Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

MUIN-MUINERAINO

THAILANDIA

luxor

Egiptoko altxorra garai hobeen zain

pisa

Dorreak ezkutatzen duena

pariseko azokak

Kaleko taupadak


Azaleko argazkia: Lucas Vallecillos

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia EreĂąaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


16

30

16

38 16

16

24 06 44

16 16 16

aurkibidea108

16 Pisa Dorre ezagunetan ezagunenak, Pisako Campanilek, okerka-okerka grabitatearen legeari desafioz begiratzen dio.

30 Kantabria mendikatea 800 metroko amildegi ikusgarria sortzen du mendikate honek Arabako Errioxarantz; horma ikusgarriak daude bertan.

24 Luxor Azken urteetan, egoera politikoaren erruz, ia ez du bisitaririk Egiptok, eta Luxor, turismoaz bizi den hiri ederra, garai hobeen zain dago.

38 Pariseko merkatuak Bidaia gida tradizionaletatik urrun, merkatu horiek munduko hiri bisitatuenetako baten muinera hurbiltzeko aukera ematen digute.

44 Half Dome Yosemite Ameriketako Estatu Batuetako parke nazionalen artean ospetsuenetako bat da, eta Half Dome mendia da bere irudia.

06 Thailandia Bangkok atzean utzi, eta iparrerantz jota Ayutthaya aztarnategi arkeologiko ikusgarrira iritsiko gara, Thailandiaren arimaren bila baikabiltza bidaia honetan. Ayutthayaren handitasunak, Sukhothairen dotoreziak eta Phimairen edertasunak Thailandiaren iragan biziaren berri ematen digutelako.

52 Proposamen tematikoa Bi gurpilen gainean ibiltzeko munduko hiririk onenak. 56 Hitzorduak Lisboa, New York, India... mota guztietako eskaintza. 58 Liburuen txokoa Txelu Angoitiaren Tanger. 60 Gogoan hartu Uruguaiko Veinticinco de Agosto herritik Marlon Brandoren uharteraino. 62 Laburrak 3


ANTARTIKA Itsas santutegien premian ostata, ez baita erraza izan –arrantzaren industriak interes ekonomiko indartsuak dituelako inguru hauetan–, orain bi urte nazioarte mailan sinatutako akordio garrantzitsu bat gauzatu ahal izango da aurki; hau da, Antartika munduko erreserba natural handiena bihurtuko dela. Egitasmo honek beste pauso bat eman dezake Australiak eta Estatu frantsesak ekialdeko Antartikarentzat proposatutako babes neurriak onartzen baditu abenduaren hasiera arte bilduta dagoen Commission for the Conservation of Antarctic Marine Living Resources (CCAMLR) batzordeak. Horrela, Ross itsasoko gune babestuari (1,5 kilometro karratu, Zeelanda Berriko uretan) gehituko litzaizkioke Ekialdeko Antartikan babestu nahi diren milioi bat kilometro karratuak. Honek zer ekarriko luke? Arrantza debekatu egingo zela inguru hauetan. Albiste ezin hobea argazkiko Adeline pinguinoentzat. Aurten, esaterako, milaka pinguino kume hil dira gosez D’Urville Sea-Mertz eremuan.

K

Argazkia: John B. Weller / Pew Research Center

4


Munduari begirada

5


Thailandia IRAGAN BIZI BATEN MUIN-MUINERAINO


Ayutthayaren handitasunak, Sukhothairen dotoreziak eta Phimairen edertasunak Thailandiaren iragan biziaren berri ematen digute. Iparraldeko paraje hauetan daude herri honen ernamuina gerizatzen duten parke arkeologikoak. Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos

7


THAILANDIA angkok atzean utzi, eta iparrerantz jota Ayutthaya hirira iritsi gara. Antzinako Siameko erresumaren hiriburu izan zen 400 urtetik gorako oparoaldi betean, birmaniarrek 1767an inbaditu zuten arte. U-Trong erregeak 1350. urtean sortu zuen hiri harresitua, Pa Sak, Lop Buri eta Chao Phraya ibaien artean azaleratzen den uharte batean. Iragan loriatsu haren testigantza emanez, gaur egun munduko ondare izendapena jaso duen parke arkeologiko paregabea osatzen dute aztarnek. Ezagutu nahi izanez gero, komeni da uhartean bertan ostatu hartzea, ia interesgune guztiak hortxe baitaude, eta motorra edo bizikleta alokatzea nork bere kabuz egin ahal izateko bisita, inongo estutasunik gabe. Bi gurpilen gainean ondo moldatzen ez bazara, hor dago ibilbidea tut-tuk batean egitea negoziatzeko aukera ere, prezioak ez dira garestiak.

B

Orrialde hauetako irudiak Sukhotai aztarnategi enigmatikoei dagozkie. Lerroon azpikoa Wat Sri Sawai tenplua da eta ondoko orrialdekoa, Wat Si Chum-ekoa.

8

Bero sapa ikusita, motozikleta hautatu dugu guk, eta eguna argitzen hasia zen jada gure lehenengo bisitara abiatu garenerako. Goizeko zortziak baino lehen iristea zen gure asmoa –ordu horretan zabaltzen ditu ateak Wat Mahathat tenplu budistak–, turista aldrak saihesteko. Izan ere, bakardadean ikusi nahi genuen, patxada osoz disfrutatu ahal izateko baniano edo Bengalako pikondo baten sustraiek besarkatzen duten budaren buruaren irudi ikononikoa, makina bat argazkitan ikusia. Eta aurrez aurre edukitzean, ezustean harrapatzen zaitu haren tamainak, hain da txikia, baina hasierako noraezaren ostean, ia-ia ohartu ere egin gabe sumatuz zoaz irudiari darion misterioa. Inork ez daki nola iritsi den hona buru moztu txiki hau. Erromantikoenen ustez, halabehar hutsa izango zen; eta sinesgogorrenek diotenez, gizakiak esku hartu


9


THAILANDIA Azpian, bi monje Mahathat tenplu ikusgarrian, Sukhothai aztarnategian. Gaur egun ere gogotik gurtzen dute ingurukoek.

10

du hor. Nire ustez, ordea, zaila da halako edertasun neurrigabea gizakiaren eskutik sortzea. Handik gertu dago Wat Ratchaburana tenplua. Sarreran, sabairik gabeko kapera bat dago bi zutabe ilarez babestua. Zati nagusia harrigarria da, estupa edo monumentu espiritual erraldoi bat, inguruan dituelarik beste lau, txikiagoak eta punta zorrotzekoak. Zalantzarik gabe, ezin diogu uko egin chedi handiaren gorenera igotzeari (izen hori ematen diote Thailandian estupari), gailur horretatik ikusiko baitugu Ayutthaya parke arkeologiko osoaren gaineko ikuspegirik ederrenetakoa. Landaretza itsaso berde baten gisara hedatzen den eremuan han-hemenka goratzen dira chedien pinakuluak, paisaia ezin harrigarriagoa itxuratuz.

ÂŤChedienÂť gailurretik Goizeko bederatziak dira eta beroa astun samarra da jada, baina oraingoz eramangarria. Ordu pare bat ditugu, hortik aurrera 35 graduko tenperaturaren txandan sartuko baikara hezetasun jasangaitzarekin. Aztarna hauek bisitatzeko ordurik onenak egunaren hasierakoak edo amaierakoak dira. Eta tarteko orduak museoetarako baliatzea baino aproposagorik ez dago, edo izatekotan, gerizpe goxo bat aurkitu eta besterik gabe, luze-luze etzanda ematea. Garrantzitsuena, behintzat, eguzkiak bete-betean ez harrapatzea. Izugarri ederra da halaber Wat Phra Si Sanphet. Parke arkeologikoaren erdian kokaturik, aztarnategi bikaina da, hiru chedi monumental buruan dutelarik Ayutt-


hayako estilorik jatorrizkoenean. Iraganean erregeerreginen egoitza izan zen. Gauean argi-ikuskizun animatua egiten dute bertan, eta merezi du ikustea, baina ordutegiei buruz, garbiena informazio bulegoan galdetzea da. Bisita biribiltzeko, oso interesgarria da Chao Sam Phraya museo nazionalean barneratzea. Eraikin xumea da, baina parke arkeologikoan aurkitutako piezarik baliotsuenak gordetzen dira bertan. Museoaren inguruetan elefante kanpaleku bat dago, eta esparru arkeologikoan pakidermo gainean ibiltzeko aukera eskaintzen dute. Luzaroan gogoan izango duzun esperientzia bat da, ezbairik gabe, eta horrez gain, kontuan hartzekoa da bultzada txiki bat

emango diezula bertakoei, elefanteak ez desagertzeko nahiz elefante gaineko gidarien antzinako lanbidea sustatzeko urte askoan egiten ari diren ahalegin horretan. Beste bi leku ere badaude uhartetik kanpo, bisitatzeko modukoak. Bata Wat Chaiwatthanaram da. Aztarnategi zoragarri horretako estupen artean oinarri handien gainean jarritako bi buda tantai nabarmentzen dira, inguru osoa beren begiradapean balute bezala. Bestea, Wat Yai Chai Mongkhon errege monasterioa da, edertasun paregabeko multzo monumentala, ahoa bete hortz utzi gaituen ikuskizuna. 1357. urtean eraiki zuten Sri Lankatik etorritako monje komunitate bati aterpe emateko. Egundoko estupa dauka, eta hara

Wat Ratchaburana tenplua. Erdian dagoen estupa edo ÂŤchediÂť erraldoiaren inguruan lau txikiago ikus daitezke, punta zorrotzekoak.

11


Turistak Wat Mahathat-en. Eguneko lehenengo orduak dira onenak gunea lasai ikusteko. Behean, Sukhotai-ko beste irudi bat eta ondoko orrialdean, elefante gainean paseatzen Ayuthaya aztarnategian eta gune horretako budak.


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Turkish Airlines aukerarik interesgarriena da bere kalitate-prezio harremanagatik eta Bangkokeraino hegaldirik azkarrenetako bat eskaintzen duelako. 300 helburutik gorako hegaldi sare zabala du, beste edozein aire konpainiak baino gehiago, eta Bilbo, Bartzelona, Valentzia, Madril eta Malagarekin lotzen du Bangkok; izan ere, Istanbulerako hegaldiak eskaintzen ditu bost hiri horietatik. www.turkishairlines.com.

Non jan eta non lo egin Sukhothai hirian, Sriwilai (www.sriwilaisukhothai. com) nabarmentzekoa da, herrialdearen ezaugarriekin bat datorren ostatua, lerro horizontalak gailentzen diren diseinu argi eta atsegin batekin. Zerbitzua eta gelak bikainak dira. Igerileku zoragarri bat izateaz gain, Soila span tratamendu eta terapia benetan onuragarriak eskaintzen ditu. Baan Junshine, Mueang Kao-n, Sukhothain, parke arkeologikoaren sarreran

bertan. Aukera ezin hobea eguerdian bertan bazkaldu, eta gero berriro bisi-

iristeko mailadi piko samarra igo behar da, buda erraldoiz osatutako ilaren artean igaroz. Gauean, bestalde, giro izaten da janari azokan, Ayutthayako gunerik biziena bihurtzen da, jendea afaltzera edo etxera eramateko janari bila bertaratzen baita. Ezinbestean probatu beharrekoen artean daude pad thai (arroz fideo salteatuak arrautzarekin, arrain saltsarekin eta tamarindo, piper gorri eta soja kimuekin), eta frutak, batez ere guretzat ohikoak ez direnak, esaterako, rambutan, durio eta mangosteen delakoak. Aztarnategi enigmatiko eta ez hain ezagunak Hurrengo geltokia Sukhotain egin dugu, Siameko erresumaren lehenbiziko hiriburua izan zena 1257 eta 1379 urte artean, Khmer inperioak konkistatu zuen arte. Hiriburu izan zen urteek askorako eman zuten; bederatzi errege pasatu ziren bertatik, eta bertan sortu zen thailandiar alfabetoa. Urrezko aro haren oinordetzan geratu da munduko ondare izendatutako parke arkeologiko bat, egungo hiritik 12 kilometrora. Bisita egiteko modurik onena esparru arkeologikoaren inguruetan ostatu hartu eta atzera eta aurrera bizikletan ibiltzea da. Aztarnategi enigmatikoa da, hegoaldera begira dauden budak daude han-hemenka, eta jauregien eta santutegi budisten hondarrak ez ezik, khmerren ureztatze sistema eraginkor batek putzu, aintzira eta kanalen bidez kudeatutako akuifero baten aztarnak ere badaude. Esparruaren erdigunean kokatzen dira Noen Phrasat errege jauregia eta Mahathat tenplu ikusgarria, hiri zaharreko handi eta garrantzitsuena. Zutik jarraitzen dute tenpluari eusten zioten zutabeek; buda izugarri handi batek ere bai, eta bertakoek gaur egun ere gogotik gurtzen dute. Egunaren amaieran ohikoa da mojeak ikustea tenplu batetik bestera beren otoitzak eta eskaintzak egiten.

ta egitera itzultzeko. Sukaldaritza tradizionala, ez du inor epel utziko. Onddo zopa zoragarria da, eta fideoak txerri haragiarekin ere bai, primerakoak.

