Issuu on Google+

I. Zikloa II. Blokea

Fedeari oinarria jartzen

Asis Sareko printzipioak

7. Norberarekiko leialtasuna eta Jainkoaganako konfiantza Kristau tradizio espiritualak beharrezkotzat jo du etengabe norberaren ezagutza, sinestunaren prozesua egiazkoa izan dadin. Hainbat modutara deitu dio horri: egian ibili, norberaren ezagutza, subjektua egotearen beharra bihotz-berritzea eman dadin, bihotzaren ezagutza … Gaurko kulturak ere beharrezkotzat jotzen du behin eta berriz gizakiak nor den ezagutzea, norantz doan eta zein balore dituen jakitea. Oinarri horren gainean eraikitzen da norberarekiko leialtasuna. Norbaitzuek, norberarekiko leialtasun hau nahas dezakete egozentrismoarekin edo auto-errealizazioaren bilaketa obsesiboarekin. Baina zuzen ulertuta, norberarekiko leialtasunak berekin darama norbere bizitzaren erantzukizuna. Berekin darama kanpotik datozkion esperoak asebetetzearen mende ez egotea, bizitza eskuetan hartzea eta norberarekin egiati izatea. Norberarekin leial izan nahi duenak ihes egiten dio azalkeria eta dispertsioari, eta erantzukizunetik bere bizitzari nola norabidea eman bilatzen du. Norberarekiko leialtasunak berekin darama segurtasun-eza onartzea eta bizitzaren norabidea definitzea, inportanteak uste ditugun baloreei begira, eta horren ondorioz erabakiak hartzea. Geure buruarekin leial izatetik sortzen den barneko segurantzak ahalbideratzen digu bizitzan konfiantza jartzea, horretarako dena kontrolatuta eduki beharrik gabe edo denean asmatu nahirik izan gabe. Horrek ahalbideratzen digu existentziak berekin duen ezsegurantza onartzea, eta bizitzea suertatu

zaigun momentu zehatzaren erantzule izatea. Jainkoagan konfiantza edukitzeak ere norberarekin, eta norberak dituen intuizio sakonekin, leial den pertsona aurre suposatzen du; bere bizitza serioski hartzen duen pertsona eta deskubritzen duena, Jainkoak, arerio izatetik urrun, ni neu izatea ahalbideratzen didala eta askatasun-iturri dela. Jainkoa ez da arerio bat, neure alderik onena hobetzen laguntzen didana baizik, eta pertsona izateko egiten dudan ahaleginari eusten diona. Jainkoagan konfiantza edukitzen, ez dugu egun batetik bestera ikasten. Prozesu bat, sarritan mantsoa, behar da horretarako, eta berorretan axolazkoa da otoitzerako aldiak bilatzea eta, geure baitatik aterata, bizitza Jainkoaren eskuetan jartzea, Hitza baretasunez entzutea, Jainkoak egunean-egunean ematen diguna onartzea … Ebanjelioko kontakizun askotan ikusten dugu Jesus, Aitak eman dion misioarekin leial, garai hartako legalismo juduari aurre egiten. Eta dena, Jainko bere Aitagan duen konfiantza sakonak eraginda egiten du, dena kontrolatuta eduki beharrik gabe, eta arbuioa, ulertu ezina eta pertsekuzioa bere gain hartuz. Jainkoari obeditzea da Jesusen bizitza osoa. Jesusek otoitzeko intimitatean janaritzen du konfiantza Jainkoagan. Bere Aitarekin aurkitze horretan, Jesusek bere bizitza fidatzen dio. Jainkoagan duen konfiantza adierazteko Jesusek daukan modua, hari “Abba” deitzea da, sekula eskutik utziko ez duela dakien bere Aitari haurraren gisara “aitatxo” esanez.

Asis Sarea


I. Zikloa

Fedeari oinarria jartzen II. Blokea

Frantziskok Pedro Bernardone bere aitarekin duen gatazkan ageri da tirabira hori: nork bere buruari leialtasuna eta Jainkoagan konfiantza izatearen artean eta besteen esperoei erantzutearen artean dagoena, alegia. Hau da Pedro Bernardoneren irrika: bere semea zaldun izendatua izatea eta, hori ezin bada, bere ehun-negozio joriari jarraipena eman diezaiola. Horren aurka Frantziskok erabakitzen du, bilaketa pertsonaleko prozesu baten ostean, bere bizitza Jainkoaren eskuetan jartzea. Horrela dio: “Aurrerantzean “Gure Aita zeruetan zarena” esango dut askatasun osoz, eta ez “aita Pedro Bernardone” … Biluzik joango naiz Jaunarengana (2 Zel 7). Norberarekiko leialtasunak eta Jainkoagan konfiantza edukitzeak eramango du Frantzisko bere janzki guztiak eranztera, eta bere bizitza legendunekin partekatzera. Gerta daitekeena da guk tirabira hori ez edukitzea. Gaurko gizarteak, giza banakoa balioztatzean, erakusten digu, ez dagoela egia unibertsalik, bizitzan axolazkoa norbere konbikzioen arabera jokatzea dela, eta ez konbentzionalismo sozialen arabera nahiz sineste erlijiosoen eraginpean. Baina Frantziskoren

Asis Sareko printzipioak

bizitzak erakusten digu, norberarekiko leialtasuna, egian ibiltzeko desira, eta Jainkoaganako konfiantza ez dabiltzala elkarren kontra, elkar osatuz baizik. Norberarekiko leialtasunak, Jainkoagan transzendentala denera irekitzen ez denean, arriskua du indibidualimo bihurtzeko. Eta Jainkoaganako konfiantza, norberarekiko leialtasuna alde batera uzten duenean, engainu bihurtzen da. Gurekin dugun gutun batean, Frantziskok bere lehenengoetako lagun izan zuen Leon anaiari aholkuak ematen dizkio hark dituen zalantza batzuk direla eta: Horra nire kontseilua: Jainko Jaunari atsegin izateko eta beraren oinatzei eta pobretasunari jarraitzeko modurik onena iruditzen zaizuna, egizu horixe Jainko Jaunaren bedeinkapenaz eta nire baimenaz. (LeG 23). Frantziskok agintzen dio, joka dezala bere kontzientziarekin leial izanez. Irizpide bakarra da, egiten duen horretan Jainkoari atsegin eman, eta haren urratsei jarrai, nahi izatea, konfiantzaz bere bizitza Harengan jarriz. Hori erlatibismoa da, ala Espirituak gidatua izaten uztea are oker jokatzeko arriskuarekin?

Bakarka eta taldean lan egiteko ·Nola bizi duzu zeurekiko leial izatearen eta Jainkoagan konfiantza edukitzearen arteko tirabira? Elkarren kontrako balira bezala ala elkarren osagarri balira bezala? ·Egin dezakezu otoitz “Gure Aita” erabiliz, eta azaleratzen utzi sentimenduei: konfiantza, erantzukizuna, Jainkoaren aitatasuna, anaiekiko arreta … ·rakurri Lk 2,41-52 pasartea: Zure bizitzako une zehatz honetan zer izango litzateke zuretzat “Neure Aitaren gauzetan jardutea”? Hausturaren bat egin beharko al zenuke, horrek besteen kexa ekarriko balu ere? ·Zer sentimendu esnatzen ditu zuregan, Frantziskok Jainkoagan daukan konfiantzak? Nola gauzatuko zenuke konfiantza hori zeure bizitzan?

Asis Sarea


I zikloa II blokea fitxa7