko maldarekin. Gaua izanda, kopeta-argiaren laguntzarekin ez gara oso kontziente non gabiltzan. Baina hori bai, pitzadurek lagunduko digute etengabe. Egunsentian, Hego Huascaranen faro moduko bat argituko da, paisaia txundigarri bihurtuz. Trontza baten hortzak balira bezala agertzen da mendikatearen tontorreko elur distiratsua. Amaigabeko malda etzan bat gaindituta, azkenean aurrean ditugu Huascaraneko goi lautada eta tontorra bera. Izugarria da lau aldeetara zabaltzen den panorama: 6.768 metroan gaude, zerua milikatzen... Izen mitikoa duten hainbat eta hainbat mendi ditugu aurrean: Alpamayo (1960an munduko mendi ederrena izendatua), Huandoy taldea, Quitaraju, Artesonraju... Jaitsiera, ezinbestean, etorritako bide beretik egin behar da. Orain nahitaez hainbat rappel egin behar dira eta amets bat bezala azkenean bigarrengo kanpalekura itzuli gara. Hurrengo goizaldean kanaletari eutsi beharko diogu berriz ere, eta hori gainditu arte ezin lasai sentitu; izan ere, berebiziko arrisku eremuan gaude. •

Huarazen eskaintza zabala dugu erdialdean. Bertan lo egiteko zein jateko eskaintza zabala aurkituko dugu, maila ezberdinetakoak. Mendian gaudela, Don Bosco aterpean eta aipatutako mendiko kanpalekuetan, kanpin dendetan. Jakina, mendian gaudelarik gurekin garraiatu beharko dugu behar dugun guztia.

Igoera Huascaran igotzeko sei egun eman beharko genituzke mendian. Jakina horri gehitu beharko genioke aldez aurretik egindako aklimatazioa. Bestela, ezinezkoa litzateke altueretara egokitzea.

Noiz joan Huascaran igotzeko garaia ekainetik irailera artekoa da. Hortik kanpo inor gutxi mugitzen da paraje horietan eta Don Bosco aterpea ere itxita dago.


LIWA Tradizioaren eta modernitatearen arteko bidegurutzea iwa basamortua Arabiar Emirerri Batuetako hiriburutik, alegia, Abu Dhabitik, 250 bat kilometrora dago, mendebalderako norabidea hartuta. Saudi Arabiaren mugatik gertu dago, era berean. Beraz, basamortuko tribuen iraganeko ohituren eta XXI. mendeko berritasunen arteko bidegurutzean dagoela esan daiteke. Urteko lehenengo astearekin batera, Liwa basamortua Moreebeko Dunako Jaialdiaren kokagune bihurtzen da. Han ere tradizioak eta modernitateak bat egiten dute, auto, bizikleta, zaldi eta gamelu lasterketak egiten baitira... baina, gure ustez, irudiko gameluei seguruenik ez zaie larregi axola iragan oparo eta bidaiari baten lekuko direla jakitea. Lasterketaren bukaeran jango duten belar goxoak interes handiagoa izango du beraientzat, seguru asko.

L

Argazkia: Karim Sahib

14


Munduari begirada

15


Tolosa OKZITANIAKO BIHOTZEAN PAUSATUZ Testua eta argazkiak: Oriol Clavera

Okzitaniako Tolosa Estatu frantseseko laugarren hiri handiena da, baina herri txikia dirudi «neurria hartzen» diozunean. Bertako kaleetan ibili gara patxadatsu, Okzitaniaren bihotz-bihotzean kokatutako hiri mediterraneo honen historian, xehetasunetan eta giroetan blaitzeraino. oizeko zazpiak dira eta eguzkiaren lehen printzekin kaleak iratzartzen hasi dira. Xume-xume, izpien bultzadarekin, bizitza nagusituz doa kaleetan. Lehenik, beirateetako bristadek fatxaden gorria pizten dute Carriera Metzen, hiriaren alde zaharra erdibitzen duen ardatzean. Bitartean, bizikleta baten itzal estua are gehiago luzatzen da, txirrindulari goiztiarrari aurrea hartu nahiko balio bezala Pont Neuf zeharkatzera doanean, ziurrenik lanera bidean. Izan ere, Sant Sernin basilikako eta jakobinoen eta agustindarren kanpandorreak argitzen ari den eguzki hori bera hiriko zubirik zaharrenari eusten dioten arkuetara ere iritsi da jada. Izenak bestela iradoki arren, Pont Neuf zubiaz ari gara. Itxura gotor baina astunarekin, Pont Neufek bere sei oinarri irmoetan, guzti-guztietan, zulo handi bana du, ibaiak gainezka egiten duenean urak bere bidea egin dezan, horrela, naturaren indar suntsitzailetik babestuta. Pirinioetako Aran haraneko iturburutik –Maladetako mendiguneko lurpeko urak azaleratuz– 150 kilometrotik

G

17


Iluntzen hasten denean, gazteak Pont Neuf inguruan elkartzen dira. Erreportajea irekitzen duen argazkian, Plaça del Capitoliren lurzoruko okzitaniar gurutze handia.

gorako ibilbidea eginda, Garona bene-benetako ibai bihurtuta igarotzen da hiritik. Gure ibilbideari ekin diogu, Saint Etienne eta Carmes auzoetan barneratuz, Metz kalearen hegoaldean. Kaleen amarauna patroi finkorik gabe korapilatzen da. Erdi Aroko harrizko etxe zahar txikien arteko karrika meharrez osaturik, herri tankera hartzen dute bazter horiek, eta horretxek ematen dio hiriari dimentsio eskuragarriago eta atseginagoa oinez ekiteko. Iaia ohartu ere egin gabe, Carmes auzoa zeharkatu dugu. Dagoeneko hasi da bizkortzen azokan eta inguruetako kafetegietan sortutako giroarekin. Paseotxoa erdialdean Saint Etienne auzoan, bere galeria, moda eta diseinuko saltokiekin giro elitista eta lasaiagoko aldean, Carriera de la Crotz Baranhon-etik goazela auzoari izena ematen dion katedralera iritsi gara. Fatxada ikusgarria, harri grisezko ataurrearekin, tenpluaren gainerakoari kontrajartzen zaio. Eta hasiera baino ez da. Arkitekturan adituak ez bagara ere, erraza da ohartzea estilo nahasketa bitxi bat dagoela. Etapaka eta unean-unean eskura izandako materialekin egin izan balute bezala. Estilo erromanikoko nabea ezagutu dugu, baina hutsune sentsazio bitxia ematen du, amaitu gabe balego bezala. Eta gero, MIR espazio estazioa balitz bezala, bizkarrean itsatsita dauka katedralaren gainerako guz-

18

tia, hango arkuak, bueltak, zutabeak, beirateak, aldareak... eta handitasun itzel hori, gorantz begiratzen dugunean ttipitzen gaituena. Eta beherantz begiratu dugunean, zehatzago esanda, kapilau eta apezpikuek beren liturgiak egiten dituzten aulkien azpiko aldera, zurean zizelkaturiko aurpegiak aurkitu ditugu. «Horiek dira miserikordiak», azaldu digu Marinek, andaluziar arbasoak dituen Tolosako gazteak. «Elizgizon zaharrenei atseden hartzea ahalbidetzen zieten, bertan esertzean zutik jarraitzen zutela ematen baitzuen, erregualdi edo meza saio luze haietan». Guk, atseden hartzeko astirik gabe, geure bideari ekin diogu. Metz kalera iritsi gara, eta mendebalderantz jo eta gure hurrengo geltokira zuzendu ditugu urratsak: Agustindarren komentu zaharra (XIV. eta XV. mendeak). Arte Ederren Museoko obrak gordetzen ditu bere geletan, Erdi Aroko eskultura gotiko zoragarriekin, esaterako, Notre Dame de Grasse-ren irudia (14511500), kapitulu-gelan ikusgai dagoen harribitxietako bat. Bestalde, artelan erromanikoak ere badira, tartean hainbat kapitel, eta artista garaikide baten obrarekin, Jorge Pardo kubatarraren (Habana, 1963) lanekin, nahasian daude, iraganaren eta etorkizunaren arteko indar handiko elkarrizketan. Lekuari berari buruz esan daiteke beste maisulan bat dela, zeren eta lau galerietan eta klaustroko lorategian barreiatzen den lasaitasunak, hiri zaharra zeharkatzen duen kale nagusi eta


Goitik behera, eta ezkerretik eskuinera, agustindarren komentu zaharreko irudiak, horien artean Notre Dame de Grasseko ama birjinaren eskultura gotikoa. Behean, eskuinera, Capitolio edo udaletxeko Sala dels Ilustres delakoaren sabaia.

