Page 1

GORA!

HERRIA

ren ALDIZKARIA 003.ZKIA 2014KO EKAINA

DOAKO ALEA

20 urte betetzen dira aurten Manueltxo Goitia, Mikel Ibanez eta Luis Mari Lizarralde euskal errefuxiatuak Uruguaytik espainaratzeko agindua betetzear zela Montevideon gertakari lazgarri hura jaso zela. Asilo eskubidearen alde bildutako milaka herritarren aurka gogor kargatu zuen Uruguayko poliziak. Fernando Morroni eta Roberto Facal uruguayar gazteak erail, dozenaka pertsona zauritu eta beste hainbeste atxilotu zituzten. Jarrera basati

honekin bi urte luzez errefuxiatu eta Euskal Herriari erakutsitako elkartasuna zigortu nahi izan zuten. Herrien arteko xamurtasunaren islada dramatikoa baina aldi berean unkigarria izan zen Filtro ospitalaren inguruan gertatua, euskal internazionalismoak ezin ahaztu duen data garrantzitsua. Manueltxo Goitiak tartetxo bat egin digu eta berarekin egun hartaz hitz egin dugu, eta bereziki gogora ekarri Montevideoko herriaren maitasun, babes eta konpromisoa. 3 OR.

EDITORIALA

ELKARRIZKETA

ELKARRIZKETA

MEMORIAREN TXOKOA

LABURREAN

FILTROTIK GERTUAGO

"Uruguay bigarren herria da guretzat"

“15 urte hauetan heldu egin den herri kontziente bat gara”

ESTATU GOLPEAK

FILTRO, 20 URTE

MANUELTXO GOITIA UNZURRUZAGA

KRISTIAN ALZOLA Mision Madres del Barrio fundazioko kidea

ATZO ETA GAUR

JATORRIZKO HERRIEN ARGIA


ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!

2

E ditoriala FILTROTIK GERTUAGO Zenbaitek kontrakorik uste badu ere, Euskal Herriak hamarkadaz hamarkada jaso izan du elkartasuna. Bere borroka eta militanteekiko elkartasunak etenik ez du ezagutu gurean, izan zapaltzen gaituzten estatuetako herrietatik, izan Europatik edo izan AbyaYala edo Latinoamerikatik etorria. Egun, ezagunak dira Euskal Herriaren Lagunak, han eta hemen egiten dituzten hitzaldi, mobilizazio eta ekimenak elkartasun astearen baitan, nahiz urtean zehar. Urteetan atzera eginik baina, hamaika izan ziren Burgosko prozesuan euskal militanteen aurkako epaiketa militarra dela eta jasotako babesa nazioartean, Frankismoaren azken hondarretan. Besteak beste, Bartzelonan ehunka lagunek Monserrat Abadia okupatu zuten bi egunez, Madrilen Justizia palazioan itxialdia egin zuten dozenaka abokatuk, Europako hiriburu guztietan egin ziren mobilizazioak, eta Milanon esaterako, euskaldunekiko elkartasun manifestazio batean 17 urteko gazte bat erail zuen tiroz poliziak. Bi hamarkada beranduago, gure herriak jasotako elkartasunaren adierazpide esanguratsu, hunkigarri eta gogorrenetarikoa baina, 1994ko abuztuaren 24ko gertakariak dira seguraski, Montevideon, Filtro ospitalearen inguruetan gertatuak. Urte haietan ere espainiar inperialismoaren atzaparrak han eta hemen zebiltzan euskal militanteen aurka, ihesian edo errefuxiatu beharrean izan zirenen atzetik, gisa honetan eman zioten hasiera 1992an "Duque operazioari". Orduko polizia uruguaiarraren laguntzaz, hainbat lagun atxilotu zituzten eta azkenean haietatik, Josu Goitia, Mikel Ibanez eta Luis Mari Lizarralderen estradizioa onartu zuten. Euskal errefuxiatuek, tortura arriskua eta estradizioa bera salatzeko gose greba hasi zuten eta 15 egun barauan egin ondoren, egarri grebari ere ekin zioten. Honen ondorioz Filtroko erietxera eraman zituzten, medikuen zaintza izan zezaten, dagoeneko osasun arazo zenbait baitzituzten protestaren ondorioz. Uruguaiko herriak, euskaldunekiko elkartasunez eta beste behin ere hautsia izan zen asilo politikoaren defentsan antolatu eta protestan hasi ziren. Filtro ospitalearen inguruetan, estradizioaren eguna iritsi ahala mobilizazioak indartzen hasi ziren. Abuztuaren 21ean egun agintean dagoen Frente Amplio-ak bat egin zuen deialdiekin, 23rako berriz PIT-CNT sindikatuak greba orokorra egiteko deia egin zuen arratsaldeko manifestazioarekin bat eginez. Estradiziorako izendatu zen egunean, abuztuaren 24an, herri mugimenduko eta ezker iraultzaileetako eragileek manifestazioa deitu zuten. Filtroko ospitalearen inguruan, jendetza guzti honen aurka, batetik, espainiarren presioak tarteko eta bestetik, sortu zen elkartasun uholde hura isilarazteko premiaz, errepresio bortitzari ekin zion polizia uruguaiarrak, ehunka zauritu eta bi hildako eraginez: Fernando Morroni eta Roberto Facal. Gaueko hamarretan, Carrasco aireportu militarrerako

