Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izenak: Asier Rekalde eta Mikel Iraola

Googlen bilaketa aurreratua Googlen bilaketa aurreratua hobeto ezagutzea da jarduera honen helburua. Horretarako dokumentu honetan proposatzen diren ekintzak egin behar dituzue binaka eta bukatu ondoren Issuu-ra igo eta gero zuen blogean txertatu [9.ekarpenean]. Zuzenean dokumentu honetan idatzi behar duzue eta gero igo sarera. Ariketak bi atal ditu:

1. Googlen [www.google.es] bilaketa aurreratura joan eta aztertu behar duzu ondorengo aukerak zertarako diren baliagarriak. Hau da, bilaketa aurreratuko elementu hauek noiz erabiliko zenituzke? Frogak egin aukera guztiekin eta erantzuna arrazonatu. Con todas las palabras: Zerbaiti buruz informazioa aurkitu nahi dugu, baina ez dakigu konkretuki bere izena. Horren inguruko hitzak jartzen ditugu eta guzti horien artean zerbait aterako zaigu. Adibidez, entzun dugu Arrasaten izango dela ikasle eguna, baina ez dakizu seguru, beraz, ikasle eguna 2009 Arrasate jarriz gero, behar dugun informazioa aurkituko dugu. Con la frase exacta: Honen bitartez, konkretuki esaldi hori duena aurkitu nahiko dugu, adibidez, zitaren bat, albiste baten titulua, kantaren baten letra, programaren baten izena, esaeraren bat... Horretarako, komatxoak jarriko ditugu. Adibidez, “oihu egin nahi dut� jarriko dugu Berri Txarrak-en kantaren baten letra oso aurkitzeko. Con alguna de las palabras: Ez da oso bilaketa ona. Zerbaiten inguruko hitz batzuk jarri eta hitz horietatik informazioa aurkitzen du baina ez juntu egongo balira bezala, hau da, hitz bakoitzari buruzko informazioa aurkitzen du. Kasu oso berezietan erabiliko dugu, hala nola, “Donostia bares pintxos� eta bakoitzetik informazioa aterako du.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Sin las palabras: Kasu honetan, gauza bati buruz bilatu nahi dugunean, hortik informazioa kentzeko erabiliko dugu. Adibidez, hauteskundeei buruzko informazioa nahi dugu, baina ez lehengo urtekoak. Beraz, hauteskundeak -2009 jarriko dugu. Idioma Informazioa zein hizkuntzatan nahi dugun hautatuko dugu, ingelesezko lanen bat badugu ingelesa jarriko dugu, edo euskarazkoa bada euskaraz. Horretaz gain, lanen batean ez badugu hizkuntza batean informaziorik aurkitzen, erosoa egiten zaigun besteren batean jar genezake. Región Lurralde konkretu bateko webguneak bilatuko dizkigu honela. Beraz, Argentinako gastronomia nahi badugu, gastronomia hitza jarri eta “región” tokian Argentina jarriz gero bilaketa hori egingo digu. Formato Bilaketa zein formatutan nahi dugun zehaztuko dugu, adibidez, datu bila ari bagara, Excel formatuan aurkitzeko esango diogu. Fecha Egunaren araberako bilaketa egiteko balio digu. Adibidez, pelikula bat aste honetan estreinatu da. Trailerra ikusi nahi dugu, eta horretarako azken astean igo direnak bilatzea jarriko dugu. Presencia Jarritako hitzak webguneko zein tokitan aurkitu nahi ditugun azaltzen digu. Titulua baldin badakigu, hala hautatuz gero, tituluan hori dutenak bakarrik jarriko dizkigu eskura. Adibidez, “El Diario Vasco” egunkaria aurkitu nahi dugu, eta hori titulu moduan duten guztiak aurkituko dizkigu. Dominios .es, .org, .com… bukaera zein motatakoa nahi dugun adieraziko dugu bertan. Honek Espainiako orrialdeak aurkitzeko, .es jarri eta aurkituko digu, honela mugatu egingo digu bilaketa zabal hori. Similares


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Honakoan, antzekoak izan daitezkeen orrialdeak aurkitzen ditu. Guk “Tuenti”rekin egin dugu proba. Honela beste tokietako sare sozialak ere aurkituko ditu. Enlaces Informazio linkak aurkitzeko balio digu atal honek. Honela pelikula bat ikusi nahi badugu, eta youtuben esaterako aukera ez badugu eta ez badakigu nora jo, hor jarri eta nonbait aurkituko digu. Esaterako, “Saw” jarri dugu, eta hori ikustera ahalbidetzen diguten estekak aurkituko dizkigu.

2. Googlen espresioak zertarako diren ikasi behar duzu. Horretarako bilaketak egin Googlen ondorengo espresioekin. Zertarako dira?, Zer bilatzen da beraiekin? Bilaketa egiteko adibidea:

Define: Honen bitartez, definizioak aurki ditzakegu. Adibidez, “house” hitzaren definizioa nahi dugu. Honela “define: house” jarriko dugu eta definizio mordoa azalduko zaigu hitz horri buruz. Filetype: Bilaketa aurreratuan “formato de archivo”ren funtzio bera du. Lehen esan bezala, datuak nahi baldin baditugu, Excel formatuan begiratuko dugu. Orduan, “Filetype: Excel” jarriko dugu. Site:


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Honela, toki bati buruzko informazioa aurkituko digu. Adibidez “Site: Pamplona” jarriz gero, toki ofizialetako webguneak aurkituko ditu: udaletxea, unibertsitatea, toki historikoak… Link: Link ofizialak nahi baditugu, hau da hoberena. “Link: bataplan” jarri dugu eta honela, diskoteka horretako link ofizialak aurkituko dizkigu, eta horrekin erlazionatutakoak. Related: “Related: Juegos online” jarriz gero, interneten antzeko edukia duten web orrialdeak aurkituko dizkigu. Allinnurl: Jarritako hitzak url helbidean aurkituko ditu. Berri txarrak jarrita, hitz hauek urletan aurkituko ditu. Allintitle: Tituluan bertan dituen hitzak aurkituko ditu. Adibide berarekin jarraituta, Berri Txarrak jarri eta hau tituluan duten orrialde guztiak aurkituko dizkigu. Location: “location: Euskal Herria” jarri dugu eta honela, Euskal Herriari buruzko hainbat orrialde aterako dira, kultura, gastronomia, erakundeei.. buruzkoak.


Bilaketa aurreratua google  

Bilaketa aurreratuei buruz egindako lana

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you