Page 1

Asisko gutuna

2011ko urtarrila. 3. printzipioa. Eguneroko bizimodua:

kanporantz, elkartasuna

27. zenbakia

Asis Sarea eguneroko bizimoduan espiritualtasun frantziskotarra ezagutu edo partekatu nahi duten lagunen sare sozial irekia da. Asis Sarean esku hartzen dugunok geuron ibilbidearen parte txiki bat jartzen dugu elkarrekin xumeki. Elkarrekin jartzeak esan nahi du, bakarrik ez garela osoak eta ezin dugula dena egin. Neurri batean elkarren beharrean eta premian gara eta elkarri konpainia eta laguntza ematen diogu. Askotan ahaztu egiten badugu ere, solidaritatearen errealitate hau bizitzaren erdi-erdian aurkitzen da.

Solidaritatearen argi-ilunak: hori da Asisko Gutun honen gaia. Sare honetako hirugarren printzipioari dagokio: “kanporantz, solidaritatea”. Asis Sareak, kanporantz, bere ibilbidea partekatu nahi du. Horretarako, bere web-orria eta testuak ikustea gomendatzen dugu. Hartzen dugun Asis Sarearen Testigua zabaltzera ere egiten dugu gonbitea.

Gogoetarako gaia

Solidaritatearen iruzurrak Solidaritatean agertzen da gizakiaren alderik onena, baina baita gure iruzurrik handienak ere. Gizakia gai da solidario izateko, baina baita bere buruari erruz iruzur egiteko ere. Solidaritatearen esparruan egiten dizkio gizakiak bere buruari iruzurrik handienak. Solidaritateak giza izaeraren teklarik onenak ukitzen ditu, baina aldi berean baita bikoiztasunaren “ziririk” nabarmenenak sartzen ere: banitatea, norbere irudia, protagonismoa, nartzisismoa, interes egoista, gehiago izan nahia… Zeintzuk dira solidaritatearen motibazioak? Zeintzuk bere esperoak? Askotan toki nagusia du guregan balioztatuak izateko premiak eta geure burua on ikusi nahiak. Praktikan, soilik doakoa eta eskuzabala den solidaritaterik ez dago. Kontraesanez beteriko giza izaerak berea du borroka solidaritatearen eta interesen artean. Horretaz kontziente bagara, ikas dezakegu kontraesanezko izaera hori onartzen eta balioztatzen. Onak sentitzen garenean iruzur egiten diogu geure buruari, sentimendu horrek banandu egiten baikaitu

besteengandik eta besteen gainetik sentiarazi: laguntza ematen diegunen gainetik jartzen gaitu, bai eta geure ingurukoen gainetik ere, hauek gure ustez ez baitute ezer egiten, ez eta besteen sufrimendurik ikusten ere. Baina horrela gure solidaritateak bere esanahia eta arrazoia galtzen du, eta geure gehiago izate ustean daukagu geure handitasunaren saria. Horrez gain, egiten duguna askotan ez da eskuzabaltasunezko egintza, justiziarik txikienekoa baizik. Doan eta baldintzarik gabe eman ahal izatea eta bestearen sufrimendura hurbiltzea maitasunari lotua dator, eta sufrimendua geure egiteko gai den bihotzontasunari. Ebanjelioan, Jainkoak ematen digu maitasunaren indarra eta iturria. Hortik, besteen sufrimendua arintzeko daukagun onarpen- eta solidaritate-ahalbidea ez da geure meritua, hartu dugun erregali handia baizik. Jainkoaren maitasun doakora hurbilduz, gauza egiten gara geure existentzia onartzeko: dagokigun guztia onar dezakegu dohain gisa, eta berori gurekin bizi direnekin partekatu.

Ebanjelioko testua: 1 Corintios 13, 1-7 Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz. Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer. Dudan guztia behartsuen artean banatu eta neure gorputza erretzeraino

emanik ere, maitasunik ez badut, ez naiz ezer. Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen. Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da. Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten.


Asisko gutuna

27. zenbakia

Frantziskotar espiritualtasuna Frantziskotar espiritualtasuna bereziki solidarioa da, denok senide garelako eta senideari gertatzen zaionak niregan interesa eta axola sortzen duelako. Senideak senideari ezin dio esan: “zutaz niri bost axola” edo “ez dakit nor zaren”, zeren eta donok baikara senide. Hortik sortzen da solidaritatea. Baina frantziskotar lehen anaiei bezala, guri ere gertatzen zaigu geure motibazioak ez direla beti garbiak. Gauzarik santuenak egiten ditugunean ere, interesik zitalenak, eskasenak eta egoistenak ditugu eragile. Anai Frantzisko berehalaxe konturatu zen horretaz, eta iruzur horiek agerian jarri zizkien anaiei, eman zizkien aholku espiritualetan; eta adierazten zien bihotz garbia eduki behar dela, lasterbidetatik eta norbere bila ez dabilena. Senideak ez zaizkigu ematen geure burua toki ederrean jartzeko, haiek maite-maiteak izateko baizik.

137. Salmoa Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, bihotzbihotzez, beste jainkoen aurrean zu kantuz ospatzen. Zure tenplu santura begira ahuspezten naiz, zuri eskerrak emanez: zeure maitasun eta leialtasunaz, paregabe handi egin dituzu zeure izena eta promesa. Dei egin nizunean, entzun egin zenidan, bihotzean kemena bizkortu.

Bai, gorena da Jauna, baina apalari arretaz dio begiratzen; harroari, berriz, urrutitik igartzen. Arriskuz inguraturik aurkitzean, babestu nire bizia etsai amorratuengandik, luzatu eskua eta salba nazazu. Dena egingo du Jaunak nire alde. Jauna, zure maitasuna betikoa! Ez utzi bertan behera hasi duzun lana.

Gutuneko azken hitzak Ezin dugu bizitza luzatu, baina bai zabaldu. Solidaritate eta maitasun doakoa eta baldintzarik gabea da bizitza zabaltzeko esperientzia bat.

2011ko otsaileko eguneroko ebanjelioa Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate otsaileko erreferentzia guztiak: 1 2 3 4 5 6

Mk 5, 21-24.35b-43 Lk 2, 22-32 Mk 6, 7-13 Mk 6, 14-29 Mk 6, 30-34 Mt 5, 13-16

7 8 9 10 11 12

Mk 6, 53-56 Mk 7, 1-13 Mk 7, 14-23 Mk 7, 24-30 Mk 7, 31-37 Mk 8, 1-10

13 Mt 5, 20-22a. 27-28. 18 Mk 8, 34-9,1 19 Mk 9, 2-13 33-34a. 37 14 Lk 10, 1-9 20 Mt 5, 38-48 15 Mk 8, 14-21 21 Mk 9, 14-29 16 Mk 8, 22-26 22 Mk 16, 13-19 17 Mk 8, 27-33 23 Mk 9, 38-40

24 Mk 9, 41-50 25 Mk 10, 1-12 26 Mk 10, 13-16 27 Mt 6, 24-34 28 Mk 10, 17-27

Oharrak ·Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora. ·Asis Sarearen web gunean Gutun honen edukietan sakontzeko lanabes hau aurkituko duzu: “Asisko Gutunaz, bakarka nahiz taldea lan egiteko iradokizunak“. ·Diru-ekarpenak egiteko kontu zenbakia: 0182 0326 15 0201516844 (BBVA).

Asis Sarea www.asissarea.org

Asisko Gutuna 27  

asisko gutuna, lan egiteko gutuna