Page 1

I. Zikloa I. Blokea

Fedeari oinarria jartzen

Jesus eta Frantzisko:nortasuniturriak egungo munduan.

5. Zer toki du Jainkoak neure bizitzan? Jainkoaz gauza asko esaten eta pentsat­ zen dira, baina lehenago edo geroago galdera hau egin beharko diogu geure buruari: zein da Jainkoa niretzat? Fitxa honek ez gaitu jarri nahi Jainkoaz dakigunaren aurrean, Hartaz daukagun ala ez daukagun esperientziaz dakigu­ naren aurrean baizik. Norberaren bizi­ tzan zer toki duen edo zer interes sorra­ razten duen ikustea da inportantea. Existentziari dagokion auzia da, ez ideo­ logiari dagokiona. Horrela, bada, Jainkoa izan daiteke era askotara bizitua: Pertsona askorentzat Jainkoa hau bes­ terik ez da: txikitan hartaz hitz egiten – zuzenxeago edo okerxeago – entzun zuten hura, eta Hartaz duten distortsio handiago edo txikiagoko irudia. Izan dezakete Jainko zorrotzaren irudia, de­ na ikusi eta juzkatzen duenarena; edo alderantziz, Jainko “aiton” eta onbera­ rena, edozer gauza egiten uzten eta dena ondo iruditzen zaionarena. Dena den, inolako interesik sortzen ez dien Jainkoa da: autoritarioegia onartu ahal izateko, edo onegia erreala izateko, haurrentzat ez beste guztientzat. Beren bizitzan Jainkoak tokiren bat duen haien artean, batzuek funtzio huts

gisa bizi dute: kausa sozialen baten sin­ bolo dute; norbere buruarekin gustura sentitzeko baliabide psikologikoa; aurre egin nahi ez zaien gatazken estalgarria; existentziako enigmen erantzulea (non­ dik gatoz, nora goaz … ). Beste batzuentzat bizitzaren zentzuare­ kin du zerikusia, geure baitako mugata­ sunean suma dezakegun haratagoko ho­ rrekin, zorion sakonagoaren iturri bila dabilen giza bihotzaren nostalgiarekin … Jainkoak eduki dezake zerikusirik aipa­ tutako gauzaren batzuekin, baina ezer baino lehenago presentzia pertsonala da, ezagutuz joan naitekeen “zu” erreal eta bizia, gutako bakoitzarekin harre­ manean jar daitekeen eta jarri nahi duen Absolutu pertsonala. Haren aurkikuntza azken era honetan egiten denean, dena bestelakoa da … Garrantzi handia dauka, Jainkoak geure bizitzan zer leku duen benetan kontuan hartzeak; bestela, Harekin egiaz aurki­ tzerantz bide egin ordez, Haren ideia batekin gelditzeko arriskua daukagu. Denok dakigu zein erraza den geure neurriko Jainko bat, geure esperoei erantzuten diena, asmatzea … (Ik Ex 32).

Asis Sarea


I. Zikloa

Fedeari oinarria jartzen

Jesus eta Frantziskorentzat, Jainkoa ez da ezeren sinbolo eta ezeren erantzun, Norbait baizik, bidera atera zitzaien “Zu” bat. Jainkoa da beren bizitzen ardatza; eta hori halako moduan, ze esan daitekeen ezinezkoa dela haien bizitza Jainkoarekiko erreferen­ tziarik gabe ulertzea. Izan ere, Frantziskoren itxurazko zentzu­ gabekeriak, haren Pobrezarekiko maitasun gartsua, harri eta harrei zien begirunea, lepradunekiko adiskidantza … ulertezinak dira Jainkoaren esperientziarik gabe. Jainkoa zen dena Frantziskorentzat (“ene Jainko eta enetzat guztia), konfiantza osoa jartzeko norbait, doako maitasun hutsa, bere burua ematen duena. Halako puntu­ raino izan zen hau horrela harengan, halako punturaino bizitu zen Jainkoa Frantzisko­ rengan, non bere bizitza osoa abandonu huts bihurtu baitzen, bizitzaren eta norbere izatearen iturria aurkitu duenaren abando­

I. Blokea

Jesus eta Frantzisko: nortasuniturriak egungo munduan.

nua, beretzat ezer behar ez duenarena. Bere-berea izan zuen alaitasun hura, Eban­ jelioak dioen altxorra aurkitu duenarena da. Jesus bera ere Jainkoaren erabateko adie­ razpen da, libreki guregana hurbildu eta gurekin maitasunezko historia aparta egin nahi izan duen Jainkoaren adierazpena. Testiguen artean bakarra den Jesus hori Jainkoaz mintzo denean, iruditzen zaigu jada ez dagoela ezer gehiago esaterik: Jainkoa zeru-lurren Jauna da, erabat trans­ zendentea, baina aita/amarik txeratsuenak bezala zaintzen gaituena; historian sartzen den Jainkoa da, baina hori behetik eta barrutik egiten du, legamiak ore barrutik bezala edo hazi txiki-txiki bezala; azken batean, Jesusentzat Aita, Abba, den Jainkoa, eta denentzat hori bera izan nahi duena.

Bakarka eta taldean lan egiteko Zer iradoki dizu fitxa hau irakurtzeak? Aurkitu duzu ezer berririk? Argitu dizu zerbait? Sentitzen duzu barne gonbiteren bat pausoren bat ematera? Helarazi dizuten Jainkoari buruzko ideia albora utzita, nor da zuretzat Jainkoa gaur, ideia bat ala pertsona den norbait? Zein harreman-irudiren bidez deskribatuko zenuke (aitona, adiskidea, urrutiko norbait, mehatxu egiten duen norbait, baldintzarik jartzen ez duen Maitasuna, “nire” Jainkoa, erabat Aita, Salbatzaile leiala)? Nondik datorkizula uste duzu irudi hori? Joan zaitezke Jainkoaren egiazko aurpegira hurbilduz Bibliako testu batzuen bidez: Ex 3; Has 18; Lk 11, 5-13; Sal 16 (15); Dt 7-8; Ir 24; 32-33; Os 1-3; Lk 22, 14-23; Is 44; Mt 4, 1-11. Zer sentsazio esnatzen dute zuregan testu horiek: harridura, errebeldia, esker ona, txundidura, nahasmena, poza, amorrua, bakea …? Eman dizute argirik Jainkoaz zenuen ideiaz edo Harekin duzun esperientziaz?

Asis Sarea


5. Zer toki du Jainkoak neure bizitzan?  

Bakarka eta taldean lanegiteko fitxak. Fedeari oinarria jartzeko

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you