19


20


zalapartatsuenean bagaude ere, txoko berezia bihurtzen du eraikina, benetan merezi du-eta zentzumenei arnasa apur bat ematea. Lurrera itzulita, jatetxe, taberna eta denda txikiz betetako kaleetan barrena eraman gaitu senak, harahona dabilen edo hiriari ukitu mediterraneo eta kaletarra ematen dioten terraza ugarietan zertxobait hartzen dagoen jendearen arteko giro bizian murgiltzera. Nonahi agertzen zaizkigu adreilu gorrixka bereizgarri eta autoktonoaz egindako eraikinak, eta bestela, Erdi Aroko fatxada zaharrak, egurrezko egitura agerian dutenak, 1463ko sute handiaren aurretik nagusitzen zen arkitektura motaren testigantza emanez. Auzoaren iragan komertziala ondo sasoiko dago, baina gero eta gehiago dira, tamalez, gure hiri guztiak homogeneizatzen dituzten marka berberen esku dauden saltokiak. Plaça del Capitoli Kalearen amaieran, iparralderantz, plaza handi bat ikusi dugu. Plaça del Capitoli da, zabalgune handia, eta lurzoruan, okzitaniar gurutze handi bat du zodiakoaren hamabi ikurrekin. Oro har, arropa eta oroigarrien azokak hartu ohi du, eta bertakoak nahiz kanpokoak biltzen dira hara. Hiriaren erdigune neuralgikoa da, eta alde batean ikus dezakegun eraikin erraldoiak eman dio lekuari izena. Adreiluz eta harriz nahasian egindako fatxada handiaren atzean, Opera Antzokia eta udaletxea hartzen ditu. Udalaren egoitzak galazko areto handiak ezkutatzen ditu, 1190. urtean Tolosako kondeek sortu zutenez geroztik hiriaren historian zehar politikagintzaren ernamuin izan diren aretoak. Ilustreen Salan sartu gara, eszena historikoak irudikatzen dituzten pintura handiekin dago apainduta, eta gaur egun ezkontza ugariren lekuko izaten da (ordubetean lau ere bai), eta horregatik askotan ezinezkoa da bisitatzea. Gaur zoria gure alde izan dugu.

Oinez hamar minutu eskasera, Sant Sernin eliza maiestatetsu altxatzen da. Unescok munduko ondare izendatua, Okzitaniako eliza erromaniko handiena da (Estatu frantseseko bigarrena) eta Done Jakue bideko geraleku esanguratsua. Sant Serninen hilobia zegoen lekuan dago kokatua; diotenez, 250. urtean martirizatutako Tolosako apezpikua izan zen bera. Mezatara joan zaleak ez bagara ere, tabernaz taberna ez ibiltzearren –gerorako utziko dugu hori– jakobinoenerako bidean jarraitu dugu. Beste komentu bat, bai jauna. Azkenean den-denak berdinak irudituko zaizkigu! Arrisku hori geure gain hartu eta espero dugu bakoitzaren bereizgarriak ezagutzeko gai izango garela. XIII-XIV. mendeetako monasterio honetan sartzean zur eta lur geratu gara. Nabeak erdi-erdian dauka zutabe lirain eta altuz osatutako ilara, eta antza, horma bat ere bazegoen hor, elizkoi arruntak eta dominikar monjeek elkar ikustea eragozteko, aginduek manatzen zuten bezalaxe. Gaur egun, ordea, pareta kenduta, beirateek eta errosetoiak iragazten dituzten eguzki izpi mila kolorekoek dena margotzen dute egunak aurrera egin ahala kolore ezberdinez. Eta klaustroa suertatu zaigu azken babesleku patxadatsua, gure ibilbidea biribiltzeko, hasi dugun leku berera itzuli aurretik, Garonaren ertzera. Ibaiertzak, ordu honetan, eguzkia Sant Cyprien auzoaren atzealdean amilduz doala, saldoka erakartzen ditu ikasleak. Biztanleria unibertsitario handiko hiria da Tolosa, guztira 461.000 biztanle badira (720.000 metropolialde osoan) 100.000 ikasletik gora bizi baitira bertan. Era berean topaleku eta sozializazio lekua da, laneguna amaitu ondorengoetarako eta hiri txiki handi honek daukan aisialdi eskaintza oparoaren atarikoetarako. Estatu frantseseko laugarren urbea (bere konurbazio eta guzti) bada ere, hiri aproposa de oinez bisitatzeko, edo zergatik ez, bizikletan, alde zaharrean ere norabide guztietan ibiltzeko baimena daukate-eta. •

Goian, ezkerretik eskuinera: Carriera de la Crotz Branhon kalea; Victor Hugo azokako Paul harakina, Simmental d’Aveyron motako behiaren haragi pieza berezia erakusten; Brienneko ibaiertza, bidegorri bezala erabili ohi dutena; eta Cité de l’Espace delakoa. Behean, handian, hegazkingintza eta Airbusen inguruko Manatour museoa.

21


Lerroon ondoan, Carrièra del Marquès de Lafaieta edo Lafayette kalea eta Carrièra dels Filatièrs. Behean, Wilson plaza; eta ondoko orrialdean, udaletxean dagoen Henri Martinen margo handia. Bertan lanean agertzen diren baserritarrak erabili zituen Dalik bere lan batean.


TOLOSA GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Hendaiatik Tolosara tren zuzenak daude SNCF konpainiaren eskutik, eta Tolosa-Matabiau geltokira iristen dira (erdialdetik 1,2 kilometrora). Hendaia-Tolosa autobus linea bat ere badago (5 ordu gutxi gorabehera), eta ziurrenik hori da aukerarik merkeena. Ouibusen autobusak ere hor daude, Tolosako autobus geltokian uzten zaituzte (erdialdetik 1,1 kilometrora).

Azokak

Nabarmentzekoen artean dago Aeroskopia Museoa, abiazioaren historian barneratzeko eta Concorde eta A300B hegazkinen barrura sartzeko aukera ematen baitu, baita era guztietako eta aldi guztietako hegazkinen erakusketak ikusteko ere. [www.musee-aeroscopia.fr] Beste proposamenak are gorago eramango gaitu, Cite de l’Espace delakoak espazio eta gure planeta ulertzeko giltzak emango baitizkigu. Era berean Nazioarteko Espazio Estazioan bizi diren astronauten egunerokoa ezagutzeko argibideak ere ematen ditu. [www.cite-espace.com].

Okzitaniar kultura

Gastronomiaren zaleek atsegin handia hartuko dute alde zaharreko azoketan. Hiri osoan aire zabaleko 30 azoka daude. Horietan salgai zoragarriak dituzten postuak aurkituko ditugu, esaterako, Victor Hugo azokan Paulek erakutsi digun hau: hiru hilabetez pausatzen utzitako txahal haragia (aurreko orrietako argazki batean ikusgai).

Jendarte bizitzan ez dauka presentzia handirik, kaleen izendapen elebidunean eta hiria zeharkatzen duten bi metro lineetako bozgorailuko mezuetan izan ezik, baina Okzitaniako hizkuntzak eta kulturak babesleku dute Ostal d’Occitania, Malcousinat kalexkan, Tolosaren bihotzean.

Airez aire

Informazio gehiago

Tolosak industria aeronautikoan eskualdeko ekonomiarako garrantzi handiko ardatza ez ezik eskaintza turistikoa ere aurkitu du.

Tolosako turismo bulegoan: www.vacaciones-bretana.com eta www.toulouse-tourisme.com.

23


Hargibele ZUBEROA ETA BEARNO ARTEKO HAGINA

Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


HARGIBELE

Hargibele erpinean bukatzen da Euskal Herria. Puntatik ekialdera Baretos bailara dago, Bearnoko lurrak. Mendebaldera, Montori, Maidalena tontor ezaguna, Arbaila, eta haien magalean, Maule eta Donapaleuko belaze etzanak. Hegora, noski, Pirinio handiak: Sudou, Izarbe, San Martingo Harriko harkaitzak, Orhi‌ Urtarrileko frantzipar hotzak eragindako lantzurdak besarkatu ditu goi mendiak, eta kolore zuriz mozorrotu. Lafatigue lepotik igoera laburra du Hargibele haitzak, ordubete eskas. Ez da bide erosoa, mendi samurra. Ezpela eta sasia dira nagusi arroka heze artean, eta besoak erabili behar dira sarri gora egiteko. Begiak ere beti adi, bide zuzena ez galtzeko. Puntan, baina, pasatako komeria guztiak ahazten dira aitaren batean.

26


auxe memorian iltzatuta geratzen den gailurra da, zaila da Euskal Herrian harekin alderatu daitekeen halako beste erpin zorrotzik topatzea. Maidalena izango da, ziur aski, Zuberoan mendizale gehien igotzen den mendia. Maule eta Atharratze gune populatuenetatik esku-eskura dagoelako, eta historia handiko mendia delako. Han goian dagoen ermitatik Orhi mendiak ematen du arreta, erraldoi, baina baita garaiera bera daukan erpin berezi-berezi batek ere. Eta erpin hori Hargibele da. Hagin itxurako triangelu perfektua. Maidalena bezala, 795 metroko mendia. Apala, garaieraz, alboan dituen menditzarrak aintzat hartuz. Ezaugarri fisikoez gain, Hargibelek badu beste piz-

H

garri interesgarri bat. Euskal Herriko ekialdeko mugaldean dago. Handik ekialdera Bearnoko lurrak dira, Baretos edo Baretetze bailara, (Baretous frantsesez). Eretatik datorren bidea Barlanes auzoan barrena sartzen da Euskal Herrian, eta Izarbe mendikate handiko ipar aurpegian gora, Suscousse eta Soudet mendateetara daraman errepide gaiztoa bezain bihurgunetsua marrazten du pagadien artean. Soudet lepotik gertu San Martingo Harria eta Euskal Herriko Pirinioetako gailur garaienak daude. Euskal Herritik atera gabe irits daiteke Lafatigue lepora, Montoritik Hauzera daraman errepide estuan ekialdera egiten duen bidegurutzea hartuta. Hargibele eskalada eskola ezaguna da. Lafatigue le-

Ezkerreko hiru argazki txikietan, eta eskuineko txikian, seinaleen xehetasuna: gezi horia, ataka, zinta eta pintura laranja-gorria. Horiek adi-adi jarraitu behar dira, bide zuzena ez galtzeko. Erdiko argazkian, handian, mendizalea ezpel eta pagadi basoan barrena, gailurrerantz. Eta erreportajea irekitzen duen argazkian, Izarbe mendikatea, Hargibele gailurretik, lantzurdak besarkatuta. Argazki txikian, Lafatigue mendi lepora daraman bidegurutzea, Montori eta Hauze arteko errepidean.

