Page 1

I. Zikloa I. Blokea

Fedeari oinarria jartzen

Jesus eta Frantzisko: nortasuniturriak egungo munduan.

7. Oinarrizko sentimenduak Eguneroko bizitzan zehar, hainbat egoerek sentipenak eta sentimenduak sorrarazten dituzte nigan, berorien bidez errealitatearen aurrean erreakzionatu egiten dudalarik. Zaporea eta kolorea ematen diote bizitzari: poztu ala goibel­ du egiten gara, haserrea ala txera agertzen dugu, lasaitasuna ala urduritasuna … Ukitu egiten gaitu bizitzak eta sentikor gara gertatzen den eta gertatzen zaigun orori: sentitu egiten dugu. Beste sentimendu batzuek, aurreko horiek be­ zala lehen kolpean sumatzen ez baditugu ere, tonua ematen diote bizituz goazenari. Etenga­ beko baxua bezala dira, egiten eta bizitzen dugun guztia blaitzen duten “azpi murmurioa”. Bizitzaren maila honi ez zaio lehen kolpean antzematen, baina hartzen eta ematen dugun guztia blaitzen du; presente eta eragile dago beti, eta adi egon behar da sumatu ahal izateko. Badira bizi-konfiantzaz beteriko pertsonak, berorrek dena itxaropenaz ukitua biziarazten dielarik. Zera da: denean nekea merezi duen posibilitate berria atzemateko modu hori, bizi­ tzari zailtasunen artean ere poza ematen dion ilinti txiki hori. Ez da beste gauza batzuk estal­ tzen dituen axaleko optimismoa. Badira, aitzitik, bizitzan zehar konfiantza faltaz beterik beldur lauso batek inguratuta doazen pertsonak, bizi­ tzak eskaintzen dituen ahalbideak ahogozatzeko zailtasun handiak dituztenak. Gertatzen zaiena, egiten, esaten, proiektu egiten dutena … eklip­ sean eta argi txikitan bezala gelditzen da. Badira esker onekoak diren pertsonak. Ez doaz esklabo gisa eskerrak ematen, baizik eta bizitza duintasun eskertuz eramaten dute, bizitzaren eta bere osagarrien gozoa dastatuz bezala. Ba­ dira, aitzitik, beren burua eta gauzak etengabeko kexuz daramatzaten pertsonak ere, bizitza pisu gogaikarri balitzaie bezala. Izan ditzakete mo­ mentu onak, arrakastak, bai eta nolabaiteko zortea ere bizitzan, baina pozik eza da tonu orokorra. Denok ezagutzen ditugu, beren barne indarrez

bizitzaren astinduei adorez eta erabakiz aurre egiteko gauza diren pertsonak. Beste batzuk eskuzabal hutsak dira; beste batzuengan gupida da nagusi; beste batzuk bizitzak eskaintzen dienari irekiak bizi dira, blokea ditzaketen beldurrik ez dutelarik, beste batzuk … Horrela joango ginateke pertsona ezberdinei begiratuz, bizitza tonu ezberdinetan biziarazten dieten oinarrizko sentimenduekin batera. Gu geu gaude pertsona horien artean; gertatzen dena da, agian ez dugula astirik hartu, bihotzean ditugun, eta esaten, erabakitzen eta egiten … dugun oro blaitzen duten sentimendu lauso horien tonalitateari begiratzeko eta antzemate­ ko. Sentimendu horiek garbituz doaz bizitzan zehar eta hainbat gorabeheren eraginez. Ez gaude sentimendu horiek bizitza osoan erama­ tera derrigortuak; ikas dezakegu beroriek eza­ gutzen, argitzen, moldatzen, hezten … batzuk indartzen eta besteei atzera eragiten. Badakigu­ nez, batzuk bizitza sanoa eramaten laguntzen digute, eta besteek bizitza gaixotira zuzentzen gaituzte. Hau luzera bizitzako alor guztietan notatzen da. Guzti horrek, nahitaez, eragina du bizitza espi­ ritualean. Oinarrizko sentimendu multzo bat behar dugu, geure burua espiritualitatera modu erabat gizatiarrean ireki ahal izateko. Dimentsio espiritualak, beste gauzen artean, soilik funtzio­ nala baino zabalagoa den errealitate-ikuskera baterantz aldatzea edo bizitza eskuetan hartzera arriskatzea eskatzen du. Beraz nire oinarrizko sentimenduak ezezkorrak badira, zailtasunak izango ditut bizitza espiritualerako, eta hau, nolanahi ere, beldurrezko, gabeziazko eta zu­ rruntasunezko … estalgarri bihurtzeko arris­ kuan izango litzateke. Aitzitik ditudan oinarri­ zko sentimenduek bizitzaren aurrean konfiantza ematen badidate, errealitate espiritualak egin dezake hegan niregan eta liberazio-bide izan, berri denaren arriskua onartuz, neure buruari harriduraz eta esker onez betetzen uzteko gai izanez ….

