Issuu on Google+

Boikota herri borrokaren tresna gisa

Urte batzuk pasatu dira jada Israelgo Estatuaren aurkako boikot, desinbertsio eta zigorren aldeko kanpaina (BDS bezala ezagututa: boycott, divestment and sanctions) martxan jarri zenetik, Hego Afrikako Apartheid erregimena nazioartean isolatzeko kanpaina luzearen eredua hartuta. BDS kanpaina Palestinako 170 erakundek bultzatuta dago (http://www.bdsmovement.net/call) eta Palestinako espektro politiko osoak sostengatzen du, ezberdintasun ideologikoen gainetik, Palestinako korronte politikoak banatzen dituzten eta etsai sionistaren (baita bere nazioarteko laguntzaileen) aurkako borroka ahultzen duten ezberdintasunak hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, kanpaina hau herri palestinarrak berak bere borrokaren aldeko mugimendu solidarioei eskaintzen dien tresna nagusia da. Kanpainak hiru ardatz nagusi ditu. Alde batetik, produktu eta zerbitzu israeldarrei boikota, akademia- eta kultura-boikota barne. Azken honek, Estatu israeldarra nazioartean Estatu moderno eta demokratiko bezala promozionatzeko, akademikoek, artistek eta kirolariek daukaten paper berezia salatzen du. Ekimenak ez du bilatzen boikota era pertsonalean; bideratuta dago Estatu sionistaren enbaxadoreak bezala aritzen direnei, beren ustezko aktibitate aseptikoaren atzean Estatu horren finantzazioa eta sostengua jasotzen dutenak eta Israel-en irudi positiboa zabaltzera eta okupazioren gaia ekiditera konprometitzen dituzten klausula bereziak sinatzen dituztenak, hain zuzen ere. Beste alde batetik desinbertsioa dago, Herri palestinarraren eskubideen zapalkuntzan parte hartzen duten enpresen finantziazioa, beren produktuen erosketa eta zerbitzuen kontratazioa bertan behera uzteko bideratuta, bai sektore publikotik baita pribatutik ere. Desinbertsio kanpainen adibide nagusiak Veolia, Alstom edo Eden Springs enpresen aurka burututakoak dira. Hirugarren osagaia zigorrena da, nazioarteko instantzietan Estatu sionista zigortua izan dadin bideratuta. 2005eko jendarte palestinar zibilaren deialdian jasotzen denez, BDS kanpaina mantenduko da Estatu israeldarrak Herri palestinarraren autodeterminaziorako eskubidea onartu arte eta nazioarteko legediak jasotakoa bete arte: okupazioa eta kolonizazioa bukatzea, harresia desegitea, Estatu israeldarraren barruan dauden palestinarren eskubideen berdintasuna onartzea eta errefuxiatu palestinarren bueltatzea bideratzea. BDS kanpainaren helburua desitxuratzeko saiakera batzuk egon dira. Maiz erabilitako akusazioa antisemitismoarena izan da, Europako populazioaren zati handi batek judutarrekiko duten erruduntasun eta zor historikoaren sentimenduaz baliatzen. Hala ere, kanpainaren bultzatzaileek oso argi azpimarratzen dutenez, kanpainak ez du ezer ikusirik erlijio kontuekin; zerikusia dauka, hots, zapaldutako herri baten eskubideen aldeko borrokarekin, eta zapalketaren erantzulea, Estatu sionista, bera bai dela judaismoa bere oinarri nagusi bezala ezartzen duela. BDS bultzatzen dutenen artean erakunde eta pertsona ez erlijiosoak baita fede ezberdinetakoak ere badaude, judutarrak barne. Ekimen hau estaltzeko eta zilegitasuna kentzeko saiakerek ez dute ekidin aurrerapauso garrantzitsu batzuk. Haien artean, entitate publiko batzuek Veolia eta Alstomekin sinatzear zituzten milaka milioi euroko kontratuak bertan behera uztea adibide nagusia daukagu,