27


HARGIBELE Ezkerreko irudian, Barlanes herrixka, Baretos bailaran, Bearnoko lurretan, Hargibele gailurretik. Sudou, Izarbe eta San Martingo Harriko mendiak ikusten dira hegora. Eskuinekoan, mendizalea Hargibele gailurrean. Ez da mendi erosoa, igoera nahiko zikina eta nahasia da, baina gailurreko ikuspegiak ahalegina egitea merezi du.

28

poan komun bat eta guzti atondu dute, eta dozena erdi auto uzteko lekua ere bai. Eskalada praktikatzeko sei gune ditu hego aurpegian, 250 bide baino gehiago, 20 eta 40 metroko luzera laburrekoak, eta batzuk 8b+ zailtasunekoak. Hormatzar tenteak, beraz. Hargibele zorrotza da bere isuri guztietatik, ez dauka igoera errazik, eta gailurrera heltzeko ahalegin fisiko serioa egin behar da. Azken ordu erdian, behin ezpel eta pagadi itxian sartuta, besoak erabili behar dira, dela zuhaitz edo adarrei ondo heltzeko, dela harri tarteetan makulu sendoren bat bilatzeko. Tarteka, kabitu ezinik, motxila kendu behar da, eta hanka non jarri adi-adi ibili beharra dago. Bi ataka eta seinale gorriak Lafatigue lepotik iparrera egin behar da (540 metro), ur aska baten paretik, langa bat gaindituz. Gailurra gure ipar-ekialdera ikusiko dugu lehen 10 minutuetan. Belazean sigi-saga pare bat egin eta gero, lehen seinale

bat ikusten da, gezi hori batekin. Hor, sigi-sagak egiten jarraitu ordez, mendi magal erditik jarraitu behar da, ekialderantz. Gure azpian geratuko da etxalde bat, 200 bat metrora, eta distantzia berera, Hargibeleko horma tentea. Berehala, eta hala moduz, ataka bi zeharkatuko dugu. Lehenengoa pasata, basoan sartuko gara. Bigarrena zeharkatu ostean halako pintura gorri-laranjak ikusiko ditugu, bai harrietan, baita zuhaitzetan ere. Horiek jarraitu behar dira, oso-oso garbia ez den bidezidor batean barrena. Bidezidorrak irtengunea bilatzen du horma eta belazearen artean, pasabide erraz bat. Mendizalea berehala jabetuko da belar eta hosto zorua atzean utzi eta harri eta ezpel-pago anabasan sartu dela. Bertan progresioa nekosoa da. Geldialdi asko egin behar direlako bide zuzena ez galtzeko. Pintura gorriak bukatuta, zuhaitzetatik zintzilikatuta dauden zintak jarraitu behar dira. Kuriosoa da, baina zintak ez dira Ipar Euskal


Herrikoak, “Udaltzaingoa” leloa baitaramate. Zinta bat edo beste izan, eskerrak mendizaleren batek bidea seinaleztatzeko ardura eta pazientzia hartu duen. Zintak, dena den, motzak dira, eta tarteka urriak. Adi-adi egin behar da bidea gorantz, erreferentziarik ez galtzeko. Arnasa hartu, edo zinta arrastoren bat ikusteko hartzen den tarteren batean zorteko izango zara, agian, eta Baretosko bailara berde dotorea azalduko da magalean: Barlanes herrixka, Sudou eta Iridoi mendiek zainduta, eta Izarbe handia Nafarroa Garaira bidea ixten. Eta halako batean, ezpel zuhaitz eta adarrak baztertzen nekatzen hasia zarenean, hanka zuztarrak kargatzen hasten direnean, begetazioa desagertu eta Hargibele gailurrera iristen zara. Mendi tentea, gailur deserosoa, noski. Lasai eserita egoteko tokiak urri, baina sabeleko orroak apaldu eta goitik dauden bista zoragarriekin gozatzeko aitzakiarik ez. Ipar-ekialdera Ereta eta Oloroe daude, Pirinioetako

ateak. Iparrera Erretzü eta Maidalena, Mauleren gainean. Mendebaldera Montori eta Beguze tontorra, lehen planoan, eta urrunago, Arbaila. Eta hegora Harsüdürra (Eskaleak) eta Orhi, Izarbe eta San Martingo Harriko tontor zuri-zuriak. Eta horien magalean han segitzen dute Barlanes herrixkako etxe eta etxaldeek. Baita Lafatigue mendi lepoak ere. Autoa 250 metro beherago dago, baina desnibelak askoz handiagoa dirudi gailurretik. Oso aereoa da, eta kontuz ibiltzea komeni, sustoak saihesteko. Sustoak susto, presente edukiko duzu luzerako Hargibele. Eskuak osin arrastoz beteta itzuliko zara zibilizaziora, eta esku larruak zergatik ez dituzun jantzi, galdetu, zeure buruari. Biharamunean, besoak kargakarga eginda dituzunean, Hargibeleko pago eta ezpel zuhaitzetan zertan ibili ote zinen hausnartuko duzu. Oinazeak oinaze, tontor eta txoko berezi eta bakarra ezagutu izana geratuko da zure oroitzapenean. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Hargibele Zuberoa eta Bearno arteko mugan dago, Euskal Herriko ekialdeko mugaldean. Gailurrak banatzen ditu bi eskualdeak. Montori herriko lurretan dago gailurra, eta ekialdean Baretos bailara dago. Bearnoko Ereta eta Oloroe, eta Zuberoako Atharratze herriak nahiko gertu daude.

Nola iritsi Baiona abiapuntu hartuz (hara A-63 autobidea hartuz irits daiteke), Pauera daraman A-64 autobidea hartu behar da, eta 4. irteera hartu, Bidaxune eta Donapaleu aldera. Donapaleun Maule-Lextarrerantz joan behar da (D-936, D-11 eta D-918 departamendu errepideak). Maulen Atharratzerantz beste 13 kilometro, eta Atharratzetik Montorira, 5 kilometro. Montoritik argi nabaritzen da Lafatigue lepoa, Iridoi eta Hargibele mendien artean. Hauzera daraman D-759 errepidea hartu behar da, eta kilometro pare batean «Arguibelle» erakusten duen seinaleari jarraitu, maldan gora eta bide estu batetik. Lafatigue lepoan WC erraldoi bat dago, eta aparkatzeko tokia.

Ezaugarriak Hagin harritsu itxura daukan mendi dotorea da Hargibele. 795 metrokoa, eta 250 metro eskaseko desnibela duen igoera. Eskalada eskola ezaguna gordetzen du bere haitzetan, eta igoera bera berezia da. Erosoa lehen 1520 minutuetan, nahiko zikina eta nahasia ezpel eta harri tartean azken ordu erdian. Adi puntu gorri eta zintekin, haiei jarraitzea derrigorrezkoa baita amildegi ertzen batera gehiegi ez hurbiltzeko. Gailurretik ikuspegi bikaina eskaintzen du tontor honek: Maidalena, Arbaila, Orhi, Izarbe, San Martingo Harriko haitzak, Sudou, Bearnoko mendiak…


Wupatki eta Walnut Canyon ANTZINAKO INDIARREN OIHARTZUNA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


WUPATKI ETA WALNUT CANYON

Ameriketako Estatu Batuak historiarik gabeko herrialdea direla esan ohi da. Baina baieztapen horren atzean ahanztura dago, europarrak bertara iritsi aurretik, are egun ezagutzen ditugun jatorrizko nazioen aurretik, Amerika iparraldean beren etxea eraiki zuten kulturen ahanztura. Anasaziak, kohoninak eta sinaguak dira herri horietako hiru. Coloradoko goi-ordokian loratu ziren horiek eta beren aztarnek gaurdaino bizirik diraute naturagune izugarriotan.

32


ure artean uste zabaldua da Amerikaren historia, Rio Granderen ipar ibaiertzaz haraindiko Amerikaren historia, Kolon iritsi zenean hasi zela. Beste toki batzuetan hasiera hori are beranduagokoa dela uste dute:1620an 102 “erromesak� egungo Massachusetts-en “Mayflower� ontzitik jaitsi zirenekoa, hain zuzen. Eurozentrismoaren nagusikeria horretaz ohartuta, pertsona batzuek egungo jatorrizko herrien oroimena aldarrikatzen dute, horiek hor betidanik egon direla sinetsita. Baina nahiz eta errealitatetik gertuago dauden, horiek ere oker daude. Lehenik historia bilakaera delako, eta atabaskan izeneko jendea, esaterako, zein-

G

tzuek AEBetako hego-mendebaldeko zati handi bat okupatu zuten eta okupatzen duten, XIII. mendean heldu ziren Alaskatik eta Kanada iparraldetik. Eta bigarrenik, horiek ere beren arbasoak izan ditzaketelako edo, are, akaso aldatu edo desagertu egin ziren aurreko herrien lurrak zapaltzen dituztelako. Hala, ez dugu 14.000 urte atzera egingo, Beringia pasabidetik lehen asiar biztanleak Amerikara sartu ziren garaira, baina ohi baino atzerago begiratuko dugu. Hori egiteko Arizonako basamortura joko dugu, Coloradoko goi-ordokiaren hegoaldera; bertan garatu ziren kolonaurreko zenbait kultura, eta horien arrastoek bizirik diraute oraindik.

Amildegiaren gaineko terrazak eta higadura Walnut Canyonen. Erreportajea zabalduz, Box Canyon asentamendua; atzean, Lomaki.


WUPATKI ETA WALNUT CANYON Wupatki gunea Arizonan dagoen kolonaurreko arkitekturaren punta-puntako adierazlea da.