Asis Sarea


I. Zikloa

Fedeari oinarria jartzen

Jesusek, zuzenean eta zeharka, sen­ timendu hauen erreferentzia egiten du bere irakaskizun eta egintzetan: adibidez mostazaren kasuan, bero­ rrek konfiantza eskatzen baitu txiki denaren indarrean; edo soroan erein­ dako haziaren kasuan, berori bere kabuz hazten baita kontrolatua izan beharrik gabe; edo Jesusek bekata­ riak onartu eta haien aldaketaz fio denean … pertsonen fedeagatik ha­ rritzen denean … bere Aitarekiko harremanean …. Ebanjelioa betea dago oinarrizko jarrera horiek supo­ satzen dituzten pertsonez, egoerez eta gertaerez, jarrera horiek direlarik Berri Ona onartu ahal izatea ala ez izatea ematen digutenak.

I. Blokea

Jesus eta Frantzisko: nortasuniturriak egungo munduan.

Asisko Frantzisko da horrelako per­ tsona baten adibide: lan egin du eta bidea ireki dio bizitzan zehar berri denera irekiz joateko modu horri, eskuzabaltasunez, gauza garrantzit­ suen alde arriskatzeko gaitasunez, nahiz eta emaitzak ez eduki kontrol­ pean … Oinarrizko sentimendu sen­ datu, garatu eta landuz beteriko bi­ hotz hori jartzen dute agerian, urratsez urrats egin zituen aurkikun­ tzek eta zailtasun serioen aurrean hartu zituen bizi-hautapenek, bere buruari kreazioaren aurrean, Jainkoaren onginahiaren ispilu gisa, liluratzen uzte horrek, gure alde bere burua eman zuen Jesusen misterio­ aren aurrean zirraraz betetze horrek.

Bakarka eta taldean lan egiteko Sumatu dituzu zeure baitan dauden oinarrizko sentimenduren batzuk? Azken aldian zeintzuk ateratzen dira gainera? Zailtasunak badituzu, ausart zaitez konfiantzako bati eta maite zaituen bati galdetzera, ea ze bizi-tonalitate erakusten duzun, egiten, esaten eta proposatzen duzun guztian. Zeintzuk dira zure hondoko sentimendu positiboak indartzeko lagungarri dituzun gauzak, irakurgaiak, lagunak, gaiak etab., eta zeintzuk sentimendu negatiboak indartzen dizkizutenak? Irakur Mt 4,26-29 pasartea. Testu honek batzuengan gatazka sortzen du, probidentziakeria bezala eta lanik eta ahaleginik ez egiteko gonbite bezala ikusten dutelako; dena Jainkoagandik pasiboki itxaron beharko balitz bezala. Baina testu honek gonbidatzen du, orobat, honako hau onartzera: bizitzako gauzarik inportanteenak, geure buruari ahaleginak eta adorea exijitu ondoren ere, azpi-azpian ez dutela proportziorik inbertitutakoarekin; konkista baino gehiago opari direla.

Asis Sarea

7. Oinarrizko sentimenduak  

Bakarka eta taldean lanegiteko fitxak. Fedeari oinarria jartzeko

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you