Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak

[Guztira 350 bat

hitz] Zure izena, banaka: Asier Rekalde Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Monereo, C. (2009). PsicologĂ­a del aprendizaje universitario.La formaciĂłn en competencias. Barcelona: Morata.

Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Hainbeste informazio eskuragarri dugun orainaldi honetan, nahi dugun informazioa lortzen eta prozesatzen gai izateak, eskuratu behar dugun abilezia garrantzitsuena da. Abilezia hau garatzeko, bilaketa kasualei aurre egin behar zaie. Erosotasunaren

orainaldi

honetan,

erabiltzaileek

tresna

bakarra

erabiltzen dute soilik, inolako estrategia edo kontrastazio barik. Gertatzen ari den jarrera ez kritiko hau, informazioaren intoxikazio baten ondorio da eta honek erabiltzaileak informazioa ez kontrastatzea, sinesgarritasunaz ez ohartaraztea edo egunerokotasunaz ez arduratzea ondorioztatu egin du. Beraz, lortu beharrekoak “gatekeeper� edo deituriko bilatzaileak dira. Nahi duten informazioa lor dezaketen pertsonak, eta geroago hautatu eta erabilera egoki bat eman diezaieketenak. Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin. Lehenengo fase hau, kontsulta egiterakoan datza. Lehenik eta behin, zergatik eta zertarako beharrezkoa dugun informazioa jakin behar dugu. Honen arabera kontsultak, esfortzu maila edo elaborazio mota ezberdinak behar ditzakete. Kontsulta egiterakoan, aurretik aipatutako bi galderek, kontsultaren nola


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

eta non baldintzatu dezakete eta honi, gaiaren ezagutza propioak gehitu behar zaizkie, izan ere, dakiguna ez da beti egokiena.

Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean? Bilatzaile aktiboak nahitako bilaketak egiten ditu, baina beti ere aurre ezaguturiko lekuetan, berritzaile izan gabe. Bilatzaile estrategikoak aldiz, aurrezagutzei jaramon gehiegi egin gabe, kontsulta bakoitzak behar dituen berezitasunei aurre egiten die, toki ezberdinetan saiatuz etab. Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena? Eman azalpena. Query da erabiltzen den azkena nire ustez. Beti ere, prozesu hau gertatzen da informazioa aurkitu ez dugunean. Aldiz, informazioa aurkitu dugunean, ez dugu hori egiten, informazio gehiago lortzeko edo beste batekin kontrastatzeko. Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu. Gehien erabiltzen ditudanak, web-gunearen diseinua eta informazioaren objektibotasuna eta honetarako erabiltzen den lexikoaren egokitasuna. Hau da, informazioa kalitatezkoa baldin bada, eta idatzitakoak aditu bat baldin bada, suposatu egin behar da, hizkuntza maila altu edo egoki bat izango duela alor horretan. Diseinuak ere garrantzia asko du. Formatuaren orijinaltasuna edo bertan agertzen diren link-ak eta hiperestekak dira, kontuan hartzen ez ditudan ezaugarriak. Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa? Dena iruditu zait interesgarri, azken finean materian zehar ikasi ditugun gauzak borobiltzen baitu. Testuaren objektibotasuna deitu dit atentzioa, hau da, eginkizun eta


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

pausu zehatzak ematen ditu, benetan ikasi beharrekoak, uste dut, garrantzitsua izango litzatekeela liburu osoa irakurtzea.


Monereo