34

Intxaurrondo makatzaren arroila Walnut Canyon-en ertzera iritsi garenean sentsazio arraro batek hartu gaitu. Berdez eta zilar kolorez margotuta, zorua gure oinetan hondoratzen da, biltzen gaituen urdin argia berarekin eraman eta beltz ilun batean desagertu arte. Goi-ordokien zerumugaren zabaltasuna zakarki gelditzen da inbutu irregular moduko batean, zerua eta argia irentsiz. Hutsunea mugatzen duten horma bertikalek hegan egitera gonbidatzen dute, espazio horretatik ihes egitera, espazio ia klaustrofobikoa baina paradoxikoki imanak bezala erakartzen gaituen edertasuna duena. Edertasuna eta dramatismoa, biak batzen dira mi-

ragarriki arroila honetan, Walnut Creek ibaiaren korronteek, Mormon Mountainetik iparralderanzko ibilbidean, 60 milioi urtean zulatutako arroila honetan. Eta pluralean hitz egiten dugu, zeren ibaia baino uharra baita, prezipitazioen bolumenaren gorabeheren baitako urtaroko ur-lasterra. Eta horrela, estropezuka, ehundik gora metroko sakonera duen arrakala sortu du, uharte bat dirudien meandro handia eratuz. Bertigozko hegaletan Permiko garaiko hiru formazio geologiko agertzen dira: goiko bi herenetan, Kaibab eta Toroweap-eko kareharrizkoak, eta behekoan Cocorino hareharrizkoak, diaklasa eta laminazio horizontal eta gurutzatu gisako zauri ikusgarriak di-


tuen basamortu zahar baten duna arrastoak. Kalizaren konposizioak eta higadurak goiko aldean sorrarazi zituzten amildegi gainean esekitako erlaitz naturalak. Orografia hori etsaitzat hartu ordez, sinaguek –600. eta 1400. urteen artean Arizonako inguru hauek okupatu zituen kolonaurreko herriak– beren aliatu bihurtu zuten. Era horretan, 1100. urtean amildegi hauetara lekualdatu ziren, hitzak berak adierazten duen bezala, ia “zintzilik” bizitzeko. Erlaitzak handitu zituzten eta arrokari espazioa ostuz familientzako hamarka bizitegi eraiki zituzten. Eta horietan 150 urtez bizi ostean, alde egin zuten, arrazoi jakinik gabe. Galdera nagusi bat datorkigu burura: zergatik hau-

tatu zuten sinaguek hain toki zaila bizilekua ezartzeko? Zein mehatxu, edo aberastasunek, edo biek, bultzatu zituzten arrano habia arriskutsu eta ia iritsezin hau aukeratzera? Tokiak erasoezina dirudi eta akaso hori izan daiteke berau hautatzeko arrazoia. Baina, gainera, ura hurbil izanik eta eguzkia zein itzala izanik, klima errukigabearen aurrean babesa zuten eta landare eta animalientzako elikagaia –urtxintxak, hegaztiak, hartzak eta pumak, indipikondoak, agabeak, pinus ponderosa eta intxaurrondo makatza; azken hau inguruari izena ematen dion Arizona black walnut delakoa da–. Dudarik gabe, beste bi arrazoi dira herri ehiztari-biltzaile batentzat. Walnut Canyon geo-

Goian, Nalakihuren gaineko zitadela eta musker bat. Behean, «blowhole», hots, aire-tximinia bat eta Wupatkiko eraikin nagusia.

35


WUPATKI ETA WALNUT CANYON Lerroon ondoan, ezkerretik eskuinera, Walnut Canyoneko terrazetako gelak eta Wupatkiko pilota jokalekua. Behean, arroilaren ikuspegia.


logia, biologia eta antropologiaren arteko sinbiosiaren adibide ederra da, edota naturak eskaintzen diguna aprobetxatzen iaioa izatearen adibidea. Kraterraren ilunabarreko berotan Iparralderago, atzean San Frantziskoko mendilerroko gailur elurtuak ageri direla, beste asentamendu ikusgarri bat dugu zain; Wupatki. Ingurune zeharo ezberdina da, baita bere egitura eta itxura ere, bere izena hopi hizkuntzatik itzultzean susmatzen dugun bezala: “Etxe garaia�. Arroila batetik erdi basamortua dirudien lautada amaigabera igaro gara, piroklastoz estalia, guztiz horizontalak diren goragune luzeek eta errauts konoek (krater zaharren aztarnak) hautsitako lautadara; idortasuna handitu egin da, baita Moenkopiko hareen okre kolorea ilunabarrean ere. Hemen ez dago harkaitzetako bizitegirik, baizik eta benetako eraikinak. Wupatki da horietako handiena, multzoari izena ematen diona. Hainbat solairuko eraikuntza multzoa da, eta 100 gela baino gehiago, egongela komunala eta pilota kantxa borobil bat ditu. Biztanleria egonkorra 500. urtetik aurrera aurkitzen badugu ere, une gorena XII. mende inguruan iritsi zen. Izan ere, urte batzuk lehenago Sunset Crater-ek inguru hori errautsez estali eta oso emankor bihurtu zuen. Lurrak izugarri handitu zuen bere ekoizteko gaitasuna eta horrek biztanleak erakarri zituen, inguru osoan 2.000 pertsona kokatzeraino. Sinaguak ezarri ziren hemen ere nagusiki, baina oraingoan kohonina eta anasaziek lagunduta (Pueblo indiarrak). Wupatkiri beste zenbait asentamendu gehitzen zaiz-

kio. Lomaki eta Box Canyon-ek landa-lurrak urez hornitzen zituen arroila txiki bat aprobetxatu zuten. Nalakihu-n nekazaritzan aritzen ziren familiak bizi ziren zenbait eraikuntza zituen, bata bestearen gainean jarriak. Horien ondoan, edo hobeto esanda, horien gainean, Citadel izenekoa zutitzen zen, Zitadela, mendixka baten gaineko eraikuntza izugarri bat, ingurunea bere mende hartzen duena eta itxuraz defentsa leku gisakoa izan zitekeena. Gaur egun bere oinplanoa eta pareten arrastoak ikus ditzakegu, basalto beltzezko oinarri solido batean finkatuak. Azkenik Wukoki dago; gerturatzen garenean bere profilak gaztelu baten harresiak gogoraraziko dizkigu, dorre nagusi eta guzti. Beste behin ere, hondar hauetan ibiltzeak misterioz blaitzen ditu gure urratsak. Inork ez daki zergatik abandonatu zituzten XIII. mendearen lehen herenean. Komunitate oparoa sortua zen, geografia zailak eskaintzen zien baliabide bakoitza aprobetxatuz aurrera egin zuena. Baliabide horietako bat ziren Wupatkin ikus ditzakegun blowhole edo aire-tximiniak, lurrazalaren eta lurpearen artean aire hotz edo beroa mugiarazten duen bitxikeria geologikoa; aire egokitu sistema natural gisa erabili zituzten horiek. Antzinako biztanle haiek azalpenik eman gabe joan ziren, herri abandonatu eta kondairen arrastoak lagaz. Hopi-ek diotenez, blowhole-ak Yaapontsa-ren (haizearen espiritua) arnasa dira, eta hildakoen arimak ez dira joan eta zaindari mistikoak balira bezala erne diraute. Eta horrela, belaunaldiz belaunaldi, bizitzaz eta animoz elikatu dute navajoen, hopien eta zunien suaren itzal dardartia. •

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Onena autoz egitea da. Asentamendu biak Flagstaff-etik gertu daude; Wupatki, iparralderantz ordubete baino gutxiagora; eta Walnut, ekialderantz 15 minutura.

Walnut Canyon-eko ibilbideak "Island Trail" delakoak 1,5 kilometro egiten ditu erlaitzetan barrena eta 25 gela ikus daitezke. Gainerakoetara iristerik ez dago. "Rim Trail" delakoan haizpitartearen ertzetik kilometro bat egingo dugu, bista ederrez gozatuz.

Wupatki-ko ibilbideak Herriak bisitatzeaz gain, "Doney Mountain Trail" delakoa egin daiteke, errautsen konoan kokatuko gaituen 0,8 kilometroko ibilbide polita.

Ordutegiak Toki biak Monumentu Nazionalak dira eta bisitatzeko ordutegiak dituzte. Beren webguneetan informatzea komeni da.


Samoa HEGOALDEKO ITSASOETAKO ALTXORRA Testua Argazkiak:

Urtzi Urrutikoetxea Urtzi Urrutikoetxea eta Thinstock


SAMOA

Bere izen soilak hegoaldeko itsasoak, kolore biziak, ur gardenak eta natura tropikala iradokitzen ditu. Polinesia ezagutzeko lekurik onenetakoa ere bada, hizkuntza, kultura eta ohiturak bizi-bizirik baitaude Samoan, eta horiek ezagutzeko aukera bikaina da bertako herrietan gelditzea. Urrun dago gugandik, baina bertara iritsita, irudimenak ekarritako bizipen horiek egiazko bihurtzen dira. Duela 150 urte Robert Louis Stevensonek egin zuen bezala, ia gure antipodetan altxorraren uhartea dago.