bidean jarri ziren hiru anbulantzia, hiru euskal militanteak zeramatzaten haietan, beti ere, patruilari eta polizia motorren zaintzapean. Filtroko barruetan berriz, erizain eta bertako langileek Uruguaiko ereserki nazionala kantatzen zutela eskuak altxata agurtu zituzten euskaldunak. Gaueko 23:45etan irten zen aireportutik espainiar armadaren Boeing 707a Madrilera bidean, tortura eta errepresioaren bihotzera bidean. Ondorengo egun, hilabete eta urteetan, Filtroko sarraskia Uruguaiko herrian bizi-bizirik mantendu da, urtero abuztuaren 24an egiten den mobilizazioa honen lekuko. Izan ere, justiziarik ez dute ezagutu, demokrazian aurrera egiteko modua izan den arren, oraindik, hainbat dira orduko sarraskien erantzule zuzenak, egun libre edo postu esanguratsuetan eroso mantentzen direnak.. Euskal Herrian ere ekimen ugari egin izan dira honen harira, duela bost urte esaterako, Norma Morroni, eraildako kide baten ama izan zen gurean. Aurtengoan, 20. urteurrena du gertakariak, data garrantzitsua dudarik gabe botereak ezarritako alzheimerrari bizkar eman eta Euskal Herrian gertakari haiek gogoratu ditzagun, azken batean, oroimena aurrera egiteko balia dezagun. Izan ere, irakaspen paregabea eskaini zigun Uruguaiko herriak. Hain zuzen, herri bateko kide izatearen duintasun, borroka eta ausardiaz asilo politikoaren eskaera eta honen defentsa azken muturrera eraman zuten bertako eragile eta herri mugimenduetako kideek. Herrien arteko samurtasunak ez duela mugarik erakutsi eta torturaren eta inperialismoaren aurrean, internazionalismoaren erakustaldi bikainean, kaleak hartu eta euskal militante haiek uruguaiarrak balira bezala hartu eta defendatu zituzten, bizitza emateraino. Internazionalismoak baina, ez digu bertako ekimenak txalotu eta harrotzeko soilik balio. Internazionalismoa ispilu bat bezala da sarri eta gertakari haiek ikustean, geure herrira zuzendu beharrean gaude begirada. Eta halaxe da. Gure herri zahar hau, estatu bilakatu nahi genukeen hau, ez ote dugu gure oinarrietan asilo politikoaren eskubidea bere baitan jaso behar? Ez ote da iraultzaile baten oinarri, gainerako iraultzaileak babestea, geure etxean hartzea? Eta bide batez esan dezagun, gai hau ere, etorkizuneko eta balizko egoera batera itxaron gabe, gure baloreetan, gure oinarri ideologikoan gaurtik hasita landu beharreko mamia behar lukeela. Zentzu honetan, gero eta erreminta instituzional gehiago lortu, are eta pausu sendoagoak eman beharko genituzke bide honetan, eta baita kaleetako eztabaidan ere. Batetik, hamaika estatuk erakutsitako miseria eta auzo lotsa ez dadin inoiz gure herrian sentitu ere egin, eta bestetik, presio eta inperialismoaren atzaparrei hortzak erakutsiz, estradiziorik onartzen ez duten herri burujabe eta duinetatik pixka bat gertuago senti gaitezen, gure herria, Filtroko ospitaletik gertuago sentiaraziz.


GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA

3

E lkarrizketa “Ezin genuen ikusi, baina Uruguayko herriaren babesa ospitale barrutik ere entzun eta sentitzen genuen” Gaur egun, oraindik ere, Filtron gertatutako horri hitzak jartzea oso zaila egiten zaio Manueltxo Goitiari. Berarentzako Uruguayko herriak adierazitako elkartasun hura zer izan zen galdegitean, eskuak bularrera eramanda, barruan betirako gelditzen den zerbait dela azaldu digu. Hogei urte beteko dira abuztuaren 24ean poliziak Fernando Morroni eta Roberto Facal erail zituenetik. Dozenaka izan ziren atxilotu eta zaurituak Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañezen estraditazioaren aurka antolatu ziren protestetan. Historiako pasarte lazgarri honetara heldu baino lehen, begirada atzerago luzatu nahi izan du Manueltxok eta 1989. urtera eraman gaitu, Uruguayra ihes egin zuen urtera. Hasieratik argi markatu nahi izan du beraiek, iheslari eta errefuxiatu politikoak, Euskal Herriko gatazkaren ondorio direla eta orduan, errepresioaren garai gogor haietan, helburu nagusia atxiloketa eta tortura ekiditea zela. "Horregatik egin behar izan genuen ihes". 1992ko maiatzean atxilotu zituzten Uruguayen. "30 pertsona izan ginen atxilotuak, horien artean 13 euskaldun eta 4 adin txikiko" zehaztu digu. Herrialdera sartzeko dokumentazio faltsua erabiltzea leporatu zieten Uruguayko Gobernuak, eta aldi berean Espainiakoak iheslarien estradizioa bilatzen zuen. Izan ere, testuinguru berezia zela gogorazi digu Manueltxok, urte horretan ospatzen baitziren Bartzenolako Olinpiadak eta agerikoa zen Estatu Espainiarrak munduan eman nahi zuen itxura. Atxilotu zituzten egunean haiek eramateko hegazkina prest zegoela ekarri du gogora Onatiarrak, baina prozesua bi urte, hiru hilabete eta hamar egunez luzatu zen. Denbora horrek guztiak beraien egoera eta bereziki, "Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa behar bezala lantzeko aukera" eskaini ziela azaldu digu. Lan horren emaitza da Manueltxoren ustez, Filtroko ospitalaren kanpoko esplanadan gau eta egun batutako jendea eta baita gaurko egunez atzerrian horrelako beste sarekada masimorik eman ez izana ere. Lehen unetik "Uruguayko herriak internazionalismoaren printzipioei modu eredugarrian erantzun" ziela adierazi digu Manueltxok. Euskal Herrian senitartekoen inguruan jendea bildu zen bezala, Uruguayen "Comite de apoyo a

Manueltxo Goitia Uruguayen atxilotu eta Espainariara estraditatua izan zen 1994ean los vascos" izeneko taldeak osatu ziren, asilo politikoaren aldarripean. 1993ko otsailerako Espainiatik zortzi estradizio eskaera heldu baziren ere lau besterik ez zituen onartu Uruguayko Gobernuak, Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde, Mikel Ibanez eta Agurtzane Delgadorenak hain zuzen ere. Egoera hau salatzeko 1993ko urrian lehen gose grebari ekin zioten. Espetxe barruko borrokari auspoa emateko, Uruguayko Komitetik "Navidades sin presos vascos en las carceles" kanpaina jarri zuten abian eta Uruguayko herritarrek beraien etxeak eskaini zituzten presoak jasotzeko. Barruko zein kanpoko protesten ondorioz Uruguayko Gobernuak Agurtzaneren estradizioa ere ukatu zuen eta aske gelditu zen, beste hiru sententziei, ordea, eutsi egin zien. Estradizoa gauzatzeko, ordea, Uruguayko kausa kendu behar zieten, dokumentazio faltsua erabilitzearena. Hau gertatzea zaila, ezinezkoa zela esan bazieten ere, Manueltxo eta gainontzeko kideek argi zuten "noraino sartzen diren Espainiar Estatuaren hatzaparrak". Honela bada, 1994ko abuztuaren 11an bigarren gose grebari ekin zioten. Handik egun gutxitara "Uruguayko kausa kentzen zietela notifikatu" zietenean ur botilak zeldatik kanpora nola bota zituzten kontatu digu Onatiarrak, ura edateari utzi zioten. Hau honela, forense eta espetxeko zuzendariarekin negoziatuta Filtroko ospitalera trasladatzea erabaki zuten. Ospitalean uneoro erizain eta medikuak beraiekin izan ziren. Manueltxok gogora ekarri du nola behin dutxara joatean mediku batek ur trago bat emateko esan eta itzultzean, ahoa sekua zuela ikustean erabat harrituta geratu zela beraien jarrera eta konbikzioarekin. Filtroko ospitalean egon ziren bost edo sei egun horietan kanpoko esplanadan gero eta jende gehiago batzen joan zen, “ez zuen mugarik” adierazi digu Onatiarrak. Akanpada moduko bat bezala deskribatu digu, jende heldua, haurrak, gazteak... Agurtzane bilakatu zen beraien bozeramaile eta egunean zituzten 10 minutuko bisitetan kanpoan jazotzen zenaren berri ematen zien. Baina egoera berotzen joan zen. Mobilizazio eta jendearen

