Issuu on Google+

Hezteko Objektu Digitala (HOD) Gida metodologikoa Iraitz Unanue Jon Zapiain Andrea Zinkunegi Asier Sarasola


2

Hot Potatoes

AURKIBIDEA 1.

Izenburua ............................................................................................................................. 3

2.

Katalogazioa-ezaugarrika ................................................................................................... 3 2.1.

IKT maila ..................................................................................................................... 3

2.2.

Tipologia ....................................................................................................................... 3

2.3.

Orientabide didaktikoa ................................................................................................ 3

3.

Testuinguraketa ................................................................................................................... 3

4.

Helburu didaktikoak........................................................................................................ 4

5.

Oinarrizko Konpetentziak ................................................................................................... 4 5.1.

6.

Edukiak ................................................................................................................................ 5

7.

Orientazio Metodologikoa .................................................................................................... 5

8.

Jarduera sekuentzia ............................................................................................................ 5

9.

30 de noviembre de 2012

Oinarrizko eta espezifikoak diren ikt konpetentziak ................................................ 4

8.1.

Gurutzegrama .............................................................................................................. 6

8.2.

Hutsuneak bete ............................................................................................................ 6

8.3.

Lotu kontzeptuak ......................................................................................................... 6

8.4.

Ordenatu hitzak ........................................................................................................... 6

8.5.

Aukeratu erantzuna .................................................................................................... 6

Ebaluazio irizpideak ............................................................................................................ 7 9.1.

Arloarekiko ................................................................................................................... 7

9.2.

IKT-ekiko ...................................................................................................................... 7


Joanir taldea Hezteko Objektu Digitala (HOD)

3

1. IZENBURUA

Guk sortu dugun HOD-a egiteko erabilitako programaren izenburua Hot Potatoes da. Sortu dugun sekuentzia didaktiko honetarako erabili dugun gaia Egipto izan delarik.

2. KATALOGAZIOA-EZAUGARRIKA 2.1. IKT MAILA

Hasierako mailan kokatuko genuke, programa estandarren erabileraren prestaketa gisa erabil daitekelako, jarduera sinpleenak baititu.

2.2. TIPOLOGIA

Gure HOD-a, ikasketa objektua dela iruditzen zaigu, ikas-jarduera batzuen bitartez, aurretiazko ezagutza batzuen ebaluazio jarduera gisa planteatuta baitago.

2.3. ORIENTABIDE DIDAKTIKOA

Guk sortutako objektu digitala, segimendu-jarduera bat da, ordena bati jarraituz, ariketa ezberdinak burutu behar baitituzte. Honez gain, ikasleen

egitea ere posible den. Azkenik, HOD-aren formatu teknikoari erreparatuz, html motako objektua dela esan genezake, nahiz eta programak sortzen dituen htmlak.

3. TESTUINGURAKETA

Sortu berri dugun HOD-a, LH-ko bigarren zikloko ikasleei zuzendua dago, hain zuzen 3. mailako ikasleei. Zehatzagoak izateko, lehen lauhilekoaren amaieran, jada Egiptori buruzko gaia ia amaituta dutenean, errepaso eta

30 de noviembre de 2012

multzokatzeari dagokionez, bakarka egiteko jarduera bat da, nahiz eta binaka


4

Hot Potatoes

ebaluazio gisa egiteko jarduerak dira Objektu Digital honetan planteatutakoak. Beraz, sekuentzia honek zentzua izan dezan, gai oso bat eman behar dela ikusi behar dugu.

4. HELBURU DIDAKTIKOAK

Egiptorekin lotutako hiztegia barneratzen hastea.

Egiptoarren bizimoduari buruzko nolakotasunak ezagutzea.

Egiptoko jainkoen izenak eta euren esanahiak ezagutzea.

Egiptoko eraikuntza garrantzitsuenak menperatzea.

Hitz ezberdinekin esaldiak osatzeko gai izatea.

30 de noviembre de 2012

5. OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Ikasten ikasteko gaitasuna

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna

5.1. OINARRIZKO ETA ESPEZIFIKOAK DIREN IKT KONPETENTZIAK

 Etorri teknologikoa: Teknologiaren erabilpena eta ulermena IKT desberdinak arazo ezberdinei aurre egiteko erabiliz: Hardware eta Software baliabide minimoak baliatu...