Informazioa www.turismotailandes.com

Kontuan hartu beharrekoak Legea oso gogorra da jendaurrean erregea iraintzen duten pertsonekin edo haren irudiren bat kaltetzen dutenekin: hiru eta hamabost urte bitarteko espetxe zigorra ekar dezake. Kontua handia izan behar dugu, beraz, bidaia hankaz gora botako digun ezer ez egiteko. 2014an, esaterako, emakume bat zazpi urteko espetxe zigorrarekin kondenatu zuten Facebooken haren kontrako irainen bat bota zuelako. Gauza bera gertatu zitzaion 57 urteko suitzar bati 2007an. Ia hamarkada bat zeraman bertan bizitzen, eta erregearen zenbait erretratutan zirriborroak egiteagatik hamar urteko espetxe zigorra ezarri zioten; bi asteren buruan, erregeak barkamena onartu zion, eta herrialdetik bota egin zuten.


THAILANDIA ÂŤNymphaea rubraÂť landareen edertasuna Sukhothai aztarnategian, eta ondoko orrialdean, Ayutthayako buda misteriotsu eta ikonikoa.

14

Esparru arkeologikoaren mendebaldeko atetik gertu jatetxe ezagun bat dago, turismo jardun nekagarri baten ostean indarrak batzeko aproposa. Ez du izenik, baina Sukhota osoko fideorik ospetsuenak egiten ditu; erraz bereiziko duzu barruko argi gorriengatik eta jende guztia fideo jaten ari delako bol batean. Lau aldaera izango dituzu aukeran. Sekulakoa da sukaldariak nola prestatzen dituen ikustea, abiadura zorabiagarrian, di-da adurra dariola uzten gaituelarik: lehenik fideoak jartzen ditu, eta gero azukre pixka bat gehitu, baratxuria txiki-txiki eginda, soja kimuak, martorria eta salda kazokada bat. Gure ibilerak Phimain amaitu dira. Khmer estiloko parke historikoa da, ia bisitaririk batere ez duena. XI. eta XII. mendeen bitartean eraiki zuten eta Khmer in-

periorekin lotzen zuen errege bide batek. Egunaren amaierak bertan harrapatzea zoragarria da, ilunabarreko argi epelak laztantzean harriak hartzen duen samurtasunaz ohartzeko beta egokia. Ohar hauek idazten ari naizen honentzat, aztarna hauek dira Thailandiako ederrenak. Ez dute beste batzuen handitasunik, baina azaltzen zaila den zerbait helarazten dizute, benetan bereziak dira. Multzo monumentalak unibertsoaren forma irudikatzen du, non erdiko eraikina, Prasat Hin Phimai izenekoa, gailentzen den beste guzti-guztiaren erdigune gisa. Eta sentsualtasun berezi batez janzten du hinduismoaren eta budismoaren arteko batuketak, Angkorren tankerara, hau da, gizateriaren maisulanik handienetakoa den haren ildotik. Baina beste bidaia bati ekin beharko genioke hori azaltzeko. •


15


Pisa

DORREAK EZKUTATZEN DUENA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


Dorre ezagunetan ezagunenak, Pisako Campanilek, okerka-okerka grabitatearen legeari erronkaz begiratzen dio. Bere oreka ia mirarizko hori iman ahaltsua da, eta ez nolanahikoa, izan ere, bere arkitekturaren ederra ezkutatu egiten du, et hiriaren gainerako altxorrak ere bai. Pisak eskaintzeko askoz gehiago du, eta beraz, Piazza dei Miracoli harrigarriko erromaniko distiratsuaz inguratuta eztitan ibili eta gero, kaleetan barneratu gara Arno ibaiaren bi ertzak miresteko. raikuntza lanak hasi eta bosgarren urterako, hiru solairu baino egin ez zituztela, Pisako dorrea hasia zen okertzen. Ez zuten aintzat hartu lurzoruaren ezegonkortasuna, zerurantz jaurti nahi zuten marmolezko zilindro haren pisuari eusteko ez zela aproposa. Arkitektoari buruz zer esan, agian XII. mendeko Calatrava bat izango zen, edo auskalo ez ote zuen nahiko lurrak bera ere irents zezala. Batzuek diotenez, Bonnano Pisano izan zen egilea; beste batzuek diote Diotisalvi delako bat izan zela... Kontua da goizegi

E

18


PISA Turistak erortzeko zorian dirudien dorre okertuari ÂŤeustenÂť saiatzen dira. 3,97 graduko makurdura du ardatz bertikalari buruz.

geratu zela agerian erraldoi hark buztinezko oinak zituela, eta gaur egun oraindik ez dakigula zehatz-mehatz nork diseinatu zuen. Ziurrenik nahiago izan zuen bere esku-hartzea ahanzturak ezabatzea, hain izan zen agerikoa hanka-sartzea. Dorrea altxatzeko mandatua Pisako buruzagiek egin zuten, hau da, garaian itsas errepublika boteretsua izan zen eta 1173. urtean goraldi betean zegoen hiriko handikiek. Eraikina bere indarraren ikur izango zen, Genova, Amalfi eta Veneziarekin norgehiagokan. Alta, azkar asko bihurtuko zen bere gainbeheraren metafora. Dorrea artezetik galtzen zihoan neurrian, behialako hiri ahaltsua maldan behera amilduz joan zen, harik eta genoarrek azken sastakada eman zioten arte, 1284an Meloriako guduan garaituta. Eta halere, egundo ez da hain zorionekoa izan kalkulu akats bat. Nekez susmatuko zuen inork Behe Erdi Aroko urte haietan, ez arkitektoak eta ez hiriko dirudunek nahiz herritar xeheek, egituren ingeniaritzaren ikuspegitik astakeria hutsa zirudien hori inoiz oparotasun iturri bihurtuko zela. Baina horixe gertatu zen, izan ere, mendeak joan mendeak etorri, eraikinaren zehiartasuna eta gainbehera onbideratzeko saiakeraz saiakera, mundu osoko mugarri turistiko bihurtu da Pisa. Erromanikoa dizdizka Mundu zabaleko kanpandorre ospetsuenaren eskora setatsuak bertaratutako ehunka bisitarien buruak lanean jartzen ditu, nabarmenkeria baldarrez eginahalak eginez jarrera ustez originalena bilatzeko ziurrenik argazkirik konbentzionalena lortzeko. Piazza del Duomoko belardi zabalean paseatzean sigi-saga goaz dozenaka lagun saiheste aldera, zilindro mehatxariari eusteko plantak egiten ari baitira sukar feisbukero edo istagramatikoak bultzatutako automatak balira bezala. Eta ezinbestean galdera bat datorkigu burura, gisa horretako argazkietan betikotzeko eroaldi kolektibo horretan geratzen ote den sentiberatasun izpirik inguru osoan azaltzen den ikuskizun apartaz ohartzeko. Dorrea okertuta egotea anekdota hutsa baita, akats zorioneko bat, hala nahi baduzue, beste bi mendetarako gutxienez bermatuta dagoenez bere egonkortasuna. Baina inguratzen gaituzten eraikinen formen eta xehetasunen eztanda, hain ezohiko bezain dohatsua den erromaniko horren miraria, hori giza jeinu bikainenaren, sotilenaren, preziosistenaren eta doto19


PISA Piazza del Cavalieri-n Pisa ezezagunarekin egingo dugu topo. Han, Torre dell’Orlogio-n giltzapetutako Ugolino della Gherardesca-ren historia tragikoaren oihartzunek Palazzo della Carvonararen ikusgarritasunarekin bat egiten dute.

reenaren fruitua da, argitasunaz eta bizitzaz diharduen erromaniko hori, Italian ez beste inon sortzerik ez duena, are gehiago esango nuke, Toscanan soil-soilik agertuko dena. Klunitarren erreformatik barreiatutako estiloak hiri honetan dimentsio berri bat hartzen du. Pisako erromanikoa –eta halaxe izendatzen da, izen berezia balitz bezala–, lirain eta marmolezkoa da, ardo malkotsu fruitu usaineko eta sendo bat bezalakoa, aho sabaian kemena dariona, baina bizantziar ñabardurak dakartzan bouquetarekin, ahotik iragandakoan erretrozapore ekialdekoi sotil eta temosoa utzita. Arkupe lirainak, kontrahormen absentzia, kupula eliptikoak eta erreboiloak, zutabe pinpirinak, horma-atalen bikromia, den-denean azaleratzen da erromaniko distiratsu hori, originaltasun hunkigarrikoa. Edertasunaren halako erakustaldiaren aurrean, ez da harritzeko D’Annunziok bazter hau Prato dei Mira-

coli izenarekin bataiatu izana, eta halaxe da, miraria deritzogu benetan halako dotorezia neurrigabearen pilaketari. Izan ere, Torre Pendente delakoa Piazza del Duomon –edo dei Miracolin, onespen zabala izan zuen izendapena erabilita– ikusgai dauden piezetako bat baino ez da. Duomoak, bataiotegiak eta hilerriak munduko ondare izendatutako multzo monumentala osatzen dute, zeina harribitxi bat bezala katigatzen den Arnoren ibaiertzeko unibertsitate hiri txiki, zahar baina kementsu honetan. Egia da garai haietan mendeka zenbatzen zirela halako obrak eraikitzeko beharrezkoa zen denbora. Egia da horrek ezinbestean zekarrela estiloen nahasketa, edo behintzat, bata bestearen gainean jartzea neurri handiagoan ala txikiagoan. Egia da artista eraikitzaile batek baino gehiagok esku hartu behar izan zuela. Eta egia da gotikoak ere agerpena egiten duela eraikinotan, esaterako, bataiotegiko logia zirkular zoragarrian;


baina lerro ojibalak alde handiz gainditzen ditu harago doan, bere burua harago daraman erromanikoak, zuzen-zuzen errenazimentuarekin kateatzeraino aldez aurretik sorturiko bihozkada bat izan balitz bezala. Oraindik ere gogoan dut duomoaren fatxadaren aurreko lehenbiziko aldi hura, ezin sinetsita, zur eta lur hain estilo ezohiko eta harrigarri haren aurrean, hain berri Iberiar penintsulako erromanikoaren zurruntasun neurritsu eta astunera ohitutako begiradarentzat. Dorretik harago Gogora datorkit Pariseko oroitzapen bat, Rodin Museoan emandako arratsalde bat, erabat liluraturik brontze dramatiko bati begira. Haren erliebeen artean nabarmentzen da gizon baten irudia, makurtua, zenbait gazte ondoan dituela erreguka. Ugolino eta bere semeak, “Infernuaren atean”. Eta Danteren bertsoen oihartzuna entzuten da, bere “Jainkotiar komedian”:

«Breve pertugio dentro da la Muda / la qual per me ha ‘l titol de la fame /e che conviene ancor ch’altrui si chiuda…» (Leiho estu bat La Muda dorrearen barrunbeetan, nigatik gosearen dorre izendapena hartu duena...). Ugolino della Gherardesca Pisako gizon boteretsu bat izan zen, eta 1288an traizioagatik kondenatu zuten, bere bi seme eta bi ilobekin ziegan itxita, den-denak goseak hil arte. Saihetsezina da Ugolinoren historia gogoan ez izatea Palazzo dell’ Orlogioren aurrean, antzinako Torre de Muda edo gosearen dorrearen aurrean, Piazza dei Cavalieri gainerakoan zoragarri horretan. Plaza hori Vasarik berreraiki zuen XVI. mendean, Mediciko Cosimo I.ak sortutako ordena erlijioso-militarra izan zen Santo Stefanoko zaldunen omenez. Haren estatua zutitzen da Palazzo della Carovanaren fatxada paregabearen ondoan. Plaza hauxe da Pisako altxor ugari horietako bat, beste hainbesterekin batera

Bataiotegian estilo erromaniko eta gotikoak dira nagusi; Cimabue maisuaren Duomon, ordea, ekialdeko ukituak aurki daitezke.