enpresa frantses hauek Jerusalem eta kolonia sionisten arteko tranbia-linean parte hartzeagatik. Beste adibide bat G4S segurtasun enpresa britainiarraren kontratu galerarena da, kartzela-sistema sionistari eta check-point sareari hornikuntza emateagatik, edo Co-Operative Group supermerkatuen sare britainiarrak produktu israeldarrak inportatzeari uztearena. Akademia- eta kultura-boikotari dagokionez, israeldarren emanaldien aurrean nazio batzuetan egondako protestek, lortutako bertan behera uzteek baita Estatu sionistan bertan egitekoak ziren ekimenetan artista eta izen handiko pertsonalitateen parte-hartzeari errefusatzeak (Pink Floyd edo Stephen Hawking kasu) BDSren zabaltzea eta ikuspena handitu dute. Kanpainak hartu duen garrantziaren beste adierazle bat Kanpo Harremanetarako Ministerioan kudeatzetik (nagusiki Israelen aldeko nazioarteko propagandaren finantziazioa handitzen) Alderdi Estrategikoen Ministerioaren kontu bat izatera pasatu izana da. Emaitza zehatz hauek erakusten dute, seriotasunez eta iraunkortasunez garatuta, boikota tresna eraginkorra dela. Estatu sionista oso boteretsua da militarki baina ez dago prestatuta halako borroka molde honi aurre egiteko. Palestinan komentatzen zigutenez, BDSri esker Israel-ekiko negozioak finantza-arrisku bat izaten hasi dira. Zentzu horretan, gara dezakegun Palestinarekiko elkartasunik eraginkorrena, herritik herrira elkartasun-harremanak eraikiko lituzkeen Euskal Herri libre bat lortzeaz gain, BDS kanpaina bultzatzea da. Palestinaren okupazioa ez da gaindituko internazionalistak bidaltzen (nahiz eta beren presentzia ezinbestekoa izan elkartasun mezua eramateko eta lekukoak izateko) ezta dirua edo materialak bidaltzen ere (kasu batzuetan beharrezkoa izan daitekeena, nahiz eta beste batzuetan borondateak erosteko pozoitutako karamelua izan; segun eta nork, nori eta zertarako bidaltzen duen). Kontua da Herri palestinarraren gehiengoaren deialdiari erantzutea, begirada epe ertain-luzean jarrita, arlo guztietan (ekonomia, diplomazia, kultura, kirola, hezkuntza, ikerkuntza‌) arituz erregimen sionista nazioartean isolatzeko; Herri palestinarraren kanporatzean, okupazioan eta Apartheid-en oinarritzen den erregimen espantsionista eta arrazista, hain zuzen ere. Bakarrik modu honetan gatazka historiko honi irtenbide bat emango zaio, era berean inperialismo yankiak eta europarrak zonaldean duten esku-sartzea ahulduz. Palestinatik haratago, BDSren esperientziak, oraindik nahiko laburra, erakusten digu munduko gainontzeko herrioi boikotaren gaitasuna borroka tresna gisa, herriaren parte-hartze masiboa bidera dezakeela. Hala ere, tresna hau erabiltzeak aurreko eztabaida behar du boikotatzeko produktu eta zerbitzuen balizko hautabideei buruz eta, urrunera joaten, ea benetan hautabide bat behar dugun. Coca cola enpresako Kolonbiako sindikalisten hilketengatik boikotatutako Coca cola-ren aurrean, alternatiba bat ezinbestekoa dugu? Kola-edarien kontsumoa guren bizi-beharra eta euskal idiosinkrasiaren parte da? Honen harira kuestionatu behar dugu zein punturaino gure kontsumo-ohiturak ez ote diren artifizialki sortuak. Zentzu horretan, kontzientzia militantea ezinbestekoa da; gure kontsumo-patroiekin nor finantzatzen eta nor kaltetzen ari garenaren inguruko kontzientzia. Borroka eta elkartasuna erosoak eta merkeak inoiz ez direnaren kontzientzia, baina, aldi berean, herrien askapenean aurrera egiteko bide errealista bakarra direla jakinda. Che-k oso ondo adierazi zuen: “gure sakrifizioa kontzientea da, eraikitzen dugun askatasunagatik ordaintzeko kuotaâ€?. IĂąaki Etaio, Aitor Bikandi, Igor Goikolea (2013ko Askapenaren Palestinako Brigadistak)


