Issuu on Google+

“Introducción a la tecnología educativa” Manuel Area Moreira


Sintesia Mundua geroz eta azkarragoa aldatzen doa. Teknologia lagun, geroz eta testuinguru aldakorrago eta korapilatsuago batean bizi gara, non interakzioa eta globalizazioa zutabe dira. Etengabeko berrikuntza prozesu eta aldaketa horretan, teknologiak zer esan handia du. Hezkuntzak ezin dio bizkarra eman mundu berri horri. Bertako partaide gisa, erabateko berrikuntza prozesuan egon beharko litzateke. Hartara, curriculuma ezin da estankoa izan eta horretan erakundeen papera benetan garrantzitsua da. Hitz gakoak -Informazioaren gizartea -Globalizazioa -Alfabetizazio teknologikoa -Interkazioa 2 galdera -Prestatuko al dago hezkuntza sistema (erakundeak, baliabide pertsonalak, baliabide materialak…) teknologia berriek hezkuntzan arloan dakartzaten erronkei aurre egiteko? Gai al da? Benetako asmoa du? -Teknologia berriak eta globalizazioa hezkuntzan: berdintasuna bultzatu edo “bretxa” zabaldu?

Mamia Manuel Area Moreirak gaur egun gizarteak , eta hortaz hezkuntzak, bizi duten egoera konplexuaren aurkezpen oso baliagarria egiten du liburu honetan. Informazioaren gizartean bizi gara. Teknologia berrien hazkundea eta globalizaioa mundua eraldatzen ari dira eta denok, hezkuntza sistema baita ere. horren jakitun behar gara izan. Horrela, testuinguru konplexu horretara egokitzeko aukera izango dugu. Hartara, hezkuntza erakundeek aldaketa horietara egokitu behar dira, etengabeko berrikuntza prozesuan atzean ez geratzeko, eta horrez gain, hezkuntza bera ere eraginkorragoa bilakatzeko. Izan ere, liburuak oso argi uzten du hezkuntzak gizarterako gai diren pertsonak hezitu behar dituela, eta beraz, horretarako, munduan bizi diren “iraultza” horietara egokitu behar da bai ala bai. Helburu hori lortu ezean, hezkuntza berdintasunerako aukera eskaintzen duen egoera batetik, hain zuzen kontrako egoerara pasatzeko arriskua dagoela uste du egileak. Hau da, testuinguru berri horretarako prestatzen ez diren pertsonak inoiz baino atzerago geratuko direla dio idazleak; analfabetismoa dagoeneko ez baita irakurtzen edota idazten ez jakitea: teknologia berriak ez ezagutzea baizik. Analfabetismo berria analfabestismo digitala da.


Horretarako, egileak hezkuntza erakundeen parte-hartzea eskatzen du; alegia, teknologia berriak hezkuntza sisteman bateratzeko helburua lehentasun osoa izan behar du erakundeentzat; horretarako curriculumean aldaketak nahitaezkoak behar dira izan. Hots, teknologia berriak eskoletara eramateko, instituzioen bultzada behar da: hezkuntza proiektu instituzional bat aldarrikatzen da liburuan. Hain zuzen ibilbide bat azpimarratzen da testuan: ordenagailuz lagundutako hezkuntzatik e–Learning-era heltzea. Hori da, idazlearen aburuz, hezkuntza sistemak ibili behar duen bidea. Mota guztietako distantziei (fisikoak, ekonomikoak...) aurre egiteko irakaskuntza. e-Learningaren harira, oso ekarpen garrantzitsua egiten du egileak. Hezkuntza presentziala dagoeneko ez da nahitaezkoa, ikaslea da garrantzitsuena, bera da bere hezkuntzaren arduraduna. Azkenik, eta nola ez, “Sarearen sareei” buruz ere aritzen zaigu testua. Bitan banatzen ditu egileak: sare sozialak eta hezkuntza sareak. Lehen multzona, Facebook, Google plus etabar egongo lirateke; bigarren multzoan, berriz, aulablog, educared…

Hausnarketa pertsonala Hausnarketa pertsonala oinarrizkoenetik abiatuko dut. Oinarrizko konpetentzietatik, alegia. Zer dira? Beren definizioan dago nire hausnarketaren irteera: “pertsona guztiek bere asebetetzea eta garapen pertsonalerako behar dituzten gaitasunak dira, eta baita ere herritar aktiboak izateko, gizarteratuta egoteko edo enplegurako behar direnak ere”. Definizio hori ikusirik, argi geratzen da hezkuntzak ezin diola bizkarra eman gizartean ematen diren aldaketei; are gehiago, nire ustez, hezkuntza berrikuntza eta iraultza metodologikoetara moldatzen eta aurre egiteko ere gai izan beharko litzateke. Teoria hori gaur egungo testuingurura egokitzen badugu, hezkuntza sistema globalizazioarekin, informazioaren gizartearekin eta IKT bezalako kontzeptuekin bat etorri behar da. Alegia, gaur egun, teknologia berrien eta globalizazioaren eskutik munduak bizi dituen aldaketetara moldatu behar dela. Munduak ez du itxaroten. Aurrea doa abiadura bizian eta hezkuntzak erritmoa jarraitzen ez badu, gizarteak berak pairatuko ditu kalteak. Hamaika abantaila eskaintzen dituzte teknologia berriek hezkuntzan. Zenbatzen hasita folio asko beharko genituzke. Baina “B aldea” ere badu. Desabantail oso oso garrantzitsua: moldatzen ez bazara, kanpoan geratzen zara. Nire ustez ez dago erdi biderik; edo trenean zoaz, abiadura bizian, edo geltokian geratzen zara. Zer esan nahi du trenean joateak? Gizabanako eraginkorrak, aktiboak, gizartearentzat baliagarriak izatea. Eta geltokia? Analfabetismo digitala. Bretxa digitala geroz eta sakonagoa da; oso sinplea da: zenbat eta teknologia aurreratuagoak, gero eta bretxa zabalagoa.


Gakoa, hortaz, oso argia da: hezkuntza erakundeek teknologia berrietan izan behar dute jomuga. Eta ez bakarrik hitzez. Ez. Benetan sakondu behar dute IKTek eskaintzen dituzte abantailetan, inbertsioak eginez, metodologiak, aldatuz, ebaluazio irizpideak berrituz‌ Laburbilduz, hezkuntza sistema era eta mundu berrira egokitu behar dute erakundeek. Hezkuntza gizartearekin etengabeko interakzioan ari da, gizartean aritzen diren pertsonak hezteko ardura du. Hortaz, gizartean ematen diren aldaketei heldu behar die bai ala bai. Gizarteko beharrizan berriak identifikatu eta erantzuteko gai izan behar da eta, lan horretan, hezkuntza erakundeen ardura nahitaezkoa da.


Teknologia berriak irakasgaia