Page 1

14. Zkia 2013ko abendua

Obra koadernoa Kapiteletik Lagun horiek: Gaur inoiz baino gehiago, Santa Maria Katedrala Fundazioan oso harro gaude gure lanarekin. Presbiterioko azken harri jarrita eta zoruko egurra distiratsu ageri dela, hura ikustea eragozten eta desitxuratzen duten burdinarik gabe, gure Katedrala ia prest dago erabiltzen hasteko. Hemendik aurrera, pixkanaka-pixkanaka tenpluko ondare artistiko aberatsa bere tokian jarriko dugu, baita orain arte seminarioan gordeta egon diren zenbait elementu apaingarri ere. Hori guztia presarik gabe baina atsedenik gabe egingo da, gogoraraztea gustatzen zaidan bezala, lan asko falta da egiteko. Bestalde, aurrera darrai zaharberritze-lanekin batera hasitako artxiboko eta dokumentazioko lan izugarriak ere. Egitekoaren xedea egin denaren berri ematea da, nola, noiz eta non egin den, eta etorkizunean mantentzelanen kudeaketa hobea izan dadin erraztea da. “Katedralaren fabrika-liburu digitala” deitu diogu, aipatu xede hori lortzeko ezinbesteko tresnari. Haren garapena errealitate bat dagoeneko. Ondarea mantentzera dedikatutako beste erakunde batzuek ezagutu dute, eta haietako erakunde batzuei, gainera, aholkatzeko aukera ere izan dugu. Gainera, Katedraleko hainbat ibilbideri museo itxura emateko bidean lanean jarraituko dugu. Horri buruzkoa izango da “Katedrala ez da amaitzen” zikloaren hurrengo hitzaldia. Datorren urtarrilaren 21ean izango da Goiuri Jauregian, eta zin dagizuet hari buruzkoa izango dela buletin honen ale bat. Bien bitartean, Urtezaharra ondo amaitu eta berria ondo astea opa dizuet, eta datorrena, benetan “amaierakoa” izan dadila. Juan Ignacio Lasagabaster, director de la Fundación Catedral Santa María

Milurteko ganga, betetako helburu bat Apirilean hasiko gara Katedralaren zoru berriko pieza nagusia eraikitzen. Tenpluari eman nahi diogun bizitza berriaren ardatz gisa duen posizioa dela-eta, “milurteko ganga” deitu diogu. Obraren amaiera bikaina izan da, hirugarren milurtekoaren hasieran, intenporala, milurtekoa, izan nahi duen iraupenaren bidean. Azken sei hilabetetan pieza erraldoiak ekarri ditugu harrobitik tailerrera eta handik Katedralera. Harri bakoitza marraztu egin behar izan da etengabe berrikusten ari den lan batean dagoeneko ezarritakoei doitzeko: eraikinaren portaera behatuta, mugimenduak kontrolatzen edo zinbriaren egitura uneoro kontrolatuz, ezarritako harriaren egunetik egunerako pisura doitzeko. Ganga bere modura hazten joan da. Arku eta plementu sistema baten bidez eraikitzea pentsatzen bagenuen ere, perimetrotik erdialdera aurrera egitea hobe zela esaten zigun, arkuak oker ez zitezen. Apur bat deformatuta nahi bagenuen, euskarriak kendutakoan bere onera joan zedin, dobelak bere kasa birdoitu beharko ziren uneoro bere pisuarekin. Eta buruhaustea marrazki informatiko gisa doitzea espero bagenuen, dobelek gelditu ziren posizioaren kontrola erreklamatzen zuten etengabe eta bloke bakoitzata e rekin neurrietara egindako o g a d satu -piezaz o a 0 0 birdoitze bat. tz .3 in 2 rg ta a 8h 00 e Ganga 34 gin dira. 8 e iz ta rr e a k h ti o kare o ardatze Doitze etengabe horiei Markinak uzte erdik it d dira k a tu u z is p marra o erantzun beharrak ideiak ir rr e kg arteko b , an oanan-ban siziora eg b o , oso malguak izatea eskatu p k a o ti k z ti u e g b har, behin kupatzen e o z du eta hargin eta langin ra a le u a s z e proz -ko a lodiera k 117 m2 leen abilidade bikainei a o g k n ra a e G u . alt kitzeko , metroko te esker, pasa den abenduas . e a b d z a ate ako du eta, b a 315 ton rr ren bostean, azken harria o k ro o , pisu du; beraz jarri zen. Orain gangak libre uzteko, egiturak kentzeko eta bere bizitza erabilgarria has dezan uzteko eskatuko digula espero dugu, Katedralaren zati bihur dadin. Datozen hilabetetan une horren berri emango dugu.


Kultura-agenda

Fabrika-liburu digital bat Historian zehar, fabrika-liburu deitu izan zaio eliza edo katedral bati dagokion dokumentuari. Bertan, urteko diru-mugimenduak erregistratzen ziren, eskualdeko historia berregiteko datu baliotsu eta erabilgarriekin batera. Askotariko paperek eta idatziek, bestela ezin zen moduan, Santa Maria Katedralaren isla garbia ematen dute. Tenplua zaharberritu den urteetan fabrika-liburu bat ere garatu da, oraingo honetan digitala, eta bertan katedralaren informazio historikoa, bere ezaugarri geometrikoak, eraikina osatzen duten harri bakoitza, azken urteetan zehar egindako ikerketak, esku-hartzeak eta indusketak erregistratu eta sailkatzen ditu, baita zaharberritze-lanetan beretan sortutako dokumentazioa ere. Iraganari begira dagoen Monumentuari buruzko Informazio Sistemak tresna proaktibo bihurtu nahi du, tenplua modu jasangarrian mantentzeko planean. MIS hau ez da Santa Maria Katedrala zaharberritzeko pentsatutako tresna soilik; hemendik aurrera, eraikinak zaharberritzeko beste profesionalek txostenak eta azterketak kontsultatzeko eta kontrastatzeko aukera izango dute eta, gainera, adibide izango da eurentzat. Hurrena eman beharreko urratsak linean kontsultak egiteko tresna sortzea eta Internet bidez Ondare historikoa zaharberritzeko beste instituzio eta erakundeekin konektatuta lan egiteko aukera ezartzea da.

Datozen Topaketak Katedralarekin Abenduak 17, 20etan, Goiuri Jauregian I単aki Korosok, MISen arduradunak, monumentuari buruzko informazio-sistema berritzaile honen iraganaren eta etorkizunaren ikusizko errepasoa egingo du. Oso harrera ona izan du aurkeztu zen hainbat eta hainbat forotan. Urtarrilak 21, 20etan, Goiuri Jauregian Juan Ignacio Lasagabaster, Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendariak, Katedraleko ibilbideei museo itxura emateko proiektuak aurkeztuko ditu.

Gabonak direla-eta, Santa Maria Katedrala Fundazioak bisita gidatuen eskaintza zabalduko du. Datorren urtarrilaren 6ra arte, tenpluaren sakristian Katedralaren jaiotza erakutsiko da, 1780ko multzo neoklasikoa. Doan eta aurretiazko erreserbarik gabe bisita daiteke. Bisitak Bisitariak Hartzeko Zentrotik hasiko dira 11:00etatik 16:15etara.

Jarrai gaitzakezu:

facebook.com/AbiertoPorObras

@CatedralVitoria

Noticias desde el Triforio - diciembre 2013  

Boletín informativo de la Fundación Catedral Santa María

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you