40


ur hartu eta berehala jotzen zaitu aurpegian epel tropikalak, eta uharteotako edertasunak, oihanak, sumendiak, ur koloretsu eta gardenak. Edertasun hori berehala atzemango dugu, bai inguru naturaletan, bai herrietan ere. Izan ere, samoarren harrotasunaren oinarrietako bat ere bada, ez alferrik: arta bereziz zaindu eta garbitzen dituzte herriak, bidean nabari den legez, eliza apainak, lorategi zaindu eta koloretsuak eta herritarrak bazterrak garbitzen, behin eta berriz ikusten den irudia da. Samoako lurraldearen zati handia, udalerriek kudeatutako lur komunala da; horregatik, herri bakoitzak

L

dauka bere txokoa txukun gordetzeko ardura. Eta bikain betetzen dute lan hori. Baditu berezitasun batzuk ere: hala, zenbait herri bisitatzean edo hondartzetan egotean, ohikoa da norbait diru eske etortzea. Ez da kopuru handia, baina ordaindu beharrekoa da, herriko nagusiaren izenean baitator, eta herritarren kudeaketaren zati bat ere badelako bisitariei ordainarazten zaien tasa hori. Komunitatea estu lotuta egon ohi da, halaber, kulturalki talka ere badakar tarteka, baina hesi ikusezin hori gaindituta, bizi-bizirik den kultura bat bertatik bertara ezagutzeko aukera bikaina dauka Samoak, Polinesiako beste leku gutxitan bezala. Oso

Handian, fale bat –Samoa osoa falez beteta dago, beti oso kokaleku berezietan–. Txikian, goitik behera, Manono irla txikia eta Mulinuu lurmuturrean mutiko bat. Garai batean hau zen munduan mendebalderen zegoen lekua.


SAMOA Apia Clock Tower. Samoako hiriburuko plaza nagusian dago kaleko erloju-dorrea, eta garraio guztien topagunea da.

42

erlijiosoa ere bada: talde protestanteek indar handia dute –katolikoak ere biztanleen zati handia dira– eta iluntzean herriren batetik baldin bagabiltza, litekeena da kanpai edo maskor doinu bat entzutea: otoitzerako unea da, eta gauden lekuan geldi egotera behartzen du. Ez du luze irauten, baina bertan harrapatzen bagaitu, errespetuz gelditu egin behar da. Autobusez edo autoz igarotzen ari garelarik, aurrera egitea da ohikoena. Igandeetan ere ia erabat geldiarazten da Samoa, goizetan mezatara doaz dotore-dotore jantzita, eta ikuskizun handia da herrian edo bideetan familiak ikustea, edo elizan kantuan entzutea. Gero, ohikoa da bazkari-modu oparoak egitea.

Manonoko lasaitasuna Manono uharte txikiko etxolan lotarako prest ginen, moilan kantak entzun genituenean. Upolu eta Savai’i uharte nagusien artean dagoen irla txikian oso turista gutxi egoten da, eta samoar izaerari oso era berezian eutsi diote. Etxolatik itsasertzera joateko beta hartuta, kantuan eta dantzan entzun dugu ostatuko familia eta haien lagunak. «Igandea amaitu da, eta ilunabarrean batu gara». Zeelanda Berriko telebista bat etortzekoa omen da, eta kantua entseatzen ari dira. Eurekin egotera gonbidatu gaituzte. Kanta batetik bestera, opilak ekarri dituzte. Samoan sartzeko era bikaina izan da: herri txiki bat, familia abegikorra, eta denbora so-


bera elkar ezagutu eta berba egiteko eta bataren eta bestearen kontuak kontatzeko. Lau herri ditu Manonok, eta beste horrenbeste kilometroko perimetroa dauka uharteak, goiz batean txangoa egiteko. Herritarrak lanean, arrantzan, sareak konpontzen edo neska-mutikoak eskolan, bizimodu lasai baina komunitate bizi batean murgiltzeko aukera ederra da, txalupak Upolu uharte nagusira itzuli eta handik Savai’ira joan arte. Samoako hiriburua eta biztanle gehien Upoluk baditu ere, Savai’i handiagoa da, eta merezi du egun pare bat gutxienez gordetzea uharte hau ezagutzeko. Saleologa herri nagusira heltzen da Upoluko ontzia; goizez

iritsiz gero merkatu koloretsua bisitatu daiteke, tropikoko frutak, ortuariak eta Pazifiko hegoaldeko arrain-azoka ere izaten da. Munduaren amaiera Saleologa utzita, ekialdeko kostaldean errepidea herrixka ederren eta urdin ezin argiago bateko itsasoaren artetik doa. Eliza dotoreak, Sappapalin esaterako –Samoan kristautasuna sartu zen lehen herria–, eta fale etxola irekiak ageri dira, familien eta ahaideen topaleku, herrien erdian tarteka, itsasoari begira beste askotan. Oraindik ere faleak dira samoarren topaleku nagusi, eta turismoan ere erabiltzen dira: itsasertzean merke-merke

Apiako katedral kaotlikoa, hiriko bide nagusian, Samoako museoaren parean. Ondoan, goitik behera, bertako autobus koloretsuak eta Manono uharte txikiko neskatoak eskolako uniformez.

43


Lerroon ondoan, dantzetarako jantzita eta Papapapaitai urjauzia, Upolu uhartea zeharkatzen duten mendietan. Behean, Saleaulako laba-zelaia. 1905-1911 arteko Matavanu sumendiaren erupzioek bost herri irentsi zituzten, tartean LMSren (London Missionary Society) eliza. Ondoko orrialdean, Robert Louis Stevensonen etxea eta Upolu eta Savaii arteko ferrya.

44


SAMOA GIDA PRAKTIKOA Nola heldu

Ostatua eta jana

Ia gure antipodetan egonik, haraino iristeko bidaia oso luzea da. Australia, Zeelanda Berria eta Fijirekin ditu konexio gehien, beraz, hiru herrialde horietako bateraino joan behar da lehendabizi, bai ekialdetik, Asian barna, bai mendebaldetik, Estatu Batuetatik. Euskaldunok aski dugu pasaportearekin.

Samoako berezitasunetako bat da ia ez dagoela nazioarteko resort erraldoirik. Badira hotel txukun eta handiak, baina bisitari gehienek ostatu txikixeagoak, familia-negozioak eta faleak, hondartza ondoko lotarako leku sinpleak, hautatu ohi dituzte. Faleek otordu guztiak barne izan ohi dituzte.

Dirua

Mugitzeko Esperientzia ederra da Samoako autobus koloretsuetan mugitzea, baina zenbait lekutara iristeko –edo igandeetan ibiltzeko– ezinbestekoa da autoa alokatzea.

igaro liteke gaua olatuak entzunez. Intimitate gutxirekin, hori bai, hormarik gabeak direlako sarritan, eltxoen aurkako sarea baino ez dutela. Beste batzuk estalki eta guzti edo hormarekin ere hasi dira alokatzen. Gehienetan familia-negozioak dira, otordu guztiak barne izaten dituzte, eta samoarren bizitza ezagutzeko Polinesian beste inon ez dagoen aukera paregabea dira. Saleaulako laba zelaiek ematen dute uhartearen iparraldera ongietorria. Duela ehun urteko erupzioaren ondorena ikusgarria da, orduko herriko harresian eta elizan. Iparraldeko kostalde osoan daude, horratik, antzeko guneak, herrixka zoragarrien ertz-ertzean euretako asko. Safune, Fagamalo, Manase... hondartza ederrez osatutako herrixkak dira, Falealupo inguruko penintsulara iritsi aurretik. Beste inon baino gehiago nabari da Savai’i-ko bizimodu isolatua hemen, tarteka bideak ere asfaltoa galduta, herritarrak bisitarietara ohituta badaude ere; oihana bisitatzeko canopy bat prestatu dute, esaterako, funtsean bi zuhaitz tantai lotzen dituen zubixkaren bidez. Bide nagusitik irten eta penintsulan kostaldetik jarraituta, Mulinuu lurmuturreraino iritsi gara. Garai batean, hemen «amaitzen» zen mundua. X bat margotuta dago zuriz harkaitz bolkanikoetan, turista ugari etorri izan dira «eguna amaitzen» zen lekura argazkia egitera. XX. mendeak esaterako, hemen izan zuen azken unea, planetan gainontzekook XXI. mendean sartu berri ginela ordurako, nazioarteko data-lerroa, Ozeano Barea erdi-erditik zeharkatzen duena, justu mendebaldera geratzen baitzaio. Literalki, «biharamuna ikus» zitekeela esaten zen. Hau da, Samoan igandea zen artean, astelehena zen handik mendebaldera. Hori guztia 2011ko abenduaren 29ko gauerdian amaitu zen: abenduaren 31ra pasa ziren, hau da, ez zen 30ik egon, eta aurrerantzean eguna amaitzen zen lekua izan ordez, eguna hasten den lekura pasa ziren. Horregatik, Samoa Euskal Herritik hamaika ordu aurrerago dago gure udan, eta hamarrera neguan. Izan ere, XX. mendean AEBetara begira egon baziren ere, egun Asia eta Australiarekin askoz harre-

Tala du izena Samoako diruak. Oro har Euskal Herria baino merkeagoa da, baina trukean dirua gal liteke. Euroa baino, AEBetako, Australiako eta Zeelanda Berriko dolarrak dira trukerako gehien erabiltzen diren dibisak.