atxikimenduak ez zuen etenik. Abuztuaren 23an Uruguayko sindikatu nagusiak grebara deitu zuen eta Montevideo osoa paralizatzea lortu zuen. "Aurrez egindako lanketa eta jasotako atxikimendu politikoaren adierazgarri” bezala ikusi zuten hau guztia ospitale barrutik. “Nabarmena zen hegazkinean sartuko gintuztela", azaldu digu Manueltxok, "tentsio giroa nabaritzen zen". Estradizoaren egunean poliziak izandako neurri gabeko jarrera eta hurrengo hilabeteetan hartutako neurriak, Montevideon gehien entzun eta gertaera guztien jarraipena egin zuten bi irratien itxiera esaterako, Uruguayko Gobernuaren indar erakustaldi bezala ulertzen ditu Onatiarrak. Izan ere ezker mugimenduko kideak ziren egoearen aurrean gehien mobilizatu zirenak eta hori errotik mozteko indar erakustaldi eta abisua izan zen Filtrokoa. Filtroko ospitalaren kanpoan gertatua "ezin genuen ikusi, baina Uruguayko herriaren babesa ospitale barrutik ere entzun eta sentitzen genuen" azaldu digu. Kanpoan gertatzen zena ikusteko leihora hurbildu zenean epaileak atzera erretiratzeko nola esan zion oroitzen du, "edozein bala galdu gerta zitekeela eta erretiratzeko". Mediku eta erizainek kontatzen zieten zer jazotzen zen kanpoan: poliziaren basakeria, tiroak, jendea korrika ihesean, zaurituak eta atxilotuak... izugarria izaten ari zela bazekiten. Gelatik pasilora atera zituzteneko unea ondo oroitzen du Manueltxok. Pasiloaren alde batean zein bestean mediku eta erizanak zeuden, eskua jasota, kantuan... Hegazkinera heldu eta polizia espainolak “¿pero qué habéis montado aquí, que hablan de muertos?" esan zienean jabetu ziren jazotakoaz. "Uruguayko herriaren erantzuna ulertezina" zaiola azaldu digu, ez duela hitzik, ezin duela esplikatu, "herri solidarioa da Urugay!" 20 urte hauetan hiru aldiz joan da Manueltxo Uruguayra. Lehen bidaian Norma Morroni, Fernando Morroniren ama aurrez aurre ezagutzeko aukera izan zuen. Argi du Manueltxok harreman hori betierekoa izango dela. "Uruguay bigarren herria da guretzat eta gure bihotzean izango da beti".


ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!

4

E lkarrizketa Nazioarteko hedabideen bidez etengabe Venezuelari buruzko berriak iristen ari zaizkigun honetan, zuzenean jaso nahi izan dugu bertako errealitatea. Horretarako Kristian Alzolarekin bildu gara Caracasen, borrokan ari diren herritarren ahotsa jaso nahi genuelako. 28 urteko emakumea da, oso gazte ama izandakoa, formazio politiko handikoa. Prozesu hau guztia barrutik bizi du,. Mision Madres de barrio fundaziotik auzo txiroetako eraldaketa sozialean parte hartuz. Venezuela bizitzen ari den iraultza prozesu honetako militantea zara. Azal iezaguzu zein den burutzen duzun lana. Orain duela 8 urte sortutako "Mision Madres del barrio"ren baitako fundazio batean ari naiz lanean. Emakumeon aldarrikapen lan bat da, inoiz kontutan hartuak izan ez diren zonalde txiroetako emakumeen aitortza lana izateaz gain. Bizi duten muturreko pobrezia gainditzeko diru laguntza ematen zaie, horren bidez bestelako ekintza sozialetan, hezkuntza misioetan etabar parte hartzeko pausoa eman dezaten. Lan horretaz gain gure eguneroko borroka herri boterearen sendotzean dago, borroka ideologikoan, prozesu iraultzailean aurrera egin ahal izateko klase borroka ulertzean. Langile klase bezala identifikatzeko beharra dugu, pobre bezala, sistema

kapitalista honen biktimak garela ulertu behar dugu.