PISA Piazza dei Miracoliko bizitasunetik ÂŤlungarnokoÂť gazteluen lasaitasunera, Piazza Garibalditik igarota.

22


dorre okerraren erakarmen erabatekoaren poderioz ahazturikoa. Dorreaz harantzago Joan gaitezen dorreaz harantzago eta ibil gaitezen Tramontanatik, Arnoren iparraldeko Santa Maria eta San Frantzisko auzoetatik. Garibaldi plazatik abiatuta, hiriaren bihotzetik, Borgo Strettoko oinezkoen kaleetan barna igaro gara, dendaz denda eta kafetegiz kafetegi, Erdi Aroko kaskoaren trazatuari jarraituz. Orto Botanicotik, diotenez, munduko lorategi botanikorik zaharrenetik, Citadella Vecchiara jaitsi gara. Han, Torre Guelfa gorrixkatik eta errepublikanoen eta medicitarren armategitik gure erromesaldiari hasiera emango diogu txango xarmagarria eginez, lungarnoan –Arno ibaiaren ertzak– barna, eta iparraldeko ertzetik goazela, San Vito edo Madonna del Galletti gisako elizak inguratu eta Lanfranchi eta Agostini jauregiak bistaratuz, baita ere, horiekin batera, Errege jauregia, zeinaren dorretik, diotenez, Galileok, Pisako semea bera, Toscanako Duke Handiari erakusten zizkion zeruko gaiak. Eta handik Rosi antzokira joango gara, 1770ekoa, eta Roncioni eta Medici jauregietara, eta Chiesa di Santa Caterina eliza gotikora, Piazza Martiri della Liberta plazaren ondoan. Arno zeharkatu dugu Ponte di Mezzo zubitik eta he-

goaldean sartu gara, Mezzogiornon, Santo Antonio eta San Martin auzoetara. Lungarnoa alde honetan dorretxe zahar irenduz zipriztinduta dago XIV. mendeaz geroztik, hiria florentziarrek konkistatu zutenetik. Jauregiak ere ez dira falta –Blu, Gambacorti...–, baina benetako harribitxia Santa María dell Spina txikia da, pinakulu zorrotzeko gotikoaren kapritxo bat, Italiako elizarik ederrenen artean dagoena. Gune honetako kaleak Erdi Arokoak dira eta Corso Italiaren inguruetan daude, hau da, giro biziz betetako kalea, ibilgailurik gabea. Erromanikoa ere ez da falta bertan, Parrocchia San Paolo a Ripa del Arno ordezkari duela, Duomo Vecchio ere esaten diotena. Eta misterio zantzurik ere bada, tenplarioen eskutik, hortxe baitago hilobi santuaren eliza bere oin-plano oktogonal nahastezinarekin. Eta lasaitasuna nahi duenak, aukerarik onena du Giardino Scotto edo Cittadella Nuova (XV. mendea) parkera joatea, edota Vía San Martino eta Piazza della Pera inguruetara. Eta bisita biribiltzeko, “Tuttomondo” horma-irudia miresteko beta hartu. 180 metro karratuko paretan egindako grafitia da, Keith Haringen eskutik, zeinak Jasper Jones, Rauschenberg, Warhol eta Lichtensteinen uberari jarraituz, bere pop art kolorez eta sentimenduz betea eraman zuen artearentzat eta historiarentzat irabazitako hiri honen klasizismora. •

GIDA PRAKTIKOA Noiz joan Ekainean, Luminara jaia ospatzen baitute, hilaren 16an; Regata Storica di San Ranieri estropada, hilaren 17an, eta Gióo der Ponte festa azken larunbatean.

Izozkirik onena La Bottega del Gelato, Piazza Garibaldin.

Nola iritsi Onena trenean, Florentziatik edo Erromatik.

Tuttomondo Horma-irudi hori San Antonio Abad komentuaren atzealdean dago, Via Riccardo Zandonai kalean, Piazza Vittorio Emanuele II plazaren ondoan. . 23


Luxor JAUREGIEN HIRIAK BURUA ALTXATUKO AL DU?

Tebas mitikoaren ondorengoak, Homerok goretsi eta arabiarrek ÂŤJauregien hiriaÂť deituak, bitxi arkeologiko eta historiko garrantzitsuak ditu, hala nola Luxor eta Karnakeko tenpluak eta Erreginen Harana eta Erregeen Harana, non, besteak beste, Tutankamon faraoiaren hilobia dagoen. Egipto bisitatzen duten turistek, beraz, ezinbesteko geldialdia dute Luxorrekoa. Baina azken urteetan ia ez doa bisitaririk Egiptora, eta turismoaz bizi den hiria garai hobeen zain dago.

Testua: Unai Agirre

Argazkiak: Khaled Desouki 25


LUXOR Handian, Hatshepsuten tenplua –«sakratuetan sakratuena» deitua–, airetik ateratako argazkian. Lerro hauen azpian, Luxorreko tenplua, gauez. Hasieran, argazki handian, Luxorreko tenplua, Ramses II.aren hil-tenplua, txikian.

uxorrek dena dauka munduko gune turistiko garrantzitsuenetakoa izateko: kokapena, azpiegiturak eta, bereziki, ondare historiko eta arkitektoniko paregabea. Dena dauka alde jendea trumilka erakartzeko. Edo ia dena. Izan ere, Egiptok azken urteetan bizi izan duen eta oraindik pairatzen duen ezegonkortasun politikoak, militarren kolpeak, jihadisten oldarraldiek eta eskualde osoaren egoerak ez diote mesede egin, eta herrialdeak bezala hiriak bisitarien gainbehera larria nozitu du. 2011n lau milioi egiptoarrek egiten zuten lan turismoarekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden esparruetan, horietako askok, Luxorren. Baina ordutik egoera politiko eta soziala guztiz nahaspilatu da, turistak joan egin ziren, beldurrak airean, eta momentuz ez dira itzuli. Oraindik orain, bidaia agentziek eta sareko orrialde espezializatuek testuinguru zailaz ohartarazten dute, eta joan aurretik gobernu eta enbaxadetan egoerari buruz galdetzeko gomendatzen dute. Eta hori, noski, ez da batere publizitate ona. Hala, 2010ean 15 milioi bisitari heldu ziren Egiptora; iaz, %66 gutxiago, bost milioi inguru. Eta, hala ere, Luxor hor dago, beti bezain eder eta erakargarri, urak bere onera itzuli eta soinean dituen harribitxi guztiak erakusteko prest. Zain.

L

26


27


LUXOR Lerro hauen azpian, handian, Luxorreko tenpluko beste ikuspegi eder bat. Ondoko orrialdean, globo aerostatiko lasterketa Luxor hiriaren gainean.

28

Tenplu handien hiria Ia milioi erdi biztanle dituen Luxor hiria Nilo ibaiaren ekialdeko ibaiertzean dago, Aswaneko ur-jauzitik 200 km iparraldera. Basamortuz inguratuta egonik, zeresanik ez, klima lehorra du, oso, eta Egiptoko beste txoko batzuetan baino epelagoa baina euskal herritar baten ikuspegitik beroa. Tebas hiri mitikoaren hondarren gainean eraikita dago Homerok «ehun ateen hiria» deitzen zuena, harresietan zuen ate kopuru handiagatik. Arabiarrek, aldiz, Al-Uqsur izena eman zioten, «Jauregien hiria», alegia, bere eraikin ederrengatik. Izan ere, Antzinako Egiptoko tenplu handien hiria da –bertan daude Luxor eta Karnakeko tenpluak–, eta mendebaldeko ibaiertzeko nekropoli ospetsuena bertan dago, non Inperio Berriko faraoi eta nobleak lurperatu zituzten; Erregeen Haran eta Erreginen Haran ospetsuak, alegia.

Luxorreko tenplua nagusiki bi faraoik eraiki zuten, Amenofis III.-ak eta Ramses II.-ak, nahiz eta beste faraoi batzuek eraikina osatzen eta dekoratzen lagundu zuten. Hainbat gela, estatua, obelisko, patio eta apaingarri ditu, denak garrantzi historiko handikoak. Edonola ere, Karnakeko tenplua are garrantzitsuagoa dela esan liteke, ikuspegi arkeologiko eta historikoaren aldetik, izan ere, Egiptoko Inperio Berrian eragin handieneko gune erlijiosoa izan zen. Are gehiago, Amon jainkoaren gurtzari eskainitako tenplua eta inguruko eraikin multzoa munduko gune erlijioso ezagunik antzinakoena da, eta gaur egun aire librean dagoen museo erraldoia da, Egiptoko kulturaren arrasto garrantzitsuak erakusten dituena. Normala, beraz, Egiptoko tokirik bisitatuena izatea, Gizako Piramideen ondoren, eta baita ere Unescok Gizateriaren Ondare izendatu izana.


Oso ezagunak dira, baita ere, Erregeen eta Erreginen Haranak. Lehenengoan Inperio Berrian zehar faraoiak lurperatzen zituzten, hipogeoetan. Hemen lurperatuak izan ziren XVIII., XIX. eta XX. dinastiako faraoiak, eta baita ere zenbait erregina, printze, noble eta animaliak. Bertan dago, besteak beste, Tutankamonen hilobia. Faraoirik ezagunenetakoa da Tutankamon, ezagunena ez bada, ez bizi izan zenean garrantzi handiko agintaria izan zelako –oso gazte zela hil zen– baizik eta bere hilobia lapurrek arpilatu baino lehenago aurkitua izan zelako. 1922an aurkitu zuen Howard Carter arkeologo britainiarrak, eta zortzi urte behar izan ziren barruan zegoena ateratzeko. Orotara, bost mila objektu baino gehiago zenbatu zituzten, horien artean faraoiaren urrezko maskara. Horiek denak Kairoko Museoan daude gaur egun, baina merezi du lau gelaz osatutako

hilobia bisitatzea, jadanik leku mitikoa bilakatu baita berau ere. Edo bisitatzen saiatzeak, behintzat, turismoaren eragina hain izan denez handia margo batzuk hondatzen hasi baitira eta denboraldi batez hilobia itxita izan baitute. Erregeena baino txikixeagoa den Erreginen Haranean, aldiz, XIX. eta XX. dinastietako erreginak eta printzeak hobiratuak izan ziren batez ere, nahiz eta lehenagoko batzuk ere aurkitu izan dituzten. Hauek guztiak, eta beste batzuk, hala nola Memnoneko Kolosoak edo Ramses III.-aren hilobia, lehen mailako ondare arkeologikoak dira eta munduan gutxi aurki litezke horrelakoak, tamainaz hain ikusgarriak eta ondo zainduak, baina zaila dute etorkizuna baldin eta turismoaz bizi den Luxorrera bisitariak itzultzen ez badira. Ez ditzala altxor hauek hareak betiko estali. •

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Luxor Nilo ibaiaren haranean kokatuta dago, Egipto hegoaldean, Aswanetik 200 kilometro iparraldera. Basamortuak inguratzen du, eta klima lehorra dauka. Udan, gainera, tenperaturak erraz gainditzen ditu 40 graduak.