man gehiago dituztela ohartu dira, eta egun berean egoteko egin zuten aldaketa. Upolu Data bakarrik ez, gidatzeko modua ere aldatu zuten arrazoi beragatik duela hamarkada bat: AEBetan –eta Euskal Herrian– bezala bolantea ezkerrean izan ohi zuten eta eskuinetik gidatu, baina auto gehienak Asiatik zetozela-eta, Japonian edo Australian bezala ezkerretik gidatzen hasi ziren. Apia erdialdean, ondo erreparatuz gero, garai bateko gezi eta lerroak ikus daitezke asfaltoan erdi ezabatuta, Samoako museoaren eta Clocktower edo erlojuaren artean. Samoan hiri dei dakiokeen leku bakarra da Apia, egiaz hura ere oso handia ez den arren. Bertako museoa oso interesgarria da, horratik, eta asteazken goizetan doako emanaldia egiten dute bisitariek Samoako kultura ezagutu dezaten: musika, hizkuntza, dantzak, janaria eta tatuajeen tradizioa, besteak beste. Merezi du beraz Apian geldialdia egitea, baina ezin ukatu gehienek uharteko gainerako lekuetan egiten dutela egonaldia. Hegoaldeko kostaldera doan errepidean joanda lehen geltokia Villa Vailima da, Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen etxalde kolonial dotorea, eta ezinbesteko bisitalekua “Altxorraren Uhartea”-ren zaleentzat. Stevensonen hilobia Vaea mendian dago. Uharte erdian ur-jauzi eta oihanez gozatzeko O Le Pupu-Pu’e parke nazionala dago. Bisitari gehienentzat Samoako irudi nagusia Lalomanuko hondartzak dira, hego-ekialdean. Harea zuri eta fina, ur gardena eta fale koloretsuak itsasora begira (urpean aritzeko, berriz, badira leku hobeak, duela hamar urteko urakan batek inguruko urpeko bizitza kaltetu baitzuen). Bidean, Tosua Trench dago; sumendiek eta labak markatutako uhartean, itsasoak sortutako bihurrikeria zoragarri bat da, itsasoa lurrean barneratzen baita, eta eskailera artez batetik jaisten da uretaraino. Eta Lalomanura bueltan, musika eta kantuak entzuten dira, Polinesiako doinuek itsasoarekin bat egingo balute legez. • 45


Ubarroi-maisuak MILAKA URTEKO LANBIDEA

Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Martin Bureau 47


JAPONIA

Shuji Sugiyamak 46 urte ditu eta Gifu hiriko ubarroimaisuetan gazteena da. «Usho» deitzen zaie Japonian «ukai» izeneko arrantza usadio zaharra mantentzen dutenei, eta Gifukoa da, izan ere, milaka urteko lanbide horretan jarduten den azkenetarikoa. Etxe Inperialaren babespean dauden bederatzi ubarroi-maisuen taldeko bat da Sugiyamarena, alegia, eta guk geuk nola aritzen diren ikasteko aukera izan dugu.

48


au beltza Gifu hirian, izen berdineko prefekturaren hiriburuan. Honshu uhartearen erdian gaude, Japoniako artxipelagoaren uharterik jendetsuenean, itsasertzik ez duen prefektura bakarrenetarikoan... baina, hemen, itsasorik ezean, Nagara ibai ederraren urak dituzte. Kinka mendiaren magalean, azken 1.300 urteetan beren arbasoek egin dituzten keinu berdinak errepikatzen dituzte Shuji Sugiyamak eta bere kide usho-ek. Sugiyama urertzean dago txaluparen karelean eserita, zirkinik egin gabe, pentsakor, bere lankideak hitz egiten ari diren bitartean. Taldeko gazteena da, Etxe In-

G

perialak Japonian babesten dituen bederatzi ubarroimaisuen artean gazteena. Ukai arrantza ohitura galtzear zegoenean, 1890. urtean hainbat erakundek hitzartu zuten babes legeari esker iraun du ogibide zaharrak eta, horren truke, Sugiyamak bezala baimen ofizial hori duten beste kideek urtean zortzi harrapaketa eskaini behar izaten diote Enperadorearen Etxeari. Ubarroi-maisu baten soldata sinbolikoa da oso (8.000 yen hilean; hau da, 61 bat euro), baina hainbat diru laguntza publikori esker osatzen da jasotzen duten benetakoa. Arrantzarako ordua gerturatu ahala, maisuen laguntzaileak txalupetara igotzen hasi dira, tentu handiz,

Handian, ubarroimaisu baten laguntzailea. Beheko irudietan, Shuji Sugiyama bere ubarroiak prestatzen arrantzan hasi aurretik. Erreportajea irekitzen duen argazkian, Sugiyama jantzi tradizionalekin.

49


Gifu herriko «usho» taldea elkarlanean. Txapel eta alkandora urdina daramate, lastozko gona eta sandaliak.

50

eduki preziatua gordetzen duten banbuzko kaiolak. Barnean ubarroiak daude. Lanbide honek ardura eta erabateko prestasuna eskatzen du, «urteko 365 egunetan», Sugiyamaren hitzetan. Sugiyama bera arduratzen baita bere hamasei ubarroien zaintzaz. Udazkenean Ibaraki prefekturan (Tokioko ipar-ekialdean) ehizatzen dituzte hegaztiak, migrazioak aprobetxatuz. Hiru bat urte behar izaten dira ubarroiak hezteko eta gatibutasun egoeran 30 urte bat bizi ahal izaten dira. «Elkarrekin bizi gara gizakiak eta ubarroiak, eta horregatik ahal dugu arrantzan egin. Beste norbaiten hegaztiekin ezin izango nuke arrantzan egin», aitortzen du Sugiyamak. Jantzi tradizionalak daramatzate: txapel eta alkandora urdinak, zuziaren sugarretatik babesteko; lastozko gona, ura eta hotzetik gordetzeko, eta orpoa bistan uzten duten sandaliak, labaintzeko arriskua ekiditeko. Elkarrekin egiten dute arrantzan. Toki zehatz batera iritsi, eta zuziak piztu ondoren, beita prestatzen dute; hau da, ayu izeneko amuarraina. Gero, txandak zozkatu ostean hegaztiak askatzen dituzte, hori bai, lotuta eta lepoaren inguruan lokarri bat dutelarik, arrainak irentsi ez ditzaten. Ibaiko ur ilunetan pulunpatzen den “lanegun” bakoitzean, hegazti bakoitzak 40 bat arrain inguru hartzen dituela diote. Ikusgarria da oso eta turismoarentzat amu ere bihurtu da. Denboraldia maiatzetik urrira arte hedatzen da. Sugiyamak aitarengandik ikasi zuen lanbidea, bost belaunalditan landu baitute bere etxean. Hain zuzen, arrantza mota hau belaunaldiz belaunaldiko transmisioari esker iritsi da guregana. Europan eta munduko beste toki batzuetan ere landu omen zen iraganean, baina galdutzat ematen da Japoniako artxipelagoko hamabi guneetan eta Txinan izan ezik. •


JAPONIA

51


proposamen tematikoa

MUNDUARI EUSTEN DIOTEN ESKUAK Eskuaren sinbologia oso zabala da. Immanuel Kant-en (1724-1804) hitzetan, ÂŤeskua gizakiaren kanpoko burmuina daÂť, sortu eta suntsitu egiten duelako, besarkatu eta errefusatu era berean. Historian zehar, artista askok inspirazio iturri izan dute... eta guk, bidaiatzeko aitzakia. Testua: Jon Agirre

Holokaustoaren oroimenezkoa (Miami) Kenneth Treister arkitektoak diseinatutako Holokaustoaren Oroimenezko Monumentua 1990ean inauguratu zen, Europan Bigarren Mundu Gerran hildako sei milioi juduak gogoan izateko. 13 metroko eskultura honek zerura luzatutako beso bat irudikatzen du; Auschwitzetik bizirik atera zirenen zenbakia jarri zuten tatuaje batean irudikatuta eta, barneko harresian, hildako guztien izenak.

Boteroren eskua (Madril) Castellana pasealekuan ezarritako esku hau 1994an Fernando Boteroren lanen erakusketa batean zegoen. Telefonica Fundazioak erosi eta Madrili eman zion. 500 kilo brontzez egina, Fernando Boteroren oparotasun estiloaren adibide garbia da. Madrilen ere Mario Irarrazabal txiletarraren beste esku bat aurkituko dugu Juan Carlos I.a parkean. 52


Atacamako basamortua (Txile) Atacamako basamortuko eskua agian mota honetako eskultura multzorik ospetsuena da munduan. Mario Irarrazabal artista txiletarren lan hau hormigoi armatuarekin egina da eta 11 metroko garaiera du. Antofagasta hiritik 75 kilometrora kokatuta dago, Panamerikar errepideko 5. Ibilbidearen ondoan, eta bertara iristean gauza bat egin behar dugu: hausnartu.


proposamen tematikoa Tulsa (Oklahoma) AEBetako Oklahomako estatuan kokatutako Oral Roberts Universityra gerturatzen diren guztiak otoitz egiten ari diren bi esku hauekin egingo dute topo. Brontzean egina dago, campusaren sarreran kokatuta eta mardula da; 18 metroko garaiera eta 30 tonako pisua du.

Glarus (Suitza) Suitzako kantoirik txikiena da Glarus. Mendien artean babestuta, Glärnischen mendikatearen magalean dago. Han aurkitu dugu Esku Babeslea, horrela izendatu baitzuten eskultura hau Eva Oertlik eta Beat Huberrek. Ekologiari eta ingurumenari behar duten arreta eskaini diezaiegun sortu zuten.

Ramsgate (Kent) Molekula bat eusten duten esku erraldoi hauek Ramsgate herriko Westcliff pasealekuan daude, Kent-en (Ingalaterra). David Barnesek brontzean egindako lan honek inguru honetan medikamentu berritzaileen asmakuntza goraipatu nahi du. Beste detailetxo bat; hemen National Cycle Network ibilbideek bat egiten dute. 54


Urrezko Zubia (Vietnam) Zerrenda berezi honetara gehitu zaizkigun azken eskuak Vietnamen iaz zabaldu zen Urrezko Zubi edo Cau Vang-en daudenak dira. Pasabide panoramiko eta kurbatu bati eusten dioten bi esku erraldoi hauek zeruari begira daude. 2018ko ekainean zabaldu zen altzairuzko egitura honek 150 metroko luzera du eta 1.400 metrora kokatuta dago, Danang hiriko kanpoaldean, Va Viet Anh ingeniariaren ardurapean. Eskuak harrian zizelkatuta dirudien arren eta goroldioz beteta, bertan ehunka urte eramango balituzte bezala, altzairu herdoilgaitzez eta beira-zuntzez egin dituzte. 55


HITZORDUAK

URTE BERRI TXINATARRA (MUNDUAN ZEHAR)

KEW (INGALATERRA)

Otsailaren 5ean Txakurraren urteari agur esan ondoren, txerriaren urtean sartuko gara otsailaren 5ean. Txinan jai hartuko dute otsailaren 10era arte, Urrezko Astea Mendebaldeko Gabonen antzekoa izaten baita; milaka lagunek bidaiatzeko aprobetxatzen dute, batzuek urrutira, senitartekoekin urte berria ospatzeko asmoz. Dena den, 4.000 urteko historia duen ospakizun hau mundu osoan zehar ospatzen da. Esaterako, Madrilen desfile ikusgarria egingo da Txinako enbaxadak antolatuta hiriko erdiguneko kaleetan, faroltxo flotatzaile, herensuge erraldoi eta zuzeneko musikarekin.

