Page 1

I. Zikloa II. Blokea

Fedeari oinarria jartzen

Asis Sareko printzipioak

1. Nor izan nahi du Jainkoak niretzat? Sarritan galdetu diogu geure buruari: “Nor da Jainkoa niretzat? Eta egia esan, erantzuna ezberdina izan da gure bizitzako une bakoitzean. Aldatuz joan da, gu geu ere aldatu egin garelako. Baina halako une batean, aldatzen direnak ez dira erantzunak, galdera bera baizik: Nor izan nahi du Jainkoak niretzat? Galdera honek aldaketa erradikala suposatzen du, bere buruari egiten dionaren bizitzan. Lehenengo galdera neure buruari lotua dator oraindik. Jainkoa, nire bizitzan dagokion tokian jartzearen bila nabil. Eta toki hori, Jainkoarekin dudan harremanaren arabera, gertuago edo urrutiago egongo da nire zentrotik eta eragin gehiagokoa edo gutxiagokoa izango da niretzat. Baina galdera horretan, oraindik, Jainkoa “zerbaitetarako” dago: egiten didan erakarpenerako, nire premietarako, nire bizitzari norabidea emateko, emana bizitzen niri laguntzeko, niretzat zerumuga eta transzendentzia eta kontsolamendu … izateko. Ez da gutxi! Baina oraindik geure neurrira jarria dagoen Jainkoa da. Bigarren galderak (Nor izan nahi du Jainkoak niretzat?) zera suposatzen du: ni Jainkoarengana, Hura bere errebelazioaren historian agertu den moduan hurbiltzen naizela, lekukoek Biblian kontatu diguten moduan, Jainkoak nire eskemak hautsi nahi dituen moduan. Suposatzen du, badudala neure esperientzia partikularra eta subjektiboa zerekin alderatu. Nolabait “airean” uzten dut Jainkoa niretzat zer den, eta saiatzen naiz Jainkoak bere burua nola esan nahi duen begiratzen, neure espero, desira, premia,

irrikatatik … harat. Hau zertan antzematen den? Honetan hain zuzen: Jainkoak kolokan jartzen nauela, ezustean harrapatzen, txundituta uzten, neurriz gain pasatzen. Hitza ez “otzantzeko” eta “digerigarri” ez egiteko gauza banaiz, errazki Hitzak nahasmena, erresistentzia, are gatazka eragingo dit behin baino gehiagotan. Baina baita aldaketa ere barrubarrutik eta Espirituaren arabera. Bigarren galderan sartzen denak (hobeto esanda bertan sartua denak) badaki, borroka egin beharko duela Jainkoa gauza egiteko joeraren aurka, Harengan aurreiritziak proiektatzeko joeraren aurka, presazko erantzunen bila ibiltzearen aurka. Agian, bigarren galdera otoitz apal eta biluzi bihurtzea izango da gehien balio duena: “Jauna, nor izan nahi duzu zuk niretzat?” Izan ere otoitz horretan begirune guztiz handia baitago Jainkoaren alteritate eta libertatearekiko, nik Beraz ditudan irudipen txikiak baino gehiago denaren kontzientzia betea, eta bizitza espirituala honako hau denaren intuizioa: “Jainkoari Jainko izaten uztea” nire bizitzan eta munduaren bizitzan. Ezerk baino gehiago salbatzen gaitu Jainkoari den hura izaten uzteak. Jainkoari Berari bere Misterio Errebelatutik, eta nirekin harremanean jarri nahi duen historiatik, zerbait gehiago gure txikitasunean sartzen uzteak. Askok esperimentatu dugu hau gure fedean emandako aldaketa kualitatibo bezala. Hortik dator sinestunaren otoitza hau izatea: “Hitz honetan, gertaera honetan, zer errebelatzen didazu, Jauna, Zu zarenetik? Zer ari zara gure harremanari esaten? Eta nolakoa ari zara, ene Jainko, munduarentzat izaten?

Asis Sarea


I. Zikloa

Fedeari oinarria jartzen II. Blokea

Hori bera gertatu zitzaion Frantziskori. Espoleton bilaketan emandako lehen urteak lehen galderaren adierazgarri dira: Nor da Jainkoa niretzat? Bilaketa egiatia eta grinatsua. Aldiz, heriotza baino bi urte lehenago La Verna mendian paratu zuen “Jainko Gorenaren Gorespenak” otoitza bigarren galderaren adierazgarri da: Nor izan nahi du Jainkoak niretzat? Jainkoak dena izan nahi izan zuen Frantziskorentzat, eta hortik datorkio Frantziskori aski hitz kalifikatzaile ez edukitzea, Haren aitortza egitean: “Zu zara santua, bakarra, goigoikoa, pazientzia, sendotasuna, atsedena, itxaropena eta alaitasuna, aberastasun guztia asebetean … Jainko ahalguztidun, Salbatzaile errukiorra”. “Zu” hitza errepikatzen du gehien, bera delako gehien esaten dion hitza. Zeren eta “Zu” horrek bere sentsibilitate eta bizitzako bazter guztietan indarrez sartu delako. Jainkoa jada izaten ari da, Frantziskorentzat izan nahi izan zuena:

Asis Sareko printzipioak

Jainkoak burutua du Frantzisko errenditzea. Horraino iritsi bitartean, Frantziskok erkatu egin behar izan zituen bere bilaketak eta ametsak Hitzarekin eta bizitzarekin: “Jaunak eman zidan, eraman ninduen, agertu zidan …” . Frantziskok asko utzi zion Jainkoari beragan egiten. Soka asko eman zion Jainkoari bere bizitzan. Eta horren emaitza izan zen, Jainkoa bere gogara sentitu zela pixka bat gehiago eta distira handia egin zuela haren bizitzan. Guri geuri gertatzen zaigu hori, Jainkoari geure bizitzan Bera dena izaten uzten diogunean; Hitza gure fedea eta bizitza zuzenduz, aldatuz eta zabalduz doanean; protagonismoa, koherentziak baino gehiago, harridurak, miresmenak, prest egoteak, geure burua Jaunak eta Haren nahi onartuak landua izaten uzten dugunean; hau da, Hitzaren aurrean hartutako pasibotasun arraro horrek, egiaz eta benetan sinestunaren aktibitaterik harrigarriena den horrek.

Bakarka eta taldean lan egiteko ·Ezagut dezakezu zeugan lehenengo galderatik bigarrenera igarotze hori? ·Zein zentzutan ari da Hitza, zure Jainkoarekiko harremana moldeatzen duen funtsezko elementua izaten? ·“Ezerk ez gaitu Jainkoari bera dena izaten uzteak hainbat salbatzen”. Zer zentzu dauka zuretzat baieztapen honek? ·Irakur ezazu Mk 8,27-33 pasartea. Pedrok erantzun ona ematen dio lehenengo galderari: ·“Zu Mesias zara”. Baina Jesusek, nola izan nahi duen Mesias (bigarren galdera) esaten duenean, talka egiten dute bi pentsamenduek: “gizakiarenak” eta “Jainkoarenak”. Izan duzu, inoiz, Jainkoaz duzun irudia Hitzak aldaraztearen esperientzia? Jar dezakezu adibide bat? ·Irakur itzazu “Jainko gorenaren Gorespenak” edo Testamendua. Zure ustez, Asisko ·Frantziskok nola utzi zion Jainkoari bere bizitzan Jainko izaten?

Asis Sarea

I zikloa II blokea fitxa 2  

Lan pertsonalerako edo talde-lanerako fitxak. Fedea oinarritzea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you