El boicot como herramienta de lucha popular El caso de Palestina

Han pasado varios años desde que se puso en marcha la campaña de boicot, desinversiones y sanciones contra el Estado de Israel (más conocida como BDS: boycott, divestment and sanctions), inspirada en la prolongada campaña para aislar internacionalmente al régimen del Apartheid sudafricano. La campaña BDS está impulsada por 173 organizaciones palestinas (http://www.bdsmovement.net/call) y apoyada por todo el espectro político, por encima de las discrepancias ideológicas que dividen a las diferentes corrientes políticas y debilitan su lucha contra el enemigo sionista y sus valedores internacionales. Se puede afirmar que esta campaña constituye la principal herramienta que el propio pueblo palestino pone en manos de los movimientos solidarios con su causa. La campaña tiene tres ejes principales. Por un lado, el boicot a los productos y servicios israelíes, incluyendo también el boicot académico y cultural, el cual incide en la denuncia del papel que académicos, artistas y deportistas desempeñan para promocionar internacionalmente el Estado israelí como un Estado moderno y democrático. La iniciativa no busca el boicot a nivel personal, sino que está dirigido a quienes, tras su actividad supuestamente aséptica, actúan como embajadores del Estado sionista, recibiendo fondos y cobertura de dicho Estado y debiendo firmar unas clausulas por las que se comprometen a difundir una imagen positiva de Israel y a obviar la ocupación. Por otro lado está la desinversión, dirigida a la suspensión de la financiación y la compra de productos y servicios a empresas involucradas en la conculcación de derechos del pueblo palestino, tanto desde el sector público como desde el privado. Ejemplos de campañas de desinversión son las desarrolladas contra Veolia, Alstom o Eden Springs. El tercer componente es el de las sanciones, cuya finalidad principal es lograr que el Estado sionista sea sancionado en diversas instancias internacionales. Tal y como se recoge en el llamado de la sociedad civil palestina de 2005, la campaña BDS se mantendrá hasta que Israel reconozca el inalienable derecho de autodeterminación del pueblo palestino y cumpla con la ley internacional en lo referente a finalizar la ocupación y la colonización, desmantelar el muro, reconocer la igualdad de derechos de l@s ciudadan@s palestin@s en Israel y permitir el regreso de los refugiados palestinos. La campaña BDS ha sufrido diversos intentos por desvirtuar su objetivo. La acusación más frecuente ha sido la de antisemitismo, sobre la base del sentimiento de culpabilidad y deuda histórica de gran parte de la población europea hacia la comunidad judía. Sin embargo, como sus impulsores dejan bien claro, la campaña no tiene nada que ver con aspectos religiosos; tiene que ver, simple y llanamente, con la lucha por los derechos de un pueblo ocupado y explotado por un Estado que, éste sí, establece explícitamente el judaísmo como su principal pilar. De hecho, entre los impulsores del BDS hay colectivos y personas no religiosas y practicantes de diferentes credos, incluido judíos.