Otsailaren 9tik martxoaren 10era Kolonbiako lore nazionala da orkidea eta Latinoamerikako herrialde honen biodibertsitate oparoaren ikur bihurtu den orkidea bera izango da protagonista Ingalaterrako lorategi botaniko ospetsuenaren urteko hitzordu jendetsuenean. Keweko Lorategi Botanikoa (ingelesez, Royal Botanic Gardens, Kew) Londreseko hego-mendebaldean dago, Richmond upon Thames udalerriko Kew eremuan. 120 hektarea ditu eta berotegiak, natura eta loreak maite dituztenentzat paradisua da. www.kew.org

VENEZIA ETA IVREA (ITALIA) Otsailaren 17tik martxoaren 5era Inauterietan bete-betean sartuko gara otsailaren bukaeran eta guk, nola ez, mundu osoko ezagunenetarikoei erreparatuko diegu, gertu gelditzen zaizkigulako. Antifaz edo maskara baten atzean ezkutaturik, veneziarrek beren sormen eta dotorezia uzten dute agerian. Otsailaren 16an Uraren Jaiarekin hasiko dira aurten eta martxoaren 5ean bukatuko dira ÂŤSvolo del TurcoÂť-rekin (turkiarraren hegaldia). Beste mota bateko inauteri batzuk ezagutzeko gogoa pizten bazaizue, iparraldean kokatutako Ivrea herrixkako jaira joan zaitezkete. Laranjekin egiten den borrokaldia klasiko eta dibertigarria bihurtu da. Hori bai, martxoaren 2tik 5era ospatzen da. http://www.carnevale.venezia.it eta www.storicocarnevaleivrea.it

56


ErakusketaK LAZA (GALIZIA) Otsailaren 28tik martxoaren 5era Ourenseko Laza herrian kalera mozorrotu gabe ateraz gero, jai duzu. Seguruenik kolperen bat jasoko duzu. “Estroido” edo inauteri galiziar zahar honetan Os Peliqueiros talde koloretsuak espiritu gaiztoak uxatzeko ateratzen dira... eta, bide batez, bidean mozorrotu gabe aurkitzen dituztenei kaskarreko bat ematen diete. turismodegalicia.org

ARCO AZOKA MADRILEN

Arte garaikidearen salerosketarako azoka nagusia bihurtu da Arco, Madrileko Ifema gunean urtero ospatzen dena. Polemikaz inguratuta beti –iaz, esaterako, preso politikoen inguruko artelan batek hautsak harrotu zituen–, otsailaren 27tik martxoaren 3ra egingo da. Sarrerak, 20 euroan. Peru izango da herrialde gonbidatua, eta goiko argazkiko lana, mingainez eginikoa, ikusi ahal izango da aurten. www.ifema.es/arco

BERLIN (ALEMANIA) Otsailaren 7tik 17ra

DALI ETA PERPINYÀ

Iritsi da neguko Europako zinema jaialdirik onena. Lone Scherfig zinemagile danimarkarraren “The Kidness of Strangers” filmarekin zabalduko da otsailaren 7an aurtengo hitzordua. New Yorkeko neguan bizirik irauten ahalegintzen diren pertsonak protagonista. www.berlinale-de

Martxoaren 31ra arte izango dira zabalik Katalunia frantseseko Perpinyà herriak Salvador Daliri eskaini dizkion bi erakusketak. Batean, “Dali hommage” izenburuarekin, munduko argazkilari handienek artista katalanari egin zizkioten argazkiak daude ikusgai. Besteak, “Dali vu par les photographes de L’indep”-ek, “Indépendant” egunkariko irudiak berreskuratzen ditu. www.perpignantourisme.com

VASARELYREN ATZERA BEGIRAKOA Aurten Parisen zabalduko diren erakusketa garrantzitsuenen artean dago otsailaren 6tik maiatzaren 6an Pompidou zentroan ikusgai egongo den “Vasarely, le partege des formes” lana. Victor Vasarely (Hungaria, 1908-1997) arte optikoaren buruetako bat izan zen Europan eta erakusketa hau Estatu frantsesean inoiz egin zaion atzera begikorik handiena da, itxura denez. www.centrepompidou.fr 57


liburuen TXokoA

OINEZKO BIDAIA BAT MUNDUAREN HISTORIAN ZEHAR

Sara Baxter Blume, 2018 Ingelesez “A History of the World in 500 Walks” (Thunder Bay Press) 400 orrialde. 23,66 euro

unduaren historia ezagutzeko aukera oinez egin daitezkeen 500 ibilbideren bitartez. Ez da lan makala Sarah Baxter bidaiari, kazetari eta idazleak bere gain hartu duena. Argazki ederrez eta mapez hornitutako liburu honetan Norfolken (Ingalaterra) jaio eta egun Bathen bizi den eskarmentu handiko bidaiari honek gizakion hastapenetik eta mendeetan zehar erromesek eta abenturazaleek gure planetan zirriborratu dituzten ibilbideak egin eta gero paperera eraman ditu. Bide batez, haiek utzitako arrastoak azaleratzen dizkigu, kultura, historia eta natura batzea izan baitu xede. Bidaiekiko eta naturarekiko duen grinak bultzatuta, Asia, Zeelanda Berri eta Ameriketako Estatu Batuetan bidaiatu zuen Sarah Baxterrek idazteari ekin aurretik. Hamar urtetan zehar “Wanderlist” aldizkariko editorea izan da –«bidaiari independentearen biblia»-tzat joa– eta harrezkero hainbat artikulu argitaratu ditu “The Guardian” eta “The Telegraph” egunkarietan. Lonely Planet argitaletxe ospetsuan ere hainbat kolaborazio egin ditu. Liburua “A History of the World in 500 Walks” izenburupean argitaratu zuen 2016an, ingelesez. Blumek orain gaztelaniara ekarri du eta 2018an Geoplanetak “Lugares sagrados” eta “Guía para la luna de miel perfecta” kaleratu zizkion.

M


THOREAUREN AITZINEKOA

KLASIKO BATEN BERRARGITALPENA

Susan Fenimore Cooper (1813-1894) naturalista eta idazle estatubatuar bat izan zen, kultura handikoa, agian John Fenimore Cooper (“Azken mohikanoa” liburuaren egilea) idazlearen alaba izan zelako. Orain bere lana lehenengo aldiz argitaratu dute gaztelaniaz eta horretarako naturari buruzko literaturaren klasikotzat jotzen den liburua aukeratu dute; hau da, 1848 eta 1849 artean idatzi zuen egunerokoa. H. D. Thoreauren “Walden” ekologiaren klasikoaren aitzindaria da, gainera, lau urte lehenago idatzi zuelako.

Mende laurdena joan da Anjel Lertxundik “Otto Pette” argitaratu zuenetik eta hori dela-eta euskal letretara berrikuntza ekarri zuen obraren edizio eguneratua argitaratu du Alberdania argitaletxeak. Obran, Erdi Aroko fikzio bat eraikitzen du Lertxundik, non Otto Pette pertsonaia nagusiak pertsona arrotz baten bisita jasoko duen: ezegonkortasuna ekarriko du arrotzak protagonistaren bizitzara, bere etxean arrotz sentitzera eramateraino. Liburua idazteko Stendhal-en “Le Rouge et le Noir” klasikoari eutsi ziola esan du noizbait Lertxundik.

Diario rural. Apuntes de una naturalista Susan Fenimore Cooper Pepitas de calabaza, 2018 320 orrialde. 22,00 euro

ABENTURAZALEEN URRATSEN ATZETIK Xavier Moret (Bartzelona, 1952) kazetari eta bidaiariaren erreportajeak behin baino gehiagotan irakurriko zenituzten orrialde hauetan. Orain kaleratu berri duen azken liburuagatik dator gurera. Ekialdeko Afrikan barrena lehen abenturazale europarren oinatzen atzetik ibili da Moret. Egia esan, abiapuntua Zanzibar izan du, bertatik atera baitziren kontinentean barneratu ziren espedizio gehienak. Ondoren Tanzaniara joko du, Stanley eta Livingston elkartu ziren tokira,eta jarraian Uganda, Kenya eta Kongo erakutsiko dizkigu. Tras los pasos de Livingstone Xavier Moret Planeta de Libros, 2018 364 orrialde. 17,00 euro

Otto Pette Anjel Lertxundi Alberdania, 2018 240 orrialde. 18,00 euro

URUGUAIKO ISTORIO MALENKONIATSUA Uruguai, 1973ko estatu-kolpearen ondorengo diktadura militarra. Santiago kartzelan dago, eta bere familia, berriz, Mexikon erbesteratuta. Nork bere ikuspuntutik, eta nork bere tonu eta estilo berezia erabiliz, bost pertsonaia nagusiek beren esperientzien berri ematen dute, beren kezkak, beldurrak eta desirak elkarri azalduz. Injustizia, zapalkuntza, borroka, militantzia, maitasuna, traizioa… behin eta berriro agertzen dira pertsonaien ahotan Benedettik 1982an idatzi zuen liburu honetan. Udaberri kantoi-hautsia Mario Benedetti. Itzulpena: Aiora Jaka Erein, 2018 256 orrialde. 15,00 euro