Garraiobideak Luxorrek nazioarteko aireportua dauka; eta tren zerbitzua ere badauka Kairo eta Aswanera joateko baliagarria izan daitekeena. Tren geltokia Luxorreko tenplutik kilometro eta erdira dago. Nilo ibaia bertatik pasatzen da, eta berriki eraikitako zubi batek, Luxorren erdialdetik kilometro batzuetara, bi ibaiertzen arteko komunikazioa errazten du, tradizionalki, ibaia baltsetan zeharkatzen baitzuten.

Non lo egin Turismoari zuzendutako azpiegitura zabala du Luxorrek, eta hotel eta jatetxe ugari. Nahiko prezio merkean gelak aurki daitezke zenbait hoteletan, hala nola Nefertiti Hotel, Jolie Ville Hotel, Pavillon Winter Hotel, Steingenberger Nile Palace, Al Moudira...

Zer egin Luxorren, noski, bertako altxor arkeologiko eta historikoak bisitatzea ezinbestekoa da, horixe baita, hain zuzen, bere eskaintzarik garrantzitsuena. Baina aukera dago, baita ere, Nilo ibaian txangoak egiteko, urkiroletan aritzeko, gameluen gainean basamortuan barneratzeko... eta hirian aisialdi gune asko daude. 29


Kantabria mendikatea HESI BAT, BI MUNDU Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


800 metroko amildegi ikusgarria sortzen du Kantabria mendikateak Arabako Errioxarantz; erpin zorrotz eta horma ikusgarriak daude bertan.

32

antabria mendikatea da Euskal Herriko paisaia eta klima gehien baldintzatzen duen mendi multzoa. Pirinioak, edota Gorbeia eta Aizkorri baino gehiago. Paisaia, klima, bizimodua bera... dena baldintzatzen du. Bi mundu ezberdin daude eremu honetatik iparrera, eta hegora. Iparrean, Arabako mendialdean, pagadiak dira nagusi, eta patata soroak. Hegoan, labore soro horiak, eta mahastiak. Bien jagole, Palomares erpin zorrotza, Arabako hirugarren gailur garaiena 1.446 metrorekin, baina herrialdeko dotoreenetakoa. Euskal Herriko hegoaldean dago Kantabriako mendikatea. Bertakoek Kantabria esaten diote, izendegi

K


KANTABRIA MENDIKATEA ofizialak ToloĂąo mendikatea dela badio ere. Araba eta Errioxa banatzen ditu mendebaldean, eta Araba eta Nafarroa ekialdean, Kodes mendikatean dagoeneko. 40 bat kilometro da luze, eta hiru mendigune bereizi ditu: ToloĂąo, mendebaldean; Kantabria mendikateko sektore zentrala, eta ekialdeko gunea, Lapoblacion haitzeraino. Ekialderago goititzen da Joar (1.414 metro), Nafarroako lurretan. Sektore zentralean daude gailur garaienak, harritsuenak. Denak daude Araban, baina iparrera geratzen den Araba, eta hegora dagoena, ez dira berberak. Ezta gutxiago ere. Iparraldean Arabako Mendialdea eskualdea dago. Hegoaldean, berriz, Arabako Errioxa. Zerua eta lurra,

edo gaua eta eguna bezain ezberdinak. Iparraldean pagadi baso aberatsak dira nagusi, patata soro erraldoiak, eta 600-800 metro artean hedatzen den bailara estua. Urizaharra, Lagran, Bernedo, Kanpezu eta beste daude Arabako Mendialdean. Lerro zuzenean dozena erdi kilometrora dagoen Arabako Errioxa baino hezeagoa da. Kanpezun, esate baterako, Biasterin dituzten euri egunak bikoizten dira. Negua hotzagoa da, eta uda, samurragoa. Arabako Mendialdean ohikoa da neguan bailarak jantzi zuria izatea. Arabako Errioxan, aldiz, hotza lehorra da, eta izotza oso ohikoa da negu betean. Bestalde, uda oso beroa izaten da. Mahastientzako klima perfektua.

Ezkerreko argazkian, Laziturri iturrira daraman bidea, pagadi artean. Bertan jaiotzen da Ega ibaia. Behean, Palomares gailurrera igotzeko gainditu behar den azken tximinia.

33


KANTABRIA MENDIKATEA Behean, Palomares gailurrera daraman lepora iristeko azken aldapa tentea. Hagin berezi bat dago bide erdian, ehun urte baino gehiago dituena. Atzean, Palomares gailurra.

34

Kantabria mendikatearen eraginez Euskal Herrira Europa iparretik iristen diren erauntsiek Kantauri isurialdean husten dute barrena aurrena, Lautadan eta Mendialdean gero, baina Arabako Errioxara iristeko 1.400 metroko mendi garaiak gainditu behar dituzte hodeiek, eta gehienetan, ez dute lortzen. Ohikoa da Arabako Errioxatik iparrera begiratu eta mendikatea lainoek bereganatuta ikustea. «Capa de cierzo», edo «capa de norte» esaten diote bertan egoera horri. Udazken hasieran kontrako egoera ere sortzen da. Alegia, Ebro ibai handiaren arrastoan sortzen diren behe laino multzo itxiak. Ebro Iberiar penintsulako bigarren ibairik luzeena da, 950 kilometro dituelarik, eta bere hezetasunak eta hego-ekialdeko haizeak habitat ezin hobea eratzen dute behe laino trinkoarentzat. Laino hori harrotu egiten da, jakina, eguzkiak in-

darra hartzen duen heinean, eta bere mugimendu horretan, argazki dotoreak uzten ditu Kantabria mendilerroan. Peña del Leon eta San Tirso estaltzen ditu erabat, eta Arabako Mendialderantz egiten duenean, mendikateko ipar isurialdean, desegin egiten da xaboi-burbuila balitz bezala. Lainoak, altuera galtzean, berotu egiten dira, eta hezetasuna galdu, desegin arte. Efektu bisual bitxia da, baina behe laino hori ez da Cruz del Castillo (1.431 metro), Larrasako Bost Hatzak (1.453 m) edota Palomaresera (1.446 m) iristen. Ezta handik mendebaldera dauden mendietara ere. Cruz del Castilloren eta Peña del Leonen artean dagoen Toro mendatetik igarotzen da lainoa. Garobel mendikatean, Urduñan, «bollo» izenarekin ezagutzen dute egoera meteorologiko hori. Arabako Mendialdean, aldiz, ez diote izen jakin bat ematen.


Palomares: bi orduko bidea, ikuspegi aparta Cruz del Castillo eta Palomares dira Kantabria mendikateko ikurrak. Lagran edo Pipaondik abiatzen dira igoera ohikoenak. Arabako Errioxatik, Biasteritik Toro mendatera jo behar da, eskalada egin nahi ez bada. Lagran herritik soroetara daraman pista bat hartzen da. Kilometro pare bat egin litezke, zorua trakesten den arte. Azkar, ordu laurdenean, Laziturri iturriraino iristen da. Ega ibaia jaiotzen den guneetako bat. Ega San Adrianen hiltzen da, Nafarroan, Ebroren besoetan, 113 kilometro egin, eta besteak beste, Kanpezu, Lizarra edo Lerindik igaro ostean. Baso itxia du Kantabria mendikateak. Pagadi dotorea, pago luze eta sendoekin. Igotzen-igotzen, xenda estutu egiten da eta ezpelak ordezkatzen du pagoa. Galtzak eta mahuka luzeko kamiseta eramatea komeni, begetazioa oso hostotsua baita. 1.300 metro-

raino basoak apenas erakusten du argi-ilunik. Leiho txiki batzuk baino ez, Lagran herria ikusteko, bailaran. Ordu eta erdiko bidea egin ostean, ezpela desagertu egiten da, eta Palomaresko iparraldeko hormatzar handia begien aurrean azaltzen da. 100 metrotik gorako desnibela duten harkaitz bertikalak. Bide nagusiak ez du galbiderik. Hagin handi bat pasatzen da, amildegi handi samarra duena, eta berehala, bidegurutze bat. Ezkerrera, Erdiko Palomares eta Larrasarako bidea doa. Bide nagusia, pendiz handian, Palomares gailurrera. Beste hagin bat uzten da ertz batean, mendi gidek diotenaren arabera 100 urte baino gehiago dituena. Lau hankatan egin behar dira pauso batzuk, baina ez dago batere arriskurik, zorua lehorra badago. Zoru bustiarekin oso kontuz egin behar dira pausoak, irristatzea saihetsezina baita, ia-ia. Sari bikaina du zati malkartsu hori gainditzeak. Pa-

Ikuspegi ederra, Palomares gailurretik. Tontorreko oroigarria eta Manuel Iradier mendi taldearen plaka, eta bi lagun Palomaresera bidean.

35


KANTABRIA MENDIKATEA Pagadi eta ezpelez inguratuta, eta arreta ematen du hagin handi bat ikusteak. Palomares gailurretik ikuspegia ezin hobea da Kantabria mendikateko ekialderantz.

36

lomaresko zabala, 1.425 metrora. Behatoki ikusgarria da. Ekialderantz dago Erdiko Palomares erpin zorrotza. Urrunago, Larrasako Bost Hatzak eta Cruz del Castillo. Mendebaldera, berriz, Palomares horma, Recilla, Cervera, Eskamelo, ToloĂąo eta beste. Hegora, Arabako Errioxa bere horitasunean hedatzen. Biasteriko Alde Zaharra ere ikusten da gailurretik. Azken ahalegina bakarrik falta da, hau da, gorago joan ezin den tokiraino iristeko. Baina tentuz egin beharreko zatia da. Izan ere, eskalada zati erraz bat gainditu behar da, II. graduko zailtasunekoa. Ohiturarik ez daukanak komeriaren bat edo beste izan dezake, baina pazientziarekin hiruzpa-

lau pauso kateatu, eta hamabost metroko azken tximinia aise gainditzen da. Ebro ibaiaren erresuma Gailurretik ikusten den panorama ikaragarria da. Dozenaka kilometrotan ez dago Palomares baino gailur garaiagorik, Larrasa izan ezik (10 metro garaiagoa). Nahiko gertu, Errioxako gailur garaiena ikusten da, San Lorenzo (2.262 m). Moncayo ere ikusi beharko litzateke, baina behe laino harrotuak zeruaren urdintasuna zuriz jantzi du. Kondairak dioenez, Zaragozako Pilareko Andre Mariaren katedraleko dorreak ere ikus-


ten omen dira Palomarestik, baina Ebro ibaiak, eta ibaiko hezetasunak eragindako behe lainoaren baimena behar da horretarako. Eta behe lainoak egun garbi-garbi batek baino askoz joko gehiago ematen du. Goiz guztian gordeta egon den Joar mendi biribildua lehen aldiz ikustea, adibidez, bere handitasuna aldarrikatu nahiko balu bezala. Gailurrean oroigarri bitxia dago: mendian ibiltzeko bota bat. Eta jendea, noski. Arabakoa, eta Euskal Herriko beste herrialdeetakoa. Efektu bisual kuriosoa da, jendea Palomaresen babesean ibiltzen ikusi, eta inguruko menditzarren artean gizakia zein ĂąimiĂąo gera-

tzen den. Batzuk Larrasa eta Cruz del Castilloko zeharkaldia egitera doaz. Ez dauka zailtasun teknikorik, amildegia gertu ikusten den zati pare bat baino ez. Emozio gehiago nahi duenarentzat, Kantabriako mendikatea eskaladaren paradisua da. Palomaresen bertan zailtasun anitzeko hainbat bide daude. Beste hainbeste Larrasako Hatzetan, edo Recilla eta Palomares arteko zeharkaldia egiteko. Azken bistadizoa Arabako Errioxara amiltzen diren hormatzarrei. Arabako Errioxako mahastien jagole. Arabako Mendialdeko pagadi eta patata soroen babesle. Horixe da Palomares. •

GIDA PRAKTIKOA Datu orokorrak Kantabriako mendatea Araba hegoaldean dago. 30-40 kilometro da luze, eta 1.300 metrotik gorako dozena pare bat mendi ditu. Palomares eta Larrasa dira altuenak. Erpin zorrotzak dira, Arabako Errioxarantz amildegi handia sortzen dutenak. Igoerak ez dira zailak, baina zenbaitetan besoak eta hankak erabiliz egin behar da bidea.