Los intentos por ocultar y desacreditar esta iniciativa no han impedido, sin embargo, importantes avances. Entre ellos cabría destacar la cancelación por parte de entidades públicas, principalmente europeas, de contratos que sumarían varios miles de millones de euros con las empresas francesas Veolia y Alstom por su participación en la línea de tranvía que pretendía unir Jerusalem con las colonias sionistas. La pérdida de contratos de la empresa británica de seguridad G4S, proveedora de productos y servicios al sistema carcelario sionista y a los check-points, es otro ejemplo, así como la suspensión de las importaciones de productos israelíes por parte de la red de supermercados británica Co-Operative Group. En cuanto al boicot académico y cultural, las protestas y suspensiones de algunas actuaciones previstas en diversos países o la cancelación de la participación en eventos en el Estado sionista de artistas y personalidades como Pink Floyd o Stephen Hawking han incrementado la difusión y visibilidad del BDS. Otro dato que da cuenta de la entidad que ha adquirido la campaña es el hecho de que, de ser inicialmente abordada desde el Ministerio de Relaciones Exteriores (principalmente aumentando la propaganda y publicidad de Israel en el exterior), pasó a ser un tema del Ministerio de Asuntos Estratégicos. Estos resultados concretos muestran que, llevado a cabo con seriedad y perseverancia, el boicot es un instrumento efectivo, un arma contra la que el Estado sionista, muy poderoso militarmente, no está preparado. Como nos comentaban en Palestina, gracias al BDS los negocios con Israel están empezando a ser un riesgo financiero. En este sentido, la solidaridad más útil que podemos ejercer con la causa palestina es, además de construir una Euskal Herria libre y soberana que establezca relaciones solidarias de igual a igual con dicho pueblo, el desarrollo de la campaña BDS. La ocupación de Palestina no será derrotada enviando internacionalistas, aunque su presencia es imprescindible para trasladar el aliento solidario y ser testigos de la opresión y de la lucha. Tampoco cambiará la situación el envío de dinero o materiales, que puede ser necesario en determinadas circunstancias (aunque en otras sea un regalo envenenado para dividir y comprar voluntades, según quién lo envíe, a quién y para qué). Se trata de responder a la demanda mayoritaria del pueblo palestino con la vista puesta en el medio y largo plazo, incidiendo en todas las áreas posibles (económica, diplomática, cultural, deportiva, académica...) para aislar internacionalmente a un régimen expansionista, racista y excluyente, fundamentado sobre la expulsión de un pueblo, la ocupación y el Apartheid. Sólo así podrá darse una solución real a ese conflicto histórico, debilitando de forma simultánea la injerencia del imperialismo yanqui y europeo en la región, de los cuales el Estado sionista no es sino el puntal de lanza. Más allá de Palestina, la experiencia del BDS, todavía corta, nos muestra a los pueblos del mundo la potencialidad del boicot como herramienta de lucha. Una herramienta que, adecuadamente diseñada y aplicada de forma consciente y continuada, puede canalizar la implicación masiva del pueblo. Una herramienta que será ignorada por los medios de desinformación del sistema, difundiendo una imagen de normalidad y dando a entender que no sirve para nada, antes de pasar a ser una amenaza real que será necesario desacreditar, culpándola de la destrucción de puestos de trabajo y, finalmente, criminalizar, aunque tampoco sea fácil de reprimir, al tratarse de un acto voluntario, tanto colectivo como personal, y realizado en gran medida desde el anonimato. Una herramienta que precisa de un debate previo sobre las alternativas a los productos y servicios a boicotear y, yendo más allá (o más acá), sobre la necesidad o no de una alternativa. ¿Realmente necesitamos una alternativa a la Coca cola boicoteada por su


implicación en el asesinato de sindicalistas de dicha empresa en Colombia? ¿Es acaso el consumo de bebidas de cola parte de nuestras necesidades vitales y de la idiosincrasia del pueblo vasco?. Deberíamos empezar por cuestionarnos hasta qué punto nuestros hábitos de consumo no han sido artificialmente creados. La conciencia militante es, en este sentido, imprescindible. La conciencia de qué hay detrás de nuestros hábitos de consumo, de a quién estamos financiando y a quién perjudicando. La conciencia de que ni la lucha ni la solidaridad han sido ni serán cómodas ni baratas, pero que son el único camino realista para avanzar en la liberación de los pueblos. Algo que acertadamente supo sintetizar el Che: “Nuestro sacrificio es consciente, cuota a pagar por la libertad que construimos”.

Iñaki Etaio, Aitor Bikandi, Igor Goikolea (Brigadistas de Askapena en Palestina 2013)


Boikota herri borrokaren tresna gisa El boicot como herramienta de lucha popular