“Gure eguneroko borroka herri boterearen sendotzean dago, borroka ideologikoan, prozesu iraultzailean aurrera egin ahal izateko klase borroka ulertzean” Zalantzarik Gabe, Hugo Chavez komandantearen heriotzatik pasa den urte hau oso

garrantzitsua izan da iraultza prozesurako. Nola bizitu duzue zuek? Niretzat trantsizio bat izaten jarraitzen du oraindik. Trantsizio bat diot, Chavezen heriotzari eman zaion trataera espiritual eta erlijiosotik haratago oraindik liderrarekiko dependentzia moduko bat sentitzen dugulako. Oso trantsizio zaila gainera, oraindik prozesua ez dela indartu sentitzen baitut. Oposizioak askok bizi dugun trantsizio hori ezagutzen du eta hori ahuldu nahian dabil, horregatik eman da koiuntura

“Ez dago hornidura faltarik, produktuak bahituta dauzkate, bereganatuta”

hau. Gerra ekonomiko bat bizi dugu. Ez dago eskasiarik, hemen badago elikagaien produkzioa eta ikusi dugu hori pilatutako produktuak zituzten saltoki eta almazenak ikuskatu direnean. Ez dago hornidura faltarik, produktuak bahituta dauzkate, bereganatuta, eta hori bereizi egin behar da. Guzti honen erdian bere burua chavistatzat duen jende askok Maduro ez duela babesten dio, hornidura falta hori dagoelako. Eta hori ez da guztiz egia. Iraultza guztiek jasan behar izan dituzte gerra ekonomikoak eta hau ez zen salbuespena izango. Are gutxiago Venezuela monoproduktorea delako eta enpresa pribatuak jarraitzen duelako hornitzen gaituena izaten. Jasaten dugu alienazioaren ondorioa ere bada. Gizarte kontsumista bat gara. Produktu jakin batzuk kontsumitzera ohitu gaituzte, produktu horiek falta direnean

gizartean sortzen den ezin egona gobernuaren kontra bideratzeko helburuarekin.

“Iraultza guztiek jasan behar izan dituzte gerra ekonomikoak eta hau ez zen salbuespena izango” Eta eraso hauen aurrean, nola baloratzen duzue Nicolas Maduroren gobernuak izan duen erantzuna? Nahiko ona izan dela uste dut nik. Momenturen batean beldurra izan dut zetorrenaren aurrean. Madurok azken finean berekiko konfiantzagatik baino


GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA

Chavezekiko leialtasunagatik irabazi zituen hauteskundeak. Gainera Maduroren lana ez zen gehiegi ezagutzen komandanteak bere ordezko izendatu zuen arte. Baina pixkanaka, gobernuan emandako urte honetan herritarren konfiantza bereganatzen joan da bere kudeaketari esker. Bera ez da Chavez eta hori argi izan behar dugu. Bera ez da berdina, izaera ezberdinak dira, formak ezberdinak dira. Niri pertsonalki askotan kosta egiten zait bere estrategia politikoa ulertzea, batzuetan oso erradikala iruditzen baitzait, baina gero adibidez ez dut bake elkarrizketetarako egin duen deia konpartitzen, are gutxiago telebista bidez egin direnean elkarrizketa hauek. Beharbada elkarrizketak egin beharra zeuden, baina telebista bidez egin izanak show mediatiko bihurtu du eta gainera ez da adostasunik lortu. Bitartean guarinbek hor jarraitzen dute, gerra ekonomikoa bizi dugu.

“Urte honetan defendatzera bideratu behar izan ditugu ahaleginak, egitera edo eraikitzera baino gehiago”

5

“Beraiek gerra zibil bat nahi dute, herria herriaren aurka borrokan jarri nahi dute inbasio atzerritar bat justifikatzeko, Estatu Batuen eraso inperialista bat” Ongi eta gaizki eginak, denetarik egon da urte honetan orduan. Ez digute aurrera egiteko aukerarik ere eman. Urte honetan defendatzera bideratu behar izan ditugu ahaleginak, egitera edo eraikitzera baino gehiago. Ez digute egiten utzi. Benetan gerra gogorra izan da, gerra mediatikoa, ekonomikoa Ikuspuntu horretatik begiratzen badugu, nik uste dut asmatu dela espazioak okupatzearekin, kaleak betetzearekin, hemen erresistentzian dagoen herri bat dagoela erakustea, herri kontziente bat, beraiek espero zuten erantzuna ez ematen jakin duena. Nazioarteko hedabideek erasotzaile, hiltzaile gisa jarri

gaituzten arren, ez gara jokoan erori. 2002an izan genuen borroka hori eta irabazi egin genuen, Chavez presidentea erreskatatzea lortu genuenean. Ez gara gerra horretara itzuliko, 15 urte hauetan heldu egin den herri kontziente bat gara. Beraiek gerra zibil bat nahi dute, herria herriaren aurka borrokan jarri nahi dute inbasio atzerritar bat justifikatzeko, Estatu Batuen eraso inperialista bat. Baina ez dute lortuko. Gu hemen edozertarako prest gaude. Horregatik uste dut asmatu egin dela bakerako deia eginez, nahiz eta nire iritziz formetan ez den asmatu. Egin dezagun atzera momentu batez. Egunerokoak askotan zailtzen duen arren, perspektibarekin begiratuta, zein izan da 15 urte hauetan bizitu den aldaketa, zure auzoan adibidez? Begira, nik uste asistentzia sozialetik eraldaketa handia eman dela auzoetan. Antolatzeko moduetan eta batez ere interesean. Antolatzeko interesa, ikastekoa, kalean egotekoa. Justizia sozialaren behar hori. Baina orokorrean, eremu guztietan, lan handia dago egiteko, formazio ideologikoa indartzeko behar handia dago.