Iristeko moduak Arabako Mendialdera joateko Aguraindik Opakua igo behar da. Handik Kanpezu eta Bernedora, eskualdeko hiriburura, eta mendebalderago, Lagran eta Pipaon, Palomares mendira igotzeko herri aproposenak.

Jakin beharrekoak Zorua lehorra egotea komeni, harritsua denez bustia badago ibiltzea arriskutsua izan baitaiteke. Zeresanik ez, gailurrak elurrak zurituta dituenean. Ipar isurialdetik galtza eta mauka luzeko jantziak eramatea komeni, begetazioa handia delako. 37


Pariseko azokak ÂŤARGIAREN HIRIKOÂť KALEKO BIZITZA

Testua eta argazkiak: Carlos Sanchez Pereyra

Azokak dira Parisko ohiko bizitzan barneratzeko ate aproposena, makillajerik gabeko Paris ere egon badagoela bertatik bertara ikusteko. Bidaia gida tradizionaletatik urrun, merkatu horiek munduko hiri bisitatuenetako baten muinera hurbiltzeko aukera ematen digute.

39


PARISEKO AZOKAK afé Delmas, Place de la Contrescarpe, Latin auzo bete-betean. Didianek, paristar peto eta bigarren eskuko gauzen bildumagileak, hau diosku: «Ez naiz sekula liburu-dendetako bidaia sailean ibiltzen, baina hiri batzuk nire etxea balira bezala ezagutzen ditut». Bere aholkuek frogatzen digute hori. Bere poltsatik luma bat atera eta, bost minutu eskasean, marka berriz bete digu mapa, puntu txikiz eta lerro luzez. Puntuak dendak dira, objektu berezien bilaketari ekiteko perfektuak; marra luzeek aire libreko merkatuak adierazten dituzte, astean bitan egiten direnak. Didianek azaldu duenez, ez daude hiriko merkatu guztiak –horietako 60 baino gehiago aire librean eta dozena bat estaliak–, baina bai, paristarren idiosinkrasiara hurbil gaitzaketenak.

C

Kasualitatearen apetaz, ate nagusitik hasi gara. Place de la Contrescarpen gaude, Mouffetard kalerako sarrera naturalean; paristar guztiek gomendatzen duten lekua da. Hiriko kale zaharrenetako bat da eta Latin auzoaren bihotzean barneratzen da, baina ez garamatza leku ezagunenetara, ez Pantheoira ez Erdi Aroaren Museora. Mouffetard kalearen goiko aldean herrialde desberdinetako gastronomia gerturatzen diguten jatetxeak daude, eta beheko aldera gerturatzen goazen heinean bertako produktuak erosteko saltokiak ikusten hasten gara. Aukeretako bat gazta da; Androuet edo Patrick Veron saltokietan Estatu frantseseko gazta mota ugari aurkituko dugu; Pierre Champion-en foie gras-a. Eta Le Repaire de Bacchus-en, Alejandro Dumasek zioen be-


zala, «gure elikagaiaren alde espirituala», hots, ardoa. Pomi V denda klasikoan Frantziako bertako frutak ditugu aukeran, eta horren ondoren merezitako atsedentxoa har dezakegu La Salle à Manger kafetegi txikian, Rue Mouffetard erdiko terraza batean kokatua, Saint-Mèdard elizara begira. Bigarren azokara iritsita, erabat desberdina dela ohartzen gara: ez du zaporeekin zerikusirik, ezta Paris erromantikoarekin ere eta, gainera, XIV. distrituan dago, hiriaren beste muturrean. Halere, bisitatu beharreko lekua da. Europako kale azokatxo handiena da. Ofizialki Saint-Ouen izena duen arren, askok Clignancourt esaten diote, gertuen duen metro geltokiagatik. Mundu osotik iritsitako objektu eta pertsonen unibertso zabala izateaz gain, hamalau azoka biltzen

dituen tokia da; larunbat, igande eta astelehenetan 300 lokal baino gehiago irekita izaten dira bertan, denetarik eskaintzen dutenak: moda-modako kalitate txikiko arropa, Afrikako artisautza –batzuk originalak eta beste batzuk ziur asko bertan fabrikatuak–, bai eta antzinako objektu andana ere. Azoka horien artean Biron, Vernaison, des Rues eta Paul Bert Serpette-koetan eskala egitea derrigorrezkoa da, baldi eta «denboraz beteriko» objektuak ikusi edo eskuratu nahi baditugu; jostailuak, arropa, altzariak eta artelanak. Erostera baino begiratzera doazenentzat ere badago saririk; izan ere, lau merkatu horiek jakin dute xarmaz beteriko txokoak sortzen; Woody Allen ere horiekin liluratuta geratu eta "Argiaren hiria" filmean erakutsi zituen.

Handian, Mouffetard kaleko merkatua. Lerro hauen ondoan, kaleko merkatu hauetan (Louis Lepine plazako lore eta hegazti azoka, des Puces edo Clignancourt...) aurki daitezkeen objektu bitxiak, eta erreportajea zabaltzen duten irudietan, Clignancourt-eko «unibertsoa» eta Sena ibaiaren ertzak betetzen dituzten liburu saltzaileak.

41


Ezkerretik eskuinera, afrikar artisautza Clignancourt-en (Europako merkatu handiena da) eta Raspail bulebarreko merkatua. Ondoko orrialdean, SaintQuentin-ekoa. Hau hamargarren distrituan dago, Magenta bulebarrean.

Paris begi freskoekin Arrain-saltzailearen argibideei jarraituz, Bastillako azoka izugarritik Luxenburgoko Lorategien inguruetaraino goaz, foie gras onena dastatzeko irrikaz; hain zuzen, Raspail merkatuko Laffitte lokala da gure geralekua. Han bertako altxor jangarriak dastatu ditugu eta bertako jabearen gomendioei segituz, Saxe-Breteuil azokara abiatu gara. Bertan, Eiffel dorreari begira janaria eta arropa eros ditzakegu. Handik Tinbre eta Telefonia Txartelen Merkaturako bidea hartu dugu, Marigny kalean, VIII. distrituan; leku honetan, bere izenak adierazten duena eskaintzeaz gain, posta-txartel zaharrak eros daitezke; horietako batzuetan oraindik ere beste garai batzuetako bidaiarien mezuak irakur daitezke. Auzo bakoitzaren izaera islatzen da bertako merkatuetako ohituretan. Aire librekoekin jarraituko dugu –horietako asko astean bitan edo hirutan izaten dira, normalean goizez, arratsaldeko ordu biak edo hirurak arte–. Barbès izenekoa bisitatu dugu. Medina moduko hau Paris erdian kokatuta dago, metroaren 2. eta 4. lineak ibiltzen diren zubiaren azpian. Hemen menda, martorria (cilantro) eta perrexila dira errege-erreginak, Afrikako iparraldeko sukaldaritzako ukitu magikoak. Magrebtarrak eta sefardiak bertan finkatu ziren 50eko hamarkadan; handik hiru hamarkadara Saharaz hegoaldeko immigranteak bertaratzen hasi ziren. Horrela sortu zen zoko hau, non urruneko lurraldeetatik iritsitako biztanleek beren zaporeak aurkitzen dituzten. Bigarren mailako ibilbideak Beste laguntzaile bat ere izan dugu gure ibilbide-orri partikular hau delineatzeko garaian, Bastian Fothen. 42

Arkitekto aleman honek oso maite ditu merkataritza guneak, azoka herrikoietatik hasi eta zentro komertzialetaraino, azken hauek egun sozializatzeko plaza bihurtuak. Fothen Berlinen bizi da, baina trebeziaz mugitzen da Parisen, eta marka berriak utzi dizkigu gure mapan: bere gonbidapena interes arkitektonikoa duten azokak bisitatzea da. Barbès-ekotik hurbil bi adibide on ditugu, Victor Baltard arkitektoak eginak –Parisen birmoldaketan Haussmanen laguntzailea–, non erosleekin nahasita arkitekturaren miresleak ibili ohi diren bertan. Bietako bat Saint-Quentin-ekoa da, hirian dagoen estalitako azoka handiena. XVIII. mende amaieran eraiki zen, eta plazera da bertan frantziar landa zabaleko sagar eta gaztak erostea, burdinaz eta beiraz eginiko inguru honetan. Bestea La Chapelle da. Izen bereko ingurunearen bihotzean dago eta 1858an eraiki zuten hiltegi gisa funtzionatzeko, baina Lehen Mundu Gerraren ondoren azoka bihurtu zen. Teilatupeko trilogia honen azken eskalak bidaiatzera garamatza berriz. Pariseko iparraldetik XVII. distritura goaz, Bastillako Plazatik ekialderago dagoen kale mordoxkara, garai batean trenaren igarobide zahar abandonatua zen toki batera. 1998an udal gobernuak eta artisten komunitateak horri buelta ematea erabaki zuten arte. Trenbideen euskarri zen biaduktuaren zubipean, egituraren arku bakoitzaren azpian, artisau eta artistek lan egiteko espazioak ezarri zituzten. Horrela sortu zen Viaduc des Artisans delakoa. Guztira, 56 arku daude eta horietako gehienetan, tailerrak, non sorkuntzak momentuan itxuratzen doazen: bitxigintza, zeramika, gauza zaharren berritzea, baita aterki zaharrak konpontzen diren toki bat ere. •


GIDA PRAKTIKOA Rue Mouffetard. Latin auzoa. Egunero irekitzen da, baina onena goiz erdian joatea da, merkatuan auzotarrak (eta turista gutxi) erosketetan dabiltzanean.

St-Ouen azoka. Avenue de la Porte de Clignancourt. Astelehenetan, 11:00etatik 17:00etara / Larunbat eta igandeetan, 9:00etatik 18:00etara.

Raspail azoka. Boulevard Raspail, Cherche-Midi eta Renner kaleen artean. Astearte eta ostiraletan, 7:00etatik 14:30era.

Saxe-Breteuil azoka. Avenue de Saxe. Ostegunetan, 7:00etatik 14:30era eta larunbatetan, 7:00etatik 15:00etara.

Tinbre azoka. Avenida Marigny. Ostegun, larunbat eta igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 21:00etara.

Barbès-eko azoka. Boulevard de la Chapelle, Lariboisière ospitalearen parean. Asteazkenetan, 8:00etatik 13:00etara eta larunbatetan, 7:00etatik 15:00etara.

Saint-Quentin-eko merkatua. Boulevard Magenta 85 bis. Asteartetik larunbatera, 8:00etatik 20:00etara eta igandeetan, 8:00etatik 13:30era.

La Chapelle azoka. Rue de l’Olive kalea 10. Asteartetik

ostiralera, 8:00etatik 19:30era, larunbatetan 9:00etatik 13:00era eta igandeetan, 8:00etatik 13:30era.

Le Viaduc des Arts. Av. Daumesnil 1-129. Aste osoan dago zabalik, baina lokal bakoitzak bere ordutegiak ditu.

Les Bouquinistes. Senaren ertzean, Marie zubian, Voltaire moilan zehar. Egunero za-

balik.

Txorien merkatua. Lous Lépine plaza (Quai de la Corse). Egunero zabalik, 9:30etik

19:00etara.