Joanir taldea Hezteko Objektu Digitala (HOD)

5

 Bizitza osorako ikaskuntza: Jarrera irekia eta ikertzailea izatea edozein pertsona,

baliabide

edo

egoeratan

ikasten

dela

ikusiz:

Komunikatuz,

lankidetzan arituz.... adibidez.  Hiritartasun digitala: Jarrera kritiko eta hausnarkorra izatea jasotzen den informazioarekiko, beharrezkoa suertatzen denean kontrastatuz.

6. EDUKIAK

- Antzinako Egiptoko Zibilizazioa: 

Egiptoarrek eraikuntza sakratuak

Egiptoarren sinesmen eta jainkoak

Egiptoarren eguneroko bizimodua

Zibilizazioaren

bestelako

ezaugarriak:

Gizarte

mailaketa,

nekazaritza, kultura idatzia... 7. ORIENTAZIO METODOLOGIKOA

Bost jarduera mota daude: Gurutzegrama, hitzak ordenatuz esaldiak osatzea, kontzeptuak lotzea, test moduko galderak eta hutsuneak betetzea. Ikasleei beraiei utzi beharko zaie aukeratzen nondik nahi duten hasi, denek ez dezaten gauza berbera egin, eta pixka bat beraien pentsamendu eta

orrian aukeratuko luketelarik zein ariketa egin momentu bakoitzean. Guztietan denbora tarte jakin bat izango dute jarduera burutu ahal izateko, gutxi gora beherako denbora tartea da, norbaiti amaituko balitzaio, berriz ere jarduera egin ahalko luke hasieratik denborarekin hasita. 8. JARDUERA SEKUENTZIA

Lehen aipatu bezala, ordena ez da garrantzitsua, ikasleek aukeratuko baitute jarduera bakoitza.

30 de noviembre de 2012

jarrerei garrantzia emateko. Kontrol orri baten gisa jokatuko lukeen hasiera


6

Hot Potatoes

8.1. GURUTZEGRAMA

Hamaika hitzez osatutako gurutzegrama bat da, non goitik behera eta ezkerretik eskuinera bakarrik jarri ahalko diren hitz hauek. Pistak izango dituzte hitz hauek asmatu ahal izateko. Ikasleak ohartarazi beharko dira ariketa honetan hitz guztiak letra larriz idatzi beharko direla.

8.2. HUTSUNEAK BETE

Izenak dioen bezala, jarduera honetan testuan falta diren hitzak bete beharko dira. Laguntza gisa, hizki egokiak gehitu daitezke dudak izan ezkero.

8.3. LOTU KONTZEPTUAK

Jarduera honetan, Egiptoarren jainkoak izango dira hizpide. Jainkoen izenak edukiko ditugu, eta aldamenean, ze sinbolizatzen zuten. Sinbolizatzen duena aukeratu egin beharko dute.

8.4. ORDENATU HITZAK

Laugarren jarduera mota honetan, hitz solteak egongo dira, eta kontzeptu baten definizioa izango den esaldi bat eraiki beharko dute. Lau esaldi ordenatu beharko dituzte, hain zuzen Egiptoko lau eraikin ospetsuren

30 de noviembre de 2012

definizioak.

8.5. AUKERATU ERANTZUNA

Azken jarduera motan, test moduko galdera batzuen erantzunak hautatu beharko dituzte. Galdera bakoitzean hiru erantzun posible izango dituzte, eta horietako bakarra izango da zuzena.


Joanir taldea Hezteko Objektu Digitala (HOD)

7

9. EBALUAZIO IRIZPIDEAK 9.1. ARLOAREKIKO

Egiptoko jainkoak eta bakoitzaren esanahia ezagutzen ditu.

Egiptoarren bizimodua, kulturaren ezaugarriak, eraikuntzak

eta bizitzeko baliabideak ezagutzen ditu. 

Gurutzegramaren nolakotasunak bereizten ditu eta ondo

gauzatzen daki.

9.2. IKT-EKIKO

Hardware eta Software-aren oinarrizko ekintzak egoki

burutzen ditu: hala nola, ordenagailu eta sagua maneiatu, sistema eragilea erabili... 

IKT baliabideekiko errespetua eta zaintza egokia azaltzen

30 de noviembre de 2012

ditu.


Egipto (HOD gida metodologikoa)