“iraultzaile orok izan behar luke feminista”

Eta emakume iraultzaile gisara, nola baloratzen duzu prozesua ikuspegi feminista batetatik? Beno, hasteko iraultzaile orok izan behar luke feminista. Baina emakume naizen aldetik, emakumea, iraultzailea eta feminista, esan dezaket prozesu honek duintasun ikaragarria eman digula emakumeoi. Ezer baino gehiago ikusarazi egin gaitu, oinarrizko borroka ez baitago osatuta bere horretan, hau da, patriarkatua ulertzean. Intentzioa egon badago, egia da gauzak egin direla, baina egituretatik ez da garrantzizko zerbait bezala hartu. Zerbait ona bezala ikusten dute, baina feminista talde baten borroka bat izango balitz bezala, borrokarekin identifikatu gabe. Beharrezkoa da patriarkatua ulertzea suntsitu ahal izateko. Eta nola ulertzen dugu? Ba formazioaren bidez, eta formazio hori sustatu egin beharra dago. Hor instituzioek paper garrantzitsua dute. Sendotasun ideologikoa falta da eta hori Chavezen heriotzarekin ulertu genuen. Bai, bozka chavista indartsua da, baina kontzientzia eraldatzaile bat egon behar da, eraldaketa soziala bultzatuko duena, hori baita iraultza bat azken finean. Hemen eraldaketa sozialak egon direla? Bai, noski. Ni horren adibide naizela sentitzen dut, prozesu honi esker beste modu batean bizitzen ikasi dudalako, bai nire buruarekin eta baita nire ingurukoekin ere.

Eta hemendik aurrera, zein dira prozesu iraultzailean eman beharreko pausuak zure ustez?

“bozka chavista indartsua da, baina kontzientzia eraldatzaile bat egon behar da, eraldaketa soziala bultzatuko duena, hori baita iraultza bat” Lehenik eta behin, borrokan jarraitu beharra daukagu. Hau luzerako doa. Gerra ekonomikoa, oposizioak Maduroren gainean egiten duen presioa luzerako doa eta honetatik ateratzea lortu behar dugu. Gero Komunak daude, benetako demokrazia parte hartzaile baterako tresna. Birdefinitu beharra dago, nola izatea nahi dugun, nola izatea amesten dugun. Ez daitezela espazio klientelarrak izan, benetako herri botere espazioak izan daitezela. Formazio espazioak sortu, ikerketa bultzatu, gure herriaren memoria historikoa berreraiki, agerrarazi. Nondik gatozen jakin behar dugu nora goazen jakiteko.


ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!

6

M emoriaren txokoa ESTATU GOLPEAK Atzo eta gaur

Duela 60 urte, 1954ko Guatemalako lehendakari hautatua, Jacobo Arbenz, Estatu Kolpe militar batek bere jardunetik kendu zuen. Duela 50 urte berriz, 1964ko Brasilgo lehendakari hautatuak, Joao Goulartek patu bera jasan zuen. Bertsio ofizialek zera argudiatu zuten: batak zein besteak ekonomia kudeatzeko zuten gaitasun eza eta komunismoa ezartzeko nahia bateratzen zituztela. Nagusigoaren hitz-jarioaren arabera, hauxe zen zenbait militar abertzalek orden demokratikoa berrezartzeko esku hartzera bultzatu zituena. Egia ordea bestelako zen. AEBek Latinoamerikarako zerabilten eskuliburu kolpistaren enegarren aplikazioa zen. Eskualde hau, Monroe Doktrinaz geroztik, beren atzeko patiotzat zuten. Ondorioz, joan den mendean zehar CIA eta tokiko oligarkia handiak unean uneko militar kolpistak entrenatzen, finantzatzen eta zilegitasuna ematen aritu ziren. Guatemala eta Brasilgo kasuetan, gobernuak bertan behera botatzea lortu zuten, kapitalismoarekin haustura iraultzailea bilatzen ez bazuten ere, beren horretabn uzteko ausartegitzat jotzen baitzituzten. Inperialismoak Abya Yalako herriei ezartzen zien marra gorria aberastasuna eta lurraren banatze ez hain bidegabea egiten saiatzea zen. Eta irakurketa "kolpista konsparanoiko" honekin bat egiten ez dutenek azken urteetan gertakariak berresten ari diren CIAren artxibo argitaratuetara jotzea besterik ez dute. Orain arazoa zera da, hori dena egia ez zela ziotenek orain onartu beste biderik ez dutenez, esalditxo honekin zuritu nahi dutela afera "hau dena iraganeko