59


Gogoan hartu

HUAIROKO LIBURUTEGIA NATURAZ BLAITUTAKO IRAKURRALDIAK Txikia da, baina hain atsegina eta lasaigarria, ezen galdera honetara bultzatzen baikaitu: Eta zergatik ez dituzte horrelako liburutegi ederrak egiten gurean? Proiektu xume hau Txinako Huairou herri txikian dago, Pekin hiriaren bizitza estresagarritik pare bat ordura, naturan txertatutako toki ederrean. Atelier Li Xiaodong arkitekto taldeak sortu duen lan honek bere helburuak bete-betean lortu ditu; irakurketa gunea gauzatu nahi baitzuten inguruko naturak eskaintzen duen lasaitasun eta kontenplazio giroan. Hori dela-eta, herriaren erdigunean eraikin berri bat gehitu beharrean, mendiko lur batzuk bilatu zituzten, herritik oinez bost minutu eskasera daudenak. Kanpotik oso xumea da, herrian erabiltzen diren materialak ikertu ondoren, arkitektoek etxe guztietan aurki daitezkeen zurezko makilez estali baitute eraikina. Hau da, Huairouko etxeetan kozinatzeko eta berotzeko erabiltzen diren makilak arkitekturarako osagai bihurtu zituzten. Barnean, beraz, beira –egun osoan argitasuna bermatzeko– eta egurra dira nagusi, osagaiak naturaz inguratuta egoteak eskaintzen duen lasaitasun giro hori aprobetxatuz.

60


BOST UHARTE BERRI, MARKEMEER AINTZIRAN Argazkia: Bram van de Biezen

Markemeer aintzira artifiziala Europako ur gezako lakurik handiena da. Herbehereetako iparraldean kokatuta dago eta 700 kilometro koadroko hedadura du. Itsasoari lapurtutako gune honek olatuen maila egokitzea du xede, uholdeen kontra erabiltzen baita drainatzeko sistema bati esker. Markemeer-ek iraganean balio ekologiko handia zuen, baina tamalez azken hamarkadetan bere ekosistema oso kaltetua suertatu da ondoko Ijsselmeer aintziratik banatzeko eraiki zen dikearen erruz. Lehen korronteak arrastaka eramaten zituen sedimentuak aintziraren hondoan erortzen hasi ziren eta, hori dela eta, ura zikindu eta arrain, hegazti, landare eta moluskuen populazioak murrizten joan ziren. Hori ekiditeko, eta bi urteko lanen ostean, duela gutxi bost

uhartez osatutako artxipelagoa sortu dute teknika berritzaile bat erabilita, lohiz eraiki baitira uharteak. Helburua: aintziraren ekosistema sustatzea. 1,2 kilometroko korridorea induskatu dute uharte nagusian, korronteek lohia mugi dezaten. Oraingoz, 30.000 enarak atseden hartu ahal izan dute bertan eta urrian 127 landare mota zenbatu ahal izan zituzten, gehienak haizeak eramanak. Uretan «plankton eztanda» bat izan da, André Donker basozainaren hitzetan. Artxipelagoari “Marker Wadden” izena jarri diote eta bertara iristeko, urak zeharkatu behar dira Lelystad portutik aterata. Portutik zortzi kilometrora dago uhartedia, eta berau sortzeko ekimena Natuurmonumenten GKEarena izan da. 61


LABURRaK

» SELFIERIK EZ «KAPSULATUTAKO» GLORIAREN ATARIAN antiago de Compostelako Gloriaren Ataria berriz ere bisitatu daiteke, baina horretarako neurri zorrotz batzuk jarri dituzte; debekatuta dago bertan selfierik egitea eta sarrera ordaindu beharko da (10 euro; hori bai, egunero 50 gonbidapen banatuko dira). Zorrotz jarri dira era berean tokiaren edukierarekin, txanda bakoitzean 25 bisitari sartuko direlako. Beraz, ez dira uda partean egon ziren ilara luzeak ikusiko, modu antolatu batean egiteko asmoa baitago. Udan 80.000 bisitari pasa ziren bertatik. Itxitura estanko batek babesten du artelan eder hau katedralean burutzen ari diren zaharberritze lanek sor dezaketen zikintasunetik. Lanok 2021erako bukatzeko asmoa dute, Done Jakueren urtearekin batera.

S

PABLO ESCOBARREN «OMENEZKO» TABERNA PARISEN ariseko kolonbiar komunitateari ez du oso gogo onez hartu Pariseko erdialdean ateak zabaldu berri dituen “Medellin” izeneko taberna. Pablo Escobar narkotrafikatzailea goraipatzen duen gaueko klub honek polemika bizia sortu du sare sozialetan. Netflixek ekoitzitako “Narcos” telesailak Escobarren inguruan sortu duen miresmena ez omen dator bat bere benetako krudeltasunarekin. Marceau etorbidean dago eta sarreran “Chez Pablo” dioen kartel xume bat du... eta adi, barnean taco bat jateko 90 euro ordaindu beharko duzue!

P

SEGUNDO FRENTE, RAUL CASTROREN ERRETIROKO HERRIA ierra Maestra mendikatean galduta dago Segundo Frente herria, Kubako ekialdean. 40.000 biztanleko hiri honi “Raulen herria” deitzen diote, Raul Castro presidente ohiak bere bizileku izateko aukeratu duelako. Maiz joaten omen da Segundo Frentera eta, diotenez, 2021ean, Kubako alderdi komunistaren zuzendaritza uzten duenean, bertan finkatzeko asmoa dauka. Herrian bertan dago lurperatuta, mausoleo batean, Vilma Espin gerrillaria, Raulen emaztea izan zena. Segundo Frenten lau izarretako hotel bat eraikitzeko proiektua ere ba omen dago.

S

ETXE ORRATZAK Txinako ekialdeko Jiangsu eskualdeko Yangzhou hiriko zerutik hartutako irudi honi so egitean, burura etorri zaigun lehen gauza “Blade Runner” filma da. Irudiak zientzia fikziokoa dirudi, egia esan, baina bertakoak erabat ohituta daude.

ERROMAKO ITURRIETAN JASOTAKO TXANPONAK, CARITASENTZAT irginia Raggik, Erromako alkateak, zera agindu dio Caritas erakundeari; Fontana di Trevi eta hiriko gainerako iturrietan bildutako txanpon guztiak diozesiar erakundearentzat izango direla... beti bezala. Arazoa zera da, 2017. urtean udal ordenantza batek ebatzi zuela ordura arte Caritasi ematen zitzaion dirutza hori aurrerantzean hiriko monumentuak eraberritzeko erabiliko zela. Dirutza da, benetan, urtero 1,5 milioi euro jasotzen baitira Erroman. Turistek iturrira jaurtitzeko ohiturari jarraitzen diote, hori eginda Erromara itzuliko direla sinetsita. Hainbat bilera egin dira azken hilabeteetan, Caritasek eta Eliza katolikoak ez zutelako begi onez ikusten diru iturri honen desagerpena.

V

USOEN EDERTASUNA Hemen ez ditugu orokorrean asko maite, baina Pakistanen, ordea, miretsi egiten dituzte bertako usoak. Irudian, Lahoren prestatu dieten etxe dotoreetako bat.

62


GAMELUEN APAINKETA DOTOREA Megumi Takechi japoniarra ile-apaintzailea da lanbidez baina egokiago litzateke artista dela esanez definituko bagenu. Urtarrilaren hasieran ospatu zen Bikaner Camel jaialdian, Rajastanen (Indiako mendebaldean), gameluen apainketako lehiaketan bigarren saria jaso zuen Takechik argazkiko gameluari egin zion «berokiaren» diseinuagatik. Artaziak hartuta eta, pazientzia handiarekin, erlijio desberdinen ikurrak marraztu zizkion hain eder gelditu zen gamelu dotore honi.

GALTZIK GABEKO EGUNA Hotz handia egiten zuen New Yorken urtarrilaren 13an, baina “No Pants Subway Rice” hitzorduan parte hartu zuten ehunka lagunei ez zitzaien inporta. Metrora iritsi, galtzak edo gonak kendu eta «etxean ahaztu zitzaiela» aitzakiarekin jai giroan aritu ziren.

IBAIRAKO BIDEAN Kontrako dirudien arren, erdi biluzik eta armaturik doazen gizon hauek asmo onekoak omen dira. Sadhu edo gizon santuak Sagan ibaiko uretan bainatzera doaz, Markar Sankranti jaia handian. Aurten, urtarrilaren 15ean ospatu zen.

PALESTINAR JANTZI TRADIZIONALA, «TRENDING TOPIC» Emakume palestinarren jantzi tradizionalari «thobe» deitzen zaio. Eskuz egina, kolorez gainezka, Palestinako herri eta hiri desberdinei buruzko irudiak tartekatzen dira lanordu ugari daramaten brodatu korapilatsuetan. Jantzi hauek «trending topic» bihurtu dira sare sozialetan, Rashida Tlaib palestinar jatorriko AEBetako kongresukide berria (Michigan ordezkatzen du) thobea jantzita jabetu baitzen bere karguaz. Tlaib lehenengo emakume musulmana da AEBetako Kongresuan, Ilham Omarekin batera (somaliar jatorrikoa). Hori ospatzeko, mundu osoko palestinarrek zintzilikatu zituzten beren jantzien irudiak sareetan. 63


Profile for astero

7h122  

7h122  

Profile for astero