43


Half Dome YOSEMITEKO GAILURRA KONKISTATUZ Testua: Nagore Belastegi Argazkiak Nagore Belastegi / Egoitz Arrieta / Thinkstock


Yosemite Ameriketako Estatu Batuetako parke nazionalen artean ospetsuenetako bat da, Yellowstonekin batera. Era berean, John Muirrek babestu eta sustatu zuen gune hori mundu osoko eskalatzaileen ametsa da. Haientzat paretarik erakargarriena El Capitan bada ere, parkeko irudia Half Dome da. Merchandising guztietan ikus daiteke kupula erdiaren forma duen mendiaren silueta.Â

46

ontor ikoniko horrek badauka interes berezia eskalatzaileentzat, mendizaleentzat zein txangozaleentzat. Era berean, ohiko turistentzat ere deigarria da eta ez da egongo bakar bat ere parkean Half Dome-ren argazkirik ateratzen ez duenik. Puntu desberdinetatik ikus daiteke mendia, baina ospetsuena Glacier Point da. Oinez igo daiteke Four Mile Trail delakoari jarraituz, baina autoz igotzeko aukera ere badago. Jende ugari iluntzean gerturatzen da, eta ez dugu ukatuko une ederra dela mendi puntak ikusteko, baina aukeran, hobe da goizean zehar igotzea Glacier Pointera. Zergatik? Alde batetik, jende gutxiago dagoelako eta lekuaz gehiago gozatzeko aukera dagoelako. Bestetik, eguzkiak mendiaren atzealdean joten duelako

T


HALF DOME eta, beraz, aurreko paretan kontraste izugarriak sortzen direlako, argazkiak ateratzeko aproposagoa. Parke honetara joaten diren turisten gehiengoak pare bat egun ematen ditu soilik eta puntu ospetsuak ezagutzera joaten da zuzenean. Horietako bat da aipatutako Glacier Point. Baina parkeak askoz gehiago eskaintzen du eta egun gehiago igaro ostean, merezi du txangoren bat egitea. Turismo bulegoan oso ondo azaldutako mapak eskaintzen dituzte eta bertan agertzen dira egin daitezkeen paseoak, batzuk laburragoak eta beste batzuk luze eta zailagoak. Zailen artean kokatzen da Mist Trail, Half Domeren gailurrera eramaten gaituena. Bakoitzak erabakitzen du, noski, noraino ibili nahi duen. Bidea bera atsegina denez eta bi ur-

jauzietara gerturatzen gaituenez, jende askok egiten du Mist Trail erdia. Parkeko ikurrera igo nahi dutenek, ordea, 10-15 ordu beharko dituzte (joan eta etorri). Honetarako ere aukera desberdinak daude; azken zatia oinez edo eskalatzen egitea. Mist Trail bidea Half Dome Village ostatuaren ondoan hasten da. Bertan aparkaleku bat dago eta egunean zehar autoa bertan uzteko arazorik ez dago, baina debekatuta dago gauez aparkatzea. Hala ere, goizaldean gerturatuz gero ranger-ek ez dute isunik jartzen, badakitelako Mist Trail osoa egiteko denbora asko behar dela eta, hortaz, beharrezkoa dela oinez oso goiz hastea. Izan ere, komenigarria da egunsentia baino lehenago martxan abiatzea. Bide

Aurreko orrialdeetan, Half Domera bidean dagoen Nevada izeneko ur-jauzia. Lerro hauen azpian, Glacier Point begiratokitik ikusten den paisaia.

47


HALF DOME Half Dome mendi ikoniko bat izanik, mendizale ugarik igo nahi izaten dute. Urrunean, mendi tontorrean, ikusten dira pertsona ñimiñoak.

48

osoa egin nahi ez dutenek agian nahiago izango dute autobusez gerturatzea (7.00etan hasten da zerbitzua). Lehen zatia erraza da, maldarik gabeko bide zabal batetik. Ondoren malda pixka bat hasten da Vernall ur-jauzira iritsi arte. Bertan iturri bat dago eta udan ura har daiteke. Botilak betetzeko azken aukera dugu honakoa. Esan beharrik ez da ezinbestekoa dela nahikoa ur eramatea, baita oinetako egokiak ere. Pixkanaka bidea zailtzen hasiko da puntu horretatik aurrera. Ibaiaren ondotik doa bidea, eguna argitzen doan heinean paisaia gero eta harrigarriagoa bilakatuz. Zubi txiki baten bidez Merced ibaia zeharkatu ostean, sigi-saga, gorantz joanez, Nevada ur-jauzia utziko dugu eskuinean. 

Benetako erronka Aurrerago amaitzen da txango arrunta eta benetako erronka hasten da. Liberty Cap mendiaren itzaletik jarraituz, Little Yosemite Valley zeharkatu behar da, maldarik gabeko gune bakarti bat. Laster aurkituko dugu kanpaleku bat. Ez da kontrolatutako kanpaleku arrunta, bertan gaua igaro nahi duten mendizaleentzako gune bat baizik. Erreferentzia bezala hartuta, azken txanpari ekingo diogu. Puntu honetan egin behar dugu hautua. Eskalatzen igo nahi badugu, bide bazterrean mugarri bat dago, pinaburu erraldoiak ematen dituzten pinuen artean garamatzan bide bat markatuz. Basoa zeharkatzean, Half Dome izango dugu parean. Oinez igo nahi badugu, berriz, baimen bat derrigo-


rrezkoa da. Mendiak malda gutxien duen aldetik igo ahal izateko kable batzuk jartzen dituzte, baina jende gehiegi gerturatzen zenez, baimenak zozketa bidez banatzen hasi ziren duela urte gutxi. Gehienez 300 mendizaleri ematen diete baimena egun bakoitzeko. Zozketan parte hartzeko Recreation.gov webgunean izena eman behar da. Baimenik ez duenari bidea moztuko diote Little Yosemite Valley-n. Baimena duenari, ordea, gomazko eskuzorroak utziko dizkiote kableei errazago eusteko. Bide hori oso bertikala denez, gomendagarria da poliki igotzea eta bidetik ez ateratzea. Webgunean zehaztu ez arren, arnes bat eramatea ere lagungarria litzateke kableetatik zintzilikatzeko eta seguruago sen-

titzeko. Bide arriskutsua dela badirudi ere, gertatu izan diren istripuak arduragabekeriarengatik izan dira: bidetik ateratzeagatik, ekaitza zegoenean igotzen saiatzeagatik, neguan kableak kentzen dituztenean igotzeagatik… Kableetatik jaisteko ez da baimenik behar, beraz, mendia eskalatzen igotzen dutenak gero oinez jaits daitezke. Esan bezala, eskalatzaileak basotik ateratzen eta mendiaren azpian utzi ditugu. Pareta ertzetik abiatu behar da, kontu handiz, “Snake Dike” marra parez pare izan arte. Ez da mendian dagoen marra bakarra, baina Half Dome-ren hego-mendebaldeko 250 metroak igotzeko lerrorik errazena da (5.7 edo 5a gradua dauka) eta baita ospetsuena ere. Hasiera zailagoa

Eskuinean, errazago igotzeko jarrita dauden kableak. Ezkerrean, neska bat «Snake Dike» marra eskalatzen, kableak erabili beharrean.

49


HALF DOME

GIDA PRAKTIKOA Argibideak Ingelesez, baina, Half Domera igotzeko informazio zehatza agertzen da webgune honetan:Â www.yosemitehikes.com/ yosemite-valley/halfdome/half-dome.htm.

Garrantzitsua Ekaitza iragarrita badago, kableetatik igotzea oso arriskutsua da. Harria labainkorra bihurtzen da bustitzen denean, eta kableak metalezkoak direnez, tximistak erakartzen dituzte. Bestalde, kableetatik igotzeko baimena behar da maiatzetik urrira. Gainerako hilabeteetan kableak kendu egiten dituzte. Esan beharrik ez dago kablerik ez dagoenean igotzea axolagabekeria dela.

Txangoa Parkea zaintzen duten ÂŤrangerÂť-en arabera, Nevada ur-jauziraino iristea jada txango luzea da. Kontuan izan behar da hori bide osoaren erdia baino gutxiago dela, beraz, goraino iritsi eta bueltatzeko gai ikusten ez baduzu zeure burua, hobe duzu aurrerago ez jarraitzea. Era berean, gogoratu zapatila egokiak eta nahikoa ur eramateaz.

50


Mendi tontorretik ikusten diren parajeak ikusgarriak dira, kirolarientzako saria.

dauka, adherentziazko luze batzuk dituelako, baina bideari izena ematen dion «sugea» (snake) harrapatzean, alegia, pareta bertikalean zeharkatzen duen txorrerara iristean, dexente errazten da lana. Amaieran bertikaltasuna galdu egiten da eta oinez igo daitekeen malda bilakatzen da. Bide hau eskalatzeko friendsak eraman behar dira zuloetan sokari eusteko zintak sartu ahal izateko. Hala ere, zinta bat eta bestearen arteko distantzia oso handia izan daiteke, beraz, lerro erraza izan arren, hasiberrientzat ez da egokia. Tontorrean eskalatzaileek eta mendizaleek bat egiten dute. Denek elkarbanatu ohi dute ilusioa eta poza, ordu luzez ibili ostean helmugara iritsi direlako. 2.693 metrora, 1.400 metroko desnibela gainditu ostean, edonoren eskura ez dauden Sierra Nevada mendien bista paregabeak dira saria. Baina indarrak gorde itzulerarako, oraindik atzera itzuli behar baikara.  Historia egin dute 2015eko maiatzean zendu zen Dean Potter eskalatzaile ospetsuak, istripuan hil baino egun batzuk lehenago, Half Dome igotzeko errekorra hautsi zuen. “Snake Dike” bidetik igoz eta hainbat bidezidor hartuz, 2 ordu, 17 minutu eta 57 segundoan egin zuen joan-etorria. Horretarako, hainbatetan egin zuen txangoa eta puntatik salto egiten zuen bere wingsuit-arekin (urtxintxa hegalariak bezala planeatzeko jantzi berezia). Konturatu zen inolako pisurik gabe joaten bazen, posible zuela munduko azkarrena izatea lortzea. Hala, urik gabe, zapatila arruntekin eta sokarik gabe abiatu zen, eta korrika igo eta korrika jaitsi zuen. Astebete geroago Yosemiteko beste tontor batetik salto egitean istripua izan zuen Graham Hunt lagunarekin batera, eta biak hil ziren.  Dean Potter izan zen Yosemite eskalatzaileen artean hain ospetsu egiten lagundu zuen kirolarietako bat, nahiz eta berak lortzen zuen adrenalina puntua ez zen denen gustukoa. Bera bezalako beste izen askok egin zuten Yosemite handi. Garai bateko Lynn Hill, Yvon Chouinard eta John Long, edo egun ospea duen Alex Honnold, esaterako. Royal Robbins entzutetsuak Half Domeri indarra eman zion Mike Sherrickekin eta Herry Galwasekin batera “Regular Northwest Face” marra 1957an zabaldu zutenean. 7a+ zailtasunekoa, mendiaren alderik bertikalena eskalatzea ahalbidetzen du. Duela bi urte, ordea, lur-jausi bat egon zen eta lerroaren parte bat suntsitu zen. “Regular Northewest Face” bide klasiko bilakatu denez, lekuko eskalatzaileek azkar ekin zioten lanari eta bost egunetan berriro luze guztiak lotzea lortu zuten, garai bateko kirol eskaladaren sortzaileen omenez. • 51


proposamen tematikoa

BI GURPILEN GAINEAN IBILTZEKO MUNDUKO HIRIRIK ONENAK The Copenhagenize Design Co taldeak egindako ikerketa batek bizikletan ibiltzeko egokien prestatuta dauden hiriak zerrendatu ditu. Lanean, kontuan hartzen dira bizikleta bidezko garraio sistema atsegin eta segurua bihurtzeko egindako inbertsioak eta ahaleginak. Aipatutakoen artean, txirrindulariek aspalditik estimatzen dituzten batzuk, hala nola Amsterdam edo Kopenhage. Testua: Unai Agirre Argazkiak: Germany.travel

Kopenhage Danimarkako hiriburua zerrendako lehen postuan azaltzen da, eta ez da harritzekoa, azken hamarkadan 134 milioi euro inbertitu baititu txirrindulariek erabiltzeko azpiegiturak ezartzeko. Besteak beste, beren-beregi bizikletan (edo oinez baita ere, kasu batzuetan) zeharkatzeko hamasei zubi eraiki dituzte, eta hainbat ibilbide antolatu dituzte hirian zehar. Beste datu batek apustuaren tamaina erakusten digu: hiritarren %62k bizikleta erabiltzen du egunero, eta %9a bakarrik ibiltzen da autoan. Txundigarria, zalantzarik gabe.