arabera, baizik eta herri eta koiuntura bakoitzari dagokion baldintza objektibo eta subjektiboengatik. Hala zen atzo, hala gaur eta hala izango da bihar ere. Gaurko egunera eta hona etorriz, gertakariei, baina gure mendekoei, so eginez gero, Latinoamerikan, Inperialismoak eta bere tokiko morroiek, frente guztietan jipoitzen jarraitzen dute: sabotaia, greba patronala edo eta Estatu Kolpeen bidez (Venezuela 2002an, Haiti 2004an, Bolivia 2008an, Honduras 2009an, Ekuador 2010ean eta Venezuela 2014an) eta kontinentearen militarizazio sistemiko eta progresiboaz (Laugarren Flotaren berraktibazioa, Haitiren de facto-ko okupazioa, Kolonbia, Panama eta Costa Ricako baseak, etab.).

kontua da, gaur egun gauzak aldatu dira". Eta jarrera hau lehen zutena bezain faltsu eta erreakzionarioa da. Izan ere, ezin dugu kolpismoa, edo beste edozein estrategia errepesibo, neurri "anakroniko"-tzat hartu, "XXI. mendeko gizartean" indarrean ez dagoen zerbait balitz bezala. Izan ere, horrela, estrategia politikoen analisia eta modaren edo marketingaren logika iragankorraren ikerketa maila berean jartzeko gezurrezko tesi nagusiari sinesgarritasuna emango genioke. Ez. Estrategia kolpista baten aldeko hautua, tokian tokiko klase menderatzaile inperialak erabiltzen duen beste edozein neurri edo tresna bezala, ez da egiten iraganeko edo gaurko moden

Zabaltze kolpista-eskusartzaile hau bi faktoreren ondorio da. Alde batetik sistema kapitalistak pairatzen duen krisia -herri eta sektore herrikoiei eman dakizkien kontzesioak eta maniobra marjina murriztu dituena-, eta bestetik sistemaren barne kontraesanen areagotzea -Latinoamerikan zehar hedatzen ari diren herrien boteretze eta integrazio antiinperialista prozesuek eragin dutena-. Hauek dira, sektore menderatzaileen pribilejioak zalantzan jartzen dituzten heinean, beren sumin kontrairaultzailea pizten duten alderdiak. Atzo bezalaxe, eta bihar bezalaxe.


GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA

7

L aburrean

Fernando Morroni eta Roberto Facalen lurperatzea

Filtro, 20 urte Udara honetan, abuztuaren 24ean hain zuzen ere, 20 urte beteko dira Filtroko gertaera jazo zela. Urteurrenaren testuinguruan bi ekimen antolatu ditugu Askapenako kideok. Lehena ekainaren 21ean izango da, Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko Egunean eta bigarrena berriz abuztuaren 24ean, Filtroko gertateraren 20. urteurrenean hain zuzen ere. Filtroko ospitalaren kanpoko esplanadan jasotakoa diktaduraz geroztik izaniko istilurik larrienak izan ziren. Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibanez euskal herritarren asilo politikoaren alde eta estradizioa ekiditeko ahaleginaren aurrean polizia oldartu zitzaien eta tiroka erantzun. Fernando Morroni eta Roberto Facal erail zituzten, dozenaka pertsona zauritu eta beste hainbeste atxilotu.

Filtroko gertakariaren irudietako bat

Euskal Herriko Iheslari Politikoak etxera itzultzeko erabakia gauzatzen ari diren honetan, urteetan zehar Euskal Herriko gaztaka politikoaren ondorio diren Errefuxiatu eta Iheslari Politikoei herritar ezberdinek adierazitako babesa txalotu nahi dugu, eta bereziki goraipatu Montevideoko herriaren konpromisoa. Ekainaren 21ean beraz, Errefuxiatu eta