52


Anberes Herbehereetatik gertu eta Bilboren antzeko biztanleriarekin, Anberes Flandriako hiririk ederrenetakoa da eta, zerrenda honen arabera, herrialde horretan aproposena bizikletan ibiltzeko. Txirrinduak trukatzeko sistema ona dauka eta bidegorri sare zabala. Gainera Central Station-en bizikletak uzteko aparkaleku handia dago, eta beste geltoki batzuetan aparkaleku berriak egiten ari dira.

Malmo Ongizatearen parametro guztietan Malmo beti azaldu ohi da goiko postuetan. Kasu honetan ere, hortxe dago, bosgarrenean. The Bicycle House, The Bicycle Hotel... txirrindularientzako prestatutako eraikinak eta azpiegiturak aurki daitezke Suediako hiri honetan: bizikletak hartu eta uzteko tokiak, bizikletan dabiltzanentzat atsedenlekuak... Gainera, Malmo eta Kopenhage arteko bizikleta-ferriak eremu geografiko horretan bi gurpilen gaineko turismoa bultzatuko du.

53


proposamen tematikoa

Estrasburgo eta Bordele Estatu frantseseko bi hiri zerrendako lehen hamarren artean sartu dituzte: Estrasburgo (4) eta Bordele (6). Lehenengoaren kasuan, ikerketaren egileek bizikletak alokatzeko eskaintza publikoa eta eraikitzekotan dauden txirrindularientzako ÂŤautobideakÂť nabarmendu dituzte. Hain gertu dugun Bordeleri dagokionez, aldiz, bizikletaren erabilera bultzatzeko 2017-2020 plan estrategikoa txalotu dute.

Amsterdam eta Utrecht Gauza jakina da Amsterdamen bizikleta nagusi dela, eta aurtengo zerrendan maila gorenean jarraitzen du Herbehereetako hiri nagusiak. Dena den, herrialde bereko Utrechtek (argazkian) aurrea hartu dio, alde batetik hiriburuak baino diru gehiago bideratu duelako txirrindularientzako azpiegiturak garatzera, eta bestetik Amsterdamen motozikletak ugaritu direlako, txirrindularien segurtasun sentsazioa gutxituz. 54


Tokio Japoniako hiriburua Asiako lehen hiria da zerrendan, eta bertan azaltzeko arrazoiak baditu. Besteak beste, nabarmentzekoa da hirigune erraldoi horretako biztanleen %20k bizikleta erabiltzen duela, %30 auzo askotan. Horrek esan nahi du Berlinek duen biztanleria osoa baino jende gehiagok erabiltzen duela garraio mota hau Tokion; bada marka.

Ljubljana Esloveniako hiriburua Europako Green Capital edo hiriburu berdea izan zen iragan urtean, eta aukera aprobetxatu zuen bizikletan ibiltzeko azpiegitura sistema hobetzeko. Gainera, garraio sistema hori erabiltzeko kanpainak abiatu dituzte azken urteetan eta aurrera begirako plangintza estrategikoa dute. Bere tamainak, gainera, asko laguntzen dio. 55


HITZORDUAK LISBOA (PORTUGAL) Azaroaren 6tik 9ra 60.000 parte hartzaile baino gehiago, 2.200 kazetari, 60 herrialdetako ordezkariak, milatik gora hizlari... zenbaki guztien arabera, Lisboako Web Summit delakoa, “frikien Glastonburyâ€? deitu dutena, informatika eta teknologia berrien esparruan munduan dagoen jaialdirik edo ekimenik handiena da. Aurten azaroaren 6an hasiko da, eta lau eguneko iraupena izango du, eta bertatik pasako diren izen ezagunen artean Antonio Guterres, Nazio Batuetako idazkari nagusia, François Hollande presidente frantses ohia, Wyclef Jean musikaria eta Al Gore, AEBko lehendakariordea izandakoa. Euskal Herrian ezaguna den eta azken asteetan Katalunian gertatzen ari den guztiaz informatzen ibili den Vicent Partal ere han ibiliko da. www.websummit.com

56

PUSHKAR (INDIA)

NEW YORK (AEB)

Azaroaren 2tik 11ra Munduaren alde honetan ez da oso gauza ezaguna, baina beste zenbait herrialdetan gamelu azokak jendetza erakartzen duten ekimenak dira, eta denetan arrakastatsuena, edo behintzat jende gehien biltzen duena, Pushkar hirian ospatzen dena da, Indian. Pushkar Camel Fair delakoa sekulako jaialdia da, gameluez gain suge-hezitzaileak, musikariak, dantzariak eta mota guztietako ikuskizunak hartzen dituena. Gamelu lasterketa bat ere ospatzen dute, eta nahi duenak bainua har dezake Pushkarreko laku ederrean. www.pushkarcamelfair.com

Azaroaren 5ean Hiri asko dira urtero herri lasterketak eta maratoiak jasotzen dituztenak, baina New Yorkekoa ezagunena da mundu osoan. Azaroaren 5ean ospatuko da, eta dagoeneko izena emanda duten milaka parte hartzaileek Sagar Handia delakoaren bost auzoak korritu beharko dituzte. Hasiera, 9.50tan, Staten Island-en izango da, eta handik abiatuta Brooklyn, Queens, Manhattan eta Bronx zeharkatu beharko dituzte, hurrenez hurren, lasterketa Central Park-en bukatzeko. www.tcsnycmarathon.org.


ErakusketaK LAGOS (NIGERIA) Azaroaren 13tik 20ra Afrikaren izaera munduan hedatzea eta Afrika denontzako etxe komuna bilakatzea da Africa International Film Festival (AFRIFF) delakoaren helburu nagusia. Baina, noski, zine jaialdia izanik zazpigarren arteak dauka protagonismo nagusia, eta Lagosetik kontinente horretako eta mundu osoko zinemagintzaren ordezkariak pasako dira. Jaialdiko arduradunek garrantzi berezia ematen diote zinegile gazteen lanak ezagutarazteari eta ekoizpen propioak sustatzeari. www.afriff.com

TADAO ANDOREN OBRARI ERAKUSKETA ZABALA ESKAINI DIOTE TOKION «Argiz egindako eliza», «lurrean ezarritako museoa»... horrelako izenak ematen dizkio Tadao Andok bere lanei, bere ustez arkitekturak ez duelako zentzurik naturatik at, are gehiago, arkitektura bera «izaki biziduna delako». Horixe da arkitekto japoniarraren filosofia, eta filosofia horren fruituak ikusgai izango dira heldu den abenduaren 18a arte Tokion, Arte Zentro Nazionalean. Osakako artisauen lantokietan sartzen zen ume hark lehen mailako arkitektoa izatea lortu zuen, tartean 1968ko maiatzeko Pariseko giroan murgildu ostean. Orain bere obrak zirrara eragiten du mundu osoan.

LONDRES (BRITANIA HANDIA) Azaroaren 5ean Londres berez ikusgarria bada, Bonfire Night edo sutzarren gauean ahozabalik uzteko modukoa bilakatzen da. Hiriko ekimenik garrantzitsuenetakoa izaten da udazkenean, eta urtero milaka eta milaka lagun bertaratzen da Ingalaterra osotik eta beste leku askotatik

www.nact.jp/es

PICASSO «EROTIKOENA» PARISEN Pariseko Picasso Museoak artista andaluziarraren 110 lanek osatutako erakusketa ireki zuen urriaren 10ean, eta otsailaren 11 arte irekita egongo da. 1932an egindako obrak izango dira erakusketa honetan protagonista, hain zuzen, Picassoren lan «intimo» eta «erotikoenak». Margolariaren lan ezagunenetakoak aurki daitezke bertan, hala nola “Le Rêve” famatua. www.museepicassoparis.fr

ESTRASBURGO AZTERGAI

ikuskizuna zuzenean jarraitzeko. Sutzarrak eta su artifizialak izaten dira gau horretan, Plot Night edo Guy Fawkes Night bezala ere ezaguna dena. Izan ere, pertsonaia historiko horrek 1605eko azaroaren 5ean Parlamentu britaniarra lehertarazteko eginiko saiakera oroitzen dute. www.time-out.com/london

Estrasburgoko Unibertsitatearekin elkarlanean, hiri horretako museo garrantzitsuenek erakusketa kolektiboa jarri dute martxan, otsailaren 25a arte, bertako bizitza kulturala jorratu eta Europan izandako eragina eta ekarpena aztertzea xede duena. 1880-1930 epean Estatu frantsesaren eta Alemaniaren artean dagoen hiria «ideien laborategi» bilakatu zen. www.otstrasbourg.fr 57


liburuen TXokoA

AMETSEK ETA AMESGAIZTOEK BAT EGITEN DUTEN HIRIARI GORAZARRE

Tanger Dream Txelu Angoitia Noctis Photobooks, 2017 Gaztelaniaz eta euskaraz, ingelesez edo arabieraz, aukeran 136 orrialde. 22 euro

angerrera heldu bezain laster Txelu Angoitia argazkilari durangarrak bertakotzat jo zuen bere burua, handia izan baitzen hiriak eragin zion zirrara. Orain liburu bat eskaini dio, “Tanger Dream”, non argazki eder, ilun eta iradokitzaileekin batera idazle ezagun askok historian zehar hari buruz esandakoak topa daitezkeen. Hiri amestua eta ametsen hiria, edo amesgaiztoena, hori dena izan daiteke Tanger. Liburuko argazki gehienak ilunak dira, pertsonek, hiriko bizilagunek, garrantzi handia hartzen dute eta ematen du gehienak ihesean edo ezkutuan dabiltzala. Argazkilari durangarrak, duela gutxi “Zazpika”-k argitaratutako erreportajean, azaltzen du giro misteriotsua sortu nahi izan duela, aztoragarria, nolabait eleberri askotan aurki daitekeen atmosfera islatu nahian. Epe historiko zehatz batean idatzitako obrak hartu ditu Angoitiak eredu, Tanger nazioarteko zenbait herrialderen menpe zegoen garaia, hain zuzen, iragan mendeko hasiera eta erdialdearen artekoa. «Konturatu nintzen eleberri horietako askok trama gogorrak eta bukaera tristeak zituztela, eta atmosfera horietan oinarrituta irudien bitartez bertan nituen emozioak eta sentipenak azaldu nahi izan nituen, eta, modu orokor batean, bizitzari buruzko nire begirada», diosku Angoitiak berak aipatu erreportajean. Azken batean, «hau ez da ‘Tangerri buruzko’ liburu bat, Tanger agertokia baino ez da, eszenatoki bat non porrotei eta amets zapuztuei buruzko istorio bat kontatzen den». Baita oso ondo kontatu ere, argazki-liburua esku artean izan duen orok baiezta dezakeenez.

T


MAITASUNEZ ETA MAITASUNETIK

SOS GUTXIREKIN BIDAIATZEKO GIDA

Ramon Feixa zenak –pasa den urtean zendu zen– idatzitako hau, izenburuak kontrakoa esan arren, ez da kronika bat edo kronika bilduma bat. Gida ere ez da, ezta ere egunerokoa, eleberria edo argazki liburua. Baina horretatik denetik badauka zerbait. Izan ere, idazle katalana erabat maiteminduta zegoen Himalaiako mendiekin, Tibet eta Nepalekin, eta munduko txoko horietan izandako bizipenak kontatzen dizkigu bere azken lanean, batez ere giza ikuspegi batetik. Magiaz beteriko ingurune bati buruzko liburua da hauxe.

Munduko gauzarik garrantzitsuenak dohainik direla esaten dute Lonely Planeteko arduradunek kaleratu berri duten gidan, eta ezin da esan arrazoia ez dutenik. Lan honek hainbat proposamen egiten ditu mundu osoan zehar bidaiatu eta sosak aurrezteko. Hirurogei hiri eta 884 interesgune aipatzen dira gida honetan, besteak beste Hegoafrikako Kruger Parke Naturala, Bangkok ferrya, Txinako Museo Nazionala edo Atenaseko Akropolia. Betiere, filosofia berdinak gidatuta: planeta ezagutzeko ez da aberatsa izan behar.