iheslari politikoen nazioarteko egunean Onatin, Manueltxo Goitiren jaioterrian bertan egun guztiko egitaraua antolatu dugu herritarrekin elkarlanean. Egunaren ardatza eguerdiko 13:30etan burutuko dugun ekitaldi politikoa izango da eta gero bertaratuakoentzat herri bazkaria eta kantaldia izango dugu, iluntzean berriz kontzertuak. Abuztuaren 24ean berriz bi herri aldarri bakarrean batuko gara. Izan ere urtez urte egin bezala, Montevideon eta Bilbon gure memoria borroka bilakatuko dugu eta aldarriak garraxi. Uruguayko herriaren maiatasuna, Fernando Morroni eta Roberto Facalen bizitza, borroka presente izango dugu Ahaztuakekin antolatutako ekimenean. Herrion arteko elkartasun eta batasunaren erreferentzia argia baitira eta ezin dugu oroimenean galtzen utzi. Munduko edozein txokotan dagozkien eskubideen defentsan eta beraien burujabetzaren alde borroka ari garen herri eta herritarron arteko elkartasun eta konpromiso internazionalista. Uruguayen esaten duten bezala.... Arriba los que luchan! Basta de inpunidad, la memoria los condena!

Jatorrizko herrien argia Ekaina amaieran suaren inguruan batu eta udako solstizioa ospatzen dugun une berean Europako herri ezberdinetan, Maputxe herrian, Bolivian edo Paraguayn suaren inguruan bildu edo uretan murgilduko dira, amets eta desioen indarberritzeari men egin eta amesgaizto eta zapalkuntzak sutara botzeko. Jatorrizko herrien elkartasunez beraien borroka gurera ekarri eta trasnazionalen jardun inperialista salatuko dugu Askapenako kideok. Zenbaitek argiaren laburtzearen hasiera ospatzen dute, besteek argiaren luzatzearena edo urte, ziklo berri baten hasiera. Jatorrizko hainbat herrirentzat sakoneko esanahia dute ekaineko egun hauek. Amalurra, bizitza, kolektiboa, identitatea ospatu eta gurtzen baita udako solstizioan. Honela, kapitalismoa suntsituz oinarrian pertsonak eta kolektibitatea helburu izango duen sozialismoa eraiki nahi dugunontzako erreferente dira jatorrizko herriak. Erabakiak hartzeko orduan kolektibitateak duen indarra, egituretan zein moduetan, kontsumismoaren gainetik gauzen erabilpen-balioa, bizitzaren jatorriaren aitortza, Ama-lurra edo Ama-itsasoa maitatu eta defendatzea bezalako baloreak erakusten dizkigutelako. Balore hauengatik kapitalismoari aurre egiten dihardute jatorrizko herriek, gutxi batzuen poltsikoetarako, inolako mugarik gabe dirua eta dirua egitea beste helbururik ez dutenen aurka. Eta ez dituzte isilarazi, munduan euren kontra inoiz egin den giza sarraski handiena burutu badute ere. Transnazionalak ditugu gaur gaurkoz jatorrizko herrien etsai nagusi, Estatu

Kapitalisten laguntzarekin beti ere. Naturaren suntsitzaile diren proiektu ikaragarriak inolako galdeketarik egin gabe eta herritarren lurrak okupatuz garatzen dituzte modu basatian, irabaziak gutxi batzuen poltsikoan gorde eta herritarrak euren lurretatik alde egitera behartuz, erosiz edo erailez. Repsol, Telefonica, Endesa, Gas Natural, BBVA, Santander, Iberdrola, Uni贸n Fenosa edo PRISA bezalako monstruoak trasnazional horietako batzuk besterik ez dira. Eta aberririk ez duten arren, gure herrian bere egoitza nagusiena finkatu duenik ere bada. Horra hor mundu mailan energiaren inguruko transnazional indartsuenetakoa bilakatzan ari zaigun Iberdrola. Energia berde eta garbia saltzen digu, baina herrien sufrimendu eta herritarren odoletik sortzen ditu bere etekinak, eta bidean kalte ekologiko ikaragarriak eragin Bolivian, Mexikon edo Brasilen esaterako. Kasu honetan hango eta hemengo intxaurrak elkarren pareko ditugu: bertoko burguesia eta beraien alderdi politikoek pleitesia guztiz jasotzen dutelako betidanik espainiako oligarkiaren ikur izan den Iberdrola. Gure lurrean lasai antzean ibili eta aldi berean jatorrizko herrien bigarren konkistan buru belarri ari diren transnazionalen aurrean ezin gara itsu geratu. Guzti honegatik, Euskal Herrian piztuko diren udako solstizioko suetan jatorrizko herrien zapaltzaile eta herrion askapenaren etsai diren trasnazionalak sutara botako ditugu. Jatorrizko herriekin elkartasuna Transnazionalak kanpora!


HERRIA

ASKAPENAREN DENDA Kutxileria kalea 71 Gasteiz

GORA! Herria (2014ko ekaina)  

GORA Askapenaren aldizkariaren hirugarren ale honetan Filtroko gertaeraren ekarri nahi izan dugu lehen orrira. Izan ere, abuztuaren 24ean 20...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you