Crónicas desde el Himalaya Ramon Feixa Kolima argitaletxea, 2017 154 orrialde. 16,00 euro

BEGI BERDE HORIEZ HARAGO DAGOENA Urte askotan Magnum agentzian lan egin duen Steve McCurry argazkilari estatubatuarra mundu osoan ezaguna egin zen “National Geographic” aldizkariak bere azalean neskatila afganiar bati berak egindako argazkia argitaratu zuenetik. 1985. urtea zen eta neskaren begi berdeek munduaren arreta lortu zuten. Baina McCurryk beste argazki asko egin dizkio mendeetan zehar gerra eta borroka baino ezagutu ez duen herrialde menderakaitz horri, eta horien guztien lagin bat aurkituko dugu honako liburuan, 140 argazki, hain zuzen. Steve McCurry. Afghanistan Steve McCurry Ingelesez Taschen, 2017 256 orrialde. 59,99 euro

Las mejores cosas de la vida son gratis Lonely Planet, 2017 304 orrialde. 19,50 euro

ELKARRIZKETA BATEK ABIATUTAKO ABENTURA Kezka existentzialez jositako idazle gazte batek Kretan bizitza berri bat hastea erabakitzen du, hango natura idor eta jende xumearen artean. Kretarako ontzia hartzera doanean, agure bat hurbiltzen zaio eta berarekin eramateko eskatzen dio. Alexis Zorba da, munduko plazer guztiak gozatzeko desioz erretako mazedoniarra. Topaketa horrekin hasten da literatura unibertsaleko abentura hunkigarri eta ikaskizun gogoangarriz beteenetako bat, bi figura arketipikori buruzko istorio zurrunbilotsu, salbai, gozatsu eta ahaztezina. Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak Nikolas Katzanzakis Itzulpena: Luis Berrizbeitia Elkar, 2017 444 orrialde. 25 euro

59


Gogoan hartu

25 DE AGOSTO MURALEN HERRIA Uruguaiko 25 de agosto herrian ez dago egiteko gauza handirik. Bere garaian trenak bizia ematen zion, herrialdeko leku desberdinetara joateko hemendik pasatzen baitzen, ezinbestean, baina gaur egun tren geltokia erdi hutsik dago, utzita. Merkataritza mugimendu handirik ez da ageri, eta kalean oinezko gutxi. 1873an sortutako auzogunea «herri grisa» bilakatu zuten garai berriek eta agintarien utzikeriak. Baina, halako batetan, Leo Arti heldu eta kolorea itzuli zion. Artik 69 urte ditu, frantsesa da baina hamaika urte daramatza Uruguain bizitzen, Florida eskualdean. 25 de agosto herriko hormetan muralak margotzen hastea «modu naturalean» sortutako ekimena izan zela azaltzen du, ez zegoen aurretik pentsatutako planik. «Ez nintzen hona horretarako etorri», aipatzen du, honakoa gaineratuz: «Leku hau lehen aldiz zapaldu nuenean ez zegoen inor... eta herriak harrapatu ninduen, edo nire burua harrapatzen utzi nion. Bere xarma, energiarik gabeko energia hori, erabateko hutsunea. Artista batek eska dezakeen guztia zeukan», gogorarazten du. Horiek horrela, «beste

60

garai batekoa» ematen zuen herrian muralak margotzeari ekin, eta, bide batez, herriari bigarren aukera eman zion. Ibilbide koloretsua Egun batetik bestera, mapan eta denboran galduta zegoen herria gune turistiko bilakatu zen. Orain, «muralen ibilbidea» dauka bisitariei erakusteko, eta hauek ugaltzen hasi dira duela gutxi inork pentsatuko ez zukeen moduan. Orotara 70 mural margotu ditu Artik 1.800 biztanle dituen herri txikian. Artistak aipatzen duenez, muralak egiteko auzokideen nahiei erantzuten die. «Beraiek eskatzen didatena margotzen dut, beren ametsei forma ematen saiatzen naiz», azaltzen du, gaineratuz izurdeak, ametsezko lorategiak, musika tresnak... ia denetarik margotu duela, beti musu-truk, nahiz eta bera margoak saltzeaz bizi den. Margolari frantsesak badaki noizbait 25 de agosto herritik alde egingo duela, «ijitoa naizelako eta askatasunak erakartzen nauelako», eta badaki, baita ere, agian bere artelanak desagertuko direla, euriaren, hotzaren, haizearen eraginez. Baina ez dago penarik bere hitzetan: «nik egin arren muralak jada ez dira nireak». Herriari dagokio orain jaso duen bigarren aukera hori merezi duen bezala zaintzea.


MARLON BRANDOREN UHARTEA Argazkia: Te Mana O Te Moana Foundation

Tetiaroa Polinesian dagoen atoloia da, Tahitiko nobleen oporretarako lekua izan zen. Ur gardenez inguratuta eta hondartza ikusgarriz hornituta, paradisua dirudi lekuak. Normala, beraz, Marlon Brando harekin maitemintzea. 1962an “Mutiny on de Bounty” filma egiten ari zirela ezagutu zuen aktore estatubatuarrak paraje txundigarri hau, eta ez zuen denbora asko behar izan irla erosteko. 2004an hil zen arte, Tetiaroa bere aterpe bilakatu zuen, Hollywoodeko zalapartatik ihes egiteko babesleku. Zendu aurretik, dena den, bere testamentuan adierazi zuen irlak ingurumenaren babeserako eta bioaniztasunaren ikerketarako gune izan behar zuela, eta horregatik gaur egun dirutza

ordainduta egun batzuk bertan pasatzen dituzten lagunekin batera ikerketa ugari egiten dituen zientzialari taldea topa daiteke. Leonardo DiCaprio, Johnny Depp edo Barack Obama bezalako jende aberats eta ezagunek 10.000 dolar ordaintzen dute “The Brando” luxuzko konplexuan igarotzen duten egun bakoitzeko, eta diru hori zientzialarien lana finantzatzeko erabiltzen da. Besteak beste, ozeanoen azidifikazioa eta koralen egoera aztertzen ari dira Tetiaroan. Hotelaren elektrizitatea eguzki energiak sortzen du, eta aire egokitua itsas korronteek, eta Brandoren biloba Tumik kudeatzen du esparru guztia. Haren esku dago aitonaren ametsa betetzea.

61


LABURRaK

» HAMAR EGUN «BUSH» BATEAN GALDUTA ETA BIZIRIK ount Royal (Hunter, Sydneyko iparraldea) parkean bi orduko ibilaldia egitera atera ziren 40 urteko emakume bat eta 9 urteko bere semea onik aurkitu zituzten joan den urriaren 12an, hamar egun paduran galduta eman ondoren. Australiako “bush” edo paduretan galtzea arriskutsua da oso, gune bero, basati eta malkartsuak direlako. Amasemeek ez zeukaten urik, ezta jatekorik ere, baina hostoak erabili zituzten ura jaso eta bidea markatzeko. Oinetakoak ere partekatu omen zituzten.

M

EL PRAT AIREPORTUAN, «PERSONAL SHOPPER»-AK artzelonako El Prat aireportuak “personal shopper” zerbitzua jarri du bidaiarien esku bertako T1 eta T2 terminaletan. Zerbitzua doakoa da eta posta elektronikoz, telefonoz, aplikazio baten bidez, Aenaren web orrian edo aireportuan kokatutako informazio puntuetan eska daiteke. Katalanez, gaztelaniaz, ingelesez, txinoz, arabieraz eta errusieraz mintzatzen diren “personal shopper” hauen egitekoa bidaiariei aireportuan salgai dauden produktuak erosteko laguntza eskaintzea da.

B

MR. BEAN, LONDRES EZAGUTZEKO APP BATEKO PROTAGONISTA lay London With Mr. Bean” (hau da, “Ezagut ezazu Londres Mr. Beanekin”) izeneko telefono mugikorrarendako aplikazioa aurkeztu berri dute Ingalaterrako hiriburuan. Doakoa da eta nazioarteko bisitariak erakartzea du xede. Jokoan, Rowan Atkinson komikoak ospetsu egin zuen Mr. Bean pertsonaia gidari dugularik, Londreseko hainbat gune ezagunetara joan gaitezke, eta, bide batez eta jokatzen dugun heinean, hainbat dendatan beherapenak lortzeko txartelak eskura ditzakegu. Aplikazioa Visitlondon.com webgunetik jaits daiteke.

P

hutsa

INDIA CLUB EZAGUNARI AGUR Londresko City-a eta Westminster lotzen dituen Strand etorbideko India Club ezagunak 1950ean zabaldu zituen ateak, eta, ordutik, idazle eta politikarien elkargune izan da jatetxea. Orain hotel bihurtu nahi dute eta proiektuak eztabaida sortu du.

«ARTEAREN BERLIN BERRI BAT» SORTU NAHI DUTE ATENASEN reziako hiriburua krisi betean dago. Horren erakusle da hiriaren erdigunea bera ere, denda, taberna eta etxe ugari itxita baitaude. Baina batzuen galerak besteen pizkundea ekar dezake, grafiteroena kasu; hala, iNO, LOtek, Cocoa Rocks edota WD izenak ospetsu bihurtu dira hirian. Alternative Athens bidaia agentziak irteera gidatuak antolatzen ditu grafiteroon lanetara, «turistek Atenasen benetako egoera ekonomiko eta soziala ezagutzeko aukera izan dezaten».

G

hutsa

TRUMP, BERLINEN IZAR Berlingo harresiko East Side Gallery aire libreko arte galerian izar baten modura ageri dena ez da benetako AEBetako lehendakaria, noski, Berlingo Madame Tussauds argizari museoko estatua bat baizik. Baina benetakoa dirudi, ezta?

62


hutsa

ERROMA IKUSTEKO «TERRAZA» EZIN HOBEA Koliseoak ezusteko anitz ezkutatzen ditu. Hil honen hasieratik, esaterako, Flavio anfiteatroaren bi solairu garaienak zabalduko dituzte, hau da, bisitariek plebea jartzen zen lekua bertatik bertara bisitatu ahal izango dute. IV eta V. solairuok Erroma bera ikusteko toki zoragarriak dira. Bisitaldi bakoitzean 25 lagun sartu ahal izango dira segurtasun neurriak tarteko.

hutsa

hutsa

MAITATU EDO GORROTATZEN DEN FRUITUA Indonesian izugarri zabaldutako durian fruituak usain sarkorra du oso. Agoarrasa, tipulak eta galtzerdi zikinak nahasita sortzen den usain bera omen du, eta horren “erruduna” den gena aurkitu berri dute zientzialariek. Usain “txarra” kenduko al diote?

SANTA HELENA UHARTEAK HEGALDIAK DITU BEHINGOZ Santa Helena uhartea munduko bazterrean dagoela esan daiteke. Angolako kostaldetik 1.800 kilometrora eta Rio de Janeirotik 4.000ra, Atlantikoaren erdi-erdian dago. Orain arte itsasontzian bakarrik irits zitekeen, baina orain Airlink airelinea hegoafrikarrak astero bi hegaldi jarri ditu, bat Johannesburgotik eta bestea Lurmutur Hiritik.

hutsa

hutsa

WIKILOVESMONUMENTS LEHIAKETAKO EUSKAL HERRIKO ONENAK Ondoko argazkia, “Egunsentia Gaztelugatxen” izenekoa eta Ebaki argazkilariak sinatutakoa, Euskal Herriko argazkirik onena hautatu du 2017ko WikiLovesMonuments lehiaketako epaimahaiak. Beraz, bai argazki hau bai Bizkaiko eta Bilboko argazki onenak bezala hautatuko beste biak ere –Igerrak elkartearenak bata zein bestea–, nazioarteko txapelketara joango dira. «Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen jakinduria guztia» gaia hartu behar izan zuten inspirazio iturri lehiaketa honetako partaideek. Guztira, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak 722 argazki jaso ditu. 63


7h108